You are on page 1of 5

Bizkaiko Ekonomia

I+G GASTUA (II)


Working Paper 2015eko otsailak 6
Bizkaiko Ekonomia
I+G GASTUA (II)

1. Bizkaian I+Gn egiten den ahalegina, esan dugunez, ez da


alderatu behar Europar Batasunaren bataz besteko
datuarekin. Europar Batasuna handiegia da alderaketa
horrek zentzurik izateko.

2. Ikus dezagun, beraz, nola geratzen den kokatuta Bizkaia


Europako Estatu handiekin alderatuta:

I+G GASTUA (BPGren %) 2013


3,3%
3,2%
3,1%
2,9%
2,8%

2,3% 2,2%
1,8%
2,0%
1,6%
1,3%

Iturria: EUROSTAT / EUSTAT / EKAI Center

3. Ikusten dugunez, Europako estatu aurreratu asko urrun,


oso urrun geratzen dira Bizkaiaren datuetatik.

Baina Europar Batasunari buruz esan dugun gauza bera


esan behar dugu Europako estatu handiei buruz ere. Hau

2
Bizkaiko Ekonomia
I+G GASTUA (II)

da, handiegiak direla Bizkaiarekiko alderaketak zentzurik


izateko.

4. Askotan, Alemania edo Frantziako datu estatistikoekin


alderatzen dugu Bizkaia, estatu horietatik urrunago edo
hurbilago kokatuz goazela adierazi nahian. Baina estatu
horien barne, erregio industrialetatik aparte, turismoan,
zerbitzuetan edo nekazaritzan oinarritutako erregioak ere
badaude. Eskualde guzti horietan I+Gn egiten den
ahalegina Bizkaian egiten denarekin alderatzeak ez digu
informazio adierazgarririk emango. Eta, arrazoi
berberagatik, oso egitura ekonomiko ezberdinak
integratzen dituzten Europako estatu handiekin
alderatzeak ere ez.

5. Beraz, Bizkaiarentzat benetan adierazgarria eta logikoa


den konparaketa hauxe izan daiteke:

a) oso txikiak diren estatu industrialekin


b) erregio industrialekin.

6. Eta, hori egin ezkero, nola egin daiteke alderaketa hori?


Kontua ez da bakarrik zein den erreferentzia teoriko
onena, baizik eta zein den eskuragarri dugun informazioa.

Horretan dugun arazo praktikoa hauxe da: oro har,


eskuragarri dagoen informazioa Europako NUTS 2 direlako
erregioei buruzkoa da. Horien artean, Euskal Autonomia
Erkidegokoa.

7. Hau da, teorian, Bizkaia bezala NUTS3 moduan sailkatuta


dauden erregioak izango lirateke erreferentziarik zuzenena
behar dugun alderaketa horretarako baina, tamalez,
NUTS3 erregioei buruz dugun informazio estatistikoa

3
Bizkaiko Ekonomia
I+G GASTUA (II)

mugatua da oso eta, beraz, NUTS2 erregioena erabili


beharko dugu, nahitaez.

8. Ikus dezagun, beraz, zelan geratzen den kokatuta Bizkaiak


I+Gn egiten duen ahalegina Europar Batasunean
aurreratuenak diren NUTS2 erregioen aurrean.

I+G GASTUA (BPGren %) 2011


EUROPAKO NUTS 2 ERREGIOAK
Prov. Brabant Wallon 8,92
Braunschweig 7,77
Stuttgart 6,55
Cheshire 6,28
Hovedstaden 5,08
Midi-Pyrénées 5,05
East Anglia 5,00
Tübingen 4,81
Trøndelag 4,63
Sydsverige 4,51
Oberbayern 4,50
Steiermark 4,40
Karlsruhe 4,36
Helsinki-Uusimaa 4,35
Dresden 4,22
Östra Mellansverige 4,14
Västsverige 4,02
BIZKAIA 1,84
Iturria: EUROSTAT / EUSTAT / EKAI Center

9. Kontutan hartu behar dugu Bizkaia, NUTS3 erregio gisa,


ekonomikoki kontzentratuagoa dagoela NUTS2 erregioak
baino eta, jakina, errazagoa dela Bizkaiarentzat
proportzionalki I+Gn ahalegin handiagoa egitea.

10. Ikusten dugunez, urrun dago Bizkaia, oso urrun, Europako


erregio aurreratuenetatik. Eta hauxe izan behar da
guretzat, ziur asko, aurrera begirako erreferentziarik
funtsezkoena politika teknologikoaren esparruan. Gure
ekonomiaren lehiakortasuna zuzen loturik dago lasterketa

4
Bizkaiko Ekonomia
I+G GASTUA (II)

horren sailkapenean nabarmen eta bizkorrago


aurreratzearekin.

11. Hemendik aurrera, gure ustez, oso zuzen jarraitu behar


dugu aldagai hori eta aldagai horren aurrean Bizkaiak
hartzen duen jokabide eta joera. Hori bai, ez dugu ahaztu
behar nazioarteko testuingurua bera bizkor aldatuz doala.
Eta, batez ere, nahitaezko kontua bihurtzen ari dela
herrialde emerjenteekiko lehia gero eta gehiago kontuan
hartzea. I+G gastuan egindako ahaleginaren aldetik, gerora
begirako erreferentziazko erregioak, beraz, ez dira Europar
Batasunekoak bakarrik izan behar. Herrialde
emerjenteetakoek eta, batez ere, Txinakoek, gero eta
garrantzi handiagoa izango dute, zalantzarik gabe.

12. Hori guztia kontuan hartuta, interes handikoa izango


litzateke alderaketa horiek egiteko behar diren datuak
eskuragarri izateko tresna estatistikoak lehen bai lehen
prestatzea. EUSTATen bidez ahal den neurrian baina,
horrela ez bada, Bizkaiko erakundeek hartu beharko
lituzkete erregio guzti horiei buruzko datuak eskuragarri
daudela ziurtatzeko behar diren neurriak.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor
of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should
be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: ekai@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like