You are on page 1of 12

2014ko martxoaren 6a 2.

zenbakia

EMAKUMEOK ERABAKI
EUSKAL HERRIA FEMINISTA ERAIKI

GAI NAGUSIA 2 - 3 NAFARROA 4 - 5 ARABA 6 BIZKAIA 7


GIPUZKOA 8 GASTEIZKO PARLAMENTUA 9 ESPAINIAKO KONGRESUA 10
ESTATUS BERRIA 11 INFOGRAFIA: ABORTUAREN LEGEA 12

GAI NAGUSIA

EUSKAL HERRIA FEMINISTA


ERAIKITZEKO KONPROMISOA

makumeok orain arte lortutako askatasun-eremuak


eta eskubideak galtzen ari
gara, atzeraka goaz. Inboluzio une
batean gaude. Halere, gure esku
dago borroka feminista indartu
eta egoera aldatzea.
Lan-merkatua botere ekonomikoaren mesedetan arautzen ari
da. Haurdun dauden emakumeak
kaleratzeko aukera legeztatu da,
lan-baldintzak okertzen ari dira
eta emakumeak nagusi diren hirugarren sektorean eta sektore
feminizatuetan behin-behinekotasuna, ziurgabetasuna eta prekarietatea dira nagusi. Horrekin
batera, lan-merkatutik kanpo
uzten ditugun etxeko lanak eta
zaintza-lanak emakumeen bizkar
erortzen jarraitzen dute. Ez hori
bakarrik; erakunde publikoak, pertsonen zaintza luxua dela baloratuta, horretarako dauden zerbitzuak eta laguntzak murrizten ari

dira eta, ordainetan, emakumeon


zaintzaren motxila kargatzen.
Espainiako Gobernuak gure gorputza gurea dela ukatu nahi digu,
abortatzeko eskubidea ukatuz.
Eraso honek motibazio ideologiko ultrari erantzuten dio; emakumeok ama-emazte izan behar
dugun ideologiari, hain zuzen.
Abortuaren kontrarreformarekin batera, emakumeon kontrako
eraso gehiago datoz, emakumea
emazte-ama fin, otzan eta menpeko bihurtzeko. Patriarkatuaren
zutabea den familia-eredu tradizionala edo heteropatriarkala
indartzeko neurriak dira. Ugalketa lagundurako eskubidea bikote heterosexualentzat soilik,
haurdun geratzen den emakume oro haurra izatera behartu,
norberaren gorputza eta desioak
ezagutu eta garatzeko hezkuntza
afektibo-sexuala murriztu edo

LOMCErekin guztiz ezabatu, elizgizon esanguratsuen ahotik sexu


bereko pertsonen arteko harremanak gaixotasun gisa aurkeztu nahi dizkigute, eta indarkeria
sexistaren dimentsioa ezkutatu,
garrantzia kenduz, datuak makilatuz eta batzuetan justifikatuz.
Erakunde publikoek horretan duten ardura ez da txikia.
Bereziki larria iruditzen zaigu
bertako hedabide publikoetan
gertatzen ari dena. Aktualitateko
eztabaida eta tertuliatan emakumeon presentzia anekdotikoa
da. Ikusezinak gara. Hedabideetako edukiek eta publizitateak
estereotipo, rol eta balio sexistak
elikatzen eta indartzen dituzte.
Egoeraren irakurketak etsipenean erortzeko baino, egoeraz
jabetu eta erantzuna pizteko balio behar du. Gure bidea egin,
guk nahi duguna izateko, eus-

GAI NAGUSIA
Gure bidea
egin, guk
nahi duguna
izateko,
euskaldunak,
askeak,
jostunen
moduan,
jos ditzagun
emakumeon
arteko sare
sendoak

kaldunak, askeak, jostunen moduan, jos ditzagun emakumeon


arteko sare sendoak. Eta zabal
dezagun gure sarea eta lana esparru sozio-ekonomikoan, kultur
arloan, esparru politikoan, erakundeetan. Eta elika ditzagun
aliantzak eragile sozial, politiko eta sindikalekin, Euskal
Herri euskalduna eta feminista ezkerretik eraikitzeko.
EHBilduk Euskal Herri feministaren helburua bere egin eta
borroka feminista indartzeko konpromisoa adierazten du.
Gure zeregina da mugimendu
feministarekin batera orain arteko borroken lekukoa hartu eta
borroka horiei eustea, gure zeregina da erdi lo genituen borrokak berpiztea, eta mugimendu
feministak irekitzen duen bidea
jarraitzea, pausoz pauso, orpoz
orpo.

