Professional Documents
Culture Documents
Nora III
Nora III
EUSKAL HERRIA
03. zenbakia . 2008ko apirila . 2.50 !
CHILLIDA BIDAIA
Artearen bide gozagarriak
Tr e n a k . X a r m a
handiko 6 trenbide
Amaiur . Gaztelu
beltzaren azkena
Euskara bidaide.
Ternuako aztarnak
hiru norabide
NORA
EUSKAL HERRIA
Bitakora
renez noalarik ezinbestez arteaz egiten dut gogoeta. Zelan aldatu zen munduaren ikuskera Manchester hartan lehen lurrun-makina abiarazi zutenez
geroztik. Ordura arte bizkorren ibilitakoek ere ez zuten mundua begien
aurrean halako abiadan igarotzen ikusi. Nire ustez, abangoardien lanean
trenez bidaiatzeak egundoko garrantzia ukan zuen. Ez da esateagatik
baina, Pariseko artista haiek ez ziren trenez joaten Bretainiara? Bidaia horiek artearen
historia aldatu zutelakoan nago.
Jakina, gero autoa etorri zen-eta, abiadak harrez gero handiagoak, arteak ere beste
koska bat estuago egin zuen. Eta nago zinemaren historian ere trenak eragin handia ukan
duela. Nik neuk, txikitakoetatik gordetzen dudan akordurik miragarriena trenean jazoa
da. Bermeoko geltokian abiaturik trena, baina ni abiaturik zela ohartu ez, munduak ihes
egiten zigun! Zinetismoaren hastapenak nire bizitzan. Sekula ezabatu ez zaidan akordua
da hori. Trenez bidaiatzean, tarteka irakurtzen eta tarteka kanpoari nahiz barrukoari
adi noalarik, artearen historiaz egiten dut gogoeta.
Edorta Jimenez
ihotz begietan
04 bArrano
arrantzalea. 4Egilea: Juan Carlos Muoz.
08
20
26
uskara bidaide
06 eHirugarren
urratsa euskararen historiak eman duen ikurrik esanguratsuetan. Orain
Ternua jarri dugu jomuga eta Iparramerika hartan balezaleek lagatako aztarnen lekukotasuna bereganatzera joan gara.4Testua: Alberto Barandiaran.
Argazkiak: Xabi Otero.
hillida bidaia
08 CArtearen
bideak hartu eta Chillidaren hainbat eskultura publiko izango dira
gure itsasargi bidaia honetan. Formek eta espazioek sortarazten dizkiguten
hunkidura kuttunen bila abiatuko gara.4Testua: Xabier Gantzarain.
30 3Jaranorabide
mendia, Lizardi bidea eta Itzarpeko ur-jauzia.4Egileak: Sustrai Colina,
Mikel Arrizabalaga eta Josean Gil.
3
biho
tz
be gie
n
ta
Bizitzaren zirkulu
biologikoaren ohiko
bira izan arren, zur
eta lur utzi gaitu irudiak. Arrano arrantzalea gure urtegi
eta hezeguneetan
bizi da zelatan. Negu
minean Urdaibain
gorde egiten da.
euskara
bidaide
Ternua
Kanadara abiatuko
gara. Atlantikoko
kostan euskaraz
egin zuten-eta.
GROENLANDIA
KANADA
TERNUA
AEB
Bidaia-gida
Quebecen euskaldunekiko toponimia maiz
azaltzen da. Basque,
euskaldunen presentzia salatzen duen izen
frantsesa ohikoa da.
CHILLIDA
BIDAIA
t Xabier Gantzarain
Santiago Yaniz
10
Alberto Muro
CHILLIDA-LEKUN
tamainu askotako
eskulturak daude.
Kanpoan zerura begira,
txikiagoak baserrian.
11
Alberto Muro
da bidaia honetako
lekurik liluragarrienetako bat. Itsasoa,
burdina eta harria.
Chillida-Leku Hernaniko lurretan dago. Ezin zuen bestela izan. Donostiarra izan
arren, Eduardo Chillida Hernanin egin zen eskultore. Arkitektura ikasten hasi zen
Madrilen, baina lau urte egin ostean utzi egin zuen, han irakasten zutena ez
zuelako gustuko. Marrazteari ekin zion orduan, eta ondo, oso ondo marrazten zuen.
