You are on page 1of 20

2014ko urriak 23 13.

zkia

Egoera
sozioekonomikoari
aurre egiteko

4 AKORDIO

GAI NAGUSIA 2-3-4 HAUTESKUNDEAK 5 ELKARRIZKETA 6-7


ARABA 8 BIZKAIA 9 GIPUZKOA 10 NAFARROA 11 HERRIAK 12-13-14-15
GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 16 AMAIUR 17 EUROPAKO LEGEBILTZARRA 18-19

GAI NAGUSIA

Egoera sozioekonomikoari
aurre egiteko lau akordio

gungo testuinguru ekonomiko latz honetan, Europa,


Espainia, Frantzia edota Gasteiz eta Irueko Gobernuek norabide bakarreko politika ekonomikoa
besterik ez digute eskaintzen: herritarron bizitza zuzenean kaltetzen
duten politika neoliberalak dira jaun
eta jabe.
Eskubide sozialak urratzen dituzten murrizketak, langabezia edota
lan-prekarietatea, etxegabetzeak...
gure eguneroko ogia diren honetan, ezinbesteko zaigu guztion
artean neoliberalismoa gaindituko
duen politika ekonomikoa osatzea.

Helburu horrekin, mintegia


burutu zuen EH Bilduk urriaren
18an, Bilboko Sarrikon. Bertaratu ziren ehun lagunek hainbat
gairen inguruan eztabaidatzeko
parada izan zuten, hala nola,
zerga eta aurrekontu politika,
gizarte politika, tokiko garapena,
energia burujabetza... Partehartzaileek EH Bilduren proiektu
eta proposamenak garatzeko
hainbat ekarpen egin zituzten.
Mintegiko osoko-bilkuran Joseba Permachek hartu zuen hitza.
Hitzartzean, egoeraren larritasuna nabarmendu zuen Per-

machek eta politika neoliberalen


ondorioz enpresak itxi, eremu
publikoa desegin eta milaka eta
milaka herritar langabeziara,
prekarietatera eta pobreziara
kondenatzen ari direla salatu
zuen.
Egoera honen aurrean arduraz
jokatzeko deia luzatu zuen Permachek eta EH Bilduk erabaki eta jarrera ausartak hartuko
dituela nabarmendu. Horrela
bada, EH Bildu lau gaien inguruko adostasun zabalak eraiki
tzeko prestutasuna duela adierazi zuen.

[BIDEOA] Egoera sozioekonomikoari aurre egiteko lau akordio zabal eraikitzeko


proposamena aurkeztu dugu

Sarean
[BIDEOA]
Helena Franco:
zerga-politika

[BIDEOA]
Jon Ander Goi:
lan-harremanak

[BIDEOA]
Dani Maeztu:
energia-burujabetza

GAI NAGUSIA

Egoera sozial larriaren aurrean, milaka langabetu dauden honetan edota diru sarrerarik gabeko familiak daudenean, justizia soziala helburu, MURRIZKETA SOZIALIK GABEKO POLITIKA
PUBLIKOAK adosteko akordioa erdiestea ezinbestekoa da. Gehien sufritzen ari direnak gure
lehentasuna behar dute.

Ditugun erronka ekonomiko eta sozial guztiei aurre egiteko eta sektore publiko sendo bat
bermatzeko, bitarteko ekonomikoen nahikotasuna lortzeko ERREFORMA FISKALA behar dugu.
Gehien dutenek gehiago ordaindu eta eskaini behar dutelako.
Gastu soziala bermatzea ez da nahikoa. Enplegua sortu behar da. Porlana eta espekulazioa
alboratu eta tokiko garapena oinarri, beste eredu sozial eta ekonomikoa adosteko eta bultza
tzeko unea iritsi da.

3
4

Industria eta berrikuntzaren aldeko apustua egiteko,


Elikadura burujabetza helburu, nekazaritza eta arrantzak bizi duten egoerari aurre
egiteko.
Zaintza ekonomiari eta arlo honetako zerbitzu publikoak bultzatzeko.
Ekonomia sozial-eraldatzailea sustatzeko.
Finantza sistema propioaren norabidean Kutxabanken kontrol publikoa bermatzeko
Oro har LANA, ABERASTASUNA ETA HERRITARREN MESEDETAN egongo den ekonomia soziala eta errealaren aldeko plana adostu behar da.
Bizi dugun egoera sozial eta ekonomikoari aurre egiteko, aurreko guztia martxan jarri ahal
izateko, BURUJABETZA EKONOMIKO ETA SOZIALA berreskuratu behar dugu, maiuskulaz: lan
harremanak hemen arautzeko, zerga politiko osoa guk kudeatzeko, pentsioen etorkizuna guk
bermatzeko..Oro har gure politikak HEMEN ERABAKITZEKO.

