You are on page 1of 7

SANTA AGUEDA

DIEGO ARRIOLA
SANTA AGUEDA
Santa Agata jaia euskalkietan Santa Ageda
bezpera, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal
Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan
duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da.
Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna
otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian,
eta ohitura da egun horretan edo bezperan
herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske
ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin
ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean
joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira
egun horretan.
SANTA AGUEDA
AGATE DEUNA
Santa Agedako koruen tradizioa guztiz errotuta dago Euskal Herrian.
Soinua, txistu eta beste musika-tresnek lagunduko dituzte kantariak, baina
hauen ahotsa izango da protagonista nagusia, beti bezala.
Kantari ibili ondoren, ez da ohizko afaria faltako, arrautza eta txistorraz
askotan. Herriz herri, dena den, aldaketak izaten dira Santa Ageda bezpera
ospatzeko moduan, baita jakietan ere.
Baina nor zen Santa Ageda? Hagiografia kristauek diotenez, mendebaldeko
birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zen. Sizilian jaio zen 230. urtean.
Palermon bizi omen, baina Catanian martirizatu zuten.
Kontua da Ageda izugarrizko neska ederra zela. Siziliako gobernadoreak,
Quinciano, berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak, bene-benetako
kristaua zenez, ez zuen onartu. Quincianok , mendekua hartu nahian,
kartzelan sartu zuen. Izugarrizko torturak jasan behar izan zituen Ageda
gazteak hil arte. Besteak beste, bularrak moztu zizkioten.
MAKILA
AGATE DEUNA KOROA

You might also like