You are on page 1of 12

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAK

LURRAREN ETAINGURUMENAREN ZIENTZIETAKO AZTERKETA


2009/2010IKASTURTEA
BIAUKERETATIK BAT HARTU BEHAR DUZU (A EDO B)
AAUKERA
1. aztergaia (2,5 puntu)
Energia-baliabideak
1.1. Zerrenda itzazu energia berriztagarriek dituzten abantailak eta desabantailak. Eguzki
energiaren zer alderdi nabarmenduko zenuke, gainerako energia berriztagarrien ezaugarrien
aldean?
A.- Energia berriztagarriak orokorrean
a) Abantailak

Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo


batere kalterik ez dute eragiten. Ez dute kutsatzen.

Oso ugariak dira.

Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.

Ingurumenarekin adeitsuak dira. Errespetatu egiten dute.

Ingurumenean eskuratu daitezke.

b) Eragozpenak

Energia hauek instalatzeko inbertsio oso handiak egin behar dira.

Baliabide naturalen ustiaketa suposatzen dute.

Etekin txikia ateratzen da.

B.- Eguzki energia:


a) Mota hauek dira:
Eguzki-arkitektura: irtenbide arkitektonikoak argi izpien aprobetxamendu termikoa
lortzeko. Etxearen orientazioa, leiho handiak hegoaldean eta beroa metatzen duten hormak.
Fotoboltaikoa: Siliziozko beira erdieroaleari (gela fotoboltaikoa) argiak eragiten
dionean elektrizitatea sortzen da.
Eguzki energia termikoa: Plastiko beltzezko zurgatzaile termikoak, zirkuitu
hidraulikoarekin elkartuta.
b) Ezaugarri bereziak:
 Erabilpena: Potentzia handikoa sare nagusiarekin konektatzen da, etxalde eta baserriak
elektrifikatzeko eta berariazko erabilpenak: faroak, ziurtasun aereoa,errepideko telefonoak,
sateliteak, erloju eta kalkulagailuak...
 Abantailak: Autoktonoa, agortezina eta garbia. Kalitate energetiko handia.
Kanpokoarekiko independentzia. Inpaktu ekologiko baxua.
 Eragozpenak: Irregularra eta sakabanatua. Gehiegizkoa ezin da metatu.
1.2. Zerk kutsatuko du gehiago: erregai fosiletatik ateratako energiak edo energia nuklearrak?
Zein du nahiago herri iritziak? Arrazoitu erantzuna.
A.- Kutsadura
a) Energia nuklearra

energi ahalmen handia: 1 kg uraniok 1 kg ikatzek baino 106 aldiz energia gehiago.

Ez du atmosfera CO2 eta S-rekin kutsatzen. Garbiagoa da, beraz

Kutsadura termikoa edo bero kutsadura besterik ez du sortzen

b) Erregai fosiletakoa: gehiago kutsatzen du

Zikina da, CO2 eta SO2 sortzen dituelako.

Petroliontzi istripuak: itsas kutsadura, marea beltzak

Gainera bero kutsadura sortzen du, besteak bezala.

B.- Herri iritzia: Erregai fosiletakoa nahiago du honengatik:

Istripu nuklearrek oso ondorio larriak eta iraunkorrak dakartzatelako

Erradiaktibitateak oso kalte larriak sortarazten dituelako

Hondakin nuklearren arazoa: iraunkorrak dira eta kentzeko irtenbide txarrak


daude, beren biziraupena edukinontziena baino handiagoa delako.

