You are on page 1of 16

2014ko urriak 9 12.

zkia

HEZKUNTZA
BURUJABETZA
eraikitzeko unea iritsi da!

GAI NAGUSIA 2-3 ELKARRIZKETA 4-5 HAUTESKUNDEAK 6 ARABA 7 BIZKAIA 8


GIPUZKOA 9 NAFARROA 10-11 GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 12
AMAIUR 13 EUROPAKO LEGEBILTZARRA 14-15

GAI NAGUSIA

Hezkuntza Burujabetza
eraikitzeko unea iritsi da!

uskal Herriak ez du
hezkuntza sistema pro
piorik; ez dugu herri gisa
zer nolako hezkuntza eredua
nahi dugun eztabaidatu, eraba
ki, eraiki eta kudeatzeko tresna
propiorik. Ondorioz, Espainiar
zein Frantziar estatuek erabaki
tzen dute inposatua izango zai
gun hezkuntza eredua. Egoera
berria ez bada ere, aspaldian
ezagutu gabeko inposaketa gor
dinak ezagutzen ari gara: testu
liburuen debekua, mehatxuak,
zerrenda beltzak, euskarazko
irakaskuntzari erasoak Eta ho
rietan larriena hezkuntza komu
nitate osoaren aurkakotasuna
jaso duen LOMCE legea.
Espainiar estatutik inposatua
zaigun enegarren lege honek
curriculumaren eta ebalua
zioaren gaineko ia erabateko
kontrola ematen dio estatuari,
gaztelania eta ingelesa lehe
nesten ditu euskararen aurrean,
doktrinamendua politiko eta er
lijiosoa bilatzen du, eta interes
merkantilistei erantzuten dio.

Gurean, hezkuntza komunita


teak aurkakotasun argia adierazi
badu ere ez dute jaso gobernu
autonomikoen aldetik inolako
erantzunik. Nafarroan, Iribasek
erabateko aplikazioari ekin dio,
LOMCE a la navarra delakoa
salduz. EAEn, Uriartek hezkun
tza komunitatearen aurrean le
gea salatu badu ere, ikasturte
honetan aplikazioari ekin dio.
Madrilekin akordioa ere sinatu
du Uriartek, euskalduntzen ez
duten hizkuntza ereduak irauna
razteko eta zehaztasunik gabeko
ustezko parte hartzea berma
tzeko. Hortaz, Iribas LOMCEren
oldarraldian bete betean mur
gildurik eta Uriarte gaur egun
goaren apurrak salbatu nahian.
Ez da ordea Madrili begira apu
rrak negoziatu eta egungoari
eusten saiatzeko unea; ezta
ere LOMCE saihestu eta agor
tua dagoen hezkuntza sistema
zatikatzailea blindatzeko unea.
Hezkuntza Burujabetzarik es
kuratu ezean modu batera edo
bestera Frantziar zein Espainiar

inposaketak eguneroko ogi izan


go ditugu. Hortaz, eraso ororen
gainetik, gure bidea jorratzeko
unea iritsi da; Hezkuntza Sis
tema Propio eta Burujabea
eraikitzeko unea. Lan horretan
ezinbesteko mugarri dugu Eus
kal Herritik Euskal Herrirako
eginiko Hezkuntza Lege Propioa;
adostasuna eta elkarlana oinarri.
Eta horretarako indar guztiekin
lan egingo du EH Bilduk.
Bide horretan ezinbestekoa
izango da hezkuntza komuni
tatearen eta oro har jendar
te osoaren parte hartzea eta
inplikazioa. Indarrak bildu eta
aurrera begira urrats sendoak
emateko zita garrantzitsua
dugu larunbat honetan Iruea,
Gasteiz, Donostia eta Bilbon
hezkuntza eragile ezberdinek
antolaturiko kalejiretan. EH
Bildutik ere, dei egiten diogu
euskal jendarteari larunbatean
Euskal Herrian gure hezkunt
za eraiki! LOMCEri ez! Inposa
ketei ez! lelopean kalera ate
ratzeko.

GAI NAGUSIA

[BIDEOA] Akordiorako prestutasuna berretsi dugu, baina


Jaurlaritzak beste frekuentzia batean emititzen du

[BIDEOA] EH Bilduk estelada erakutsi du Legebiltzarrean


Kataluniako prezesuaren aldeko mozioa onartu denean

Urriaren 18an,
sozio-ekonomiako
mintegi irekia
Egungo testuinguru ekonomiko
latz honetan, Europa, Espainia,
Frantzia edota Gasteiz eta
Irueko Gobernuek norabide
bakarreko politika ekonomikoa
besterik ez digute eskaintzen:
herritarron bizitza zuzenean
kaltetzen duten politika
neoliberalak dira jaun eta jabe.
Eskubide sozialak urratzen
dituzten murrizketak, langabezia
edota lan prekarietatea,
etxegabetzeak... gure
eguneroko ogia diren honetan,
ezinbesteko zaigu guztion artean
neoliberalismoa gaindituko duen
politika ekonomikoa osatzea.
EH Bildu horretan ari da
jada, eta horretan sakontzen
jarraituko, urriaren 18an egingo
dugun mintegi irekiaren bidez.
Mintegian honako gai hauetan
sakontzea proposatzen dugu:
- zerga eta aurrekontu politika
- gizarte politika
- tokiko garapena eta ekonomia
sozial eraldatzailea
- energia burujabetza
- klausula sozialak
- industria eta berrikuntza
- lan-harremanak eta enplegua
EH Bilduren webgunean duzu
mintegirako izen-emateko
aukera.
Egin dezagun eraldaketa sozial
eta ekonomikorako bidea
elkarrekin!

