You are on page 1of 16

NORA

EUSKAL HERRIA
05. zenbakia . 2008ko ekaina . 2.50 !

LAKUAK
Inguru misteriotsuak

ezpatadantza .

6 herri dantza batean

Faisaien uhartea.

bakea egin zuten lekua

Euskara bidaide.
Arabako Irua-Veleia

hiru norabide

Elhuarre arroilan barna .Garaioko bira . Kalamuako lubakiak

NORA

EUSKAL HERRIA

ZuZendaritZa eta erredakZioa


Javier Pascual.
sua@sua-edizioak.com
Hektor Ortega.
nora@nora-aldizkaria.info
Tel. 94 416 94 30. Fax. 94 416 69 76.
Epalza kalea, 8. 4. 48007 Bilbao.
koordinaZioa
Jess M. Prez Azaceta.
jmperez@nora-aldizkaria.info
diseinua eta maketaZioa
Edorta Urrutia eta Aurkene Etxebarria.
administraZioa
Ane Robles.
leke@nora-aldizkaria.info
Banaketa
ETXERAINO.
Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.
Tel. 943 30 43 41. Fax. 943 59 01 72.
etxeraino@etxeraino.net
HarpidetZak
IRAGARRI.
Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.
Tel. 943 30 35 54.
harpidetza@nora-aldizkaria.info
puBliZitatea
Bixen Larraeta - Jon Sarasola.
publi@nora-aldizkaria.info
EUSKAL HERRIA ALDIZKARIA.
Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.
Tel. 943 31 32 09. Fax. 943 31 31 29.
ediZioa
BIHOTZ BEGIAK S.L.
Gudarien etorbidea, s/g. 20140 Andoain.

Bitakora

akuak ditut maite, bereziki txikiak. Magia berezia dute eta bertako urek,
ispilu bihurtuz, segurtasuna eskaintzen digute. Bidaiaren erdian beharrezko
pausalekua izan daiteke lakutxo hori, ibiltari nekatuarentzako saria. Hemen
ditugun lakuetatik Pirinioetako txiki horiek ditut gustuko, ibon deituriko
lakutxo intimo horiek; horietako baten ertzean jarrita, udako arrats eder
batean, bat egiten duzu naturarekin, baikortasun sentsazioa ernetzen zaizu barrutik.
Kanpora bidaiatzen dudan bakoitzean beti saiatzen naiz laku batera inguratzen.
Batzuk beldurgarriak ere badira, Hungariako Balaton lakua esate baterako (bertan
nengoela, txalupatxo batean, mareatuta amaitu nuen). AEBetan, Virginian, inor
joaten ez zen bat aurkitu nuen eta arratsaldero bainatzen nintzen bertan: bazirudien
norbaitek opari eder bat egiten zidala. Uda batez, Suediako iparraldean, bertako lagun
batzuek etxea utzi zidaten, aldamenean laku eder bat neukala. Han inork ez zuen
arrantzarik egiten eta nik, afaria behar nuenean, kanabera bota lakura eta minutu
bat baino lehen perka eder bat harrapatua nuen. Pare bat hartu eta, afaldu ostean,
bertan bainatzen nintzen: paradisua.

Joxemari Iturralde

Inprimaketa: Leitzaran - Fotomekanika: ZYMA


Lege Gordailua: SS-94-2008 - ISSN: 1888-413X
Azaleko argazkia: Olandinako aintzira. Joseba del Villar.

ihotz begietan
04 bSurflaria
Donostian.4Egilea: Santiago Yaniz

08
20
26

uskara bidaide
06 eIrua-Veleiako
erromatar hiriak hamaika ezusteko eman ditu azkenaldion. Bere
aztarnategian euskal historia eta, bereziki, euskararen historia errotik aldatuko
bide duten arrastoak ageri dira.4Testua: Alberto Barandiaran. Argazkiak:
Oscar Fernandez.

akuak
08 LInguru
misteriotsuak izan dira mende luzetan zehar gure aintzira eta urmaelak.
Pertsonak ahalik eta gehien urrundu izan dira, beldurraren beldurrez. Gaur egun,
ostera, ur paisaia horiek gure geografiako harribitxi apalak bilakatu dira.4Testua:
Mikel Estonba. Argazkiak: Santiago Yaniz eta Joseba del Villar.

ezpatadantza
20 6Ezpata-dantza
euskal errepertorioko dantza nagusietako bat da. Hala ere,
Europako bazter askotan tankera horretako dantza moduak gorde dituzte. Antzina
eduki zuten esangura argitara ematen ahaleginduko gara. 4Testua: Juan
Antonio Urbeltz. Argazkiak: Santiago Yaniz.

aisaien uhartea
26 FBada
gurean uharte imio bat historia liburuetan hizki larriez idazten dutena:
Faisaien uhartea. Bidasoako bokalean datza eta bertan izenpetu zuten Frantziak
eta Espainiak Piriniotako Bakea. 4Testua: Raimon portell.

norabide
30 3Kalamua
edo Max mendiko lubakiak, Elhuarreko Arroila eta Garaioko bira.
4Egileak: Mikel Arrizabalaga, Sustrai Colina eta Josean Gil.
3

biho

tz
be gie

n
ta

Olatuaren goialdean, aparra lehertu


berritan. behealdean,
aurreko uhinak
lagatako bits eta
hondar arrastoak
nahastean.

Eta

erdian, gaztea bere


surf oholean zutik,
ur azalean bere bidea
goldatzen eta ziztu
bizian aurrerantz
labaintzen. Natura
basatiaren oldarraren gainean zamalkatuz pertsonak,
une batez, jainko txiki
bihurtzen dira.

a Santiago Yaniz

euskara

bidaide

I rua -V eleIa

t Alberto bArAndiArAn a oscAr FernAndez

IrudImenezko

bIdaIa erromatarren lurretan

Arabako erromatar
sasoiko hiriak gure
historiaren pasarte
ugari argi ditzake.

IRUAVELEIA

rua-Veleia irudimenaren betaurrekoekin ikusten da ondoen.


Gasteiz ondoan gaude. Biloda
herritik dator bidea. Labore
soroen artean igotzen den aldapatxoaren amaieran, sarrera xumea igaro
eta gero, zelai zabala, soil, biluzi ageri da:
Irua-Veleiako aztarnategia da. Bisitariak
ez du zutabe dorikorik edo jainkosen irudiekin
apaindutako kapitelik ikusiko. Ez dago akueduktorik, ez dago
antzoki baten harmailarik. Antzinako Euskal Herriko hiririk
garrantzitsuenetakoa orube honetan zegoen, baina hemen ez
dago museo ikusgarririk, edo bitxi sorta distiratsurik. Hemen,
oraindik, dena dago gure azpian, norbaitek argitara noiz aterako
zain. Horregatik, irudimenezko bidaia da Arabako inguru berezi
honetan egin daitekeen esker onekoena.
Arkeologoek ondo dakite aspaldiko eraikinen hondarrak
dauden tokietan, lurraren kolorea nabartu egiten dela, eta,
airetik ateratako argazkiei esker, II. mendeko hiriaren benetako neurria zirriborratu ahal izan dute.
Irua-Veleiak, goitik, Zadorra ibaiak besarkatzen
duen lur mutur harroa ematen du, penintsula
txiki bat; lautada eta Gorbeiako magalen arteko igarobidea zaintzen duen bastioia.
Hemen kokatzen lehenak karistiarrak izan
ziren, eta erromatarrak iritsi zirenean, ohitura nahasketa gertatu zen noski. Etxeetako
zolapeetan, jaio berrien hezurrak azaldu dira,
eta, ondoan, ikatz puskak. Iruako biztanleek
etxe barruan lurperatzen zituzten umeak, eta
sutondotik hartutako ilintiak jartzen zizkie-

ten ondoan, beroa ziurtatzeko. Etxeko sua babesarekin lotzen


zuten karistiarrek.
Aztarnategian urte asko daramatzate lanean, baina, aspaldi
honetan, Veleia ezaguna egin da 2006an azaleratu ziren idazkunengatik. Ehunka dira, eta zeramika eta hezurretan grabatuak
daude. Arduradunek uste dute garrantzia ikaragarria dutela,