[BIDEOA]
Anton Borja:
poltica-industrial

[BIDEOA]
Ander Rodriguez:
Gizarte-politika

[BIDEOA]
Yolanda Jubeto:
Ekonomia sozial
eraldatzailea

GAI NAGUSIA

Gizarte-politikan ere
ereduen arteko talka:
publikoa vs pribatua

abia proiektuaren aurkezpenak gizarte-politika ereduen artean


(publikoa vs pribatua) dagoen
talka agerrarazi du. Kabia,
adinekoen udal egoitzak kudeatzeko Gipuzkoako Aldundiak aurkeztu duen erakunde
publiko berri bat da. Gizarte
zerbitzuen eredua aldatzeko
urrats garrantzitsua suposa
tzen du, Diputazioak erresidentzien kudeaketa publikoa
eta zuzena bere gain hartzen
baitu. Zerbitzu publikoak indartzeko eta gizarte-politikan
sakontzeko emandako urrats
honek ordea, neoliberal autoktonoak asaldatu ditu.
Euskal Herrian eredu neoliberala defendatzen dutenek
ere, erakunde publikoen ardura azpimarratzen dute, baina
zein da zehazki egozten dioten
funtzioa? Dirua jartzearena. Euren ustez, erakunde publikoak
oinarrizko eskubide sozialak
bermatzen ahalegindu behar
dira, baina horretarako enpresa pribatuak kontratatuz. Eta
zein da ohiko enpresa pribatuen
eta erakunde publikoen arteko
diferentzia? Helburua. Sistema kapitalista honetan, ohiko
enpresa pribatuen helburua
dirua irabaztea da; erakunde
publikoen helburua jendartearen ongizatea da. Alta, gizartezerbitzuak eskaintzen dituzten
hainbat erakunde pribatuk ez
dute ohiko enpresa pribatuen
logikan funtzionatzen: enpresa

EAJren ereduak zerbitzu


pribatuak eta karitatea
ditu oinarri, EH Bilduk
ardura publikoko
ereduaren aldeko apustu
sendoa egiten du,
eskubide sozial guztiak
bermatzeko

batzuk zintzotasunez jokatzen


dute eta kalitatezko zerbitzuaren
truke prezio duinak jartzen dizkiete erakunde publikoei; beste
batzuk irabazi asmorik gabekoak
dira; eta beste batzuk ekonomia
sozial edota eraldatzailearen
arabera jokatzen dute logika kapitalistatik erabat urrun. Irabazi
asmorik gabekoen artean denetarik dago, noski, batzuek dibidendoak ez, baina soldata itzelak eta laguntxoak kolokatzeko
aukera paregabea eskaintzen
baitute.
Zer egin du PNVk? Lehenik
eta behin, pentsarazi nahi digu
erakunde publikoek ez dutela
inoiz izango gaitasunik (dirurik?)
oinarrizko eskubide sozialak ber-

matzeko eta horregatik, zerbitzu horiek pribatizatzearen


aldeko apustua egin du. Bigarren, onena zerbitzu horiek
esku pribatuetan uztea dela
sinestarazi nahi digu, zerbitzu
hori eskaintzen duten enpresa
eta erakundeen arteko inongo
desberdintasunik egin gabe,
euren helburuak zeintzuk diren aztertu ere egin gabe. Eta
azkenik, eta izugarrizko kaltea
egiten ari den kontzeptuan
sakonduz, oinarrizko eskubide
sozialak bermatzeko pausoak
eman beharrean, jendartearen karitatean oinarritzea proposatzen du, erakunde publikoek herritarron diruarekin
herritar guztion duintasuna
bermatu beharrean, norberaren umore, sentsibilitate edota
kontzientzia garbitu beharraren esku utziz milaka eta milaka
herritarren ongizatea.
Horren guztiaren aurrean, EH
Bilduk ardura publikoko ereduaren aldeko apustu sendoa
egiten du, trantsizio fase honetan, oinarrizko eskubide sozialak
bermatzeko pribatizazioa ekidinez, zerbitzu publikoak hobetuz, klausula sozialetan gehiago
sakonduz eta ekonomia sozial
eraldatzailearen aldeko apustu
garbia eginez. Horrela eraku
tsiko dugu eta jada erakusten
ari gara, PNVk aplikatzen dituen
neurri neoliberalei aurre egiten
dien eredua egon badagoela eta
guztion artean eraikitzen ari garela.

HAUTESKUNDEAK
Juan Karlos Izagirre: Donostia herritarrekin
aldatzen jarraituko dugu

uan Karlos Izagirre izango


da EH Bilduren Donostiako
alkategaia.
Larunbatean
Donostian egindako aurkezpenean Izagirrek azpimarratu du,
Donostia herritarrekin aldatzen
jarraituko dugula.

[BIDEOA] Donostia herritarrekin


aldatzen jarraituko dugu

[BIDEOA] Juan Karlos


Izagirre, Donostiako
alkatetzarako hautagaia

Joseba Asiron: Oraintxe da unea ilusioz eta arduraz


Iruean aldaketa anitza bermatuko duen gehiengo
politiko berriari atea irekitzeko

Oraintxe da ziklo berri bati


hasiera emateko unea eta
kalean, auzoetan, osatu
den aldaketaren aldeko gehiengo soziala udalera eraman eta
gehiengo politiko berriak sor

tzeko unea, ezkerreko alternatiba soziala eta anitza. Eta horrek


animatu nau hain zuzen ere
Irueko EH Bilduren zerrendako
buru gisa aurkeztera, aniztasuna oinarri, gehiengo politiko be-

[BIDEOA] Orain da unea ilusio eta


arduraz Iruean aldaketa anitza
bermatuko duen gehiengoari atea
irekitzeko

rriak sortzeko benetako aukera


dugulako orain eta Iruea berri
bat eraikitzeko aukera, nabarmendu zuen Joseba Asiron EH
Bilduren Irueko alkatetzarako
hautagaiak aurkezpen ekitaldian.

[BIDEOA] Joseba Asiron, EH Bilduren


hautagaia Irueko alkatetzarako

Bizkaiko eta Bilboko EH Bilduren zerrendaburuen aurkezpena egingo da larunbat


honetan, 12:00etan Bilboko EHUko Paraninfoan. Gonbidaturik zaude!

