You are on page 1of 264

832926 _ 0001-0003.

qxd

19/4/08

12:37

Pgina 1

Natura
Zientziak 2 DBH
DBHko bigarren mailarako Natura Zientziak liburua
Zubia / Santillanaren Hezkuntza-argitalpenetarako
Sailean Enrique Juan Redalen eta Joseba Santxo Uriarteren
zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Proiektu honetan egile-talde honek parte hartu du:


Katrin Mugertza Etxebarria
Miguel ngel Madrid Rangel
Ignacio Melndez Hevia
Margarita Montes Aguilera
Marcos Blanco Kroeger
Eduardo Vidal-Abarca
EDIZIOA

Antonio Brandi Fernndez


Pilar de Luis Villota
PROIEKTU ZUZENDARITZA

Antonio Brandi Fernndez


Ainhoa Basterretxea Llona

Zubia
Santillana

832926 _ 0001-0003.qxd

19/4/08

12:37

Pgina 2

Unitatearen eskema
Unitatearen sarrerako bi orrialdeak

Nondik norakoak
atalean, unitatean
landuko diren
gai guztiak ageri dira.

Ugalketa

Amanda Vicent.

Unitatearen
zenbakia eta izenburua

Ez dago munduan inor itsas zaldiei buruz Amanda Vicent biologoak adina
dakienik. Hura da gai horretan adituena, eta animalia horiek ur azpian
zer-nolako portaera eta ugalketa dituzten aztertu duen lehena. Gaur egun,
Seahorse proiektuan dabil buru-belarri, itsas zaldien habitata babestu eta
haien ugalketa eta portaera aztertu nahian, betiko gal ez daitezen lagungarri izango delakoan.
Itsas zaldietan, ugalketa da harrigarriena, arra gelditzen baita umedun.
Ugalketaren prozesua dantza batekin hasten da: bi egun ere iraun dezake,
eta hartan, arra eta emea elkarri lotzen dira, isatsaren bidez. Ondoren,
emeak, arrautzak erruteko hodi baten bidez, 200 arrautza baino gehiago
sartzen dizkio arrari, hark sabelaldean duen poltsa batean. Arrautzak
poltsan erabat seguru daudenean, arrak esperma askatzen du, haiek ernal
daitezen. Poltsa horretan garatzen dira enbrioiak, ondo-ondo babestuta.
Bi astetik sei astera bitarteko denbora-tartearen buruan, eklosioa gertatzen da;
hots, itsas zaldi kumeak arrautzatik ateratzen dira. Orduan, arrak erditzea
egiten du: bere baitan kuzkurtu, eta kumeak kanporatzen ditu, zentimetro
ingurukoak, dagoeneko erabat garatuak, poltsako irekiduran zehar.

GOGORATU ETA ERANTZUN


Itsas zaldi kumeak.

1. Zure ustez, zer organismo mota dira itsas zaldiak?


2. Zer ugalketa mota dute itsas zaldiek?
3. Zergatik da hain garrantzitsua ugalketa-funtzioa?
4. Zertan dira desberdinak sexu bidezko ugalketa eta
ugalketa asexuala?

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan

5. Zer da ernalketa?

Ugalketa zer eta zertarako den ikasiko


duzu.

Bilatu erantzuna
Nola deritzo espezie bereko arrak eta emeak elkarren
oso desberdinak izateari?

Ziklo biologikoan zer aldi nagusi izaten


diren jakingo duzu.
Ugalketa asexuala eta sexu bidezko
ugalketa bereiziko dituzu.
Sexu bidezko ugalketak animalietan
zer fase dituen ikasiko duzu.
Landareen bizi-zikloan txandaka zer
organismo aritzen diren jakingo duzu.
Sexu bidezko ugalketak animalietan
zer fase dituen ikasiko duzu.

Bi itsas zaldi, elkar gorteiatzen.

Bi ugalketa motek zer alde on eta


zer alde txar dituzten aztertuko duzu.
Lore baten marrazki zientifikoa
egingo duzu.

Itsas zaldi ar bat,


umedun.

Sarrerako testuan,
edukiekin lotutako
gertakari historiko baten
berri ematen da.
Gogoratu eta erantzun
atalean, zenbait
galdera ageri dira.
Erantzuteko, gaiari buruz
dakizuna gogoratu
beharko duzu.
Bilatu erantzuna
ataleko galderen
erantzunak unitatean
zehar aurkituko dituzu.

Epigrafeak eta edukiak dituzten orrialdeak


Edukiak
orrialde batean edo
bitan garatzen dira,
oso modu egituratuan
eta irudi askorekin,
hobeto ulertzeko.
Gako-hitzak letra lodiz
ageri dira.

Zein da nerbio-sistemaren funtzionamendua?

Belakietan izan ezik, gainerako animalia guztien nerbio-zelulak (neuronak)


oso antzekoak dira. Baina nerbio-sistemaren egituraketari dagokionez,
alde handia dago talde batzuetatik besteetara, neuronen antolaketa
dela-eta, batez ere.

Zentzumen-organoek (errezeptoreek) jasotako informazioa landu egiten


du nerbio-sistemak, eta ondoren, erantzun bat prestatzen du. Nerbiosistemaren funtzionamendua oso antzekoa da animalia guztietan.

Nerbio-sistema deritzo nerbio-zelulek eratutako organo eta egitura


guztien multzoari. Haren ardura da koordinatzea, informazioa
biltzea, interpretatzea, erantzunak lantzea eta efektoreei helaraztea.

Ornogabeen nerbio-sistema
Ornogabeek nerbio-sistema bakunak dituzte. Bi dira azpimarratzekoak:
nerbio-sareak eta gongoil-sistema.
Nerbio-sareak

Gongoil-sistema

Sare zehaztugabea

Nerbio-kordoia

Zentzumen-organoek estimulu bat


hautematen dute: hots bat, irudi bat,
usain bat Orduan, errezeptoreek
estimulu hori nerbio-bulkada
bihurtzen dute.

Garuna

Gongoilak

Zelenteratuek dituzte horrelakoak; adibidez, polipoek eta


marmokek. Nerbio-zelulek sare zehaztugabea eratzen dute,
animalian osoan, eta haren bidez, nerbio-bulkada bazter
guztietara helarazten da.

Anelidoek, artropodoek, moluskuek eta krustazeoek dute horrelakoa.


Gorputzean zehar zenbait gongoil dituzte, elkarren artean nerbiokordoiz lotuta, eta gongoil horietan biltzen dira neuronak. Gongoilik
handienak buruan biltzen dira, eta horrela, garuna eratzen dute.

Ornodunen nerbio-sistema
Garuna
Bizkarrezurmuina

Nerbioak

Funtsezko ideiak
atzealde berdea erabiliz
nabarmendu dira.

Nerbio-sistema

Ariketei esker,
orrialdean garatutako
edukiak berrikusteko
aukera izango duzu.
sinboloak
adierazten du
informazioa funtsezko
kontzeptuak atalean
bilatu behar dela,
liburuaren amaieran.

Ornodunek ornogabeek baino nerbio-sistema konplexuagoa dute.


Nerbio-zentroek eta nerbioek osatzen dute.
Nerbio-zentroak. Organo horiek errezeptoreen informazioa jasotzen
dute, eta gero, erantzunak landu, eta efektoreei bidaltzen dizkiete. Bi
organo dira: garuna eta bizkarrezur-muina; lehena buruan dago, eta
bigarrena, animaliaren bizkarraldean.
Nerbioak. Nerbio-zuntzez osatuta daude; hau da, neuronen luzakinez.
Nerbioek sare modukoa eratzen dute, eta sare horretan zehar joaten
dira bulkadak nerbio-zentroetatik gorputzeko atal guztietara. Giharrak
uzkurrarazten dituzte, guruinei substantziak jariarazten dizkiete
Funtsean, bi nerbio mota daude, zer funtzio egiten dituzten kontuan
hartuz:
Zentzumen-nerbioak. Errezeptoreetatik nerbio-zentroetara eramaten dute informazioa.
Nerbio motorrak. Nerbio-zentroetatik gorputzeko organo efektoreetara helarazten dute informazioa: giharretara eta guruinetara.

Zentzumen-nerbioek informazioa
garunera eramaten dute.
Garunak, orduan, informazioa
hartu, aztertu, eta erantzun egoki
bat prestatzen du.

Erantzuna organo efektoreei bidaltzen


zaie. Giharrek mugimendua sortzen
dute, eta guruinek substantzia
kimikoak jariatzen dituzte.
Erantzuna ia bat-batekoa da.

Edozein estimulurekiko erantzunik azkarrenei eta soilenei ekintza


erreflexuak esaten zaie. Horrelako erantzunak oharkabekoak dira,
gehien-gehienetan animaliak ez baitaki zer egitera doan; mugimendua
egin ondoren ohartzen da animalia gertatutakoaz. Ekintza erreflexu
asko babeserako dira, arriskuko egoerak saihesteko balio dute.
Beste erantzun batzuk, berriz, borondatezko ekintzak dira; adibidez,
animalia bat atzetik harrapakin bat jarraika duenean lasterka hastea.
Horrelako erantzunak ez dira automatikoki gertatzen, jakinaren gainean
baizik; izan ere, animaliak ekintza horiekiko kontrol osoa du une oro,
eta alda ditzake.

ARIKETAK
9. Zer funtzio betetzen du
nerbio-sistemak?
10. Zer dira nerbioak?
11. Zer dira ekintza erreflexuak?
Eman adibide bat.

Eduki jakingarriak,
zenbait epigraferen
barruan.

JAKINGARRIAK

Neuronak
Nerbio-bulkadak helarazten berezitutako
zelulak dira neuronak. Egitura berezia dute,
harizpi itxurako luzakinak baitituzte; haiei
esker, erraz elkartzen dira beste neurona
edo organo batzuekin.
Neuronen luzakinek zuntzak eratzen dituzte,
eta zuntz horiek, bildu egiten direnez, balak.
Bestalde, bala horietako batzuk ere elkartu
egiten dira, eta horrela, nerbioak eratzen dira.

Axoia. Luzakin luze-luzea da, eta bukaera


aldean adarkatu egiten da. Hari esker,
nerbio-bulkadak beste neurona edo
organo batzuetara irits daitezke.

Zelula-gorputza.
Nukleoa dago bertan,
bai eta zitoplasmaren
zati bat ere.

Dentritak. Luzakin labur, ugari


eta oso adarkatuak dira. Haien
bidez, beste neurona batzuekin
elkartzen dira.

52

53

Gehiago jakiteko eta laborategian praktikatzeko edukiak


Zientzia zure esku

JAKINGARRIAK

Orrialde oso bat,


eduki jakingarriak
garatzeko.

Emaitzak interpretatzea. Gorputzen dilatazioa


Izaki bizidunak tenperaturara nola moldatzen diren
Izaki bizidunen eguneroko jarduera, neurri handi batean,
inguruneko tenperaturak baldintzatuta dago.
Urak bero kantitate handiak xurgatu eta askatzen ditu,
baina geldiro-geldiro. Hori dela-eta, ur-ingurunean
txikiagoak dira tenperatura-bitarteak, lehorrean
baino.
Oro har, zero azpiko gradu batzuetako tenperatura duten
lekuetan eta 50 C-tik gora daudenetan, izaki bizidun
gutxi bizi da.

Izan ere, tenperatura baxuek erreakzio metabolikoak


geldiarazten dituzte, eta altuek, berriz, zenbait molekula
organiko desnaturalizatzen dituzte.
Leku horietako izaki bizidunak muturreko
tenperaturetara moldatu dira.
Esate baterako, organismo euritermoak
tenperatura-bitarte handiak jasateko gai dira; adibidez,
txakurrak. Eta organismo estenotermoek, berriz, oso
tenperatura zehatza behar dute; esaterako, pinguinoek.

Substantzia gehienak dilatatu egiten dira, haien


tenperaturak gora egiten duenean. Salbuespenetako
bat ura da; izan ere, bolumen handiagoa hartzen du
solido-egoeran, likido-egoeran baino.

Airea, ia gas guztiak bezala, oso sentikorra da


tenperatura-aldaketekiko, eta erraz dilatatzen da.
Horixe egiaztatuko dugu, zenbait esperimentu
errazen bidez.

1. Hoztean, airea uzkurtu egiten da. Tapoi

3. Emaitzak interpretatuko ditugu. Hoztean, airea

hariduneko plastikozko botila bat hartu eta


bero-iturri batetik hurbil utziko dugu, irekita.
Eguzkitan jarriko dugu tarte batez, edo
erradiadore batetik gertu. Botila oso bero
dagoenean, tapoia jarriko diogu. Barruko airea
bero dagoenez, dilatatuta egongo da.
Ondoren, botila hozkailuan sartuko dugu; edo
hobeto, izozkailuan. Hamabost minututik
ordubetera bitartean itxarongo dugu (hozkailua
zer hotz dagoen). Botila hozkailutik ateratzean,
zapalduta dagoela ikusiko dugu, barruko airea
uzkurtu egin delako.

Klima beroetako animaliek apendize


handi-handiak dituzte, eta haietan,
odol-hodi asko. Horri esker, odola
hozten dute.

Animalia homeotermoek etengabe


sortzen dute beroa, kontsumitzen
dituzten elikagaien degradazioari
esker.

Inguruneko tenperatura asko aldatzen


denean, zenbait animalia, moldatu
ahal izateko, letargian sartzen
dira.

2. Berotzean, airea dilatatu egiten da. Beirazko ontzi

Animalia poikilotermoak esate


baterako, narrastiak, hotzetik isolatzeko,
lurpean edo babeslekuetan ezkutatzen
dira. Udan egoten dira aktiboago.

Haize handia dagoenean eta tenperatura


zero azpiko 30 C-tik beherakoa denean,
pinguinoak elkartu egiten dira, eta horri
esker, bero gutxiago galtzen dute.

Erlenmeyer matrazea berotzean, airea dilatatu


egiten da eta presioa eragiten dio ontziaren
barne-gainazalari. Barruko presioa presio
atmosferikoa baino handiagoa denean, kanporantz
bultzatzen du tapoia, ahotik irtenarazi arte.

bat behar dugu, suarekiko erresistentea eta


artelazkizko tapoi batez estaltzeko modukoa
(onena erlenmeyer matraze bat edo saio-hodi bat
erabiltzea da).

Tapoirik gabe sartuko dugu hozkailuan, eta hotz


dagoenean, kortxozko tapoia jarri eta su geldoan
jarriko dugu, haren tenperatura poliki-poliki
igotzeko. Berotzean, bolumen handiagoa hartzen
hasiko da barruko airea. Azkenean, kortxoa
bultzatu eta irtenaraziko du.

Urak, lurruntzen denean, bero kantitate


handia kontsumitzen du.
Prozesu horrek hozte-efektua
sortzen du.

uzkurtu egiten da, eta berotzean, berriz, dilatatu


egiten da. Baina esperimentuek beste gauza bat
ere jarri dute agerian: hozkailuan jarri dugun
plastikozko botilako aireak, uzkurtzean, presio
txikiagoa egiten du botilaren barrutik, eta presio
atmosferikoak zanpatu egiten du botila, haren
barruko eta kanpoko presioak berdintzen diren
arte.

Hoztean, airea uzkurtu egiten da, eta


botila zapalduta geratzen da.

Berotzean, airea dilatatu egiten da, eta


tapoia ahotik irteten da.

ARIKETAK
25. Demagun beirazko flasko bat daukazula, marmeladakoen modukoa, aire beroz beteta. Demagun hura
ondo itxi eta hozkailuan sartu duzula, hoztu arte. Nolakoa izango da flaskoaren barruko airearen presioa, itxi
zenuenean baino handiagoa, txikiagoa ala berdina? Nola egongo da tapa, itxi zenuenean baino estuago, solteago
ala berdin?
26. Demagun bi beirazko flasko berdin-berdin dituzula. Bata bero handia (40 C) egiten duen gela batean ireki eta
berriro itxi duzu. Bestearekin gauza bera egin duzu, baina hotz-ganbera batean; hain zuzen, 2 C-ko tenperatura
duen gela batean. Orain, mahai gainean dituzu bi flaskoak. Biek dute aire-bolumen bera, baina ba al dute aire
kantitate bera? Bakoitzaren pisua doitasun-balantza baten bidez neurtuko bazenu, zeinek izango luke pisurik
handiena? Zergatik?

Klima hotzetako landareek forma


biribilak dituzte eta altuera txikikoak
izaten dira. Horri esker, nekez hozten
dira.

220

Hostoerorkorreko zuhaitzek hostoak


galtzen dituzte neguko hiletan.
Izan ere, horri esker, ez dute hainbeste
energia galtzen.

Kaktusak klima beroetara moldatuta


daude. Haien zurtoinek ura metatzen
dute, eta haien hostoak arantzak dira,
transpirazioa ahalik txikiena izate aldera.

27. Zer gertatuko da hozkailutik plastikozko botila zanpatua atera eta oso ur beroz betetako ontzi batean sartuz gero?
Deskribatu zer gertatuko den eta interpretatu emaitzak.

221

Edukien amaierako
esperientziek
zientzia zure esku
jartzen dute.
Behar bezalako
azalpena dute
eta erraz egin
daitezke.
Liburuan zehar
ordenatuta daude,
metodo zientifikoaren
faseen ordena
berean.

832926 _ 0001-0003.qxd

21/2/08

14:43

Pgina 3

Amaierako ariketen bi orrialdeak


Ariketak
39 GGG Biozenosi ororen osaera aztertzeko, bi parametro
hartu behar dira kontuan: ugaritasuna eta aniztasuna.
Lehenak adierazten du zer proportzio dagoen espezie
bakoitzeko banakoen kopuruaren eta komunitateko
banakoen kopuruaren artean; eta aniztasunak, berriz,
zer proportzio dagoen bertako espezie kopuruaren eta
komunitateko banako guztien kopuruaren artean.
Beheko bi eskema hauek bi eremutako biozenosia
adierazten dute.
1. eremua

41. GG Begiratu beheko argazkiari eta adierazi zer


ekosistema mota den.

46. GGG A argazkiko hostoak arte (Quercus rotundifolia)


batenak dira, eta B argazkikoak, pago (Fagus sylvatica)
batenak.

A
A

Azterketa
zientifikorantz atalean,
gai jakin bat aztertuko
duzu, bai eta zure
ezagutzak eguneroko
bizitzako kasu berezi
batean erabili ere.
Atal honetako
galderei esker, zure
gaitasun zientifikoa
lantzeko eta garatzeko
aukera izango duzu.

47. GGG A argazkiko hegaztia eper zuri bat da, eta


B argazkikoa, eper gorri bat. Izenek adierazten duten
bezala, lehena zuria da, eta bigarrena, gorria.
Zure ustez, ingurunera egokitzeko moldaera al da
kolore-alde hori? Zergatik?
B

A espeziea
B espeziea
C espeziea

Adierazi lehorreko zer ekosistematan hazten diren


landare horiek, bai eta ingurunera egokitzeko zer
moldaera dituzten ere.

D espeziea
E espeziea

2. eremua

42. GG Esan zer izaki bizidun mota diren beheko hauek


eta, ondoren, adierazi zer ekosistema motatan egon
ohi diren: itsasokoetan, ur gezakoetan edo bietan.

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Aintzirak: ekosistema mota bat

a) Zer ugaritasun du eremu bakoitzeko espezie


bakoitzak?
b) Bi eremuetatik zeinek du aniztasun handiena?
c) Zer lekutan da egoera egokiena?
d) Ia biozenosi guztietan, espezie nagusi bat egoten
da, eta gehienetan espezierik ugariena izaten da
hura. Oro har, ekosistemetan zer espezie nagusi
dagoen kontuan hartuz honela edo bestela esaten
zaie: pinudia, hariztia, artadia Ba al dago espezie
nagusirik goiko biozenosi horietan?
40. G Kopiatu eskema hau zure koadernoan eta jarri
markak, adierazteko zer zona bereizten diren itsasoko
ekosistemetan.

F
D

Aintzirek, itsasoek ez bezala, bi geruza dituzte: bata,


goikoa, eta bestea, behekoa. Goiko geruza beroa da,
udan, eta hotza, neguan; eta behekoa hotza da, beti.
Urertzean landareak hazten dira; uretako landareak,
batik bat. Faunari dagokionez, mota askotakoa da, baina
intsektuak, anelidoak eta krustazeoak dira ugarienak.
Aintziren hondoa ez da beti berdina: haizeak nolakoak
diren, halako ezaugarriak izaten ditu hondoak. Haize
zakarra izaten den lekuetan, olatu asko izaten da, eta
hondoa hondartsua da. Ia batere haizerik izaten ez den
lekuetan, berriz, ura bareago egoten da, eta beraz, lohi
ugari metatzen da hondoan. Lekurik sakonenetan, ura
ibili ere nekez ibiltzen denez, oxigeno gutxi izaten da.

48. G Zer populazio ikusten dira aurreko marrazki


horretan?
49. GG Zure ustez, zer faktore abiotikok eragiten
dute ekosistema horretan? Zer faktore mota da
argindar-zutoina, abiotikoa ala biotikoa? Eman
arrazoiak, zure erantzuna azaltzeko.
50. GGG Aintziran egunez nahiz gauez zenbat
oxigeno dagoen neurtu dute zenbait ikaslek,
eta ikusi dutenez, datuak ez dira erabat berdinak.
Balioak grafiko hauen bidez adierazi dituzte:
O2

Beheko marrazkiak aintzira bateko zati bati dagokion


ekosistema adierazten du.

Eguna

Sakonera

43. GG Mendietan, animaliak ikusi nahi izanez gero,


ez da gauza bera uda edo negua den; alde handia
dago urtaro bakoitzean zenbat animalia ikusten den.
Azalduko al zenuke zergatik gertatzen den hori?

Oxigenoa

O2-aren asetasun-maila
O2

44. GG Parke askotako landaredia ez da lekuko klimaren


araberakoa. Klima lehorreko lekuetan, adibidez, sarri
ikusten dira klima hezeko zuhaitzak. Azalduko al
zenuke horren zergatia?

Gaua

Sakonera

Unitatetik zer
gogoratzen duzun
jakiteko dira
amaierako ariketak,
bai eta edukiak
elkarrekin
lotzeko ere.
Ariketa bakoitzean,
zailtasun-maila
adierazten da:
Errazak
Ertainak
Zailak

45. GGG Arratoi arrunta orojalea da, eta zaborretan


aurkitzen dituenak janez elikatzen da, maiz. Arratoiak
hiltzeko enpresa batekoek diotenez, produktu berezi
bat daukate, edozein herri-hiritako arratoien erdia
baino gehiago hiltzeko gai dena. Irtenbide egokia
al da, zure ustez? Zer egingo zenuke zuk?

Oxigenoa

O2-aren asetasun-maila

Azaldu zure ustez zerk eragiten duen aintziran


egunez eta gauez oxigeno kantitatean alde hori
egotea.

120

121

Laburpena eta irakurketa, unitatea amaitzeko


Laburpena
KOORDINAZIOA ETA HARREMANA, ANIMALIETAN

Estimuluak

Zentzumen-sistemak

Nolabaiteko erantzuna eragin dezaketen ingurune-aldaketak dira


estimuluak, bai kanpo-ingurunekoak, bai barne-ingurunekoak.
Hiru mota daude: fisikoak, kimikoak eta biotikoak.
Estimuluak hautematen dituzten egiturak dira. Animalietan,
zentzumen-organoetan daude. Hautemandako estimuluak nerbiobulkada bihurtzen dituzte, eta gero, bulkada horiek nerbio-zentroetara
iristen dira. Estimuluak nolakoak diren, lau errezeptore mota daude:

Errezeptoreak

Mekanikoak: ukipenarekiko, presioarekiko, mugimenduarekiko eta


soinuarekiko sentikorrak dira.
Kimikoak: zenbait substantzia kimiko badauden hautematen dute.
Bero-errezeptoreak: tenperatura-aldaketak hautematen dituzte.
Argi-errezeptoreak: argia hautematen dute.

Nerbiozentroak

Hainbat estimulurekiko erreakzionatuz erantzunak lantzen dituzte,


eta gero, erantzun horiek organo efektoreei helarazten zaizkie.
Ornodunetan, garuna eta bizkarrezur-muina dira.
Nerbioen zeregina da bulkadak nerbio-zentroetatik gorputzeko atal
guztietara eramatea, eta efektoreei egin beharreko ekintza eginaraztea.

Erantzuna gauzatzen duten organoak dira. Bi erantzun mota izan


daitezke:

Efektoreak

Mugimenduzkoa: erantzuna mugimendua da. Lokomozio-aparatuak


egiten du.
Jariatzezkoa: erantzuna zenbait substantzia jariatzea da. Guruinek
egiten dute.

KOORD. ETA HARREM.


LANDAREETAN

IRAKURLEAREN TXOKOA

Laburpena eskema
moduan dago
egituratuta, unitateko
funtsezko edukiak
orrialde bakar batean
izan ditzazun.
Ariketetan, laburpena
landuko duzu, edo zeure
laburpena egingo duzu.

Landareek bi erantzun mota izaten dituzte kanpo-estimuluekiko:


Tropismoak: hainbat estimuluri erantzunez landareak norabide jakin batean haztea.
Hazteko norabidea aldatze hori iraunkorra izaten da. Tropismoa positiboa dela
esaten da, landarea estimulurantz hazten denean, eta tropismoa negatibotzat
hartzen da, landarea estimulutik urruntzen denean.

Kaio hauskaren arrautzek oiloarrautzen itxura dute, baina


handiagoak dira. Berdexkak edo
marroiak dira kolorez, eta zenbait
orban ilun handi izaten dituzte,
mutur kamutsean, batik bat.
Antzarek bezala (lehen aritu baikara haiez), kaioek ere arrautzak
berreskuratzen dituzte, pirritanpirritan habiatik kanpora joanez
gero. Gerard Baerends holandar
etologoak portaera hori aztertu
du, hainbat esperimentu burutsu
eta zorrotzen bidez, aztertzeko
zehatz-mehatz zer estimuluri
esker dakien animalia horrek
habiatik kanpo dagoen objektua
egiaz arrautza bat dela.
Hauxe egin zuen Baerendsek:
kaio baten habiatik kanpo gezurrezko bi arrautza jarri, elkarren
ondoan, eta ezkutaleku batetik
begira, bi arrautzetatik zein eramaten zuen pirritan lehenbizi
aztertu. Milaka proba egin zituen,
eta guzti-guztietan arrautzen
ezaugarriren bat aldatu zuen,
jakiteko zein ezaugarri zituen
kaioak maiteen. Ez nahasteko,
aldi bakoitzean ezaugarri bakarra
aldatzen zuen. Probatako batean,
adibidez, hainbat neurritako
arrautzak jarri zizkien kaioei,

uso-arrautzen neurrikoetatik
hasi eta ostruka-arrautzen neurrikoetaraino, baina berezko arrautzek dituzten forma, kolorea eta
orbanak aldatu gabe, betiere.
Formak zer-nolako eragina duen
aztertzeko, prisma itxurako eta
zilindro formako ereduak erabili
zituen, bai eta bloke laukizuzenak
eta arrautza itxurako ereduak ere,
baina denak neurri berekoak eta
oso antzera margotuak, formarik
eraginkorrena zein den jakiteko.
Kaioentzat zer ezaugarri diren
garrantzi handienekoak aztertzeko, esperimentu ugari egin behar
izan zituen, arrautzen kokapenak
eragin nabarmen-nabarmena
baitzuen hegazti haietan: parean
bi arrautza berdintsu izanda,
batzuek ia beti ezkerrekoa aukeratzen zuten, eta beste batzuek,
eskuinekoa.

neurri berekoa eta bestea askoz


handiagoa bazen ere. Halaber,
nahiago izaten zituzten tanto
txiki ugariko gezurrezko arrautzak, berezkoen antzera orban
handi gutxi batzuk zituztenak
baino. Zergatik? Bada, segur aski,
arrautza handiak eta orban

ugarikoak deigarriagoak direlako.


