You are on page 1of 12

1.

UNITATEA
ANIMAZIOA ETA TALDEAK.
PSIKOLOGIAREN OINARRIAK
1.1 . GIZAKIA, IZAKI SOZIALA

Gizakia, jaiotzen denetik, izaki soziala da, beste gizaki batzuen laguntza behar duelako
oinarrizko beharrak asetzeko: elikadura, higienea, segurtasuna, erlazioa, etab.
Horregatik, ahurra arakatzen hasiko da bere inguru hurbilean, eta bizi den inguruko
pertsonekiko zein objektuekiko harremana lantzen. Bestalde, oinarrizko behar biologiko
eta sozial horiek giza talde bateko kide izatera bultzatuko dute, giza talde horren
laguntzarik gabe ezin baitu bizirik iraun.
Elkarrekintza hori bideratzen duen prozesuari sozializazioa deitzen zaio, alegia
belaunaldiz belaunaldi gizarte bateko kideei kultura transmititzeko prozesua. Horrela,
UNESCOren arabera, kultura hitza adierazten du gizarte talde batek dituen ezaugarri
espiritualak nahiz materialak, intelektualak nahiz afektiboak bizitzeko modua. Eta
kultuaren barruan doaz, arteak eta letrak ez ezik, bizimoduak, gizakiaren balio-sistemak,
ohiturak eta sinesmenak ere.
Baina gizartearen kulturan sartzeko prozesu hori ez da kasualitatez edota inkontzienteki
ematen, alderantziz, gizabanakoa ikaskuntza sozialeko prozesu batera moldatu beharko
da, eta horretarako hezkuntza eta kulturizazioa beharko ditu.
Beraz, sozializazio-prozesu horretan, pertsonak bere ingurunea ulertzen eta
bereganatzen ikasten du, eta gizartean nahiz egoera ezberdinetan nola jokatu erakutsiko
dioten ahalmenak eta jokabide-ereduak garatuko ditu. Horretarako, taldeak ezarritako
arauak onartu ez ezik, arau horiek apurtzeak ekarriko lizkioken ondorioak zein
liratekeen ere jakin beharko du. Horregatik, kultura guztiek norbanakoa taldearen
ongizatearen menpe jartzen saiatzen diren arauak bultzatzen dituzte.
Sozializazio-prozesuak honako bi eremu garrantzitsu hauekin du zer ikusia:
Sozializazio prozesua etengabea da eta pertsonaren garapen pertsonalean eragiten du.
Horregatik, garapenaren psikologiari esker, pertsona baten bizialdi oso baten aldiak
zein diren aztertu beharko dugu, baita garapenaren teoria garrantzitsuenak zein diren
ere.
Talde

ideiak sozializazioaren ideian beran hartzen du lekua. Horregatik, psikologiaren


adarren artean kontzeptu hori aztertzen duena ere aipatu beharko dugu: taldeen
psikologia.
1.2. GARAPENAREN PSIKOLOGIA