ELKARRIZKETA
Joseba Permach
Burujabetza aldarrikatzen dugu neoliberalismoaren aurrean
eskubide sozialak bermatu eta beste eredu sozial bat eraikitzeko
Appgree aplikazioaren bidez zuen iritzi eta ekarpenak hasi gara berriki. Jaso genuen proposamenetako bat
elkarrizketa digitalak egitea zen. Ondoko lerrootan duzue lehen elkarrizketa, Appgree-n jasotako galderen bidez
Joseba Permachi egindakoa. Kutxabank eta egoera sozio-ekonomikoaren inguruko galderak egin zaizkio Permachi.
Astero elkarrizketak egingo dira, beti ere zuek proposaturiko pertsonekin eta galderekin.
Hau posible da, legala da eta
borondate politikoa izan ezkero,
erabat egingarria da.
Zertarako nahi duzue Kutxabank-eko kontrol publiko eta
soziala mantentzea?
Joseba Zinkunegi

Zein interes dute PNV eta PSOEk


Kutxabank-en
pribatizazioan?
Zer da irabazten dutena zehatzmehatz?
Ainhoa Muagorri
Gure ustez batetik ulertu behar da
bai PNV eta PSE-k stablishmen
taren indar politiko gisa, botere
ekonomiko nagusiek sustatutako
politika neoliberalak aplikatzen ari
direla etengabe, eta horren bai
tan ulertu behar da urrats hau.
Bestalde, kasu konkretu honetan,
Kutxak ata Kutxabankek orain ar
tean nolabaiteko kontrol publiko
eta soziala zuten, batzarretan ins
tituzioak, langileak, bezeroak, etab..
parte hartzen zuten. Aurrera begira
PNV-PSEk izendatutako pertsonak
izango dira fundazioetako patrona
tuetan eta beraiek bultzatu ditzake
te nahi dituzten egitasmoak, edo

pribatizatu nahi eran eta akzioak


ezkutuan saldu nahi dutenei.
Proposamena aurkeztu du
Diputazioak eta ez dute eztabaidatu nahi izan. Zer esaten
zuen proposamen horrek laburrean?
Galder Larraaga
Aldundiak Kutxaren eta Kutxa
banken kontrol publiko eta so
ziala bermatzeko proposamena
luzatu du. Funtsean eta la
burtuz, hauxe da proposatzen
duena: legeak ez du ahalbide
ratzen kutxek banku baten
(kasu honetan Kutxabank) akzio
kopuru zehatz bat baino gehia
go izatea. Ondorioz, proposa
mena zera da: banatu ditzagun
akzioak udal eta aldundien ar
tean kontrol publiko eta soziala
bermatzen jarraitzeko.

Askotan diote Kutxabanken in


guruan botere lehia dagoela
baina berez proiektuen lehia da
dagoena. Aldundiaren propo
samenak oso zehatz azaltzen
du zertarako nahi dugun kon
trol publiko eta soziala: etxekaleratzerik ez egiteko, IRPHa
ez aplikatzeko, bertako enpresa
txiki eta kooperatibak finantzat
zeko, gizarte ekintza bermatze
ko, funtsean kutxen hasierako
funtzio soziala bermatzen ja
rraitzeko.
Hainbat Udaletxek Goiener
egindako akordioetaz ze iritzi
duzu, hiritarrontzat interesgarria da alternatiba?
Igor Zulaika
Noski baietz. Batetik, guret
zat interesgarriak dira, energia
konpainia handiek suposatzen
duten lobby eta oligopolioari
aurre egiteko. Bestetik, Euskal
Herriak behar duen bestelako
eredu energetiko baten aldeko
apustua egiteko, Goiener edo
Energia Gara bezalako koope
ratiben alternatibak oso inte
resgarriak iruditzen zaizkigu
eta ekimen horiekin bat egin,
bultzatu eta babestu behar di
relakoan gaude.

ELKARRIZKETA

Zure ustez, sozio-ekonomiaren


alorrean, zein izan da azken 3
urte eta erdian EH Bilduk aurrera eraman duen proiektu, ekimen
edo prozesu, txiki zein handi, interesgarriena?
Jone Etxeberria
Nire ustez eta zorionez, asko dira
jada bai herrietan eta bai adibidez
Gipuzkoako aldundian martxan ja
rritako ekimenak baina adibide es
anguratsu batzuk jarriko ditut. Udal
askotan klausula sozialak ezartzeko
prozesuak martxan jarri dira eta be
raz udal askoren kontratazioetan lan
baldintzak,hizkuntza,ingurumena
edota bestelako faktoreak kontutan
hartzeko klausulak ezartzen ari dira,
bestelako eredu sozial-ekonomiko
bultzatuz. Beste adibide bat jar
tzearren, Orexa edo Araia bezalako
herrietan energiaren inguruko plan
integralak garatu dira edo garatzen
ari dira. Aldundiaren kasuan askoz
ere ikusgarriagoak izan diren egi
tasmoak bultzatu dira eta nabar
men markatu dute, bestelako eredu
sozial eta ekonomiko baterantz egi
ten dugun apustua. Batetik, onda
sun handien gaineko zerga aipatu
dezakegu eta bestetik, erresiden
tzien borrokan langileen dinamikaaldarrikapenekin bat egin izana eta
azkenean hitzarmenak sinatu izana
oso positiboa da.
Azkenik instituzio guztietan demo
krazia parte hartzailea bultzatzeko
egin den apustua ere nabarmen
duko nuke, herriz herri egitasmo
ugari burutu direlarik: aurrekontu
parte-hartzaileak,
auzolanerako
egitasmoak...
Labur azalduta, zer ondorio mota
ekarriko ditu Euskal Herriarentzat
TTIP deitutako hitzarmenak?
Txarli Martinez
Txarlik TTIParen inguruan galdetu
takoari horrela erantzungo genioke.
Batetik, neoliberalismoaren eraso
berri eta garrantzitsu bat bezala
ezaugarritu behar delakoan gaude.

