Udalbiltzak beren alkate eta zinegotzi guztiei helarazi dizkie “Euskal Herriko nortasun grafiko instituzionalaren eskuliburuaren” lehendabiziko hiru atalak, irudi korporatibo nazionalaren garapena eta udalerrietan dituen lehen aplikazio praktikoak lantzen dituztenak, hain zuzen.
Eskuliburu honen bitartez, Udalbiltzak guztiontzako nortasun grafikoa proposatzen die udalei, Euskal Herriaren esistentzia aintzat hartzen duena, herri bakoitzeko irudi korporatiboarekin batera erabiltzeko. Horren helburua da gure nazioa identifikatuko duen marka bat bultzatzea, eta udaletatik zabaltzea gizartearen arlo guztietara.
Lan honen lehenbiziko urratsa ‘Euskal Herria’ marka diseinatzea izan da, irudi argi, moderno eta eraginkorra lortzeko. Horretarako, elementu sinboliko batzuk baliatu ditugu: koloreak, hau da, gorria, berdea eta zuria, sei herrialdeetako armarriak, ‘Euskal Herria’ eta ‘Basque Country’ hitzak eta ‘EUS’ laburdura, Euskal Herria nazioartean identifikatzen duena (adibidez, ‘.EUS’ domeinuekin).
Original Title
01.- Euskal Herriko nortasun grafiko instituzionalaren eskuliburua: logoak