Garapenaren psikologiak jaiotzatik heldutasunera arte, gizakiaren ahalmen


psikologikoak eta intelektualak izaten dituzten aldaketak aztertzen ditu. Horrela,
faktore biologikoez nahiz sozialez eta kulturalez osatuta dago.
Bizitza zikloa esaten zaio pertsonaren garapen aldiari, jaiotzatik azken adin arteko
tarteari hain zuzen ere, eta hartan ematen diren aldaketen araberako zikloez osatuta
dago, garrantzi handiagoa edo txikiagoa hartu dezaketenak.
Garapenaren aldiak gaur egungo gizartean
Era egokian garatu ahal izateko, pertsonak bizitza-etapa ezberdinak bete behar ditu:
haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa.
Dena den, gaur egungo gizartea oso azkar aldatzen da, eta, ondorioz, gizarte hori
antolatzeko moduan ere aldaketak ematen dira, eta ezin ahaztu daiteke oso ezberdinak
direla munduko herrialdeen beraien egoerak.
Adibide gisa hartu dezakegu egungo gure errealitate soziala, eta gaur 25 urte
zegoenarekin alderatu, edota hain garatuak ez dauden beste kulturekin eta herrialdeekin
ere konparatu. Zer adinekin irteten dira gazteak gurasoen etxetik? Berdina al da biziitxaropena? Berdinak al dira zaharrek dituzten laguntzak eta baliabideak euren aisialdiaz
gozatzeko? Berdina al da etxebizitza batean bizi den pertsona kopurua? Horrek guztiak
baldintzatuko du pertsona baten bizitza zikloa osatzen duten etapak bizitzeko modua.
1. HAURTZAROA
Jaioberriaren lehenbiziko harremanak amarekin edota zaintzen dutenekin ematen dira,
baina ez hitzen bidez, soinuen eta keinuen bidez baizik. Etapa horretan amaren eta
haurraren arteko sintonia sortzen da, jaioberriaren beharrak asetzen laguntzeko. Lehen
urte horietan, haurrak segurtasun eta konfiantza sentimenduak lortzen ditu, eta amarekin
ezartzen duen lotura afektiboa da ezaugarri nagusia.
Bere bizitzako lehen urte horietan, oinarrizko beharrak honako hauek izango dira:
elikadura, garbiketa eta atsedena. Helduak arduratuko dira umearen oinarrizko
beharrak asetzeaz. Poliki-poliki, haurra bere autonomia bultzatuko duten ohiturak,
ahalmenak eta trebeziak bereganatuko ditu. Haurrak bere motrizitatea, ulerkuntza eta
afektibotasuna hobetuko ditu, eta gainerakoekin izango dituen hartu-emanei esker, izaki
sozial bihurtzen joango da.
Haur gehienak 3 urtetik aurrera joan ohi dira eskolara. Euren kabuz aritzeko gaitasun
handiagoa dute, eta hitz egiten hasiko dira beren harremanetan. Pentsatzen, hausnartzen
hasten dira eta arazoak konpontzeko gaitasunak garatzen. Hala ere, adin horietan,
haurrak egozentrikoak izan ohi dira, gauzak berea ez den beste ikuspuntu batetik ikusten
ez dakitelako oraindik ere.
Jolasa oso garrantzitsua da haurraren sozializazio prozesuan.
Haurra, eskolaurreko garaian, bere jokabidea moldatzen hasten da sozializatzen
lagunduko duten bideratzaileen eskutik, gizarteak agintzen dituen arauak bete ahal
izateko. Mundu sozialaren esanahi guztiak ordenatu eta sailkatu egin behar dituzte,
objektuen mundua antolatzen eta aztertzen duten modu berean, eta horretarako behar

duten arreta guztia jarriko dute.


2. NERABEZAROA
13 urtetik 19 urtera bitarteko etapari esaten zaio, hau da, haurtzaroaren amaieratik
helduaroaren hasierara doan denbora tarteari. Gorputzaren itxura aldaketarekin hasten
da eta helduaren estatus soziologikoa lortzen denean amaitzen da.
Mendebaldeko kulturan, nerabezaroak krisi garai batean sartzea esan nahi du, neskamutilen gorputzaren, egoera psikologikoaren eta sentsibilizazioaren aldaketa garai
sakona delako. Zalantzarik gabe, aldaketa garaia da maila guztietan. Izan ere, autonomia
handiagoa izateaz gain, jasotako ezagutzari esker, erabateko ardura pertsonala lortzeko
aukera guztiak azaltzen dira. Erantzukizun osoko bihurtuko duen prozesu horrek
beldurtu egin dezake batzuetan, aurre egiteko prest ez gaudelako. Trantsizio-etapa
esaten zaio horri, haurtzaroko segurtasunaren eta helduaroko mundu ezezagunaren
arteko igarotzea baita.
Familiarteko harremanak gatazkatsuak bilakatzen dira. Ez ulertuak sentitzen dira ia
beren esparru guztietan, eta gatazka-egoerak sortzen dira gurasoekiko harremanetan,
batez ere, janzteko edota pentsatzeko moduarengatik, etxeko arau eta ordutegiengatik,
eta abar. Kideekin, lagun-taldearekin eta koadrilarekin harremana izugarri garrantzitsua
izango da bere nortasuna eta autoestimua garatzeko.
3. HELDUAROA
Helduaroa 20 bat urtetik aurrera hasi eta 65 urtera doan denbora-tartea da. Bi aldi
nagusitan banandu daiteke: heldu gaztea (20 urtetik 40 urtera) eta heldu ertaina (40
urtetik 65 urtera).
Heldu

gaztea (20 urtetik 40 urtera). Etapa horretako ezaugarri nagusiena da


pertsonak rol sozial eta familiarrak bere gain hartu behar izaten dituela, hau da, bere
bizitzaren eta familiaren ardura hartu behar izaten duela. Heldu gaztearen etapan hiru
aldi nagusi bereizten dira:
Finkatze adina (20-30 urte). Gurasoen aginte posizioa leundu egiten dela izan
ohi da normalena, bikote bila hasten dira, seme-alabak hazten eta adiskidetasunaren
ideian sakontzen.
Sendotze adina (30-40 urte). Hasitako guztia sendotu egiten da: ikasketak eta
lana, bikote bizitza indartu egiten da eta helburu pertsonalak lortzen dira.
Trantsizio adina (40 bat urte). Askatasun handiagoa lortu ohi da presioen
aurrean, eta plazer indibidualagoak asetzeko gogoa pizten da.
Heldu