Iraultza baten aurrean ote


Irua-Veleiako azken aurkikuntzak 2006koak dira. Prentsako berriek
kalbario bat, hainbat hieroglifiko, eta, batez ere, euskarazko hitzak
agertu zirela zabaldu zuten: edan, ian, geure ata zutan Aztarnategiaren
lan batzordeetan Euskaltzaindiko eta EHUko kide ezagunak zeuden,
baina harrigarria zen kristautasuna espero baino lehenago zabaldu zela
aurkitzea; ez sinesteko modukoa, II. mendeko euskara idatzia topatzea.
Filologoak, harriduratik eta zoramenetik, mesfidantzara igaro ziren oso
tarte txikian. Dudak bata bestearen atzetik kateatzen zirela esan zuten
EHUko katedradunek; aurkikuntza berriek, benetako iraultza eragin
zezaketela euskararen historian eta euskal hizkuntzalaritzan. Idazkunen
benazkotasuna eta erabilitako metodoa ez da inoiz argi eta garbi salatu,
baina frogak zientzialarien esku uzteko deiak etengabeak izan dira. Urtarrilean adituen taldea osatu da Arabako Foru Diputazioaren ekimenez,
aurkikuntzak aztertzeko. Emaitza uda baino lehen jakinaraziko dute.

gure iragan ilunaren gainean argi pixka bat eman


dezaketelako, baina aztertzen ari dira oraindik.
Idazkun horietako batean Pompeya Valentina
zegoen idatzita, eta etxe bati izen horixe jarri
zioten arkeologoek: Domus Pompeya Valentina.
Demagun badakigula etxe honetakoak zirela
Irua-Veleiako familia boteretsuenetakoak.
Hain ahaldunak, etxean bertan eskola moduko
gela bat antolatu zutela. Badakigu Erromako
familia handiek irakasleak ekartzen zituztela
urrunetik, erromatar kulturaren transmisioa
ziurtatzeko; eta badakigu garai hartan, hau da,
Kristo ondoko II. edo III. mendean, Egipto zela
Erroma osoko kultur gune distiratsuena. Bada,

Bidaia-gida
Nola heldu: Biloda Gasteiztik
10 kilometrotara dago. Gasteiztik atera Langraizerantz
eta Irua Okatik abiatzen da
bigarren mailako errepidea
Bilodaraino.
Bisitaldia: Aztarnategia bisitatzeko hitzordua eskatu: 945
40 30 44 / 652 720 947.
Informazioa:
www.veleia.com.
Erromatar jokoak: Irailean,
aztarnategian erromatar
jokoak egiten dira.
Zer ikusi: Mendoza dorretxea,
Trespondeko Erdi Aroko zubia
eta Santa Catalina lorategi
botanikoa.

hain zuzen ere, eskolak emateko erabiltzen zen


gelan agertu dira zeramika puska horiek, eta
bertan daude idatzita hieroglifikoak, izenak,
esaldi solteak. Arkeologoek uste dute ikasleek
arbel gisa erabili zituztela zeramikak. Uste dute
idazkun horiek deszifratu eta egiaztatuz gero,
benetako entziklopedia zabal dezakegula.
Baina lehen orria irakurtzen ari dira oraindik,
benetakoa ote den jakin nahian. Urteak beharko
dituzte azkenera iristeko. Oraingoz, Irua-Veleia
bisitatzeko onena burua libre ekartzea da. Gorbeiatik jaisten den haizeari aurre eginez, irudimenari
hegalak ematea. Hemen, domus bat; hor ostatua.
Han, soldaduen barrakoiak; harago, tenplu bat

Irua-Veleiako
azternategian
etxeak (domus) eta
mosaikoak agerian
laga dituzte. Sarreran bertan bisitariak informazio
zehatza dauka.
7

t Mikel estonba

INGURU MISTERIOTSUAK

LAKUA
LAKUAK

Guardiako antzira. Santiago Yaniz.

daberriko oporrak ziren.


Lagun batzuk Izaban elkartu
ginen Erronkariko txokoak
ezagutzeko asmoz. Ostiralean,
Burgiko arroilatik txango bat
egitea erabaki genuen. Goiz zen artean Sasiko
ordokira iritsi ginenean. Eguzki esnatu berriaren
azpian behe lainoa, isiltasuna eta ordokiaren
erdian bi urmael isilak. Ametsezko paisaia iruditu
zitzaigun, ipuin batekoa, baina ez, han zegoen, gure
begien aurrean. Izan ere, Joaquin Araujo naturalista ospetsuak esan bezala, ura duen paisaia
beti paisaiago iruditzen zaigu. Miguel Unamuno
idazleak ere paisaiaren arima ura dela adierazi
zuen. Eta herriak ere horrela ulertu du betidanik;
hori dela-eta, uraren erresuma txiki horiek misterioaren espazioak dira, lamien kokagune, munstroen paisaia. Gure arbasoek ondo zekiten leku
horiek bereziak zirela eta elezahar edo kondairen
bidez eman zioten aparteko izaera. Ura nagusi den
txokoetan bizitza agerian da eta, argiaren arabera,
lekua bera aldatzen doa. Urmaelen misterioa.

Gaur egun, jakin badakigu zertan datzan


inguru horien garrantzia. Paisaiaren ikuspegitik duten balioaz gain, ikuspegi ekologikotik
benetako altxorrak dira. Alde batetik, eginkizun
garrantzitsua betetzen dute uraren zikloan eta
uholdeen erregulazioan. Eta bestetik, emankortasun handiko ekosistemak direnez, bizidun
komunitate ugari eta askotarikoak bizi dira
haietan. Hori hala izanik ere, denbora askoan
leku osasungaitz modura hartu izan dira eta,
ondorioz, ur-ingurune asko lehortu egin dira.
Zorionez, azken urteetan, ekosistema hauekiko
mentalitatea aldatzen hasi da. Gaur egun, uringurune ugari legez babestuta daude eta, areago, kasu batzutan, bulldozerrak ere ikusi izan
ditugu laku batzuk berreskuratzeko lanetan.
Natura kontserbatzeko, lehenik eta behin, ezagutu eta maitatu egin behar da. Bide horretan, hainbat
aintzira, laku eta urmael ezagutzeko gonbidapena
egingo dugu segidan; inguru horien edertasunaz
jabeturik, lagundu dezagun, bada, gure natur ondarearen gune garrantzitsu horrek iraun dezan.

Santiago Yaniz

10

Belabarze

erreka

Belengo
Ama Bir
Birjina
jina

Zurizaa
Zur

Ezkaurre

ie t
a

ia

nera txikiagoko ur geldiak dira. Hori dela


eta, ur masa osoaren tenperatura berdina
da eta landareek sustraiak bota ditzakete
hondoan. Esan daiteke, uraren eta lehorraren arteko elkarrekintzak baldintzaturiko
ur geldien eremuak direla urmaelak.

me

nd

l ib
a

eta, azaleko ura udan berotzen den arren,


sakonekoa urte osoan hotz mantentzen da
eta horrek bertako bizidun komunitateak
baldintzatu egiten ditu. Presa bidez lortutako urtegiei ere, laku edo aintzira esaten
zaie. Urmaelak, berriz, aintzirak baino sako-

Erronkari ibarreko
bazter batean Ezkaurreko aintzira dago,
bake bila dabilen
bisitariaren zain.

ia

Ver
a

Ur masak izendatzeko hitz ugari erabili


ohi da. Baina, zer adierazten du bakoitzak?
Guztiak ur geldien ingurune urtarrak dira.
Aintzirak edo lakuak, ordea, ur eremu
iraunkor eta sakonak dira, eta hondoan ez
da landare garaturik hazten. Sakonera dela-

Ezka

Laku, aintzira, urmael... zer dira?