Miraz zeuzkan guztiak. Baina errazegia iruditzen zitzaion hura artea izateko, eta
esku baldarrarekin hasi zen marrazten: ezkerrarekin. Marrazten ari zenaren kontzientzia behar zuen. Handik Parisera egin zuen. Han hasi zen eskulturak egiten.
Lehendabizikoak, igeltsuan egindako giza gorputzak izan ziren. Baina laster ikusi
zuen ez zela hura beretzat nahi zuen bidea. Krisi sakonean hondoratua, hala idatzi
zuen bere kaieran: Atzoko eskuak dauzkat, biharkoak falta zaizkit. Atzoko eskuak
han utzita, 1951n itzuli zen Paristik, eta Hernanin hasi zen biharko eskuen bila.
Manuel Illarramendiren sutegian egin zuen bere lehen eskultura abstraktoa, Illarik.
Hernanin jaio zen eskultore gisa, eta Hernanin bizi da bere eskultura.
12
Lizardiren leihoa
Hernanitik Tolosara egingo dugu. Garai
batean Gipuzkoako hiriburu izana, Tolosak
gordetzen du oraindik antzinako garrantziaren
itzala. Ezin asmatu zer den, herri handia ala
hiri txikia. Bere garrantziaren seinale, kalean
paratutako eskulturak. Besteak beste, Oteizaren
bat Triangulo plazan. Handik behera hartu, eta
udaletxe inguruan, Aranburu Jauregiaren albo
batean, Chillidarena dago. Metal xafla lodi
batean egindako zulo batek, leiho bat irudikatzen du, eta halaxe du izena lanak: Lizardiren
leihotik. Artistak euskal literaturari egindako
keinu urrietako bat.
Tolosan gora eginda Azpeitirako bidea hartu
behar duzu. Urrakitik zein Errezildik, Azpeitiko Landeta auzora aterako zara. Handik,
errotonda itsusi batean ezkerretara hartuta,
Azkoitirako bidean jarriko zara. Segituan zara
Loiolan, urrutitik ikusten da basilika.
Santiago Yaniz
Haizearen orrazia
Gaur egun, inguruan beste hainbat eraikin dituela, ez zaigu hain beldurgarria iruditzen Loiolako basilika, baina bere
garaian ikaragarria behar zuen. Saia zaitez irudikatzen, inguruan
ezer ez zeukala, zerutik jausitako harritzarra bailitzan, eraikin
honek zer nolako sentimenduak sortuko zituen xviii. mendeko
jendeengan. Baina oraindik ere gizakia txikia da Loiolan. Ez
dakizu Chillidak halakorik pentsatu ote zuen, baina bere lana
giza neurrikoa da. Elizara igotzeko eskaileren ezkerretara dago
jarria, txoko batean, eta ez dio batere protagonismorik kentzen
Jorge Moreno
Arantzazuko ateak
Gasteizko Foruen
Gure begietara urrun eta isolatua dago Arantzazu, baina garai batean, topaleku zen batez
ere. Gipuzkoaren mutur batean dagoenez,
Nafarroa eta Araba bertan dauzka. Mendiak
banatu baino batu egiten zuen garaietan,
haraxe biltzen inguruetako jendeak.
Gaur, autoz iristen dira erromesak. Alabaina,
badauka Arantzazuk ukitu mistiko bat. Amildegiaren gainean eraikia, zerutik hurbilago sentitzen zarela esan izan da sarri. Batzuetan, infernutik urrunago sentitzearekin konformatzen da
bat. Dena da ikusgarria Arantzazun. Saenz de
14
Alberto Muro
Arantzazu berria
15
Oiza arkitektoaren aginduetara eraikia, Jorge Oteizaren apostoluek ematen dizute ongietorria. Apostoluen azpian daude
Chillidaren burdinazko ateak, abstrakzio xume batez jantziak.
Fededuna izan gabe ere, merezi du elizara sartzea. Eta batez ere,
merezi du Nestor Basterretxeak margotutako kripta ikustea.
Denboran bidaiatu duzula irudituko zaizu Arantzazun.
