You are on page 1of 7

Mitologia

Maitasuna, ezkontza eta familia

W. A. BOUGUEREAU, Kupido pinpilinpausa batekin, 1888

EROS edo KUPIDO


Maitasun grinaren jainkoa

1. Zein da bere leinua? Aintzineko teogonien


arabera, Lurra eta Kaosaren jaiotzaren garaikide
izango litzateke. Baina, mito gehienek, Venus
(edertasuanaren jainkosa) eta Marteren (gudaren
jainkoa) arteko seme bezala aurkezten dute.
2. Zein dire bere atributuak? Ikonografikoki haur
egodun bezala irudikatzu ohi da, eta uztai eta
geziak dira maitasun grina pizteko erabiltzen
dituen tresnak edo armak.

AFRODITA edo VENUS


edertasun eta maitasunaren jainkosa
1. Zein da bere leinua? Uranoren alaba:
Kronos, bere aitaren ugal organoak moztu eta
itsasora bota zituenean sortutako odol eta
aparraren ernalkuntzatik jaioa.
Mitologian, Hefestoren (Vulkano)
emaztea izan arren, Merkurio (Hermes) eta
Marte (Ares) ere maitale izan zituen. Azken
hau, gainera, kupidoren aita izango zelarik.

Sandro BOTTICELLI, Venusen Jaiotza, 1484

2. Zeintzuk dira bere atributuak? Venusen


jaiotza islatzen duten irudietan jainkosa
biluzik eta maskor baten gainean irudikatzen
da, itsasotik ateratzen. Beste askotan ama
legez, kupidorekin jolasean errepresentatu
egiten da eta bere ikonografian uxoak ere
gehitu ohi dira.
Sebastiano RICCI, Venus eta Kupido, 1714

HERA edo JUNO


Ezkontzaren jainkosa
1. Zein de bere leinua? Saturno eta Ops-en
alaba eta Marte (Ares) eta Vulkanoren
(Hefestos) ama. Zeusen (Jupiterren) arreba
eta emaztea izan zen, eta beraien arteko
harremanaren ezaugrarri nagusiak
desleialtasuna eta jeloskortasuna izan ziren.
2. Zeintzuk dira bere atributuak? Normalki
Juno edo Hera emagin gisa aurkezten da,
zetro eta paterarekin. Pauma izan ohi da
berarekin erlazionaturik dagoen animalia,
bere lumetan ageri diren begiak Juno
beraren jeloskortasunaren ikur izango
zirelarik.

P. P. RUBENS, Zeus eta Hera, 1610

Penateak, Lareak, Maneak, Genius-ak,


jenio etxekoien gurtza
!

Penateak, jenio hauen izena penus hitz


latindarratik eratorria da, eta esanahi
etimologikoa hornidura (provisiones
erderaz) izango litzateke. Beraz etxeetan
elikagairik ez faltatzeaz arduratzen ziren.
Argatik, askotan kornukopia batekin
errepresentatuak ageri dira.

Lareak etxearen babesleak ziren, eta hain


zen estua etxe eta laren arteko harremana,
gaztelaniak hitz hau bera kontsertbatu
egin duela etxe berbaren sinonimo gisa.

Maneak familia bateko arbasoen izpirituak


eta arimen ordezkari ziren, etxearen eta
familiaren zaindari.

Genius-ak, pater familia eta etxeko


leinuaren jainkoa ziren.

Vetii etxeko Lararioa.

Lararioak aintzineko erromatar


domusen atrioan kokatzen ziren
aldare pribatuak dira. Hauetan
gurtza eta eskaintzak egiten ziren.
Kasu honetan, Pompeiako Vetii
etxeko larario honetan, familiako
Genius-a irudikatzen da erdi erdian
eta alboetan, bi lar, familiaren
lurraldeen zaindari eta behekaldean
Agathodaemon sugea, familiaren
hildako arbasoen babesle.

Lexikoa
!

Teogonia: Teo- (): jainko / -gonia: () sorkunza.


Jainkoen sorkuntza.

Ikonografia: Ikono- () irudia/- grafia: ()


idatzi. Irudien atributuak zehazten dituen
deskribapena, gehienetan, tratatu bilakaturik.

Bibliografa Osagarria
- GRIMAL, P. (1951), Diccionario de Mitologa Griega y
Romana, Barcelona: Paids.
- IMPELLUSO, L. (2002), Hroes y dioses de la Antigedad.
Barcelona: Electa.

You might also like