Ibilbidea hasteko, Belabarzeko ibaiaren ondotik


igotzen den pistatik ekingo diogu, Belabarzeko
ateak izeneko arroilara iritsi arte. Arroilan sartu
baino lehen, eskuinean, zubi bat aurkituko dugu;
hura zeharkatu eta Berroetako haranean sartuko
gara. Izabatik abiatu eta aurreneko pausoetan
hariztia izango dugu bidelagun tarteka badira
ametz ilaundunak ere, baina altuera irabazten
goazen eran, Pirinioetako pagadia joango da
hariztiaren lekua hartzen eta izei zuri bakan
batzuk ere agertuko dira. Eskertzekoa da pagoen
itzal oparoa. Berroetako pista kilometro batzuetan jarraitu eta gero, GR-11 zeharkaldiaren
markak aurkituko ditugu, erreka zeharkatzeko
aginduz. Bide horrek Arrigorrietako gailurreria-

ra eramango gaitu. Kanasillos, Arnaia eta Itoleta


tontorrak inguratzen dituen bidetik, Itoletako
lepora iritsiko gara. Bertatik, belarrezko gailurreriari jarraitu eta, laster, Ezkaurreko tontorraren
azpian dagoen ordekara iritsiko gara. Leku
horretan aurkituko dugu Euskal Herriko glaziar
jatorriko urmael bakarra: Ezkaurreko aintzira
edo iboia. Leku benetan zoragarrian dago aintzira: Ezkaurreko harkaitzaren oinetan, larre
berdez inguratutako urmael txikia eta aurrez
aurre, Espelungako tontorra eta
amildegia. Ibilaldia bukatzeko
hainbat aukera daude. Igo garen
bide beretik itzul gaitezke
Izabara edo, bestela, GR-11
zidorra hartzerakoan bazter
utzi dugun Berroetako pistatik
NA
-13
7

JoSeba del Villar

Santiago Yaniz

Santiago Yaniz

Santiago Yaniz

EZKAURREKO AINTZIRA

1.76
1.
769

Kaadaxilo a
Kaadaxilo

11

Santiago Yaniz

jaitsi. Beste aukera bat da GR-11 xendari jarraitu


eta Ezkaurreko gailurrera igotzea. Gailurretik,
Abizondoko leporaino jaitsi beharko dugu eta
hortik Argibielako mendatera. Hirugarren aukera, Ezkaurreko aintziratik Veral ibaira jaistea da.
Horretarako, Ezkaurreko amildegitik jaisten den
pista hartu beharko dugu. Azken aukera hori
duzue guztien artean laburrena, baina jaitsiera
aldapa handikoa da, tarte txikian 700 metrotako
desnibela jaitsi behar baita.

Kokapena | Nafarroako ipar-ekialdean. Huescako mugan. Abiapuntua | Izabako sarreran, Izaba izeneko hotelaren ondoan, eskuinaldetik ibaira jaisten
den errepideari jarraituko diogu, ibaiaren ondoan dagoen aparkaleku zabal
bateraino iritsi arte. Iraupena | 7 ordu. Luzera | 20 km. Desnibela | 900 m.
Zailtasuna | Zaila - oso zaila. Garai egokia | Udaberriaren bukaeran, udan eta
udazkenaren hasieran. Hezegune-mota | Glaziar jatorriko hezegunea. Ibilbidearen beste hainbat aukera | Fenomeno karstikoak, Pirinioetako basoak,
Izabako museo etnografikoa, Erronkariko interpretazio zentroa, Erronkariko
Gayarre museoa, Burgiko almadiazainen museoa.

GUARDIAKO URMAELAK

Goian, Las Caas


(Viana) aintzira.
Alboan, Guardiako

Carralogoroo.

Kokapena | Araban. Arabako Errioxan. Abiapuntua | Ibilbidea Guardiako Paseo


Berrian hasten da, turismo bulegoaren ondoan, Carnicerias esaten dioten harresiaren atearen aurrean. Iraupena | 2 - 3 ordu. Luzera | 9 km. Desnibela | Ez dago
ia desnibelik. Zailtasuna | Erraza. Garai egokia | Udazkena, negua eta udaberria. Hezegune-mota | Endorreikoak eta ureztatze-urmaelak. Ibilbidearen beste
hainbat aukera | Guardia herri harresitua, Guardiako museo etnografikoa, La
Hoyako historiaurreko herrixka eta museoa, El Villarreko sorginaren trikuharria.
12

JoSeba del Villar

Rubia

llgas

ns

Gi

Guardiako Paseo Berritik abiatu eta azpiko


kiroldegirantz joko dugu. Hortik, pista zuzen
batek El Prao de la Paul izeneko ureztatzeurmaeleraino eramango gaitu. Uraren ingurura
iristean, urmaela inguratzen duen bidea hartuko
dugu ezkerrerantz. Duela gutxi eraiki dute
urmael hori, eta naturalizazio-prozesu azkarra
ari da izaten; horri esker, uretako landaredi
trinkoa eta ur-hegaztien komunitate anitz eta
aberatsa bizi da gaur egun urmaelaren
El Pr
Prao
ao de
inguruan. Urmaelaren ondotik jarraila P
Paul
aul
tuko dugu presara iritsi arte. Behin
Carralogroo
Carra
presan
gaudela, ezkerrerantz abiatzen
El Musco
den bidea hartuko dugu, errepidera iritsi arte. Hori zeharkatu eta ezkerrerantz
jarraituko dugu, eskuinean pista bat aurkitu arte. Pistari jarraituz, Carralogrooko urmael
endorreikoa agertuko da laster gure azpian.
Urmael horrek inguru horretako gainerako
urtegiek baino sakonera handiagoa dauka eta
horregatik udan gehiago kostatzen zaio lehor-

tzea. Horri esker, iparraldeko ertzean lezkadi


trinko bat garatu da eta ur-hegaztien komunitate
interesgarria ikus liteke bertan. Negu aldean,
gainera, ez da batere zaila hegazti igerilari eta
murgilariak urmaelean gora eta behera ikustea.
Aurrera jarraituz, malda jaitsi eta ezkerrean,
Musco urmael endorreikoa aurkituko dugu.
Lehengoratze-fasean dago gaur egun urmael
hori. Pistatik jarraituko dugu eta Carravalseca
urmaelera iritsiko gara laster. Udan, urmaela
lehortzen den heinean, ura disolbatu egiten da,
eta gatzak halako zarakar zuri batez janzten du

leku horretako azala. Haren hegoaldera benetan paisaia ederra bistaratzen da: urmaela eta
mahastien atzealdean, muino batean, Guardia
hiribildua bere harresi eta guzti, eta, haren gibelean, Kantauri mendikate harro eta ikusgarria.
Carravalseca urmaela inguratu eta urmaelaren
goialdetik doan bidetik, errepidera iritsiko gara
ostera. Lehengo bideari jarraiki, El Prao de la
Paul urmaeleko presara iritsiko gara berriro.
Presa zeharkatu eta urmaela inguratzen duen
bidetik Guardiako kiroldegira doan pistara
aterako gara.

GESALTZAKO GATZAGAK
ETA KAIZEDOKO AINTZIRA
Acreko San Joan komentuko aparkalekuaren
ezkerrean bide bat abiatzen da. Bide horretatik
ekingo diogu ibiliari. Gesaltza-Aanako
gatzaga ospetsuak erromatarren garaitik
ustiatu izan dira gatza ekoizteko baratze
hauek inguratzen ditu zidorrak. Bidean
hainbat argibide-taula daude, inguruko
ikuspegi naturalari, historikoari eta ekoKaizedoko
aintzira
aintzi
ra
nomikoari buruzko informazioarekin.

Basquiuelas

907
90
7

Somo
Aintzir
Aintzirako
Ama Bir
Birjina
jina

13

Santiago Yaniz

Euskal Herriko Laku


natural bakarrenetakoa da Kaizedokoa,
eta landaredi joriaz
inguratuta dago.