ertaina (40-65 urte). Etapa horretan bizi-estiloan izaten diren aldaketak


bizitza erdialdera ematen den krisialdiari leporatzen zaizkio. Etapa estresagarria dela
esan ohi da, pertsonak ordura arte bizitako bere bizitza berrikusi eta baloratu egiten
duelako. Etapa horren erdialdera erdialdera,bizitzakohelburuetaeginbeharaskoburutu
egitendira,gehienek familiabatosatudute,semealabakhazidituzte etlehenaago
zituzten eguneroko ardurak albo batera utzi behar izan dute. Egile askoren ustez,

krisialdihorrenondoriozjabetzenomengarahilkorgarela.
4. ZAHARTZAROA (EDO HELDU ZAHARRA)
65 urtetik aurrera. Etapa horretan, atzera egiten da garapenean.4Aldaketeimoldatzeko
ahaleginpsikologikohandiaeskatzenduHorrekguztiakzahartzaroarekindatozenbizi
baldintza berrietara egokitu beharra ere eskatzen du. Bizitan garrantzi handiak izan
zaizkiongauzaaskorengaleraekartzendiozahartzaroakpertsonari,mailaerreleannahiz
mailasubjektiboan:
Baztertze soziala. Lanetik erritiratu ondoren,gutxibaliodensentimenduapiztu,eta
statussozialarenzeinekonomikoarengaleraemanohidira.Denaden,askapengaraia
ereizandaitekebatzuentzat,hauda,denboralibreazedotaaisialdiaznahihainaetanahi
bezaladisfrutatzenhastekoaukeraematenduengaraia.
G
utxi balio den sentimendua eta bakardadea. Gaitasunak murrizten hasten diren
heinean, pertsona zaharra ahulago bihurtzen da, besteen are menpeago dago bere
bizitza, eta, ondorioz, bere autonomia pertsonala ere galtzen doala ohartzen da. Ustedu
arazobainoezdelabesteentzat.
Bikotekidea edo laguna galdu egiten dira denborarerkin, eta hori ere garrantzi handiko
arazoa da.
Zahartzaroa gizaki guztien garapenean parte hartzen duen prozesua da. Gaur egun, gure
herrian, asko aurreratu da familia kontuetan eta pertsona zaharrei baliabide sozialak
eskaintzeko orduan, eta haien gaitasunaren araberako bizi-proiektu berria garatu
dezakete. Prozesu hori eramangarriago eta naturalago izango da pertsonak besteen
afektu eta kario seinaleak jasotzen baditu, haurtzaroan behar izaten denaren oso
antzera. Horren ondorioz, etengabeko hezkuntza jasotzeko espazioak sortu dira,
aisialdirako guneak, boluntarioen lana, eta abar. Zentzu horretan, animatzaile
soziokulturalek kontuan izan behar dute, orain inoiz baino gehiago, honako hau: giza
talde horren sormena eta olgeta-moduak garatzeko eta gizartean bertan beren burua
txertatzeko dituzten beharrak eta protagonismo sozial handiagoa bultzatuko duten
espazio gehiago.
1.3. TALDE-PSIKOLOGIA
Talde kontzeptua
Aurretik azaldu ditugun etapa guztietan, gizabanakoa ez da sekula izaki bakar edo
bakarti modura azaltzen eta aztertzen. Jendearekin edo taldeekin bizitzera eta
etengabeko elkarrekintzara eramango duten harremanak etengabe aipatzen
dira. Jaiotzen den unetik eta bere amarekin harremanetan hasten den garaitik
zahartzarora arte, bere ilobekin harremana bideratzen duen arte hain zuzen.
Argi dago pertsonak elkarren beharra dugula, elkartasun hitza bogan jarri zenetik baino
askoz lehenago ere. Gizakia bizitzeko taldearen beharra duen animali soziala da. Hala
ere, zein da talde jakin batekin erlazioa sortzeko arrazoia? Zer behar du taldeak bat
eginda irauteko? Zer da talde bat? Galdera horiek guztiak eta beste asko aztertzen ditu
taldeen psikologiak, eta gu azaldutako guztiei erantzuna ematen saiatuko gara atal
honetan.

Ikuspuntu psikosozialetik taldea honako modu honetan definitu daiteke: elkarren arteko
erlazioa duten pertsona anitzen multzoa. Hartan, gutxi gorabehera denonak diren
helburuen arabera, bakoitzak rol jakin bat hartzen du, aldez aurretik ezarritako arausistema bati jarraituz.
Talde motak
Taldeak hainbat eratara sailka daitezke, baina guk bi ezagunenak aipatuko ditugu:
Lehen