[BIDEOA] Onintza Enbeita: En mi coo y en mi


moo, mando yo!

[BIDEOA] Bakartxo Ruizek


UPNri: Gallardn ia feminista da zuekin konparatuta

[MANIFESTUA]
Euskal Herri Feminista
eraikitzeko konpromisoa

#troikagohome TROIKAREN AURREAN GURE BIDEA, ERALDAKETA SOZIALA ETA BURUJABETZA


Nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuetako ordezkariak bildu ziren martxoaren 3 Bilbon,
Global Forum Spain delakoan. Krisiaren aitzakiarekin, herritarren
eskubideetan egin duten urraketa ikaragarria goratu zuten bertan,
haiek diseinatutako politikak aplikatu dituzten ordezkari politikoen

Josu Juaristi
EH Bildu

txalo artean.
Testuinguru horretan, EH Bilduk Troikaren aurrean, gure bidea:
eraldaketa soziala eta burujabetza nazioarteko topaketak antolatu
zituen. Hitzartze nagusien bideoak ikus ditzakezu hemen:

Sandra Muzzi
Sinistra Ecologia Liberta

Jorge Costa
Bloco de Esquerda

Herri Gourmelen
(UDB)

Florian Wilde
die Linke

Trevor Clochartaigh
Sinn Fin

Errikos Finalis
Syriza

Javier Garcia
CUT-BAI

Chesus Roya
Puyaln de Cuchas

Xavier Campos
BNG

Hanno Bruchmann
Blockuppy

NAFARROA

Nafarroan aldaketa
martxan da

afarroan hauteskundeak aurreratzeko zentsura mozioa


galarazteko
erabakiarekin,
Alderdi Sozialistak bizkarra eman
dio Nafarroako gizarteari, baita Parlamentuko gehiengoari ere,
egoera honi amaiera emateko konpromiso argia hartu zuena ostiralean bertan.

Nafarroaren
etorkizuna
nafarrek erabaki
behar dute

Erabaki hori kanpotik dator, Alderdi Sozialistaren interes alderdikoiei erantzuten die, eta ez ditu
kontutan hartzen nafar herritarren benetako behar
eta interesak, ezta Nafarroan bizi den salbuespen
egoera politiko, sozial eta instituzionala ere.
Madrilen hartutako erabakiak, agerikoa dena
baztertzen du: Nafarroaren gaineko erabakiak Nafarroan bertan hartu behar direla, nafarrek hartu
behar dituztela.
Alderdi Sozialistak, euren etorkizuna erabakitzeko gaitasunik ez balute bezala erabiltzen ditu
Nafarroako herritarrak. Baina Nafarroaren etorkizuna nafarrek erabaki behar dute. Aski da nafarren
borondatea baztertzeaz.
Ulertezina da azken asteotan sortu duten ziurgabetasuna. Ikuskizun lotsagarria eragin dute. Na-

far herritarrei barre egin diete. Eta


Ferrazek atera duen komunikatuak
gainera irain egiten dio adimenari.
Orain ohartu al dira Parlamentuaren eta nafar gizartearen osaketa
zein den?