50. hamarkadan ibili zarela bueltaka. Baina segituan galduko duzu sentipen hori, autoan sartu, bidean behera egin,
eta Gasteizerako errepideari lotu orduko, hain zuzen. Euskal
Autonomia Erkidegoko hiriburu administratiboa da Gasteiz,
eta antzematen da. Parte zaharra Erdi Arokoa izan arren, oso
Alberto Muro
Bilborako bidea
Arantzazuk artearen
iraultza ekarri zuen.
16
Alberto Muro
Gernikan bakearen
aldarrikapena porlanez
eraiki zuen. Gure aitaren etxearen begiak
arbolari begira daude.
Kasualitatea
Txikitatik omen zuen gustuko Chillidak, gaur Haizearen Orrazia izenarekin
ezagutzen den lekua. Haraxe joaten zen eskolatik piper eginda, itsasoari begira
egotera, eta leku hartantxe iritzi zion behar zuela, Haizearen Orraziak. Aurretik
izango zuen beste toponimo bat, baina galdu egin da. Artistaren lanak ez zuen
ingurua bakarrik aldatu, baita izena bera ere.
Chillidaren izena darama lan honek, baina jende askok parte hartu zuen proiektuan. Injeniarien kalkuluak ezinbestekoak izan ziren altzairuzko hiru pieza handiak
haraino nola eraman pentsatzeko. Behin kalkuluak eginda, hainbat eta hainbat
langileren eskua behar izan zen, piezak euren lekuraino eramateko diseinatu zen
trenbide gisako hura egiteko. Baina Haizearen Orrazia bezala ezagutzen den
lekuari nortasun berezia eman ziona, Luis Pea Gantxegi arkitektoa da. Berea da
harrizko plaza. Kasualitateak gustatzen zaizkizuenontzat: Chillida-Lekutik pasatzen
den erreka, harrizko plaza honen azpian itsasoratzen da.
Chillida-Lekuren gida:
Telefonoa: 943 33 60 06 eta web: www.eduardo-chillida.com
17
Alberto Muro
bi eskultura Bilboko
bizikidetasunaren
plazan eta ChillidaLekuko baserrian.
19
6TRENETAN
zenbaki
ta lur
bidaia
XARMA HANDIKO
t Ibon MArtIn a Alberto Muro
KostaldeKo trena
Donostia-Deba
20
la robla
Bilbo-Balmaseda
egiak itxi eta amets egin. Baina horretarako, lehenago Bilboko Concordia
geltokira jo behar dugu, Ibaizabal
ertzean hondartutako harribitxi modernistara,
eta hango arkitekturaz gozatu. Orain bai, Balmasedarako tren zuri-beilegian sartu, lasai eseri,
eta begiak itxi. Trenaren triki-trakak Roblako
trenbidearen garai oparoagoetara eramango gaitu. Duela berrogeita hamar urte inguru, milaka
etorkin iristen ziren hona Palentzia eta
Leon aldetik, tren zahar haren erritmo
Feve 2
patxadatsuan. Amets egiteko trena
www.feve.es
Tel. 94 423 22 26.
zen hura; orduko bidaiariek ere, guk
Bilbo-Concordiatik. Orduero
berriebezala begiak itxi eta aukera berrie
20. minutuan. Lanegunetan
kin, bizimodu hobe batekin egiten
bada zerbitzu bat, 30
zuten amets. Orain ireki ditzagun
minuturik behin, ordu
begiak eta trenbide ertzetan ikusiko
jendetsuetan.
ditugu
etorri berri haiei guztiei lana
Prezioa: 2,20 euro.
ematen zieten lantegiak, siderurgia
enpresak gehienbat. Elkarren premia
zuten: etorkinek lana behar zuten eta fabrikek
eskulana. Gaur egun oroiminez baino ezin da
egin Bilbotik Leonerako zazpi orduko bidea.
Balmasedarainokoa, ordea, beste kontu bat da:
ordubete eskaseko bidea, Bizkaiko industrializazio goiztiarra erakusten diguten parajeetan
barrena. Hori bai, tarteka, baserri giroko irudi
lasaiak ikusteko aukerak ere azalduko zaizkigu.