Bestetik, uste dugu TTIP-ak aurrera


egiten badu, urteetan langileek eta
oro har herritarrek eskuratutako
hainbat eskubide deuseztatu eta
multinazionalean boterea indartuko
dela, ekonomia oraindik gehiago
bere esku utziz.
Esparru ugaritan izango du eragi
na: lan merkatuan,osasungintzan,
elikaduran, nekazaritzan, inguru
menaren araudian, estatu eta mul
tinazionalen arteko harremanean
eta ondorioz demokraziaren prin
tzipioetan..Esan bezala erasoa oso
anitza eta larria da. Horregatik ta
larunbat honetan, Europan mailan
izango den TTIParen kontrako egu
naren harira hurrengo orduetan
EHBilduren irakurketa osoa zabal
duko dugu.
Adifeko presidenteak esan berri
du AHTak ez duela ez hanka ez
bururik. PNV, PSOE eta PPk beti
diote enplegua sortzeko inber
tsioa dela. Zer diozu horri buruz?
Jone Etxeberria
EH Bildutik aspaldidanik gaude es
aten lehen bait lehen AHTren ingu
ruko moratoria erabaki behar dela,
proiektu honekin aurrera egiteak
ez duelako zentzurik. Gure herrian
dagoen egoera sozial eta ekono
mikoa kontutan hartuz, AHT-n
10.000 milioi euro gastatzea as
takeri galanta da. Bestelako behar
ekonomiko eta sozialetan inbertitu

beharko genuke diru hori: gastu so


ziala, ikerkuntza, berrikuntza, etab...
Zeintzuk dira, zure ustez, Euskal
Herriak haren etorkizuna erabaki
ahal izateko eman behar dituen
pausoak?
Mikel Perez
Katalunian gertatzen ari denak
erakusten du estatuak ez duela
ezer emango. Eskozian galdeketa
normaltasunez egin den bitar
tean, estatu espainolarekin ez dago
hori egiterik eta hori ez da posible
izango. Ondorioz, aldebakarreko
urratsak eman beharko ditugu, he
rri gisa eta burujabetzaren bidean.
Horretarako erabaki propioak har
tzen hasi beharko dugu: zatituta
dagoen herria egituratzeko, lu
rraldeen arteko sareak eraikitzeko,
burujabetza ukatzen zaigun arloe
tan, burujabetza ariketa praktikoak
egiteko...
Ariketa hauek egiteko herri gehien
go bat osatu behar da. Burujabet
zaren aldeko ideia hegemonikoa
egin behar da eta nire ustez hor
sartzen atal sozial-ekonomikoaren
garrantzia.
Garrantzitsua
da
azaltzea,burujabetza aldarrikatzen
dugula herritarrak eskubide ge
hiago eta bizitza hobeago bat iza
teko, neoliberalismoaren aurrean
eskubide sozialak bermatzeko eta
oro har beste eredu sozial bat erai
kitzeko.

HAUTESKUNDEAK

Hauteskunde erronkari
eusteko prest

aiatzean izango dira


Nafarroako parlamen
turako hauteskundeak
zein udal eta foru hauteskun
deak. Erronkari aurre prestat
zen ari da EH Bildu eta hilabete
hauetan, bi zeregin nagusi ditu
eskuartean: EH Bilduren hau
tagaien eta zerrenda-kideen
hautaketarako prozesua eta
programen osaketarako pro
zesua.
Hautagaien hautaketari da
gokionean, hasi gara dagoene
ko lehen aurkezpenak egiten.
Urriaren 4ean Gasteizen eta
Donostian eginiko ekitaldietan,
Kike Fernandez de Pinedo, Mi
ren Larrion eta Xabier Olano
hautagaiak aurkeztu genituen.

Arabako Diputatu Nagusirako


hautagaia da Fernandez de Pi
nedo eta Gasteizko alkategaia
Larrion. Olanori dagokionean,
Martin Garitano Gipuzkoako
Diputatu Nagusiaren lekukoa
hartzeko erronka du.
Datozen asteotan, hau
taketa prozesuak amaitu aha
la, hautagai gehiago aurkeztu
ditu EH Bilduk. Adibidez, Na
farroako Lehendakarigaia aur
keztuko da larunbatean.
Programen osaketari dago
kionez, herrialdeko mintegiak
egin zituen EH Bilduk iraila
ren 20ean. Mintegi hauetan
programa osatzeko Puntuz
puntu izena duen prozesua

eztabaidatu zuten hamarna


lagunek. Helburua herritar
eta talde ezberdinekin herri
bakoitzean dagoen beharrak
aztertu eta proposamenak pa
peraren gainean jartzea da,
loteslea izango den programa
bat osatuz.
Guzti honetarako EH Bil
duren webgunean aurki de
zakezuen Ideien gida egin
dugu. Bertan agertzen dira
30tik gora gaietan ditugun
oinarri ideologikoak eta pro
posatzen diren hainbat neurri
zehatz. Horiek oinarri gisa har
daitezke programa osatzen
joateko, eta egin daitezkeen
ehunka ideia jasotzen dira
bertan.