Zentral nuklearrek iraungitze data dute eta ezin dira desmuntatu, betirako hilerri
nuklearra sortarazten dutelako
2. aztergaia (2,5 puntu)
Kanpoko sistema fluidoak. Atmosfcra.
2.1. Deskriba ezazu atmosferaren osaera gutxi gorabeherakoa, eta eman bera osatzen duten
geruzen izenak eta ezaugarriak.
A.- Osaera: Gas arinenen (H2 eta He) kanporanzko ihesagatik eta azaleko beste sistemekin
(hidrosfera, litosfera eta biosfera) gertatzen diren oreka-erreakzioengatik osaketa oso sinplea
da, %78 N2, %21 02, %0,93Ar, %003 C02 eta gainontzekoa beste gas batzuk, bereziki
H2O eta hautsa.
Sumendiek denbora geologikoetan zehar eta gizakiak azken hamarkadetan gas kopuru
garrantzitsuak sartu dituzte atmosferan eta honek berehalako ondorio klimatiko eta
ekologikoak dakartza.
Gasen konprimagarritasunagatik atmosfera gehiena azaleraren ondoan dago, bere pisuak
konprimitua; lehenengo 6 Km-etan masaren %50 dago eta lehenengo 15 Km-etan %95.
Gasen proportzioa (airea) ez da aldatzen lehenengo 80 Km-etan (homosfera). 80 Km-etatik
gora aldakorragoa da (heterosfera) eta bi geruzen arteko azalera homopausa da.
B.- Geruzen izenak eta ezaugarriak
a) Homosfera:
Troposferaren goiko muga, tropopausa, poloetan 9 Km-etara eta ekuatorean 18 Km-etara
dago. Konbekzio-fluxu bertikal eta horizontal (haizea) garrantzitsuak daude, lurralde
desberdinetan dauden presio eta tenperatura desberdinetatik sortuak. Hidrosfera biosfera eta
litosfera ukitzeagatik H20 eta C02 kopuru garrantzitsuak eta hautsaren kopuru aldakorra
dauzka, azken hau bereziki lehenengo 500 m-etan kontzentratuta (geruza zikina).
Altuerarekin tenperatura jaitsiz doa, 1C 150 m-ko, tropopausan -70C-koa izanik.
Troposferan fenomeno meteorologikoak (bereziki hodeiak eta prezipitazioak) gertatzen dira.
Estratosferan ez dago fluxu bertikalik, baina horizontalen abiadura 200 Km/ordu maiz
izaten da. Hemen tenperatura handituz doa altuerarekin, 50-60 Km-etan 15C heltzen
direlarik; hemen estratopausa edo gaineko mesosferarekin daukan muga dago. Badirudi
oxigenoaren fotodisoziazioagatik sortzen den 03-ak eguzki izpiak zurgatuta tenperatura
igotzen dela. Ozono honek izaki bizidunentzako pantaila babeslea osatzen du; estratosferaren
goiko erdia hartzen du eta ozonosfera deritza.
Mesosfera homosferako azken geruza da, 50 eta 80-85 km artean. Tenperatura berriro jaitsi
eta 142C lortzen dira mesopausan, termosfera edo ionosfera deritzan hurrengo
geruzarekiko mugan. Geruza honetan bereziki meteoritoak sartzean marruskaduragatik gori-

gori jartzen dira (izar-usoak). 80 Km-tan, hodei noktiluzenteak (mesosferako Polo