ELKARRIZKETA
Josean Llaguno
Sopuertako alkatea

Gose greba egin nuen hezkuntza


publikoaren alde borrokatzen ari ziren zazpi
familiekin solidario izateko
Appgree aplikazioaren bidez jasotako galderekin eginiko elkarrizketa

Zer egingo du Sopuertako Udalak datorren urtean herriko


hezkuntzari dagozkion helburuak
lortzeko?
Datorren urterako gure helburua,
Balugako eskolan Lehen Hezkun
tza publikoa ezartzea da. Hiru milioi
euroko inbertsio publikoa egin da,
hiru gela huts ditugu eta hezkun
tza publikoa izateko eskubidea aldarrikatzen duten familiak badira
herrian. Zaila dela ulertzen dugu,
aurrez aurre Bilboko Gotzaindegia
eta mugimendurik egiten ez duen
Hezkuntza Saila ditugulako; halere,
borrokan jarraituko dugu.
Egoera konpontzeko, zer aukera
daude?
Aurreko galderari emandako
erantzun bera emango dut: borrokan jarraituko dugu. Kasu
hauetan, irmo mantentzea da garrantzitsuena.
Gose greba bezalako ekimenak
baliagarriak direla uste duzu?
Bizi dugun krisi egoeran eta
izaten ari diren murrizketekin,
halakoak areagotu beharko liratekeela uste duzu? Protestaren
kultura berriro errotu behar da?
Tristea eta gogorra da muturreraino iritsi behar izana; gure kasuan,
aldeen arteko negoziazioak berriro
martxan jartzeko balio izan digu.
EAJri eta Gotzaindegiari min asko
egin dion zerbait izan da. Ez dakit
halako protestak orokortu behar

diren, erabaki oso pertsonala da,


modu arduratsu batean eta ondo
pentsatutako zerbait izan behar da.
Halere, egungo murrizketen aurrean zerbait gehiago egin behar
dela argi daukat. Krisia eskubideak
murrizteko aitzakia da eta borroka
eta aldarrikapen grina baretzen
du. Egunez egun, protestaren kultura beharrezkoagoa da. Gizartea
solidarioa izateari uzten ari da eta
egunez egun lokartuagoa dago.

Espainiaren barruan jarraitzeak


karga bat suposatzen digu.
Sopuertako hezkuntzaren egoera
azal zenezake? Zein litzateke
hezkuntza publikorako konponbidea Sopuerta eta Enkarterrian?
Arazoa honakoa da: gaur
egun, Hezkuntza Sailak Lehen
Hezkuntza Gotzaindegiarena den
San Viator eskolan dauka modu

ELKARRIZKETA

kontzertatu batean. 2012. urtean, Udalak Hezkuntza sailari


Lehen Hezkuntza publikoa Sopuertan ezar zezan eskatzea
erabaki zuenean, Proeducacin
Sopuerta 1952-2012 delako
talde bat sortu zen, egungo
egoera aldekoa zena: Haur
Hezkuntza publikoa, baina San
Viator eskolan Lehen eta Bigarren Hezkuntza kontzertatuaren
aldekoa. Datu bezala esan behar da San Viator 1952. urtean
ireki zela Sopuertan. Aipatutako
taldeak, Gotzaindegiak bultzatuta, beldurra hedatzen du esanez Lehen Hezkuntza publikoa
Sopuertan ezarri ezkero San
Viator desagertu egingo dela.
Modu berean, azaldu behar da,
2012. urtean Lehen Hezkuntza
publikoaren alde bozkatu zuen
Hautes-talde independenteak

atzera pausoa eman duela eta


orain kontra dago.

Instituzioen kanpotik
eta barrutik egiten
de lana bateragarria,
beharrezkoa eta
funtsezkoa da.

Konponbidea EAJren borondate


politikoan dago. EHUko Administrazio-Zuzenbidean katedradun
batek prestatutako txosten bat
aurkeztu diogu Hezkuntza Sailari,
zeinetan esaten den ez dagoela
inongo lege-eragozpen Lehen
Hezkuntza publikoa Balugako
eskolan ezartzeko.
Zerk eraman zintuen gurasoekin gose greba egitera?
Gose greba egin nuen eskubide
baten alde borrokatzen ari ziren
zazpi familiekin solidario izateko,
gure herrian Hezkuntza Publikoa
izateko eskubidea, hain zuzen ere.
Sopuertak hiru gela hutsik dituen
azpiegitura bat badu, zergapekoei
hiru milioi euro (530.000.000
milioi pezeta) kostatu zaiena eta
zabaltzeko prestatuta dagoena.
Beste arrazoi oso garrantzitsu
batengatik ere egin nuen, euskal
eskola publikoaren eredua defendatzeko.
Bateragarria al da instituzioen
kanpotik eta barrutik egiten
den lana?
Bateragarria, beharrezkoa eta
funtsezkoa dela uste dut. Oinarrizko elkarlana izan behar da.
Zenbat langabetu daude Sopuertan? Garraio publikoko zer
lotura daude?
Gure herriak 184 langabetu ditu,
populazio aktiboaren %15,83.
Loturei dagokionez, tamalgarriak dira. Sopuertan ibilgailu
bat beharrezkoa da. Garraio publikoaren inguruan Foru Aldundiari egin genizkion proposamen
guztiei uko egin zien. Hau da hau
demokrazia.