SAREAN
[BIDEOA] Kike Fdez. de Pinedo,
Arabako Diputatu Nagusirako
hautagaia

[BIDEOA] Miren Larrion,


Gasteizko alkaterako hautagaia

[BIDEOA] Xabier Olano,


Gipuzkoako Diputatu
Nagusirako hautagaia

ARABA
araba

42.882 arabarrek
Fracking Ez! oihukatu dute

AEn Fracking-a debe


Izan ere, EAJk berak bul
katzea, Nafarroan eta
tzatu zuen Fracking-a Iba
EAJk berak bultzatu
Europako hainbat toki
rretxeren legealdian. Ondoren,
tan egin den bezala. Hori zen
Patxi Lopezek lekukoa har
zuen Fracking-a
fracking-aren aurkako herri
tu, Estatu Batuetara joan eta
Ibarretxeren legealdian SESHA enpresa sortu zuen
mugimenduak
abiatutako
Herri Ekimen Legegilearen
(Eusko Jaurlaritzarekin batera
(HEL) helburua. 30.000 si
Amerikako Estatu Batuetako
nadura behar ziren eta ko
bi enpresek osatzen dute). EAJ
Ajuria Enera itzuli ostean aliantza hau mantendu egin
purua hirukoiztu egin zuten. Guztira, 103.589
da eta SHESAk hainbat baimen ditu eskatuta.
sinadura bildu eta urriaren 3an Legebiltzarrera
eraman zituzten. Horietako 42.882 Araban jaso
Duela urte bete, Eusko Legebiltzarrak Eremu Na
dira.
turaletan fracking-a debekatzeko aukera izan zuen.
Orduan aintzat hartu zuen Arabako Batzar Nagusien
Eta orain zer? Legebiltzarrak du hitza eta
lege-proposamen bat, Natura Babesteko Legearen
erabaki beharko du tramitera onartzen duen. EH
17. artikulua aldatzea xede zuena. Zehazki, proposa
Bilduk argi du, herritarren borondateari entzun
mena onartuz gero espresuki debekatuko zen babes
behar diogu eta Arabak esan duen bezala, Frac
tutako natur eremuetan haustura hidraulikoa erabil
king Ez Hemen eta Ez Inon defendatu behar dugu.
tzea. Baina azken orduko aldaketak onartu zituen eta
Bide batez, EH Bilduk EZ esaten dio ez ohiko ga
egun batetik bestera haustura hidraulikoaren aipame
saren ustiapenari, baita esplorazioari ere. Baina
zoritxarrez Eusko Legebiltzarrean beste alderdien
na ezabatu zuen. Espero dezagun berriro horrelakorik
ez egitea eta Arabak esan duenari kasu egitea.
jarrerak ez dira hain argiak eta sendoak.

BIZKAIA
bizkaia

Bilbao eta EAJ-ren


zorigaiztoko kudeaketa ereduari
buelta eman behar diogu

30

urtetik gora eman ditu Jose Luis Bil


baok erakundeetan, eta ahaldun na
gusi izan da 12 urtez. Nolabaiteko
zigorgabetasuna eman omen dio ibilbide horrek
Bizkaiko diputatu nagusiari hain modu lasaian,
konplexurik gabean, berarengandik hain gertu
dagoen politikagintzari lotutako ustezko delituak
zerrendatzeko eta modu berean, delituak egin
dituztenen izenak ez dituela publiko egingo es
ateko.
Baina Gernikan egin dituen adierazpenak ez
dira izan Bilbaoren enegarren arduragabekeria

soilik. Bizkaiko diputatu nagusiaren kudeaketa


EAJren kudeaketa bera da. Baliabide publikoen
erabilera desegokia edo iruzur fiskalari dagoz
kion ustezko delituak aipatu ditu eta hori egitean
apurtu egin du Bizkaiko politikaren baitan interes
ilunen zerbitzura indarrean dagoen isiltasunaren
legea.

Pertsonak helburu, Bizkaia


barrirantz hasitako bideari
ekingo diogu

Azkenean, nabarmen gelditu da PNVk PSE


eta PPren aditz berberak jokatzen dituela: estali,
ezkutatu, isilean gorde. EAJ-k duen goberna
tzeko ereduak ahalbidetu du Bilbaoren jokaera.
Aldaketa politikoa Bizkaiko udal askotara heldu
zenean, zalantzan jartzen hasi zen gobernatzeko
era hori. Leihoak eta tiraderak ireki ziren eta argi
geratu zen kudeatzaile onaren mitoa faltsua zela.
Jose Luis Bilbaok azalpen zorrotzak eman
behar ditu. Ilegaltasun zantzuak Fiskaltza edo
Ogasun Ikuskaritzaren esku jarri direla esatea ez
da nahikoa. Langabezian eta pobrezia egoeran
dauden milaka lagun horiek, bizkaitarrek jakin
behar dute nor edo nortzuk diren Bilbaok estal
tzen dituen horiek.
Guk, gure aldetik, Bizkaia berrirantz hasitako
bideari ekingo diogu, pertsonak helburu dituzten
proposamen sozioekonomikoak garatuz, eragile
sozial eta sindikalekin batera. Bilbaok margo
tutako zorigaiztoko kudeatze eredu horri buelta
eman behar diogu. Hori dugu erronka.

GIPUZKOA
gipuzkoa

Kabia: Adinekoen udal egoitzek


eskaintzen duten zerbitzua
hobetzeko iniziatiba

abia, adinekoen udal egoitzak kudeatzeko Gi


puzkoako Aldundiak aurkeztu duen erakunde
publiko berri bat da. Gizarte zerbitzuen ere
dua aldatzeko urrats garrantzitsua suposatzen du,
Diputazioak erresidentzien kudeaketa publikoa eta
zuzena bere gain hartzea proposatzen baitu.

