You are on page 1of 2

MOZIOA, DONOSTIAKO PUNTU KRITIKOEN MAPA DELA-ETA

Aitziber San Roman Abetek, EAJ/PNV udal taldeko zinegotziak, Udal Batzaren
Araudi Organikoaren 98. artikuluak oinarri honako MOZIO hau aurkezten du,
Donostitako puntu kritikoen mapa dela-eta, Osoko Bilkuran azter dadin. Mozio hau
Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean 2015eko martxoaren 16ko bilkuran
egindako interpelazioaren ondorio da.
JUSTIFIKAZIOA
Pasa den otsailaren 27an udal gobernuak Aztiker enpresak buruturiko Donostiako
puntu kritikoen mapa izeneko txostenaaurkeztu zien hedabideei eta ondoren delako
lan hori igorri zigun Udalbatza osatzen dugun hiru talderi. Dokumentu itxia da,
zinegotzi ordezkariaren esanetan auzo elkarteekin eta emakumezko taldeekin
landutakoa, eta berau osatu aurretik ez da aintzakotzat hartu Udalbatza osatzen
dugun udal talde guztion iritzia; ez baita udal taldeekin ezertarako kontatu
prozesuan zehar.
Duela bi urte baino gehiago, 2011ko azaroan hain zuzen, eskatu zion Udalbatzak
udal gobernuari Donostian emakumeentzako arriskutsuak diren puntuen mapa
egin zezala, baina era berean eskatu zion Donostiako Udalbatza osatzen dugun udal
taldeoi ere lan horren infuruko informazioa jakinaraz ziezagula eta udal gobernuak
ez du horrelakorik egin, harik eta dokumentua prentsari aurkeztu dion arte.
Prozedurak prozedura, baina, hiriak badu emakumezkoentzako arriskutsuak diren
mapa bat eta bertan hainbat neurri hartzea proposatzen da; eta mapa egiterakoan
udal taldeen ekarpenak aintzakotzat hartu ez badira ere, derrigorrezkoa deritzogu
jarduera plana zehaztean Udalbatzak udal gobernuari eskatu ziona betetzea eta
udal talde guztiok aintzakotzat hartzea.
Hori dela-eta, behean sinatzen duen zinegotziak honako MOZIO hau aurkezten dio
Udalbatzarrari, onar dezan:

Donostiako Udalbatzak udal gobernuari eskatzen dio Donostiako puntu


kritikoen maparen ondorioz gauzatuko den jarduera plana adostu dadila
Udalbatza osatzen dugun udal talde guztiekin.

Donostian, 2015eko martxoaren 20an

Aitziber San Roman Abete


EAJ/PNV udal taldeko zinegotzia

You might also like