You are on page 1of 12

FILMAREN AZTERKETA

UN DA EN NUEVA YORK (1949)


Stanley Donen eta Genne Kelly

ENEKO PALOMERO ZINEMAREN HISTORIA

AURKIBIDEA
1. FITXA TEKNIKOA 3
2. SINOPSIA 4
3. TESTUINGURUA ETA AURREKARIAK 5
4. FILMAREN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA 8
5. BIBLIOGRAFIA 11

1. FITXA TEKNIKOA
Izenburua Un da en Nueva York (On the Town)
Herrialdea AEB
Produkzioa Arthur Freed (MGM)
Zuzendaria Stanley Donen eta Genne Kelly
Gidoia Adolph Green eta Betty Comden
Kamera Harold Rosson
Musika konposatzaileak Leonard Bernstein,
Roger Edens,
Lennie Hayton
Aktoreak Genne Kelly
Frank Sinatra
Betty Garrett
Ann Miller
Jules Mushin
Vera Ellen
Florence Bates
George Meader
Alice Pearce
Iraupena 98 minutu
Zineman estreinaldia 1949an

2. SINOPSIA
Hiru AEBetako itsas marinako militarrak New York-en 24 ordu pasatzeko
baimena dute eta ez dute nahi galdu minutu bat ere ez. New York-eko toki
garrantzitsuenak bisitatu nahi dituzte eta baita New York-eko emakume
politenak ere. Hiru neskekin batzen dira, dantzari bat, taxi gidari bat eta
ikertzaile batekin. Haiekin pasatzen dute 24 orduak eta erlazioak izaten dituzte.
Dantzak, abestiak, momentu zoragarriak eta gauza gehiago biziko dituzte 24
ordu horietan.

Hollywood-eko zinema klasikoak zuen ezaugarria hartuz, desira bat burutuko


da filmaren zehar, hau da, ondo pasatzea eta neska politak bilatzea.

3. TESTUINGURUA ETA
AURREKARIAK
Hollywood-eko zinema klasikoko patroiak Europa osoan jarraitu izan ziren.
Patroi horiek errazak dira identifikatzeko eta ezaugarri zehatz batzuk dituzte.
Pertsonak dira istorioaren erroa. Askotan pertsona batek desira edo nahi bat
dauka eta helburua desira edo nahi hori betetzea izango da nahiz eta zailtasunak
izan helburu hori betetzeko. Narrazioak errealitate objektiboan kontatzen dira
nahiz eta batzuetan subjektibotasuna tartekatzen den. Amaierari dagokionez,
amaiera itxiak izaten dute beti, hau da, arazoak konpontzen dira bai onerako eta
baita txarrerako ere.
Serrak (2009:1) bere La narracin en el cine clsico: una gua para la
existencia titulua duen artikuluan jasotzen duen bezala, arte klasikoa eta
Hollywood-eko zinema klasikoak ezaugarri berdinak dituzte. Haien artean
dotoretasuna eta formaltasuna dira aipagarrienak.
Arteaz eta zinemaz hitz egiterakoan, zinema musikala aipatu beharreko
gauza bat da. Zinema musikalak, logikoa den moduan, musika, dantza, kolorea
eta mugimendua nahasten duen genero bat da. Hain zuzen ere, Muns (2006)
bere zinema musikalaren hiztegian hurrengo definizioa ematen du:

Es un gnero que por medio de la msica, la danza, el


movimiento y el color, transforma el realismo de lo inmediato en un
mundo donde la imaginacin y la fantasa imponen su ley.

Musika eta dantza zorionaren adierazpen direla jakina da eta zoriontasun


horren bila zeuden ikusleak eman zuten ospea zinema musikari. AEBtan
gertatutako 1929. urteko crackaren ostean ikusleak zoriontasuna zineman bilatu
zuten, hain zuzen ere zinema musikalean. Hurrengo urteak ez ziren ekonomikoki
onak izango AEBetako ekonomiarentzat baina bai zinema musikalarentzat,
zinema terapeutikoa bihurtuz.