Gizarte zerbitzuen
eredua aldatzeko
urrats garrantzitsua
suposatzen du

1,7 milioi euroko aurrekontua duen ekimen ho


rren xedea, adineko pertsonentzat Gipuzkoan dau
den 16 udal egoitzen kudeaketa bere gain hartzea
da. Gizarte zerbitzuen eredua aldatzeko bidean
urrats garrantzitsua da eta kudeaketa publiko eta
zuzenaren alde EH Bilduk egiten duen apustuaren
adibidea da. Orain arte azpikontratuetan eta kan
po-zerbitzuetan oinarritutako zerbitzua aldatu eta
administrazioak erabat bere gain hartzeko apustua
egiten dugu. Gerora begira, eredu hau gizarte zer
bitzu guztietara zabaltzea nahi dugu, besteak beste,
adin txikikoen, zailtasunak dituztenen edo gizarte
ratze prozesuan daudenen zentroetara.
Udalen aspaldiko eskaera bati eta, aldi berean,
legeak dioenari erantzuten dio Kabia egitasmoak.
Izan ere, adinekoentzako zentroak foru adminis
trazioen eskumena dira, legez. Lehenengo fase
batean, Diputazioak 5 udalekin akordioa sinatzea
proposatu du: Elgoibar, Villabona, Zumaia, LasarteOria eta Azkoitiarekin. Eta pausoz pauso beste 9
egoitza txertatuko lirateke ekimenean.

Aste honetan, berriz, Kabia blokeatzea erabaki


dute EAJk, PSEk eta PPk. Nahiz eta Batzar Nagu
siek Aldundiari Gipuzkoan dauden 16 udal egoitzak
bere gain hartzeko behin eta berriro eskatu, eta
nahiz eta EAJko eta PSEko zinegotzi eta alkateen
ekarpenekin landutako iniziatiba izan, orain Ka
bia gelditu nahi dute. EH Bilduk oposizioko taldeei
akordio batetara iristeko eskua luzatu die, jokoan
dagoena adinekoen udal egoitzek eskaintzen duten
zerbitzua hobetzea baita, gipuzkoar guztien ongiza
tea hobetzea, alegia.

SAREAN
http://gipuzkoakobbnn.ehbildu.
eus/2014/09/12/ander-rodriguezdiputatuak-kabia-azaldu-du/

NAFARROA
nafarroa

UPNk zentsura berreskuratu du Nafarroan

auteskundeetarako 7 hilabete eskas fal


ta direnean, Que vienen los vascos-en
pankarta atera du UPN-k idei zaharren ar
mairutik. Modu zaharrak, bere hastesleak mobili
zatzeko, Caja Navarraren desagerpenak, hezkunt
za eta osasungintzako murrizketek, ustelkeria eta
abrrek eraginda hautesle hauek etxean geratuko
direnaren beldur. Modu bortitzean ekin dio UPNk
aurre kanpainari, EH Bildurekin zuzen zuzenean
kontrajartzeko asmoarekin, aintzinako zentsore
eta kontrolatzaile sena berreskuratuz.
UPNren Nafar Gobernuaren azken sesioa, 22
testu liburu mozten eta ezabatzen eman zuten. Ar
taziak eskuetan, Iribas kontseilariak Euskal Herria
mapatik desagertaraztea bilatu zuen, hainbeste
errepikatutako errealitate instituzionalaren mese
detan. Nafarroako kultura eta hizkuntza anizta
sunaren kontrako eraso berri bat, instituzionala
bezain erreala den anistasunaren aurkako kolpe
berri bat UPNren aldetik. Helburua, gainera, ez da
soilik hainbestetan zigortutako D ereduaren kontra
joatea. Polemikaz beteriko lista luzea osatu du le
gegintzaldi honetan Hezkuntza kontseilariak, bere
laguna den Marta Vera Osasungintzako buruak
bezala. Iribasek ez du soilik deserosoak zaizkion

10

mapak eta hizkuntzak desagertarazi nahi, eus


kararen hazkundearen aurrean planteatu duten
PAI ereduaren porrota ere estali nahi du zentsura
kanpaina honekin. Ke gortina. Inkisizio zantzuak
dituen arreta desbideratzeko UPNren ekimen
honek, jendartea beste alde batera begiratzeko
helburua du, LOMCE-a a la Navarra inposatzen
den bitartean. Oraindik ere, jatorri deitura berezi
honen gaineko azalpenak espero dira, Madrildik
zuzenean diktatutako legea aplikatzen ari baita
Nafarroan. Iribasek aitzaki ederra bilatu du LOM
CEren uniformizazioan, bere politika, hizkuntza eta
kultura obsesioei aterabidea topatzeko, artaziak
eskuetan dituela.
Beren porrotak estaltzeko helburuarekin UPNk
euskara erasotzen du berriz ere. Parlamentuak
Vascuencearen legeaz berriz ere eztabaidatuko
duen unean gertatzen den erasoa gainera. Jaio
tzen diren lekuaren arabera, nafarren hizkuntz
eskubideak zehazten dituen araua. UPNren pro
bokazioetan erori gabe, EH Bilduk LOMCE legea
salatzen jarraituko du, baita murrizketak, irakas
leen behin-behinekotasuna, ratioak, baliabiderik
gabeko eskolak, Vascuencearen legea eta nola ez,
zentsuraren aurrean tinko jarraituko du.

NAFARROA
nafarroa

Nafarroako Osasungintzako
sail toxikoa

undua hondoratuz gero, hondoratu


dadila Nafarroa beti aurrera! dio
jota ezagunak. Estribillo hori, Marta
Vera kontseilariaren bulegoan eskegita beharko du,
jarraitu beharreko dogma moduan, errepikatzeko
mantra bezala. Edonoren gainetik, Marta Vera beti
aurrera, dagoeneko bidean baten batzuk utzi di
tuen arren. Garai batean UPNren harrotasunerako
arrazoia zen Osasungintzako saila, buruhauste ge
hien eragiten dituena bihurtu da azken urteotan.
Yolanda Barcinak zuzentzen duen desgobernuan,
Osasungintza da burua. Eta egoera honek badu
bere kausa argia: Marta Vera.
Etengabeko egoera nahasian izan da Osasun
gintza azkeneko lau urte hauetan. Egoera honen
azkenaurreko kapituloak gainera, komedia zantzuak
izan ditu, Osasungintzako zuzendari gerentea bere
bulegoan itxita egoteko aginduarekin. Juan Jos
Rubio urtebe eskas egon da karguan, eta nazka
tuta bukatu du bere ibilbidea. Angel Sanz Barea
ordezkatzeko ailegatu zen osasun sailera. Dimisioa
aurkeztu zuen ere Sanz Bareak. Izan ere, Marta
Veraren taldean egotea jasan ez duten goi karguen
lista hain da luzea, artikulo honen bukaeraraino
eraman ahal gaituela. Juan Jos Rubio eta Angel
Sanz Barea zuzendari gerenteei, Osasungintzako
antolakuntzaren zuzendari zen Jose Luis Yangua
sen dimisioa ere batu behar zaie, baita hospitalee