mailako taldeak: aurrez-aurreko harremanak lotzen ditu taldekideak. Lotura


afektibo estuko taldeak dira: familia, lagunak, auzoko lagunak, eta abar. Elkarrekintza
etengabea ahalbideratzen dute, eta talde txikiak izaten dira.
Bigarren mailako taldeak: lehen mailakoak baino handiagoak izaten dira; haietako
kideen arteko loturak, berriz, inpertsonalak eta instituzionalduak. Izaera formala dute,
hau da, era formalean ezarritako murrizketak eta aginduak daude. Adibiderik argiena
enpresa edo eskola bat da. Horietan, taldea osatzen duten kideek ez dute beti elkar
ezagutzen.
1.4. EGOKITZAPEN SOZIALA ETA EGOKITU EZINA SOZIALIZAZIOPROZESUAN
Egokitzapena sozializazio-prozesuan
Haurrek sozializazio maila pixkanaka-pixkanaka garatzen dute, eta bizi diren inguruko
kulturaren forma ezberdinak ezagutzeko gai diren pertsona bihurtzen dira. Sozializazioa
ikastaldi bidea denez, logikoa da pentsatzea ikastaldi hori bereziki bizia dela bizitzaren
lehen urteetan. Alde batetik, haurra gai da bere zentzumen guztiek sentitzen duten guztia
ulertzeko. Eta bestetik, gizarteak jaiolekuaren araberako sinbolismo, balio eta ohitura
multzo bat eskuratzen dio. Sozializazio-prozesu hori etengabea da bizitza osoan zehar,
baina zein dira eragile sozializatzaileak?
Eragile edo agente sozializatzaileak
Pertsonaren elkarrekintzarako testuinguru ezberdinetan parte hartzen duten pertsonak
edota erakundeak dira. Haien parte hartzea borondatezko edota nahi gabeko ekintza izan
daiteke, baina pertsonaren hezkuntzan eragiten dute, beti ere. Zentzu horretan, denok
gara eragile sozializatzaileak, baina garrantzitsuenak honako hauek dira: familia,
kidekoak, eskola eta komunikabideak.
FAMILIA
Familia da, zalantzarik gabe, eragile sozializatzaile nagusia. Pertsonaren sozializazio
prozesua bertan hasten da, baina garrantzitsua izaten jarraitzen du bizitza osoan zehar,
sortzen dituen lotura afektiboak direla-eta. Gizakia familiaren eremuan hasten da beste
gizakiekin harremanak izaten, eta hor bertan jasotzen ditu lehenbiziko balioak, arauak
eta sentimenduak. Balio horiek ez dituzte gurasoek sortzen, iturburu ezberdinetatik
datoz: erlijioa, gizarte maila, herria, eta abar. Balioak eta sinesmenak aldatu egiten dira
gizarte batetik bestera edo belaunaldi batetik bestera ere. Balioak ez dira berdinak
izango Sevillako familia batean edo Istanbulgo edo Tokioko batean. Bestalde, gizartea
ere etengabe aldatzen doa, eta gaur egun gizarteari buruz dugun ideia eta orain dela 30
urte zutena ez dira berdinak. Industrializazioak, emakumea lan mundura sartzeak,
informatizazioak edota globalizazio ekonomikoak, besteak beste, iraganean
garrantzitsuak ziren balioak baztertzen joan dira egun arte.

KIDEKOEN TALDEAK
Kidekoen taldeak ere eragile sozializatzaileak dira. Lehen mailako taldeak dira, familien
antzekoak, etxekoen arteko harremanarekin, eta adin pareko kideek osatzen dute.
Lagunak edo jolaskideak izaten dira, bizilagunak, ikaskideak, eta abar. Kidekoen arteko
harremanak lagundu egiten du:
Bulkada agresiboak kontrolatzen
Nortasuna osatzen
Trebetasun sozialak eta lankidetza lantzen
Helduen kontroletik aske nolabaiteko independentzia maila bizitzen
Baliabide emozionalak lortzen eta erabiltzen
Arazoak konpontzeko baliabideak lortzen eta erabiltzen eta jakintza berriak
eskuratzen
Haurrak talde barruan lortuko duen integrazio maila, familiaren barruan eragina izan
duten alderdien araberakoa izango da. Esperientzia horiek guztiek eragina izango dute
bere jokabidean eta besteengandik espero duenarengan. Aurrenerabezaroan denbora
gehiago ematen da helduen menpe, eta horrek taldearen eragina murrizten du. Taldearen
eragina askoz ere handiagoa da nerabezaroan, eta lagunen eskutik joango da bere
nortasuna eta bere buruaz duen irizpidea sendotzen. Taldean onartua izatea ezinbesteko
alderdia da autoestimuaren eta nork bere buruan duen konfiantzaren garapenean. Beraz,
egon badago gazteen artean eragin handiagoa duen aldi bat arriskutsua bihur daitekeena,
aukeran hartzen diren bide-lagunak oso desegokiak badira.
ESKOLA
Eskola giza taldeek sozializazio sustatzeko eta garatzeko erabiltzen duten tresna bat da.
Kultura bakoitzaren baitan, garapenari eta sozializazioari dagokionez, denbora tarte
jakin batean zehar laguntza sistematikoa, planifikatua eta jarraitua behar duten alderdiak
daude.
Hezitzaileak, maisuak eta irakasleak, agintza ereduak diren neurrian, eskolako jakintzen
eta edukien multzoa ez ezik, gizabanakoaren garapen sozial eta pertsonalerako balio
jakin batzuk ere transmititzen dituzte.
LOGSE hezkuntzaren legea indarrean sartu zenetik, hezkuntza haurraren garapen osoa
lortzeko izan behar duela onartzen da. Eta hori horrela lortzeko hartuko ditu kontutan
alderdi afektiboak eta sozialak, baita psikomotorrak eta kognitiboak ere.
KOMUNIKABIDE SOZIALAK
Komunikazioa oso garrantzitsua da gizakiarentzat, gizartean bizitzeko modua ematen
digulako. Gizakiaren historian zehar komunikabideak aldatzen joan dira teknologia
berriekin: ahozko kultura hasieran, gero irratia, egunkariak edota telebista eta, orain,
sare informatikoa. Gauzak horrela, komunikabideak funtsezko eragileak dira, hiritarren
artean gizartearen ispilu diren informazioa, ikuskizunak eta aisia konpartitzeko. Eta
guztien artean, beharbada telebista da garrantzitsuena. Telebistak informatiboak eta