Broadway-ko antzerkiak zinema musikalaren aitzindariak izan zirela


baieztatu daiteke, ekoiztutako lehenengo musikalak Broadwayko antzerki
arrakastatsuetatik atera baitziren. Musikalen urrezko urteei hasiera eman zion
filma 1929ko The Broadway Melody izan zen Oscar sari bat irabaziz. Baina
urrezko urteak 70. hamarkada arte luzatuko ziren genero honen dekadentzia
heldu zelako eta ekoiztu egiten ziren filmak ez zuten arrakasta handirik izan.
Musikal generoaren erroa lau oinarritan azaldu daiteke: alde batetik
istorioaren argumentua, hau da filma nondik-norakoa izan den. Musika eta
dantza ahaztu gabeko oinarriak dira eta haiek dira generoari izena ematen
dutenak. Musika eta dantzarekin batera amodio sartzen da film askotan. Azkenik,
konposizio grafikoak egiten dira, hau da, argiztapena, jantziak eta dekoratuak
kontuan hartzen dira asko.
Dekorazioa alde batera uzten hasi ziren Un da en Nueva York filmarekin.
Film honetan ikusten den bezala, pelikulan gertatzen diren gauza guztiak kalean
grabatuta daude, hau da, egiazko lekuetan eta ez dekoratu baten grabatuta.
Hemendik aurrera ez ziren egongo dekoratuetan bakarrik grabatutako filmak,
baizik eta benetako kaleak etarako ziren.
Nahiz eta Un da en Nueva York film berritzailea izan, film musikal bat egitea
ez zen erraza. Munsk (2006) bere hiztegian Genne Kelly aktoreak esandako
aipua dioenez:
Lograr un buen musical es algo difcil, puesto que hay que
rodearse de muy buena gente y disponer de un presupuesto
adecuado, por lo general alto. Hace falta, pues, un buen
operador, un buen decorador, un buen modisto, un buen msico,
un buen coregrafo, y una buena historia.

Istorioak kontuan hartzen badira, ez dira beti istorio alaik eta


zoriontasuneko istorioak izango, tristeak ere badaude. Hainbat moduko
istorioak kontatu izan dira musikaletan historian zehar, West Side Story
adibidez. Film honetan alaitasuna alde batera uzten dute arrazakeriak odoltzen
duen amodio-istorio bat kontatzeko.

Amodioa da ia film guztietan agertzen den gaietako bat da eta hain


zuzen ere, Hollywood-eko zinema klasikoan muga gehien zituen gaia zen. Hays
kodea izeneko kode arautzailea ezarri zen pelikulen edukiak arautzeko. Hays
kodeak alde onak eta txarrak zituen. Alde batetik, ekoizten ziren pelikula guztiak
estatuko publiko guztiarengana iritsiko zela bermatzen zuen. Betalde, Europatik
zetorren zinema mugatzen zuen.

Hays kodeak hainbat gai arautzen zituen baita ere, haien artean
indarkeria, lapurretak, hilketak eta sexualitatea ziren. Sexualitatearen kasuan
eta musikaletan gehien ikusiko den gaia denez, hainbat muga jarri zituzten,
adibidez, dantza sentsualak lizuntzat hartu zuten, senar-emaztearen erlazio
intimoak era diskretuan antzeztu behar ziren, bikoteak ezin zuten ohe
berdinean lorik egin eta emakumeak beti jantzita egon beharko ziren.

Hays kodeak filmak arautu arren, hauek arrakastarekin jarraitu zuten.


Zinema klasikoan hain zuzen ere, Un dia en Nueva York izan zen film
berritzaileena. Kritikoak zinema musikalean zuten iritziak onera zituen Un da
en Nueva York filmak.

4. FILMAREN AZTERKETA ETA


INTERPRETAZIOA
Un da en Nueva York filma Stanley Donen eta Gene Kelly egindakoa da.
Stanley Donen eta Gene Kellyren haien lehenengo filma da hau. Beste film bat
ekoiztu zuten bien artean 1951an, Cantando bajo la lluvia filma. Biak komediazko
zineman eta zinema musikalean abiatu zuten haien bizitza zinematografikoa.

