You are on page 1of 3

Erreportajea

Jose Inazio Piti


Madariaga, Josue
Lazkano eta Kristina
Elkoro, Elayko lantegian.

Euskaraz lan
egin daitekeelako
Lan-esparrua euskalduntzeko lanean diharduten askoren eredu dira Debagoieneko
enpresak. Kalean euskara normalizatzeko lantokian ere euskara normalizatu behar dela
garbi dute, eta hori lortzeko lanean ari dira enpresa askotan.
Testua: usoa agirre Argazkiak: enaitz gorospe eta usoa agirre

10 puntua

uskararen erabilera normalizatzeko bidean,


ezinbestekoa da lantokietan ere euskara
erabiltzea. Gaur egungo gizarte sistema
lanaren inguruan antolatuta dago eta hor
euskara herren badago, ez du gainerako esparruetan aurrera egingo. Emun da bailaran euskara
planak lantokietan ezartzen lan egiten duen enpresa aitzindarietako bat. 2014ko datuei erreparatuz,
Euskal Herriko 88 enpresatan ziharduen lanean
eta horietatik 37 ziren Debagoienekoak. Datuek
erakusten duten moduan, lan-arloan ere bailara
euskalduna da, eta orri hauetara ekarri ditugu
euskararen alde egin duten hiru enpresaren adibideak: Elay, Goihata eta Laboral Kutxa.
Antzuolako Elayn 1992an jarri zuten martxan
euskara plana. 22 urtez euskararen arloan lan
handia egin ostean, iaz, 2014an, egin zuten Euskara Batzordearen azken bilera. Helburua bete dute:
%95ean euskaraz lan egiten dute gaur egun Elayn.
Piti Madariaga langileen ordezkariaren esanetan,
langileak harro egoteko moduan daude lortu
dutenarekin eta harrotasun hori erakusten dute
Elayko adibidea ezagutzera joaten direnen aurrean.
Langileen gehiengoak onartu zuen duela 23 urte
euskara plana martxan jartzea eta harrezkero
militantzia-lan handia egon da: euskara eskolak,

barnetegiak, itzulpenak, hornitzaileekin negoziatu...


Kristina Elkoro kontseilari delegatuak honela
azaldu du: Enpresak erabaki ausartak hartu ditu
eta langileen kolektiboak erantzun egin du. Madariaga urrunago joan da: Langileok engantxatu
egin gara euskara planera eta erronkak gainditzen
gindoazen heinean lan gehiago eta gehiago egin
dugu. Urte hauetan guztietan lortu dugun guztia
mantentzea ez da erronka erraza izango.
kanpoan eragina Elayn, baina, argi dute eurena ez

dela irla bat eta eragin handia dutela inguruan.


Adibidez, makinak Alemaniatik erosten dituzte
eta lortu dute hornitzaileek makinaren hizkuntzan
eta eskuliburuetan euskara gehitzea; prestakuntza
ematera datozen profesionalengan ere euskara
lehenesten dute...

22 urteren ostean, euskara planik ez


dute dagoeneko Antzuolako Elayn
Euskaraz lan egitera iritsi den
enpresa industrial bakarra da
puntua 11

Erreportajea

Jon Goikolea,
Goihata hizkuntza
enpresako
arduraduna,
bulegoan.

Amaia Balda
Emun-eko lehendakaria

Enpresa euskalduntzeak
gizarte osoarentzat du
garrantzia
Enpresa euskalduntzeak zein
garrantzi du?
Enpresentzat garrantzia izateaz gain, gizarte
osoarentzat du garrantzia: jarraipena
ematen dio irakaskuntzako lanari; enpresak
bere inguruarekin bat egiten du tokiko eta
berezko hizkuntza erabiliz; eta enpresei
abantaila ematen die hizkuntza egoki
kudeatzeak, bai langileei begira eta baita
bezeroei begira ere.
Euskara lan-esparruan herren dago?
Zein da zuen pertzepzioa?
Enpresa guztien kopurua kontuan hartuta
gutxi dira euskara plan bat martxan
dutenak, baina leku askotan lan handia
egiten ari dira: Gipuzkoan, Debagoienean
daude euskara plan gehien martxan.
Azkenaldian, Donostialdean eta Bilbo
inguruan ari da mugimendutxoa sumatzen.
Gutxi izan arren, kualitatiboki ekarpen
handia egiten ari dira.
Enpresa handi batzuk baditugu
bailaran. Ez da erraza izango horiek
euskalduntzea, ezta?
Enpresak etengabe komunikatzen ari dira
langile, bezero, hornitzaile, eta abarrekin.
Alde horretatik ondo kudeatu behar ditu
erabili beharreko hizkuntzak. Kanpoko
bezeroak dituzten enpresek beste
hizkuntzak erabiltzeko euren burua prestatu
behar duten moduan, gune euskaldunetan
langileekiko harremanetan euskara
lehenesteko politikak jarri behar dituzte
martxan, desabantailan dagoen hizkuntzari
leku eginez: irudian, bileretan,
dokumentuetan, eta abarretan.

