You are on page 1of 4

Adibide gisa, Bizkaiko Federakuntzak denboraldian zehar antolatzen dituen txapelketak hartuko ditugu.

Kasu honetan, txapelketa pribatuak ez ditugu kontutan hartu, ezin dugulako aurrez jakin gure pilotariren batek txapelketa zehatz batean parte hartzeko aukera izango duen edo ez. Ondorioz, beste txapelketa batzuk tartekatzeak, entrenamenduaren plangintzan aldaketak suposatuko lituzke. Uztailean eta Abuztuan, nahiz eta entrenamendu fisikorik ez egon, komenigarria litzateke jarduera ezberdinak egitea: mendira joatea, txirrinduarekin buelta batzuk ematea, lagunekin beste kirolen bat praktikatzea Honek, erresistentziari begira urtean zehar landutakoa mantentzen lagunduko digu. Horrez gain, astean bitan etxean egiteko moduko auto-kargak bidaliko dizkiogu pilotari bakoitzari. Horrela bada, indar eta erresistentzia aldetik oinarrizko fase bezala hartuko dugu abuztua, eta iraileko Bizkaiko Banakako Txapelketa laburrean emaitza onak lortzeko aukera gehiago izango ditugu. Dakigun bezala ezin da urte osoan %100ean mantendu kirolari bat. Horregatik, txapelketa batzuei garrantzia gehiago emango diegu eta beste batzuei ez horrenbeste. Gure kasuan, Bizkaiko Banakako Txapelketari ez diogu hainbesteko garrantzirik emango fisiko aldetik ( teknikoki eta taktikoki buruz burukoa entrenatu beharko den arren), gero ere badugulako buruz buruko beste txapelketa bat. Binakako Txapelketari garrantzia gehiago emango diogu eta Euskal Ligan jokatzeko helburuarekin espezifikotasunera pasako gara prestakuntzan. Garrantzia gehien berriz, hurrengo txapelketek izango dute: Euskal Liga, G.R.A.V.N.I.k, Herriartekoak eta Baquek. Txapelketa hauek dirauten artean mikrozikloka (asteka) funtzionatuko dugu, ia astero izango baititugu maila handiko partida garrantzitsuak. Hala ere, txapelketa hauen tartean izango ditugu indarberritze aldi batzuk, non, entrenatu, egin egingo den baina karga jaitsiz, berriz ere maila gorenera iritsi gaitezen. Esan beharra dago pilotari guztiak ez direla berdinak eta entrenamendu mota batek ezberdin eragin diezaiekela. Beraz, garrantzitsua izango da partiden jarraipen bat egitea, nekea eta gain-entrenamenduak aztertzeko edota zer hobetu ikusteko. Hurrengo tauletan hainbat zehaztapen jarri ditugu: orain arte teorikoki azaldutakoa praktikan jartzea posible izateko: denboraldi bateko txapelketak, une bakoitzeko prestakuntza fisikoko ariketak eta txapelketa aldiko aste baten adibidea.

DENBORALDIKO TXAPELKETEN PLANGINTZA ETA HELBURUEN EZARPENA

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Bizkaiko Banakako Txapelketa

Bizkaiko Binakako Txapelketa 2

Euskal Liga / Udaberri Txapelketa 3

G.R.AV.N.I. / Herriarteko Txapelketa 4 5 4

Baque Txapelketa

Bizkaiko Opena Kirol anitzak + Autokargak 7

OINARRZIKOA

ESPEZIFIKOA

TXAPELKETA

INDAR BERRITZEA

TXAPELKETA

I N D A R B.

TXAPELKE TA

GAITASUN ARABERA

FISIKOAK

LANTZEKO

ARIKETAK

DENBORALDIKO

UNEAREN

Indarra

Erresistentzia

Abiadura eta koordinazioa

Zalutasuna

7 -Auto-kargak eta
indar orokorra -Indar gorena (gimnasioan)

- Jolas ezberdinak: zapiarena,harrapaketa -Alderdi aerobikoa: intentsitate gutxi - Jolas ezberdinak: zapiarena,harrapaketa -Alderdi aerobikoa: intentsitate gutxi/ertaina - Jolas ezberdinak: zapiarena,harrapaketa -Alderdi aerobiko/anaerobikoa: diagonalak - Alderdi aerobiko/anaerobikoa: zirkuitu ezberdinak, fartleck, diagonalak

- Koordinazio orokorra - Erreakzio abiadura: baloiarekin

-Artikulazio mugimenduak -Malgutasuna -Sorbaldako ariketak -Artikulazio mugimenduak -Malgutasuna

1 -Indar gorena
(gimnasioan) - Indar erresistentzia (gimnasioan) 2 - Indar erresistentzia (gimnasioan) - Indar esplosiboa (gimnasioan) - Pliometria 3 -Baloi pisutsuak: 500gr -Erresistentzia gutxiko

-Koordinazio orokorra: zirkuitu ezberdinak, eskailerak -Erreakzio abiadura: baloiarekin, zapiarekin. -Desplazamendu abiadura: posizio eta mugimendu ezberdinak. -Koordinazio espezifikoa: mugimendu espezifikoak, pilotadun zirkuituak -Erreakzio abiadura: irteerak, pilotarekin. -Desplazamendu abiadura: pilotak biltzen, mugimendu anitzak. -Desplazamendu abiadura: pilotarekin burututako mugimendu espezifikoak abiadura gorenenan.

-Artikulazio mugimenduak -Malgutasuna Sorbaldako ariketak -Artikulazio mugimenduak -Malgutasuna Sorbaldako ariketak -Artikulazio mugimenduak -Malgutasuna

4 -Indar erresitentzia (gimnasioan) -Indar esplosiboa (gimnasioan) -Pliometria 5 -Baloi pisutsuak:


500gr -Erresistentzia gutxiko gomak

-Alderdi aerobikoa: intentsitate gutxi/ertaina

-Koordinazio espezifikoa: mugimendu espezifikoak, pilotadun zirkuituak -Erreakzio abiadura: irteerak, pilotarekin. -Desplazamendu abiadura: eskailerak, pilotak biltzen. -Desplazamendu abiadura: pilotarekin burututako mugimendu espezifikoak abiadura gorenean

- Alderdi aerobiko/anaerobikoa: zirkuitu ezberdinak, fartleck, diagonalak

-Artikulazio mugimenduak -Malgutasuna Sorbaldako ariketak -Artikulazio mugimenduak -Malgutasuna

6 -Indar esplosiboa
(gimnasioan) -Baloi pisutsuak: 500gr -Erresistentzia gutxiko gomak

- Alderdi aerobiko/anaerobikoa: zirkuitu ezberdinak, fartleck, diagonalak

- Desplazamendu abiadura: pilotarekin burututako mugimendu espezifikoak abiadura gorenean

TXAPELKETA ALDIKO ASTE BATEN ADIBIDEA

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRA LA

L A R U N B A T A

IGANDEA

- Beroketa orokorra: artikulazio lana -Indar erresistentzia: baloiak/gomak (Errepikapen kopuru ertaina eta abiadura handian) -Desplazamendu espezifikoko zirkuitu anaerobikoak (30 seg- 1 min) -Malgutasun lana

Entrenamendu Teknikoa frontoian

- Beroketa espezifikoa: artikulazio lana -Indar esplosiboa: baloiak/gomak (Errepikapen gutxi eta abiadura oso handian) -Desplazamendu espezifikoko zirkuitu anaerobikoak (30 seg-30 seg) -Malgutasun lana

Entrenamendu Teknikoa frontoian

P -20 minutu bizikletan A R -Malgutasun lana T I D A

You might also like