hodeiak)sortzen dira, klima aldaketarekin erlazionatzen direnak.
b) Heterosfera:
Termosfera edo ionosfera: 80-85 km-tik 640 km-raino hedatzen da. Molekula gehienak
ionizatuak daude energia handiko eguzki izpiengatik. Gas ionizatuek erradiazio ultramorea
zurgatu eta tenperatura igotzen da, 1000C gainditzen direlarik. Geruza honetan aurora
borealak sortzen dira, Eguzkitiko zatiki atomikoak iritsi eta lur eremu magnetikoak
bideratuta zona polarretan kontzentratzean.
Exosfera: 10.000 km-raino heda daiteke. Atmosferako atomo eta molekulak espaziora alde
egin dezakete. Gas arinenek, hidrogeno eta helioa gehien bat, eratzen dute geruza hau
2.2. Irudika ezazu, eskema baten bidez, atmosferaren zirkulazio orokorraren sistema. Azaldu
zirkulazio sistema horrek Lurraren klimaren
gainean duen eragina.
Lur sistema berogailu erraldoiaren antzekoa
da. Eguzkia erregaia da, tropikoen arteko
ozeanoak ur-galdarak, atmosfera hodi
eroaleak eta prezipitazio mota guztiak
erradiadoreak (ur molekulek egoeraz
aldatzean, kondentsatzean, beroa askatzen
dute).
Zona ekuatoriarra berotu eta goranzko
korronteak sortzen dira, haizea bertara
abiatzen da, depresio gune iraunkorrak
(konbergentzia zona tropikala) sortzen
direlarik. Hadley konbekzio zelula da.
Igotako airea zona azpitropikaletan jaisten
da, antizikloi iraunkorrak eta ondoriozko
basamortuak sortzen direlarik.
Tarteko latitudeetan, fronte polarraren aldean
beste konbekzio zelula dugu, horra
iparraldeko haizeak eta mendebaldeko
Westerlies abiatzen direlarik (konbergentzia
zona)
3. aztergaia (2,5 puntu)
Ur-baliabideak.
3.1. Egin ziklo hidrologikoaren eskema eta azaldu zergatik den garrantzizkoa plangintza
hidrologikoa.
A.- Ziklo hidrologikoa
Uraren hedapena ehunekotan azaldua hau litzateke: %97,2 ozeano eta itsasoetan, %2,2
glaziarretan, %0,6 lurpeko uretan, %0,02 ibai eta lakuetan eta %0,001 atmosferan.
Ur metakinak konektatuak daude, ura horietan zehar mugitu eta zirkuitu itxi bat (ziklo
hidrologikoa) eratzen duelarik. Eguzki beroak ozeano, laku eta ibaietako ura lurrintzen du,
bereziki zona intertropikaletan. Kondentsatuta hodeiak eratzen dira eta hauek hozten
direnean ura askatzen dute, euri edo elur moduan hozteko graduaren arabera. Honela ibaiak
edota glaziarrak sortzen dira eta hauek isurketaren bidez ozeanora jotzen dute. Uraren
mugimendua ziklo bat da: lurrinketa = prezipitazioa + isurketa.

Ozeanoen bolumena (1,35 x 109 km3)


4

3,7 x 10 km /urte (ibaien ekarpena = lurrinketa)

= 36.000 urte, egonaldiko denbora*

B.- Plangintza hidrologikoaren garantiza uraren erabilerak dakartzan arazoetatik dator:


1. Baliabide hidrikoen gainustiapena:
Gero eta eskaera gehiago dagoenez gero honetara irits daiteke:
Ustiatutako baliabidea > 1
Baliabide berriztagarria
Honek ibaien emaria eta lakuen maila jaitsarazi ditu. Itsas aldean, gainera, ur gazia akuiferoetan
sartu egin da. Beste arazo bat, akuiferoak gehiegi ustiatzeagatik lurra hondoratzea da.
2. Uraren kutsadura: Uraren Legeak honela definitzen du: materia edo energia formak uretan
sartzeko jarduera eta ondorioa, edo geroko erabilera edo eginkizun biologikoari dagokion
kalitatea kaltetzen duten baldintzak zuzenean edo zeharbidez eragitea
Kontsumoa arrazionalizatu eta aurrezteko neurriak
1- Orokorrak
a) Ibaiak, uharrak, akuiferoak kutsadurarengandik babestea
b) Uraren birziklapena eragitea
c) Basoa babestea
d) Baliabide sakonak ez berriztagarriak erregulatzea (Mediterraneoan akuiferoa
gainustiatuta daude)
2- Aurrezpena erabileran arloka
a) Nekazaritza:
 Ureztatzeko sistema txarrak (uholdea eta aspertsioa
tanta.

lurrinketa). Hobeto tantaz-

 Pestizidak eta ongarriak, eta abeltzaintzak lurpeko urak kutsatu.