kultur programak eskaintzen ditu; hala ere, programa-eskaintzan denbora-pasako


edukiak dira nagusi. Programa horietan guztietan eskaintzen diren eredu sinbolikoek
eragin sozializatzaileak dituzte, balio positiboen (elkartasuna, ingurunearekiko
errespetua, ezagutzak, eta abar) eta negatiboen (indarkeria, agresibitatea, lehiakortasuna,
eta abar) igorle dira. Publizitateak, batez ere telebistakoak, arrazagatiko alderdiekin eta
alderdi sozial, kultural eta sexualekin lotura duten estereotipoak ere gizarteratzen ditu,
baina garapen osoaren ikuspegitik onuragarriak ez diren jateko ohiturak ere bai. Haurrek
zein gazteek, askotan, egokienak ez diren taldeak hartu ditzakete erreferentziatzat.
Egokitu ezin sozialaren egoerak
Kasu horretan, egokitu ezinaren kontzeptua argitu beharko genuke lehenik. Egokitu
ezina gizabanakoa bizi den gizarteak edo talde sozialak ordenatzen duten arauak
apurtze modura ikusi behar da. Gizarteak normaltzat edo zuzentzat jotzen duen arrasto
horretatik ateratzea da.
MOTIBAZIO FALTA ETA EGOKITU EZINA
Gizarte-egoera ahuleko ingurunean garatzen den pertsonak egokitu ezinezko jokabidea
garatu dezake legeen eta arauen aurrean. Egoera hori, batez ere bizitzarako bete nahi
diren helburuen eta helburu horiek betetzeko benetan dauden baliabideen artean dagoen
itzelezko distantziaren erruz ematen da. Distantzia handi horrek gizabanakoarengan
pizten duen motibazio faltak, poliki-poliki, gizartetik urrun uzten du, eta, ondorioz,
jokabide-arau konbentzionaletatik ere urrundu egingo du. Ikusten denez, gero eta
handiago bihurtzen den elur-bola efektua ematen da prozesu horretan ere. Eta beste
ondorio hauek ere izan daitezke:
Parte-hartze aktiboa eta konstruktiboa landu ezina, subjektu sozial modura.
Gizartean bizi ahal izateko zailtasunak.
Jokabide arauetara moldatzen ez diren taldeetan aritzea.
Kontrakoak diren baldintza horien barruan gabeziak dituen giro bat sartzen badugu,
pertsonen zein taldeen aukerak askoz gehiago murrizten dira.
ERAGINKORTASUNA, MARJINALTASUNA ETA DELINKUENTZIA
Jarrera moldatu ezinak eragiten dituzten eragile ugari daude gaur egungo gizartean,
baina guztiak ez daude egoera babesgabean edo marjinalean dauden familiei lotuak.
Ingurunea. Ingurunea suntsigarri izan daiteke, adin txikikoek, beren jokabidea
moldatzeko orduan, dena imitatzeko joera dutelako: hiri handietako bizimodua, hiri
kanpoko auzoetako etxebizitza marjinalak, familia desegituratuak, eta abar.
Gazte gaizkileen bandak edo koadrilak. Talde egokitu gabea ordezko aukera moduko
bat da nerabearentzat, batetik, bere maila sozialean ukatu zaion hori guztia egin eta lortu
ahal izateko, eta bestetik, arbuiatu duen gizarteak babesten dituen balioak baztertzeko.
Talde horrek bere familiaren egitekoaren ordezkoa ere egin dezake.
Gazte gaizkileen bandak hiri handietan, hiri kanpoko auzoetan eta auzo pobreetan
ugaltzen dira bereziki. Toki horietan egon ohi den gizarte antolaketarik ezak maila altua
lortu ohi du, normaltzat jotzen diren balio sozialen aurrean.

