You are on page 1of 4

Dpto.

Proyecto Externo Athletic Club

DENBORALDIA:
TEMPORADA:

ASTEKOA-KIMUAK
MICROCICLO-ALEVN

SAIOA
SESIN

MARTXOA/MARZO

1- HARIA MOZTU
Geldirik dagoen jokalari batek, taldekide baten izena oihukatu eta bera harrapatzera
abiatuko da. Gainontzekoak harrapatzailea nahasten saiatuko dira, harrapatzaile eta
ustezko harrapatuaren arteko imajinaziozko marra edo haria apurtzeko keinuak
eginez. Baten batek haria puskatzekotan bera igaroko da harrapatua izateko
arriskura. 2-ERRELEBOA EDO TXANDAKATZEA Hegaleko sakea + Pasea
Jokalariak bi taldetan antolatzen dira eta ilaratan antolatutako errelebozko
lehiaketarako prestatzen dira.

1. Jokalaria, baloia.
AURREZ AURREKO ILARAK PASEA
Aurrez aurre jarri eta hurrengo keinuak burutuko ditugu:
Erdiraino baloia gidatu eta pasea taldekideari.
Erdiraino baloia gidatu eta aurrez aurre dagoen taldekidearekin hormarena
egin.
Kontuan hartzekoak: baloia gidatzean aintzat hartu behar direnak, baloi jotzearen
mekanismoa, baloia kontrolatu aurretik taldekidearekiko zaindu behar den
distantziaren unea, hormarena egitean ez naiz hurbiltzen, banandu baizik
2. Jokalaria, baloia, taldekideak.
5X2
5 vs. 2 antolaketa jarraituz bi helburu izango ditugu, egitura mantentzen saiatu eta
barneko jokoaren bidez sakontasunera eta hedapenera iristea.
Kontuan hartzekoak: kontrolen orientazioa, pase marrak, ikuspegi periferikoa,
laguntza oina baloia jotzean

3. Jokalaria, baloia, taldekideak eta aurkariak.


PARTIDUA HEL. 4:4+4
Partidua hirukoteka, kanpoko komodinek aldiro aldiro aldatzen joango direlarik.
Helburua jokaldiak bukatzeko egoerak sortzea da, kanpoko laguntzen nagusitasuna
aprobetxatuz.
Kontuan hartzekoak: barruko jokalariek etengabeko desmarkeak egin.
Jaurtiketarekin edo erdiraketa ondorengo erremate azkarrarekin jokaldia azkar
bukatu.

Luzaketak (10 sg bakoitzekoa) Bikiak, kuadrizepzak, iskiotibialak, abduktoreak eta ipur


masailak.

L.B

V.C

JUGADOR / BALN / COMPAEROS / ADVERSARIOS


JOKALARIAK/BALOIA/LAGUNAK/AUKARIA K

ACTIVIDADES PSICOMOTORAS
JARDUERA PSIKOMOTOREAK

2014-2015

MES:
HILABETEA:

Dpto. Proyecto Externo Athletic Club

DENBORALDIA:
TEMPORADA:

ASTEKOA-KIMUAK
MICROCICLO-ALEVN

SAIOA
SESIN

MARTXOA/MARZO

1- 10 Pase
Baloi jabetza duen taldea jarraian 10 pase ematen saiatuko da, aurretik aurkako taldeak baloia
moztea ekidinez. Lortzekotan, horrek gol bat balioko du.

1. Errondo motrizak
Errondo mugikorrak antolatuz, taldea azpi talde txikiagoetan zatitzen dugu (5 jokalari
behintzat). Errondoetariko batean ez dago atzelaririk. Baloia galtzen duen jokalariak
libre dagoen errondora abiatzen da eta bertan harrapari izatera igarotzen da.
Kontuan hartzekoak: orientazio egokia eta baloia galtzean abiadura. Gauzapen
motriz egokiak eta erritmo altua. 5 eta 10 sg artean baloia galdu eta errondo librean
berriro berreskuratu arte.