Erregadioa sekano bihurtu behar da.
Erregadioan, ureztaketa ona erabili eta ubideetako galerak saihestu.
b) Industria: Kutsadura gutxitu, birziklapena eta kontsumo txikia eragin.
c) Hirikoa: Kontzientziazioa, kontsumo gutxiko elektratresnak egin, kuotan gastuak sartu...
3- Neurri teknikoak:

Urtegiak, putzuak eta zundaketak, trasbaseak. Neurri osagarriak: a) Maila freatikoa kontrolatzea,
b) euri ura hartzea, d) desgazitzea.
4- Neurri legislatiboak:
Ura hartzea, isurketa, akuiferoen ustirapena ... arautzea.
3.2. Gainazaleko uraren kontrola: urtegiak. Zer printzipiotan oinarrituko da gizakiaren parte
hartzea?
Aurreko galderan azaldutakoaren arabera, plangintza hidrologikoa beharrezkoa da eta neurrien
artean, neurri teknikoak garrantzizkoak dira eta bereziki urtegiak.
Ziklo hidrologikoan, urtegien bitartez ur kontinentalen itsasoratzea erregulatzen da, herenaren
legean, isurketaren gutxitzea helburua delarik. Gogoratu herenaren legeak dioenez, eroritako
uraren heren bat lurrindu, beste bat lur gainetik isuri eta azken herena iragazi egiten dela. Beraz, bi
gauza lortzen dira:
1.
Ur kontinentalaren egonaldia luzatu egiten da eta urtean zehar modu erregularrago
batean banatu, agorraldian kopuru hori handituta.
2.
Herenaren legean, lurgaineko isurketa, galera eta higadura suposatzen dituena
gutxiagotu egiten da, uholdeak saihesten direlarik.
4. aztergaia (2,5 puntu)
Hiri-ekosistema.
4.1. Hiri-hondakinen konposizioa. Hiri-hondakinak berrerabiltzearen, birziklatzearen eta
balioztatzearen abantaila ekonomikoak eta ingurumen abantailak.
A.- Konposizioa
HHS-ren jarduera sortzailea

HHS mota

Etxekoa

Etxeko zaborrak

Komertziala eta zerbitzuak

Bulegoko materiala, bildukinak,


merkatuetako hondakinak, eta abar.

Osasun gunetakoa

Erietxetako zaborrak, eta abar.

Bide garbiketa, lorategiak, aisialdikoak

Garbiketa aztarnak, orbelak, eta abar.

Utzitako animali hildakoak, altzariak,


tresnak eta autoak

Handiak (elektratresnak, altzariak, eta abar)

Industrialak

Olioak, hondar organikoak, idorkinak, ...

Nekazaritzakoak

Hondar organikoak

Etxegintza

Obra-hondakinak, egurra, eta abar.

Osaera heterogeneoa da, baian hondar organikoak (% 40) eta paper-kartoia (% 22) nagusi
dira. Plastikoa, egurra eta oihalak (% 17), beira-metalak (% 11) eta beste batzuk (% 7)
osatzen dute hondakinen osaera.
B.- Hiri-hondakinak berrerabiltzearen, birziklatzearen eta balioztatzearen abantaila
ekonomikoak eta ingurumen abantailak
Berrerabiltzea: berrerabiltzeko hautatuta jasotzean datza. % 85 berrerabil daiteke,
papera, plastikoak, metalak eta bereziki beira. Arropak, botilak, altzariak, jostailuak,
elektratresnak, beren balio ekonomikoa dute.
Birziklatzea: Hondakinen osagaiak, jatorrizko produktuak edo bestelakoak lortzeko
erabiltzean datza: Horra hor adibide batzuk:

MATERIALA

MATERIAL BIRZIKLATUA

Papera eta kartoia

Papera eta kartoi birziklatuak

Egurra

Paper orea
Zerrautsa
Erregaia

Oihal-zuntzak

Zuntz birziklatuak
Gai energetikoak

Gai organikoa

Konposta

Beira

Beira birziklatua

Metalak

Metal birziklatuak

Plastikoak

Plastiko birziklatuak
Gai energetikoak

Olioa

Erregai ekologikoak (biodiesela), xaboiak


Konpostajea: hondakin organikoa hartu eta prozesu biologiko aerobikoen bidez ongarri
organikoa egitean datza. Etekina % 30-40koa da.
Baliotze energetikoa:
a) Tratamendu biologikoen bidez biogasa edo bioalkohola lortzea da
b) Tratamendu termikoekin (errausketa, pirolisia eta gasifikazioa), energia lortzen da.