UPNren Gobernua mantentzeko erabakia oso larria da Nafarroako gizartea eskuinaren politikak jasatera
zigortzen baitu. Gizartearen gehiengoarentzat
negargarriak diren politikak, herritarrak aspertuta daudelako, langabeziaz, ustelkeriaz eta irregulartasunez, eta hezkuntza, osasun eta gizarte
politiketako murrizketez. UPNk Gobernuan jarraitzea ahalbidetzea, babestea, Alderdi Sozialistak egin duen bezala, arduragabetasun politiko
onartezina da.
Beti ere, UPN eta Alderdi Sozialistaren gainetik, Nafarroan aldaketa martxan da jada. Herritarren nekea nabarmena da. UPN, PP eta Alderdi
Sozialistaren asmoa nafarrek aldarrikatzen duten
aldaketa sozial eta politikoa geldiaraztea bada,
erabat okertuta daude. EHBildun argi dugu Madrilek ez duela galaraziko aldaketa errealitate izatea. Eta lanean jarraituko dugu nafarren benetako iritzia islatuko duten gehiengo politiko berriak
lortzeko bidean.

NAFARROA

Martxoaren 8a, Nafarroan data


ezinbestekoa urte guztian

asa den martxoaren 5ean Nafarroako Parlamentuko ordezkaritza batek Antsoaingo Klinikara bisita egin du. EH Bilduko legebiltzarkide
Asun Garaialde eta Bakartxo Ruizek eskatua izan zen
bisita hau eta martxoaren 8 bezperetan garrantzia
handia duela esateko moduan gara.
Antsoain mikrokosmosa izan daiteke UPNk eta
nafar eskuinak emakumeen eskubideez duten kontzepzioan. Antsoaingo klinika da egun emakume nafar batek borondatezko haurdunaldiaren etetea burutzen ahal duen leku bakarra; Parlamentua behin
eta berriz azaldu da emakumeek beren eskubideak
osasungintza publikoan gauzatzearen alde, baina,
UPNk PPrekin batera, nafarron borondatea mespretxatu eta ukatu izan du beti.
Opus Deiren gidaritzapean Nafarroa posizio atzerakoienen gotorleku
bilakatu nahi dute. Hau gutxi balitz,
Barcinaren gobernuak beste alde
batera begiratzen du borondatez
haurdunaldia etetea erabaki duten
emakumeen kontrako jazarpenak
gertatzen direnean, klinikaren atarian eraso eta mehatxuak esaterako.
Jazarpen onartezina, UPNk babestua eta Opus eta Elizak hauspotua.

Opus Deiren
gidaritzapean
Nafarroa posizio
atzerakoienen
gotorleku bilakatu
nahi dute

Ezin ahaztuko dugu berriki jaso


dugun datu bat; UGT sindikatuak
eginiko azterlan baten arabera,
emakume eta gizonen arteko soldata tartea Estatu osoko altuena da
Nafarroan, %28,11, Estatuko batez bestekoa baino 5
puntu handiagoa.

2014ko martxoaren 8 hau UPN eta PPren hipokresiaren menpe gauzatuko dugu (ez baitugu deus
ospatzeko), emakumeen defentsan ari direla argudiatuko dute baina Gallardonen lege atzerakoia babestuko dute. Independentzia eta autonomia osokoa
nahi ditugu, desberdintasunak gainditu eta generoagatik jendartean dauden bazterkeriak alde batera
utzi. Eskubide guztiak pertsona guztientzat izan daitezen behar dugu eta horretarako, inguru publikoan
eta botere eremuan sarbide eta baliabide berekietan
aritzeko eskubidea bermatzea exijitzen dugu.

Krisiak arrisku itzela dakar urteetan lortutako eskubide eta aurrerapausoetan atzera egiteko kontziliazio-erantzunkidetasun, berdintasuna
eta ekitatean. Lanaren bereizketa
sexuala eta ezberdintasunak areagotu baino ez ditu egiten. Baina, aldi
berean, aukera bat bada eta erronka
ere bai, ekoizte eta kontsumo eredu berriak ezartzeko esate baterako.
Zaintzaren azpiegiturak eta harremanak berritzeko ere bai, emakume eta
gizonezkoen artean soldatapeko lana
eta soldatapeko ez den lanaren arteko banaketa bidezkoago bat sortuz.