Gatzagen goialdean, gorantz abiatzen den bidetik


jarraituko dugu eta laster pista batekin egingo
dugu topo. Hemendik aurrera, GR-1 ibilbideari
jarraituko diogu. Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa lotzen ditu zidor historiko horrek
lautadatik. Gari eta garagar sailez inguraturik segituko dugu, bideak eskuinerantz bihurgune bat
egiten duen arte. Puntu horretan, seinale gorriei
eta zuriei jarraituz, aurrerantz abiatzen den pista
estuago batetik jarraituko dugu. Pare-pareko
Kokapena | Arabako hego-ekialdean. Abiapuntua | Gasteizen N-I errepidea hartu
behar da eta Langraitzen atera eta Pobes herrirako norabidea hartu. Handik, Espejora doan errepidea hartu eta 8 kilometro igaro ondoren Gesaltzara iritsi. Herrian
sartu baino lehen, Acreko San Joan komentura doan errepide estua jarraitu behar da
komenturaino. Hura da abiapuntua. Bilbotik etorriz gero, A-68 autopista har liteke
eta Pobeseko irteeran utzi. Iraupena | 3 ordu. Luzera | 9-10 km. Desnibela | 150
m. Zailtasuna | Erraza. Garai egokia | Urte osoan. Hezegune-mota | Gatzagak eta
hezegune karstiko diapirikoak. Ibilbidearen beste hainbat aukera | Gesaltza herri
monumentala eta historikoa, gatzagen ustiakuntza tradizionala, eskualde euro-siberiarraren eta mediterraniarraren arteko trantsizioko paisaiak eta basoak, eta diapiro
esaten zaien egitura geologikoak eta egitura horrekin lotutako harri-motak.

14

mendian, abandonaturiko ofiten harrobi txiki


bat beha dezakegu. Ofitak kolore berde iluneko
harri magmatikoak dira eta gurean, normalean,
diapiro deritzenak agertzen diren lekuetan
azaleratzen dira. Bere gogortasuna dela eta, oso
harri preziatua da ofita. Hurrengo bidegurutzean,
eskuineko bidea hartuko dugu; amezti-artadi
baso nahasi eta itxian sartzen da zidorra. Laster
Kaizedoko aintzira agertuko da gure oinetan.
Euskal Herriko aintzira natural bakarrenetakoa
da Kaizedokoa. Hura inguratzen duen bideak
ikuspegi paregabea eskainiko digu aintzirara.
Bideari jarraituz, aintziraren ertzera jaitsiko gara
eta ertzetik jarraituko dugu errepidearekin bat
egin arte. Puntu horretan, paisaia zelaitu egiten
da eta aintzira poliki-poliki lehorrarekin elkartzen
da. Pixkanakako trantsizio horri esker, aintzira
hezegune bihurtzen da eta ekosistema aberats
horietan garatu ohi diren landaredi-gerriko guz-

SASIKO URMAELAK
ETA BURGIKO ARROILA
Ibilbidea hasteko, Ezka ibaiaren gaineko zubia
igaro eta ibaiarekin batera abiatuko gara beherantz. Borda baten ondotik pasa bezain laster,
ezkerreko bideari helduko diogu, maldan gora.
Txabalko izeneko iturrira iristean, bideak
ezkerrerantz hartzen du bira eta sakan batetik
gorantz jarraitzen du Peako mendilerroaren
ordokira iritsi arte. Ordokian, eskuinerantz
jarraituko dugu Peako Ama Birjinaren tontorrera iritsi arte. Gain hauxe da mendilerroko
punturik gorena. Goitik zoragarria da ikusmira

Ezka ibaiak Illon eta Peako mendilerroen


artean ireki duen arroilara. Erraza izaten
da harkaitzetan bizi diren hegaztiak ikustea ere, hala nola, sai arreak, sai zuriak,
ugatzak, belatzak eta harkaitz-zozoak.
Ibilbideari jarraitzeko, atzera egingo dugu
eta mendilerroaren goiko aldetik Sasiko
ordokiraino jarraituko dugu. Mila metrotik gorako lautada horretan hiru urmael txiki
daude. Bero handiko udetan lehortu egiten dira
eta, horregatik, ez da arrainik bizi haietan, baina, aldiz, funtsezkoak dira inguruko anfibioak
ugal daitezen. Arrabioa, uhandre palmatua eta
piriniarra, zuhaitz-igel arrunta, apo lasterkaria
eta txantxikua dira, besteak beste, ihi eta urgalburuen artean arrautzak erruten dituzten
anfibioak. Bi urmaelak elkarren ondoan daude,
eta haien artean, harrizko etxola txiki batean,
iturburu bat dago. Beraz, horixe duzue bazkaltzeko lekurik aproposena. Indarrak berreskuratu

NA
-13
7

Santiago Yaniz

JoSeba del Villar


JoSeba del Villar

tiak agertzen dira. Landaredi horretan, uretako


hegazti espezie ugari bizi da. Errepidean ezkerrerantz jarraituko dugu, Aintzirako Ama Birjinaren
baseliza bisitatzeko. Itzultzeko, ordea, gorantz
abiatzen den pistari jarraituko diogu, ezkerrean
iturburu gazi txiki bat utzita. Laster, etorri garen
pistarekin egingo dugu bat. Gatzagetara iristean,
ezkerretik joango gara eta Santa Engraziako iturburu gazira iritsiko gara. Iturri horretatik edaten
dute gatzagek. Hesiaren ondotik doan bideari
jarraituz, gatzagen bira amaituko dugu eta Gesaltzako elizara iritsiko gara.

NA-214

Sasi

950

Las Coronas
Cor
mendatea
mendat
ea

.294
.29
4

en de la Pea
Pea

.423

naturak itxura anitz


eman ohi die gure
lakuei. Kaizedo,
Olandina, eta Carravalseca lekuko.

Kokapena | Nafarroako ekialdean. Aragoiko mugatik hurbil. Abiapuntua |


Burgira iristeko bi aukera dauzkagu. Bat, Esatik Salvatierra de Esca herrira joatea
eta handik, Burgira; eta bestea, Irunberritik Nabaskozera joatea eta handik,
Coronas mendatetik barna, Burgira. Iraupena | 3 ordu. Luzera | 17 km. Desnibela | 800 m. Zailtasuna | Ertaina. Garai egokia | Udaberria eta udazkena.
Hezegune-mota | Urmael karstikoak. Ibilbidearen beste hainbat aukera |
Izabako museo etnografikoa, Erronkariko interpretazio zentroa, Erronkariko
Gayarre museoa, Burgiko almadiazainen museoa.

15

Guardiako aintzira
sareak hamaika
ezusteko gordetzen
ditu bere baitan
bisitariarentzat.

ondoren, ibiltzeari ekingo diogu berriro. Urmaeletatik ezkerrerantz abiatzen den pista hartuko
dugu eta aldapan behera hasten denean, Sasiko
bide zaharra hartuko dugu, ezker aldera. Basoan
barrena jarraituko dugu Ezka ibaiarekin topo
egin arte. Hemendik, ibaiaren arroari jarraituz,
Burgiko zubira iritsiko gara berriro.
AROLAKO URTEGIA
EDO IBARDINGO AINTZIRA
Nafarroa eta Lapurdiren arteko mugan dago
Ibardingo lepoa; benta eta merkataritza gune
garrantzitsua da. Goiko aparkalekuan utziko
dugu autoa eta haren eskuineko pistatik abiatuko gara. Aldi batez gorantz egin eta gero, BaKokapena | Lapurdiko hego-mendebaldean. Abiapuntua | Ibardineko mendatea, Nafarroako Bera eta Lapurdiko Urrua herrien artean. Iraupena | 3 ordu.
Luzera | 10 km. Desnibela | 300 m.Zailtasuna | Ertaina. Garai egokia | Urte
osoa. Hezegune-mota | Urtegi artifiziala. Ibilbidearen beste hainbat aukera |

Santiago Yaniz

tzarlekuko lepora iritsiko gara. Bidegurutze bat


aurkituko dugu bertan. Eskuineko bidea aukeratu eta beherantz abiatuko gara. Batzarlekuko
trikuharriaren aztarnen ondotik igaroko
gara laster. Pistatik beherantz jarraituz,
Herbur
Arolako urtegira iritsiko gara. Merezi du
urtegi osoa inguratzea, zenbait tokitan
ertzeko hariztia eta urak elkartu egiten baitira, ibiltariari irudi ederrak
eskainiz. Itzultzeko, ordea, Pitarako
lepoko bidea hartuko dugu. Urtegiaren

16

JoSeba del Villar

Sarako lezeak, Larrungo trena.

atzealdean, Xoldokogaina eta Manttale mendien


artean dago. Hara iristean, hainbat harrespilaren
aztarnak aurkituko ditugu eta GR-10 ibilbide
luzearekin bat egingo dugu. GRaren seinaleak
ezkerrerantz jarraituz, Manttaleko tontorreraino
igoko gara. Mendi txiki horrek ikuspegi zabala
eta ederra dauka Bidasoa eta Urdazuri ibaien
ibarretara. Beraz, paisaia dotoreez gozatzeko
aukera ezin hobea izango dugu begien aurrean.
Amaitzeko, tontorretik jarraitu eta berehala,
Batzarlekuko lepora eramango gaituen bidea
aurkituko dugu. Hemendik, hasierako bide
berari jarraiki, aparkalekura helduko gara.