Prozesu hauekin, guztiekin bi gauza lortzen dira:


1. Hondakinen ekoizpena gutxitzea
2. Sortutako hondakinen bolumena gutxitzea.
3. Etekin ekonomikoa atera eta beraz, aurreztea.
4.2. Aipa itzazu hiri-hondakin solidoak sortzen dituzten bi jarduera. Zein beste
hondakin mota ezagutzen dituzu? Eman, gutxienez, bi adibide. Aipa itzazu
hondakinen sorrera eta metaketa gutxitzeko neurri orokor batzuk.
HHS-ren jarduera sortzailea

HHS mota

Etxekoa

Etxeko zaborrak

Komertziala eta zerbitzuak

Bulegoko materiala, bildukinak,


merkatuetako hondakinak, eta abar.

Osasun gunetakoa

Erietxetako zaborrak, eta abar.

Bide garbiketa, lorategiak, aisialdikoak

Garbiketa aztarnak, orbelak, eta abar.

Utzitako animali hildakoak, altzariak,


tresnak eta autoak

Handiak (elektratresnak, altzariak, eta abar)

Industrialak

Olioak, hondar organikoak, idorkinak, ...

Nekazaritzakoak

Hondar organikoak

Etxegintza

Obra-hondakinak, egurra, eta abar.

1.

Hondakin ekoizpena gutxitzea


 Gutxitzea: bolumena eta kopurua gutxitzean datza.

 Berrerabiltzea:Metalak eta beirak bereziki. Lehengaiak eta energia aurrezten dira.


 Birziklapena: papera, kartoia, beira eta metalak, bereziki.
2.

Suntsipena

Metatzea: botatzea edo lurperatzea, lurzoruan edo uretan

Erraustea: energia lortzen delarik ala ez.

Biltegiratzea: biltegi, edukinontzi edo zona berezietan, hedapena saihesteko.

B AUKERA
1. aztergaia (2,5 puntu)
Ingurumen arriskuak eta inpaktuak.
1.1. Arrisku geologikoak: lurrikaren jatorria eta zergatikoak.
A.- Arrisku geologikoak, sismikoak, sumendien ondoriozkoak eta higaduraren ondoriozko arriskuak
dira
B.- Lurrikaren jatorria: Faila batean denbora pasa ahala metaturiko tentsioa askatuta sortzen da.
Jatorrizko gunea hipozentroa da, lurrazalaren barnean. Horren bertikalean dagoen azaleko tokia
epizentroa da. Hipozentrotik P eta S uhinak hedatzen dira eta epizentrotik, azaleko uhinak,
suntsitzaileenak.
C.- Zergatikoak:

Zona sismikoenak plaka tektonikoen arteko mugak dira, plaka hauen


elkarrenganako presioek sortzen dituzten hausturengatik. Lur mailan, azpiratze zonak,
ertz dibergenteak, kontinente barneko Rift-ak eta faila transformakorrak dira zona
sismiko garrantzitsuenak.

Lurrikaren beste zergati bat sumendi gertaerak, jaurtiketak esate baterako dira.

1.2. Lurrikarak iragartzeko metodoak eta aurretik neurriak hartzeko mekanismo zuzentzaileak.
a)
Aurreikusteko metodoak: estatistikoak (lurraldearen historia sismikoan
oinarrituta, erritmoak aurreikusteko) eta aitzindari sismikoak aztertuz, zona sismikoak
defini daitezke eta ereduen arabera lurrikarak iragarri.
Hauek dira aitzindari sismikoak:

Mikrolurrikarak ugaritzea, zartadurak sortzean.

Lurra altxatu eta malda aldatzea, bolumena handitzean.

Uhin sismikoen abiadura aldatzea, zartadurengatik.

Harrien eroankortasun elektrikoa aldatzea (zartadurekin jaitsi egiten da baina


gero handitzen da, uraren edukieragatik).

Irrati uhinak gutxitzea, lurzoruaren eroankortasun elektrikoa handitzeagatik.