Krisi ekonomiko eta sozial une


honetan, indarrak batzea ezinbestekoa da eskubide eta askatasunen eremuan murrizketa gehiago
egon ez daitezen. Datuek adierazten dute pribatizazioek ezkutuko lana handiagotzen dutela, lan eta
bizi baldintzen makurtzea bereziki emakumeona,
izan ere, berriz ere krisi honen aurrean kaltetuenak
baitira.
Martxoaren 8 hau, krisi ekonomikoak eta austeritate politikek zartatua datorkigu. Atzerapauso legegile eta ideologiko handi batekin jendartearen aurrerapen soziala berdintasunean eta aniztasunean
eman dadin; lan erreforma, hezkuntza erreforma eta
arlo sexual eta ugalketan eraso bortitza.

ARABA

Garoa berriro irekitzeko


PPren desioen aurrean
mobilizatu behar gara
Bere amaiera sinestezinak epilogoa izango duela ematen du. Iberdrola eta Endesaren mesedeetara araudia ad hoc egin du eta zentral nuklear zaharkituta eta
arriskutsu hau berriz zabaltzeko erraztasun guztiak jarri ditu PPk

lderdi Popularrak gizartearen gehiengo nabarmenaren borondateari ez aditu egiteak


ez du inor harrituko. Behin baino gehiagotan
egin du. Baina kezkagarria da hain arduragabeko
erabaki bat hartzea milaka pertsonak arriskuan jarri dituelako gutxi batzuen poltsikoak betetzeko asmoz. Garoa Zentral Nuklearrarekin hori egin du,
hain zuzen. Bere amaiera sinestezinak epilogoa
izango duela ematen du. Iberdrola eta Endesaren
mesedeetara egindako araudia ad hoc egin du
PPk zentral nuklear zaharkituta eta arriskutsu hau
berriz zabaltzeko erraztasun guztiak jarriz.

Arabako gehiengoaren borondatearen aurrean elektriken interesak defendatzeko dekretua


onartu du. Javier Marotok Gasteizko Alkateak eta
Javier de Andresek Arabako Ahaldun Nagusiak
trabak jartzen dituzte. Baina aho txikiarekin egiten dute. Arabako instituzioek esku hartu behar
dute eta Madrilen aurrean planto egiteko unea
heldu da. EH Bilduk argi du. Egun 43 urte dituen
zentral nuklear hau sare elektrikoan berriro ez
dela entxufatzeko berme bakarra lehen bai lehen
eraisteko lanak hastea da.

Arabako gehiengoaren
borondatearen aurrean
elektriken interesak
defendatzeko
araudia onartu du PPk

Mehatxu honen aurrean, konpromisoak hartzeko garaia da. Gure segurtasuna arriskuan jartzen duen eredu energetikoari EZ esaten diogula
agerian uzteko kalera atera behar da Araba. Baina instituzioek eta alderdi politikook ere konpromisoak hartu behar ditugu. Aukeratu zituztenen
(herritarren) borondatea errespetatuz egin behar
dute eta ez mehatxatzen dituztenen (elektriken)
mesedeetara.
Azkenik, gure kontsumo energetikoa murriztea guztion ardura. Energia eredu berri baterako
konpromisoa dugu erronka, efizientzia energetikoan, E berriztagarrietan eta E burujabetzan oinarritutako eredua, hain zuzen.

BIZKAIA

Txartel bakarra, ordainketa


elektronikoa baino askoz gehiago
EH Bilduk txartel bakarraren sorrera proposatu du Hego Euskal Herri
osorako eta Bizkaian urratsak ematen hasiak gara
Ezin ditugu nahastu, ordea, ordainketa elektronikorako txartela eta txartel bakarra, bien artean
desberdintasun oso esanguratsuak daudelako. Txartel elektronikoaren helburu bakarra ordainketa modu
erosoagoa erraztea bada, txartel bakarrak baditu betebeharreko helburu sozialak ere.