ARABA
araba

PPri osasun-kordoi bat


jarri behar diogu

PPren lotsa guztiak ezkulderdi Popularrari oro


tatu nahian arreta desbihar eta batez ere, JaEH Bilduk bere esku
deratzen saiatzen ari dira.
vier Maroto Gasteizko alkateari eta Javier De
dagoen guztia egingo du Gehiegikerien aurrean, sistemaren hutsunetan arreta jarri
Andres Arabako Ahaldun
Nagusiari
osasun-kordoi Marotok eta De Andresek dute. Baina denak ez du balio
bat jarri behar diegu. Daberriro ere gobernatu ez bozka gutxi batzuk arrantzatu
goeneko EH Bilduk Maronahian. EH Bilduk bere esku
dezaten
to isolatzeko kanpaina bat
dagoen guztia egingo du Alderdi Popularra blokeatzeko
martxan jarri du Gasteizko
eta isolatzeko, martxan duten
Udaletxean. Zentzu horrekanpaina arrazista mantentzen duten bitartean ez
tan, Marotok bere kanpaina xenofoboa elikat zen
dugu etsiko. Alderdi Popularreko buruzagiek ezin
jarraitzen duen bitartean, EH Bildu aurrean
dute gobernatzen jarraitu, piromano potentzialak
izango duela argi eta garbi esan nahi dugu.
baitira. Gizartean hausturarik eta konfrontazio sozialik eman ez dadin, gure ahaleginak biderkatuko
Baina are gehiago, legealdia amaitzear daditugu. EH Bilduren bilgunea justizia soziala eta
goela ikusita, EH Bilduk bere esku dagoen guztia
dibertsitatea dira.
egingo du Marotok eta De Andresek berriro ere
gobernatu ez dezaten eta konpromiso berdina
Ildo horretan eta PPren eredu ustelaren auhartzera deitu diegu oposizioan dauden gairrean, EH Bildu egun gehien sufritzen dutenen
nontzeko taldeei. Norabide horretan Marotok
abiatu duen kanpaina xenofoboa geldiarazteko
ondoan egongo da: etxerik gabe geratzeko arriskuan daudenekin, soldatarik gabe geratzen ari den
eragile politikoei bakarrik ez, eta eragile sozial
familiarekin, etorkizunik ikusten ez duten gazteeguztiei ere elkarlanerako deialdia luzatu diegu.
kin, pentsiorik gabe geratzen ari diren nagusieGasteiz kohesionatua eta integratzailea defenkin, lan baldintza okerragoak onartzera behartudatu behar da, baita Araba kohesionatua eta
ta dauden emakumeekin eta etorkinekin ere bai,
integratzailea ere. Zentzu honetan EH Bildutik
kontuan hartu gabe bere jatorria, arraza, sexua,
Gasteiz berria, guztion hiria egitasmoa lantzen
kultura, hizkuntza edo erlijioa.
ari gara.

BIZKAIA
bizkaia

Gure kudeaketa Busturialdean: ura


gure oinarrizko ondare soziala da

iolako urtegiak auzotarren


mobilizazio esanguratsua
eragin du azken urteotan.
Lindanoz kutsatua egon arren,
Barakaldoko
ur-hornikuntza
sarearen barruan dago. 2008
eta 2001 urteen artean, urhornikuntza saretik kanpo utzi
zuten, baina segurtasunerako
protokoloak aldatu zirenean, berriro sartu zuten sarean, nahiz
eta urtegiaren egoera aurreko
bera izan.
EH Bilduk uste du kasu
honetan ere aldez aurretiko
arduraren irizpidea nagusitu
behar dela eta Oiolako urtea
ur-hornikuntza saretik at utzi
behar dela behin behinean. Hala
ere, Bilbo Bizkaiko Ur Partzuergoaren, Barakaldoko Alkatetzaren eta tartean dauden beste
zenbait eragileren interesak herritarren osasunaren
aurretik jartzen dira.
Oiolako kasuak ondo erakusten du zein den EAJk
Bizkaian egiten duen uraren kudeaketa: Bilbo Bizkaia
Ur Partzuergoan zentralizatzen du kudeaketa, eta haren esku uzten du Bizkaiko ur-hornikuntzaren zati oso
handi bat. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoaren zuzendaritza eta kudeaketa publikoak diren arren, bere jardueraren zati handi bat azpikontratatu egiten da eta enpresa pribatuen bidez egiten da. Oso langile publiko gutxi
dauzka, lan ia guztiak kanpora ateratzen direlako.
Azpimarratzekoa da, era berean, Bilbo Bizkaia Ur
Partzuergoak Europako hainbat zuzentarau eta uraren
alorreko hainbat lege ez dituela betetzen bere jardueran. Esate baterako, herri edo inguru bakoitzeko urak
baliatzea, jasotzea eta kontsumitzea agintzen du zuzentarau batek. Hala ere, Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak
Zadorrako sistemako urekin hornitzen da hein handi
batean.

Busturia, Sukarrieta, Mundaka,


Kortezubi, Arratzu eta Bermeo)
ez dator bat Bilbo Bizkaia Ur
Partzuergoaren kudeaketarekin.
Aurreko udal eta foru hauteskundeetan, EH Bilduk lortu zuen
ordezkaritzaren gehiengoa. EH
Bilduk hauteskunde programan
argi azaltzen zuen ura gizartearen
oinarrizko ondare izanik, ur partzuergoa publikoa izan behar zela
bere osotasunean eta partzuergoan ordezkaritza izanez gero,
helburu hori defendatuko zuela.
Behin Busturialdeko Ur Partzuergoko kontseilu orokorrean
lehendakaritza lortuta, 2013ko
azaroan, Kontseilu Orokorrean
planteatu zen partzuergoa publiko bihurtzeko gaia. Bertan
onartu egin zen proposamen
hori, eta handik aurrera martxan jarri zen prozesua.
2014ko maiatzean egin ziren azterketak eta abuztua
eta iraila bitartean 21 langile berri inkorporatu dira, lanpostu ezberdinetara.
Une honetan, ur partzuergoak ia 50 langile propio
ditu eta bere zerbitzu ia denak bere langile propioekin
betetzen ditu. EH Bilduk izaera publikoaren aldeko
apustua egiten jarraitzen du. Baliabideen kontrola herriak izan behar duela uste duelako eta, nahitaez gainera, ura bezalako oinarrizko gaietan; langileen baldintzak
duintze aldera ere arlo publikoa indartzeko apustua
egiten duelako.
[BIDEOA] Josu Juaristi: Embalse de Oiola y
fracking, dos luchas urgentes