Izan ere, baliteke ezaugarri horiek
kaioen begiak gehiago estimulatzea, eta beraz, haiei deigarri izateko aukera handiagoak edukitzea.

PETER J. B. SLATER,
El comportamiento animal.
Cambridge University Press
argitaletxea

IRAKURTZETIK ULERTZERA
55. Nolakoak dira kaio hauskaren arrautzak?
56. Kaioek nahiago izaten zituzten arrautza
handiak eta tanto ugarikoak. Zergatik?
57. Zer jakin nahi zuen Baerendsek?
Zer ondorio atera zituen Baerendsek
esperimentuetatik?

Hori guztia kontuan hartzeko,


kaio bakoitzari arrautza-pare
desberdin asko jarri behar zitzaizkion, eta haien kokapena sistematikoki aldatu. Oso emaitza
argigarriak azaldu ziren. Esate
baterako, arrautza-pare guztietatik handiena nahiago izaten
zuten kaioek, baita bi arrautza
horietako bat beren arrautzen

58. Egin kontu ikertu nahi duzula zer koloretako


arrautzak dituzten nahiago kaioek. Nola
egingo zenuke?

Aukeratutako testuek
irakurlearen txokoa
osatzen dute. Denetik
irakurriko duzu: zenbait
zati interesgarri, datu
biografikoak eta beste
informazio batzuk.
Ariketei esker,
irakurmena lantzeko
aukera izango duzu.

59. Baerendsek esperimentu bakoitzean arrautzen


ezaugarri bakarra aldatzen omen zuen.
Zure ustez, zergatik jokatzen zuen horrela?

Nastiak: hainbat kanpo-estimuluri erantzunez landarearen zenbait atal aldi baterako


mugitzea.

ZABALBIDEAK

ARIKETAK
51. Adierazi zer gertatzen zaien animaliei estimulu bat gertatzen denetik erantzuna gauzatzen duten arte.
52. Osatu goiko eskema, adieraziz animaliek zer bi koordinazio-sistema dituzten, eta azalduz horietako bakoitzak
zer ezaugarri dituen. Landareek ere bi koordinazio-sistema horiek al dituzte?
53. Zer eragiten du organismoek kanpo-estimuluekiko erreakzionatuz sortzen dituzten erantzunen multzoak?
Zer motatakoa izaten da animalietan?

Liburuak:

Bideoak:

Secretos del mundo animal


TIM BIRKHEAD ETA BESTE BATZUK. Reader's Digest argitaletxea
Liburu interesgarri, atsegin eta arina da, koloretan irudiztatua, idazkera laoz idatzia, eta animaliei buruzko aurkikuntza
zientifiko liluragarriz josia.

El sexto sentido. JOHN DOWNER. BBC TV Production in


association with Australian Broadcasting Corporation and
Coronet Films.

Fisiologa animal. Adaptacin y medio ambiente


NIELSEN SCHMID. Omega argitaletxea
Animalien antolaketaren eta moldaeren berri jakiteko eskuliburu osoa da.

Artikuluak:
Ratas detectoras de minas. Okapi. 2006ko urtarrila. 49. zk.

54. Osatu eskema, adieraziz zer tropismo mota nagusi dauden.

Sentidos de los animales. Biovideo BBC saila.


2. bideoa.

Sarean:
www.educateca.com
Zientziekin lotutako informazio ugari.
www.todo-ciencia.com
Biologiari, fisiologiari, ekologiari buruzko informazioa.

62

63

Amaitzeko,
zenbait gomendio ageri
dira: liburuak, filmak,
Interneteko helbideak
eta abar.

Funtsezko kontzeptuak, liburuaren amaieran


Liburuaren amaieran,
funtsezko
kontzeptuak ageri dira:
unitateetan landutako
kontzeptu garrantzitsuen
zerrenda.

Gradientea

Heterotrofoa

Isolatzaile termikoa

Karstikoa

Parametro bat adibidez, tenperatura,


presioa eta argi kantitatea distantzia
batean zehar aldatzea. Tenperaturan
Lurraren gainazaletik barrualderantz
gertatzen den tenperatura-hazkundea
gradiente geotermikoa da.

Beste organismo batzuk janez elikatzen


den izaki biziduna. Kontsumitzaileak ere
esaten zaie, eta hiru mota daude: belarjaleak dira, landareak janez elikatzen
badira; haragijaleak eta intsektujaleak,
animaliak janez elikatzen badira; eta
orojaleak, landareak nahiz animaliak janez elikatzen badira. Hitza grezieratik
dator: hetero (beste bat) eta trophs (jan).

Beroa ondo eroaten ez duen materiala;


batzuk aipatzearren: kortxoa, zura eta
porexpana.

Harriak disolbatzen dituen uraren ekintza geologikoari dagokio. Urak gainazalean jardunez gero, gainazaleko modelaketa karstikoa eragingo du, eta lurpean
jardunez gero, lurpeko modelaketa
karstikoa. Jugoslavia zaharreko Karst
eskualdearen izenetik dator karstiko
hitza.

Guruina

G ametofitoa
Landareek bizi-zikloan zehar izaten
duten banako mota edo haren zatia,
gametoak edo ugaltze-zelulak sortzen
dituena. Landarearen egitura zenbat eta
konplexuagoa den, orduan eta txikiagoa
da gametofitoa. Iratzeetan, angiospermoetan eta gimnospermoetan, zelula
talde bat baino ez da; eta goroldioetan,
aldiz, normalean ikusten dugun guztia.
Grezieratik dator: gamos (ezkontza edo
batzea) eta phitos (landarea).
Gatz mineralak
Materia bizigabearen baitan nahiz izaki
bizidunen baitan dauden substantzia
ez-organikoen multzoa. Izaki bizidunetan oso egitura gogorrak eratzen dituzte;
adibidez, oskolak, hortzak eta hezurrak.
Gehiegizko ustiapena

Baliabide bat azkarregi ustiatzea, hura


agortzeko arriskuan jartzeraino. Horren ondorioz, berriztagarriak ziren
iturriak berriztaezin bihurtzen dira.
Gimnospermoa

Haziak inolako fruituan gordeta ez


dituen landarea; esaterako, pinuak eta
izeiak. Hitza grezieratik dator: gymnos
(biluzi) eta sperma (hazia).
Gonada

Animalien organoetako bat, ugalketarako espezializatua. Gonaden barnean sexu


bakoitzaren berezko ugaltze-zelulak sortzen dira (gametoak), baita hormona
sexualak ere. Gonada arrak testikuluak
dira, eta gonada emeak, obulutegiak.

260

Jariatze-funtzioa duen organo zelulabakar edo zelulaniztuna; hots, substantzia


jakin bat sortzen eta askatzen duena. Bi
mota daude: exokrinoak eta endokrinoak. Guruin exokrinoek hodietan
zehar jariatzen dituzte substantziak,
organismoko lekuren batera; ugatzak,
esate baterako, exokrinoak dira. Guruin
endokrinoek zuzenean odolera jariatzen dituzte substantziak; esaterako,
tiroideak. Guruin mistoak ere badaude,
eta exokrino edo endokrino moduan
joka dezakete; adibidez, pankreak.
H aizea
Fenomeno meteorologikoa. Aire-masa
bat goi-presioko eremu batetik (antizikloia) behe-presioko eremu batera
(depresioa) lekualdatzen denean sortzen
da. Hodeiak eta prezipitazioak ere eragin
ditzake haizeak.

Hidrotermala

Ur beroari dagokio. Adibidez, ur beroko


iturriak, geyserrak eta zenbait ozeanoren hondoetako ur irakineko iturriak
fenomeno hidrotermalak dira. Honela
sortzen dira fenomeno horiek: lurrazalean sartzen den ura, gainazaletik
hurbileko harri bero-beroak ukitzean,
kanpora irteten da.
Hipozentroa

Lurraren barrualdean, harriak haustean


edo bat-batean energia asko askatzen
duen beste prozesuren baten ondorioz,
seismo edo lurrikara bat sortzen den
lekua. Foku sismikoa ere esaten zaio.
Hipozentro hitza grezieratik dator: hipo
(behean) eta centro (erdigunea).
Hodibihurra

Aire-masa batek tokiko eskalan mugitzean sortzen den fenomeno aerologikoa.


Lurraren gainazalean hurbil samar dauden bi punturen arteko tenperatura-aldearen ondorioz lekualdatzen da airemasa hori.

Sigi-saga edo kiribil itxurako hodia. Hots,


luzera handia izan arren azalera txikia
hartzen du. Bero-iturri baten beroa (esaterako, Eguzkiarena) biltzeko erabiltzen
da, edo hartan zehar dabilen ur beroaren beroa kanpoaldera erradiatzeko; adibidez, zoru erradiatzaileetan.

Harri-jasa

Homeotermoa

Tamaina handiko aleak dituen kazkabarra. Alerik txikiena intxaur baten


tamainakoa izan daiteke, eta handiena,
oilo-arrautz batena. Garapen bertikal
handiko kumuloninboetan gertatzen
da; izan era, haren goranzko haizelaster zakarretan, behin eta berriz ibiltzen dira ur tanta izoztuak, eta horren
ondorioz, handitu egiten dira.

Ingurunea hotz edo bero egon, gorputzeko barne-tenperatura konstante


mantentzeko gai den animalia. Ugaztunak, adibidez, homeotermoak dira.
Grezieratik dator: homeo (antzekoa edo
parekoa) eta thrme (beroa).

Haize kirria

Hartxingadia

Harri soltez estalitako mendi-hegala.


Mendia bera osatzen duten harrien meteorizazio mekanikoz sortzen dira harri
horiek.

Isostasia

Hormona

Guruin endokrinoek odolera isurtzen


duten substantzia organikoa. Odolzirkulazioaren bidez, hormonak organo
jakin batera iristen dira, eta haietan,
funtzioren bat erregulatzen dute.
I kaztea

Materia organikoa batik bat, zura


zenbait baldintzatan ikatz bihurtzea;
hain zuzen, hauek dira baldintza horiek: tenperatura altua, presio handia
eta oxigenorik eza. Berez, prozesu hori naturan gertatzen da, baina ikaztegietan ere egiten dute, zuretik landare-ikatza lortzeko.
Ikus-moldapena

Kristalinoaren forman gertatzen den


aldaketa, argi-izpiak erretinan egoki
foka daitezen.
Ilunantza

Partzialki argitutako eremua, itzalaren


eta argiak zuzenean argitutako eremuaren artekoa. Ilunantza itzalaren ertzetan
agertzen da beti.
Iraizketa

Organismotik zenbait substantzia


kanporatzea; hala nola: hondakinsubstantziak, karbono dioxidoa, ura,
amoniakoa eta haren zenbait deribatu
(adibidez, urea eta azido urikoa).

Kontinenteen pisuaren eta mantuak


gorantz egiten duen bultzadaren arteko
orekari esaten zaio isostasia. Higaduraren ondorioz, kontinente baten pisua
txikitzen denean, kontinenteak gora
egiten du, eta agente geologikoek haren
gainean sedimentuak jalkitzen dituztenean, hondoratu egiten da. Isostasia
hitza grezieratik dator: isos (berdina)
eta stsis (oreka).

Gainazal opakuak eta ondo leunduak


dira, eta argia islatzen dute. Lauak edo
kurbatuak izan daitezke.

Edozein tamaina, forma eta jatorritako


harri zatia. Harri zati horiek meteorizazioz sortzen dira, eta agente geologikoek garraiatzen dituzte leku batetik
beste batera. Klastorik txikienak buztin
partikulak dira, eta klastorik handienak, berriz, glaziarrek garraiatutako
harri blokeak. Sumendiek jaurtitako
harri eta laba zatiei piroklastoak esaten
zaie.

Isurketa

Kolada

Ur-emaria. Gainazaleko isurketa ur


biziek eta ibaiek osatuta dago. Lurpeko
isurketari dagokionez, berriz, lurrazalaren barruan isurtzen diren urek
osatzen dute.

Material bolkanikoen geruza. Labazkoa


edo piroklastozkoa izan daiteke.

Ispilua

Itzala

Argi sorta batek bidean gorputz opaku bat aurkitzean sortzen den eremu
iluna.
Izerdi landua

Uraren eta zenbait substantzia organikoren nahastea, fotosintesiaren bidez


izerdi landugabetik lortua.
Izerdi landugabea

Gatz mineralen ur-disoluzioa. Izerdi


landu bihurtzen da, fotosintesia gertatu
ondoren.

Islapena

Uhin batek hedapen-norabidea aldatzea,


objektu batekin talka egin ondoren.

Klastoa

J oulea (J)

Isobara

Energia eta beroa neurtzeko unitatea.


Nazioarteko Sisteman, 0,24 kaloriari
dagokio.

Meteorologia-mapa batean presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituen


lerroa. Kurba itxiak dira. Balio distantziakideen bidez adierazten dira, eta ez
dute elkar mozten. Grezieratik dator: isos
(berdina) eta baros (presioa).

K apilaritatea
Urak nahiz ur-disoluzioek eta beste zenbait likidok grabitatearen erakarpenbultzada gaindituz hodi estu-estuetan
gora egiten duteneko fenomeno fisikoa.

Kolonia

Leku berean hazi, zenbait funtziotan


espezializatu, eta guraso beretik sortu
diren zelulen edo banakoen multzoa.
Kotiledoia

Landare hazidun ororen enbrioian


agertzen diren lehenbiziko hostoetako
bakoitza. Beren baitan elikagai-gordekinak dituzte, enbrioia erne bitartean
elikatzeko.
Kumuloninboa

Garapen bertikal handi-handiko hodeia.


Potentzia handiko goranzko haizelasterrek sortzen dituzte. Hodei horiek
euri- eta txingor-prezipitazio handiak
sortzen dituzte, bai eta haize-boladak
ere. Ekaitz-hodeiak ere esaten zaie.

Kontzeptu bakoitzak
azalpen sinple bat du,
erraz uler dezazun.
Kontsultarako erabiliko
duzu, ikasturte osoan
zehar.

261

832926 _ 0004-0005.qxd

19/4/08

13:23

Pgina 4

Aurkibidea
I. ATALA: IZAKI BIZIDUNEN FUNTZIOAK
1. Bizia iraunaraztea
1. Izaki bizidunak eta bizi-funtzioak ..............................................
2. Izaki bizidunen konposizio kimikoa ..........................................
3. Zelulari buruzko ezaguera, historian..........................................
4. Nolakoak dira zelulak?...............................................................
5. Nutrizio zelularra .......................................................................
6. Nutrizio autotrofoa eta heterotrofoa ...........................................
7. Fotosintesia ................................................................................
8. Arnasketa zelularra.....................................................................
9. Zelula-ugalketa...........................................................................
Jakingarriak. Zelulak tindatzeko teknikak ....................................
Zientzia zure esku. Aztergaia planteatzea. ....................................
Azterketa zientifikorantz. Euglena aztergai .................................
Irakurlearen txokoa. Fotosintesitik azido
nukleikoetara .................................................................................

8
10
11
12
14
15
16
17
18
20
21
23
25

2. Nutrizioa
1. Nutrizio-funtzioa........................................................................
2. Digestio-prozesua, animalietan...................................................
3. Arnasketa, animalietan...............................................................
4. Arnasketa motak, animalietan (I) ...............................................
5. Arnasketa motak, animalietan (II)..............................................
6. Substantzien garraioa, animalietan.............................................
7. Zirkulazio-aparatu motak, animalietan ......................................
8. Iraizketa, animalietan .................................................................
9. Nutrizioa, landareetan................................................................
Zientzia zure esku. Hipotesiak egitea. ..........................................
Azterketa zientifikorantz. Belarjaleen digestio-aparatua ..............
Irakurlearen txokoa. Ur-ingurunera moldatzea............................

28
30
32
33
34
35
36
37
38
41
43
45

3. Harremana eta koordinazioa


1. Harremana eta koordinazioa, izaki bizidunetan .........................
2. Estimulu-errezeptoreak..............................................................
3. Koordinazio-sistemak.................................................................
4. Nerbio-sistema ...........................................................................
5. Sistema endokrinoa....................................................................
6. Lokomozio-aparatua ..................................................................
7. Landareen erantzunak estimuluekiko ........................................
Jakingarriak. Harreman-funtzioa, izaki bizidun
zelulabakarretan.............................................................................
Zientzia zure esku. Hipotesiak egitea eta
egiaztatzea. .....................................................................................
Azterketa zientifikorantz. Erreflexu baldintzatuak ......................
Irakurlearen txokoa. Zentzumen-sistemak...................................

48
50
51
52
54
55
56
58
59
61
63

4. Ugalketa
1. Ugalketa eta bizi-zikloa ............................................................
2. Ugalketa asexuala, animalietan.................................................
3. Sexu bidezko ugalketa, animalietan .........................................
4. Ernalketa..................................................................................
5. Enbrioi-garapena......................................................................
6. Enbrioi-aldiaren osteko garapena.............................................
7. Landareen bizi-zikloa...............................................................
8. Ugalketa asexuala, landareetan.................................................
9. Sexu bidezko ugalketa, landare hazidunetan ...........................
10. Ugalketaren eraginkortasuna....................................................
Zientzia zure esku. Marrazki zientifikoak egitea...........................
Azterketa zientifikorantz. Untxiak klonatzea ..............................
Irakurlearen txokoa. Maitale sakrifikatua.....................................

II. ATALA: IZAKI BIZIDUNAK


ETA EKOSISTEMAK
5. Ekosistemen egitura
1. Biosfera, ekosfera eta ekosistemak............................................
2. Ekosistemen osagaiak...............................................................
3. Biotopoaren eta biozenosiaren arteko elkarreragina .................
4. Habitata eta txoko ekologikoa..................................................
5. Izaki bizidunen elikadura, ekosistemetan ................................
6. Piramide trofikoak ...................................................................
7. Ekoizleen eta deskonposatzaileen eginkizuna ..........................
8. Materia eta energia, ekosistemetan ...........................................
9. Harreman biotikoak .................................................................
10. Populazioen autorregulazioa ....................................................
11. Izaki bizidunen moldaera nagusiak..........................................
Zientzia zure esku. Adierazpen grafikoak. ...................................
Azterketa zientifikorantz. Basoiloak eta uzta biltzeko makinak...
Irakurlearen txokoa. Zenbat balio du biosferak? ..........................

84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
97
99

6. Lurreko ekosistemak
1. Lehorreko ekosistemak .........................................................
2. Lehorreko zenbait ekosistema natural...................................
3. Lehorreko zenbait ekosistema gizatiartu ...............................
4. Euskadiko basoko ekosistemak.............................................
5. Uretako ekosistemak.............................................................
6. Itsasoko zenbait ekosistema ..................................................
7. Ur gezako zenbait ekosistema ...............................................
8. Euskadiko kostaldeko ekosistemak.......................................
9. Bioaniztasuna aztertzea .........................................................
10. Lurzorua ere bada ekosistema...............................................
11. Euskadiko naturagune babestuak .........................................
Jakingarriak. Lurraren historian izan diren ingurumen-aldaketak
Zientzia zure esku. Datu-taulak egitea. .....................................
Azterketa zientifikorantz. Aintzirak: ekosistema mota bat .......
Irakurlearen txokoa. Sagu- eta otso-kontuak ............................

66
67
68
69
70
71
72
73
74
76
77
79
81

102
104
105
106
108
110
111
112
114
115
116
118
119
121
123

832926 _ 0004-0005.qxd

19/4/08

13:23

Pgina 5

III. ATALA: LURRAREN DINAMIKA

IV. ATALA: MATERIA ETA ENERGIA

7. Eguzkitik iristen zaigun energia

10. Energia

1. Eguzkiaren energia .................................................................... 126


2. Eguzki-energiaren banaketa desberdina .................................... 127
3. Dinamika atmosferikoa tokiko eskalan ..................................... 128
4. Dinamika atmosferikoa eskala handian..................................... 130
5. Agente geologikoen eragilea ...................................................... 132
6. Hidrosferaren erregulazio-efektua ............................................. 133
7. Eguzki-energiaren erabilera....................................................... 134
8. Eguzki-energiaren arriskuak...................................................... 135
Jakingarriak. Berogailu eta hozkailu naturalak............................. 136
Zientzia zure esku. Aldagaien kontrola. ...................................... 137
Azterketa zientifikorantz. Golkoko ur-lasterra
eta Europako tenperatura .............................................................. 139
Irakurlearen txokoa. Denerako funtsezkoa den astroa ................ 141

1. Zer da energia? ........................................................................ 190


2. Energiaren ezaugarriak............................................................ 191
3. Energia motak ......................................................................... 192
4. Energia-iturriak eta motak....................................................... 194
5. Energia-iturri berriztaezinak (I). Ikatza eta petrolioa ............... 195
6. Energia-iturri berriztaezinak (II). Gas naturala eta uranioa...... 196
7. Energia-iturri berriztagarriak (I). Hidraulikoa ......................... 197
8. Energia-iturri berriztagarriak (II). Eguzkikoa eta eolikoa ........ 198
9. Energia-iturri berriztagarriak (III). Biomasa, geotermikoa
eta mareena ............................................................................. 200
10. Energiaren etorkizuna ............................................................. 202
Zientzia zure esku. Emaitzak interpretatzea. ............................... 203
Azterketa zientifikorantz. Energia elektrikoko zentralak............ 205
Irakurlearen txokoa. Teknologia primitiboa................................ 207

8. Lurraren kanpoko dinamika


1. Harrien meteorizazioa. Agente atmosferikoak ......................... 144
2. Meteorizazio-prozesuak .......................................................... 145
3. Erliebearen modelaketa. Agente geologikoak .......................... 146
4. Agente geologikoen sailkapena ............................................... 148
5. Haizea ..................................................................................... 149
6. Glaziarrak................................................................................ 150
7. Ur biziak ................................................................................. 151
8. Ibaiak ...................................................................................... 152
9. Lurpeko urak .......................................................................... 153
10. Itsasoa ..................................................................................... 154
11. Harri sedimentarioak .............................................................. 155
12. Euskadiko erliebea .................................................................. 156
Jakingarriak. Ibai-harrapaketak.................................................... 158
Zientzia zure esku. Eredu esperimentalak egitea......................... 159
Azterketa zientifikorantz. Maldan gora dabilen
agente geologikoa.......................................................................... 161
Irakurlearen txokoa. Bidaia luzea eta liburu bikaina ................... 163

9. Lurraren barruko dinamika


1. Lurraren barruko beroa........................................................... 166
2. Lurraren barruko beroaren seinaleak ...................................... 167
3. Bolkanismoa............................................................................ 168
4. Sumendi-jardueraren motak ................................................... 170
5. Lurrikarak ............................................................................... 172
6. Uhin sismikoak eta Lurraren egitura ....................................... 173
7. Plaka litosferikoen mugimenduak........................................... 174
8. Sumendiak, lurrikarak eta plaken tektonika ........................... 175
9. Mendien eraketa...................................................................... 176
10. Barne-prozesuek eragindako arriskuak ................................... 178
11. Barne- eta kanpo-prozesuen arteko elkarreragina ................... 179
12. Harri magmatikoak ................................................................. 180
13. Harri metamorfikoak............................................................... 181
14. Harrien zikloa ......................................................................... 182
Zientzia zure esku. Datu-taulak egitea......................................... 183
Azterketa zientifikorantz. Sumendien arriskua .......................... 185
Irakurlearen txokoa. Lurraren sakonerarako bidaia .................... 187

11. Beroa eta tenperatura


1. Bero eta tenperatura kontzeptuak ............................................. 210
2. Beroaren eraginak gorputzetan.................................................. 212
3. Tenperatura neurtzea................................................................. 214
4. Termometroa............................................................................. 215
5. Beroaren hedapena.................................................................... 216
6. Eroale eta isolatzaile termikoak ................................................. 218
7. Larruazala, beroa hautemateko organoa .................................... 219
Jakingarriak. Izaki bizidunak tenperaturara
nola moldatzen diren .................................................................... 220
Zientzia zure esku. Emaitzak interpretatzea. ............................... 221
Azterketa zientifikorantz. Zenbateraino igo daiteke
substantzia baten tenperatura? ...................................................... 223
Irakurlearen txokoa. Gameluaren konkorrak.............................. 225

12. Argia eta soinua


1. Zer dira uhinak?...................................................................... 228
2. Objektuak argi-iturri sekundarioak dira.................................. 229
3. Argia lerro zuzenean hedatzen da............................................ 230
4. Itzalak eta eklipseak ................................................................ 231
5. Argiaren islapena..................................................................... 232
6. Argiaren errefrakzioa ............................................................... 233
7. Argiaren deskonposizioa ......................................................... 234
8. Gorputzen kolorea .................................................................. 235
9. Argiaren pertzepzioa. Begia ..................................................... 236
10. Soinua ..................................................................................... 237
11. Soinuaren ezaugarriak............................................................. 238
12. Soinuaren pertzepzioa. Belarria ............................................... 239
Jakingarriak. Hots-kutsadura eta argi-kutsadura.......................... 240
Zientzia zure esku. Emaitzen berri ematea. ................................. 241
Azterketa zientifikorantz. Meteoritoaren talka............................ 243
Irakurlearen txokoa. Ikusmena arakatzeko teknologiak.............. 245

13. Materia eta energia


1. Materiaren konposizioa........................................................... 248
2. Sistema-materialan posizio-aldaketak. Higidurak ................... 250
3. Higidura motak....................................................................... 251
4. Indarrak. Deformazioak eta higidurak .................................... 252
Zientzia zure esku. Higidura bat aztertzea,
espazioa/denbora grafikoaren bidez .............................................. 253
Azterketa zientifikorantz. Arkimedesen printzipioa ................... 255
Irakurlearen txokoa. Siliziozko astronautak ................................ 257
FUNTSEZKO KONTZEPTUAK ................................................. 258

832926 _ 0006-0025.qxd

21/2/08

13:11

Pgina 6

Bizia
iraunaraztea

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Izaki bizidunek zer ezaugarri dituzten
jakingo duzu, eta materia bizigabetik
bereizten ikasiko.
Teoria zelularra ulertuko duzu, bai
eta zelula mota guztiek zer egitura
duten ere.
Bi nutrizio zelular motak bereiziko dituzu.
Zelulek materia eta energia zer
prozesuren bidez lortzen dituzten
ulertuko duzu.
Fotosintesia zein garrantzitsua den
ulertuko duzu.
Arnasketa zelularra aztertuko duzu,
energia lortzeko bide den aldetik.
Zelulak nola ugaltzen diren ikasiko duzu.
Zelulak tindatzea zein garrantzitsua
den ulertuko duzu, horrela errazago
aztertzen dira-eta.
Zelulak aztertuko dituzu,
mikroskopiopean.

19/4/08

12:39

Pgina 7

Antzinarotik gaur egun arte, hipotesi ugari egin izan dira, bizia nola
sortzen den jakin nahian.

Van Helmont.