Txartel elektronikoaren
helburu bakarra ordainketa
modu erosoagoa erraztea bada,
txartel bakarrak baditu bete
beharreko helburu
sozialak ere
EH Bilduk lau oinarri beteko dituen txartel bakarra defendatzen du.

arraio publikoak funtzio sozial garrantzitsua betetzen du herritarren mugikortasun eskubideari erantzuten dion kasuetan. Bizi dugun gizarte egoera latzean are
agerikoagoa da garraio publiko eraginkor eta
kalitatezko baten beharra, eskubide hori bermatze aldera. Garraio publikoaren zerbitzua
hobetu eta dagokion helburu soziala indartu
asmoz, EH Bilduk garraio txartel bakarraren
sorrera proposatu du Hego Euskal Herri osorako eta lehen urratsak ematen hasia da zentzu horretan Bizkaian.
Ezaguna denez, Bizkaiko Aldundiak Barik
txartela sortu du, hainbat garraiobide publikoren ordainketa elektronikoa ahalbidetzeko. Era
berean, Arabak eta Gipuzkoak ere garraio txartel propioak sortu dituzte eta hiru lurraldeetako
ordezkariak lanean ari dira hiru txartelen arteko koordinazioa hobetu eta txartelen erabilera
beste lurraldeetara zabaltzeko.

Bidai bakoitzeko prezio finkoa. Irteera jakin


batetik helmuga jakin batera bidaiatzeagatik
prezio bera ordainduko du erabiltzaileak, aukeratzen
duen garraioa edozein dela ere.

Orduan eta bidai gehiago, deskontu handiagoa. HIrteera jakin batetik helmuga jakin batera bidaiatzeagatik prezio bera ordainduko du erabiltzaileak, aukeratzen duen garraioa edozein dela ere.

Errentaren araberako prezioa. Txartel bakarrak baliabide gutxien dituztenen mugikortasun


eskubidea bermatzen lagundu behar du.

Erabilera Hego
Euskal Herri osoan.

Bizkaiko Aldundiak ez du txartel bakarraren dimentsio soziala lantzeko asmorik eta ordainketa
elektronikoa erraztera mugatu nahi du Barik txartela. Horregatik, EH Bilduk egiazko txartel bakarra
bultzatzeko proposamena luzatuko du Bizkaiko
erakundeetan.

GIPUZKOA

Berdintasunerako
Plana: Egiteko asko

rteak joan urteak etorri, zoritxarrez, emakumeek indarkeria matxista jasaten jarraitzen
dute. Munduko biztanleriaren erdiak indarkeria matxista jasaten du, hortaz. Gure gizartean, gaitz
sozialik larrienetakoa eta ezkutatuenetariko dugu
hau.

Egoera honen aurrean, planak aurre egin nahi dio


errealitate horri, ikuspegi aitzindari batez, hau da, beste erakunde batzuek jorratu dutenez zeharo bestelako
batez: Berdintasuna lortzeko moduan sakondu baino,
sistema beraren eraldatzea bilatzen da, benetako berdintasuna lortu nahi badugu, hori delako bide bakarra.

Horregatik, hasieratik Gipuzkoako Aldundiak berdintasuna lehentasuna izan behar zuela argi izan du.
Hauxe da alegia, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Planak atxiki nahi duena: foru
gobernuaren apustu estrategikoa emakume gipuzkoarrak lurraldean jasaten ari diren prekarizazioari
amaiera jartzea eta berdintasunezko baldintzetan
bizitzaren zaintza lehenetsiko duen beste eredu batera igarotzea.

Planteamendu honek betiko berdintasunezko diskurtso klasikoekin apurtzen du, eta horretarako, beharrak berriro finkatu eta esku-hartzerako lehentasun
politikoak aldatu nahi ditu.

Ez da, inondik inora, ohiko plana izan. Sortze prozesua gizarteko eragile desberdinen parte-hartzearekin egin zen, zeinetan urte eta erdian, Berdintasuneko Zuzendaritza 40 talde feminista eta emakume
talde baino gehiagorekin elkarlanean aritu zen, baita
udaletako 20 bat berdintasun teknikari eta GFAren
100etik gora teknikari eta politikarirekin ere.
Honek ahalbidetu du herritarrek eztabaidarako
eta alternatibak eraikitzeko espazio berriak izatea,
hala nola, egungo eredu sozioekonomikoak eragindako bizi-baldintzen galerari berehalako erantzuna
emateko gaitasuna izatea, modu bortitzean, bereziki,
emakumeak kaltetzen dituztenak.