16 udalerrik osatzen duten Busturialdeko Ur Par


tzuergoa (Arteaga, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Ibarrangelu, Mendata, Murueta, Ajangiz, Muxika,

GIPUZKOA
gipuzkoa

Helena Franco: Zergak denok berdin


ordaindu behar ditugu zerbitzu
hobeak eta kalitatezkoak izateko

[BIDEOA] Helena Franco: zerga-politika

elena Franco, Gipuzkoako Ogasun diputatuak, bideoan oso ongi azaltzen duen moduan, zergen inguruko eztabaida erakunde
publiko batek egiten dituen gastuekin lotu behar da.
Sarrerak beharrezkoak dira gastu batzuk egin ahal
izateko, eta gastuak lehentasun politikoen arabera
zehaztu behar dira. EH Bilduren iritziz, zergetatik
datozen baliabideak pertsonen ongizatea hobetzeko eta ehun produktiboan ahulen dauden sektoreak
laguntzeko erabili behar dira.
Baliabideak lortzeko, orain arte zor publikoaren
aldeko apustua egiten zen, baino horrek bere topea
jo du. Erreforma fiskal sakona behar da, sektore
publikoak bere errekurtsoak zergetatik jaso behar
dituelako.
EH Bilduk garatzen duen zerga politika berriak
lau oinarri ditu:

Progresibitatea, gehien duenak gehiago


ordaindu behar duelako.
Ekitatea, edozein errentak tratamendu
bera izan behar du.
Denok berdinak gara arauaren aurrean,
pribilegiaturik gabe.

Eta gardentasuna kudeaketan.

EH Bilduk proposatzen duen eredu honen ondorioz, sistema fiskalak sinesgarritasuna irabazten du eta herritarrek jarrera hobe batekin parte
hartzeko aukera ematen du. Gainera, baliabideak
zerbitzuak hobetzeko eta herritarren ongizaterako
erabiltzen direla ziurtatzeko hau da dagoen biderik
onena. PPk eta EAJk bultzatzen duten beste eredu
fiskalean murrizketa sozialak saihestezinak dira.

SAREAN
Helena Franco-ren artikulua, aberastasun-zergari buruz
(Diario Vascok ez du argitara eman nahi izan):

10

NAFARROA
nafarroa

Vascuencearen
Legearen mugak gaindituz

eraikiko dugun Nafarroa


ascuencearen Lege
Parlamentuko proposamen
berrian, euskara eta euszaharra berriz ere
mahai gainean Nahau aurrerapausua da bainan kaldunok, nafar herritar
guztiok, geure eskubide
farroako parlamentuan.
ez da nahikoa. Bide luzea
guztien jabe izanen gara.
Urteetako euskalgintzaEH Bilduren apustua eta
ren mobilizazioek PSN
dugu aurretik.
proposamena garbia da:
mugitzera behartu dute.
euskarak ofiziala behar
IE eta GBairekin batera,
du Nafarroa osoan. Naeskariaren arabera eusfar guztion hizkuntza eskubidea bermatu beharra
kararen ikasketak zabaltzeko aukera zabaltzen duen
dago. Eta bestetik, lege hau ongi arautzeko, eraproposamena aurkeztu dute. EH Bilduk baiezko boginkorra izan dadin, borondate politikoa behar da.
zka emanen dio aurrerapausu honi, argi utzita ez
Eta UPNK ez dauka. Aitzitik, Barcinaren gobernuak
dela nahikoa eta Legeak inposatzen duen zonifikaez du ezer ere egingo, saboteatzea ez bada. UPNk
zioa gainditu beharra dagoela aldarrikatuz.
garbi izan behar du hurrengo gobernuari egokituko
zaiola lege honen garapena arautzea. Hurrengo
XXI. mendean, oraindik ere nafar herritar
gobernuan arituko garenok erantzun beharko diogu
guztiak ez dituzte eskubide berberak. Ia 30 urte
lege honen oinarrian dagoenari: praktikan, eusberanduago, Euskararen Lege diskriminatzaile eta
karaz ikasteko aukera Nafarroa guztian zabaltzea.
injustuak jarraitzen du indarrean. Lehen eta bigaAlegia, ikasle guztiak euskaldun eleanitzak izateko
rren mailako nafar egiten eta geure hizkuntza esaukera eskaintzea. Hori da kalitatezko hezkuntza.
kubideak urratzen dituen legea.
Parlamentuko proposamen hau aurrerapausua
da bainan ez da nahikoa. Bide luzea dugu aurretik.
Batetik, urrats eta proposamen partzialetatik
haratago joan beharra dago, helburu argi batez:

Zonifikazioa gainditzeko urrats integralak


eman behar dira eta nafar guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko bidea egitea. Hezkuntza
eremuan, eta baita administrazioarekiko harremanetan ere.

11

HERRIAK
Araba

Gasteiz Antzokia:
Euskalgintzaren aldarrikapen
historikoa errealitate bihurtu da

ihaneder Euskararen Etxeak ateak zabaldu


zituen Gasteizko Alde Zaharrean pasa den
urriaren 15ean. Gasteizko Kafe Antzokiaren
lehenengo harria dagoeneko jarrita dago Montehermoso jauregian. Euskara du ardatz, eta euskarazko adierazpide artistiko ororen erakusleihoa
izango da, kulturgune eta sorgune izateko bokazioarekin jaio baita.
Euskalgintzaren aldarrikapen historikoa errealitate bihurtu da, proiektuaren lehen hanka ezarrita. Izan ere, etorkizunean proiektua osatu beharko

12

da kontzertu areto bat eraikiz. Oihaneder euskaraz


eta euskaratik gauzatuko den proiektua da. Horrez gain, Euskararen Etxeak elkarlana izango du
adierazlerik nagusi. Izan ere, kudeaketa partekatua
izango da, hots, Udalak eta euskalgintzak erabakiko dute Oihanederreko jarduera.
EH Bilduren ustez, aurrerapauso historikoa da,
legealdi honetan lehenengo fasea martxan jartzea
ezinbestekoa zelako. Hemendik aurrera, gasteiztarrok edukiz bete joan beharko garen euskaltzaleen
biriki berri bat du hiriak.