832926 _ 0006-0025.qxd

1640. urtean, Jan Baptista van Helmont zientzialariak saguak egiteko


errezeta bat ere proposatu zuen: Zorriak, kaparrak, arkakusoak, zizareak
eta beste izaki batzuk ostalariak eta ingurukoak ditugu, baina gure erraietatik eta gorotzetatik sortzen dira. Izan ere, izerditan blai dagoen barruko
arropa hartu eta, gari apur batekin batera, aho zabaleko ontzi batean
sartuz gero, hogeita bat egunen buruan usaina aldatu egiten da, eta hartzigarriak, barruko arropatik aterea eta gariaren azalean zehar sartuz, garia
sagu bihurtzen du. Van Helmonten esanetan, giza izerdia bizi-indarra da
hor, garitik saguak sor daitezen.
Ideia horren oinarri-oinarrian berezko sorkuntza deritzon kontzeptua dago,
eta denbora luzean iraun zuen uste horrek.
Berezko sorkuntzaren aurkako lehen esperimentu zientifikoa Francisco
Redik egin zuen, 1668an. Kontu jakina zen haragi ustelduan har zuriak
agertzen direla; baina Redik frogatu zuenez, har zuri horiek euli-larbak dira,
eta haragi-poteak estalkirik gabe daudenean soilik sortzen dira, ez bestela.
Dena den, zientzialari askok ez zituzten ontzat hartu Rediren ondorioak,
poto estalietan harrik ez sortzearen arrazoia oxigenorik eza zelakoan,
oxigenoa funtsezko bizi-printzipioa baita, animalia horiek garatuko badira.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Zeri deritzo berezko sorkuntza?
2. Aipatu izaki bizidun bat eta materia bizigabe
bat, eta gero, bi adibide horien bidez, saiatu
azaltzen zer ezaugarrik bereizten dituzten
bi-biak.
3. Zer behar dute izaki bizidunek, oinarri-oinarrian,
bizirik jarraitzeko?
4. Zer ezaugarri berdin dituzte izaki bizidun
guzti-guztiek? Zure iritziz, zeri esaten zaie
bizi-funtzioak?
5. Zure ustez, zergatik esaten da zelulak
biziaren unitate txikienak direla?
Zer zelula mota ezagutzen dituzu?
6. Zer tresna erabiliko zenuke zelulak
ikusteko?
Bilatu erantzuna
Arnasteko premia al dute landareek?

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 8

Izaki bizidunak eta bizi-funtzioak

Tximeletak, arteak eta gu geu izaki bizidunak gara. Harriak, airea eta
robotak, aldiz, materia bizigabea dira.
Erdi Arora arte uste zen izaki bizidunek bazutela nolabaiteko bizi-indarra,
misteriotsua eta jainkozkoa, eta bizi-indar horri zor zizkiotela berezko
ezaugarriak. Doktrina horri bitalismo zeritzon.
Baina zertan dira desberdinak izaki bizidunak eta materia bizigabea?
Erantzunaren zati bat bakoitzaren berezko ezaugarrietan datza.
Izaki bizidunok elikatu egiten gara, arnasa hartzen dugu, hondakinsubstantziak askatzen ditugu, inguruneko aldaketak hautematen ditugu,
aldaketa horiei erantzun egiten diegu, eta hazi eta ugaldu egiten gara.
Funtzio horiei guztiei bizi-funtzioak deritze. Izaki bizidunok, beraz,
bizi-funtzioak egiten ditugu; materia bizigabeak, aldiz, ez.
Zergatik, baina? Zergatik gara izaki bizidunok bizi-funtzio horiek betetzeko gai, eta materia bizigabea, ez? Bada, funtsean, izaki bizidunok
horretarako zenbait egitura baditugulako, eta materia bizigabeak, ez.
Izaki bizidunon antolaketa

Hasi bakterio mikroskopikoetatik eta


buka palmondo erraldoietan, izaki bizidun
guzti-guztiok egitura berdintsuz osatuta
gaude, denak ere egiturari dagokionez
gero eta konplexuagoak.

Izaki bizidun guztiok, bai txikienek bai handienek, zenbait antolaketamaila ditugu, egiturari dagokionez gero eta konplexuagoak.
Antolaketa-maila txikienetako bat konposatu kimikoei dagokie. Izaki
bizidun guztiok zenbait konposatu kimiko esklusiboz eta konplexuz
osatuta gaude. Materia bizigabeak, aldiz, konposatu kimiko bakunagoak
ditu osagai.
Izaki bizidunon konposatu kimikoek egitura zelularrak eratzen dituzte.
Bestalde, egitura zelular horiek ere elkartu egiten dira, eta zelulak eratzen
dituzte. Zelulek ehunak sortzen dituzte; ehunek, organoak; eta organoek,
sistemak. Urrats horietako bakoitza antolaketa-maila bati dagokio.
Elikadura eta nutrizioa
Elikaduraren bidez, izaki bizidunok inguruneko substantziak hartzen
ditugu.
Zelulen barnera iritsitakoan, substantzia horiek, erreakzio kimikoen
bidez, aldatu egiten dira, eta energia eta materia bihurtzen: energia ezinbestekoa da bizi-funtzioak betetzeko, eta materia, hazteko eta hondatutako
atalak berritzeko. Prozesu horri nutrizio deritzo.
Arnasketa
Arnasketaren bidez, irentsitako elikagaiek duten energia lortzen dugu
izaki bizidunok. Prozesu hori gertatzeko, oxigenoa behar izaten da,
gehienetan; eta beti, energia sortzen da, bai eta hondakin-substantziak
ere: karbono dioxidoa eta ura, batik bat.
Izaki bizidun guztiok arnasten dugu: bai animaliok, bai landareek, baita
onddoek eta mikroorganismoek ere. Eta horretarako, oxigenoa hartzen
dugu, eta karbono dioxidoa botatzen.

832926 _ 0006-0025.qxd

21/2/08

13:11

Pgina 9

Hondakin-substantziak askatzea
Arnasketaren ondorioz, bai eta elikagaiak berezko materia bihurtzeko
prozesuaren ondorioz ere, hainbat substantzia sortzen dira, eta substantzia
horiek, pilatuz gero, toxikoak zaizkio organismoari. Iraizketa deritzo
hondakin-substantzia horiek kanporatzeko prozesuari.
Animaliek iraizketa-produktu hauek sortzen dituzte, nagusiki: karbono
dioxidoa (CO2), ura (H2O) eta amoniakoa (NH3). Karbono dioxidoa
arnas aparatuaren bidez kanporatzen da, eta ura eta amoniakoa, berriz,
iraitz-aparatuaren bidez.
Animaliek ez bezala, landareek ez dute substantziak kanporatzeko organo
bereziturik. Kanporatu ere, CO2 baino ez dute kanporatzen, eta hostoez
baliatzen dira horretarako.
Ingurune-aldaketei erantzutea
Izaki bizidun guztiok harremana dugu ingurunearekin; hau da, barneingurunean nahiz kanpo-ingurunean izandako aldaketak (estimuluak)
hauteman eta erantzun egokiak lantzen ditugu.

Eguna

Bi erantzun mota ditugu izaki bizidunok: bakunak eta konplexuak.


Erantzun bakuna da, adibidez, bakterioak argirantz mugitzea; eta erantzun
konplexuak dira, besteak beste, zenbait animaliaren estalketa-errituak.
Animaliok errezeptore izeneko egitura berezituei esker hautematen
ditugu estimuluak; errezeptoreak dira, esaterako, zentzumen-organoak.
Landareek ez dute zentzumen-organorik, eta ezin dira lekualdatu. Dena
den, gai dira estimuluak hautemateko, bai eta erantzun egokiak sortzeko
ere; eta bi erantzun mota izan ohi dituzte: norabide jakin batean haztea,
batetik, eta zenbait egitura irekitzea eta ixtea, bestetik.
Hazkuntza
Izaki bizidun guztiok handitu egiten gara, bizitzan zehar. Hazkuntza
hori hiru modutara gerta daiteke: zelulak neurriz handituz, zelulak
ugarituz, edo zelulak handituz eta ugarituz. Izaki bizidun batzuk bizitza
osoan hazten dira: adibidez, zenbait zuhaitz; beste batzuk, berriz, bizitzako garai jakin batean edo altuera jakin bateraino baino ez: esaterako,
ia animalia gehienak.

Gaua

Ugalketa
Ugalketaren bidez, izaki bizidunok gure berdin-berdinak edo antzekoak diren ondorengoak sortzen ditugu. Horrela, bizia iraunarazten dugu,
norberaren espezieak iraun dezan bermatzeaz batera.
ARIKETAK
1. Eman zenbait adibide, egiaztatzeko landareek ere, gainerako izaki
bizidunek bezala, erantzun egiten dietela ingurune-aldaketei.
2. Bilatu Funtsezko kontzeptuak atalean hitz hauen esanahia:
ehun, organo, sistema eta estimulu.

Negu-txilintxen loreak itxi egiten


dira gauez.

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 10

2
Biomolekula organikoak
Polisakaridoa

Monosakaridoa

Izaki bizidunen
konposizio kimikoa

Bizi-funtzio berberak egiteaz gain, izaki bizidun guztiok zelulaz osatuta


gaude, eta den-denok mota bereko substantzia kimikoak ditugu osagai:
biomolekulak. Direlako biomolekula horiek zenbait elementu kimikoz
osatuta daude: bioelementuz, hain zuzen ere.
Bioelementu ugarienak hauek dira: karbonoa (C), hidrogenoa (H),
oxigenoa (O), nitrogenoa (N), fosforoa (P) eta sufrea (S).

Koipea

Biomolekula ez-organikoak
Materia bizidunean nahiz bizigabean daudelako deritze horrela.
Gantzazidoa
Glizerola

Proteina

Ura. Izaki bizidun guztien baitako substantziarik ugariena da. Gure


gorputzaren % 65 inguru ura da, baina ez dago berdin banatuta
organo guztietan: odolak eta garunak, esate baterako, hezurrek baino
ur gehiago dute.
Zelulen osagai nagusia ura da, eta barne-likidoena ere bai: adibidez,
odolarena. Organismoko erreakzio kimiko guztiak uretan gertatzen
dira, eta substantzien garraiorako bidea ere bada.
Gatz mineralak. Hainbat funtzio betetzen dituzte izaki bizidunetan.
Batetik, egiturak sortzen dituzte: krustazeoen eta moluskuen oskolak,
eta ornodunen eskeletoa, adibidez. Eta bestetik, parte hartzen dute
nerbio-bulkadak helarazteko funtzioan nahiz muskulu-uzkurduran.

Aminoazidoa

Biomolekula organikoak
Azido nukleikoa

Izaki bizidunek soilik dituztelako deritze horrela.


Nukleotidoa

ARIKETAK
3. Zer funtzio du urak izaki
bizidunetan?
4. Animalia-zelula ororen
mintzean kolesterola dago.
Zer funtzio du lipido
horrek?
5. Zenbat azido nukleiko
mota daude zelula orotan?
Zer funtzio dute?
6. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean hitz hauen esanahia:
makromolekula, polimero
eta monomero.

10

Gluzidoak. Monosakaridoz osatutako molekulak dira; glukosa,


adibidez, monosakaridoa da, eta energia-iturri. Zenbait monosakarido
elkartzen direnean, polisakaridoak eratzen dira: hala nola, landareen
almidoia eta zelulosa; almidoiak energia-gordekin izateko funtzioa
du, eta zelulosak landare-zelulen pareta eratzen du.
Lipidoak. Era askotakoak daude, eta hainbat funtzio dituzte. Bi dira
azpimarragarrienak: koipeak eta fosfolipidoak edo kolesterola.
Koipeek energia-gordekin izateko funtzioa dute animalietan, eta
fosfolipidoek edo kolesterolak zelula-mintza eratzen dute.
Proteinak. Aminoazido izeneko molekula askoren bat-egiteaz
osatutako makromolekulak dira. Funtzio ugari betetzen dituzte. Alde
batetik, egiturazkoa: adibidez, azaleko kolagenoak. Beste alde batetik,
garraiokoa: esaterako, odoleko hemoglobinak. Babesekoa ere bai:
besteak beste, antigorputzek. Eta azken funtzio bat aipatzearren,
erreakzio kimikoen erregulatzaile ere badira: adibidez, entzimak.
Azido nukleikoak. Nukleotido izeneko biomolekula txikien bategiteaz eratutako biomolekula handi-handiak dira. Bi mota daude:
azido desoxirribonukleikoak (ADN) izaki bizidunen garapenerako
eta funtzionamendurako informazioa gordetzen eta helarazten du, eta
azido erribonukleikoak (ARN) proteinak sintetizatzen laguntzen du.

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 11

Zelulari buruzko ezaguera, historian

Zelula gehien-gehienak ez dira ikusten begi hutsez. Horregatik, behaketateknikak garatu ahala jakin izan da zelula moten eta haien egituraren berri.
1666an, Robert Hooke biologoa, irudiak 50 aldiz baino handitzen ez
zituen mikroskopio soil batez artelazki-orritxo bat aztertzen ari zela,
ohartu zen poliedro itxurako hainbat gelaxka berdinez osatuta zegoela,
abarasketako gelaxken antzeko hainbatez, eta zelula deitu zien.
1675ean, Antony van Leeuwenhoek zientzialari amateurrak irudiak
handitzeko leiarrak hobetu zituen, eta berak egindako mikroskopio
baten bidez, istiletako ura aztertu eta izaki bizidun txiki-txikiak zeudela
ikusi zuen. Animakulu deitu zien haiei, eta horrela jakin zen, lehen aldiz,
bakterioak eta beste mikroorganismo zelulabakar batzuk ere bazirela.
XVIII.

mende osoan, ez zuten zelulari buruzko ia ezer berririk jakin,


mikroskopioak apenas hobetu zituzten-eta garai hartan.

Leeuwenhoekek bakterioak, protozooak


eta beste organismo batzuk ikusi ahal
izan zituen, lehen aldiz, berak egindako
mikroskopio soil-soil bat erabiliz.

Teoria zelularra
XIX.

mendearen lehen erdian, askoz mikroskopio hobeak eta behaketa


mikroskopikorako askoz teknika hobeak zeudela medio, aurrerapen
handiak egin zituzten zelula-egituraren ezaguerari buruz. 1838an,
Matthias J. Schleiden botanikariak eta Theodor Schwann biologoak
teoria zelularraren lehen bi printzipioak adierazi zituzten:
Zelula izaki bizidunen egitura-unitatea da. Izaki bizidun guztiak
zelula batez edo gehiagoz osatuta daude.
Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da. Izaki bizidun ororen
bizi-funtzioak betetzeko gai den unitaterik txikiena da.

ARIKETAK
7. Zergatik nabarmendu zen
Leeuwenhoek biologian?
8. Izaki bizidun guztien unitate
anatomikoa eta funtzionala
omen da zelula. Zer esan nahi
du horrek?

1855ean, Rudolf Virchow medikuak teoria zelularra hobetu zuen,


hirugarren printzipioa adieraziz:

Sekuoia

Zelula oro aurretik baden beste zelula batetik sortzen da, zatiketaz.
JAKINGARRIAK

Neurri-kontua
Antolaketa-maila guztiak ez dira neurri berekoak, eta batzuetatik beste batzuetara
alde handia dago, gainera. Hori muga handia izan da azterketetarako, noski, eta
neurriaren arabera gutxi-asko dakigu bakoitzaren berri.
Animaliazelula

Birusa
Molekula
txikiak
Bakterioak

Zaldia

Inurria

Tresnarik gabeko behaketa


Mikroskopio optikoa
Sagua

Mikroskopio elektronikoa

0,1 nm

1 nm

10 nm

100 nm

1 m

10 m

100 m

1 mm

1 cm

0,1 m

1m

10 m

100 m

11

832926 _ 0006-0025.qxd

21/2/08

13:11

Pgina 12

Nolakoak dira zelulak?

Zelula mota ugari daude. Hasi bakterioen zelularik bakunenetik, txikitxikia, nukleorik eta ia organulurik gabea, eta buka animalien nahiz
landareen zelularik konplexuenetan.
Neurria eta forma
Zelula gehienak mikroskopikoak dira neurriz, eta mikroskopioa erabiliz
soilik ikus daitezke; baina begi hutsez ikusten direnak ere badaude:
hegaztien nahiz narrastien arrautzen gorringoa, adibidez.
Zelulen neurria adierazteko, mikrometroa (m) erabiltzen da luzeraunitate gisa; hau da, milimetro-milarena: 1 m = 0,001 mm.
Formari dagokionez ere, era askotako zelulak daude, zer funtzio bete
behar duten. Zelula bakartuak, esate baterako, esfera formakoak dira.
Ehunetan, berriz, bete behar duten funtzioaren eta inguruan dituzten
zelula moten araberako forma hartzen dute zelulek: batzuk izar itxurakoak dira (neuronak, adibidez); beste batzuk, prisma itxurakoak (azaleko
zelulak, besteak beste); luzangak ere badaude (muskulu-zelulak, esate
baterako); etab.
Zelulen egitura
Banakoen neurriak ez du inolako loturarik
beren zelulen neurriarekin. Elefanteek,
adibidez, ez dituzte saguek baino zelula
handiagoak: zelula gehiago dituzte; horixe
da kontua.

Zelula guztiek oinarrizko hiru egitura dituzte: mintz plasmatikoa,


zitoplasma eta material genetikoa.

Mintz plasmatikoa. Zelula oso-osorik estaltzen duen mintz mehea


da. Substantzia-igarotzea erregulatzen du: zelularen barnetik
kanporakoa eta kanpotik barnerakoa.
Zitoplasma. Zelularen barnealdea da. Han daude organuluak; hots,
funtzio zelularrak betetzen dituzten egiturak.
Material genetikoa. Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da. Material genetikoa nola dagoen, bi zelula
mota bereizten dira: zelula prokariotoak eta zelula eukariotoak.

Material
genetikoa

Zelula prokariotoak deritze nukleorik ez dutenei.


Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dute.
Bakterioak organismo zelulabakar prokariotoak dira.

12

Nukleoa

Zelula eukariotoek material genetikoa nukleoaren barruan bilduta


dute. Zelula prokariotoek baino antolaketa konplexuagoa dute, eta
handiagoak dira. Animalia- eta landare-zelulak dira eukariotoak.

832926 _ 0006-0025.qxd

21/2/08

13:11

Pgina 13

Animalia-zelula

Landare-zelula

Eredu horren itxurako zelulak dituzte protozooek (zelulabakarrak),


onddoek eta animaliek (zelulaniztunak). Ez dute kloroplastorik,
ez zelula-paretarik. Bakuoloak ugariagoak eta txikiagoak dira
landare-zeluletan baino.

Eredu horren itxurako zelulak dituzte algek (zelulabakarrak


nahiz zelulaniztunak) eta landareek (zelulaniztunak). Kanpoko
zelula-pareta dute, eta hari esker, zelula babestuta egoteaz gain,
forma berbera du beti. Kloroplastoak ere badituzte, eta haietan
fotosintesia egiten dute. Bakuolo gutxi dituzte, baina oso handiak.

Zelula-organuluak
Organuluak deritze zitoplasmaren baitan dauden zenbait egiturari.
Bakoitzak funtzio zelular jakin batzuk egiten ditu.
Erretikulu endoplasmatiko izurtsua.
Elkarri lotutako zenbait zaku eta kanal
erribosomadunez osatuta dago.
Erribosometan sintetizatu diren
proteinak gordetzeko eta garraiatzeko
funtzioa du.
Erribosoma

Bi mintz

Mitokondrioak. Obalatuak izaten dira, eta


bi mintzez osatuta daude. Mitokondrioetan
arnasketa zelularra egiten da.

Erribosomak. ARNz eta proteinaz


osatutako partikula txiki-txikiak dira.
Proteinak sintetizatzen dituzte.

Jariatzeko
besikula

Golgiren aparatua. Elkarri lotuta ez dauden


zenbait zaku zapal eta gainjarriren multzoa
da. Erretikulu endoplasmatikoko substantziak
pilatzen ditu, eta gero, zelulatik kanpora
jariatzen.

Bakuoloak. Mintzez osatutako


besikula txikiak dira. Gordekinak eta
hondakin-substantziak gordetzen
dituzte.

Erretikulu endoplasmatiko leuna. Erribosomarik


ez duten elkarri lotutako zenbait zakuz eta
kanalez osatuta dago. Lipidoak sintetizatzen,
gordetzen eta garraiatzen esku hartzen du.

Zuntzak

Bi mintz
Zentrioloa

Lisosomak. Besikulak dira, bakuoloen


antzekoak, eta substantzia konplexuak
digeritzen dituzte.

Zentrosoma. Zelularen nukleotik


gertu dago, eta bi zentriolok eta
hainbat zuntzek osatzen dute.
Zelula-zatiketan parte hartzen du.

Kloroplastoa. Landareek soilik dute


organulu hori. Mintz-sistema batez
osatuta dago, eta haren baitan
fotosintesia egiten da.

13

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 14

Nutrizio zelularra

Nutrizio zelularra deritzo zelulek dagozkien bizi-funtzioak


betetzeko beharrezkoak dituzten materia eta energia lortzeko
prozesuen multzoari.

Zelulak kanpotik hartzen dituen substantziei mantenugaiak deritze, eta


energia lortzeko erabiltzen ditu, baita hazteko nahiz zelula-egiturak
eratzeko eta berritzeko behar dituen substantziak lortzeko ere.
Zelularen barnealdera iritsi ondoren, mantenugaiek zenbait prozesu
kimiko izaten dituzte: metabolismo deritze, oro har.
Bi metabolismo mota bereizten dira, kontuan hartuz haren bidez zer
lortzen den eta hartan zer erreakzio mota gertatzen den:

Organismo zelulabakar batzuek kanpotik


hartzen dituzte elikagaiak, fagozitosiz;
adibidez, amebek.

Katabolismoa. Degradazio-erreakzioei dagokie. Substantzia organiko


konplexuak, energia ugarikoak, konposatu txikiago eta bakunago
bihurtzean datza; hau da, gluzidoak, lipidoak, proteinak eta halakoak
karbono dioxido, ur, amoniako eta abar bihurtzean. Katabolismoan
energia lortzen da, eta zelulak zenbait funtziotarako erabiltzen du
energia hori: beste molekula batzuk sintetizatzeko, ugalketarako eta
bere funtzionamendu zelularrerako, hain zuzen.
Anabolismoa. Eratze-erreakzioei dagokie. Substantzia txikiak eta
bakunak zelularen berezko substantzia organiko konplexu bihurtzeko
prozesuak sartzen dira anabolismoaren barnean; hau da, zelula orok
hazteko nahiz hondatutako eta galdutako egiturak berritzeko erabiliko
dituen substantzia bihurtzeko prozesuak. Horiek gertatu ahal izateko,
energia behar da, nahitaez, eta zelulak bi iturritatik lortzen du,
funtsean: eguzki-energiatik (zelula fotosintetikoek soilik lortzen dute
horrela) eta katabolismoaren bidez lortutako energiatik.

Katabolismoa

Substantzia
organiko
konplexuak

Anabolismoa

Energia

Substantzia
bakunak

Substantzia
bakunak

Energia

Substantzia
organiko
konplexuak

ARIKETAK
9. Zertan dira desberdinak katabolismoa eta anabolismoa?
10. Anabolikoa ala katabolikoa da zenbait aminoazidotatik proteinak
sintetizatzeko prozesua?
11. Zer zelula mota dira gai eguzki-energia erabiliz prozesu anabolikoak
egiteko? Zer erreakzioren bidez egiten dute? Bilatu informazioa,
jakiteko zer substantzia behar diren erreakzio hori egiteko, eta zer
substantzia lortzen diren erreakzio horren ondorioz.

14

832926 _ 0006-0025.qxd

21/2/08

13:11

Pgina 15

Nutrizio autotrofoa
eta heterotrofoa

Bi nutrizio mota bereizten dira, kontuan hartuz zer mantenugai mota


hartzen dituen zelulak:
Autotrofoa. Zelula batzuk gai dira berezko materia organikoa
sortzeko, kanpotik zenbait substantzia ez-organiko bakun hartuz;
hau da, ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa erabiliz. Horrelako
zelulek nutrizio autotrofoa dutela esaten da.
Substantzia horiek norberaren materia bihurtzeko, energia-iturriren
bat behar dute, ezinbestean: gehien-gehienetan, eguzki-argia. Landareek, algek eta zenbait bakteriok dituzte zelula autotrofoak.

ARIKETAK

Heterotrofoa. Beste zelula batzuk ez dira gai beren kasa materia organikoa sortzeko, eta beste organismo batzuek egindakoa hartu behar
dute. Horrelakoek nutrizio heterotrofoa dute. Animalien, onddoen,
protozooen eta bakterio askoren zelulak dira heterotrofoak.

14. Zer nutrizio mota dugu


gizakiok? Eta zer nutrizio
mota dute landare berdeek?

Nutrizio autotrofoa
O2

Eguzki-argia

12. Bilatu Funtsezko kontzeptuak


atalean hitz hauen esanahia:
autotrofo eta heterotrofo.
13. Zer substantzia mota hartzen
dituzte zelula autotrofoek
kanpotik?

Nutrizio heterotrofoa
Materia
organiko
bakuna

CO2
CO2

Gatz
mineralak

1
H2O

CO2
H2O
2

3
O2
O2

Energia

Materia
organiko
bakuna

Energia

Beste funtzio batzuk

Materia organiko konplexua

1. Zelulak ura, karbono dioxidoa eta gatz mineralak hartzen ditu


kanpotik, eta materia organikoa sortzen du, argi-energia erabiliz.
Prozesu horretan, oxigenoa askatzen da, eta zelulatik kanpora
botatzen da gero.
2. Lortutako materia organikoaren zati bat mitokondrioetan
erabiltzen da; haietan gertatzen da katabolismoa: oxigenoa
erabiliz, energia eta substantzia ez-organikoak lortzea.
3. Katabolismoaren ondorioz, karbono dioxidoa sortzen da, eta
hura ere kanpora botatzen da.
4. Energia eta molekula bakunak direla medio, molekula organiko
handiak sintetizatzen dira (anabolismoa).

Beste
funtzio batzuk

Materia
organiko
konplexua

1. Beste organismo batzuek egindako mantenugai organikoak


hartzen dira kanpotik, eta gero, zelulara sartzen.
2. Materia organiko horren zati bat mitokondrioetan erabiltzen
da; haietan gertatzen da katabolismoa: oxigenoa erabiliz,
energia lortzea, bai eta substantzia ez-organikoak ere
(ura eta karbono dioxidoa).
3. Katabolismoaren ondorioz, karbono dioxidoa sortzen da, eta
kaltegarria denez, zelulatik kanpora botatzen da.
4. Substantzia organiko bakunak eta katabolismoan lortutako
energia direla medio, substantzia organiko handiak sintetizatzen
dira (anabolismoa).

15

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 16

7
Ura

Karbono dioxidoa
Eguzki-argia
CO2

H2O

Fotosintesia

Landare-zelulak gai dira substantzia ez-organikoak eta argi-energia


erabiliz berezko materia organikoa sortzeko.
Fotosintesi deritzo energia-iturri gisa Eguzkiaren argia erabiliz
substantzia ez-organikoak energia ugariko substantzia organiko
bihurtzeko prozesuari.

Gatz
mineralak

Erreakzioa eta fotosintesi-prozesuko aldiak


Oxigenoa
O2
Materia
organikoa

Kloroplastoetan, ura (H2O), karbono dioxidoa (CO2) eta gatz mineralak


konposatu organiko bihurtzen dira: glukosa, batez ere (hots, energia
ugariko substantzia bat).
Fotosintesian lortutako glukosa horretatik, zelulak gainerako biomolekulak sortzen ditu: almidoia, lipidoak eta abar.

Karbono
dioxidoa
Eguzki-argia

Ura

Oxigenoa

Gatz
mineralak

Fotosintesia prozesu anabolikoa da, eta landareek soilik egiten dute.


Zergatik? Bada, kloroplastoetan gertatzen delako, eta organulu horiek
landare-zelulek soil-soilik dituztelako.

Materia organikoa

Ondoren, zelulak sortutako substantzia organiko horiek gorde egiten ditu,


geroago energia-iturri gisa erabiltzeko: hazteko eta funtzio zelularrak betetzeko, hain zuzen.
Fotosintesia gertatzeko, energia-iturri bat behar da, nahitaez: Eguzkiaren
argia. Energia hori kloroplastoetan dagoen pigmentu batek hartzen du:
klorofilak. Pigmentu hori dela medio dira algak eta landareak berdeak.
Hona hemen fotosintesian gertatzen den erreakzio osoa, eskema moduan:
CO2 H2O gatz mineralak argi-energia

ARIKETAK
15. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean fotosintesi hitzaren
esanahia.
16. Zer organulutan gertatzen
da fotosintesia? Zer lortzen
da prozesu horren bidez?
Fotosintesian oxigenoa
askatzen da. Zer eginkizun du?
17. Landareen zelula guztiek egin
al dezakete fotosintesia?
Zergatik?
18. Izango al litzateke bizirik
Lurrean, gaur egungoa
bezalakorik, fotosintesirik
gabe? Zergatik?

