You are on page 1of 1

Gizakiak espazioan

Yuri Gagarin orbita lurtarra heldu zuen lehenengo pertsona

1961ko apirilaren

12an, Vostok

ontzi sobietarraren

barruan, Yuri

Gagarin orbitan sartu zen lehenengo kosmonauta bilakatu zen. Horrez gero, apirilaren
12a jaieguna daErrusian eta Sobietar Batasunekoak izandako hainbat herrialdetan. 23
egun

geroago, Mercury

misioan , Alan

Shepard espaziora iritsi

zen

lehenengo estatubatuarrabihurtu zen. Misio horretan, ez zen guztiz inguratu Lurra, izan
ere, hegaldi tripulatu honek Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera bidaiatu zuen, 15
minutuko hegaldia beterik. Halaber, 1962ko otsailaren 20an, John Glenn, Friendship
7 ontzian, Lurra orbitatzea lortu zuen lehenengo estatubatuarra bilakatu zen, hiru bira
osatuta.
1962ko abuztuaren

11 eta 15 artean,

bi

tripulatzaileko

lehenengo

hegaldia SESBan burutu zen. 1963ko ekainaren 16an, Vostok 6 ontzian, Valentina
Tereshkovaespaziora heldu zen lehenengo emakumea bilakatu zen. Korolev iraupen
handiagoko

Vostok

misioak

prestatzeko

asmotan

ibili

zen

baina Apolo

programareniragarpenaren ostean Jruschchov lehenengo ministroak puntako kargu


handiagoak eskatu zituen. 1964ko urriaren 12an, tripulatzaile anitzako lehenengo
hegaldiasobietarren Vosjod 1 ontziak egin zuen. Komarov, Feoktistov eta Yegorov
astronautak eraman zituen ontzia Vostok espazio-ontziaren bertsio eraberritua izan
zen. Hegaldi hura oso nabarmena izan zen, tripulatzaileek estreinakoz espazio
jantzirik gabe iraun zutelako.
1965ko martxoaren

18an, Alexei

Leonov sobietarrak, Vosjod

2 ontzian,

lehenengo ontziz kanpoko ibilaldia egin zuen. Misio honek zorigaitzean bukatu ahal
izan zuen. Izan ere, Leonovek, erretropropulsorean arazoak medio, itzultzeko arazo
larriak izan zituen eta ontziak bere jomugatik 1600km-ra lurreratu zuen. Garai
hartan,Jruschchovek kargua utzita zuen jada eta sobietarren buruzagitza berria ez zen
konprometituko esfortzu handiak egitera.

You might also like