HERRIAK
Bizkaia

Mallabia, Larrabetzu, MarkinaXemein eta Berriz, hondakin


organikoen kudeaketan
erreferentziak Bizkaian

izkaian hondakin organikoen birziklatze maila hobetzeko neurriak onartu dituzte Batzar
Nagusiek, EH Bilduren ekimenez. Proposamenak lau oinarri ditu: sukaldatutako gai organikoak
konpostatze prozesura gehitzea, 5. edukiontzia bereziki biztanleria handiko guneetara zabaltzea, landa inguruetan autokonposta sustatzea eta hondakin
organikoen bilketa eta konpostatze maila hobetzeko
esperientzia pilotu berriak bultzatzea. EH Bilduren
proposamenak EAJren eta PSEren babesa jaso du.
PP, aldiz, abstenitu egin da.
Zalantzarik gabe, hondakin organikoen kudeaketa hobetzea da hondakinen alorrean Bizkaiak duen
erronkarik nagusiena. Batetik, etxeko hondakinen %40
inguru gai organikoak direlako eta, bestetik, Bizkaian

hondakin organikoen %99 baino gehiago errefusarekin batera nahastuta, Zabalgarbin erre edo zabortegietara bideratzen delako. Bizkaiko Foru Aldundiak
2016rako hondakin organikoen %4 konpostatzeko
helburu apala ezarri duen arren, datu horietatik oso
urrun gaude oraindik.
Bizkaian hainbat esperientzi berri jarri dira abian
eta emaitza arrakastatsuak lortu dituzte. Mallabia,
Larrabetzu, Markina-Xemein eta Berrizko adibideak
aipatu ditzakegu. Herritarren parte hartzeari esker gai
organikoak banandu, bildu, konposta egin eta herrian
bertan erabiltzen dute. EH Bilduren ustez, Bizkaiko Aldundiak eredu gisa hartu behar ditu proiektu horiek,
Bizkaian ere konpostatze maila altuak lortzea posible
dela frogatzen baitute.

13

HERRIAK
Gipuzkoa

Sozioekonomia eredu justuagoa


garatuko duen Agentzia abian

urrera pausu handia eta


aro berri baten hasiera ekarriko du Eskualdeko Garapen Agentziak Buruntzaldeko bost
herritako alkateek aurkezpenean
nabarmendu zutenez. Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta
eta Usurbilgo Udalek sortutako
erakundea da, Garapen Integraleko Agentzia berria, elkarlanean bi
urte eman eta gero.

Astigarraga, Hernani,
Lasarte-Oria, Urnieta
eta Usurbilgo Udalek
sortutako erakundea
da Garapen Integraleko
Agentzia berria

Orduan, 2012ko maiatzean sinatu erein zen lehen


hazia, eskualdearen garapen ekonomikoa eta enplegua
bultzatzeko helburuz Eskualdeko Lankidetza Protokolo
Orokorra izenpetu zenean, eskualdeko udalerri guztien
parte hartzearekin eta prozesua ez da eten: eskualdeko enplegu plana eta horren barruan burutu zen
eskualdeko egoera sozioekonomikoaren diagnostikoa
arlo desberdinetako ildo estrategikoak eta lehentasunak
finkatzeko.
Hainbat herritarrek hartu zuten parte mahai sektorialetan gizarteratze eta laneratze arloko erakundeek,
lanbide heziketa eta berrikuntzako zentroek, sindikatuek, langabetu elkarteek, enpresa handi eta ertainek...
Enplegu Plana eraginkorra izan da eta hainbat
arlotan esku hartzeko aukera eman du: besteak
beste, prestakuntza programak zehazteko, enpre-

14

sak sorkuntza eta kudeaketarako prestakuntzarako, enpresa sortu berriei laguntzeko,


eta hainbat proiektu berezitan
ekintzak egiteko. Hori guztia
eskualdeko udaletxeetako teknikarien arteko lankidetza eta
elkarlanari esker.

Jaurlaritzaren
eta
Gipuzkoako Foru Aldundiaren
dirulaguntzak kudeatu ditugu,
eta horrekin batera, udalek eskualdeko enpleguari
1.000.000 eurotik gorako ekarpena egitea diote.

Datu horrek erakusten du azpiegitura baten beharra dagoela gaur egun egiten den lana kudea
tzeko eta etorkizunera begira proiektu handiagoak
prestatzeko, adibidez inguruko enpresetan hobekuntzak eta berrikuntzak egiteko, klusterrak sortzeko, gure baliabideak internazionalizatzeko eta abar,
eta abar.