Emakumeek beldurrik gabe bizitzeko eskubidea,


indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea, bizitzea
merezi duen bizitza izateko eskubidea urrun ikusten
dute oraindik. Eta arazo honen aurrean arreta txiki bat
piztea lortu bada ere, ez ditzagun gure buruak engainatu; indarkeria matxistaren alorrean, egiteko asko
dugulako.

SAREAN
Plana osorik: (http://www.gipuzkoa.net/
noticias/archivos/II_Plan_Berdintasuna.
pdf).
II Planari buruzko dokumentala (33):
(http://www.berdintasuna.tv/eu/kanalak?v=jlovc344fa3qmihahtva&repr=1)
Edo bertsio laburra: (http://www.berdintasuna.tv/es/canales?v=6i2gd90eknjlolmom89j&canal=ii)

GASTEIZKO LEGEBILTZARRA
Heziberri ala Zaharberri 2020?
Jaurlaritzaren Heziberri Planak ez du LOMCEri aurre egiteko balio. Sistema ontzat
emanda ez du ondorio praktikorik izango. Sektoreko eragileekiko elkarlana da alternatibak adostu eta hezkuntza
sistema propioa egituratzeko
bidea.

aurlaritzak Heziberri 2020 Plana abian jarri zuen 2013ko


urrian LOMCEren aurrean (...)
aho batez azaldu den gaitzespenari
erantzuna eman nahian. Hala aurkeztu zuen behintzat, baina hasieratik
agerian geratu zen Heziberri ez dela
nahikoa LOMCEri aurre egiteko eta
are gutxiago lege horren ondorio larriak galarazteko. Horrela ulertu zuten hezkuntza eragileek, oro har, bai
eta EH Bilduk ere. Hala ere, urrats
bat izan zitekeelakoan, parte hartzeko deia jaso zuten eragileek baikor
erantzun zioten ekimenari. Jaurlaritzak prozesutik kanpo utzi zituen, ordea, sindikatuak eta ikasle-elkarteak.
Ulertezina. Are ulertezinagoa sektore
osoaren adostasuna eta konpromisoa
lortzeko helburua duenean.
Xede horrek LOMCEren aurkako
estrategian duen garrantziaz jabeturik, EH Bilduk eztabaida monografikoa eskatu zuen Legebiltzarrean.
Bertan, azaroaren 27an, ponentzia
osatzea proposatu zuen, bazterkeriak alboratzeko eta hezkuntza eragile guztien partaidetza ahalbidetzeko,
LOMCEren inposizioari aurre egin eta
gure sistema propioa eraiki bidean
elkarlana eta adostasuna ezinbestekoak direlako euskal hezkuntza sistemaren oinarriak zehazteko. EAJk,
aldiz, ezezkoa eman zion bide horri,
sektoreko eragileei muzin eginez.
Jaurlaritzak aldebakartasunaren
aldeko apustua egin du. Bistakoa da;
horren isla da Heziberriren lehenengo
egitasmoaren aurkezpena, otsailaren

Sektoreko
eragileekiko elkarlana
eta adostasuna
ezinbestekoak dira
LOMCEri aurre egiteko
eta euskal hezkuntza
sistemaren oinarriak
zehazteko

Jaurlaritzak euskal
hezkuntza sistema
eraiki bidean urratsak
egin nahi baditu,
bidelagun izango
gaitu. Baina hori ez
du lortuko Heziberri
Planaren bidez