Eremu magnetikoa aldatzea.

Radon gasa jaurtitzea.

Iragarle biologikoak: animaliak dardara nabaritzen dute, guk baino lehen.

b)

Aurrezaintzeko eta zuzentzeko mekanismoak. Arau sismorresistenteak.

Arrisku sismikoen mapak egitea.

Lurralde antolaketa, arrisku zonetan populazioa ez metatzeko.

Hiritar babesa, jakinarazi, iragarri eta zona husteko.


Araudiak Espainiako zona sismikoak definitzen ditu: lehenengo zona,VI
isosistak mugatzen duena, bigarren zona, VII isosistak mugatua eta VIII isosistaraino
doana eta hirugarrena, VIII isosistaren gainekoa. Araudiak arriskuaren arabera obrak
sailkatzen ditu eta bestetik eraikuntzan erabilitako egiturak eta zona kontutan hartuta,
eraikin mota bakoitzean erabili behar diren egiturak (metalezko egiturak eta ormigoi
armatuzkoak jarkikorrenak dira, zimenduetan zurruntasuna ekidin behar da, dardarak
zurga ditzatzen...

Laburbilduz, gomendio batzuk hauek dira:


o

Planta simetrikoak (bi ardatzen arabera) eraikitzea.

Masa berdin banatzea altueraren arabera.

Atalen arteko lotura lauak.

Ubideak ez dira bloke batetik bestera pasako.

Zimentazio homogeneoa bloke bakoitzean.

o Eskailerak ez dira bobeda tabikatuen gainean eraikiko ezta hormetan enpotratu


eta zintzilikariak ere.
2. aztergaia (2,5 puntu)
Hidrosfera.
2.1. Deskriba ezazu hidrosfera. Nolakoa da bere funtzio erregulatzailea?

A. Hidrosfera: Lurreko Zientzietan, Lurpean, azalean eta gainazalean dagoen urak osatzen
duen sistema materiala deskribatzen du. Hidrosfera Lurrazalaren uren multzoa da bai solido,
6
3
bai likido moduan. Bere kantitate osoan konstante kontsidera daiteke (1.386 10 Km ).
Uren biltegiak hauexek dira: ozeanoak, glaziarrak, lakuak, lurpeko urak eta ibaiak.
Uraren hedapena ehunekotan azaldua hau litzateke: %97,2 ozeano eta itsasoetan, %2,2
glaziarretan, %0,6 lurpeko uretan, %0,02 ibai eta lakuetan eta %0,001 atmosferan.
Ur metakinak konektatuak daude, ura horietan zehar mugitu eta zirkuitu itxi bat (ziklo
hidrologikoa) eratzen duelarik.

B. Funtzio erregulatzailea:
o Atmosferarekin: Bero hartuzteak uraren bero espezifiko handiagatik. Lurrinketan urak beroa
jasotzen du eta kondentsazioan askatu.
o Ozeano korronteak:

Azaleko korronteak:
o
Korronte beroek, Gulf Stream, adibidez,
kostaldeko ingurunea berotzen dute (Europako
Mendebaldea)
o
Korronte hotzek, Nekazariarena, adibidez,
kostaldea hozten dute (Ipar Amerikako Ekialdea)

Korronte sakonak: Azaleratzen diren tokietan ozeanoa


hoztuta klima baldintzatzen dute. Azalekoekin batera zirkuito handiak
eratzen dituzte
2.2. Zein da ozeanoek klimaren gainean duten eragina, kontuan harturik urak oso bero espezifiko
handia duela?

Urak oso bero espezifiko handia duela eta orokorrean, uraren tenperatura aldatzeak
energi hartuzte handiak eskatzen ditu eta ondorioz, tenperatura konstanteari eusten dio.
Honexegatik, kostaldeko klima leunagoa da eta tenperatura aldaketak ez dira handiak, klima
ozeaniarra sortarazten duelarik.

Korronte beroak eta hotzak ukitzen dituzten kostaldeak hoztu eta berotu egiten dituzte,

hurrenez hurren.

