You are on page 1of 2

Eskola Inklusiboa

http://eskola-inklusiboa.blogspot.com.es/2012/04/zer-da-eskola-inklusiboa.html
Zer da eskola inklusiboa?
Eskola inklusiboari buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara?

Eskola inklusiboa guztiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten
ez duena. Ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren desberdintasunak
irakaskuntza prosezua aberasten dutelako.

Eskola eredu inklusiboa

Eredu inklusiboan ikasle guztiak pertsonalki zein sozialki sustatzen eta garatzen
dira. Denak dira gauza ikasteko eta denek ikasi behar dute, ahalmenaren
arabera. Eskola inklusiboak beraz, hezkuntza integral bat eskeintzen digu,
haurrak eduki akademikoak eta baloreak eskuratzen dituztelako, garapen sozial
eta pertsonala indartuz.
Oinarritzat kalitatezko hezkuntza, ikasle denentzat du eta dibertsitateari
erantzuten dio komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz. Berdintasun-
ezberedintasunetan oinarritzen den hezkuntza eskatzen eta bultzatzen du.
Kurrikuluma, ikasleen beharrizanei erantzuteko tresna gisa ulertzen da.
Eskola inklusiboak ikasle guztien beharrizanak betetzeaz arduratzen da,
bakoitzaren ezaugarri pertsonal, psikologiko... ezberdinak kontutan harturik.
Helburua: eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal
izateko oinarria jartzea. Edozein ikaslek izan ditzakeen arazoei, irtenbidea bilatu
behar zaie. Ondorioz ikastetxeak prest egon behar dira, ikasle guztiak hartzeko.
Lan egiteko modurik egokiena talde lana eta elkarlana dira.
Azken finean inklusioa giza eskubidea da. Booth-en hitzetan, inklusioa
komunitatea eta partehartzea da.
Hona hemen eskola inklusiboaren helburu orokorroak:
Eskola eraginkorra lortzea: ikasle bakoitzarentzat hezkuntza
esanguratsua eskaintzea.
Kalitatezko hezkuntza guztientzat.
Ikasle bakoitzarengan independentzia, errespetua eta erantzukizuna
garatzea.
Ume guztiei garatzeko aukera ematea.
Ume bakoitzaren ezaugarriei erantzungo dien hezkuntza sistema
diseinatzea.
H.P.B. dituen umeak ohiko eskoletara joatea, gela arruntean egotea.
Eskola inklusiboa diskriminazioarekin amaitzeko tresna bezala. Izateko,
bizitzeko eta bizikide izateko trebeziak eskuratzea


Gure mundua eta gure gizartea ezaugarri ezberdinetako pertsonetaz osaturik
dago, eta bertan denon ezberdintasunak ulertuz eta onartuz elkarbizitzen
ikasteko, modurik egokiena errealitate hori eskolan isladatzea da.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
2459/eu/contenidos/informacion/dig1/eu_2084/g1_e.html
http://ikasiz-ikasi.blogspot.com.es/p/eskola-inklusiboa.html

You might also like