tako zuzendari zen Ignacio Iribarren edo ta zerbitzu


medikuen zuzendario ordea zen Ana Guerra ere.
Ez dute Osasun sistemaren gainbeheran pausuak
ematen ari zituen sailean parte hartu nahi. Dimi
sioen lista honek, empresa munduan Nagusi To
xikoa deitzen denaren fenomenoa ekartzen du go
gora. Entzun beharrean, bortizki agintzen eta bere
ideiak inposatzen dituen nagusia, lan taldeak mes
pretxatu berarekin bat datozen pertsonen alde soilik
egiten duen nagusia. Hori da nagusi toxikoa. Marta
Vera da kontseilari toxikoa.
Kudeaketa honen adibiderik garbiena, dudarik
gabe, hospitaleetako sukaldeena da. Parlamentuan
eta langileen artean adostasunik bilatu gabe priba
tizatu egin zen zerbitzua. Nafarroaren ekonomiari
garesti atera zaio pribatizazioa. Comptos ganberak
argi ta garbi azaldu zuen, zerbitzu hau, merkea
go izanen zela, arlo publikotik kudeatua izan balitz.
Baina batez ere, hospitaleetako pazienteek ordain
du dute pribatizazioa. Janari hotza, egoera txarrean
eta atzeraka ematen zuen itxuradun jangarriak
mahai gainean.
Egoera honen aurrean, langileak kontra ditue
la, parlamentuak hainbatetan dimisioa eskatu diola,
goi karguen etengabeko dimisioekin Marta Verak
jotaren letra jarraitzea erabaki du, Osasun saila
hondoratzen bada ere bera aurrera.

11

GASTEIZKO LEGEBILTZARRA
Sopuertan ere hezkuntza
publikoaren alde

Irregulartasunak
Epsilon eta Hiriko
proiektuetan

EAJren inguruko enpresari


batzuek laguntza publikoetan
jasotako milioika euro galdu
dira

A
Sare publikoak Lehen Hezkuntza eskaini eta bermatu
behar du Sopuertan

H Bilduk bat egin du Sopuer


tako Udalaren eta bertako fa
milia askoren aldarrikapenare
kin, arrazoizkoa eta bidezkoa delako
Jaurlaritzak Sopuertan ere Lehen
Hezkuntza sare publikoaren barruan
eskaintzea eta bermatzea. Une hone
tan La Baluga eskola publikoan Haur

EH Bilduk argi du
Jaurlaritzaren ardura
dela Sopuertan ere
Lehen Hezkuntza
publikoa bermatzea.

Hezkuntza amaitutakoan, Sopuertako


umeek ez dute euren herrian sare
publikoan jarraitzeko aukerarik. Edo
itunpeko ikastetxe erlijioso batean
sartu, edo Zallako ikastetxe publiko
ra joan, eta hori La Balugan bertan
Lehen Hezkuntza ere ezartzeko bal
dintza guztiak betetzen diren eta ho
rretarako eskaria dagoen arren.
Egoera horren ondorioz herrian
hedatu den gatazka-giroak kezka
tuta, EH Bilduk haren ardurari hel
tzeko eskatu dio Lakuako Hezkunt
za Sailari, eta hala exijitu dio behin
baino gehiagotan Legebiltzarrean
Cristina Uriarte sailburuari. EH
Bilduk argi du Jaurlaritzaren ar
dura dela Sopuertan ere Lehen
Hezkuntza publikoa bermatzea,
bertako familia askok eskatu bezala.
Eskari soziala egonda eta ikastetxe
publikoa prest izanda, ulertezina
da Gobernuak ezezkoa ematea Go
tzaingoak herriko eskola publikoa
Haur Hezkuntzara soilik mugatu
nahi duelako.

zken hilabeteotan Legebiltzarrak


Epsilon eta Hiriko proiektuetara
bideratutako diru publikoaren
kudeaketa ikertu ostean, EH Bilduk
ikerketa horren ondorioak babestu ditu,
bistan geratu delako irregulartasun la
rriak egon direla. Tesi hori defendatu
dute alderdi guztiek, bakarrik geratu
den EAJk izan ezik. Diru-laguntza pu
blikoen bidez EAJren inguruko enpre
sari batzuek 60 milioi euro jaso zituz
ten bi proiektu horiek martxan jartzeko,
baina denbora pasa ahala proiektuak
ezerezean geratu dira eta diru publikoa
galdu da.

Hiriko eta Epsilonen


helburu bakarra EAJren
inguruko elite ekonomiko
batzuek diru publikoa
eskuratzea zen.
EH Bilduk salatu duenez, ez Hirikok
ez Epsilonek ez zuten ez benetako edu
kirik ez bideragarritasun ekonomikorik;
helburu bakarra diru publikoa eskura
tzea zen. Hor datza arazoaren oinarria,
EAJren inguruko elite ekonomiko ba
tzuek diru publikoa azkar eta zuzenean
jasotzeko erraztasunean, hain zuzen
ere. Finean, garrantzitsuena ez zen
proiektua bera, horren atzean zeuden
izenak baizik.