LAS CAAS URMAELA


El Bordon hegazti behatokiaren ondoko aparkalekuan hasiko dugu ibilbidea. Atzera egin eta bidegurutze batera iristean, ezkerrera hartuko dugu.
Urmaelari bira emango diogu, hura inguratzen
duen bideari jarraituz. Ur ertzean milazka multzo
trinkoa ikusiko dugu eta bertan, ardeido kolonia
handi bat. Toki hezetako txori harrapakariak
lertxuntxoak, amiltxoriak... dira ardeidoak.
Bide horri jarraituz, urmaelaren presara iritsiko
gara. Presan daude sakonera handieneko urak
eta, horregatik, erraza izaten da hegazti igerilari

eta murgilariak ikustea. Presa amaitzean, pista


utzi eta urmaela inguratzen duen bideari helduko
diogu, urmaelaren ertzetan garatzen diren lezkadietatik hurbil. Bertan, belarria asko zorroztu
beharrik gabe entzungo ditugu ingurune horietan

Vianako Las Caas


aintzira berezko landaredia agerian daukala.

Kokapena | Nafarroan. Araba eta Errioxako mugatik hurbil. Abiapuntua |


Abiapuntura iristeko Bianatik Logroora doan errepidea hartu behar da, eta
Nafarroa eta Errioxako mugara iristean, ezkerreko gasolindegiaren ondoko
pistatik jarraitu, El Bordon hegazti behatokiaren aparkalekura iritsi arte.
Iraupena | 2 ordu. Luzera | Ibilbide osoa 7 km. Urmaela inguratzea 5 km.
Desnibela | 20 m. Zailtasuna | Erraza. Garai egokia | Urte osoa. Hezegunemota | Jatorriz Las Caas urmael endorreikoa zen, baina gaur egun urtegia da.
Mediterraneo aldeko ibaiertzeko basoak eta ibar-basoak. Ibilbidearen beste
hainbat aukera | El Bordon hegazti behatokia, Done Jakue bidea, Biana herri
monumentala eta historikoa, Kantabria muinoko arkeologi aztarnategia.
17

JoSeba del Villar

E RO
EB
O

eka
Valdearas
Valdear
aldearas err

Las Caas
urtegia

Santiago Yaniz

1
11
N-

bizi diren txorien kantuak. Bideak pista


batekin topo egiten duenean, ezkerrerantz jarraituko dugu eta laster, Longar
eta Perizuelas errekekin egingo dugu
bat. Erreka horiei esker mantendu da
inguruotan Mediterraneoko ibaiertzeko
basoa; aukera ezin hobea da, beraz, baso
mota hori ezagutzeko. Lizar hostotxikiak,
zurzuriak eta makalak hazten direlako
bereizten da Mediterraneoko ibaiertzeko basoa.
Urmaela inguratzeko, hurrengo bidegurutzean
ezkerrera joan beharko dugu. Ibilbidea pixka bat
luzatzeko, Longar errekaren ondotik jarraitu eta
Las Cuevas baselizaraino irits gaitezke. Baselizan
bertan, Done Jakue bidea hartu eta ibilbidearen
abiapuntura iritsiko gara.

Burgiko Arroila,
Guardia eta
biarritzeko laku edo

ur paisaietako ikuspegiak.

1.057

Olandinako urmaela eta Maeztuko istilak.


Kokapena | Arabako Mendian. Abiapuntua | Birgarabarren herritik abiatuko
gara. Hara iristeko, Lizarrarako errepidea hartu behar da Gasteizen eta Azazeta mendatea igaro. Iraupena | 2 ordu. Luzera | 7 km. Desnibela | 140 m.
Zailtasuna | Erraza. Garai egokia | Urte osoa. Hezegune-mota | Urmael karstiko diapirikoak. Ibilbidearen beste hainbat aukera | Izkiko parke naturala,
Soloetako Ama Birjinaren baseliza erromanikoa (Maeztu).
18

Santiago Yaniz

BIARRITZEKO AINTZIRAK:
MOURISCOT ETA MARION

Santiago Yaniz

Goitik behera,

Izkiko mendien magalean dago Birgarabarren


herri kozkorra. Handik ekingo diogu ibilbide
honi. Herriko plazatik mendebalderantz abiatuko
gara eta aurreneko bidegurutzean eskuinetik
jarraituko dugu. Kilometro bat -gutxi gorabeheraibili ondoren, ezkerrean, labore sailez inguraturik, baso txiki bat ikusiko dugu eta haren erdian
Olandina urmael diapirikoa. Diapiroak erraz
higatzen diren egitura geologikoak dira. Hori
dela-eta, diapiroak dauden lekuetan, urez betetako sakonuneak agertzen dira oso sarri. Olandina urmaela da, hain zuzen ere, hezegune
mota horren adibiderik esanguratsuenetakoa. Sakonera txikia dauka urmaelak
eta zabal-zabala ere ez da, baina urlandaredi oparoa hazten da bertan.
At
Landareak aipatuta, nabarmentzekoa
da ur azaleraren zati handi bat nenufar
zuriz estalita egoten dela. Ipuinetakoa dirudien
urmael horretaz gozatu ondoren, errepidera
irtengo gara eta paseo atsegina eginez Apinaniz
herrira iritsiko gara. San Cristobal mendiaren

Santiago Yaniz

OLANDINA URMAELA
ETA MAEZTUKO ISTILAK

altzoan eraikia, herri zinez dotorea da Apinaniz.


Ibilbidea amaitzeko, Maeztu alderantz abiatuko
gara, labore sailen artean igarotzen den pistatik.
Hala ere, Maeztura iritsi baino lehen, Soloetako
Ama Birjinaren baselizaren oinetan, beste istil
diapiriko batzuk aurkituko ditugu. Txikiagoak
dira horiek Olandinakoaren aldean, baina eduki
bere jatorri berbera daukate.

Mouriscot aintziraren ertzera iristean, aparkaleku bat aurkituko dugu. Han autoa utzi eta aintzira
inguratzeari ekingo diogu. Natura 2000 sarearen
barruan dago aintzira; hori dela-eta, berreskuratzeko eta egokitzeko lanetan ari dira bete-betean.
Egitasmo horri esker, hainbat bide egokitu dituzte
eta argibide-taulak paratu. Zidor horiei jarraituz,
ur-sakonak, azaleko urak, zohikaztegiak, lintzurak,
haltzadiak, lizardiak, hariztiak eta pinudiak ikusi
ahal izango ditugu. Argibide-taulek, berriz, inguruaren aberastasun ekologikoa ulertzeko aukera
eskaintzeaz gain, lekuaren historia eta bilakaera
ezagutzen lagunduko digute. Mouriscot ezagutu
ondoren, Marion aintziraren ingurura jo dezakegu.
Parke naturala egokitu dute han oraindik orain, eta

eguna osatzeko eta bazkaltzeko leku egokia izan


liteke. Hara iristeko hauxe da biderik samurrena:
RN-10 errepidera irten eta, Parmeko aireportura
heldu baino lehen dagoen biribilgunean, ezkerretara hartu. Lac Marion adierazten duen iragarkia
ikustean, ezkerretara biratu eta aintzirara iritsiko
gara laster. Biarritzeko bihotzean kokatuta
dago aintzira txiki hau. Gaur egun, aisialdirako egokitu dute, baina, aldi berean,
balio naturalak gorde ditu eta horregatik
merezi du lakua inguratzea eta bere txoko
eta paisaiez gozatzea.

Bere txikian, aintzira


eta urmaelek Bizitasuna eransten diete
gure txoko askori. Irudian, Ezkaurrekoa.