SAREAN
http://astigarraga.gobernuirekia.
net/index.php/eu/berriak/item/262buruntzaldeako-alkateek-eskualderakogarapen-agentzia-autrkeztu-zuten-atzo

HERRIAK
Atarrabia

Atarrabiako Garbiketa publikoa:


hobeagoa eta merkeagoa

rtebete pasa da jadanik Atarrabiako kale garbiketa zerbitzua esku pribatuetatik kudeaketa
publikora pasa zela. EH Bilduko gobernu taldearen ekimena izan zen, IE eta PSNren babesarekin.
Urtebetean argi geratu da, herriko zerbitzu eta baliabideen kudeaketa publikoa, gestio pribatua bainon
merkeago eta eraginkorragoa dela.
Garbiketa Zerbitzuko lantaldea handitu egin da,
lan baldintza hobeagoekin gainera. Kalea garbitzeko
makina berria ere erosi da. Gainera Kale Garbiketako
Plana onartzeko prest gaude jada, hezkuntza eta
sentsibilizazio kanpaarekin, garbiketa bideen egoki
tzapenarekin, animalien hondakinen kudeaketarekin

Kontuak garbi daude. CESPA enpresaren


kudeaketak 170.000 euroko kostua suposa
tzen zuen urtero, bi langilerekin. Kudeaketa publikoak berriz 135.000 euroko kostua izan du,
hiru langilerekin, zerbitzuaren kalitatea hobetuz
gainera.
Datuek ez dute gezurrik esaten eta UPN eta
Atarrabia Baik ekimen honen kontra agertzeko
azaldu zituzten mamuak ez dira agertu. Atarrabiak egun garbiketa zerbitzu eraginkorra du,
enplegua sortu duena eta bizilagunen beharrei
erantzuten diena.

15

GASTEIZKO LEGEBILTZARRA

Murrizketarik gabeko aurrekontuak


eta zerga politika berria

EH Bilduk murrizketa sozialak


bertan behera uzteko elkarlana eskaini dio Jaurlaritzari

egebiltzarrean 2015eko aurrekontuei buruzko eztabaidaren


atarian dagoela, EH Bilduk eskaintza argia egin dio Jaurlaritzari:
koalizioa datorren urteko aurrekontuak adosteko prest dago, betiere
Urkulluren Gobernuak orain arteko
murrizketa sozialak bertan behera
uzten baldin baditu. Hori da EH Bilduk jartzen dion baldintza, ezinbestekoa delako Lakuako politikak beste
norabide batean jartzea euskal herritar guztien eskubide sozialak bermatu ahal izateko. Izan ere, milaka lagun
dira, gero eta gehiago, murrizketak
pairatzen ari direnak funtsezkoak
izan behar diren arloetan, hezkun
tzan, osasunean eta ongizatean, alegia. Unai Urruzunok adierazi duenez,
jakin badakigu EAJk ez duela gure
politika ekonomikoarekin bat egingo,
eta ez da hori eskatzen dioguna; guk
galdegiten duguna murrizketak ete-

16

Murrizketak etetea
eskatzen dugu, horien
ondorioz milaka
lanpostu galdu eta
pertsona asko eta asko
oso egoera zailean
geratu direlako.

tea da, murrizketa horiek sektore publikoan milaka lanpostu galtzea ekarri
dutelako eta pertsona asko eta asko
oso egoera zailean utzi dituztelako.
Egoera larri hori iraultzea da, beraz, EH Bilduren xedea aurrekontuen
inguruko eztabaidari begira, eta argi
du murrizketarik gabeko eszenatoki
batera iristeko ezinbestekoa izango

dela zerga politika ere aldatzea. Ongizate Estatuari eusteko Administrazioak baliabide ekonomikoak behar
ditu, eta zerga politika da baliabide
horiek bermatzeko tresna. Hortaz,
aurrekontuen inguruko eztabaida
eta zerga politikari buruzkoa eskutik
doaz, zerga politika egoki batek soilik
ziurtatuko dituelako kalitatezko zerbitzu publiko sozialak mantentzeko
behar diren diru-sarrerak. Finean,
zerga politika aldatzeari uko egiteak
murrizketa sozial gehiago ekarriko
lituzke ezinbestean.
Norabide horretan, bistan da Gipuzkoako zerga eredua dela emaitza
hobeak ematen ari dena. Diru-bilketaren datuek hala erakusten dute,
eta zerga politika berriak Gipuzkoako
eredua ardatz hartu beharko luke,
beraz, Araban eta Bizkaian ere bide
horretan sakontzeak aberastasuna
modu bidezkoago batean banatzea
eta administrazio ezberdinen dirusarrerak bermatzea ahalbidetuko
lukeelako.

AMAIUR

Desberdintasun sozialen aurrekontuak

esberdintasun sozialei buruzko


Thomas Piketty ekonomialari frantsesaren aipu batekin
erantzun zion Montorori Rafa Larreinak: Aberastasunaren banaketaren
historia, funtsean, beti izan da historia
politiko bat, eta ezin da ekonomiaren
jardun hutsera mugatu. Desberdintasunen errealitatea, garaturiko herrialdeetatik begiratuta, fiskalitate eta
finantza arloetan harturiko erabaki
politikoen ondorio dira.
Horrela esan zion gure kideak ogasun ministro espainiarrari, Cristobal
Montoro harroputz eta boteretsuari,
alegia. Datuak hor daude. FOESSA
2014 txostenaren arabera, aberastasun handiena duten herritarren ehuneko 20en eta txiroenak diren herritarren ehuneko 20en errentaren arteko
desberdintasunak, ehuneko 30 egin
du gora azken urte hauetan espainiar
estatuan.
Are gehiago, aurrekoek bezala, aurrekontuok ere ez diote inolako eran
tzunik ematen Espainiako estatuaren
egiturazko arazorik handienetakoa
den iruzur fiskalari. Noski, sakoneko
arazo honek Euskal Herriari ere kalte
handia egiten dio.
Datu gehiago. Enpresa handiek
ordaintzen duten zerga efektiboa (benetan ordaintzen dutena) %9 da eta
mila euro irabazten dituen langile ba-

tek, aldiz, %12. Soberan legoke beraz,


Alderdi Popularraren aurrekontuak
enpresa handi eta finantza talde handien mesedera eginak daudela esatea.
Horiek horrela, aurrekontuok ezlegezko zorraren ordainketa lehenesten dutela ere nabarmendu behar
dugu (242.765 milioi euro). Hain
da larria erabaki hau, gure herriaren etorkizuna bera ere kinka larrian
jartzen duela. Espainiako gobernuarentzat bankuak pertsonen gainetik
daude.

gorako dirutza ordaintzera behartuko


gaitu berriz ere Madrilek.
Eta horrela jarrai dezakegu, banan banan, Troikaren eta finantza boterearen esanetara dagoen gobernu
horrek prestatu dituen aurrekontuetan onartezinak diren aspektu guztiak
azalduz eta kritikatuz.