Zineman soinua sartu zenetik, Un dia en Nueva York filma izan zen
zinema genero honi eman zio bultzada eta ikuskizunaren munduan aritzen den
filma da. 1944. urteko Jerome Robbinsen Fancy Free ballet arrakastatsua da
Un dia en Nueva York filmari jatorria eman ziona. Handik denbora gutxira
Broadway-ra saltoa emango zuen eta 1949ean Stanley Donenek bertsio
zinematografikoa egingo zuen.

Ekoizpen guztietan gertatzen den bezala, dirua da jabe nagusia.


aurrekontuak ezin zuten jasan film musikal batek kalean grabatzea eta Un da en
Nueva York izan zen hori egin zuen lehenengoa. Hemen dago zinema
musikalaren mundura ekarriko zuen ezaugarri berritzaile bat. New York-eko
kaleetatik, tabernetatik, Empire States-en, etab.etan grabatzeak filmari bizitza
ematea suposatu zuen. Pelikula askoz ere errealagoak ziren eta argiztapenaren
aldetik askoz ere argi erreala ematen zuen.
Un da en Nueva York filmaren esanahi nagusia Carpe Diem da, hau da,
unea bizitzera gonbidatzen gaitu. Carpe Diem esaera lehenengo momentutik
adierazten dute pertsonai nagusiak itsasontzitik jaisten diren momentutik. New
York New York hiri zoragarria da. Bronx-a goian dago eta Battery behean
abestiak hasiera ematen dio filmari, hasiera potentea eta energiaz beteriko
hasiera ematen du. Film honen fotograma guztiak bizitasuna adierazten dute eta
Munsk (2006) dioenez, la pelcula constituye un rotundo himno a la alegra de
vivir.

Hiru gizon eta hiru emakume dira film honen pertsonai nagusiak. Alde
batetik, Gene Kelly, Frank Sinatra eta Jules Mushin dugu eta beste aldetik, Betty
Garrett, Ann Miller eta Vera Ellen. Garai hartako zinema musikalen aktore
ezagunak ziren eta baina antzerkiko musikalen aktoreak ere. Aktoreak izateaz
gain, dantzan ere oso ondo moldatzen dira eta koreografiak dira film honi bizitza
ematen dion beste elementu bat.

Koreografiak musikalen zati handi eta garrantzitsu bat hartzen dute. Kasu
honetan Genne Kellyk claqua balletarekin nahasten du eta inoiz baino
koreografia gehiago ikusiko ditugu film honetan. Film musikal guztietan gertatzen
den bezala, abestiak ere garrantzi asko dute. Un dia en Nueva York kasuan
abestian istorioa jarraitzeko laguntzen digute. Koreografietara bueltatuz, oso
dantza koloretsuak, profesionalak eta alaiak eskaintzen dizkigu film honek.
Nabarmentzekoa da baita ere kasu askotan gehiegizko koreografiak egiten
dituzte Genne Kellyk eta Frank Sinatrak distiratzeko.

Hays kodeak mugatzen zituen egoerak ondo gainditzen ditu Santley


Donenek. Amodio eta erlazioak dira film honek dituen gai inportanteenak eta
Hays kodeak mugatzen zituen bi gai dira. Kasu honetan film musikal bat denez
eta aktoreen dantzatzeko teknika aprobetxatuz, mugak gainditzen dituzte.
Badaude egoerak non sexu harremanak izan beharrean dantzan hasten dira.
Dantza sentsualak egiten dituzte Hays kodeak mugatzen zituen egoera edo
pasarte horiek adierazteko eta helburura heltzeko, hau da, bien arteko erlazioa.
Harreman sexualen erreferentziak inplizituak egiten dute behin eta berriro.

AEBetako kultura ere aipatzeak komeni da. 1949ko Europako film batean
nekez ikusiko dugu emakumeak izango direla gizonak gidatuko dituztenak. Un
da en Nueva York filmean haiek dira filmaren erroa eta haien indibidualtasuna
agerian geratzen da. Emakume ikertzaileak, taxi gidariak, etab. ikusten dira, hau
da, emakumeak askatasun guztiz bizi dira eta hau Europan ez da ikusiko
Bigarren Mundu Gerra amaitu arte.