Azkenik, korronte sakoneko ura azaleratzen denean, itsasoaren tenperatura jaitsita,


lurrinketa gutxitu eta klima lehorra eragiten du (Atakama basamortua).
3. aztergaia (2,5 puntu)
Kanpoko sistema fluidoen dinamika.
3.1. Dinamika atmosferiko horizontala: atmosferaren zirkulazio orokorra.
Lur sistema berogailu erraldoiaren antzekoa
da. Eguzkia erregaia da, tropikoen arteko
ozeanoak ur-galdarak, atmosfera hodi
eroaleak eta prezipitazio mota guztiak
erradiadoreak (ur molekulek egoeraz
aldatzean, kondentsatzean, beroa askatzen
dute).
Zona ekuatoriarra berotu eta goranzko
korronteak sortzen dira, haizea bertara
abiatzen da, depresio gune iraunkorrak
(konbergentzia zona tropikala) sortzen
direlarik. Hadley konbekzio zelula da.
Igotako airea zona azpitropikaletan jaisten
da, antizikloi iraunkorrak eta ondoriozko
basamortuak sortzen direlarik.
Tarteko latitudeetan, fronte polarraren
aldean beste konbekzio zelula dugu, horra
iparraldeko haizeak eta mendebaldeko
Westerlies abiatzen direlarik (konbergentzia
zona)

3.2. Gertakari atmosferikoak: haizea. Haize-motak.


A.- Haizea: Presio gradienteagatik sortzen den mugimenduan dagoen airea da.
B.- Haize-motak:
Azaleko eta altuerako haizeak
a) Azaleko haizea: lau indarren ondorioa da:
Presio indarra, airea depresiorantz eramateko joera duena
Coriolis-en indarra, aurrekoa okertzen duena.
Marruskadura indarra, erliebearen eraginez
Indar zentrifugoa, antzikloietatik airea ateratzea errazten duena eta depresioetan sartzea
eragotzi.
Hauen ondorioz, antizikloietan haizea erlojuaren arabera mugitzen da eta depresioetan
alderantziz.
b) Altuerako haizea edo geostrofikoa
Troposferako goi mailetan presio indarrak eta Coriolis-ekoak orekatuak daudenez, sortzen den
haizea isobaren paraleloa eta oso azkarra da, ez baitago marruskadurarik eta bihurguneak
jarraitzen ditu.
Haize motak
a) Iraunkorrak: jatorri dinamikoa dute eta atmosferako zirkulazio orokorraren ondorioa dira;
adibidez, alisioak.
b) Aldizkakoak: Jatorri termikoa dute.

Urtarokoak: adibidez, monzoiak, kontinente eta itsasoen arteko bero desberdintasun


handiagatik sortzen dira.
Egunerokoak: itsas brisak edo mendi-brisak bezalakoak.
d) Tokikoak: eskualde batekoak dira eta jatorri termiko ala dinamikoa izan dezakete; adibidez,
ziertzoa, tramontana, mistrala, pagurrina,...

4. aztergaia (2,5 puntu)


Lurraren fasearteak: lurzorua.
4.1. Lurzorua: definizioa eta garrantzia.
A.- Lurzoruaren definizioa
Lurzorua, geosfera, hidrosfera eta atmosferaren arteko interfasea da. Ama harria meteorizatuta sortutako
zatikiez (harez, limoz eta buztinez), eta humusez osatua dago; aurrekoez gain, bizidunak eta hauek
bizitzeko beharrezkoa den ura eta ioiak ere, ezinbesteko osagaiak dira.
B.- Garrantzia

Elikagaien sorleku eta biltegia: materiaren zikloa, bertan gauzatzen da, gai
organikoa usteldu eta ioiak askatzen dituelarik.

Landare biomasaren ekoizpena: ekoizleen euskarria da.

Arazketa funtzioa: poluitzaileak xurgatu egiten ditu eta airea eta ura iragazi.

Erreserba energetikoa.

Azpiegitura: gizakiarentzako asentamendua.

Lehengaien iturburua: buztina, harea, legarra eta mineralak.