Alkoholaren edota drogaren eraginpean egiten diren delituen eta delinkuentziaren


arteko lotura ere egokitu ezinaren beste ondorio bat da.
Laburbilduz, gazteen delinkuentzia kultura eta gizarte guztietan bizi den mundu mailako
errealitate kezkagarri bat da. Eta gerora begira ere kezkagarri izaten jarraituko du,
etorkizuneko balio eta moralitate kolektiboan eragina izan dezakeelako.
1.5. EMOZIOAK
Pertsona bakoitzaren bizitza afektiboa etengabeko emozioez osatuta dago. Ez gara
emozio horietaz beti jabetzen, baina zeregin oso garrantzitsua betetzen dute.
Emozioa zer den definitzen ez da gauza erraza, kontzeptu hori aztertzen duen
diziplinaren ikuspegiaren araberakoa izan ohi baita.
Gure ikuspegitik, beraz, horrela defini dezakegu emozioa: jaiotzatik bertatik dauzkagun
aldaketa organikoekin (fisiologikoak eta endokrinoak) batera, esperientziak eragindako
egoera afektiboa. Beraz, organismoa zuzentzen duten desira edota beharra bezalako
barruko egoerei buruz ari zaigu.
Emozioaren oinarrizko kategoriak honako hauek dira: beldurra, sorpresa, gorrotoa,
nazka, tristezia eta poztasuna.
Emozioak eta sentimenduak
Emozioak ezin ditugu sentimenduekin nahastu. Izan ere, sentimenduak egoera afektibo
konplexuak dira, egonkorrak, emozioak baino iraunkorragoak, eta ez emozioak bezain
sakonak. Poztasuna, adibidez, sentimendu bat da (une batekoa eta bizia), zoriontasuna,
berriz, sentimendu (iraunkor) bat izango litzateke.
Sentitzen den hori hitzez adieraztea normalean zaila egiten den arren, (poza, tristezia
edo amorrua) sentitzen dugula esan ohi dugu, baita zer neurritan ere (pozik edo oso
pozik). Baina, zertarako balio du emozioak neurtzeak edo mailakatzeak?
Emozioen estimuluak eta adierazpenak
Darwin ohartu zen animaliak emozio ugari sentitzeko gai zirela, eta emozio horien
adierazpenak eginkizun soziala zuela, espeziearen biziraupenaren mesedetan.
Izaki bizidunek pertzepzio mekanismo ezberdinak dituzte, beren biziraupenerako
garrantzitsuak diren estimuluak ezagutzeko helburuarekin: elikagaiak lortzea, eraso
batetik babestea, ihes egitea, eta abar. Hau da, norbera une bakoitzean nola dagoen, hori
nolabait jakin daiteke, behar bezalako jokabidea hartu ahal izateko.
Egoera ezberdinei buruz egin daitezkeen balorazio emozionalak, organismoak dituen
mekanismo fisikoen nahiz kimikoen bidez egiten dira. Mekanismo horietan nerbiosistemak zeregin garrantzitsua betetzen du. Horregatik ezin dira emozioak kontrolatu,
estimuluen aurrean besterik gabe sortzen direlako. Emozio horien kanpo-adierazpena,
hori bai kontrolatu egin daiteke.
Kultura bakoitzean, emozio jakin batzuk adierazten ibiltzea bultzatu edo debekatu
egiten da. Negar egitea nesken gauza dela esaten duen ustea ez pentsa hain aspaldikoa
denik. Egia da, hala ere, emozioak adieraztea normala, saihestezina eta onuragarri dela