Eta ikusitakoak ez bagaitu betetzen, berriz ere
begiak itxi eta amets egin.
errobi ertzetiK
Garaziraino
Baiona-Donibane Garazi
UrolaKo
lUrrUn-MaKina
Azpeitia-Lasao
23
24
-t
6 MMendilerroUrdUaKo
GainetiK
Bilbo-Urdua-Miranda de Ebro
6 renFe
www.renfe.es
Tel. 902 24 02 02.
Bilbo-Abandotik. Ibilbide
luzeko lineak dira, ordutegi
aldakorrekoak.
Prezioa: 11-12 euro.
Baiona-Garazi lotzen
25
AMAIUR
t IakI Sagredo garde i
xvi. mendea
26
27
200 n
Amaiurko gazteluaren harri artean gorderik dago 200 nafarrek egindako erresistentziaren oroimena. Izan ere, Jaime Belaz
Medrano buru zutela, Nafarroako erregearen esku utzi zuten
berriro gotorleku hura. Handik lasterrera, armada handi bat
biltzen hasi zen Miranda erregeorde espainiarra gaztelua menderatzeko asmoz. Hala bada, 1522ko uztailaren 4an, Iruetik
Baztan aldera abiatu ziren 10.000 soldadu, tartean beaumondar
ugari eta zenbait kanoi. Lantzen egun batzuk gelditu ondoren,
Baztanera jo zuten, Belateko galtzadan barrena artileria eramanez. Uztailaren 11rako, Berroetan kokatuta zeuden espainiarrak,
28
hiru
norabide
Jara
familiarra
mendia
Irulegi herria, Jara mendiaren altzoan pausatzen da eta bertan landaturiko mahastiek ospe handia eskuratu dute. Gure urratsak mendian
gora abiaraziko dira, gero izerditu ondoren ardo tragoa gozoago izango delakoan.
BiDe GiDa
Datuak:
Altuera: 812 m.
Luzera: 12 km.
Desnibela: 615 m.
Iraupena: 3 ordu eta erdi.
Zailtasuna: ertaina
nola helDu:
liZarDiren BiDea
olerkiak bidelagun
Maite ditut gallurrak / argiak ez beste / Ai, egaztia banintz / gaik gain nenbilke! Xabier Lizardiren olerki hau eta beste batzuk irakur
ditzakegu poetak maiz egiten zuen bidea osatzen badugu. Jakina da poetak Mutitegi baserri aldera maiz jotzen zuela.
BiDe GiDa
itxarpe
izkiko ur-jauzia
Izki natur parkean dago Itxarpeko ur-jauzia, izen bera daraman ibar xumean. Ur-emari handia denean ikuskizuna ahantzezina izaten da.
Kokapen estrategikoari esker toki askotatik ikus daiteke; Manduraitako gainaldetik, besteak beste.
30
BiDe GiDa
utzi eta, ezkerrera eginez, erreka ertzera jaitsiko gara.
nola helDu:
Ur-emari handia denean (neguan eta udaberrian)
Lizarrara bidea hartuta Gasteizen, Azazeta mendatea
errekastoaren albotik segitu beharko dugu pitin
jaitsi bezain pronto iritsiko gara Birgaragoienera.
batean, ur lasterra txapaz egindako zubi txiki batetik
Datuak:
igarotzeko. Errekaz bestaldeko berdeguneetan garela,
Denbora: 2 ordu.
Desnibela: 275 m.
ezkerrera egiten duen pista bati segituko diogu eta, erreka
Ur-jauzia: Itxarpeko Txorrotea, 10 m.
nagusia zeharkatu gabe, eskuinera (mendebaldera) eta
Kilometroak: 6 km.
maldan gora egingo dugu. Belarrezko bidea estutzen
Zailtasuna: erraza.
joango da goratasuna hartu ahala. Bideak ezkerrera bira
bat emango baitu goraxeago. Sigi-sagaka, bideari men
Birg
eginda, Manduraitako goi-lautadara iritsi. Aldapak
bertan amaitzen baitira, ezkerraldera joko dugu.
Manduraita
Manduraita
Ibar xumea izanagatik ere, jauzi polita egiten dute
Itxarpekoo urItxarpek
ur-jjauzia
jauzia
Basabea
ur gardenek harrizko balkoitik.
erro