Nekazaritza: gaur egun potentzialki landu daitezkeen lurren portzentaia oso


txikia da, % 11 inguru.
4.2. Lurzoruak izan ditzakeen erabilerak eta lurzoruaren hauskortasuna. Erabiltzearen ondorioak.
A.- Erabilerak: Nekazaritza, abeltzaintza, meatzaritza, etxegintza, komunikabideak.
B.- Lurzoruaren hauskortasuna:

Degradazio biologikoa: humusa gutxitzea. Basoak mozteagatik eta gehiegizko nekazal


ustiapenagatik.

Degradazio fisikoa:
o
Higadura (azaleko materialak apurtu eta geruzak galtzea): euria eta
haizeagatik, bereziki eta mendiko aldean, izotza eta elurragatik. Giza jarduerek
eragiten dute: basogabetzeak, errepideek (mendia moztea), goldatzeak, eta abarrek.
o
Trinkotzea: Porositatea gutxitzea, makina astunengatik edo abereen
zapalkuntzagatik.

Degradazio kimikoa:
o
Azidotzea: euriagatik, nekazaritzagatik (ongarri desegokiak), koniferoak
landatzeagatik, euri azidoagatik.
o

Kutsadura: Ongarri eta pestizidengatik (nekazal jarduerak), industriagarik.

Gazitzea:


Ureztatzean, ur txarra erabiltzeagatik

Klima lehorrean gehiegi ureztatzeagatik (gatzak igo egiten dira).

Drainatze txarreko lurrak ureztatzeagatik.

Hondakin ur gaziak isurtzeagatik

Akuifero gaziko ura erabiltzeagatik.

C.- Gizakiaren eragina: Lurzorua erabiltzearen ondorio kaltegarri batzuk, aurreko atalean ikusi ditugu.
Orokorrean, hauek dira lurzoruari eragiten dioten giza jarduerak:

Oihangabetzea edo desforestazioa, lurzoru higadura eragiten baitu.

Gehiegizko abeltzaintza: lurzorua agortu, zanpatu eta higatu egiten da.

Nekazal jarduerak: goldatuta, higadura handitzen da eta monolaborantzak


ezegonkorrak dira ekoizpen handikoak, baina naturalena baino sustrai txikiagoekin.

Meatzaritza eta obra publikoak: indusketak higadura handitzen du.

Lurzoruaren ixtea: lurzorua etxe edo garraiobidez estaltzea da.

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAK 2009/2010IKASTURTEA


IRAKASGAIA: LURRAREN ETAINGURUMENAREN ZIENTZIAK
ZUZENKETA, EBALUAZIO ETA KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
Azterketaren egitura.
Lurraren eta Ingurumenaren Zientziei dagokien azterketa egiteko, proposatzen diren bi
aukeretako bat garatu beharko - da. Aukera bakoitzak lau aztergai ditu, eta aztergai bakoitzaren
barruan bi galdera egiten dira. Aztergai bakoitzak 2,5 puntu balio du. Aztergai barruko galdera
bakoitzak ez du puntuazio zehatzik, eta puntuazio orokorra emango zaie biei.
Balioesteko irizpideak
Edozein delarik ikasleak aukeratzen duen azterketa, ondorengoa hartuko da aintzat bereziki:
a.
Argitasuna eta ordena, erantzun
beharreko aztergaiari erantzutean. Balioespen
positiboa emango zaie ikaslearenak diren ekarpen edo iruzkinei, ongi arrazoitzen
badira.
b. Erantzunetan erakutsitako gaitasun kritikoa ere balioetsiko da.
c. Terminologia zientifikoa egoki erabiltzea.
d. Galderako gaiarekin lotura duten gaurkotasuneko gertakizunak ekartzea edo/eta
aipatzea.
e. Kontzeptuak azaltzean zehatza izatea.
f. Galderako gaia ulertzen edo azaltzen lagunduko duten eskemak edo irudiak egitea.
Ez da onartuko testua, irudia edo eskema erabiltzea, galderarekin loturik ez dauden
gaiei buruzko ezagutzak edo bazterreko ezagutzak erakusteko.

You might also like