Mourisco
ouriscot
ourisco

Kokapena | Lapurdiko ipar-mendebaldean. Abiapuntua | Bi aintzirak Biarritzeko


Negresse auzoan daude. Hara iristeko, Parmeko aireportura iritsi baino lehen,
Negresse adierazten duen bidegurutzean utzi behar dugu RN-10 errepidea; errepidearen azpitik pasa eta gero, Lac Mouriscot iragarpena ikustean, ezkerretara
sartu. Iraupena | 2 ordu. Luzera | 3 km. Desnibela | 50 m. Zailtasuna | Erraza.
Garai egokia | Urte osoa. Hezegune-mota | Aintzira naturalak. Ibilbidearen beste
hainbat aukera | Biarritzeko Itsas Museoa, Angeluko Izadia Parke Ekologikoa.
19

zenbaki

ta lur

6E

ZPATADANTZA

t Juan Antonio Urbeltz a Santiago Yaniz

E
Xemeingo dantzariak
ezpatadantza betean Arretxinagako San Migel
ermitaren aurrean.

20

uropako zeremonia dantzen artean, tresna


edo lanabesen batekin dantza egiten diren
multzoaren barruan zehazki, ezpatadantzak
dira deigarrienak. Dantza horren presentzia
egiaztatzen duten dokumentu ugari aurkitu izan
da Erdi Aroan. Aitzitik, antzinako mundutik ez
da hainbeste albiste iritsi. Aipu mitiko batzuk,
bai, badira: Zeusen jaiotza Kretako Ida mendian;
edo Anabasisekoa, non Jenofonte jeneral greziarrak gure aldiko IV-V. mendeak zenbait zertzelada ematen dituen dantza armadunei buruz
(Jenofontek berak eta Antzinaroko egile guztiek
pirrikoak esaten diete dantza horiei). Beste
idazle greziar batek, Luciano de Samosatak,
tratatu oso bat idatzi zuen elkarrizketa moduan.
II. mendekoa da Samosata. Dantzari buruz da
delako liburuaren izenburua. Idatzian, Lucianok
azaltzen du dantzaren bidez gazte greziarrak
sasoiko mantentzen zirela borroka egiteko. Hain
zen garrantzitsua gaia, dantza eta borroka gauza
bera baitziren haren esanetan.
Baina folkloreari dagokionez, ezpal guztiak
ez dira enbor berekoak: milaka orrialde idatzi
dira armaren ebidentzia dela-eta, koreografia
hauek gerran oinarrituak daudela baiesteko;
baina, horiez gain, badira bestelako hipotesi
garrantzitsuak ere, dantza horien inguruan
dantzan, eta horiek azalpen alternatiboak ematen dituzte. Hasteko eta behin, ezpataren jatorri
metalurgikoa. Hipotesi horren arabera, Cabiro,
Cudete eta beste hainbat kofradia metalurgiko
21

Prestakuntzak egiten

ari dira dantzariak Xemeinen. Arbola zutik paratu


dute Iurretan.

mitikoek dantzatutako dantza armadunekin


loturik leudeke ezpatadantzak. Aurreko hipotesiaren haritik, eta oinarri mitiko horren erro
beretik, espezialista batzuen irudiko meatzaritzan dute sorburua dantza horiek. Ingalaterra
iparraldean zenbait eredu oso barruti estuetan
dantzatzen direla arrazoitu dute, uste hori sendotzeko. Alegia, meategi bateko galeria estuan
irudikatu dituzte meatzariak dantzan. Beste
hipotesi batek dio beharbada Erdi Aroko aiztogile eta ezpatagile gremioen asmakizuna direla.

1. Eskulekuko eta puntako ezpatadantzak


lepogabetzearen figura gabe

2
3
22

CorpuS eguneko ezpatadantza


Ezpata luzeen bidez txirikordatutako zubia labirinto forma sinplea.
Daga dantza baten erakustaldia, borrokarik gabe edo aurkari ikusezin baten aurka borroka eginez. Corpus eguneko festan dantzatzen
zen, edo Gipuzkoako probintziatik igarotzen ziren itzal handiko
pertsonak laudatzeko.
zumarragako ezpatadantza
Zubi edo pabilioi baten txirikorda, daga daraman dantzari bakoitzeko. Daga dantzaren erakustaldia. Aurrekoaren antzekoa da.
beaSaingo ezpatadantza
Aldaera eguneratuenean berreskuratu egin da zubia edo pabilioia.
Daga dantzaren erakustaldia, erasoko moldaketekin.

Ikusmolde horrek ere badu bere oinarria: hain


zuzen, lanbide hauetako gilden artean ematen
den elkartzea, ezpatak eskulekutik eta puntatik
hartzean gertatzen den kateatzeagatik. Nolanahi
dela ere, Errenazimenduko festa liturgikoetan
eta jai ospakizunetan oso zabalduak zeuden
ezpatadantzak.
Euskal Herrian, ezpatadantza terminoa
generikoa da. Hain modu orokorrean erabili
da izendapen hori, Gipuzkoan eta Bizkaian
batez ere, zeremonia eta errituetako dantzaren
metonimia bihurtu baita, eta ezpatadantzaria
terminoa, berriz, dantzari huts bilakatu da,
ezpatarekin edo ezpatarik gabe dantzatu. Ezpatadantza zeremoniala hainbat lekutan mantendu
da; eredu interesgarriak gorde dira gurean. Hiru
forma edo egitura dira nabarmentzekoak: lehena,
ezpata luzeak eskulekutik eta puntatik helduta
bata besteari lotutako dantzariekin. Euskal ereduak badu Europako antzeko ereduetan ohikoa
ez den bereizgarria: ezpata luzeko dantzarien
katetik kanpo ere badira dantzari armadunak,
sastakai edo dagekin. Bi kasutan, Legazpin eta
Xemeinen, ezpaten txirikorda dantzari nagusiaren lepo inguruan biltzen dute. Lepogabetzea
esaten zaio moldaketa horri. Durangoko Merinaldeko (Bizkaia) dantza pirriko edo borroka-

dantza ikaragarri ederraren aldaerek osatzen dute


hirugarren taldea. Bi dantzari ilara, ezpata edo
sableekin armaturik, elkarren aurka aritzen dira
dantzan, eraso eta defentsako mugimenduak tartekatuz. Dantza guztiek, bai figura-dantzek eta bai
arma-dantzek, antzeko kolorea dute. C. Sachsek
Dantzaren Historia Unibertsala liburuan zertutako pauso luzeko dantzen moldekoak dira;
jauzia eta airera egindako ostiko handiak, horiek
dira dantza-molde horren ezaugarri nagusienak.
Bestalde, dantzari kopuru desberdinarekin egin
ohi ziren figura-dantzetan agerian geratzen zen
dantzari gazteek herriko nagusien aurrean egin
beharreko iniziazio edo erakustaldi kutsua.
Koreografiaren moldaketak era askotakoak
dira. Ezpatekin eta egurrezko astamakilekin
armaturik, zortzi dantzari ateratzen dira plazara,
martxa baten pausoan desfilatuz. Bandera dara-

manak ixten du taldea. Aurreko doinu berarekin


haizatzen da bandera dantzarien buru gainean
(belauniko egoten dira tarte horretan dantzariak). Jarraian hainbat moldaketa datoz: talde
osoak dantzatuak; banaka-banaka, binaka; edo
launaka. Ezpatekin egindako dantzak elkarren
aurka borrokan aritzeko itxuran; eta makila
lodiekin dantzatutako errepika bat. Azken irudia ikusgarria da oso, txotxongilo esaten zaiona:
dantzari baten heriotza eta berpiztea irudikatzen duen pantomima. Iurretan, zinta-dantza
unibertsalarekin bukatzen dira dantzak.
Nahiz eta bereizgarriak izan, euskal dantza
armadunak Europakoen moldekoak dira: atorra eta galtza zuriak, banda gurutzatuak bular
eta bizkarraldetik, kaskabilo-kordak zangosagarretan Jantzi horien zati batzuk agertzen
ziren jada zeramika iberiarrean. Baina, bes-

Oatiko Corpusa. Seku-

lako ikusmina sortu izaten


du urtero gipuzkoar herri
horretako dantza saioak.

23

2. Eskulekuko eta puntako ezpatadantzak


Lepogabetzearen figurarekin

4
5

Goitik behera, Zumarraga, Iurreta


eta Legazpiko dantdant
zak. Hurrengo orrial
orrialdean, Garaikoak.