12

AMAIUR
Corcuera legetik, mozal legera

rriaren 16an, mozal legea be


zala ezaguna den Herritarren
Segurtasuneko Lege Proiektu
Organikoak bere lehen tramite parla
mentarioa pasako du.
Urteak dira Euskal Herrian legeen
salbuespeneko aplikazioa egune
roko ogia direla. Eta orain, krisi eko
nomikoagatik protesta sozialek izan
duten gorakadaren aitzakian, isilpeko
salbuespen egoera hori Ebrotik he
goaldera ere ezarri nahi du Alderdi
Popularraren gobernuak. Espainiako
eskuinak Herritarren Segurtasun Le
gea aldatu nahi zuela iragarri zuen
lehen unetik esan genuen: gobernuak
hitzen esanahia okertu, perbertitu
(eta okerragoa dena, helburuak ere
bai) eta desberdintasun sozialak eta
indartsuenaren inpunitatea blindatu
nahi ditu.
Zalantza izpirik ez dugu Alderdi
Popularraren gobernuaren kontrarre
forma globalaren beste aurpegi baten
aurrean gaudela. Lehenik eta behin,
besteak beste, lan, hezkuntza, osa
sungintza, finantza eta udal esparruak
izan ziren, eta orain, kode penalaren
erreformatik hasita, eskubide eta as
katasun demokratikoen txanda da.

Eta inork zalantzarik izan ez


dezala; apustu errepresiboaren
sustapen honek sekulako zama
ideologikoa darama bere baitan.
Eta bestela, 2014rako egun gutxi
falta zirela Ignacio Cosido polizia
buruak jendaurrean egin zituen
adierazpenak jaso ditzagun heme
rotekatik: Segurtasun objektibo
eta subjektiboa hobetu dira. He
rritarren Segurtasun Legeak ez die
herritarren euren eskari eta behar
izanari erantzuten. Alderantziz bai
zik. Esan beharrik ez dago espai
niar estatuak Europako Batasuneko
kriminalitate tasarik baxuenetakoa
duela. Are gehiago, CIS-en arabe
ra, krimen kopurua %5 jaitsi zen
2013an.
Laburbilduz, PSOEren Cor
cuera legetik Alderdi popularra
ren mozal legera egin dugu salto.
Azken urte hauetan askatasun zibil
eta politikoen aurka burutzen ari
diren eraso uholdean, beste urrats
bat eman du Espainiako gobernuak.
Eta noski, arrazoi hauek
guztiengatik eta beste askorengatik
ere, mozal legeari osoko zuzenke
ta aurkeztu dio Amaiurrek.

Sei dira jada

oan den urriaren 7an, Beatriz


Etxebarriak eta Oihan Atau
nek jarritako salaketen harira
bi ebazpen kaleratu zituen Estras
burgoko Europako Giza Eskubi
deen Epaitegiak. Kasu bietan, Goi
Epaitegiak dio Konbentzioaren arlo
prozesaleko hirugarren artikulua
urratu duela espainiar estatuak.
Artikulu horrek, Konbentzioa sina
tu duten estatuei tortura salaketak
ikertzera behartzen ditu.
Horren berri izan eta bereha
la, Xabier Mikel Errekondo gure
bozemaileak zera eskatu zion Es
painiako gobernu eta salbues
peneko epaitegiei: ez ditzatela
inkomunikazio egoeran, alegia,
torturapean eginiko deklarazioak
froga modura erabili.
Laburbilduz, tortura salaketak
ez ikertzeagatik berriz ere beste
bi euskal herritarrei kalte ordainak
ematera kondenatu dute espainiar
estatua.
Eta sei dira jada. Bost kasu
euskal gatazkari dagozkie, eta sei
garrena, Kataluniakoari.

SAREAN

[BIDEOA] Aristegi alerta de


que el PP no pretende aparcar
la ley del aborto

13

[BIDEOA] Errekondo: La
LOMCE es un arma sutil pero
mortifera

[BIDEOA] Larreina al PP:


Consejos vendo, pero para m
no tengo

EUROPAKO LEGEBILTZARRA

TTIPik EZ!
T

TIP akronimoa Transatlantic


Trade and Investment Part
nership izen ingelesetik dator
eta euskaraz Europa eta Amerikako
Estatu Batuen arteko Merkatari
tza eta Inbertsiorako Hitzarmena
izango litzateke. Lehenik eta behin,
esan behar dugu munduko merka
taritzaren herena eta mundu mai
lako Barne Produktu Gordinaren
erdia kontrolatzen duten bi bloke
ekonomikoetako Gobernuek hitzar
men hori ez dutela oraindik sinatu
eta negoziazio-fasean daudela.
Negoziazio horiek, ordea, sekretu
pean ari dira burutzen, herritarroi
zein herritarrok hauteskunde bidez
aukeratu ditugun ordezkariei ere
inongo informaziorik eman gabe.

Zer ari dira ezkutatzen?


Neoliberalismoaren azken kol
pea: langile-klasearen eta herri-se
ktoreen lan - eta jendarte-eskubi
deak zapaltzea, behin betikoz botere
politikoa
merkataritza-interesen
menpeko bihurtuz. Azken urteotan
hauteskunde bidez aukeratutako
gobernuak euren burujabetza galt
zen joan direla ikusi badugu, TTI
Pak burujabetza-galera hori azkar
tu besterik ez du egingo: legedia
multinazional handien mesedetara
egokituko da euren poltsikoak be
tetze bidean herritarrok edo gober
nuek jar ditzakegun edozein oztopo
gaindituz. Zentzu horretan, azken
hamarkadetan langileon borrokaren
bidez lortutako eskubideak siste
matikoki urratzeko inongo arazorik
ez dute izango; elikadura-gaietan
zuhurtziaren printzipioa albo bate
ra utziz osasunarentzat kaltegarriak
izan daitezkeen milaka produktu
onartuko dituzte Europar Batasu
nean; multinazional handiek ingu
rumenarekiko inongo errespetu
rik eduki gabe jarraitu ahal izango

14

dute, azken finean herritarrok eta


ingurumenak berak baino eskubi
de gehiago metatuko baitituz
te. Multinazionalak izango baitira
Atlantikoko bi aldeetako gobernuek
euren herritarrak edo mendi, its
aso, aire edota ura defendatzeko
har ditzaketen neurrien aurrean
kutsatzeko, esplotatzeko edota kal
te-ordainetarako eskubideak izango
dituztenak.