16

glukosa O2

Fotosintesian bi aldi bereizten dira: argitako aldia eta ilunpeko aldia.


Argitako aldian, Eguzkitik hartutako energia hori energia kimiko bihurtzen da. Eta ilunpeko aldian, energia hori erabiliz materia ez-organikotik materia organikoa lortzen da: glukosa, batik bat.
Landareek eta algek ez ezik, zenbait bakteriok ere fotosintesia egiten
dute.
Fotosintesiaren garrantzia
Fotosintesian, oxigenoa askatzen da, eta zelulatik kanpora botatzen.
Delako gas hori ezinbestekoa da, gure planetan biziak iraun dezan; izan
ere, organismo guzti-guztiek behar-beharrezkoa dute, arnasketa zelularra
egiteko.
Bestalde, atmosferan den oxigeno kantitatea fotosintesiari esker da
konstantea.
Lurrean bizia izatea fotosintesiaren baitan dago. Organismo fotosintetikoek sortzen dituzten substantzia organikoek energia ugari pilatzen
dute. Energia horren zati bat landareek beraiek erabiltzen dute, baina
beste zati bat planetako gainerako izaki bizidunok baliatzen dugu.

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 17

Arnasketa zelularra

Zelulek materia organikoa edonola lortzen dutela ere, hura degradatu


egin behar da beti, eta konposatu bakunago bihurtu, pilatutako energia
askatu eta erabili ahal izan dadin.

Materia organikoa

Oxigenoa
O2

Arnasketa zelular deritzo zenbait substantzia organiko erabat


degradatzeari (oxidazio bidez), materia ez-organiko bihurtuz
energia aska dadin.
Energia

Zelulek, bai autotrofoek bai heterotrofoek, substantzia organikoak


degradatzeko erabiltzen dute arnasketa zelularra. Substantzia organikoak energia ugarikoak dira (glukosa, adibidez), eta prozesu horren
bidez, konposatu ez-organiko bakunagoak lortzen dituzte, energia
urrikoak: karbono dioxidoa eta ura, esaterako.
Degradazio hori egiteko, zelula gehienek oxigenoa behar dute.
Hona hemen arnasketaren ekuazio osoa, eskema moduan:
Glukosa O2

Ura
H2O

CO2
Karbono
dioxidoa

Materia
organikoa

Oxigenoa

H2O CO2 energia kimikoa

Prozesu horretan askatzen den energia ATP izeneko molekulan gordetzen


da. Molekula horrek, gero, energia garraiatzen du, beharrezkoa den
edozein zelula zatitara, eta zenbait funtzio egiteko erabiliko da han:
substantzia konplexuagoak sintetizatzeko, mugitzeko
Arnasketa zelularra deritzon prozesua mitokondrioetan gertatzen da, eta
jakina denez, zelula eukarioto guztiek dituzte direlako organulu horiek.

Energia

Ura
Karbono
dioxidoa

JAKINGARRIAK

Hartzidurak
Zelula batzuek batere oxigenorik erabili gabe degradatzen dute
materia. Horrelakoek hartziduraren bidez lortzen dute energia.
Hartziduraren bidez, zelulek partzialki degradatzen dituzte
substantzia organikoak, eta emaitza beste substantzia organiko
batzuk dira. Prozesu horretan arnasketan baino askoz energia
gutxiago askatzen da, hartziduraren ondorioz lortutako konposatu
organikoek ere energia baitute oraindik.
Izaki bizidun guztietan gertatzen da hartzidura; baina, batik bat,
bakterio eta onddo zelulabakar (legamia) askotan.
Hartzidurari esker, elikagai ugari lortzen ditugu: ogia, ardoa,
jogurta, gazta eta abar.

ARIKETAK
19. Zer prozesu mota da arnasketa zelularra, katabolikoa ala anabolikoa?
20. Arnasten al dute landare-zelulek? Zergatik?
21. Zer da ATPa?

17

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 18

Zelula-ugalketa

Zelula gehienak, neurri egokia izandakoan, ugaldu egiten dira; hau da,
zelula umeak sortzen dituzte.
Zelula-ugalketa deritzo zelula ama batek zatituz beste zelula
batzuk edo zelula umeak sortzen dituen prozesuari.

Organismo zelulabakarretan, zelula-zatiketaren ondorioz beste


banako batzuk sortzen dira, denak ere gurasoen berdin-berdinak,
eta horrenbestez, populazioa handitu egiten da.
Organismo zelulaniztunetan, zelula-zatiketaren ondorioz organismoko zelula kopurua handitzen da, eta horren ondorioz, banakoa
handitu egiten da edo, bestela, banakoak galduta edo hondatuta
zeukan atalen bat berritzen du.
Zelula-zatiketa motak
Zelula umeen kopurua eta neurria kontuan hartuz, lau zatiketa mota
bereizten dira.
Erdibiketa

Zelula amaren nukleoa erdibitu egiten da, eta bi nukleo berdin-berdin


sortzen dira. Ondoren, zelula ama zatitu egiten da, eta neurri bereko
bi zelula ume sortzen dira. Zelula horiek hazi egiten dira, zelula heldu
bihurtu arte. Organismo zelulabakarrak ugaltzen dira horrela; adibidez,
bakterioak eta protozooak.

Gemazioa

Zelula amaren nukleoa bitan zatitzen da, eta zitoplasman, aldi


berean, koskor edo gema bat sortzen da, azalean. Nukleoetako
bat, orduan, gemarantz mugitzen da; eta han, gero, bereizi eta
hazi egiten da, neurri egokia izan arte. Legami asko ugaltzen dira
horrela.

18

Askotariko zatiketa

Zelula amaren nukleoa zenbait aldiz zatitzen da. Ondoren, nukleo


horietako bakoitza zitoplasmaz eta mintzez inguratzen da, eta
gero, zelula ume bihurtzen. Zelula ama zatituz, horrenbestez,
zenbait zelula ume sortzen dira. Zenbait protozoo ugaltzen dira
horrela.

Esporulazioa

Zelula amaren nukleoa zenbait aldiz zatitzen da. Nukleo bakoitza


zitoplasmaz inguratzen da, eta ondorioz, zenbait zelula ume sortzen
dira: espora izenekoak, hain zuzen. Zelula amaren mintza hausten
denean, esporak askatu egiten dira. Onddoak, algak, goroldioak eta
iratzeak ugaltzen dira horrela.

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 19

Material genetikoa eta kromosomak


Zelula eukariotoen ezaugarri nagusietako bat hau da: material genetikoa
nukleo baten baitan dute, ondo zehaztuta.
Informazio genetiko hori ADN molekula luze-luzeetan dago; haiek
kontrolatzen dute zelularen funtzionamendua. Zelula batean ADN
molekula bat edo gehiago izaten da, eta gurasoengandik seme-alabengana transmititzen da.
Zelula eukariotoen nukleoan, ADNa proteinekin lotuta dago, zuntznahaspila ederra eratuz, gainera: kromatina. Zelula zatitu aurretik,
kromatina-zuntz horiek bikoiztu eta trinkotu egiten dira; hots, nahasian
biltzen dira, eta horrela, kromosoma izeneko egiturak eratzen dituzte.
Espezie bakoitzak kromosoma kopuru jakin bat du, beti berbera, eta
ezaugarri hori bereizgarri zaio, gainera. Adibidez, giza zelula guztiek
(ugaltze-zelulek izan ezik) 46 kromosoma dituzte; txakurrenek, 78;

Giza zelula bateko 46 kromosomen antolaketa.


Antolaketa horri kariotipoa deritzo.

Mitosia
Zelularen nukleoa zatitzeko prozesuetako bati deritzo mitosia.
Haren bidez, material genetikoaren bi kopiak bi zati berdinetan
banatzen dira, eta horiek, zelula-zatiketaren ondoren, zelula
umeen nukleoak bihurtzen dira.

Prozesuaren hasieran, kromatina-zuntzak bikoiztu eta trinkotu egiten


dira, eta kromosomak eratzen dituzte; eta bestalde, zelula amaren nukleomintza desagertu egiten da. Gero, kromosomak bitan banatzen dira, eta
horietako bakoitza zelularen muturretako batera joaten da. Ondoren,
zelularen muturretako bakoitzean nukleo bat eratzen da, kromosomak
zabaldu egiten dira, eta berriro ere kromatina-zuntzak eratzen dira.
Mitosia amaitutakoan, zitoplasmaren zatiketa hasten da: zelula bitan
zatituko da, eta sortuko diren bi zelula umeak zelula amaren berdinberdinak izango dira. Animalia-zeluletan, zelula estutuz gertatzen da
zatiketa. Landare-zeluletan, berriz, zelula-pareta dagoenez, bereizketatrenkada bat eratzen da zelularen erdi-erdian.

ARIKETAK
22. Zertan dira desberdinak
erdibiketa eta zatiketa anitza?
23. Zertan dira desberdinak
kromatina eta kromosoma?
24. Zertan dira desberdinak
animalia-zelulak eta
landare-zelulak, zitoplasma
zatitzeko moduari dagokionez?

Mitosiaren prozesua

Kromatina-zuntzak
bikoiztu eta
trinkotu egiten
dira.

Nukleoa desagertu
egiten da, eta
kromosomak
agertzen dira.

Kromosomak
zelularen
erdian kokatzen
dira.

Kromosomak
erdibitu egiten dira,
eta zelularen
muturretara joaten.

Zatietako
bakoitza
zelularen mutur
batera iristen da.

Kromosomak
zabaldu, eta
berriro ere kromatina
eratzen da.

Bi nukleo
sortzen dira, eta
zelularen zatiketa
hasten da.

19

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 20

JAKINGARRIAK

Zelulak tindatzeko teknikak


Zelula gehien-gehienek ur ugari dute osagaien
artean: pisu osoaren % 75 inguru ura da. Hori dela eta,
ezin dira zuzenean ikusi mikroskopio optikoak erabiliz.
Nola ikusi, orduan? Bada, esate baterako, koloregaiz
tindatuz.

Koloregaiak mikroskopia optikoan baino ez dira


erabiltzen. Mikroskopia elektronikoan, zelulak ez
dituzte tindatzen: zuri-beltzeko irudiak lortzen dira,
eta gero, egoki izanez gero, ordenagailuz margotzen
dituzte.

Lagina moztu ondoren, portan jarri, eta tindatu


egiten dira. Zelula biziak tindatu gabe ikusi behar
dira, edo bestela, koloregai ahulak erabiliz, hil ez
ditzaten.

Koloregaiak substantzia kimikoak dira, eta zelulen


osagai jakin batzuk soilik tindatzen dituzte.
Horregatik, zelula-organulu edo -egitura jakinak
ikusteko erabiltzen dira.

Koloregai motak
Eskuarki, bi koloregai mota bereizten dira, kontuan
hartuz kimikoki nolakoak diren: azidoak eta basikoak.
Koloregai azidoek zelularen alde basikoak tindatzen
dituzte, eta koloregai basikoek, zelularen alde
azidoak. Demagun, esate baterako, nukleoa aztertu
nahi dugula; nukleoa ADNz osatuta dagoenez, eta
ADNa azidoa denez, hematoxilina edo metileno-urdina
erabiliko dugu koloregai gisa, bi-biak basikoak baitira.
Aitzitik, demagun zitoplasma ikusi nahi dugula; orduan,
zitoplasma basikoa denez, koloregai azido bat erabiliko
dugu: eosina edo kongo-gorria, adibidez.
Koloregai neutroak ere badira: nukleoa kolore batez
tindatzen dute, eta zitoplasma, beste batez.

Koloregaia

Zer zelula-osagai
tindatzen dituen

Orzeina azetikoa

Kromosomak

Giemsa

Odol-zelulak

Iodo-berdea

Kromatina

Jano-berdea

Mitokondrioak

Safranina

Zelula-paretak

Hematoxilina

Nukleoa

Eosina

Zitoplasma

Tindatzeko bi teknika daude: sinplea eta diferentziala.

20

Tindaketa sinplea

Tindaketa diferentziala

Koloregai bakar bat erabiltzen da. Zelula osorik hobeto


ikusteko soilik erabiltzen da tindatzeko modu hori:
zelula guztiek koloregaia xurgatzen dute, eta kolore
berberaz tindatuta geratzen dira. Metileno-urdina
oso koloregai sinple ona da, eta bakterio-zelulak azkar
ikusteko erabiltzen dute.

Zenbait koloregai erabiltzen dira. Horrela tindatzeko,


bi faseri jarraitu behar zaio: lehenbizi, tindaketa sinplea
egiten da, eta ondoren, kontrasteko tindaketa. Bigarren
tindaketa horretan, beste koloregai mota bat erabiltzen
da, lehenbiziko koloregaiak tindatu ez dituen zelulak
kolorez alda daitezen.

Txerri baten heste-biloak, tindaketa sinplez metileno-urdinez


tindatuta.

Txerri baten urdaileko ehun epiteliala, tindaketa diferentzialez


tindatuta.

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 21

Zientzia zure esku


Aztergaia planteatzea. Estomak aztertzea
Forma eta egitura berbera al dute landare-zelula
guztiek? Ala, aitzitik, zer funtzio egiten dituzten,
halako forma eta egitura dute landare-zelulek?
Galdera zientifiko horren erantzuna aurkitzeko,
behaketaz baliatuko gara, mikroskopio baten bidez.
Landareek, gainerako izaki bizidun guztiek bezalaxe,
ingurunearekin gas-trukea egin behar dute, nahitaez:
ur-lurrun ugari kanporatzeaz gain, fotosintesia egitean
ingurunetik karbono dioxidoa hartzen eta ingurunera
oxigenoa kanporatzen dute, eta arnastean oxigenoa
hartzen eta karbono dioxidoa botatzen dute.

Gas-truke horiek etengabe egiten dituzte landareek;


hau da, ezin dute kanpoarekiko zirkuitu itxiak
balira bezala funtzionatu, beren gasak sortuz eta
kontsumituz.
Ur-lurruna, oxigenoa eta karbono dioxidoa estoma
izeneko hainbat irekigunetan zehar sartzen eta irteten
dira. Estomak hostoen azpialdean daude, eta ez dira
zulo hutsak: bi zelulaz osatuta daude, eta zelula horiek
zabaldu eta uzkurtu egiten dira, irekigunea itxi eta ireki
dadin, hurrenez hurren.

1. Lor dezagun epitelioa. Azpialdetik epitelioa


erraz askatzeko moduko hosto bat behar dugu.
Lirio-hostoak oso egokiak dira horretarako,
baina beste edozein hosto ere baliagarria
izango zaigu: 30 segundoan ur irakinetan
sartuta edukiz gero, askoz ere errazago
askatuko diogu epitelioa.

Porta

2. Egin dezagun prestakina. Lehenbizi, porta garbi


bat hartu, eta epitelioaren zati txiki bat jarriko dugu
hartan. Ondoren, koloregai bat botako diogu
(metileno-urdina edo metilo-berdea), eta zain
egongo gara, bi minutu-edo, zelulek kolorea ondo
har dezaten. Gero, ur tantatxo batzuk botako ditugu,
sobera den koloregaia kentzeko. Azkenik, prestakina
estaliko dugu, mikroskopiorako estalki bat erabiliz.

Koloregaia
Epitelio-orri bat,
azpialdetik

Garbiketa

3. Beha dezagun emaitza. Prestakina


mikroskopiopean jarri, eta hartan zehar
begiratuko dugu, irudiak gutxien handitzen
dituen objektiboa erabiliz. Ondo fokatu ondoren,
handitze ertaineko objektiboa jarriko dugu, eta
gero, berriro ondo fokatu ondoren, irudia gehien
handitzen duena. Prestakina denbora luzez
aztertu behar da, objektiboak zenbait aldiz aldatuz;
izan ere, hasieran xehetasunak ez dira ondo
hautematen. Garrantzi handikoa da begiak ikusten
ari diren horretara ohitzea, bai eta estomak ondo
ikusten diren prestakin zatia aurkitzea ere.

Estalkia

Zelula epiteliala
Estoma

ARIKETAK
25. Zergatik da ezinbestekoa prestakina tindatzea? Landare-zelularen zer atal aldatzen da gehien kolorez?
26. Egin marrazki soil-soil bat, adierazteko nolakoak diren landare-epitelioa osatzen duten zelulak, eta nolakoak
estomak osatzen dituztenak. Berdinak dira ala bada forma-desberdintasunik haien artean?
27. Zer funtzio dute landare-epitelioko zelulek? Eta estomak osatzen dituzten zelulek?

21

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 22

Ariketak
28. ll Zer jatorri du izaki bizidunek erabiltzen duten
energiak? Adierazi zer aldaketa izaten dituen energia
horrek, izaki bizidunek hartzen dutenetik zelulak lan
jakin bat egiteko erabiltzen duen arte; adibidez, zelulak
mugimendua eragiteko baliatzen duen arte. Adierazi,
halaber, zer zelula motatan eta zelularen zer lekutan
gertatzen den aldaketa hori.

32. lll Beheko marrazki hauek bi zelula mota nagusi


adierazten dituzte.
1

2
5

29. ll Kopiatu zure koadernoan beheko taula hau eta,


ondoren, osatu.
Biomolekula
organikoak

Funtzioa

Adibideak

Gluzidoak
Lipidoak
Proteinak
Azido nukleikoak

30. lll Proteinak biomolekula organiko mota bat dira, eta


zenbait aminoazidoren elkartzeaz osatuta daude.
Aminoazido mota ugari daude, baina 20 aminoazido
motak soilik osatzen dituzte proteinak.
a) Egin kontu bi aminoazido motak soilik osatzen
dituztela proteinak (aa1 eta aa2 aminoazidoak
esango diegu). Idatzi hiru aminoazidoz osatutako
zer proteina mota egongo diren. Kontuan izan
proteina berean mota bereko aminoazido bat
baino gehiago egon daitezkeela.
b) Idatzi 15 aminoazidoz osatutako hiru proteina mota,
hirurak aurreko bi aminoazido motez eratuak.
c) Proteina batzuk aminoazido gutxi batzuez osatuta
daude; beste batzuk, berriz, milaka aminoazidok
osatzen dituzte. Kate bateko aminoazido bat aldatuz
gero, gerta liteke lehengoaz bestelako proteina bat
eratzea. Zure ustez, ba al du horrek inolako loturarik
planetako izaki bizidunen aniztasun itzelarekin?
31. ll Zer mikroskopio mota erabili dute, argazki
hauetako bakoitza ateratzeko?
A

22

a) Zer zelula mota dira A eta B? Zeri begiratu diozu,


erantzuteko?
b) Idatzi zer izen duten zenbakiz adierazitako
organuluek.
c) Idatzi adierazitako organulu eta egitura guzti
horietatik zein dituen berezkoak A zelula motak,
zein dituen berezkoak B zelula motak eta zein
dituzten bi zelula motek.
d) Adierazi zelularen zer lekutan gertatzen diren
prozesu hauek:
CO2 H2O gatz mineralak glukosa O2
Kromatina bikoiztea.
Glukosa O2 CO2 H2O energia
Zelulaz kanpoko substantziak barnealdera sartzea.
33. l Adierazi egitura hauetatik zein dituzten berezkoak
animalia-zelulek, zein dagozkien landare-zelulei
soil-soilik eta zein dituzten animalia-zelulek nahiz
landare-zelulek:
a)
b)
c)
d)
e)

Mitokondrioak.
Nukleoa.
Zelula-pareta.
Kloroplastoak.
Bakuoloak.

34. ll Beheko lau argazki hauek mitosi-prozesuko faseak


adierazten dituzte. Adierazi zer gertatzen den argazki
bakoitzean eta jarri ordenan.
A

832926 _ 0006-0025.qxd

19/4/08

12:39

Pgina 23

35. lll Jarri ehun eta organo hauek ordenan,


jarduera handienekotik txikienekora, jakinda
bakoitzaren zer ehuneko den ura.
Birikak: % 71
Gibela: % 70
Odola: % 79
Hezur-ehuna: % 22

38. l Beheko eskema honek zelula mota baten


metabolismoa adierazten du.
A

Giharrak: % 75
Giltzurruna: % 61
Garuna: % 85
Hortz-haginak: % 10

36. l Adierazi zelula hauetatik zein diren autotrofoak


eta zein heterotrofoak:

B
C

1
G

a) Arteen hostoetako zelulak.


b) Gizakion muskulu-zelulak.
c) Geranioen sustraietako zelulak.
37. ll Saccharomyces cerevisiae legamia onddo
zelulabakar bat da, eta ogia egiteko erabiltzen dute.
Oxigenorik ez bada, onddo horrek irineko azukreak
degradatzen ditu, eta prozesuan, alkohola (etanola)
eta karbono dioxidoa sortzen dira.
a) Zer prozesu kataboliko egiten du legamia horrek?
b) Degradazioko prozesuan askatzen den karbono
dioxidoaren eraginez egoten da ogiaren mamia
harrotuta. Zer gertatzen da alkoholarekin?

a) Idatzi zer organuluri dagozkien zenbakiak.


b) Idatzi letren ordez bakoitzari dagokion
substantzia.
c) Zer nutrizio mota adierazten du eskemak?
d) Zer zelula mota da?
e) Zer izaki bizidunek dute horrelako nutrizioa?
Bakuolo uzkurkorra

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Euglena aztergai
Euglena viridis izeneko protozooa bizi askeko
protozoo flagelatu zelulabakar bat da, 60 mm
ingurukoa, eta ur gezatan bizi da, nagusiki.
Materia organiko ugariko habitatak nahiago
izaten ditu, eta sarritan leku kutsatuetan egon
ohi denez, uraren kalitatearen adierazle gisa
erabiltzen da. Oso egitura bakuna du. Flagelo
luze bat du, errezeptakulua deritzon botila itxurako
barrunbe baten hondoan ezarrita. Delako barrunbe
hori zelularen muturretako batean dago, eta
bakuolo uzkurkor izeneko bakuolo batek, zelularen
gainerako ataletako gehiegizko ura bildu ondoren,
hara isurtzen du bere baitako eduki guztia. Bestalde,
orban fotosentikor bat du, begi-orbana, eta hari esker,
argia hautematen du. Baldintzak egokiak badira,
fotosintesia egiteko gai da; baina argirik ez bada,
ingurunetik xurgatzen ditu konposatu organikoak,
gorputzeko gainazalean zehar. Zatiketa bitarrez edo
erdibiketaz ugaltzen da, eta baldintzak desegokiak
direnean ere bizi daiteke, enkistatuta.

Flageloa
Errezeptakulua
Nukleoa

Kloroplastoa

Begiorbana
Mitokondrioa

39. l Zer zelula mota ditu euglenak, prokariotoak


ala eukariotoak? Eman arrazoiak.
40. l Zer nutrizio mota du euglenak?
41. l Zer funtzio du begi-orbanak? Eta flageloak?
Zer alde on du euglenarentzat argia hauteman
ahal izateak?
42. l Landare-zelulek bereizgarri duten zer egitura
ez du euglenak? Egin hipotesi bat, azaltzeko
zer alde on dituen euglenarentzat egitura hori
ez izateak.
43. ll Euglenaren zitoplasma gaziagoa da hura bizi den
ur gezako ingurunea baino. Euglenaren zer
organuluk erregulatzen du haren gorputzeko
ur kantitatea?

23

832926 _ 0006-0025.qxd

21/2/08

13:11

Pgina 24

Laburpena
Elikadura.
Arnasketa.

Bizifuntzioak

Hondakin-substantziak askatzea.
Ingurune-aldaketei erantzutea.
Hazkuntza.
Ugalketa.

Izaki bizidun guztiok bi biomolekula mota ditugu osagai:

Konposizioa

Ez-organikoak. Izaki bizidunok ez ezik, materia bizigabeak ere baditu


horrelakoak: ura eta gatz mineralak.

BIZIA IRAUNARAZTEA

Organikoak. Izaki bizidunok soilik ditugu horrelakoak: gluzidoak,


lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak.

Teoria zelularra:
Zelula izaki bizidunen egitura-unitatea da.
Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da.

Zelulak

Zelula oro aurretik baden beste zelula batetik sortzen da, zatiketaz.
Bi zelula mota daude:
Prokariotoak: nukleorik gabeak.
Eukariotoak: nukleodunak. Animalia- nahiz landare-zelulak dira.
Zeluletan, bi nutrizio mota daude:
Nutrizio autotrofoa. Konposatu ez-organiko bakunetatik berezko
materia organikoa sortzen dute, energia-iturri bat erabiliz:
Eguzkiaren argia, eskuarki.

Nutrizio
zelularra

Nutrizio heterotrofoa. Materia organikoa kanpotik hartu behar dute,


ez baitira hura sintetizatzeko gai.
Metabolismoa deritzo zelularen baitan gertatzen diren prozesu
kimikoen multzoari. Bi motatako erreakzio metabolikoak gertatzen dira:
Katabolismoa: substantzia organikoak degradatzea, energia
askatzeko.
Anabolismoa: molekula bakunetatik molekula konplexuak sortzea.
Energia behar du.

Zelulaugalketa

Zelula ama bat zatituz zenbait zelula ume sortzen direneko prozesuari
deritzo.
Mitosia nukleoa zatitzeko prozesu mota bat da: zelula amaren material
genetikoa erdiz erdi banatzen da zelula umeen artean.

ARIKETAK
44. Zer desberdintasun nagusi dute zelula prokariotoek eta eukariotoek?
45. Zertan dira desberdinak organismo zelulabakarrak eta zelulaniztunak?
46. Idatzi laburpenean zer funtzio nagusi dituen biomolekuletako bakoitzak eta eman, ahal den orotan,
adibide bat.
47. Oinarrizko zer hiru egitura dituzte zelula guzti-guztiek?
48. Laburpena osatzeko, adierazi zer organismok dituzten zelula autotrofoak eta zeinek zelula heterotrofoak.

24

832926 _ 0006-0025.qxd

21/2/08

13:11

Pgina 25

Gizon-emakumeak basoetan hazi ziren, eta guk


kidetasun naturala dugu haiekin. Zein ederrak
diren zuhaitzak, zerura iristeko ahaleginean ari
direnean! Hostoek eguzki-argia hartzen diete,
fotosintesia egiteko; eta zuhaitzak norgehiagoka aritzen dira, aldamenekoak gerizpean
geratuko badira ere. Ondo begiratuz gero, maiz
ikusiko ditugu bi zuhaitz elkar bultzaka, dotore
eta goibel biak ere alboratuta. Makina handi eta
ederrak dira zuhaitzak: eguzki-argiak eraginda, lurzorutik ura eta airetik karbono dioxidoa
hartu, eta elikagai bihurtzen dituzte, bai beraiek
bai guk erabiltzeko. Landareak energia-iturri
gisa erabiltzen ditu berak sortutako karbohidratoak, bere landare-eginkizunak egiteko.
Eta guk, animaliok, landareen parasitoak
baikara azken finean, haien karbohidratoak
lapurtzen ditugu, geure eginkizunetarako.

