You are on page 1of 6

Azaroak 28

Donostian, 17:00etan Bulebarretik

ERRAUSKETAREN AURKAKO
manifestazioa
Ba al daukazu ez joateko
arrazoirik?
Guk, joateko dauzkazunak
gogorarazi nahi dizkizugu:
Errausketa ez da irtenbidea, arazoa baizik.
Kutsadura:
Metal astunak, dioxinak, furanoak, CO2... ingurumena kaltetu eta elikadura
katean sartzen dira.

Osasuna:
Ingurumenean egindako kalteen ondorioz herritarron osasunean kalteak
sortzen ditu errausketak. Minbizia, arazo endokrinoak, umekietan malformazioak,
nerbio sistema zentralean kalteak... dira erraustegiak isurtzen dituen gai toxikoek
eragin ditzaketen kalte larri batzuk.

Ekonomia:
Kostu izugarria dauka horrelako makroegitura bat egin eta mantentzeak.
Erraustegia bakarrik 400.000.000 €tik gora kostako zaigu. Honi errepidea, errauts
toxikoentzako zabortegia, biolehortze planta, eskoriak eraldatzeko zentrua, 7
transferentzia estazio, guzti honen mantenimendua eta zaborra Gipuzkoako txoko
guztietatik Zubietara garraiatzearen kostua gehitu behar zaizkio.
Alternatiba badago!!
Atez Ateko gaikako bilketa
Kantitatea:
Usurbilen eta munduan zehar hainbat lekutan ikus daitekeenez, baliabide
handiegirik gabe %80tik gorako gaikako bilketa egitea posible da. Beste bilketa
sistemekin onenera %35a biltzen da gaika

Kalitatea:
Gaika bildutako materialaren kalitatea hobea da. Errefusak, hau da,
birziklatzen ez den zatiak, ez dauka zerikusirik edukiontzi bidez bildutakoarekin.
Organikoa eta beste gai birziklagarriak ia erabat kendu zaizkionez, zabor inerte
bezala tratatu daiteke. Honek esan nahi du ez duela kutsatzen, ez kiratsik isurtzen.

Ona eta merkea:


Pentsa daitekenaren kontra, atez ateko bilketa sistema ez da edukiontzi
bidezkoa baino garestiagoa. Bilketa kostuak altuagoak badira ere, birziklatze maila
askoz altuagoa izaterakoan zaborraren tratamendu kostuak izugarri jeisten dira.
Gainera, gaika bildutakoa, zaborra ez baizik eta lehengaia denez, hau salduaz diru
sarrerak lortzen dira.
Herritarron aukera eta beharra:
Mobilizazioa
Erakundeen mespretxua:
Erakundeetako ateak herritarroi itxi dizkigute. 4 urtean behin boza ematera deitzen
digute, eta hortik aurrera, erakundeetako ateak itxi eta jauntxo gutxi batzuen interesen
menpe geratzen dira herritarroi eragiten diguten gai garratzitsuen gaineko erabakiak.
Baliabide xumeekin eta borondate oneko lan izugarriarekin lortutako 35.000 herritarren
sinaduren babesarekin, "Eusko Legebiltzarrean" errausketa baztertuko lukeen lege
proposamena aurkeztu zuen herri mugimenduak. Eztabaidatzeari uko egiteko 5 minutu ere
ez dituzte behar izan.
Gipuzkoa mailan zaborren kudeaketari buruzko galdeketa egiteaz ez dute ezer entzun
nahi Foru Aldundian...

Mobilizazioak geratu dezake:


Errausketa baztertu eta alternatiba zabaltzea herritarron beharra ez ezik nahia ere bada.
Gehiengoa gara erraustegirik nahi ez dugunak eta hori herritarroi geratzen zaigun bide
bakarrarekin erakutsi behar diegu. MOBILIZAZIOA.
Etsipen eta konformismoaren lozorrotik ateratzea beharrezkoa da. Lehen Urnietan,
Jaizkibelen, Arpitan eta Landarbason lortu zen eta orain Zubietan behin betiko lor daiteke
erraustegia gelditzea jendea mobilizatzen bada.
Beraz, gogoan izan

Azaroak 28
Donostian, 17:00etan Bulebarretik

ERRAUSKETAREN AURKAKO
manifestazioa

You might also like