You are on page 1of 1

Sputnik

Sputnik I satelitea

Sputnik 1[1] (errusieraz: -1) gizakiak espazioratu zuen lehen satelite artifiziala
zen, SESB-ak gauzatua. 1957ko urriaren 4an Kazakhstango Baikonurkosmodromotik jaurti
zen mundu guztian lilura sortuz, baita beldurra ere garai hartan Estatu Batuen eta SESBren artean zegoen Gerra Hotza izenez ezagutzen den egoera zela eta.
Sputnik 1 izan zen bota zuten lehena, gizakiak espaziora bidali zuen lehen satelitea.
83.6 kilogramoko pisua zuen kapsula hark urtebete egin zuen lurraren inguruan biraka,
harik eta orbitatik erori eta lurreko atmosferan erre zen arte. Sputnik 2.a bidali zuten
hurrengo; kapsula horrek Laika izeneko zakurra eraman zuen espaziora, espazioan izan
zen lehen izaki biziduna. Sputnik izena eman zitzaien beste halako zortzi espazio-ontzi
izan ziren.

You might also like