Jantzien koloretasuna eta eszenografia oso landuta dago Un da en


Nueva York filmean. Aktoreen jantziak, gizonenak izan ezik, oso koloretsuak dira

eta gainera jantzi berdinak erabiltzen dira koreografia guztietan. Azpimarratzekoa


da hiru emakumeen artean jantziak aldatzen dutela eta dantza bakoitzean
protagonismoa pertsona desberdinei ematea zuen helburu.

Azkenik, antzerkiko aipamenak egiten dituzte. Filmaren azken zatian


antzerkiko kartel bat agertzen da non Un dia en Nueva York Broadway-ko
musikala iragartzen da. Kartel hori jarrai ostean, hurrengo dantzak eszenatoki
gainean egingo dituzte eta gainera dantza horiek Broadway-ko musikalaren
dantzak eta dekoratuak originalak ziren.

Zinema musikalaren interesa piztu zuen film bat dugu Un dia en Nueva
York. Garaiko gaiak aipatzen dira itsas marinaren hiru marinekin eta New Yorkeko eguneroko bizitzarekin. Interesa piztu zuen zatirik inportanteena kalean
grabatu zela da, hau da, New York hiria eszenatoki erraldoi eta erreala bihurtu
zen.

Film aurrerakoia bihurtu zen eta gaur egungo film musikalen aitzindari
zuzena da. Grease, Cantando bajo la lluvia, New York New York eta hainbat
gehiago dute Un dia en Nueva York filmaren ezaugarriak: koreografia
koloretsuak eta erakargarriak, New York hirian grabatuta daude eta pelikula
horien abestiak betiko geratuko dira filmen historian grabatuak.

10

5. BIBLIOGRAFIA
-

Muns, J. (2006). Diccionario del cine musical. Madrid: T&B.

Serra, J. P. (2009). La narracin en el cine clasico: una gua para la


existencia.

Tres

Caras

del

Cine.

Hemendik

jasoa:

http://www.academia.edu/1825008/La_narracin_en_el_cine_clsico_una_
gu%C3%ADa_para_la_existencia
-

Un

da

en

Nueva

York

(d.g.)

FilmAffinity.

Hemendik

jasoa:

http://www.filmaffinity.com/es/film935992.html
-

Sarasqueta, A. (2013). Cdigo Hays, la censura en Hollywood. Suite 101.


Hemendik

jasoa:

http://suite101.net/article/codigo-hays-la-censura-en-

hollywood-a13102#.VRQtKRqh2sC
-

Bordwell, D.; Staiger, J.; Thompson, K. (1997) El cine clsico de Hollywood.


Barcelona: Paids.

Guerrero, Vicente. (2013). Un da en Nueva York. El Criticon. Hemendik


jasoa: http://www.elcriticon.es/un-dia-en-nueva-york-1949.html

Alonso, Casilda. (2012). Historia del cine musical: Un da en Nueva York.


Broadway World.com. Hemendik jasoa:
http://www.broadwayworld.com/spain/article/H-del-cine-musical-Un-da-enNueva-York-20120227

Un da en Nueva York (1949). (2012). El septimo arte. Hemendik jasoa:


http://www.elseptimoarte.net/foro/index.php?topic=21885.0

Revert, Jordi. (2012). Las mejores pelculas musicales. La butaca.


Hemendik jasoa: http://www.labutaca.net/lasmejorespeliculas/las-mejorespeliculas-musicales-del-genero-cine-musical/

Las 100 peliculas de Nueva York. (d.g.) Decine21. Hemendik jasoa:


http://decine21.com/listas-de-cine/lista/Las-100-mejores-peliculas-deNueva-York-93492

Stanley Donen. (d.g.) Sensacine. Hemendik jasoa:


http://www.sensacine.com/actores/actor-2459/filmografia/

11

12

You might also like