1. Jokalaria, baloia.
Bikoteka baloi bana dugularik, keinu tekniko ezberdinak burutuko ditugu, beti ere
mugimenduan (pase motzak, ertainak, luzeak, hormarena )
Kontuan hartzekoak: pasearen unea, ikuspegi periferikoa, baloi jotzearen berezko
keinuak.
2. Jokalaria, baloia, taldekideak.
JAURTIKETA
Hiruki formako antolaketan, jaurtiketan bukatuko diren jokalarien arteko
konbinazioak egingo ditugu. Kasu honetan PASEA-KONTROLA-JAURTIKETA landuko
ditugu.
Kontuan hartzekoak: indartsu jotako paseak, kontrolean baloia erasotu, laguntza
oina

3. Jokalaria, baloia, taldekideak eta aurkariak.


PARTIDA HELB.
Astean zehar landutako helburu guztiak betetzeko lagunduko digun partida
antolatuko dugu, bi ate handiak erabiliz.

Luzaketak (10 sg bakoitzekoa) Bikiak, kuadrizepzak, iskiotibialak, abduktoreak eta ipur


masailak.

L.B

V.C

JUGADOR / BALN / COMPAEROS / ADVERSARIOS


JOKALARIAK/BALOIA/LAGUNAK/AUKARIA K

ACTIVIDADES PSICOMOTORAS
JARDUERA PSIKOMOTOREAK

2014-2015

MES:
HILABETEA:

Dpto. Proyecto Externo Athletic Club

DENBORALDIA:
TEMPORADA:

ASTEKOA-KIMUAK
MICROCICLO-ALEVN

SAIOA
SESIN

MARTXOA/MARZO

1-Lasterketa teknika baloiarekin


Jokalariak bi taldetan antolatuko dira, marraren atzean eta lehiatzeko prest.
Lehenbiziko biak besoak mugitzen hasiko dira entrenatzailearen agindu edo estimulu
bat entzun arte. Orduan marra gainditu eta baloia txinoen tartetik ahalik eta
azkarren gidatuko dute lehen konora iritsi arte (2). Bertan gaudela, baloia zapaldu
eta hurrengo konora abiatuko gara bigarren baloi bat hartzeko. Hor, jokalari
bakoitzak urrats txandakatuak burutuko ditu baloiaren gainean baina mugitu barik. 8
urrats txandakatu egitean, bira eman eta aurretik zapaldutako baloirantz abiatzen
dira. Bukatzeko pasea emango diote hasieran dagoen eta besoak mugitzen dabilen
taldekideari.
2- Denak harrapatzera.
Jokalari batek baloia eskuetan eramango du eta gainontzekoak harrapatzen saiatuko
da. Behin bat harrapatzean biak pasako dira harrapari izatera, bien arteko paseak
elkar trukatuz
Kontuan hartzekoak: Baloi jabetzan: komunikazioa, estrategiak adostu, laguntza
hurbilak, zehaztasuna, paseetan abiadura eta erritmoa.

1. Jokalaria, baloia.
HIRUKOTEKA NORBANAKO TEKNIKA
Irudiaren antolaketa jarraituz, pase motzak eta ertainak tartekatuko dira.
Paseak Atik Bra, Btik Ara eta Atik Cra.
Berdina baina ukitu bakarrean.
Ak Brekin jokatzen du, honek kontrola egin eta pasea ematen dio Cri.
Kontuan hartzekoak: bi hankak erabili, laguntza oina, baloia non jo, erabilitako
gainazala.
2. Jokalaria, baloia, taldekideak.
6x3
Kanpoan sakontasuna ematen diguten laguntzaileak ditugu eta barruan komodina
dago. Helburua kontrako aldera iristea da barrutik nagusitasuna daukagularik.
Zelaiak sakontasuna ematen digu, beraz hedapena lantzen saiatu behar gara
Kontuan hartzekoak: hedapena, orientatutako kontrolak, baloia indartsu jo,
taldekidetik banatzen naiz ez hurbildu

3. Jokalaria, baloia, taldekideak eta aurkariak.


BALOI JABETZA 3 ZONATAN
3 zonaldetan zatitutako baloi jabetza ariketa burutzen dugu, tarteko zonaldea soilik
defentsa lanetan dabiltzanenentzat egokitua dagoelarik. 5x2 jabetza ariketa
gauzatzen dugu, 5 paseen ondoren baloia beste aldera igaro behar dugularik.
Defentsa lanetan dabiltzanak presio funtzioak eta baskulazioak txandakatzen dituzte,
beti ere 3+2 egitura mantenduz.
Kontuan hartzekoak: presioa denok batera, pase marrak itxi, espazioak sortu,
baloiak indartsu jo, kontrolen orientazioa

Luzaketak (10 sg bakoitzekoa) Bikiak, kuadrizepzak, iskiotibialak, abduktoreak eta ipur


masailak.