batzuetan, baina beste batzuetan, berriz, kontrolatu egin beharko litzateke gizartean.
Garapen emozionala
Emozioak ez daude guztiz garatuta gure jaiotzatik bertatik. Horrela, jaioberriak hasieran
esperimentatzen duena eszitazio orokor moduko bat baino ez da, eta gerora azaltzen dira
larritasuna, nahigabea, beldurra Ondorioz, pertsonen adierazpen emozionalak ez dira
estatikoak, baizik eta aldatu egiten dira euren garapenaren arabera. Horregatik, gertaera
berdin batek erreakzio ezberdinak eragin ditzake adinaren arabera. Adibidez, jaioberriek
irribarrea adierazten dute pertsona arrotzen aurrean, baina gerora neutraltasuna
adierazten dute, baita zuhurtzia ere. Lehenbiziko urteetan haurrak bere sentimenduak
hitzez adierazteko izan dezakeen gaitasunak hil ala biziko garrantzia dauka oinarrizko
beharrak asetzeko orduan; adierazpen horiek negarraren bidez adierazten dituzte, baina
bere inguruko pertsonek ez dituzte beti ondo interpretatzen.
Emozioen garapena prozesu aktiboa da, eta, haren bidez, haurrek zentzua ematen diete
bere inguruari lotutako gertakizunei. Eta biziko dituen esperientzien, bere
sentsibilitatearen eta giroaren testuinguruaren araberakoa izango da zentzu hori.
Erreakzio positiboak (poztasuna) nahiz negatiboak (beldurra edo haserrealdia) haurraren
barruko prozesuaren araberakoak izango dira. Horregatik da hain garrantzitsua
hasierako urte horietan haurrari ematen zaion babes berezia.
Emozioa eta agresibitatea
Haserrea era automatikoan adierazi daiteke egoera jakin batzuetan, emaitza edo helburu
batzuk lortzeko zailtasunak daudenean normalean. Emozio negatibo batek intentsitate
maila jakin bat lortzen duenean sortu ohi da agresibitatea. Jarrera agresiboak kalte
fisikoa edo morala egiteko gogoa suposatzen du, pertsonen kontra nahiz objektuen
kontra, eta gizartean onartzen ez diren jokabideak dakartza.
Batzuetan, helburu jakin batzuk lortzeko bide bakarra jarrera agresiboa da, baina beste
era batera egiteko gaitasunik ez dagoenean. Zentzu horretan, gaitasun sozialak lantzeko
orduan ikaskuntzak duen garrantzia ikusi daiteke. Gaitasun horiek helduei edo
haurrarentzat garrantzitsuak diren pertsonei begira ikasten direla kontuan hartuta, haur
bati oso zaila egingo zaio bere agresibitatea kontrolatzea, bizi dituen edota bizi izan
zituen ereduek ere egiten ez badute.
Amorruzko eta frustraziozko emozioak kontrolatu ahal izateko gaitasun egokirik ez
duten haur eta gazteengan, kirol ohitura lehiakorrek ere agresibitatea bultzatu dezakete.
Horrela, telebista-saio bortitzek duten arriskua errazago uler daiteke, baita hainbat heroi
agresiboek betetzen duten papera ere, haurrak bere identifikazioa finkatzeko orduan.
Indarkeriaren biktima izan diren haurrek besteekin harremanak izateko zailtasunak izan
ditzakete. Gorrotozko eta amorruzko sentimenduek bere pertsonalitatea kolpatu
dezakete, eta bere jokabidea kontrolatzeko arazoak areagotu.
Era berean, defentsa mekanismo modura, gerta daiteke haurrak bere sentimenduak
erreprimitzea, indarkeriazko giro batean murgildua bizi delako, eta, beraz, hori oso
kaltegarri izango zaio etorkizunean izan ditzakeen harremanetarako. Haur horientzat
ezinbesteko garrantzia izango du harremana sozial egokiak lantzeak eta familiaren
baitan falta dutena besteengandik lortzeak.

1.6. MOTIBAZIOA
Motibazioa eta jokabidea
Motibazioa horrela defini daiteke: pertsonei modu jakin batean jardutera eramaten
gaituen arrazoia.
Giza jokabide guztiak dira motibazio handiago edo txikiago baten ondorio. Motibazio
hori oso handia bada, helburu bat lortzeko egiten den ahalegina ere handiagoa da.
Horregatik, norbanakoak dauzkan helburuak oso errealistak ez badira edota bere
benetako aukeretatik oso urrun baldin badaude, eta lortzeko ahaleginean behin eta
berriro porrot egiten badu, amore ematen du edozein saialdian. Horregatik, batzuetan
modu egokian bideratu ez den motibazio falta izan ohi da eskola-porrotaren
eragileetariko bat.
Motibazioaren teoriak
Abraham Maslow psikologoaren ustez, pertsona guztiek dituzte premiak edo beharrak.
Beharra da motibazioaren iturri. Premia edo beharren bat sortzen denean, motibazioak
bultzatzen du norbera behar hori asetzera, hori lortzeko pareko jokaerei lehentasuna
emanez.
Maslow-en piramidea
Zentzu horretan, Maslow-ek beharren hierarkia egin zuen, bost mailatan banatuta.
Maslow-en arabera, prozesu natural batean oinarrituta pertsona batek goranzko
mailaketan asetzen ditu bere beharrak:
1a- Oinarrizko beharrak, hau da, behar fisiologikoak agindutakoak: gosea, egarria, sexu
grina, lo egin Behin oinarrizko beharrak aseak direnean, hurrengoak sortzen dira:
2a- Segurtasun beharra, hau da, arriskuen aurrean babestua sentitzeko beharra;
finkotasun eta babes beharra, segurtasun fisikoa, bizitokia, ongizate fisikoa,
ekonomikoa edo psikologikoa
3a- Gizarte integrazio beharra, maitasuna eta afektua, adiskidetasuna, besteekin
harremanak
4a- Autoestimuaren beharra (independentzia, arrakasta eta konfiantza pertsonalak) eta
besteen begirunearen eta miresmenaren beharra (ospe soziala, onesmena).
5a- Norberaren garapena, hau da, autoerrealizazioa lortzeko beharra, sormenaren bidez,
musikaren edota artearen bidez Gehien atsegin dugun gaitasunaren bitartez, geure
burua asetzen duten proiektu pertsonalen garapena.
Maslowenpiramidearen arabera,beharrensailkapena erabathierarkikoada,hauda,
garrantziaren arabera ordenatuta daude. Eta aurreneko urratsa biziraupenerako
ezinbestekoakdirenakasetzeada.

