You are on page 1of 9

BIRAKETAK

SARRERA.
Biraketak, plano aldaketak eta eraispenak bezela, puntuak zuzenak eta
planoak posizio desberdinetan eta aldi berean egokiagoan kokatzeko
erabiltzen da.
Biraketa batek elementu geometriko bat edo gehiagok biraketa ardatz
deituriko zuzen baten bitartez biraaraztea suposatzen du. Komenigarria da
zuzen hau proiekzio planuekiko elkartzuta kokatzea.
PUNTU BATEN BIRAKETA.
Ondoko irudietan P puntu baten biraketa erakusten da biraketa ardatz baten
inguruan, espazioan zein sistema diedrikoan
Proiekzio plano horizontalean.
Proiekzio plano bertikalean.
ZUZEN ZEHIAR BATEN BIRAKETA HORIZONTALA
KOKATU ARTE.
Zuzena biratzen denean bere puntu guztiak angelu eta norantza berberean
biratzen dute. Praktikan zuzen bat biratzeko nahikoa da zuzen horretako bi
puntu biratzea.
Ardatzaren aukeraketa lortu nahi dugun zuzenaren araberakoa izan behar da,
gure kasuan proiekzio plano bertikalarekiko elkartzuta izan behar da. Komeni
garria da gure ardatza eta r zuzena B puntu batean elkar ebakitzea, modu
honetara puntu bakar bat biratu beharko nuke.
ZUZEN ZEHIAR BATEN BIRAKETA FRONTALA
KOKATU ARTE.

You might also like