26an. Hezkuntza sailburua bakarrik


agertu zen Hezkuntza-Eredu Pedagogikoaren Markoaren berri emateko;
urrian, ordea, hezkuntza eragileek inguratuta aurkeztu zuen Heziberriren
hasierako zirriborroa. Bitxia aldaketa.
Eta adierazgarria. Eragileen aldetik
500 ekarpenetik gora jaso omen ditu
Gobernuak, baina zirriborro hura eta
behin-betiko plana alderatuz, aldaketak oso urriak dira. Ekimenaren kokapena bai; hori aldatu da. Zaharrak
berri. Orain Heziberri ez omen da
LOMCEri aurre egiteko, euskal hezkuntza sistema hobetzeko baizik.
Ez diogu Hezkuntza sailburuari
ilusioa kendu nahi, baina euskal hezkuntza sistemarik ez da existitzen.
Gezur bat mila aldiz errepikatuta ere,
beti gezur. Jaurlaritzak ontzat ematen
du Madrilek inposatutako hezkuntza
sistema eta bere eskumenak Espainiako sistema arautzen duen legedia
neurri txiki batean garatzera mugatzen dira. Euskal Herriko hezkuntza sistema eraiki bidean urratsak
egin nahi baditu, bidelagun izango
gaitu. Baina hori ez du lortuko, inondik ere, Zaharberri... barka! Heziberri
2020 Planaren bidez.

ESPAINIAKO KONGRESUA
Soilik emakumeoi dagokigu geure
gorputzaz erabakitzea!
liatu nahi izatea euskal gizartearen
gehiengo zabal batek eta geure herriko erakundeek ere arbuiatutako
erreforma inposatzeko.
Eskubide sozialen murrizketa basatiari dependentziarako laguntzen ia erabateko desagerpena
gehitzen badiogu, Onintzak berak
esan zuen bezala, lege berriak tunel ilun batetik emakumeak iraganera bidaliko dituela ohartuko gara.

orrela laburbildu genezake bi


minutu eta erdiko mezuan,
ekimen parlamentario baten
harira Onintza Enbeita diputatuak
duela bi aste Madrilen bota zuena.

segundoko diskurtsoan ezin hobeto


laburbildu zuela Enbeitak eztabaidagaiaren muina. Emakumeok,
geure gorputzaz ere erabakitzeko
eskubide osoa dugu! , esan zuen.

Era horretan, eta aurre ikusten zen bezala abortuari buruzko


eztabaida merezi duen dimentsioa
hartzen hasi zen. Eta ez da gutxiagorako, izan ere, Amaiurreko ordezkariak nabarmendu zuen bezala,
abortuaren eztabaida funtsean, euren gorputzaz erabakitzeko emakumeek duten eskubideari buruzko
eztabaida baita.

Baina ez da hori soilik. Abortuaren erreformak lehen mailako zama


ideologikoa darama bere baitan. Eta
Onintzak, argi eta garbi utzi zuen.
Gogoan hartu behar baita, lege honen erreforma, bere hauteskunde
programak zekarren puntu bakanetakoa izango dela Alderdi Popularrak bete egingo duena. Zuek guztia pribatizatzen duzue. Hala ere,
emakumeon gorputza estatu arazo
bihurtu nahi duzue!, aurpegiratu
zien diputatu subiranistak.

Egia da Onintzaren hitzartzea


Nire aluan nik neuk agintzen dut!
esaldiak egin zuela ezagun. Baina
egia da ere bai, esaldi hark bezalaxe, bi minutu eta hogeita hamabi

Eta ez da kasualitatea eskuin


espainiarrak krisi ekonomikoaz ba-

Eta iragan ilun horretan, batetik,


lan merkatua gizonezkoa zen erabat, eta bestetik, emakume ezkongabeei, eta zer esanik ez lesbiana
bikoteei, ama izatera debekatzen
zitzaien. Alegia, euskal gizarteak
ezagutu dituen aurrerapenen gainetik, eliza katolikoaren printzipio
atzerakoienetan oinarrituriko familia eredu zehatz bat inposatu nahi
digu Espainiako gobernuak.
Lege berriak abortuaren inguruan inposatuko dituen murrizketek
eta horiek emakumeengan izango
dituzten ondorio larriek denbora
luzez hitz egitera behartuko gintuzkete. Momentuz, mezu horrekin
gelditzen gara: Soilik guri, emakumeoi, dagokigu geure gorputzaz
erabakitzea!.