Airea arnasteko joera dugunez, odolean disolbatuta oxigenoa izaten dugu, eta landareak
jaten ditugunean, karbohidratoak eta oxigeno
hori konbinatzen ditugu; eta horrela lortzen
dugu energia, bizitzeko nahitaezkoa zaigun
indarra. Prozesu horretan karbono dioxidoa
kanporatzen dugu, arnasa egindakoan; eta
gero, gas hori birziklatu egiten dute landareek,
berriz ere karbohidratoak sortzeko. Lankidetzazko sistema liluragarria, benetan! Landareek eta animaliek arnastean besteen arnasa
hartzea, planeta osoko izaki bizidun guztiek
elkarri ahoz estomakoa eginez nolabait elkar
berpiztea, eta hori guztia 150 milioi kilometrora dagoen izar urrun batek eraginda.
Dozenaka mila milioi molekula organiko
daude. Baina berrogeita hamarren bat soilik
erabiltzen dira, biziko funtsezko jardueretan.
Egitura berberak behin eta berriz erabiltzen
dira era iraunarazle eta trebean, hainbat
funtziotarako. Eta Lurreko biziaren nukleoan
bertan, zelularen kimika kontrolatzen duten

molekulak eta herentziazko jarraibideak


garraiatzen dituztenak aztertuz gero ere
(proteinak eta azido nukleikoak, hurrenez
hurren), gauza beraz ohartzen gara: molekula horiek funtsean berberak dira landare eta
animalia guztietan. Arte bat eta ni substantzia
berberaz eginda gaude. Nahikoa atzera joz
gero, aurretiko berbera aurkituko dugu.
Zelula bizia erregimen konplexua eta ederra
da, galaxien eta izarren erreinua bezainbestekoa. Zelularen makineria bikaina ozta-ozta
eboluzionatuz joan da lau mila milioi urtean
baino gehiagoan. Elikagai zatiak metamorfizatu egiten dira, makineria zelular bihurtu.
Oraingo odol-zelula zuriak atzo kremarekin
jandako ziazerbak dira. Nola lortzen du hori
zelulak? Bere baitako arkitektura labirintiko
eta zoliari esker: bere egitura iraunarazten
du, molekulak eraldatzen, energia gordetzen,
eta bere burua kopiatzeko prestatzen.
CARL SAGAN, Cosmos.
Grupo V argitaletxea

IRAKURTZETIK ULERTZERA
49. Zertarako birziklatzen dute landareek gure karbono
dioxidoa?
50. Zergatik aritzen dira zuhaitzak elkar bultzaka?
51. Zer elementuk osatzen dute lankidetzazko sistema
liluragarria? Zergatik da lankidetzazkoa?
52. Zer-nolako jarrera du testuaren egileak deskribatzen
duenarekiko, gogo bizikoa ala etsipenekoa? Aipatu
egilearen jarrera adierazten duten zenbait esaldi.
53. Esan al daiteke zuk gaur jandako makarroiak zure
gorputzaren zati izango direla bihar? Azaldu hori,
labur-labur.

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Bideoak:

La clula, el origen de la vida


NURIA ROCA ETA MARTA SERRANO. Parramn argitaletxea
Zelularen misterioetan eta haren jatorrietan nahiz
osagaietan sakontzen duen liburu irudiduna.

rase una vez el cuerpo humano. Planeta de Agostini.


Marrazki bizidunetako pertsonaiak erabiliz giza gorputzean
eta zeluletan barna eramaten gaituen telesail ezaguna.

El viaje alucinante
ISAAC ASIMOV. Debolsillo argitaletxea
Gorputzaren barnealdean zeharreko bidaia bati buruzko
fikziozko abentura.

Sarean:
www.kidlink.org/spanish/
kidproj-spanish/celula/aulacell.html
Zelulari buruzko ikasgela birtuala.

25

IRAKURLEAREN TXOKOA

Fotosintesitik azido nukleikoetara

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 26

Nutrizioa

Madrilgo Miraflores plazako


zumarra, 1965eko argazki batean.

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Animalien nutrizioan zer aparatu aritzen diren
eta haiek zer funtzio egiten dituzten jakingo duzu.
Zenbait animaliaren digestio-prozesuan zer
mekanismo nagusi gertatzen diren ikasiko
duzu.
Animalien zirkulazio-ereduak ikasiko dituzu.
Arnasketa eta iraizketa nola gertatzen diren
ulertuko duzu.
Landareen nutrizioan zer prozesu aritzen diren
ikasiko duzu.
Izerdi landugabea garraiatzeko prozesua eta izerdi
landua garraiatzekoa bereiziko dituzu.
Landareek arnasketa eta iraizketa nola egiten
dituzten ikasiko duzu.
Landareetan garraioa nola gertatzen den egiaztatuko
duzu, esperimentu baten bidez.
Madrilgo Miraflores plazako
zumarra, lehor-lehor, gaur egun.

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 27

Europako herri ugariren kulturaren eta paisaiaren parte da zumarra, baina


gaur egun horrelako mila milioi zuhaitz baino gehiago galdu da. Zoritxarrez,
ezer gutxi egin zitekeen galera hori eragozteko.
Zergatia gaitz bat da, grafiosi izenekoa, eta zenbait intsektuk kutsatzen
dute. Grafiosi hitzak gaitz grafikoa esan nahi du, intsektu horiek zuhaitzen
azalaren azpian marrazki bitxiak egiten baitituzte.
Udaberri-hasieran, kakalardo txiki batzuk, grafiosiak jota hildako zuhaitzetan
jaioak, zulotxoetatik atera eta beste zuhaitz batzuen enborren edo adarren
bila abiatzen dira, hegan. Hego imioetan itsatsita, alabaina, onddoak
daramatzate: grafiosia eragiten duten onddoak, hain zuzen.
Onddoa, beraz, intsektu horien bidez zuhaitzetan sartzen da, eta azkar
baino azkarrago hedatzen da haietako garraio-hodietan zehar; hodiak ixten
ditu, sustraietaraino joaten da, eta urak nahiz mantenugaiek normal zirkulatu ezin dutenez, zuhaitzak hil egiten dira.
Gaitza Holandan agertu zen, XX. mendearen hasieran. Inork ez daki erabat
ziur nondik iritsi zen bertara; baina badirudi Asia dela jatorria, hango
zumarrak gogorragoak baitira. Adituek gogoan duten hipotesietako bat egia
izatera, trenbideetan lan egitera etorri ziren txinatar immigranteek ekarri
zuten onddoa Europara. Haien ekipajeak zumarraren zurez eginak ziren,
eta haietan etorri zen grafiosia eragiten duen zoritxarreko onddoa.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Zer espeziek eragiten dute grafiosia hedatzea eta garatzea?
Zer nutrizio mota du espezie horietako bakoitzak?
2. Onddoak egiten duen zerk eragiten du zumarrak hiltzea?
3. Nondik lortzen dute izaki bizidunek bizi funtzioak egiteko
behar duten energia?
4. Zergatik zaie ezinbestekoa izaki bizidunei iraitz-sistema
izatea?
5. Zer lehengai erabiltzen dituzte landareek zeinek bere materia
organikoa eratzeko?
Bilatu erantzuna
Zertan dira desberdinak elikagaia eta mantenugaia?

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 28

Nutrizio-funtzioa

Izaki bizidun guztiek, bai bakunenek bai konplexuenek, materia eta


energia behar dituzte, zeinek bere egiturari eusteko eta hura berritzeko,
batetik, eta bestetik, bizi-funtzioak egiteko.

Belarjaleek landareak jaten dituzte.

Nutrizioa deritzo izaki bizidunek kanpotik substantziak hartzeko


eta substantzia horiek berezko materia eta energia bihurtzeko
egiten dituzten prozesuei.

Izaki bizidunek kanpotik hartzen dituzten substantzia horiek elikagaiak


dira, eta esan bezala, haien bidez lortzen dituzte materia eta energia. Elikagaiak hartzeko prozesuari elikadura deritzo, eta nutrizioaren parte da.
Elikagaiak zenbait substantzia bakunez osatuta daude: mantenugaiz,
hain zuzen ere; eta substantzia bakun horiek iristen dira zeluletara.
Nutrizio motaren arabera, izaki bizidunak bi taldetan sailkatzen dira:
Haragijaleek animaliak jaten dituzte.

Orojaleek landareak eta animaliak jaten


dituzte.

Autotrofoak. Materia organikoa sortzeko gai dira, inguruneko


substantzia ez-organiko bakunak erabiliz (karbono dioxidoa, ura eta
gatz mineralak). Horretarako, energia-iturriren bat behar dute. Eta
energia-iturriaren arabera, hauek bereizten dira:
Fotosintetikoak. Eguzkiaren argitik lortzen dute energia. Talde
honetakoak dira algak, landareak eta zenbait bakterio.
Kimiosintetikoak. Zenbait erreakzio kimikotako energia erabiltzen
dute. Talde honetakoak dira zenbait bakterio.
Heterotrofoak. Beste izaki bizidun batzuek sortutako biomolekula
organikoak erabiltzen dituzte iturritzat. Hau da, beste organismo
batzuk edo haien hondakinak janez elikatzen dira. Energia, berriz,
biomolekula horien degradaziotik lortzen dute. Heterotrofoak dira
protozooak, onddoak, animaliak eta hainbat eta hainbat bakterio.
Elikadura motaren arabera, zenbait talde bereizten dira: belarjaleak,
haragijaleak eta intsektujaleak, orojaleak, iragazleak, sarraskijaleak

Iragazleak uretan esekita dauden partikulez


elikatzen dira.

Sarraskijaleek, edo nekrofagoek, animalia


hilak jaten dituzte.

28

Landareak organismo autotrofoak dira: gai dira materia ez-organikoa


materia organiko bihurtzeko, Eguzkiaren argi-energia erabiliz.

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 29

Nutrizioaren baitako prozesuak


Izaki bizidunek materia eta energia trukatzen dute ingurunearekin.
Truke hori gertatzeko, zenbait prozesu egiten dituzte, eta nutrizioaren
baitan biltzen dira horiek guztiak.
Animaliek, elikagaiak hartu ondoren (elikadura), prozesu hauek
egiten dituzte:
Digestio-prozesua; hots, elikagaiak substantzia bakunago bihurtu,
organismoak erabili ahal izan ditzan, eta gero, substantzia horiek
digestio-aparatutik odolera eraman.
Gas-trukea; hau da, organismoak oxigenoa hartu, metabolismoa
egiteko, eta gero, metabolismoan hondakin gisa sortutako karbono
dioxidoa kanporatu. Gas-trukea arnas aparatuak egiten du.
Garraioa; hau da, organismoko zelula bakoitzera oxigenoa eta
mantenugaiak banatu, eta haietatik hondakin-substantziak eta
karbono dioxidoa hartu. Zirkulazio-aparatuak egiten du.
Metabolismoa; hots, zeluletako bakoitzean sartzen diren mantenugaiak erabili, egiturak eratzeko eta beharrezko energia lortzeko.
Iraizketa; hau da, metabolismoan sortutako hondakin-substantziak
kanporatu. Prozesu hori iraitz-aparatuak egiten du.
Landareek prozesu hauek egiten dituzte nutrizioan:
Sustraien bidez, mantenugai ez-organikoak xurgatu; hots, ura eta
gatz mineralak.
Garraio-hodietan zehar, mantenugai ez-organikoak landareen atal
berdeetaraino garraiatu.
Ebapotranspirazioa; hau da, hostoen bidez, xurgatutako ia ur
gehiena lurrundu eta transpiratu.
Gas-trukea, hostoen estomen bidez.
Fotosintesia; hots, eguzki-argia erabiliz substantzia ez-organikoak
substantzia organiko bihurtu.
Garraio-hodietan zehar substantzia organikoak landareen zeluletako bakoitzera garraiatu.
Metabolismoa eta arnasketa zelularra; fotosintesiaren bidez lortutako konposatu organikoak zelulek erabiltzen dute, energia lortzeko
eta konposatuok landarearen berezko materia bihurtzeko.
Metabolismo zelularrean sortutako hondakin-substantziak
kanporatu.

Landare-nutrizioa

Garraioa
Fotosintesia
Materia
organikoa
O2
Energia

CO2 H2O
Arnasketa

H2O CO2

O2

Gas-trukea
Ebapotranspirazioa

Xurgatzea

ARIKETAK
1. Zertan dira desberdinak elikadura eta nutrizioa?
2. Eman adibide bana, testukoaz bestelakoa, adierazteko zer animalia
diren belarjaleak, zein haragijaleak eta intsektujaleak, zein orojaleak,
zein iragazleak eta zein nekrofagoak. Gero, adierazi zer jaten duten.
3. Zergatik zaie ezinbestekoa izaki bizidunei nutrizio-funtzioa?
4. Non egiten dute landareek fotosintesia?

29

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 30

Digestio-prozesua, animalietan

Animaliek elikagaiak behar dituzte, beste organismo batzuek eginak, haiek


eraldatuz mantenugaiak lortzeko eta haien baitako energia erabiltzeko.
Digestio-prozesuak digestio-aparatuaren baitan gertatzen diren
fenomeno guztiak biltzen ditu; fenomeno horiei esker, animaliek
elikagaiak hartzen dituzte, eta gero, organismoak erabiltzeko
moduko substantzia bihurtu, eta hondakinak kanporatzen dituzte.

Digestio-prozesuak lau fase ditu animalietan:

Armiarmek digestio-entzimak jariatzen


dituzte, eta gero, kanpora isurtzen,
harrapakinak jan aurretik digeritzeko.

Irenstea. Kanpotik elikagaiak hartzea.


Digestioa. Elikagaiak mantenugai bihurtzea. Bi digestio mota daude:
Zelula barnekoa. Zelulen barnean gertatzen da. Organismo zelulabakarrek eta zelulaniztun primitiboek egiten dute horrelako digestioa;
esate baterako, belakiek. Zelula bakoitzak berak hartutako mantenugaiak eraldatzen ditu.
Zelulaz kanpokoa. Zeluletatik kanpo gertatzen da, digestio-hodian;
zenbait guruinek entzima izeneko proteinak isurtzen dituzte
digestio-hodira, eta direlako proteina horiek elikagaiak deskonposatzeko prozesua hasten dute. Zelulaz kanpoko bi digestio mota
daude: kanpokoa, gorputzetik kanpo egiten bada (esate baterako,
araknidoek), eta barnekoa, gorputzaren barruan egiten bada
(halakoa dute ornogabe askok eta ornodun guztiek).
Zelulaz kanpoko digestioan, bi eraldaketa mota gertatzen dira:
mekanikoa eta kimikoa. Eraldaketa mekanikoan, elikagaiak zati
txikiagotan apurtzen dira, horretarako organo berezituak direla
medio; ornodunek, adibidez, hortzei esker. Eraldaketa kimikoan,
berriz, elikagaiek eraldaketa kimikoak izaten dituzte, entzimen
eragina tarteko.
Xurgatzea. Mantenugaiak digestio-aparatutik odolera igarotzea. Gero,
odolak organismoko zeluletako bakoitzaren barrura eramango ditu.
Egestioa. Digeritu ez diren elikagai-hondakin guztiak digestioaparatutik kanpora botatzea, gorotz bihurtuta.
Digestio-aparatu motak
Bi mota nagusi daude:

Oskulua

Barrunbe
gastrikoa

30

Barrunbe gastrikoa. Zaku modukoa da, zelulaz estalia, eta zulo bakar
batek lotzen du kanpoaldearekin: oskulu izenekoak, hain zuzen.
Beraz, delako zulo horrek ahoarena nahiz uzkiarena egiten du. Zelulabarneko digestioa egiten duten animaliek dute horrelako digestioaparatua; adibidez, belakiek eta polipoek.
Digestio-hodia. Ahoan hasi eta uzkian amaitzen den hodi gutxi-asko
luzea da. Ahotik elikagaiak sartzen dira, eta uzkitik, hondakinak ateratzen. Hodian zehar zenbait eremu jakin daude, eta bakoitzak berariazko digestio-eginkizunak ditu, elikadura motaren araberakoak.

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 31

Zenbait ornogaberen digestio-prozesua


Belakiek, elikagaia
harrapatzeko,
ur-lasterrak sortzen
dituzte, gorputzean
dauzkaten poro ugarien
bidez; eta horri esker,
elikagai partikula
txiki-txikiak lortzen dituzte.
Gorputzaren barnean
koanozito izeneko
zelulak dauzkate,
estalki modura jarrita,
eta haiek egiten dute
zelula-barneko digestioa.

Koanozitoak

Poroak

Zelenteratuek ahoaren
inguruan dauzkaten garroen
bidez harrapatzen dituzte
harrapakinak. Knidoblasto
izeneko hainbat zelula
dituzte, eta haiek, barruan,
likido bat; harrapakinei likido
horixe injektatzen diete,
harrapatzeko. Gero, barrunbe
gastrobaskularrean sartzen
dituzte, hartan den zulo
bakarrean zehar, zulo horrek
ahoarena eta uzkiarena
egiten baitu.

Hepatopankrea

Barrunbe
gastrobaskularra
Garroak
Knidoblastoak

Papoa

Uzkia
Uzkia
Ahoa

Ahoa

Hestea

Arandoia

Hestegorria
Urdaila

Moluskuek zelulaz kanpoko digestioa egiten dute. Horretarako,


digestio-hodia daukate, eta hartan, ahoa eta uzkia, bereizita.
Gasteropodoek guruin bat dute: hepatopankrea; hark jariatzen
dituen entzimak oso baliagarriak dira digestio-prozesuan.
Bibalbioak iragazleak dira, eta ur-lasterrarekin batera sartzen
zaizkien partikula elikagarriez elikatzen dira.

Artropodoek kanpoko digestioa egiten dute. Intsektuetan,


digestio-hodia ahoan hasten da; han, aho-apendizeak dituzte.
Ondoren, elikagaiak hestegorrian sartzen dira; han, papo izeneko
zabalgunean, elikagaiak listuarekin nahasten dira, eta gero,
arandoian, birrindu. Jarraian, hestea dago; mantenugaiak
xurgatzen dira han. Eta azkenik, hodiaren bukaeran, uzkia dago.

Ornodunen digestio-prozesua
Ornodun guztiek zelulaz kanpoko digestioa egiten dute, digestio-hodian.
Alabaina, ornodun guztien digestio-aparatua ez da berdina. Nolako
elikadura, halako aparatua. Oro har, organo hauek dituzte: lehenbizi,
ahoa; han, elikagaiak birrintzen dira, eta listuarekin nahasten. Faringea
eta hestegorria zeharkatu ondoren, digestio gastrikoa egiten da,
urdailean. Ondoren, heste meharrean, digestioa erabat egiten
da, eta mantenugaiak xurgatzen. Eta bukaeran, heste lodian,
egestioa egiten da.
Bestalde, digestio-hodian zehar badira zenbait guruin erantsi:
listu-guruinak, gibela eta pankrea, hain zuzen ere. Entzimak
Faringea
eta beste substantzia batzuk jariatzen dituzte digestio-hodira,
Ahoa
eta digestioa egiten laguntzen dute.

Listu-guruina
Pankrea
Urdaila

Heste
meharra

Hestegorria

ARIKETAK
5. Zergatik egin behar dute animaliek digestioa? Hau da, zergatik
digeritu behar dituzte jandako elikagaiak?

Gibela

Heste
lodia

6. Zer da egestioa? Zertan dira desberdinak egestioa eta iraizketa?

31

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 32

Arnasketa, animalietan

Zelulen barnean, mantenugaiak degradatu egiten dira mitokondrioetan,


arnasketa zelularraren bidez. Degradazio hori gertatzeko, oxigenoa
behar da, ezinbestean, eta bestalde, prozesu horretan energia ez ezik
hondakin-substantziak ere sortzen direnez, horiek kanporatu egin behar
dira; esaterako, karbono dioxidoa.
Oxigenoa kanpo-ingurunetik lortzen da, eta haraxe kanporatzen da
karbono dioxidoa ere. Gas-truke hori arnas aparatuan egiten da.
Gas-trukerako gainazalak
ARIKETAK
7. Zertarako behar dute animaliek
oxigenoa?
8. Zer ezaugarri izan behar dituzte
gas-trukerako gainazalek?

Gas-trukerako gainazalak deritze gasak organismoaren barnetik kanpoaldera eta kanpoaldetik barnealdera igaro daitezen arnas aparatuan
dauden aldeei.
Truke hori behar bezala gertatzeko, gainazalek hiru ezaugarri izan behar
dituzte: meheak izatea, beti heze egotea, eta odol-hodi ugariz estalita
egotea, gasek arnas aparatuko alde horiek erraz zeharka ditzaten; hots,
organismoaren barnera nahiz organismotik kanpora erraz igaro daitezen.

JAKINGARRIAK

Aire-arnasketa eta ur-arnasketa


Aire-ingurunea eta ur-ingurunea oso desberdinak dira,
bakoitzeko hezetasun-mailaren eta oxigeno kantitatearen
aldetik. Horregatik, ingurune horietan bizi diren organismoak
ere oso dira desberdinak, bakoitzak bere egiturak ingurunera
moldatuak baititu.
Atmosferako aireak urak baino askoz oxigeno gehiago du.
Gainera, aireko oxigenoaren proportzioa ia konstantea da,
arnasketan kontsumitzen den oxigenoa eta fotosintesian
askatzen dena kantitate berbera baitira.
Ur-ingurunean, aldiz, oxigeno disolbatuaren proportzioa
aldatu egiten da: alde batetik, itsasoko urak ur gezak baino
oxigeno gutxiago izaten du, eta bestetik, bai itsasoko uretan
bai ur gezatan, uraren tenperatura zenbat eta altuagoa izan,
orduan eta txikiagoa da oxigenoaren disolbagarritasun-maila.
Uretan, oxigenoa urria da, eta uretako animalia askok
etengabe igerian aritu behar dute. Horregatik,
aire-inguruneko animaliek baino energia gehiago
behar dute.
Bestalde, uretako animaliek ur kantitate handiagoa
igaroarazi behar dute arnasketako gainazaletatik, eta
horren ondorioz, arnasketarako egiturak oso garatuak
dituzte; adibidez, brankiak.
Hala eta guztiz ere, ur-ingurunean bizitzeak badu alde
on bat ere: lehorreko animaliek ez bezala, uretako animaliek
ez dute urik galtzen arnasketako gainazaletatik.

32

Airean uretan baino 25 aldiz oxigeno gehiago dago.


Horregatik, uretako animaliek askoz lan handiagoa
egin behar dute, gas hori lortzeko.

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 33

Arnasketa motak,
animalietan (I)

Animalia bakunenek (belakiak, polipoak, marmokak, etab.) ez dute arnas


aparaturik, eta gas-trukea gorputzeko gainazal osoaren bidez egiten dute.
Gainerako animalia guztiek arnas aparatua dute, bakoitzak bere ingurunera moldatua eta, betiere, zirkulazio-aparatuari lotuta, gasak zeluletako
bakoitzera eta haietatik organismotik kanpora eramateko.
Lau arnasketa mota dituzte animaliek: larruazal-arnasketa, brankiaarnasketa, trakea-arnasketa eta birika-arnasketa.
Larruazal-arnasketa
Ingurune hezetan bizi diren harrek dute horrelako arnasketa (esaterako,
lur-zizareek), bai eta anfibio helduek ere, baina azken horiek birikaarnasketarekin batera.
Gas-trukea gorputzeko gainazal osoaren bidez egiten da. Animalia horiek
oso larruazal mehea dute, hezea, eta gainazaletik hurbil odol-hodi
ugarikoa; beraz, gas-trukea egiteko egoki-egokia.
Brankia-arnasketa

Lur-zizareari oso lagungarria zaio zilindro


itxurako gorputza izatea, horrela gas-trukea
egiteko gainazal handia baitu.

Uretako animaliek dute brankia-arnasketa: zenbait anelidok, moluskuek,


krustazeoek, ekinodermoek, anfibio-larbek eta arrainek.
Gas-trukea brankien bidez egiten da (arrainen brankiei zakatzak esaten
zaie): gorputzaren gainazalaren orri itxurako luzakin mehe-meheak dira,
odol-hodi ugariz inguratuak. Bi brankia mota daude: kanpo-brankiak
eta barne-brankiak.

Arrain hezurdunen arnasketa


Zakatzak
Operkulua

Uraren
zirkulazioa

Uraren
zirkulazioa

Kanpo-brankiak animaliaren gorputzetik


kanpora aterata daude, erabat, inolako
babesik gabe. Ez dute aireztatzeko
mekanismorik, eta beraz, kanpo-brankiak
dituzten animaliek hara-hona ibili behar
dute etengabe, leku oxigenatuen bila.
Horrelako brankiak dituzte itsasoko har
batzuek, zenbait moluskuk eta krustazeok,
intsektuen eta anfibioen larbek, eta
zenbait arrainek (adibidez, axoloteek).

Barne-brankiak kanpoaldearekin
komunikatuta dagoen barrunbe batean
babestuta daude. Molusku eta arrain
askok dituzte horrelako brankiak.
Arrain hezurdunetan, barne-zakatzak
operkulu izeneko hezurrezko plaka batez
estalita daude. Arrain kartilagodunetan,
ura espirakulu izeneko zuloetatik sartzen
da, eta zakatz-arrailetatik ateratzen.

Zakatza

Odolzirkulazioa

33

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 34

Arnasketa motak,
animalietan (II)

Trakea-arnasketa

Intsektuen trakeak

Lehorreko artropodoek arnasten dute trakeen bidez; hots, intsektuek,


araknidoek eta miriapodoek. Trakeak hodi adarkatuak dira, eta animaliaren ia organo guztietara iristen dira. Hodi horiek espirakulu izeneko
zuloen bidez irekitzen dira kanpora; espirakuluak gorputzaren gainazal
osoan daude, eta haietan zehar sartzen da airea.

Trakeak

Trakeek, adarkatuz doazen heinean, gero eta diametro txikiagoa dute,


baita gero eta pareta meheagoa ere. Horri esker, oxigenoa zuzen-zuzenean
zelula guztietara iristen da, eta haietan gertatzen da gas-trukea, zeluletan
bertan, inolako zirkulazio-aparatu konplexurik behar izan gabe.
Birika-arnasketa
Airea

Zenbait ornodunek dute birika-arnasketa: anfibioek, hegaztiek, narrastiek


eta ugaztunek. Eta baita zenbait ornogabek ere; adibidez, lehorreko
barraskiloek.

Espirakulua

Izenak dioen bezala, arnasketa biriken bidez egiten da: pareta mehemeheko barne-barrunbeak dira, hezeak eta odol-hodiz josiak.
Airea ahoan zehar eta sudur-hobietan zehar sartzen da, eta organo
hauek zeharkatzen ditu: faringea, laringea, trakea eta bronkioak.
Birika-aireztapena bi mugimenduri esker gertatzen da: arnasgoran,
airea biriketan sartzen da, eta arnasbeheran, biriketatik atera.

ARIKETAK
9. Belakiek eta marmokek
ez dute behar inolako
arnas organorik. Zergatik?

Anfibioetan, birikak bi poltsa huts baino ez dira, eta oso gainazal txikia
dute; izan ere, larruazal-arnasketa ere badute anfibioek. Narrastietan,
birikek trenkada edo toles modukoak dituzte barnean, eta horri esker,
gas-trukerako ukipen-azalera handiagoa da. Hegaztiek gas-trukerako
gainazal handiagoa dute, aire-zakuak deritzen poltsa itxurako hainbat
luzakin baitituzte. Ugaztunek gas-trukerako gainazal handi-handiko
birikak dauzkate, albeolo izeneko zaku imio ugari dituzte-eta.

