You are on page 1of 4

IKT-AK EGUNGO GIZARTEAN

Gizartea aurrera doa eta teknologia gero eta ugariagoa da; gero
eta

leku

gehiagotan

dago

eta

gero

eta

eginkizun

gehiagotarako

beharrezko egiten ari zaigu.


Gure

egungo

pentsamenduaren
informazio

eta

gizartea
gainetik

gizarte
jartzen

ezagutzaren

materialista
duena),

gizartea,

dugu

gizarte

(materiala

globalizatua,

komunikazioaren

gizartea

(whats app, messengerra), irudien gizartea (ideiak eta produktuak


irudien

bidez

komunikazioa
askotan:

saldu
irudien

emotikonoak)

eta

helarazten

bidez
eta

dizkigute

bakarrik

gizarte

eta

egiteraino

digitala

gure
heltzen

(etxean

arteko
gara

denetariko

teknologia digitala darabilgu: telebista, ordenagailua, kontsolak )


Garai honetan jaiotzen direnak natibo digitalak direla esan
dezakegu. Ama hizkuntza bereganatzen duten moduan, teknologia ere
bereganatu egiten dute. Nagusiagoak, ordea, pixkanaka moldatzen
joan behar dira egungo gizartean bizirauteko.
Esandakoa esanda, eskolak arlo honekiko duen loturari begira
diezaiogun. Umeek beraien ezagutza eraikitzeko eremua dugu eskola.
Eskola gehienek

talka egiten dute gizartearekin, arlo teknologikoari

dagokionez baino ez bada ere.

Egungo eskoletan umeek ezagutza

eraiki dezaten, antzinako metodologia


merezi

eta

beharrezkoa

duen

erabiltzen da; haurrari

protagonismoa

eman

beharrean

irakasleari ematen diona. Gainera, baliabide falta eta irakasleen


prestakuntza falta dela eta, ez da teknologia larregi erabiltzen.
Bestalde, nagusien eta haurren artean desoreka handia dagoela
gauza nabaria da: pertsona nagusiak inmigrante digitalak dira eta
haurrak, berriz, natibo digitalak.
Aurretik aipatu bezala, teknologia berriak direla eta, gizartean
aldaketak eman dira eta gizartea aldatu den neurrian, Hezkuntzak
ere aldaketa hauei jarraitu behar lieke. Eginkizun horri bide
emateko eskolak funtzio hauek bete behar ditu:
-

Alfabetatze digitala

Eten digitala saihestu eta inklusio digitala bultzatu

Hezkuntza eredua berriztatu

Alfabetatze digitala, ezagutzaren zati handi bat eskuratzeko bidea


da. Ikt-en erabilera funtsezkoa izango da pertsonaren garapenerako,
eskolan zein eskolatik. Hori horrela izan dadin eskolak esanguratsuki
erabili behar ditu informazio eta komunikazioaren teknologiak.
Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea ere eskolak
bete beharreko funtzio garrantzitsua litzateke. Etxean teknologia
eskuragarri

ez

dutenek,

arrisku

handia

baitaukate

askotan

definitutako eten digitala pairatzeko. Horri aurre egiteko, inklusio


digitala bultzatzeko eta berdintasunezko gizartea lortzeko, eskolak
Ikt-ak integratu behar ditu.
Hezkuntza
ematea

eredua

suposatzen

berriztatzeak,

du.

Tradizioz

eredu
rol

tradizionalari

pasiboagoa

jokatu

buelta
duen

ikasleriari Ikt-ek aukera ematen diote aktibotasuna bultzatzeko, talde


lana sustatzeko, gaien arteko eta errealitatearen arteko loturak egiteko,
eta motibazio handiagoz aritzeko; modu honetan, parte hartzea eta
ikaste esanguratsua sustatuz. Eginkizun honi ekiteko ondoko aukerak
ditugu:

Blogak edo webblogak: artikuluak kronologikoki jasotzen dira


bertan.

Hizkuntza

landu

egiten

da

eta

baita

gurasoekiko

harremana ere. Blogak bi ezaugarri desberdin ditu: alde batetik,


egileak multimedia baliabideak jar ditzake eta, bestaldetik,
bisitariak komentarioak utz ditzake.

Wikiak:

Edonork

ezabatzeko

aukera.

du

idazteko,

Talde

edukia

lanerako

aldatzeko

baliagarriak

edota

dira

eta

elkarlana bultzatzen dute.

Webquestak: Ikasleak ikertzera bultzatzen ditu, hauek aktibo


bihurtuz eta haiengan autonomia sustatuz.

Marka-gune

sozialak:

Estekak

gordetzeko,

sailkatzeko

eta

partekatzeko baliagarriak dira. Adib: del.icio.us

Podcastak: Audioa eta bideoa partekatzeko baliagarriak dira.


Edonork deskargatu eta nahi duenean ikus eta entzun ditzake.

Mapa

kontzeptualak:

baliagarriak

dira;

Kontzeptuen
ikasleek

artean

ideiak

loturak

egiteko

antolatzeko,

eduki

garrantzitsuenak sailkatzeko eta horien arteko loturak egiteko.

Moodle: Ikastaroak sortzeko aukera ematen duen plataforma


dugu. Irakasleek, irakurketak, foroak, wikiak, galdetokiak igo
ditzake.

Bideojokoak eta software didaktikoak: Sarean lan egiteko aukera


ematen dute. Software didaktikoak ugaritu egin dira. Edozein
gauza lantzeko balio dute.

Ondorio bezala ondokoa esan genezake: IKT-ek

aukera ematen

digute ikasleen partaidetza, lankidetza, talde lana, loturak eta beste


hainbat alor bultzatzeko. Horretarako ikasleek eta gizarteak berak
jarrera arduratsua izan behar dute.

You might also like