Euskaraz lan egitera iritsi den enpresa industrial bakarra da Euskal Herrian, eta egindako
lan guztiak taldea indartu duela diote. Josue
Lazkano langileen ordezkariak azaldu du ez zutela espero honaino iritsiko zirenik: Lan handia
egin dute langile guztiek, enpresak, eta Anaje
Narbaizaren lana aipatzekoa da. Hura izan da
honen guztiaren motorra; eskertu egin behar
diogu egindako lana.
hizkuntzen kudeaketaren erronka Antzuolako lantegian euskaraz lan egitera iritsi dira, baina atzerrian beste bi lantegi ere badituzte talde barruan,
Mexikon eta Txinan. Elkororen ustez, orain erronka da hizkuntza guztien kudeaketa nola egin
asmatzea: Eragin negatiborik ez izateko ez gure
hizkuntzan ezta besteen hizkuntzetan ere. Oso
erraza da gaztelaniara jotzea, eta erronka handia
izango da guztien arteko oreka mantentzea.
Zailtasun guztien gainetik, Elkorok nabarmendu du posible dela euskaraz lan egitea: Bi izan
dira hori posible egin duten gakoak: enpresak
erabaki ausartak hartzea eta langileen kolektiboak
horri erantzutea. Elkorok harro dio: Posible da,
eta gu gara adibide bat. Guk lortu badugu, besteek
ere lor dezakete. Posible da euskaraz lan egitea.
Etorri eta ikusi, nahi baduzue.
zerbitzua euskaraz Elayn, zerbitzua euskaraz
eskaintzeaz gain, lan ere euskara hutsean egitea
lortu dute. Laboral Kutxan eta Goihatan, zerbitzu-enpresak izanik, biek bermatzen dute euskarazko kontsumitzaileari bere hizkuntzan zerbitzua
ematea, eta lanean euskara hutsean aritzeko
pausoak ematen ari dira.
Goihatako arduradun Jon Goikoleak garbi du
bezero bakoitzari bere hizkuntzan erantzun
behar zaiola: Euskara da gure hizkuntza, euskara da guk barre egiten dugun hizkuntza, negar,
haserretu, poztu, jendea zoriondu... Garbi dago
bezeroaren erregistro bera erabiltzen badugu
konfiantza harreman bat sortzen dela; bereziki,
hizkuntza minorizatuetan. Kanpoan ibilia naiz
eta beste hizkuntza masiboak menperatzen ditut,
baina ez da berdina Arrasateko bezero euskaldun

bati euskaraz egitea edo espainolez. Gainera,


Arrasateko euskalkian egiten badiogu, hurbiltasun hori gehiago sentitzen da. Hobeto ulertzen
zaitu eta konfiantza handiagoa ematen diozu.
Laboral Kutxan ere garbi dute bezeroei ematen
zaien kalitatea zaindu egin behar dela eta horretan hizkuntzak garrantzi handia duela. Inaxio
Garro da Laboral Kutxako Euskara Zerbitzuaren
arduraduna, eta, haren hitzetan, hizkuntzaren
bitartez gauzatzen da enpresa eta bezero baten
arteko harremana, zubia hizkuntza izanik.

garritzat jotzen du hori Goikoleak: Batek baino


gehiagok zoriondu gaitu egindako lanagatik, eta
Japoniatik bisitariak ditugula jakitea pozgarria
da; euskara zabaltzeko ere balio du.
Enpresa txikia izanik, ez dute euskara plan
bat martxan jartzeko baliabiderik, baina duela
hamar urtetik hona pausoak ematen ari dira Bai
Euskarari Ziurtagiriaren bidez. Goikolearen esanetan: Akuilu bat da Bai Euskarari Ziurtagiriaren barruan egotea, beti bultzatzen zaituztelako
euskararen arloan urrats berriak egitera, eta
enpresa txikientzako laguntza handia da hori.