10. Intsektuek
zirkulazio-aparatua
ez dute oso garatua. Zure
ustez, zergatik da halakoa?

Anfibioak
Pareta
leuneko
birika

34

Narrastiak
Birika
trenkadaduna

Hegaztiak
Airezakuak

Ugaztunak
Birikaalbeoloak

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 35

Substantzien garraioa,
animalietan

Animaliarik bakunenek ez dute zirkulazio-aparaturik; hala nola, belakiek


eta zelenteratuek. Izan ere, mantenugaiak eta oxigenoa zuzenean iristen
dira zeluletara.
Gainerako animaliek zirkulazio-aparatua dute, bi funtzio bete ditzan:
batetik, mantenugaiak eta oxigenoa zelula guztietara eramatea, eta bestetik,
metabolismoaren ondorioz sortutako hondakin-substantziak eta karbono
dioxidoa organismotik kentzea. Zirkulazio-aparatuak elementu hauek ditu:
Garraiorako likidoa. Barnealdetik zirkulatzen du, eta urez, proteinaz
eta zenbait zelulaz osatuta dago, nagusiki. Ornodunetan eta harretan,
garraiorako likidoa odola da; ornogabeek, berriz, beste likido batzuk
dituzte: ekinodermoek, hidrolinfa; intsektuek, hemolinfa;
Hodiak. Garraiorako likidoak zeharkatzen dituen konduktuak dira.
Ornodunetan, hiru hodi mota daude:
Arteriak. Odolak bihotzetik irteteko zeharkatzen dituen hodiak.
Zainak. Odolak bihotzera itzultzeko zeharkatzen dituen hodiak.
Kapilarrak. Pareta mehe-meheko hodiak dira, eta arteriak eta
zainak lotzen dituzte. Kapilarretan zehar zeluletako bakoitzaren
eta kanpo-ingurunearen arteko gas-trukea egiten da, bai eta
mantenugaien eta hondakinen trukea ere.
Bihotza. Garraiorako likidoari hodietan zehar aurrera joanarazten
dion organoa da. Bi mugimendu egiten ditu: uzkurtu eta zabaldu.

Arteria

Kapilarrak

Zelulak
Likido interstiziala

Zaina

JAKINGARRIAK

Ornodunen odola
Odolak bi osagai nagusi ditu: odol-plasma eta
odol-zelulak. Odol-plasma likidoa da: urez,
proteinaz eta beste substantzia batzuez osatutako
disoluzioa. Odol-zelulak, berriz, hiru motatakoak
daude:
Globulu gorriak edo eritrozitoak. Zitoplasma
hemoglobina izeneko proteinaz betea duten
zelulak dira. Proteina hori gorria da, eta oxigeno
guztia nahiz karbono dioxidoaren parte bat
garraiatzeaz arduratzen da.
Globulu zuriak edo leukozitoak. Eritrozitoak
baino zelula handiagoak dira. Leukozitoek ez
dute hemoglobinarik, eta horregatik, koloregabeak
dira. Organismoa infekzioetatik babesteko ardura
dute, nagusiki.
Plaketak. Berez, ez dira zelulak, zelula zatiak
baizik. Odol-hodietakoren bat hausten denean
esku hartzen dute. Hautsitako lekuari berehala
atxikitzen zaizkio, odoljarioa geldi dadin; eta
bitartean, odolbildua sortzen da.

Globulu zuriak

Globulu
gorriak

Plaketak

35

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 36

7
Zirkulazio-aparatu irekia

Bihotza

Ostioloak

Zirkulazio-aparatu motak,
animalietan

Zirkulazio-aparatua zer-nolako hodi-sarez osatuta dagoen, bi mota


bereizten dira.
Zirkulazio-aparatu irekia. Molusku eta artropodo askok dute
horrelakoa. Hodiek ez dute zirkuitu itxia eratzen. Aitzitik, odola edo
hemolinfa hodietatik irteten da, eta zenbait barrunbe bustitzen ditu;
zelulak barrunbe horiek ukituz daude, eta horrela, haietan gertatzen
da gas-trukea, bai eta mantenugaien trukea ere; gero, zeluletatik
berriro bihotzera itzultzen da, ostiolo izeneko zulotxoetan zehar.
Zirkulazio-aparatu itxia. Anelidoek, zefalopodoek eta ornodunek
dute horrelakoa. Odolak hodien barnealdean zehar zirkulatzen du,
beti; horixe du ezaugarri. Hodi luze samarrak izaten ditu: bihotzetik
irten, gorputz osoa zeharkatu, eta berriro bihotzera itzultzen dira.
Zirkulazio-aparatu itxiak bi motatakoak dira: bakunak eta bikunak.

Zirkulazio-aparatu itxi bakuna

Oxigeno
ugariko
odola

Zirkulazio-aparatu itxi bikuna

Zirkulazio
nagusia
Odolaren
zirkulazioko
noranzkoa

Zakatzak
Oxigeno urriko
odola

Bihotza

Zirkulazio
txikia

Bihotza

Odola behin bakarrik igarotzen da bihotzean zehar, ibilbide oso


bakoitzean. Bihotzetik zakatzetara joaten da; haietan oxigenoa
hartu, karbono dioxidoa bota, eta aurrera jarraitzen du, gorputzeko
gainerako aldeetara. Arrainek dute horrelako zirkulazioa.

Odola bi aldiz igarotzen da bihotzean zehar, bi zirkuitu baitaude:


zirkulazio txikia, bihotzaren eta biriken artekoa, eta zirkulazio
nagusia, bihotzaren eta gainerako organoen artekoa. Arrainez
bestelako ornodun guztiek dute horrelako zirkulazioa.

ARIKETAK
11. Oinarri-oinarrizko zer bi funtzio bete behar ditu animalia ororen
garraio-sistemak?
12. Zirkulazio-aparatu irekietan, non trukatzen dira gasak eta
mantenugaiak?
13. Zertan dira desberdinak zirkulazio-aparatu itxi bakuna eta
zirkulazio-aparatu itxi bikuna?

36

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 37

Iraizketa, animalietan

Zelulen jarduera metabolikoak zenbait hondakin-substantzia sortzen ditu,


eta horiek organismotik kanpora bota behar dira, metatuz gero toxikoak
baitira. Substantzia horietako batzuk hauek dira: karbono dioxidoa,
amoniakoa eta urea.
Karbono dioxidoa gas-trukerako gainazaletan zehar kanporatzen da, eta
zeregin horretan, zirkulazio-aparatua eta arnas aparatua batera aritzen
dira. Gainerako substantziak iraitz-aparatuak kanporatzen ditu.
Iraizketa deritzo hondakin-substantziak hartzeko eta haiek
organismotik kanpora botatzeko prozesuari.
Intsektuen iraitz-aparatua

Animalia bakunenek ez dute iraitz-aparaturik, eta hondakinsubstantziak zuzenean isurtzen dituzte kanpo-ingurunera,
gorputzeko gainazalean zehar; horrelakoak dira, adibidez,
belakiak eta zelenteratuak.
Intsektu guztiek Malpighiren hodixkak erabiltzen dituzte:
hodi mehe-meheak dira, alde bat itxita eta bestea digestiohodira irekita dute, eta hara isurtzen dituzte gorputzaren
barnetik bildutako hondakin-substantziak.
Krustazeoek bi guruin dituzte, biak ere buruan, antenen
oinaldetik hurbil: guruin berdeak deritzenak, hain zuzen;
haien bidez, hondakin-substantziak biltzen dituzte, eta gero,
kanpora botatzen.
Ornodunetan, zenbait organo aritzen dira iraizketa-prozesuan.
Organo nagusiak giltzurrunak dira: gernua sortzen dute,
eta haren bidez kanporatzen dituzte hondakin-substantzia
batzuk; adibidez, urea.
Gernua, giltzurrunetan sortua, ureterretan zehar ateratzen
da haietatik; gero, gernu-maskurira joan, eta hantxe pilatzen
da. Azkenik, uretran zehar, kanpora ateratzen da.
Ugaztunek, giltzurrunez gain, beste zenbait organo ere badituzte, iraizketa funtzioa betetzeko: izerdi-guruinak, birikak,
hestea, gibela, etab.
Ur gazia edaten duten hegaztiek eta narrastiek gatza jariatzeko guruinak deritzen zenbait egitura dituzte; haiei esker,
itsasoko elikagaien nahiz itsasoko uraren bidez hartutako
gehiegizko gatz guztia kanporatzen dute. Guruin horiek
buruan daude, eta bi lekutan irteten dira kanpora: hegaztietan, mokoaren gainean, eta dortoketan, begien alboan.

Digestio-hodia

Malpighiren
hodixkak

Krustazeoen iraitz-aparatua

Guruin
berdea

Ornodunen iraitz-aparatua
Giltzurruna

GernuUreterra maskuria
Uretra

ARIKETAK
14. Zer iraitz-organo dituzte ugaztunek?
15. Zer funtzio dute gatza jariatzeko guruinek?
Zer animaliak dituzte horrelako guruinak?

37

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 38

Nutrizioa, landareetan

Landareak organismo autotrofoak dira; hau da, gai dira berezko materia
sortzeko, ingurunetik molekula ez-organikoak hartuz: karbono dioxidoa,
ura eta gatz mineralak erabiliz, alegia.
Organismo zelulabakar fotosintetikoek ingurunetik zuzenean hartzen
dituzte, mintzen bidez, beharrezkoak zaizkien mantenugaiak.
Algak eta goroldioak ur-inguruneetan edo ingurune hezeetan bizi dira,
eta ez dute mantenugaiak xurgatzeko eta garraiatzeko organo bereziturik,
eta gainazal osoaren bidez hartzen dituzte.
Goi-mailako landareek nutriziorako zenbait organo berezitu garatu
dituzte: sustraiek ura eta mantenugai mineralak xurgatzen dituzte,
zurtoinak landareari eusten dio, eta hostoek fotosintesia egiten dute.
Mantenugaien xurgatzea

Izerdi landugabeak, xilemako hodietan


gora eta gora, ibilbide luzeak egiten ditu;
palmondoetan, adibidez, 50 metroko bidea
baino luzeagoa ere egiten du, batzuetan.

Xurgatzea deritzo ura eta gatz mineralak lurzorutik sustraiaren barnealderantz igarotzeari. Prozesu hori ile xurgatzaileetan gertatzen da; hots,
sustraian dauden adarkadura mehe-mehe ugarietan.
Ura lurzorutik zuzenean sartzen da sustraian. Gatz mineralak uretan
disolbatuta daude.
Landareek xurgatutako mantenugai ez-organiko guztiari izerdi landugabea
deritzo, eta fotosintesia egiteko lehengaia da.
Ile
xurgatzaileak

Izerdi
landugabea,
gorantz

Ura
eta gatz
mineralak
xurgatzen

Izerdi landugabearen garraioa


Izerdi landugabea, sustraiaren barnealdera sartu ondoren, xilema izeneko
garraio-hodietan sartzen da. Hodi horiek zelula hilen hainbat ilara luzanga eta zilindrikoz osatuta daude.
Garraio-hodiek zurtoinaren barnealdea zeharkatzen dute, eta izerdi landugabea, haietan zehar gora eta gora, hostoetara eta landarearen beste alde
berde batzuetara iristen da; haietan, fotosintesia egingo da.
Izerdiak zenbait fenomenori esker egiten du gora; hala nola, kapilaritateari,
hostoen transpirazioari eta urak sustraian egiten duen presioari esker.

38

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 39

Gas-trukea
Karbono dioxidoa ezinbestekoa da fotosintesia egiteko, eta prozesu
horretan, oxigenoa askatzen da; oxigeno horren zati bat arnasketa zelularrean erabiltzen da, eta gainerakoa, atmosferara kanporatzen.
Hostoen estometan zehar, karbono dioxidoa sartzen da, eta sortutako
oxigenoa askatzen.
Izerdi landugabea hostoetara iristen denean, ur ugari lurrundu egiten
da, transpirazio bidez, estometan zehar. Alabaina, ur horretan disolbatuta
zeuden gatz mineralak atxikita geratzen dira.
Fotosintesia
Esan bezala, beraz, izerdi landugabea hostoetara iristen da, eta haietan,
estomek karbono dioxidoa hartu dute. Bada, bi substantzia horiei esker,
fotosintesia egiten da; hau da, Eguzkiaren argi-energiaren bidez, molekula
organikoak sintetizatu.

Estomak giltzurrun itxurako


bi zelulaz osatuta daude;
bi-bien artean zulo bat dago,
eta hartan zehar gasak igarotzen
dira, eta transpirazioa gertatzen.
Hostoen azpialdean egoten dira.

Fotosintesia zelulen kloroplastoetan gertatzen da, Eguzkiaren argi-energia


xurgatzeko gai den pigmentu bat baitago haietan: klorofila.
Fotosintesi-prozesuan oxigenoa eta materia organikoa sortzen
dira; hau da, izerdi landua. Sortutako oxigenoaren zati bat
arnasketa zelularrean erabiltzen da; baina gainerakoa kanporatu egiten da, eta izaki bizidun guzti-guztiok erabiltzen dugu,
arnasketarako.

Materia
organikoa

Gatz
mineralak

Kloroplastoa

CO2
O2

Fotosintesia ezinbestekoa da, Lurrean bizia gara dadin. Hura


gabe ez litzateke sortuko ez oxigenorik ez materia organikorik,
eta bai bata bai bestea behar-beharrezkoak ditugu izaki bizidun
guztiok. Landareak dira belarjaleen elikagaia, eta belarjaleak,
haragijeleena; materia organikoa, horrenbestez, batzuetatik
besteetara igarotzen da.
Izerdi landuaren garraioa

Eguzkiargia

Estoma

Izerdi
landua
Izerdi
landugabea

O2

CO2

H2O

Izerdi landua banatu egin behar da, sortu den lekuetatik landarearen
alde guztietara.
Banatze edo garraio hori zelula biziz osatutako zenbait garraio-hodik
egiten dute: floema izenekoek, hain zuzen ere.
ARIKETAK
16. Zer gertatuko litzateke landare bati hostoen gainazal osoa argizariz
estaliko bagenio?
17. Esan al daiteke landareek soilik egiten dutela fotosintesia?
Eman arrazoiak, zure erantzuna azaltzeko.
18. Bilatu Funtsezko kontzeptuak atalean zer esan nahi duten hitz hauek:
kapilaritate, transpirazio eta estoma.
19. Estoma asko ala gutxi izaten dituzte klima lehorreko lekuetan egoten
diren landareek?

39

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 40

Metabolismo eta arnasketa zelularra, landareetan


Landareko zelula guztiek izerdi landuko mantenugaiak jaso ondoren,
metabolismo zelularra gertatzen da.
Mantenugai organikoen zati bat erabiliz, landareak berezko konposatu
organikoak sortzen ditu, erreakzio anabolikoen bidez; alegia, osagai dituen
konposatu organikoak: hala nola, almidoia, zelulosa, entzimak, etab.
Mantenugai organikoen beste zati bat, erreakzio katabolikoen bidez,
degradatu egiten da, eta konposatu bakunagoak bihurtzen, arnasketa
zelularraren ondorioz. Prozesu hori mitokondrioetan gertatzen da, eta
horretarako, ezinbestekoa da oxigenoa. Bestalde, prozesuan karbono
dioxidoa askatzen da, bai eta energia ere.
ARIKETAK
20. Esan al daiteke oxigenoa
hondakin-substantzia bat dela
landareentzat? Eta karbono
dioxidoa? Eta animalientzat?
21. Sarritan entzungo zenuen
ez dela batere komenigarria
landareak dauden geletan
gauez lo egitea. Zergatik
esaten da hori? Zure ustez,
ba al du inolako zentzurik
baieztapen horrek?

Landareetan, arnasketa-prozesua eta fotosintesia aldi berean gertatzen


dira, egunez; baina gauez, arnasketa baino ez dute egiten.
Iraizketa, landareetan
Landareetan, ia hondakin metaboliko guztiak berriro erabiltzen dira,
hainbat substantzia sintetizatzeko. Landareek, izan ere, ez dute ia zer
iraitzi, eta ez daukate iraitz-aparaturik.
Arnasketa zelularrean sortutako karbono dioxidoa, bai eta fotosintesian
askatutako oxigenoa ere, estometan zehar kanporatzen dira.
Gainerako hondakinak non edo non pilatzen dira: zelulen bakuoloetan
edo zelulen arteko gunean, adibidez. Erramu-hostoen olio esentzialak,
esaterako, bakuoloetan pilatzen dira, eta laranja- nahiz limoi-azalean,
berriz, zelulen arteko gunean pilatuta daude hondakinak.

JAKINGARRIAK

Nutrizio heterotrofoko landareak


Landare intsektujaleak. Landare autotrofoak dira, egiaz,
eta gatz mineral urriko lurzoruetan bizi dira. Landare
intsektujaleek tranpa ahaltsuak bihurtuta dauzkate
hostoak, eta haien bidez harrapatzen dituzten
intsektuak, txiki samarrak, beharrezko zaizkien gatz
mineralak lortzeko erabiltzen dituzte, gero. Drosera edo
eguzki-ihintza, esate baterako, landare intsektujalea da.
Landare parasitoak. Ez dute klorofilarik, eta substantzia
organikoak beste landare batzuetatik hartzen dituzte.
Sustrai zupatzaileak dauzkate: beste landare batzuen
zurtoinean edo sustraietan sartzen dituzte, floemara
iritsi arte, eta horrela, landare ostalariaren izerdi landuaz
elikatzen dira. Kuskula, adibidez, landare parasitoa da.
Beste landare batzuk erdi parasitoak dira; esaterako,
mihura. Fotosintesia egiten dute, baina beste zuhaitz
batzuen adarren gainean hazten dira, eta sustrai
zupatzaileak dituztenez, landare ostalariaren garraiohodietan sartzen dituzte, hartatik izerdi landua lortzeko.

40

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 41

Zientzia zure esku


Hipotesiak egitea. Garraioa, landareetan
Nola garraiatzen dira substantziak landareen
barnealdean zehar?
Galdera horri erantzuteko, esperimentu bat egingo
dugu, gero emaitzak erraz interpretatzeko modukoa.
Lore zuri bat behar dugu, zurtoin luze samarrekoa:
hamabost zentimetrotik hogei zentimetrora bitartekoa.
Ontzi bat urez bete, eta tintaz koloreztatuko dugu.
Eta lorea hantxe jarriko dugu.

Egin dezagun hipotesi hau: garraiorako bidea


zehaztugabea bada, tinta mantso igoko da, zenbait
egun beharko ditu loreraino iristeko, eta iritsitakoan,
lorea erabat tindatuko da, alde guztietan berdin.
Aldiz, garraiorako bidea zehaztuta badago, tinta ordu
gutxiren buruan iritsiko da loreraino, eta lorearen alde
guztiak ez dira berdin tindatuko: zurtoineko garraiohodiak iristen diren lekuak tindatuko ditu lehenbizi.

1. Presta dezagun esperimentua. Petalo handiko


lore zuri bat hartu, eta urdinez koloreztatutako
uretan jarriko dugu: krabelin bat, lirio bat
Ura urdintzeko, metileno-urdina erabil daiteke,
bai eta estilografikoen edo errotuladoreen tinta ere.

2. Egin dezagun esperimentua. Lorea hogeita lau


bat orduan utzi behar da uretan, gutxienez.
Bestalde, interesgarria da aldi berean zenbait
proba egitea, zenbait lore mota jarriz eta zenbait
tinta mota erabiliz (errotuladoreen tinta, txinatar
tinta, estilografikoen tinta, metileno-urdina, etab.).
Loreak ontzi banatan jarri behar dira. Zurtoina
garbi ebaki behar da, bizar-xafla edo kuter batez
eta kontu handiz, garraio-hodiak ez zapaltzeko.
Azkenik, komeni da urari koilarakada bat azukre
nahastea.

3. Interpreta ditzagun emaitzak. Hogeita lau ordu


igarotakoan, loreak tindatuta egongo dira.
Zer lore mota diren, lehenago edo geroago
tindatuko dira, batetik, eta bestetik, petaloak
era batean tindatuta izango dituzte: orban
irregularrak, zerrendak, ertzak tindatuta, etab.

ARIKETAK
22. Azaldu zure koadernoan esperimentu hori, labur-labur, hiru atal hauek ondo bereiziz:
1) Hipotesia. 2) Esperimentuaren prestaketa. 3) Emaitzen azterketa.
Azaldu ondo ataletako bakoitza; hau da, zer hipotesi aztertu nahi dugun esperimentu horren bidez,
nola prestatu dugun eta zer emaitza lortu diren, bai eta interpretazioa ere.
23. Esperimentuaren emaitzak ikusita, zehaztugabea ala zehaztua da landarearen barneko garraiorako
bidea? Egin kontu lorea honela tindatu dela: lehenbizi, petaloen oinarria baino ez, eta gero,
denborak aurrera egin ahala, apurka-apurka oinarritik ertzeraino petalo guztiak osorik, berdin-berdin.
Zer-nolako interpretazioa egingo zenuke?
24. Kontuan izanda petaloak hosto aldatuak direla, berez, ondorioztatu zer hoditan zehar garraiatu den tinta:
hostoetatik sustrairantz doazen garraio-hodietan zehar ala sustraitik hostoetara doazen garraio-hodietan
zehar.
25. Zer izerdi motak zirkulatzen du tinta petaloetaraino eraman duten hodietan zehar, izerdi landugabeak
ala izerdi landuak?
26. Egin dezagun beste hipotesi bat: petaloetan ura lurruntzearen ondorioz gertatzen da garraioa.
Orduan, hori horrela bada, nola areago dezakegu petaloetako ur-lurrunketa, garraioa bizkortzeko?
Zure ustez, zer emaitza izango zenituzke, berriro esperimentua egin eta garraioa egiaz bizkorragoa
balitz?

41

832926 _ 0026-0045.qxd

19/4/08

11:19

Pgina 42

Ariketak
27. Landareek, animaliek ez bezala, ez dute inolako
digestio-prozesuren beharrik, mantenugaiak
hartzeko. Zergatik?
28. Azaldu zer gertatzen den beheko marrazkietan
eta zer digestio mota adierazten duten.

29. Airean uretan baino 25 aldiz oxigeno


gehiago dago. Energia-premia berberak izanda,
zer animaliaren arnas aparatuak izango du
gas-trukerako gainazal handiena, lehorreko animalia
batenak ala uretako animalia batenak? Zergatik
hiltzen dira arrainak uretatik kanpo egonez gero?
30. Adierazi zer motatako arnas aparatua duten
organismo hauek: antxoek, txakurrek, barrengorriek,
usoek, armiarmek, igelek, baleek, matxinsaltoek,
otarrainxkek eta lur-zizareek.
31. Ornodunek gorputzaren barnean
dituzte birikak, eta hori abantaila handia da,
gas-trukea larruazalaren bidez egin behar
izatearen aldean. Zure ustez, zertan datza
abantaila hori?
32. Ugaztunek ez bezala, hegazti askok papoa
dute, eta hartan ez da inolako digestiorik egiten.
Usoek eta flamenkoek oso papo garatua izaten
dute umotze-garaian.
Zure ustez, zertarako balio du organo horrek?
Hegazti askok harea jaten dute landare-jatorriko
elikagaiekin batera; adibidez, oiloek. Zure iritziz,
zergatik egiten dute hori?
33. Tubifex harrak ur zikinetan edo geldietan bizi
dira normalean. Oxigenoa urria denean, gai dira
gorputza luzatzeko, ohi baino 20 aldiz luzeagoa
ere izan dadin.
Zer motatako arnas aparatua dute? Zer onura lortzen
dute tubifex harrek oxigeno urriko uretan gorputza
luzatuta?

42

34. Beheko eskemek anfibio baten zirkulaziosistema eta ugaztun batena adierazten dituzte.
Lehena igel bati dagokio, eta bigarrena, behi bati.
Igela

Behia

a) Zer zirkulazio mota dute bi animalia horiek?


b) Zenbat barrunbe ditu igelaren bihotzak?
Eta behiarenak?
c) Zer hodik garraiatzen dute oxigeno ugariko odola?
Eta karbono dioxido ugarikoa?
d) Anfibioen eta ia narrasti guztien zirkulazioari
zirkulazio osatugabea esaten zaio, eta hegaztien,
ugaztunen eta narrasti batzuen zirkulazioari,
berriz, zirkulazio osoa. Zure ustez,
zergatik deitzen zaie horrela?
e) Deskribatu zer ibilbide egiten duen behiaren odol
tanta batek, bihotzeko eskuin-aurikulatik irten eta,
gorputzeko organoren bat zeharkatu ondoren,
berriro bihotzera itzultzen den arte.
35. Landare intsektujaleak berdeak dira, eta fotosintesia
egiten dute; beraz, ez dute beste animalia batzuen
materia organikoaren premiarik. Zertarako harrapatzen
dituzte intsektuak eta ornogabe txikiak?
36. Truka al daiteke gasik nahiz mantenugairik,
odola arterietan edo zainetan zehar dabilenean? Eta
kapilarretan zehar dabilenean? Arrazoitu erantzuna.
37. Egagropila deritzo zenbait hegaztik ahotik
botatzen duten pilota moduko egiturari, jandakoaren
hondakin digeriezinez osatua den horri (ilez, lumaz,
azalez, hezurrez, intsektuen oskolez). Egagropila
handienak harrapari gautarrek egiten dituzte
(esaterako, hontzek), zati handi-handiak irensten
baitituzte, bai eta harrapakinak osorik ere.
a) Digestio-prozesuko zer etapa burutzen da
egagropilak kanporatzean?
b) Zergatik botatzen ote dituzte ileak, lumak, azala
eta hezurrak?
c) Zer datu jakin daitezke egagropilak aztertuz?

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 43

38. Kopiatu eta osatu taula hau.


Ezaugarria

Iz. landugabea

Izerdi landua

40. Beheko grafikoak adierazten du zer transpiraziotasa duten haritz batek eta basamortuko landare batek,
eguneko zenbait ordutan.

Konposizioa
Garraiorako bidea
A

Funtzioa

39. Lore-saltzaileen gomendioei kasu egitera,


loreontzira azukre pixka bat bota beharko genuke,
loreek denbora luzeagoz iraun dezaten. Zure ustez,
zergatik zimeltzen dira geroago, gomendio horri
jarraituz gero?

Transpiraziotasa

Ibilbidea
B

10 12 14 16 18 20 22 24

Ordua

Zer kurba dagokio landare bakoitzari?


Eman arrazoiak, zure erantzuna azaltzeko.

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Belarjaleen digestio-aparatua
Zelulosa gluzido bat da, landareetan oso ugaria.
Animaliok ezin dugu zelulosarik digeritu, ez baitugu
entzima egokirik, molekula hori substantzia nutritibo
bihurtuko duenik. Belarjale hausnarkariek, ordea, ahal
dute substantzia hori mantenugai-iturri gisa erabili,
digestio-hodian zenbait mikroorganismo baitituzte,
zelulosa eraldatzeko entzimak sor ditzaten.
Hausnarkariek bi etapatan digeritzen dituzte
elikagaiak. Lehenbizi, moztu egiten dituzte,
murtxikatze ez osoa egin eta irentsi; eta gero,
hausnar egiten dute: erdi digeritutako materiala
berriro ahora ekarri eta berriro murtxikatu, erabat
desegiteko eta listua eransteko. Alboko marrazkian
hiru digestio-aparatu daude: ugaztun haragijale
batena, ugaztun belarjale hausnarkari batena eta
ugaztun belarjale ez-hausnarkari batena.
41. Zer biomolekula mota da zelulosa?
42. Zer izaki bizidunek laguntzen diete belarjaleei
zelulosa digeritzen?
43. Adierazi animalia hauetatik zein diren
haragijaleak, zein belarjale hausnarkariak eta
zein belarjale ez-hausnarkariak.
Behia, zaldia, ahuntza, ardia, azeria, otsoa, untxia.
44. Zer animaliak dute digestio-aparatu
luzeena, haragijaleek ala belarjaleek?
Egin hipotesi bat, azaltzeko zergatik den
hori horrela.