1.7. JOKABIDEAK
Jokabideak funtsezko atala dira giza jarrera konplexuaren barruan. Gizarteratze prozesu
osoko azken forma dela aitortu daiteke.
Jokabidea hala defini daiteke: gizarte mailako objektu jakin batzuekiko (pertsonak,
egoerak) aldez aurretik daukagun jarrera da. Laburbilduz, jokabide ezberdinen atzean,
era jakin batean portatzeko joerak daude.
Jokabideak elkarbizitzaren bidez ikasten dira, eta eragile indibidual nahiz sozialen
araberako prozesua da. Jokabidea, beraz, pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko modua
da, norberak dituen balioak eta usteak eta testuinguru sozialak duen eragina jarraituz.
Jokabideen osagaiak
Jokabideak hiru osagai nagusi ditu: kognitiboa, afektiboa eta konatiboa.
Osagai

kognitiboa. Usteak, balioak, esperientziak, ideiak eta iritziak osaturikoa.


Hau da, testuinguru sozialetik gureganatutako informazioa.
Osagai

afektiboa. Emozioak edo sentimenduak osaturikoa. Zerbaitekiko emozioa


edo ezezkoa.
Osagai

konatiboa. Jokabide joerak osaturikoa. Gauzekiko nahiz pertsonekiko


daukagun jarrera.
Jokabideak aztertzeko orduan, desadostasunak sortzen dira, hiru osagai horien arteko
erlazioa, hau da, usteen sistemaren eta jarreraren arteko erlazioa aurkakoa izan
daitekeelako: egoera horri disonantzia kognitiboa esaten zaio.
Jarrera aldaketa
Ikasitako egoera mentalak diren ikuspuntutik hartuta, jarrerak ez dira guztiz egonkorrak.
Hala ere, kanpoko eraginengatik alda daitezke, baina prozesua ez da erraza. Izan ere,
jarrerak errotu egin ohi dira sendo ezarritako oinarri batean. Jarreren aldaketa lortzea
lehen mailako helburua da gaur egungo gizarteko zenbait eragileentzat, adibidez,
propaganda politikoan ari direnentzat, herritarren jarrera alde batera edo bestera
bideratzen saiatzen direlako, edota bezeroak erakartzeko egiten diren publizitate
kanpainak. Teoria asko daude jarrera aldaketa azaltzeko:
DISONANTZIA KOGNITIBOAREN TEORIA
Aipatu dugu aurreko atalean. Hauek dira horrelako egoera baten aurrean erabili
daitezkeen hiru estrategiak:
Jarrera konkretua aldatzea.
H
asierako ustea aldatzea.
O
reka lortzen lagunduko digun kognizio berri bat sartzea.
GESTALT-EN TEORIA
Teoria horren arabera, pertsona transformatu egiten da bere inguru sozialaren arabera:
gure joera ez da geure buruarekiko, besteekiko baizik. Jarreren sorkuntzan zein horien
aldaketan besteek duten eragina oso handia da.

IKASKUNTZA SOZIALAREN TEORIA


Teoria horren arabera, jarrera aldaketa ikaskuntza sozial bat da. Ikusi dugu pertsonak
jarrerak ikasi eta haien ondorioen arabera (indargarri positiboak eta negatiboak) aldatu
egiten dituela.
TALDEAREN TEORIA
Teoria horren arabera, jarreren sorkuntza eta aldaketa arauen eta taldekide izatearen
arabera ematen dira. Taldea da presionatzen duena, jarrera bat edo beste hartzera
bultzatzeko intentzioaz.
Guztiek dute beren koherentzia, baina hezkuntzaren ikuspuntutik jakin beharra dago
pertsonak aldatzen saiatzeak ezer gutxirako balio izaten duela, bere balioen eta usteen
hezkuntzan ondoriorik ez badago.

You might also like