24

legazpiko ezpatadantza
Zubien txirikordatzea ezpata luzeekin. Arrosa deitzen dena osatzen
da buruzagiaren lepo inguruan. Arrosa eratzen duen zubiaren
gainera jasotzen da buruzagia. Borrokarik gabeko daga-dantzaren
erakustaldia, Corpus eguneko dantza bera.
Xemeingo ezpatadantza
Segizioaren irteera eta maisu-zaharraren dantza. Arrosa osatzen da
gaur egun maisu-zaharrak ez du leporik jartzen. Ezpaten hirukiek
osatutako zubiaren gainera jasotzen da buruzagia. Daga-dantza
baten erakustaldia, maisu-zaharra laguntzen duten bi ezpatatxikien
arteko itxurazko borrokarekin.
durangoko merinaldeko ezpatadantza
Borroka-dantzak dira, elkarren aurka dauden bi talderen artekoak.
Durangoko Merinaldean dantzatzen dira: Berrizen, Garain, Iurretan,
Abadion, Maarian.

teak beste, Ingalaterrako tradizioko morris


dances edo dantza moriskoetan, edo
Errumaniako calusaritan antzema
antzematen da euskal dantza armadunen
europartasun hori. 1907an Cecil
J. Sharpek zenbait euskal dantza
geraezagutu zituen eta harrituta gera
tu zen zein antzekoak ziren dantza
ingelesekin. Telesforo Aranzadirekin
mintzatu zen gaiaz, eta Nazioarteko
plaEusko Ikaskuntzen Aldizkarian pla
zaratu zituen bere iritziak.
Ingalaterrako kasuan,
morisko izendapen hori
aintzat harturik, dantza horiek ikertu izan
espezialisdituzten espezialis
tak saiatu dira lotura
korapilotsu samarrak
bilatzen Islamarekin.
Baina, kasu honetan,
mairu hitza, mairua,
metafora gisa baliatzen
da udaberriko eltxo
ezkugogaikarriak ezku
tatzeko. Adibidez,
morris dantzetako bat
zapiekin dantzatzen da:
dantzariek dantzaren

pausoan mugitzen dute zapia, euliak uxatzen


ariko balira bezala. Eginkizun sinboliko bera
du bandera haizatzeak Durangaldeko dantzetan. Izan ere, banderak, zapiak eta zaldi edo
behorren zurdekin egindako tresnak Ituren
eta Zubietako joaldunenak, esaterako horretarako izan dira, euliak uxatzeko.
Gure hipotesien arabera dantza armadunek
ez dute gerra-historiekin loturarik. Ondorio
horretara iritsita, beraz, pentsatu beharko da
armak zerbaiten metafora direla. Eta bai, halaxe
dira. Euskaraz ezpata edo ezpatie hitzak, ezpata
ez ezik, mandeulia ere esan nahi du, baita haren
eztena ere. Lehen taldeko dantzetan, eskulekuko
eta puntakoetan, dantzariek aurrera apuntatuz
erakusten dituzte dagak, ahoaren eta begien
arteko altueran jartzen dituzte eta, ezten mehatxatzaileak nola, hala ibiltzen dituzte biraka.
Borroka-dantzen edo dantza pirrikoen aldaeretan, berriz, eraso eta defentsa itxurak egiten
dituzte dantzariek, eta halakoetan bi eskuekin
hartzen dute ezpata, ezten baten mehatxua
irudikatuz. Keinu mehatxatzaile horrez gainera,
ezpata ahotik heldu eta ezkerraz hartzea ez da
keinu naturala; ezingo litzateke halakorik egin
gerrarako ezpata batekin, behatzak edo, areago,
esku osoa galtzeko arriskurik gabe. Ikusmolde
honen argitan, armaren ebidentziak eragindako
nahasmenetik ateratzen dira ezpatadantzak.
25

t Raimon PoRtell a Santiago Yaniz

Faisaien
uhartea
Pirinioetako
hitzarmena

hartea, ertzetik ia pauso batera,


itsasontzi itxurakoa da. Hogei
metrotik behera da luze, eta
harrizko bloke sendoek inguratzen dute. Zaharberritze lanak
egin zituztenean jarri zituzten harritzar horiek.
Uharte alubiala, haren itxura aldatuz joan da
Bidasoa hazi den bakoitzeko, eta ia desagertzeko
zorian ere egon zen. Belarra eta zuhaitz batzuk
hazten dira haren azalean. Erdian, oroimenerako
monumentua, 1862an Isabel II.ak eta Napoleon
III.ak jasoarazi zuten hura. Oinarrian, bi plaka,
gaztelaniaz bat eta frantsesez bestea. Hala diote:
MDCLIXeko konferentzien oroimenez. Haien
bidez, Felipe IV.ak eta Louis XIV.ak zorioneko
hitzarmena adostu eta amaitutzat eman zuten
beren bi nazioen arteko gerra zitala.
Gerra 20 urte luzatu zen, eta Espainiako
koroak Portugal eta beste hainbat plaza galdu
zituen Europa osoan; Katalunia matxinatu egin
zen; altxor-kutxa hutsik geratu zen; Gaztela lur
mortu bilakatu zen. Egoeraren larriaz jabeturik,
Felipe IV.ak Luis de Haro izendatu zuen, sikiera
duintasun amini batez errendizioa emateko. Eta,
1659an, bake hitzarmenerako deialdia egin zen.
Faisaien uhartea aukeratu zuten hitzordurako
bilgune. Bidasoa itsasoratu aurretik ahoa zabaltzen hasten den tokian dago irlatxoa. Ordura
arte Hondarribiarena zen uhartea, baina bi
herrialdeek haren gain eskumen partekatua
izatea hitzartu zuten. Eta horixe bera gertatu

26

Gipuzkoako Foru Aldundia


Kultura eta Euskara departamendua

Gipuzkoako Foru Aldundia


Kultura eta Euskara departamendua

Faisaien uhartea,

Konpantzia ere esaten ei zaio


euskaraz. XVII. mendeko grabatu horrek hitzarmenaren
sinadura islatzen du.

27

Oroitarria dago uhartean Hitzarmena gogoratuz.


behean, Luis XIV eta Maria
Teresa de Austria infantaren
arteko ezkontza.

zen ibaiarekin, bi mende geroago, Mugen Hitzarmenaren bidez bi herrialdeen arteko muga
ibaiaren erdian finkatu zutenean.
Baina itzul gaitezen 1659ra. Abuztuaren hasieran, ertz batetik eta bestetik zubi modukoak
egin zituzten uharteraino, ontzi bat bestearekin
kateatuz, eta hitzordurako egokitu zuten irlatxoa. Dendak eta trenkadak jaso zituzten, tapizak eta brodatuak zintzilikatu, bionboak jarri
Astebeteren buruan, On Luis de Haro eta Jules
Mazarino kardinala, Frantziako lehen ministroa,
han ziren lehenengoz, batzar aretoan. Hirurogei
laguneko segizioa eraman zuen bakoitzak. Bien
bitartean, ibaiaren hegoaldeko ertzean, 200 zaldizko zeuden, ezpatak eskuan, eta 1.200 infante,
guztiak atezuan. Eta iparraldeko ertzean, 200
mosketari eta zaintzako guardia.
Hogei saioren buruan, azaroaren 7an, sinatu
zuten hitzarmena. Laburbilduz, hitzarmenaren
argitan Espainiak Frantziaren esku utzi zuen
Artois. Maria Teresa infantaren Felipe IV.aren
alaba nagusia eta Louis XIV.a gaztearen arteko ezkontza ere hitzartu zuten. Infantak eman
beharreko dotea milioi bat ezkututan zehaztu
zen. Osorik ordainduz gero, infantak berak
eta haren ondorengoek uko egin behar zioten
Espainiako tronurako etorkizuneko eskubideei.
Dote hori, ordea, utzikeriagatik edo Espainiako
altxortegiak hondoa jota zeudelako, ez zen sekula ordaindu, eta, berrogei urte eskas geroago,
Ondorengotza Gerraren ostean, Frantziako
monarka bat jesarri zen Espainiako tronuan.