Haragijale baten
digestio-aparatua

Belarjale
hausnarkari baten
digestio-aparatua
Belarjale
ez-hausnarkari
baten
digestio-aparatua

45. Zure ustez, zeinen digestio-sistema da


eraginkorrena? Zergatik?
46. Zure iritziz, zergatik jaten dute belarjaleek
haragijaleek baino gehiago eta sarriago?
a) Belarra ez da oso elikagai nutritiboa,
eta horregatik, belarjaleek askoz janari
gehiago irentsi behar dute, eta gainera,
sarriago.
b) Belarjaleak haragijaleak baino handiagoak
dira, eta horregatik, askoz gehiago jan behar
dute.
c) Belarjaleak haragijaleak baino aktiboagoak
dira, eta horregatik, asko jan behar dute,
indarrak berritzeko.
47. Belarjale hausnarkariek denbora laburrean
belar ugari jaten dute, eta gero, irentsitakoa
hausnartzen dute. Nola azalduko zenuke elikatzeko
modu hori?

43

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 44

Laburpena
Digestio-aparatuan egiten da. Lau fase ditu:
Irenstea. Kanpo-ingurunetik elikagaiak hartzea.

Digestioa

Digestioa. Elikagaiak mantenugai bihurtzea.


Xurgatzea. Mantenugaiak odolera igarotzea.
Egestioa. Digeritu ez diren hondarrak kanporatzea.
Arnas aparatuan egiten da. Zenbait arnasketa mota daude:

NUTRIZIOA, ANIMALIETAN

Larruazal-arnasketa. Gas-trukea gorputzeko gainazal osoan zehar


egiten da.

Arnasketa

Trakea-arnasketa. Gas-trukea trakeen bidez egiten da; trakeak


gorputzaren gainazalaren luzakin mehe-meheak dira, eta
animaliaren ia zelula guztietara iristen dira.
Birika-arnasketa. Gas-trukea biriken bidez egiten da; birikak barnebarrunbeak dira, pareta heze mehe-mehekoak eta odol-hodiz beteak.

Zirkulazio-aparatuak egiten du. Bi mota daude:

Zirkulazioa

Iraizketa

NUTRIZIOA, LANDAREETAN

Brankia-arnasketa. Gas-trukea brankien bidez egiten da; brankiak


gorputzaren gainazalaren luzakin mehe-meheak dira, eta odol-hodi
ugariz inguratuta daude.

Irekiak. Garraioko likidoa odol-hodietatik irten eta organoen arteko


guneetan zabaltzen da.
Itxiak. Odolak odol-hodietan zehar zirkulatzen du, beti. Bi mota
daude: bakunak, ibilbide osoan odola bihotzetik behin bakarrik
igarotzen bada; eta bikunak, bihotzetik bi aldiz igarotzen bada.

Jarduera zelularrean sortutako hondakin-substantziak biltzen eta


kanpora botatzen direneko prozesua. Organo hauek egiten dute:
Malpighiren hodixkek (intsektuak), guruin berdeek (krustazeoak)
eta iraitz-aparatuak (ornodunak).

Prozesu hauek hartzen ditu barne:


Xurgatzea. Lurzorutik sustraiaren barnealdera ura eta gatz mineralak (izerdi landugabea)
igarotzea. Sustraietako ile xurgatzaileen bidez egiten da.
Izerdi landugabearen garraioa. Sustraitik landarearen atal berdeetara eramatea. Xilemako
garraio-hodietan zehar egiten da.
Gas-trukea. Estomen bidez egiten da.
Fotosintesia. Hosto eta zurtoin berdeetan gertatzen da.
Izerdi landuaren garraioa. Fotosintesiaren bidez sortutako substantzia organikoak
landarearen zelula guztietara eramatea. Floemaren bidez egiten da.
Arnasketa mitokondriala. Substantzia organikoak erabiltzea, energia lortzeko.
Iraizketa. Metabolismoan sortutako hondakin-substantziak kanporatzea.

ARIKETAK
48. Zer digestio mota egiten dituzte animaliek? Nola egiten dituzte?
49. Idatzi eskeman zer izaki bizidunek duten arnasketa mota bakoitza.
50. Idatzi eskeman zer brankia mota dauden.
51. Adierazi zer motatako zirkulazio-aparatua duten animalia hauek: eltxoek, bakailaoek, muskuiluek eta kaioek.
52. Zer mekanismori esker igotzen da izerdi landugabea sustraitik hostoetaraino?

44

832926 _ 0026-0045.qxd

21/2/08

13:20

Pgina 45

Ipar hemisferioan azterketa


ugari egin izan dira, xibartak
nola elikatzen diren jakiteko;
nagusiki, Cod lurmuturretik
Ternuara bitarteko eremuan eta
Alaskako Glacier badian. Hemen,
ahoa erdi irekia dutela biribilean
igeri egiten ikusten ditugu zenbait
animalia, batzuetan, eta beste
batzuek gainazalarekiko paralelo samar egiten dute aurrera,
horiek ere ahoa apur bat irekita
daukatela, euskal baleen antzera.
Batzuk erasoak praktikatzen
aritzen dira: ur azpitik itsas azalerantz ahoa erdi irekia dutela
etorri, batzuetan ia erabat bertikal urgaineratu, eta ahoa ixten
dute, barruan daramaten ura
botatzeko.
Elikatzeko teknikarik liluragarriena, alabaina, burbuila-sareak
deritzona da. Sare horiek egiteko,
xibartak harrapakin sarden azpitik gorantz igotzen dira, mantsomantso biribilean, astiro-astiro
airea botatzeaz batera. Airea,
jakina, itsas azalerantz igotzen
da, burbuila itxuran, eta burbuilok,
zetazeoen mugimendu biribilaren
eraginez, pantaila edo sare modukoa eratzen dute; hesi hori tarteko, barruan harrapatuta geratutako organismo txikiak ezin dira
sakabanatu. Orduan, unerik egokienean, xibartak erabat bertikal
sarearen barrutik azalera igotzen

dira, ahoa zabal-zabal, eta hala


bildutako janari guztia irensten
dute. Elikatzeko modu horiek
guztiak Ipar hemisferioko nahiz
Hego hemisferioko ur hotzetan
soilik gertatzen dira, ez beste
inon, han baita krilla ugari.
[]
Zetazeoek oso denbora-tarte laburra izaten dute murgilaldi bakoitzeko behar duten oxigeno guztia
hartzeko: itsas azalera irteten
direnetik arnasa hartzen dutenera bitarteko tartetxoa baino ez.
Zetazeoek ez dute lehorreko
ugaztunek bezain sarri arnasa
hartzen, baina bai sakonago, eta
beraz, biriketako aire kantitate
handiagoa berritzen dute, eta
oxigenoa hobeto asimilatzen.
Zetazeoek, murgildu aurretik,
arnasa hartzen dute, eta birikak
erdi beteta dauzkatela jaisten
dira behera; itsas txakurrek aurkakoa egiten dute: bota egiten
dute arnasa, murgildu aurretik.
Dena den, ez da hori zetazeoak
ur azpian hain denbora luzean
egon ahal izatearen arrazoia.
Erantzuna aurkitzeko, arnas
aparatua izan behar dugu kontuan,
beste ezer baino lehen. Izan ere,
zetazeoen arnas aparatuak baditu zenbait berezitasun, arnasbideetan urik batere ez sartzeko
egin behar izan dituzten molda-

ketak direla medio: sudur-hodiak


konplexuak eta bihurgunetsuak
dira, eta laringea (arnas hodiaren
goiko muturra) sudur-barrunberantz luzatzen da, eztarrian
zabaldu ordez. []
Zetazeoek oxigeno gehiago gorde
dezakete orain barruan, baina ez
birikak handitu zaizkielako, zirkulazio-sistema eta metabolismo
muskularra oso aldatu zaielako
baizik.
Animalia horietan, gorputzaren
pisuaren % 10 - % 15 odola da;

gizakietan, % 7 baino ez. Gainera,


odoleko globulu gorriak, oxigenoa
garraiatzen duten horiek, ugariagoak dira zetazeoetan lehorreko
ugaztunetan baino, eta hemoglobinaren kontzentrazioa ere askoz
handiagoa da ia zetazeo guztietan. Horri guztiari esker, odolak
oxigeno gehiago garraia dezake.
RICHARD HARRISON
M. M. BRYDEN,
Ballenas, delfines y marsopas.
Plaza & Janes argitaletxea
ETA

IRAKURTZETIK ULERTZERA
53. Zer lekutan elikatzen dira animaliak horrela,
testuak deskribatutako elikatzeko moduak bezala?
54. Zertarako balio dute zetazeoen arnas aparatuaren
berezitasunek?
55. Zer dela-eta eman dezakete xibartek hain denbora
luzea ur azpian?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Bideoak:

La ciencia de las plantas


RICK PARKER. Paraninfo argitaletxea
Landareen anatomia eta fisiologia aztertzen ditu.

El Cuerpo Humano (3 eta 4). Didavisin bilduma.


11. liburukia. Didac.

Atlas de zoologa
JOS TOLA. Gran Coleccin de Atlas de las Ciencias.
Thema argitaletxea
Animaliak osatzen dituzten sistema organikoak nola funtzionatzen duten erakusten du, besteak beste.

Sarean:
www.naturenotes.org/notes/dbiologia/
biologia_intercambio_gases.htm
Biologiako koadernoa da, eta animalien arnasketari eta gastrukeari buruzko informazioa azaltzen du.

45

IRAKURLEAREN TXOKOA

Ur-ingurunera
moldatzea

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:12

Pgina 46

3
NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Animalien zenbait portaera zertan
dautzan eta nola gertatzen diren
ulertuko duzu.
Animaliek zer erantzun eta efektore
mota dituzten ikasiko duzu.
Nerbio-komunikazioa eta hormonakomunikazioa bereiziko dituzu.
Zenbait animalia taldetan nerbiosistema nola antolatuta dagoen
jakingo duzu.
Animalien zenbait lokomozio-aparatu
bereiziko dituzu.
Landareek inguruneko aldaketekiko
zer-nolako erantzunak sortzen dituzten
ulertuko duzu.
Izaki bizidun zelulabakarrek zer-nolako
harremanak dituzten ikasiko duzu.
Landareen geotropismoa aztertuko
duzu, esperimentu baten bidez.

Rhesus tximinoak, makakoak.

Harremana
eta koordinazioa

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:12

Pgina 47

1953an, japoniar zientzialari batzuk Koshima uharteko hondartzara joaten


ziren egunero, hantxe, Japonian, bertako makakoentzat (rhesus tximinoak)
batatak uztera; izan ere, makako kopurua hainbeste hazi zen, bertako
natura-baliabideak ez baitziren aski denek jan zezaten. Zientzialariek
tximino haien portaera aztertu nahi zuten hurbiletik, eta horregatik eramaten zieten jatekoa: batata bila basoa utzita, kanpoan agerian geratzeko.
Behin, makakoei jaten eman ondoren, hauxe ikusi zuten zientzialariek:
18 hileko eme batek batata bat hartu, esku batez ur azpian sartu, eta
besteaz harea kendu zion. Egun batzuen buruan, Imoren ama, hala deitu
baitzioten eme gazte hari, gauza berbera egiten hasi zen; eta geroago,
Imoren jolaseko lagun guztiek hartu zuen ohitura hura, batatak ahoan
sartu aurretik garbitzekoa.
Gaur egun, Koshimako makako guztiek garbitzen dituzte batatak itsasoko
uretan, eta haietako askok, gainera, hozkada bakoitzaren aurretik behin
eta berriz sartzen dituzte ur azpian, zapore gazia gustuko balute bezala.
Bi urte inguru geroago, zientzialariek gari aleak sakabanatu zituzten
hondartzako harean. Makakoek banan-banan hartzen zituzten aleak,
jateko. Baina egun batean, Imok esku bete harea eta gari hartu, eta uretara
bota zuen. Harea hondoratu egin zen, noski, eta gari aleak ur gainean
gelditu ziren; orduan, Imok aleak bildu eta jan egin zituen. Pare bat hilen
buruan, jokabide hura ere ondo ikasia zuten denek, bai amak, bai jolaseko
lagunek, bai uharteko gainerako makako guztiek.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Zer organori esker har dezakete makakoek
informazioa ingurunetik?
2. Zerk eragin du Imok horrela jokatzea?
Eta erantzun hori ematea?
3. Zer onura lortuko dituzte Imok nahiz
gainerako makako guztiek portaera
horrekin?
4. Tximinoetan, gainerako animalietan
bezala, bi sistemak koordinatzen dute
organo guztien funtzionamendua.
Zein dira bi sistema horiek?
5. Erantzun al diezaiekete landareek
estimuluei? Nola?
Bilatu erantzuna
Zer portaera mota izaten dituzte
animaliek?

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:12

Pgina 48

Harremana eta koordinazioa,


izaki bizidunetan

Izaki bizidunek ezinbestekoa dute elikatzea, bikotekidea bilatzea, harraparietatik babestea; hau da, ingurunearekin harremana izatea.
Harreman-funtzioari esker, izaki bizidunak gai dira gorputzaren
barruan nahiz hartatik kanpo gertatzen diren zenbait aldaketa
(estimulu) hautemateko eta haiei ahalik ondoena erantzuteko.

Harremaneko elementuak

Igelak, gose denean, barne-estimulu bat jasotzen


du; eta zer jan horretan, intsektu bat ikusten du
(kanpo-estimulua), ikusmenaren bidez.

Informazioa nerbio-zentroei helarazten zaie.


Zentro horiek erantzun bat lantzen dute, eta gero,
efektoreek erantzun hori gauzatuko dute.

Izaki bizidun orok estimulu jakin bat hautematen duenetik erantzun bat
landu bitarteko prozesuan zenbait elementuk hartzen dute esku:
Estimuluak. Nolabaiteko erantzuna sorrarazteko gai diren ingurunealdaketak dira, bai kanpokoak bai barnekoak.
Estimulu jakin batek, berberak, hainbat erantzun sorraraz ditzake,
aurkakoak era bai, ingurunean zer-nolako egoera den.
Hiru estimulu mota daude:
Fisikoak; besteak beste, argia, tenperatura, soinua eta presioa.
Kimikoak; esate baterako, barne- nahiz kanpo-ingurunean substantzia kimikorik baden ala ez (adibidez, ura, gatzak, substantzia
kutsagarriak).
Biotikoak; hau da, beste izaki bizidun batzuk ere bertan egoteak
sortzen dituen estimuluak.
Bestalde, kontuan hartuz estimuluek zer jatorri duten, bi mota bereizten dira: barne-estimuluak, organismoaren barnekoak badira, eta
kanpo-estimuluak, kanpokoak badira.
Errezeptoreak. Estimuluak hautematen dituzten egiturak dira.
Animalietan, zentzumen-organoak gai dira gorputzetik kanpoko
estimuluak hautemateko eta haiek nerbio-zentroetara helarazteko;
haietan, gero, erregistratu egingo dituzte, eta erantzunak landuko.
Koordinatzaileak. Errezeptoreek bidalitako informazioa hartzen
duten organoak dira; informazioa jaso ondoren, interpretatu egiten
dute, eta gero, organo efektoreetara mezu egokiak bidaltzen dituzte.
Animaliek funtzioak koordinatzeko bi sistema garatu dituzte: nerbiosistema eta sistema endokrinoa edo hormonala. Zer dute desberdin?
Bada, zenbateko arintasunez erreakzionatzen duten, estimuluak zer
bidetan zehar bidaltzen dituzten, eta zer funtzio erregulatzen eta
koordinatzen dituzten.
Efektoreak. Erantzunak gauzatzen dituzten egiturak dira. Animaliek
bi efektore mota dituzte: giharrak eta guruinak.
ARIKETAK
1. Zer koordinazio mota dituzte animaliek? Zerk bereizten du
koordinazio mota bakoitza?

Igelak intsektua harrapatu, eta gosea


asetzen du, horrela. Nerbio-sistemak eta sistema
endokrinoak koordinatzen dute prozesua.

48

2. Zer dira efektoreak? Zer efektore dituzte animaliek?

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:12

Pgina 49

Nola erantzuten dute izaki bizidunek?


Erantzuna deritzo izaki bizidunek estimulu batekiko erreakzio gisa egiten
duten ekintzari. Landareetan, erantzunak motelak dira, eskuarki, eta
gehienak hazkuntzarekin lotuta daude; animalietan, berriz, erantzunak
azkarragoak dira. Bi erantzun mota daude:
Mugimenduzko erantzunak. Mugimendu bat egitea da erantzuna.
Mugimenduak erantzun zehatzak eta azkarrak dira, eta lokomozioaparatuak egiten ditu. Mugimendua sortzen duten organo efektoreak
giharrak dira.
Jariatzezko erantzunak. Substantzia jakin bat sortzea da erantzuna.
Sortze horri jariatzea esaten zaio, eta erantzun horiek, jariatzeak,
guruinek egiten dituzte.
Portaera eta moldaera
Organismoek kanpo-estimuluekiko erreakzionatuz sortzen dituzten
erantzunen multzoak izaki bizidun bakoitzaren portaera eragiten du.
Landareen portaera guztiak organoren bat haztearekin lotuta daude ia
beti: fruituak, zurtoina

Izerdia eta listua sortzea jariatzezko


erantzunak dira.

Animalietan, aldiz, bi portaera mota bereizten dira:


Berezkoa edo senezkoa. Izaki bizidunek herentziazko faktoreen
ondorioz duten portaera da; hots, animaliek jaiotzetik bertatik duten
portaera, inolako ikaskuntzaz bereganatu ez dutena. Senezko portaeretako bat da, esate baterako, txitatxoak arrautza-oskoletik irten bezain
laster janari bila mokoka hastea.
Bereganatua edo ikasia. Izaki bizidunek ingurune-faktoreen ondorioz
duten portaera da. Ikaskuntzaren ondorioa da. Portaera mota hori
alda daiteke.
Ia animalia guztiek ikas dezakete, baita ornogabeek ere; baina batzuek
beste batzuek baino azkarrago ikasten dute, gaitasun hori animalien
adimenarekin estu-estu lotuta baitago.

ARIKETAK
3. Zer bi erantzun mota
sortzen dituzte animaliek
estimuluekiko?

Jaio bezain laster, txitatxoak elkarren


ondoan uzkurtzen dira, berez, hotzetik
babesteko. Senez egiten dute.

Hegaztiek inon ikasi gabe eraikitzen


dituzte habiak. Berezko portaerari
jarraitzen diote, besterik gabe.

4. Zertan dira desberdinak


senezko portaera eta portaera
ikasia? Animalia guztiak al
dira ikasteko gai? Zeren
baitan dago?

49

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:12

Pgina 50

2
Ugaztunen
bost zentzumenak
Estimulua

Errezeptorea Zentzumena
Begia

Ikusmena

Soinua

Belarria

Entzumena

Usaina

Pituitarioa
(sudurhobiak)

Usaimena

Zaporea

Dastamenpapila
(mihia)

Dastamena

Argia

Ukipenezkoak

Korpuskuluak
Ukimena
(larruazala)

Estimulu-errezeptoreak

Animaliek eta landareek ez dituzte estimuluak berdin hautematen.


Animaliek zenbait zentzumen-organo dituzte. Landareetan, berriz,
organismo osoan banatuta dauden zenbait zelulak betetzen dute funtzio
hori.
Errezeptoreak deritze kanpo-estimuluak nahiz barne-estimuluak
hautematen berezituta dauden egitura sentsorialei.

Kontuan hartuz errezeptoreak non dauden, bi mota bereizten dira:


Kanpo-errezeptoreak. Organismoaren azalean daude, eta kanpotik
datozen estimuluak hauteman ditzakete. Kanpo-errezeptoreak dira,
esaterako, zentzumen-organoak.
Barne-errezeptoreak. Organismoaren barnealdean daude, eta haren
barnetik datozen estimuluak hautematen dituzte. Kanpo-errezeptoreak
dira, adibidez, gosea eta egarria hautematen dituzten errezeptoreak.
Bestalde, kontuan hartuz zer estimulu motarekiko diren sentikorrak,
animalien errezeptoreen baitan lau multzo bereizten dira:

ARIKETAK
5. Zure ustez, zer errezeptore
mota dituzte ugaztunek
larruazalean?
6. Zer errezeptore motaren
bidez dakite animaliek egarri
edo gose direla?

Zenbait sugeren
usaimen-hobiek harrapakinen
beroa hautematen dute.

50

Errezeptore mekanikoak. Ukipenarekiko, presioarekiko, oinazearekiko, mugimenduarekiko eta soinuarekiko sentikorrak dira. Adibidez,
ukimenaren errezeptoreak eta soinuarenak; lehenak gorputz osoan
banatuta daude, eta bigarrenak, belarrian.
Errezeptore kimikoak. Ingurunean zenbait substantzia daudela
hautematen dute. Ornodun askoren eta askoren errezeptore kimikoak
dastamen-zelulak dira, baita usaimen-zelulak ere. Dastamen-zelulak
ahoan daude, eta zenbait elikagairen zaporea hautematen dute;
usaimen-zelulak sudurrean daude, eta usainen berri ematen dute.
Bero-errezeptoreak. Ingurunean tenperatura-aldaketarik izan den
hautematen dute. Gorputz osoan egoten dira, eta ornodunek larruazalean izaten dituzte.
Argi-errezeptoreak. Argia hautematen dute, eta ezinbestekoak dira
ikusmenerako. Argi-errezeptoreak dira, esate baterako, ornodunen
begiak eta artropodoen ozeloak (begi bakunak).

Ornogabeen begi konposatuek


inguruneko mugimenduak
hautematen dituzte.

Artropodoen antenek
errezeptore kimikoak
dituzte.

Arrainen albo-lerroak
uraren sakonera eta bertako
bibrazioak hautematen ditu.

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:13

Pgina 51

Koordinazio-sistemak

Izaki bizidunek era askotako funtzioak egiten dituzte aldi berean: hazi,
arnasa hartu, elikatu, etab. Hori dena egin ahal izateko, ezinbestekoa
dute koordinazio-sistemaren bat izatea, lan guztiak behar bezala eta
une egokian egin daitezen.
Animaliek bi sistema dituzte, bizi-funtzioak erregulatzeko eta koordinatzeko:
Nerbio-sistema. Sistema horrek nerbio-bulkaden bidez erregulatzen eta koordinatzen ditu organismoaren funtzioak. Erantzun
azkarrak eta iraupen laburrekoak behar dituzten funtzioak kontrolatzen ditu.
Nerbio-sistema neuronaz osatuta dago. Eta zer dira neuronak? Bada,
informazioa nerbio-bulkada gisa helarazten berezitutako zelulak.
Nerbio-bulkadak intentsitate txikiko korronte elektrikoak dira,
eta nerbioetan zehar informazioa eramaten dute.
Sistema endokrinoa. Sistema horrek substantzia kimikoak sortuz
erregulatzen eta koordinatzen ditu funtzioak. Erantzun motelak
baina iraunkorrak behar dituzten funtzioak kontrolatzen ditu.
Sistema endokrinoa guruin endokrinoz osatuta dago. Guruin horiek
hormona izeneko substantzia kimikoak sortzen dituzte, eta gero,
odolera isurtzen, hartan nahasita organismoan zehar joan daitezen.
Landareek zenbait substantzia kimiko sortuz koordinatzen dituzte
funtzioak, animalien sistema hormonalaren antzera.

Inguruan harrapariak daudela


hautemandakoan, harrapakinak
lasterka hasten dira. Bizirik iraungo
badute, garrantzi handikoa da
koordinazio-sistema bizkorrak
eta eraginkorrak izatea.

Nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko alderaketa


Ezaugarriak

Nerbio-sistema

Sistema endokrinoa

Zer bide erabiltzen du

Nerbioak

Odola

Zeren bidez helarazten du

Nerbio-bulkadak

Hormonak

Erantzunaren lastertasuna Azkarra

Motela

Erantzunaren iraupena

Laburra

Iraunkorra

Zer funtzio erregulatzen


eta koordinatzen ditu

Erantzun azkarrak behar


dituztenak; adibidez,
lokomozioa.

Erantzun iraunkorrak
behar dituztenak; adibidez,
hazkuntza, garapena
eta metabolismoa.

ARIKETAK
7. Adierazi zer koordinazio-sistema aritzen den egoera hauetan:
a) Eskua sutara hurbildu dugu, eta gero, berehala, urrundu.
b) Odoleko azukre kantitate egokia izan dadin zaintzea.
c) Kale bat zeharkatzekotan gara, baina auto bat datorrela ikusita,
gelditu egin gara.
8. Bilatu Funtsezko kontzeptuak atalean guruin hitzaren esanahia.

51

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:13

Pgina 52

Nerbio-sistema

Belakietan izan ezik, gainerako animalia guztien nerbio-zelulak (neuronak)


oso antzekoak dira. Baina nerbio-sistemaren egituraketari dagokionez,
alde handia dago talde batzuetatik besteetara, neuronen antolaketa
dela-eta, batez ere.
Nerbio-sistema deritzo nerbio-zelulek eratutako organo eta egitura
guztien multzoari. Haren ardura da koordinatzea, informazioa
biltzea, interpretatzea, erantzunak lantzea eta efektoreei helaraztea.

Ornogabeen nerbio-sistema
Ornogabeek nerbio-sistema bakunak dituzte. Bi dira azpimarratzekoak:
nerbio-sareak eta gongoil-sistema.
Nerbio-sareak

Gongoil-sistema

Sare zehaztugabea

Nerbio-kordoia

Garuna

Gongoilak

Zelenteratuek dituzte horrelakoak; adibidez, polipoek eta


marmokek. Nerbio-zelulek sare zehaztugabea eratzen dute,
animalian osoan, eta haren bidez, nerbio-bulkada bazter
guztietara helarazten da.

Anelidoek, artropodoek, moluskuek eta krustazeoek dute horrelakoa.


Gorputzean zehar zenbait gongoil dituzte, elkarren artean nerbiokordoiz lotuta, eta gongoil horietan biltzen dira neuronak. Gongoilik
handienak buruan biltzen dira, eta horrela, garuna eratzen dute.

Ornodunen nerbio-sistema
Garuna
Bizkarrezurmuina

Nerbioak

52

Ornodunek ornogabeek baino nerbio-sistema konplexuagoa dute.


Nerbio-zentroek eta nerbioek osatzen dute.
Nerbio-zentroak. Organo horiek errezeptoreen informazioa jasotzen
dute, eta gero, erantzunak landu, eta efektoreei bidaltzen dizkiete. Bi
organo dira: garuna eta bizkarrezur-muina; lehena buruan dago, eta
bigarrena, animaliaren bizkarraldean.
Nerbioak. Nerbio-zuntzez osatuta daude; hau da, neuronen luzakinez.
Nerbioek sare modukoa eratzen dute, eta sare horretan zehar joaten
dira bulkadak nerbio-zentroetatik gorputzeko atal guztietara. Giharrak
uzkurrarazten dituzte, guruinei substantziak jariarazten dizkiete
Funtsean, bi nerbio mota daude, zer funtzio egiten dituzten kontuan
hartuz:
Zentzumen-nerbioak. Errezeptoreetatik nerbio-zentroetara eramaten dute informazioa.
Nerbio motorrak. Nerbio-zentroetatik gorputzeko organo efektoreetara helarazten dute informazioa: giharretara eta guruinetara.

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:13

Pgina 53

Zein da nerbio-sistemaren funtzionamendua?


Zentzumen-organoek (errezeptoreek) jasotako informazioa landu egiten
du nerbio-sistemak, eta ondoren, erantzun bat prestatzen du. Nerbiosistemaren funtzionamendua oso antzekoa da animalia guztietan.

Zentzumen-organoek estimulu bat


hautematen dute: hots bat, irudi bat,
usain bat Orduan, errezeptoreek
estimulu hori nerbio-bulkada
bihurtzen dute.

Zentzumen-nerbioek informazioa
garunera eramaten dute.
Garunak, orduan, informazioa
hartu, aztertu, eta erantzun egoki
bat prestatzen du.

Erantzuna organo efektoreei bidaltzen


zaie. Giharrek mugimendua sortzen
dute, eta guruinek substantzia
kimikoak jariatzen dituzte.
Erantzuna ia bat-batekoa da.