japoniara zabalduz Itzulpenak egiten dituzte Goiha-

tan eta haiek sortutakoak dira merkatuan dagoen


euskara-japoniera hiztegi bakarra eta Ideogramen
hiztegia; www.kotobai.com webgunean daude hiztegi guztiak eskuragarri. Hiztegiak euskaraz egon
arren bisita asko dituzte Japoniatik ere, eta poz-

Bezeroaren hizkuntzan egiteak


konfiantza ematen du
Ziurtagiriak laguntzen digu
euskararen arloan pausoak ematen

finantza-sektorean aitzindari Aurten bete ditu hogei


urte Laboral Kutxako euskara planak eta lortu
dute finantza-sektorean ere euskara naturaltasunez erabili ahal izatea, oraindik zer egina egon
arren. Garrok azaldu duenez, euskara gaztelaniaren pare dago enpresaren eremu askotan: publizitatea, webgunea, eskuorriak, kutxazain automatikoak, dokumentuak... eta lan egiteko barruko
sistemak ere zerbitzua euskaraz eskaintzera
egokituta dituzte.
Laboral Kutxan euskara plana abian jartzeko
arrazoietako bat izan zen duela bi hamarkada
euskararen ezagutzan izan zen gorakada. Garroren esanetan: Horietako batzuk gure bezero
puntua 13

Erreportajea

Inaxio Garro, Laboral


Kutxako Euskara
Zerbitzuaren
arduraduna,
Arrasaten.

erronka handiena, barrura begirakoa Plan Estrate-

ziren edo izan zitezkeen, eta gure entitateak argi


zeukan eraldaketa soziolinguistikoarekin lerrotuta joan beharra zuela, ahalegin berezia eginez,
gizartearen zerbitzura zegoen neurrian. Horrez
gain, finantza-sektorean aitzindari izan nahi
zuten euskararen esparruan ere, Garroren ustez,
bezero askok euskaldun eta euskaltzale gisa
ikusten zituztelako.
lanerako hizkuntza Laboral Kutxa enpresa handia

da, 2.000 lan-bazkidetik gora dituena, eta hogei


urte hauetan aurrerapauso nabarmenak egin
dituzte euskararen arloan. Barrura begira, euskara lan-hizkuntza izan daitekeela erakustea izan
da Euskara Zerbitzutik egin duten lanetako bat:
Sinestaraztea eta hori lortzeko mekanismoak
martxan jartzea, azaldu du Garrok. Horretarako,
zuzendaritzak nahitaez lerrokatuta egon behar
zuen markatutako ibilbidearekin, eta zenbait
baliabide jarri ziren martxan: euskara ikasteko
laguntzak eta erraztasunak, euskara lanean erabiltzeko irizpideak finkatu, beste erakunde batzuekin euskararen presentzia areagotzeko hitzarmenak adostu, lanpostuetarako hizkuntza eskakizunak onartu eta definitu,...
Kanpora begira, komunikazioaren bidea dena
delakoa izanik ere aurrez aurreko zerbitzua,
14 puntua

telefonoz, on line, bezeroek Laboral Kutxagandik


edozein produktu edo zerbitzu euskaraz jaso dezaketela ziurtatu dute, eta horretarako entitateak
jarrera proaktiboa erakutsi du, gaineratu du
Garrok.
Euskal Herri osoan bulego asko ditu Laboral
Kutxak eta bakoitzean hizkuntza-egoera ezberdina dela azaldu du Garrok: Egoera ezberdina
da Bergaran edo Bilbon, baina lanean ari gara
bezeroen hizkuntza eskakizuna %100 bermatzeko. Gaur egun martxan duten Euskararen Plan
Estrategikoaren erronka nagusiak hauek dira:
bezeroei zerbitzua euskaraz bakarrik emateanorberak halaxe nahi izanez gero; barruko harremanetan ezagutza eta erabilera indartzea, bulegoetan eta Zerbitzu Zentralean; eta hizkuntza
kudeaketaren oinarriak indartzea eta egonkortzea,
hain zuzen ere.

