You are on page 1of 2

HAUR HEZKUNTZA

ETAPAKO HELBURU OROKORRAK*


i
Haur Hezkuntzako etapan, umeek helburu hauetan bildutako gaitasunak
garatuko dituzte progresiboki:
a) Norberaren gorputza aurkitu, ezagutu eta kontrolatzea progresiboki, bere
buruaren irudi positiboa eratuz, norberaren identitate sexuala, ihardun
eta adierazteko dituen gaitasun eta mugak baloratuz eta osasun eta
ongizatearen arloko oinarrizko ohiturak bereganatuz.
b) Beren oinarrizko ihardueretan gero eta autonomoago aritzea,
sentiberatasun eta maitasunaren inguruko segurtasuna progresiboki
bereganatuz eta bere buruarekiko konfiantza eta iniziatibarako
gaitasunak garatuz.
c) Gizarte harremanak gero eta eremu zabalagoan jorratzea, norberaren
interesak, ikuspuntuak eta aportazioak beste pertsonek dituztenekin
progresiboki artikulatzen ikasiz.
d) ertsona helduekin eta beren gisakoekin harreman sendoak finkatzea,
maitasun sentimenduei erantzuna emanez, aniztasuna errespetatuz eta
laguntza eta elkarlanerako jarrerak garatuz.
e) !ngurune hurbilari jakin"min eta arretaz behatzea eta hura aztertzea,
honen osagarri nagusienen ezaugarri eta berezitasunak eta hauen
artean izaten diren erlazio batzuk identifikatuz.
f) !ngurunearen zenbait kultur ezaugarri ezagutzea, beraietan parte hartuz
eta horiekiko begirune eta interesa azalduz.
g) #rrealitatearen zenbait esperientzia, bizitakoak, ezagututakoak edo
imajinatuak, erakutsi eta gogora ekartzea, eta jokoak edo bestelako
errepresentazio eta adierazpen moduek ematen dituzten ahalbide
sinbolikoez baliatuz adieraztea.
h) $hizko komunikazioaren egoera ezberdinei mintzaira egokitzen jakitea,
beste pertsonak ulertzeko eta besteek ere uler diezaioten, beren ideiak,
sentimenduak, esperientziak eta nahiak adierazteko, esanahien eraketa
prozesuan aurreratzeko, norberaren jokaera erregulatzeko eta besteen
portaeran eragina izateko.
i) #skuragai dituen baliabide eta bitartekoak erabiliz bere adierazpen
moduak aberastu eta banantzea, bai eta bere adinari dagozkion
iharduera artistikoak onestea ere.
%
i
574/1991 FORU DEKRETUA, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren kurrikuua ezartzen
!uena"

You might also like