Eta batzar haietan zehaztu zen, orobat, bi


herrialdeen arteko muga Pirinioetako gailurretatik igarotzen zela. Madrileko Gorteak
Kataluniako Printzerriko eskualde gutxi
batzuk galdu zituen hitzarmen horren
ondorioz, eta trukean, Flandesko jabegoei
eutsi zien. Conflent, Rosell eta Perpinya,
azken hori Kataluniako bigarren hiri nagusia
garai hartan, Frantziako subiranotasunaren
mendera pasa ziren. Kataluniako Gorteetako
ordezkaririk ez zen izan negoziazioetan eta,
ofizialki, berrogei urte geroago eman zieten
hondamendiaren berri.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura eta Euskara departamendua

Faisaien uharteak izan zuen gerora ere lekutxo bat historian. Sei hilabeteren buruan, bertan
entregatu zuten Maria Teresa infanta. Diego
Velzquezek apaindu zituen pabilioiak. Ekinean
eta ezinean aritu zen, lanaren
nekeak-edo hilobira eraman
baitzuen. Frantziaren
nagusitasuna hastearekin batera, Espainiaren
Urrezko Mendea azkenetan zen, baita Austriatarren
dinastia eta haien inperio
ametsak ere.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura eta Euskara departamendua

Harriz inguratuta dago


Faisaien Uhartea, Bidasoaren erdian.

gaur egun

29

hiru

norabide

kalamuako luBakiak

mendia

familiarra

Testua: Mikel Arrizabalaga

Espainiako 1936-39ko gerran Kalamua fronteko lerroa garrantzitsua izan zen eta gerra garaian irekitako lubakiek horren lekuko dira. Gaur
egun paraje lasaia da, mendizale askoren ihesbide eta topaleku.

ide osoan seinale zuriak eta horiak izango


ditugu bidelagun PR-Gi 108 eta 122,
eta tarteka ere seinale zurigorriak GR
121 eta 123 . Arrateko santutegiko hotelaren
eskuinetik ateratzen den pista hartuko dugu.
Berehala errepidea utzi eta pistatik gorantz,
eskuinera ateratzen diren bide guztiak utzi eta
Txabola Pagola baserrira helduko gara. Pago
motzen artean aurrera eginez, bide erosoak
Akondia baserrira eramango gaitu eta honen
ondoan dagoen San Pedro baselizara.
Porlanezko pistatik Usartzako atsedenlekura
jaitsi eta metro batzuk lehenago, eskuinerako
bidea hartuko dugu. Bide horren izenik ezagunenak

goiko bidea eta haurdunen pasealekua dira.


Kalamuako laura heldu aurretik, Eibarko Klub
Deportibok egindako hiru iturri aurkituko ditugu,
baita aterpea ere. Parez pare dugun maldari ekingo
diogu. Azken metroak bete aurretik, Diruzuloko
tumuluaren ondotik pasa eta berehala izango gara
Euskal Herriko talaiarik onenetakoa bezala hartzen
den Kalamua edo Max mendiaren tontorrean.
Abiapuntura itzultzeko Kalamuako laura jaitsi
eta Usartza aldera hartu beharrean, egurrezko
seinaleak Arratera 3 kilometro jartzen duen
norabideari jarraituko diogu. PR-Gi 122aren seinale
zuriak eta horiak jarraitu eta laster egingo dugu bat
igotzeko erabili dugun bidearekin.

elhuarre arroilaN

Kalam
lamua
lam

N ola heldu : A-8 autobidea


hartu eta Eibarko irteeran aterako
gara. Amaa auzotik gertu
pasa ondoren, Arratera igotzen
den errepidea hartuko dugu,
Santutegira igotzeko 6 edo 7 bat
kilometro beteko ditugularik.

Arra
rate
ra
te bailara
bailara

datuak:

Luzera: 8 km. Zirkularra da.


Desnibela: 285 m.
Denbora: 2 ordu eta 15 min.
Zailtasuna: Erraza
Gorosta bailara

Bide Gida

barna

Testua: Sustrai Colina

Kakueta eta Holtzarte alde batera utzita, Zuberoak beste hainbat toki ederretan ibiltzeko aukera eskaintzen digu. Gaurkoan, Santa Engraziako
elizatik irten eta Elhuarre arroilara abiatuko gara.
Joseba del Villar

Nola heldu: Donostiatik, A-63 autobidea hartu eta 5.

irteeran jalgi, A-64 autobidean


sartuz. Bertan 6. irteeran
atera eta Maule aldera
rbe
hartu. Mauletik 30
kilometrotara dago
Santa Engrazi, bide
seinaleek bide zehatza
erakusten dutelarik.

datuak:

Luzera: 13 kilometro
Desnibela: 950 metro
Iraupena: 4 ordu
Zailtasuna: ertaina

Bide Gida

anta Engraziko eliza aurretik


irtengo gara. Bi aldiz eskumara
egin, zubi ttipi bat zeharkatu,
eta, asfaltatutako bidearen
amaiera atzean utziz, helduko
gara oihanean murgilduko gaituen
atakara. Agortuta dagoen errekasto
bati jarraika, basoaren itzalpean
joko dugu aitzina, tarteka agertzen
diren mendi magalei buruzko irekidurek
aho-zabalik utziko gaituztelarik. Molerseko leizezulora arribatuko gara.
Atseden hartu eta Elhuarre arroilaren goiko aldea joko
dugu begiz. Nahiko arroila argi eta zabala da, laurehun

metroko altuerara iristen diren bere


hormatzarrek errespetua sartzen badute
ere. Baina errespetua beldurra ez denez,
oihana atzean utzi, eta arroilan barna
atzemango dugu bistaren plazera,
bide osoan lagun ditugun marka zuriberdeei jarraiki.
Arroilatik jalgi, eta San Martingo
harritik izabara doan bidea baino
beherago dagoen muino batean ezkerretara
hartu, eta arroilaren eskuinaldeko ibarra gainbegiratuz
sartuko gara Utziako oihanean. itzalak itzal, ez daukagu
galbiderik jada, geroz eta hurbilago ageri den Santa
Engraziko elizak itzulia amaitu dugula adierazten baitu.

Garaioko Bira

Testua: Josean Gil

Garaio herrixka hustua den arren, bisitari ugari hartzen du, parke bat egokitu delako bertan. Uribarri-Ganboako hezegune artifizialera
iristen diren hegazti ugari deskubritzeko aukera ere emango digu paseoak.

rr
do

30

Bide Gida
alegia. Egitura flotagarri luze bati esker, urtegia
Nola heldu:
zeharkatu egingo dugu. Ezkerrera eginda, Azuako
Ozaetatik nahiz Maturanatik iritsiko gara erraz Garaioko
ubidera iritsiko gara.
eskualdeko parkera.
Ubidea igarota, ezkerrera jo eta Azua herrixkara
datuak:
iritsiko gara. Urtegiko bazterrak lagun,
Denbora: 2 ordu eta
urio
30
minutu
Lubianoko hezegunerantz abiatuko
Otaza
Zailtasuna:
auzoa
gara astiro-astiro. Laster batean Urizar
Erraza
auzoan izango gara. Presa txiki bat
Garaio
aio
Luzera: 12
Uribarri Ganboa
km
igaro ondoren, gora egin eta pista
tegia
tegi
zabaletik jarraituko dugu. Mendixurko
parke ornitologikora heldu aurretik,
Matur
e z ke r r e ra e g i n e t a G a ra i o ko
Lubiano
hezegunea inguratuz, abiapuntura
baso parkea
p
Uriza
Gebara
auzoa
iritsiko gara.
Za

ribarri Ganboako urtegiaren ertzeko


Ga ra i o parkean hasiko dugu
ibilbidea. Bisitari ugari erakartzen
dituen eremu goxo hura Landa eta
Mendixur herrien artean dago.
Maturana herritik parkearen
sarreraraino iritsiko gara. Lehen
a pa r ka l e ku a n u t z i ko d u g u
autoa eta, oinez jada, eskuineko
e rre p i d e a r i ja rra i t u ko d i o g u
Garaio herri zaharreko elizaren kanpai
hormaraino. Bertan segitzen duen errepidetxoa
lagun, hondartza artifizialera jaitsiko gara.
Eskuinetik segituko dugu gero; kostaldea inguratuz,

You might also like