You are on page 1of 1

2014/05/20

Alarma indargabetuta eta sarraila zulatuta, 700 bat


betaurreko-parez jabetuak ziren
Hernani: gaizkile-talde bat atxilotu du
Ertzaintzak, haiek herriko optika batean
eta Andoaingo bi dendatan lapurreta egin
berritan.

Goizeko bostak baino minutu batzuk lehenago, Ertzaintzari
jakinarazi diote Hernaniko saltoki batean lapurretan ari
zirela. Jasotako informazioaren arabera, hiru lagun optika
batetik ihesi irten berriak ziren, lapurtutako gaiak berekin
zeramatzatela. Ertzainek egindako begizko miaketan
ondorioztatu denez, lapurrek sarrerako atearen sarraila
daratulu batez zulatu dute, eta
kanpotik bertatik indargabetu
dute dendako alarma-sistema.
Salgai ugariz jabetuta, automobil
batean alde egiten saiatu dira,
baina artean herrigunean bertan
zirela harrapatu ditu Ertzaintzaren patruila batek, ordurako
abisatuta zegoena. Ertzainek autoan zihoazen hiru lagunak
identifikatu ditu: 22, 24 eta 30 urteko hiru mutil. Autoaren
barruan aurkitu dute lapurretaren harrapakina: hainbat
marka eta modelotako 700 bat betaurreko-pare.
Gerora egindako ikerketek erakutsi dute badirela gaur
goizaldean bertan Andoaingo taberna batean eta okindegi
batean izandako lapurretak ere gaizkile-talde berari
egozteko motiboak. Antza, lapurretak EAEn egiteko
kanpotik iritsitako lapur-talde ibiltari bat izan liteke. Polizia-
izapideak egin eta gero, epailearen esku utziko dituzte
atxilotutakoak.

You might also like