Zertarako orduan TTIPa?


Bizitza iraunarazten duten ele
mentu guztien krisira ekarri gai
tuen eredu neoliberal xahutzaile,
zapaltzaile eta predatzailean sa
konduz mundu mailako aberats
gutxi horiek gu guztiok dimentsio
guztietan pobretuz aberatsago iza
teko.

Zer egin dezakegu?


Hemen, Euskal Herrian, sekre
tupean negoziatzen ari diren Itun
horren aurkako borroka NATO edo
ta Maastrichtekoarekin ere alderatu
daitekeela esaten ari gara, lehena
rekin herri gisa eman diezaiokegun
erantzun zabalagatik, eta bigarre

narekin, merkatuen Europaren au


rrean herrien Europa aldarrikatuko
dugulako berriz ere. Hala, lehenik
eta behin, TTIPari ezetz esan behar
diogu, argumentuz eta arrazoiz jo
sitako ezetz irmoa. Horretarako EH
Bildu gisa ildo iraunkor bat mar
txan jarriko dugu beronen salake
tarako eta halako hitzarmen batek
izan ditzakeen ondorio larriak ja
kin arazteko eta euskal jendartea
sentsibilizatu eta aktibatzeko.
Bigarrenik, indarrak bildu eta
langile klasearen eta herri sekto
reen arteko aliantza bilatu behar
dugu, gure aldarrikapenek, guztiok
batera eginez, oihartzun gehiago
izan dezaten eta salaketa ildoaz
gain, ahal balitz, poliki poliki, ildo
mobilizatzailea ere aktibatzeko.
Euskal Herriak ezetz esan behar
dio TTIPari, Euskal Herria esparru
guztietan, baita ekonomikoan ere,
bere buruaren jabe izango den es
tatuaren bidean urratsak ematen
ari baita. Ez dugu Euskal Herri as
kerik izango, herri gisa zapalkuntza
neoliberalari aurre egin eta sis
tema kapitalista gaindituko duen
gure bideari ekiteko borrokatzen ez
badugu.

EUROPAKO LEGEBILTZARRA
Josu Juaristi:
TTIP Europako herrien kontrako mehatxu
gisa ulertu behar dugu

lkarrekin lehian dauden bi


merkataritza-kideren arteko
akordio bat da TTIP? Ez, Eu
ropako eta Amerikako jendarteen
kontrako korporazio handien
eraso bat da, helburua, merka
tuen desregularizazioa duena.
Batez ere Europako jendartea
ren aurkako eraso zuzena da,
eta Europako herrien kontrako
mehatxu gisa, ulertu, eta aurre
egin behar diogu, desberdintasun
sozialak, are gehiago, sakonduko
dituen mehatxu bat bezala. Hori
dela eta EH Bilduk, eta Europako
Parlamentuko GUE/NGL taldeak,
Washington eta Bruselak sekretu
pean negoziatzen ari diren merka
taritza aske eta inbertsioaren itun
honen aurkako jarrera argi bat
hartu dute dagoeneko, itun honek
EBk eta Kanadak adostear dauden
CETA eta Munduko Merkatari
tza Elkartearen baitan dauden 23
kidek, Europar Batasuna barne,
adostu behar duten TISAren no
rabide berdina darama.
EH Bilduk Euskal Herrian
bultzatuko dituen ekintza eta eki-

ropar Batasunean demokratikoki


hautatua den instituzio bakarra
, legebiltzarra, baztertzen duten
negoziazioen inguruan bildutako
azken berriekin, azaroan izango
ditugun jardunaldietan egingo
dugu konferentzia horren pres
taketa.

menetaz aparte, Bruselan ere gure


delegazioak GUE / NGLen baitan
itun honen kontrako lanean di
hardu, Helmut Scholz Die Linke
ko diputatua buru duen ad hoc
sorturiko talde batean. Urriaren
11arako mundu mailan antola
turiko TTIPren aurkako Ekintza
Egunean parte aktibo izango gara
(abenduan bigarren ekintza egun
bat izango da). Abenduan Europa
mailako konferentzia bat antola
tuko dugu gai honen gainean, Eu

Europarlamentariok
nekez
izan badezakegu negoziazio ho
rien garapenaren buruzko infor
mazioa, pentsa dezagun zer iristen
zaion Europako iritzi publikoari. Eta
ez da prozesuaren hasieran gaudela,
ezta gutxiago ere: Datorren astean
zabalduko dute AEBk eta EBk zaz
pigarren elkarrizketa erronda. GUE
/ NGLek oinarrizkotzat jotzen du
gardentasuna, eta gutxienez, arlo
horretan, Europar Legebiltzarrean
gehiengo parlamentario bat lortzen
saiatuko gara, horretarako beste tal
de batzuekin akordioak bilatuz. Eta,
jakina, ezker taldea parlamentuko
batzorde guztietan parte oso aktiboa
izango da, TTIP europar herritarron
oinarrizko zerbitzu publikoentzat su
posatuko dituen arriskuak arreta be
reziz azpimarratuko ditugu.

SAREAN
[BIDEOA] Josu Juaristi Herri Kurduari
elkartasuna adierazteko ordua da

[BIDEOA] Pregunta de Josu Juaristi a


la candidata a Comisaria de Poltica
Regional, Corina Creu

15

You might also like