L.B

V.C

JUGADOR / BALN / COMPAEROS / ADVERSARIOS


JOKALARIAK/BALOIA/LAGUNAK/AUKARIA K

ACTIVIDADES PSICOMOTORAS
JARDUERA PSIKOMOTOREAK

2014-2015

MES:
HILABETEA:

Dpto. Proyecto Externo Athletic Club

DENBORALDIA:
TEMPORADA:

ASTEKOA-KIMUAK
MICROCICLO-ALEVN

SAIOA
SESIN

MARTXOA/MARZO

1) Zig-zag baloiarekin:
Jokalariak aldi berean ateratzen dira bi ertzetatik, ekintza teknikoa + ilara aldaketa
1- Zig-zag esk + bira + pasea ilara berean eta ilara aldaketa
Kontuan hartzekoak:
Hanka eta oinaren gainazal egokia aukeratu. Ikuspegi periferikoa. Baloia erasotu
baloia azkar gidatzean.
2)-Zapi - Rugby
Bi taldeetan eta errugbiaren arauak jarraituz (plakajea salbu), jokalariek elkarren
arteko paseak egin (beti atzera) eta jokoan garapena izan behar dute. Baloia
berreskuratzeko zintzilik daramaten petoa edo zapia kendu beharko dute.
GARRANTZITSUA: jokatzen hasi aurretik saiatu arauak futbolera egokitzen eta
beharrezkoak diren peto, zapi, zintak zelairatu. Kontuan hartzekoak: eraso eta
defentsako estrategiak, komunikazioa, gorputz mugimenduen kudeaketa egokia,
jaurtiketa zehatzak

1. Jokalaria, baloia.
BURUZ BURUKOAK (1x1) AMAIERAREKIN
Hondoko marran dagoen jokalari batek pasea luzatzen dio taldekide bati, bera
dagoen tokiraino azkar iritsi eta buruz burukoa gauzatzen dute bien artean, bat
defentsan bestea erasoan.
Kontuan hartzekoak:
Erasoan: kontrol azkarra eta hurrengo ekintzara bideratua, erregatearen distantzia,
erritmo aldaketa, ziria sartzen saiatu, pase marrak, bikoizketak
Defentsan: erasoan dagoena eusten ahalegindu atetik ahalik eta urrunen, grabitate
zentroa jaitsi, erregatea guk nahi dugun tokira egitera behartu
2. Jokalaria, baloia, taldekideak.
JAURTIKETA
Irudia aintzat hartuz, atezainak desmarke sakon bat burutzen duen A jokalariari
hankarekin edo eskuarekin pasea ematen dio, honek B jokalariarekin jokatu eta aldi
berean azken honek C jokalariarekin paretarena egiten du. Azkenik C-k pase sakona
ematen dio D-ri, kontrola eta jaurtiketa egin dezan.
Kontuan hartzekoak: Desmarkearen unea, kontroletan baloia erasotu, baloiak
indartsu jo, laguntza oina baloi jotzeetan

3. Jokalaria, baloia, taldekideak eta aurkariak.


PARTIDA HELB.
Astean zehar landutako helburu guztiak betetzeko lagunduko digun partida
antolatuko dugu, bi ate handiak erabiliz.

Luzaketak (10 sg bakoitzekoa) Bikiak, kuadrizepzak, iskiotibialak, abduktoreak eta ipur


masailak.

L.B

V.C

JUGADOR / BALN / COMPAEROS / ADVERSARIOS


JOKALARIAK/BALOIA/LAGUNAK/AUKARIA K

ACTIVIDADES PSICOMOTORAS
JARDUERA PSIKOMOTOREAK

2014-2015

MES:
HILABETEA:

You might also like