SAREAN
[BIDEOA] Maite Aristegi: No
son brotes verdes: es la selva amaznica de los bancos,
frente al desierto de los desprotegidos

10

[BIDEOA] Errekondo a Rajoy:


lo nico que les corresponde
es respetar la decisin de la
ciudadana vasca

[BIDEOA] Onintza Enbeita:


El estado de la nacin deja
mucho que desear

ESTATUS BERRIA

Estatus berria edo


estatus zaharraren
itxura aldaketa?

rritzean kokatzen da helmuga, hau


da, estatus zahar eta zaharkituaren
eguneratze batean, bere muga guztiak eta espainiar legediaren topeak
mantenduz.

zen, hain zuzen, EH Bilduk ekimena


onartzeko jarritako premisa nagusia:
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herritarrei hitza ematearen beharra jasotzea.

Formei dagokionean, EAJren zuzendaritzak nabarmen utzi zuen bere


legebiltzarkidea taldea, honek EH Bildurekin adosturiko testua ezerezean
utzi baitzuen, Sabin Etxean PSErekin
beste akordio bat itxiz.

Norabide hori berresten dute Urkulluren hitzek; hainbat urtez 2015


urtea iragarri dute jeltzaleek estatus
berria ezartzeko. 2015a gerturatzen
ari denez eta aurrera egiteko borondaterik ez dutenez, estatus berria
2020ra atzeratu dute orain eta beti
ere, Estatuaren oniritzia badu

EAJ-PSE akordioaren edukiek


zehazten duten norabidea da, ordea,
kezkagarriena: estatus berri bat baino, Gernikako Estatutuaren azal-be-

EAJ eta PSEren bozak bat eginda,


estatus berriaren inguruko ponentzia
erabakitze eskubideari erreferentziarik egin gabe eratuko da. Horixe

EH Bilduk argi du: estatus berriak, berria izango bada, erabakitzeko eskubidea bere baitan jasoko
duelako izango da. EH Bilduk egiazko
estatus berri eta demokratiko horren
alde jarraituko du lanean, Gasteizeko
legebiltzarrean, baina baita ere gainontzeko instituzioetan eta nola ez
eta bereziki, Espainiak eta Frantziak
inposatzen duten menpekotasun harremanarekin apurtzeko gogoz den
Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialarekin.

AEko legebiltzarreko estatus


berriaren ponentziaren eraketarako EAJk eta PSEk erdietsiriko akordioak galdera hori piztu du
jende askorengan. Ez da gutxiagorako, akordio horren edukiei eta formei
erreparatzen badiegu.

11

BI EREDU DAUDE

ESKUBIDE

sexual eta erreproduktiboak guztiontzat

XXI mendeko jendarte laiko


batean moral katolikoa

INPOSATU

LOMCE, hezkuntza tradizionala mantentzeko

Heziketa afektibo-sexuala
curriculumean
Norberak erabakitzen du:
noiz, nola eta norekin eskuratu plazerra

Sexua = Erreprodukzioa

Erreprodukziorik gabeko sexua = Bekatua

Familia EREDU BAKARRA


= Tradizionala
Antisorgailuen erabilera = Bekatua
Familia eredu bakarra:
FAMILIA PATRIARKALA

Antisorgailuak pertsona guztien eskura

Norberak erabaki behar du aita edo


ama izan nahi duen, nola eta norekin.
BAI

EZ
Erreprodukzio
Adopzioa
naturala edo lagundua

ABORTUA = ESKUBIDEA
Eskubide hau osasungintza publikoak
bermatu behar du, berme guztiekin
eta dohainik.
GURE GORPUTZ ETA BIZITZEZ ERABAKITZEKO
ESKUBIDE OSOKO SUBJEKTUAK GARA PERTSONAK

EMAKUMEA = AMA

Emakumea, zaintzara eta etxeko


lanetara kondenatua

Abortua = delitua

Abortu
Bitarteko ekonoklandestinoen
mikoak dituzten
hazkundea,
emakumeek
emakumeen
abortatu halako
osasuna
dute soilik era
seguru batean. arriskuan jarriz.

Emakumea ez da eskubide osoko subjektua.


BIKTIMA da, AHULA da. Ez da bere gorputz
eta bizitzaz erabakitzeko gai.

You might also like