You are on page 1of 1

HITZARMENARI BAI,

LUZAPENIK EZ

Eraldaketa prozesua bukatu ez denaren jakitun gera LAB eta CIG
sindikatuak. Erantzuna, bateratua eta etenik gabekoa behar du izan.

Berme sindikal guztiekin negoziatua eta langile guztien onespena duen Hitzarmen
Kolektibo baten baitan onartu daitezke gaur egun ematen ari diren aldaketa
handiak; eta etorkizunerako emango direnak. Gaur egun ezartzen ari diren
baldintzak, Kontratu Berri bat da funtsean, lan eta soldata berriak inposatzen dituena

Hortaz, indarrean dagoen luzapenaren baliogabetzearen aldarria egiten dugu;
Negoziazio Iraunkorrerako mahaien itxiera eta Hitzarmen berri bat.

CCOO-UGTren eta UTS txotxongiloaren jarrera bortitza ikusirik, gure analisia
baieztatua izan da, tamalez. Oraingoan, langileok gure buruaz beste egin dezagun
eskatzen digute sindikalki-; Negoziazio Kolektiboari uko egin, gure lan eta soldata
baldintzak zokoratu Terrorismo patronala (espediente eta kaleratze) eta ikara
ekonomizista (zeure burua babestu, txosten ekonomiko manipulatuak, gaitz
txikiena, etab.) oinarri harturik, langilegoaren baldintzarik gabeko errendizioa
eskaini diote enpresari. Gaur eta betirako

Hau dela eta, beharrezkoa den mobilizazioa aurrera ateratzeko asmoz ahalik eta
batasun sindikal handienarekin-, proposatutako helburuak gauzatzeko behar diren
ekintzen koordinaziorako gonbita egin genion sindikalgintza ez ofizialari. Ez dugu,
gaur egun, inolako erantzunik. Eta isiltzea ez da aukera zuzena.

2008. urtetik aitzina, lan-harremanen Eraldaketaren inguruan datza Telefonicaren
zeregina: hau da gairik garrantzitsuena. Ausardia eta batasuna behar dugu guzti
honi aurre egiteko, inposaketarako baliabideen aurka jo behar dugun neurri
berean: Negoziazio Iraunkorra, kaleratzeak, enpleguaren txikitze/kontzentrazioa.;
eta fronte guzietan: epaitegietan disponibilitateei buruzko hainbat epaiketa
irabazi ditugu, Epaitegi Gorenaren erabakiaren zain gaude Hitzarmenaren
Luzapenaren auzian..-, Enpresa Batzordeetan eta, batez ere, lantegietan.
Mobilizazioa da bidea.


KALERATU GUZTIEN BERRONARPENA
Hitzarmen Kolektibo berriaren alde!!
Luzapenari EZ!!

JAKIN, PARTE HARTU ETA ERABAKI NAHI DUGU!!

NEGOZIOAZIO ETA INPOSAKETA IRAUNKORRAREN AURKA:
ETENGABEKO MOBILIZAZIOA!!

Euskal Herria;- Galiza 2014ko irailaren 30ean.

You might also like