Enpresa barruan euskararen


erabileran sakontzea erronka
Euskaldunak zerbitzuak euskaraz
eskatzera animatu nahi ditugu

gikoaren baitan duten helburu konplexuena barrura begirakoa da: entitateko lanpostu guztien
hizkuntza-eskakizunak behar diren moduan kudeatzea eta neurriak egoki bideratzea. Garroren
esanetan: Sekulako erronka da hori guretzat.
Orain arte esfortzu gehienak kanpora begira egin
ditugu, baina honen mamia barruan dago.
Laboral Kutxako langileek ondo baloratzen dute
enpresa euskaldun batean lan egitea. Honela azaldu du Garrok: Langile berri bat kontratatzen den
bakoitzean, aldez aurretik egiten den selekzio-prozesuan euskararen ezagutza ezinbestekoa da gure
entitatean, salbuespen gutxiren bat edo beste izan
ezik. Hautagaiek naturaltasunez hartzen dute
proba psikoteknikoetan eta elkarrizketa pertsonalean euskaraz aritzea. Garroren arabera, gaur
egungo gazte gehienak elebidunak dira eta euskaraz ondo jantzita daude. Lehenagoko langileei
dagokienez, gehiengoak garbi du enpresaren oinarrietako bat euskararen aldeko politikak bultzatzea
dela, horretarako neurriak hartuta.
bezeroen erantzuna, positiboa Laboral Kutxako
bezero askoren artean identifikazio eta lotura
zuzena dago euskararen eta euskal kulturaren
sustapenarekin. Garrok azaldu duenez, beti dago
zer hobetua, baina begi-bistakoa da esfortzua,
bezero askok ikusten dutena. Esate baterako, joan
den urtean kanpoko bezeroen artean egindako
gogobetetasun inkestan jasotako erantzunen arabera, galdetutako 30 alderdien artean balorazio
altuena jaso zuena euskararen aldeko lana izan
zen. Beraz, oro har, euskal gizartean Laboral
Kutxak euskararen arloan egindako ekarpena
azpimarratu egiten da.
Zerbitzua euskaraz eskaintzeko lan handia
egitearekin batera, bezero euskaldunon jarrera
aldatzea ere garrantzitsua dela azpimarratu du
Garrok: Badira oraindik ere euskal hiztun batzuk
edozein kontsulta gaztelaniaz egiten digutenak.
Komunikazioan badugu lana egiteko oraindik, eta
animatu nahi genituzke bezero euskaldunak zerbitzuak euskaraz eskatzera.

Rober Gutierrez
Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria

Euskaraz kontsumitzeko
aukera bermatzeko
arkitektura juridiko
egokia behar da
Zein onura ditu enpresentzat euskara
lanean txertatzeak?
Enpresek inguruko egoerara egokitu behar
dute; horregatik, tokian tokiko hizkuntza
erabiltzea beti da onuragarria, bai kanpora
begira bezeroek bere hizkuntzan zerbitzuak
eta produktuak jasotzeko, baita barrura
begira ere lantaldearen kohesioa lortzeko.
Bai Euskarari Ziurtagiriak zertan
laguntzen die enpresei?
Ziurtagiriaren bidez erraz jakin dezakegu
zein den enpresa baten hizkuntza-egoera,
eta, horretan oinarrituta, aurrera begirako
neurriak proposa daitezke. Euskara plana
duten enpresak egiten ari diren ahalegina
publikoki adierazi eta saritzeko modu bat
da. Euskal Herri osoko proiektua denez,
jakin dezakegu, adibidez, Arrasateko nahiz
Oiongo zein enpresatan ari diren lanean
euskararen alde. Elkarteak, gainera,
enpresa arlorako euskarazko beste proiektu
batzuk ditu: Enpresarean komunitatea eta
Lansarean lan-ataria.
Zein balorazio egiten duzue
merkataritza dekretuaz?
Kontsumitzaile eta erabiltzaileok euskaraz
kontsumitzeko aukera bermatzeko
arkitektura juridiko egokia behar da.
Guztion artean euskararen gaineko erabaki
ausartak hartuta irits gaitezke lan eta bizi
euskaraz egitera. Horrekin lotuta,
plangintza eta baliabideak behar dira, baita
kontsumitzaileok jarrera proaktiboa izatea
ere. Lau aldeen arteko uztarketa behar da,
dena kontsumitzaileen gain utzi gabe.

You might also like