Eta kupoari dagokionez, zaharrak


berri. Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta
Bizkaiko herritarrok estatuko beste
herritarrek baino %63 gehiago ordainduko dugu. 2.000 milioi eurotik

Horregatik guztiagatik, gure herriak bere burua gobernatzeko burujabetza tresna guztiak behar dituela
berresten dugu. Beharrezkoak dituen
ogasun eta finantza politikak gara
tzeko, eta nola ez, Thomas Pikettyk
dioen bezala, erabaki politikoen ondorio diren desberdintasun sozialak
desagerrarazteko balioko duten aurrekontuak egiteko.

[BIDEOA] Errekondo:
Estamos ante una ley
para castigar, criminalizar y
amordazar!

[BIDEOA] Cuadra: En el
Congreso, el PP aplica rodillo
institucional. En la calle
rodillo policial y penal

SAREAN

[BIDEOA] Cuadra: Sabe


lo que es esto? Con esto se
tortura en comisara

17

EUROPAKO LEGEBILTZARRA

Mos Maiorun
manu militari pertson
U

rriaren hasieran, Espainiako


Parlamentuan dagoen Amaiurreko ordezkaritzak Europako
Parlamentuan EH Bilduk duen ordezkaritzari Europar Batasunaren
kontseiluaren jakinarazpen ofizial baten berri eman zion; jakinarazpenak
Mos maiorum izenarekin bataiatutako migranteen kontrako berehalako
sarekada baten berri ematen zuen.
Arbasoen bidea gisa itzuli daitekeen
eta Romaren tradizioa zaindu nahi
duen erromatar hiritarrak errespetatutako aginduetan oinarritzen den
latinezko esaldi hau aukeratu izana,
ez da pentsa daitekeen bezain errugabea, izan ere, bide hori, arbasoen
bidea, ohitura helenistiko eta Asiako
pentsamenduaren fluxuen aurkakoa
zen. Alegia, bestearen aurkakoa.

Eta ezkutuan egiten dute, ohi


dutenez, poliziak aurrean jarriz,
pertsonak segurtasun arazo bat
bailiran. Ohiko erreakzioa da. An
tzeko zerbait gertatu da kurduen
ekintzaile-talde bat Europako Le-

gebiltzarrean korrika sartu, eta


bertan, GUE/NGL taldeko kideak
babestuta eserialdi bat burutu ostean, beste behin, aditzera
emandako erantzuna parlamentu
barruko eta kanpoko segurtasuna

Eta asiloa edo, besterik gabe, Europan etorkizun hobe bat, aukera bat
bilatzen duten migratzaileak beste
berria dira. Eta horien aurretik, Europar Batasuneko buruzagi gehienak
Mos maiorum erromatarraren autoritas jarreraz erreakzionatzen dute,
posizio militarraz.

SAREAN
[BIDEOA] Josu Juaristi denuncia la
represin en Melilla y la operacin Mos
Maiorum

18

[BIDEOA] Josu Juaristi interpela al


candidato a Comisario EFOVI sobre
la seguridad de Garoa

EUROPAKO LEGEBILTZARRA

n operazioa,
na migranteen aurka
indartzea izan da, kurduen eskakizunak entzun ordez.
EH Bilduk eta GUE/NGLek migratzaileen aurkako Europako polizia
operazio berri hau salatu dute, Europar Batasuneko barne eta justizia

ministroen aurrean eta jendaurrean


salatu dute, nazioarteko babes eskubidearen moduko oinarrizko kon
tzeptuak ezeztatu eta asilo eskatzaile
gehienak gerra edo errepresioari ihes
egiten diotela de facto baztertzen
duelako. Modu honetako operazioek

atxiloketa-zentroetan preso dauden


migranteen kopurua handitzen du
soilik.
Beharrezkoa da EBk arriskuan eta
etorkizun hobe baten bila dauden gizon, emakume eta haurren Europan
babesa jasotzeko sistema erraztea,
eta hau seguru eta legezkoak diren
bideak garatuz egin dezala.
Baina horren ordez, Europar Batasuneko estatu asko eta Europar
Batasuna bera kontrako norabidean
doaz, Mos maiorumen moduko
operazioekin edo Melillako hesian
duela gutxi berriz emandako poliziaren errepresioarekin, non Guardia
Zibilak Kamerungo gazte bat basatiki
jipoitu eta konorterik gabe kanporatu zuen Marokora. Hori dela eta EH
Bilduk berriro galdekatu du Europako
Batzordea gertaera horien inguruan,
Espainiako estatuaren aurka neurri
egokiak har ditzan, izan ere, Cecilia
Malmstrm komisarioak gure azken
idatzitako galderari erantzun zorro
tza eman zion: ez dela indarra baliatu behar baimenik gabeko muga
gurutzatzeak ekiditeko.

SAREAN
[BIDEOA] Josu Juaristi: The rights
and the future of the Kurdish people
are at stake

[BIDEOA] Josu Juaristi: Estn en


juego los derechos y el futuro del
Pueblo Kurdo

19

You might also like