Edozein estimulurekiko erantzunik azkarrenei eta soilenei ekintza


erreflexuak esaten zaie. Horrelako erantzunak oharkabekoak dira,
gehien-gehienetan animaliak ez baitaki zer egitera doan; mugimendua
egin ondoren ohartzen da animalia gertatutakoaz. Ekintza erreflexu
asko babeserako dira, arriskuko egoerak saihesteko balio dute.
Beste erantzun batzuk, berriz, borondatezko ekintzak dira; adibidez,
animalia bat atzetik harrapakin bat jarraika duenean lasterka hastea.
Horrelako erantzunak ez dira automatikoki gertatzen, jakinaren gainean
baizik; izan ere, animaliak ekintza horiekiko kontrol osoa du une oro,
eta alda ditzake.

ARIKETAK
9. Zer funtzio betetzen du
nerbio-sistemak?
10. Zer dira nerbioak?
11. Zer dira ekintza erreflexuak?
Eman adibide bat.

JAKINGARRIAK

Neuronak
Nerbio-bulkadak helarazten berezitutako
zelulak dira neuronak. Egitura berezia dute,
harizpi itxurako luzakinak baitituzte; haiei
esker, erraz elkartzen dira beste neurona
edo organo batzuekin.
Neuronen luzakinek zuntzak eratzen dituzte,
eta zuntz horiek, bildu egiten direnez, balak.
Bestalde, bala horietako batzuk ere elkartu
egiten dira, eta horrela, nerbioak eratzen dira.

Axoia. Luzakin luze-luzea da, eta bukaera


aldean adarkatu egiten da. Hari esker,
nerbio-bulkadak beste neurona edo
organo batzuetara irits daitezke.

Zelula-gorputza.
Nukleoa dago bertan,
bai eta zitoplasmaren
zati bat ere.

Dentritak. Luzakin labur, ugari


eta oso adarkatuak dira. Haien
bidez, beste neurona batzuekin
elkartzen dira.

53

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:13

Pgina 54

Sistema endokrinoa

Nerbio-sistemaz gain, sistema endokrinoa ere aritzen da organismoaren


funtzioak kontrolatzen.
Sistema endokrinoa guruin endokrinoak deritzen organo
berezituez osatuta dago. Guruin horiek hormonak sortzen
dituzte; hots, mezulari-lana egiten duten substantziak.

Hormonak deritze guruin endokrinoek sortzen dituzten substantzia


kimikoei. Guruinek odolera jariatzen dituzte hormonak, eta odolaren
bidez organismo osoan banatzen dira, organo jakin batzuetan berariaz
eragin dezaten.

ARIKETAK
12. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean hormona hitza.
13. Nola iristen dira hormonak
guruin endokrinoetatik eragin
behar duten organoetara edo
zeluletara?
14. Aipatu sistema endokrinoak
kontrolatzen dituen zenbait
ekintza.

Oro har, sistema endokrinoak nerbio-sistemak baino ondorio motelagoak eta denbora luzeagokoak ditu; esate baterako, heldu egiterakoan
gorputzean gertatzen diren aldaketak, ugatzek esnea sortzea, zenbait
animaliatan metamorfosian gertatzen diren aldaketak, etab.
Guruin endokrinoak
Giltzurrun
gaineko
guruina

Tiroidea eta
paratiroidea

Hipofisia

Giltzurrun Tiroidea eta


Obulutegiak gaineko
paratiroidea
guruinak

Pankrea
Testikuluak

Pankrea

Hipofisia

JAKINGARRIAK

Feromonak
Animalia guztiek feromona izeneko substantzia kimikoak dituzte:
guruin bereziek sortuak, organismotik kanpora jariatzen dira, eta
komunikazioko seinale kimiko gisa jarduten dute, espezie bereko
beste banakoek portaera jakin bat izan dezaten eragiten baitute.
Intsektu sozialetan (hots, erleetan, termitetan eta inurrietan),
feromonek berebiziko garrantzia dute, haiei esker bereizten
baitituzte gizarteko banako motak, batetik, eta bestetik, haien
bidez koordinatzen eta erregulatzen baitituzte banako mota
bakoitzak egin beharreko jarduerak. Erleetan, gainera,
sexu-erakarpenerako balio dute.
Ugaztun askok zeinek bere lurraldea markatzeko erabiltzen dituzte.
Beste ugaztun batzuetan, berriz, urruti-urrutitik ere arrek emeak
non dauden jakin dezaten balio dute.
Zure ustez, sistema endokrinoaren baitako substantziak al dira
feromonak? Zergatik?

54

Erle erreginak jariatzen duen feromona dela medio,


erlauntzeko erleak haren inguruan ibiltzen dira.

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:13

Pgina 55

Lokomozio-aparatua

Inguruan zenbait estimulu izanez gero, animaliak lekualdatu egiten


dira, erreakzio modura: estimulura hurbiltzen dira, edo bestela, hartatik
urrundu.
Animaliei mugimenduak egiteko aukera ematen dieten organoen multzoari lokomozio-aparatua esaten zaio. Aparatu horrek eginarazten ditu
nerbio-sistemak agindutako mugimenduzko erantzunak.
Ornogabeen lokomozio-aparatua
Ornogabe askok kanpo-eskeletoa edo exoeskeletoa dute, eta organismoari eusteko, hura babesteko eta lokomozioko funtzioak betetzeko balio
diete. Baina horrelako eskeletoa duten animaliek arazo bat izaten dute:
ezin dira hazi.

Substratuari finko bizi


diren animaliek
(koralek, muskuiluek)
eta mugimendu
geldokoek (itsas trikuek,
itsas izarrek) estalki gogorra
izaten dute, babesteko.

Intsektuak lokomozio azkarreko animaliak dira; izan ere, exoeskeleto


gogorra eta zurruna izan arren, artikulazioetan arina eta malgua da, eta
horri esker, lekualda daitezke. Hazi ahal izateko, mudaz baliatzen dira,
eta bizitzan zehar zenbait aldiz berritzen dute eskeletoa.
Ornodunen lokomozio-aparatua
Ornodunek barne-eskeletoa edo endoeskeletoa dute: hezurrek osatzen
dute, eta hezurrak elkarren artean lotzeko, artikulazioak dituzte.
Hezurrak berez zurrunak badira ere, eskeletoa malgua da, eta mugimendu
mota ugari egin ahal izaten dituzte ornodunek. Eskeletoak, gorputzari
forma emateko eta hari eusteko ez ezik, eskeleto-giharrak finkatzeko ere
balio du, eta kutxa modukoa eratzen duenez, zenbait barne-organo
babesteko ere bai.
Giharrak uzkurtu eta erlaxatu egiten dira, eta horri esker, estimuluei
erantzuteko borondatezko mugimenduak gauzatzen dituzte. Giharrak
tendoien bidez lotzen zaizkie hezurrei.
Intsektuek, hazteko, soinean duten eskeletoa
uzten dute, eta gero, beste bat handiagoa
egiten. Horri muda esaten zaio.

Ornodun baten eskeleto-sistema


Barrunbe
torazikoa

Bizkarrezurra

ARIKETAK
15. Zer da eta zertarako balio
du eskeletoak?

Burezurra

16. Zer dira eta zertarako balio


dute giharrek?
17. Nola gertatzen da
mugimendua?
18. Zer da muda? Zertarako
egiten da?
Gorputz-adarrak

55

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:13

Pgina 56

Landareen erantzunak
estimuluekiko

Landareek ez dute estimuluen errezeptore izango den zentzumen-organorik, ez lekualdatzeko balioko dien lokomozio-organorik, ez erantzunik
sortu ahal izateko nerbio-sistemarik ere. Baina, hala ere, gainerako izaki
bizidun guztiak bezalaxe, gai dira estimuluak hautemateko, haiekiko
erreakzionatzeko eta erantzunak sortzeko.
Landareen erantzunak animalienak baino motelagoak dira, eta batzuetan,
ez dira hain nabarmen ikusten; funtsean, hazkuntza aldatzea izaten da
erantzuna.
Landareek hainbat estimulu mota hautematen dituzte:
Argi-estimuluak. Argi-erradiazioak edo argi-intentsitatearen aldakuntzak.
Grabitazio-estimuluak. Grabitatearen indarra da estimulua.
Estimulu mekanikoak. Besteak beste, kolpeak, urratuak eta presioa.
Estimulu kimikoak. Inguruan substantzia kimikoak egoteak edo
zeudenak aldatzeak eragindako estimuluak.
Bero-estimuluak. Tenperatura-aldaketak.
Estimulu hidrikoak. Adibidez, lurzoruko ur kantitatea eta hezetasun
atmosferikoa.
Landareek kanpo-estimulu horietakoren bat hautematen dutenean, bi
modutara erantzuten dute: tropismoen bidez edo nastiak deritzen
erantzunen bidez.
ARIKETAK
19. Landare batzuek loreak zabaldu
egiten dituzte, gauez, eta itxi,
egunez. Zer estimulu motak
eragiten du erantzun hori?
20. Nolakoa da zurtoinen
fototropismoa, positiboa
ala negatiboa?

Tropismoak
Tropismoak erantzun iraunkorrak dira, eta hainbat
estimuluri erantzunez landarea norabide jakin batean
haztea eragiten dute.

Tropismoa positibotzat hartzen da, erantzuna estimuluaren alderantz


gertatu bada, eta negatibotzat, kontrako noranzkoan izan bada.
Hona hemen tropismo mota nagusiak:

Landareen zurtoina fototropismo positiboa dela medio hazten da,


eta sustraia, geotropismo positiboa dela-eta.

56

Fototropismoa. Argia da estimulua. Zurtoinak argirantz hazten dira.


Geotropismoa. Grabitateak eragindako
erantzuna da. Sustraiak lurraren barnerantz hazten dira; horri esker, errazago
lortzen dituzte ura eta gatz mineralak.
Tigmotropismoa. Zerbait ukituz egoteak
eragindako erantzuna da. Landare igokariak euskarri baten inguruan kiribiltzen
dira; adibidez, mahatsondoak.
Hidrotropismoa. Urak eragiten du.
Landareen sustraiak lurzoruan ur ugarikoak diren lekuetarantz hazten dira.

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:13

Pgina 57

Nastiak
Nastiak deritze landareen zenbait atalek kanpo-estimuluekiko
erreakzionatuz sortzen dituzten erantzun iragankorrei.

Tropismoak ez bezala, mugimenduak ez dira noranzko jakin batean


gertatzen eta ez dira iraunkorrak, aldi baterakoak baizik.

Gau-loreak zabaldu egiten


dira iluntzean, eta itxi,
egunez.

Tulipak tenperaturaren
arabera zabaltzen edo
ixten dira.

Landare intsektujaleek
hostoak ixten dituzte,
intsektu bat pausatuz gero.

Minbera izeneko landareak


hostoak erabat biltzen ditu,
inork ukituz gero.

Landare-hormonak
Landare-hormonak deritze landareen bizi-funtzioak erregulatzen
eta koordinatzen dituzten substantzia kimikoei.

Landareetan, substantzia hori sortzen duten zelulak ez daude berariazko


guruinetan bilduta. Zelula horiek sustraien eta zurtoinen alde apikalean
egoten dira, nagusiki.
Ondoren, hormona horiek zelulaz zelula edo garraio-hodietan zehar
garraiatzen dira sortu diren lekutik eragin behar duten landare-ataleraino.
Landare-hormonek era askotako ekintzak egiten dituzte, baina hona
hemen azpimarragarrienak: fruituak lora eta hel daitezen eragin, hostoak
nahiz fruituak eror daitezen erregulatu, landareen zenbait egitura haz
daitezen suspertu, estomak itxi daitezen eragin
ARIKETAK
21. Egia al da landareak ez direla
mugitzen? Eman arrazoiak,
zure erantzuna azaltzeko.
22. Zertan dira desberdinak
tropismoak eta nastiak?
23. Zer estimulu motak eragiten
du mahatsondoen kiribilak
biribilkatzea?
Etilenoa landare-hormona bat da,
eta fruituak bizkorrago hel daitezen
lortzeko erabiltzen dute nekazaritzan.

Udazken oro landare batzuei


hostoak erortzea landare-hormonek
erregulatzen dute.

24. Zer dira landare-hormonak?

57

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:13

Pgina 58

JAKINGARRIAK

Harreman-funtzioa, izaki bizidun zelulabakarretan


Izaki bizidun zelulabakar guztiak gai dira ingurunearekin
harremana izateko, haren beharra baitaukate, bizirik
iraungo badute.
Zelula orok ingurunean zer-nolako aldaketak
(estimuluak) gertatzen diren hauteman eta haiei
erantzun ahal izateari zelula-sentikortasuna deritzo.

Izaki bizidun zelulabakarrek era askotako estimuluak


hautematen dituzte:

Fisikoak; hala nola, argi-aldaketak, presio-aldaketak,


tenperatura-aldaketak

Kimikoak; esate baterako, zelularen inguruan den


substantzia kimiko baten kantitatea aldatzea.

Erantzun motak
Izaki bizidun zelulabakarrek era askotara erantzuten
dute; baina laburbilduz, erantzun guztiak bi multzotan
bereiz ditzakegu:

Erantzun estatikoak. Horrelako erantzunetan, zelulak


ez du inolako mugimendurik egiten.
Elikagairik eza, lehortasuna, tenperaturak gora
egitea eta beste zenbait aldaketa gertatuz gero,
zenbait organismok bizi-egoera estaria har dezakete,
enkistamenduz.

Erantzun dinamikoak. Zelulak mugimenduren bat


egiten du, bai estimulurantz hurbiltzekoa (erantzun
positiboa) bai estimulutik urruntzekoa (erantzun
negatiboa). Horrelako mugimenduei taktismoak
deritze, eta hainbat estimuluk eragin ditzakete:
grabitateak, tenperaturak

Enkistatzea deritzo zelulari kanpo-estalki gogor eta iraunkorra


sortzeari; estalki horrek zelula kanpo-ingurunetik isolatzen du,
eta bizirik iraun dezan laguntzen dio.

Hiru mugimendu mota

Ameboidea. Zitoplasma luzatuz


gertatzen da. Luzakin horiei
pseudopodoak deritze, eta amebak
nahiz beste organismo batzuk
mugitzen dira horrela.

Dardara-mugimendua. Zilioen edo


flageloen bidez gertatzen da; hots,
zitoplasmaren luzakin mehe batzuen
bidez. Paramezioak zilioak ditu, eta
euglenak, flagelo luze-luze bat.

ARIKETAK
25. Bilatu zertan diren desberdinak zilioak eta flageloak.
26. Bilatu Funtsezko kontzeptuak atalean pseudopodo hitzaren esanahia.

58

Uzkurdura-mugimendua. Zelula
txikitu eta luzatu egiten da, beti
norabide berean, baina lekualdatu
gabe. Bortizela mugitzen da
horrela.

832926 _ 0046-0063.qxd

21/2/08

13:13

Pgina 59

Zientzia zure esku


Hipotesiak egitea eta egiaztatzea. Landareen geotropismoa
Landareen sustraiak lurzoruaren barnerantz hazten
dira, eta gertaera horri geotropismo positiboa esaten
zaio. Sustraien geotropismoa ikusita, badirudi landarea
gai dela Lurraren grabitatea hautemateko, eta noranzko
egokian orientatuz erreakzionatzen duela.

Hipotesi hau egin dezakegu: sustraiak beti beherantz


hazten badira, edozein landare azpikoz gora jarriz gero
sustraia kontrako noranzkora begira jarriko da, egoki
hazten jarraitzeko. Egin dezagun esperimentu erraz
bat, hipotesi hori zuzena den ikusteko.

1. Presta dezagun ontzi bat, haziak ernetzeko.


Beirazko edo plastikozko ontzi garden bat erabiliko
dugu. Hasteko, kotoiz bete behar dugu, ontziaren
garaieraren hiru laurden bete arte.
Ondoren, babarrun, dilista edo txitxirio batzuk
jarriko ditugu, kotoian hortxe erdi-erdian sartuta,
ontziaren horma ukitzen dutela, haziak nola
hazten diren ikusteko.
Azkenik, ura botako dugu, kotoia heze egon dadin,
eta ontzia aireztapen oneko leku argitsu batean
utziko dugu, giro-tenperaturan.
Astebete baino zertxobait gehiago behar da
esperimentua osorik egiteko. Beraz, garrantzi
handikoa da kotoia beti heze dagoen zaintzea,
baina adi: heze egon behar du, eta ez urez blai.

2. Azter dezagun hazien bilakaera. Bizpahiru

Haziak

Kotoia

egunen buruan, haziak ernetzen hasiko dira.


Zurtoina haziko zaie, gorantz, bai eta sustraia
ere, beherantz.

3. Egiazta dezagun hipotesia. Horretarako, sustraia


zentimetro bat luze dela ikusitakoan, ontzia
etzanda jarriko dugu, aldeetako baten gainean
jarrita egon dadin. Amaitze aldera, hiruzpalau
egunean zain egongo gara.

ARIKETAK
27. Azaldu zure koadernoan zer prozesuri jarraitu diogun esperimentu horretan, puntu
hauek garatuz:
a) Sarrera: azaldu, labur-labur, zer den sustraiaren geotropismoa.
b) Hipotesia zein den adieraztea, eta zer esperimentu egingo den argitzea.
c) Esperimentua azaltzea, eta besteak beste, landarea egunero zenbat hazi den adieraztea.
d) Emaitzak eta interpretazioa. Zuzena al zen hipotesia?
28. Marraztu zure koadernoan esperimentuaren emaitza, xehetasunez, eta adierazi zer
unetan den nabariena sustraiaren okerdura.
29. Begiratu eskuineko marrazkiari. Ontzia mahai baten gainean etzanda dago, eta hazi
bat erne dago barruan. Hazia ernetzen hasi zenean, orain dagoen bezalaxe al zegoen
ontzia? Denbora luzea darama ontziak etzanda ala etzan berri dute? Eman arrazoiak,
zure erantzuna azaltzeko.

59

832926 _ 0046-0063.qxd

22/4/08

13:16

Pgina 60

Ariketak
30. Kopiatu eta osatu taula hau, adieraziz zer
zentzumenek eta zer errezeptorek hautematen
dituzten inguruko informazio horiek,
ugaztunetan.
Informazioa

Zentzumena

Errezept.

Tenperatura
Objektuen forma
Argiak eta itzalak
Elikagaiek zer substantzia
dituzten
Inguruko bibrazioak

37. Elikagai atsegingarri bat usaintzen dugunean,


ahoa ur bihurtu zaigula esan ohi dugu.
Zer estimuluk eragiten du portaera hori?
Zer erantzun mota sortzen da?
38. Begiratu beheko marrazkiei eta, ondoren,
erantzun galderei.
A

Aireko substantzia kimikoak


Objektuen koloreak
Presioa

31. Ugaztunek bost zentzumen dituzte: ikusmena,


entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena.
Zure ustez, horietatik zein bi zentzumenek ematen
dute inguruneari buruzko informazio gehien? Zergatik?
32. Ornodunen gorputzeko zer organotara bidaltzen
dute informazioa zentzumen-organoek? Zer egiten
du organo horrek zentzumen-organoetatik jasotako
informazioarekin?

a) Zer portaera mota izan du barraskiloak,


berezkoa ala bereganatua?
b) Zer estimuluk eragin du portaera hori?
Eta erantzuna?
c) Zer onura lortzen du barraskiloak
portaera mota horrekin?
39. Zure ustez, zer funtzio betetzen dute
sugeen nahiz muskerren mihi zatibituak
eta katuen biboteak?

33. Zer bi koordinazio-sistema dituzte animaliek?


Iraungo al lukete bizirik animaliek, bi koordinaziosistema horiek gabe? Zergatik? Zure ustez, zer arazo
izango lituzkete, epe laburrean eta epe luzean?
34. Adierazi zein den estimulua eta zein erantzuna,
egoera hauetako bakoitzean.
a) Kanpoan oso tenperatura hotza denean, muskerrak
ezkutuan gorde, eta geldi-geldi geratzen dira,
energia kontsumoa ahalik gehiena murrizteko.
b) Lur-zizareek argitik ihes egiten dute, eta hezetasun
bila, lur hezean barrurantz ezkutatzen dira.
c) Marmokek, beste animalia bat ukituz gero,
zeluletako batzuetan duten harizpi bat jaurtitzen
dute, eta haren bidez, likido erresumingarri bat
injektatzen diote animalia horri.
d) Kameleoiak, inguruan harrapakinen bat dagoela
susmatuz gero, kamuflatu egiten dira, dauden
lekuko tonu berberak hartuz.
35. Ia ezinezkoa da etxeetan izaten diren euliak
eskuez zapaltzea, baina euliak hiltzeko tresna zulodun
horietako bat erabiliz, nahiko erraz harrapatzen dira.
Egin hipotesi bat, gertaera hori azaltzeko.
36. Egin eskema bat, adierazteko zer ibilbide egiten
duten estimuluak nahiz erantzunak nerbio-sistemaren
kontrolpean dagoen ekintzaren batean.

60

40. Adierazi beheko ekintza hauek borondatezkoak


ala oharkabekoak diren.
a) Untxiek, sasien artean hotsen bat entzunez gero,
burua bihurtzen dute.
b) Tximinoek, besoan sastada bat sumatuz gero,
azkar-azkar kentzen dute.
c) Katamotzak goizean goiz ibaiertzera joaten dira,
ura edatera.
d) Lehoien bihotz-taupadak bizkortu egiten dira,
gazelak harrapatu nahian atzetik doazenean.
e) Elefanteek ia gorputzeko tenperatura berbera
izaten dute beti.
f) Koalek gozo-gozo laztantzen diete azala kumeei.
g) Hontzek begiak mugitzen dituzte etengabe,
harrapakinik baden ikusteko.
41. Animalietan, giharren bat uzkurtzeak
gorputzean mugimenduren bat sortzea dakar.
Zure iritziz, zer bi baldintza bete behar dira
edozein gihar mugi dadin?

832926 _ 0046-0063.qxd

22/4/08

13:16

Pgina 61

42. Azaldu zer ondorio atera daitekeen bi marrazki


hauetatik.

43. Asmatu esperimentu bat, sustraien geotropismoa


eta hostoen fototropismoa azaltzeko.

44. Izaki bizidun guztiak gai dira beste banako


batzuetan portaera jakinak eragingo dituzten
estimuluak sortzeko. Hori izaki bizidunen arteko
komunikazio mota bat da.
Adierazi zer esanahi izan dezaketen gertaera
hauek:
a) Tximinoek garrasi egiteak.
b) Inurriek feromonak sortzeak.
c) Zenbait hegazti arrek luma koloretsuak
izateak.
d) Zenbait arrain emek sabel konkortua izateak.

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Erreflexu baldintzatuak
XX. mendearen hasieran, Ivan Pavlov medikua ohartu

zen bere laborategiko txakurrak listua eta urin


gastrikoak jariatzen hasten zirela, janaria ekarri ohi
zien pertsonaren oinkadak entzun orduko; hau da,
itxura guztien arabera, janaria aurreikusten ikasi
zuten txakurrek.
Pavlov, orduan, fenomeno hori zehatzago aztertzen
hasi zen, eta horretarako, beste estimulu batzuk erabili
zituen. Lehenbizi, neurtu zuen zenbat listu jariatzen
zuen txakurrak hari haragi puska bat erakutsitakoan,
eta berehala ohartu zen listu-jarioa ugaritu egiten zela
hori egindakoan (A). Esperimentuaren bigarren fasean,
egiaztatu zuen txakurrak ez zuela aparteko listu-jariorik
izaten kanpai-hotsa entzunez gero (B), eta ondoren,
txakurrak janaria jasotzen zuen orotan aldi berean
kanpai-hotsa entzun zezan ahalegindu zen (C). Azken
fasean (D), Pavlovek kanpaia zenbait aldiz jotzen zuen,
txakurrari haragi puska erakutsi aurretik; eta ohartu
zen listu ugari jariatzen zuela kanpai-hotsa entzutean,
nahiz eta janaririk batere ez erakutsi. Erantzuteko
modu horri erreflexu baldintzatua esaten zaio.
45. Zer ideia probatu nahi zuen Pavlovek?
46. Pavloven esperimentuaren lehen fasean,
zein da estimulua? Eta erantzuna?
47. Esperimentuaren bigarren fasean, zein da
estimulua? Eta erantzuna?
48. Zer organo efektorek eragin dituzte
erantzunak?

49. Adierazi ibilbide hauetatik zein egin duten


nerbio-mezuek:
a) Estimulua Errezeptorea Nerbio-zentroa
Efektorea (giharra) Erantzuna
b) Estimulua Efektorea Nerbio-zentroa
Efektorea (guruina) Erantzuna
c) Estimulua Erantzuna Errezeptorea
Nerbio-zentroa Efektorea (guruina) Erantzuna
d) Estimulua Errezeptorea Nerbio-zentroa
Efektorea (guruina) Erantzuna
50. Zer esaldik azaltzen du ondoen zer gertatu den
esperimentuan?
a) Txakurrak izandako portaera asoziazioz
ikasia da.
b) Txakurrak izandako portaera erabat
senezkoa da.
c) Kanpaia zenbat aldiz jotzen dugun,
horren araberakoa izango da txakurrak
jariatuko duen listu kantitatea.

61

832926 _ 0046-0063.qxd

19/4/08

12:41

Pgina 62

Laburpena
KOORDINAZIOA ETA HARREMANA, ANIMALIETAN

Estimuluak

Nolabaiteko erantzuna eragin dezaketen ingurune-aldaketak dira


estimuluak, bai kanpo-ingurunekoak, bai barne-ingurunekoak.
Hiru mota daude: fisikoak, kimikoak eta biotikoak.
Estimuluak hautematen dituzten egiturak dira. Animalietan,
zentzumen-organoetan daude. Hautemandako estimuluak nerbiobulkada bihurtzen dituzte, eta gero, bulkada horiek nerbio-zentroetara
iristen dira. Estimuluak nolakoak diren, lau errezeptore mota daude:

Errezeptoreak

Mekanikoak: ukipenarekiko, presioarekiko, mugimenduarekiko eta


soinuarekiko sentikorrak dira.
Kimikoak: zenbait substantzia kimiko badauden hautematen dute.
Bero-errezeptoreak: tenperatura-aldaketak hautematen dituzte.
Argi-errezeptoreak: argia hautematen dute.

Nerbiozentroak

Hainbat estimulurekin erreakzionatuz erantzunak lantzen dituzte,


eta gero, erantzun horiek organo efektoreei helarazten zaizkie.
Ornodunetan, garuna eta bizkarrezur-muina dira.
Nerbioen zeregina da bulkadak nerbio-zentroetatik gorputzeko atal
guztietara eramatea, eta efektoreei egin beharreko ekintza eginaraztea.

Erantzuna gauzatzen duten organoak dira. Bi erantzun mota izan


daitezke:

Efektoreak

Mugimenduzkoa: erantzuna mugimendua da. Lokomozio-aparatuak


egiten du.

KOORD. ETA HARREM.


LANDAREETAN

Jariatzezkoa: erantzuna zenbait substantzia jariatzea da. Guruinek


egiten dute.

Landareek bi erantzun mota izaten dituzte kanpo-estimuluekiko:


Tropismoak: hainbat estimuluri erantzunez landareak norabide jakin batean haztea.
Hazteko norabidea aldatze hori iraunkorra izaten da. Tropismoa positiboa dela
esaten da, landarea estimulurantz hazten denean, eta tropismoa negatibotzat
hartzen da, landarea estimulutik urruntzen denean.
Nastiak: hainbat kanpo-estimuluri erantzunez landarearen zenbait atal aldi baterako
mugitzea.

ARIKETAK
51. Adierazi zer gertatzen zaien animaliei estimulu bat gertatzen denetik erantzuna gauzatzen duten arte.
52. Osatu goiko eskema, adieraziz animaliek zer bi koordinazio-sistema dituzten, eta azalduz horietako bakoitzak
zer ezaugarri dituen. Landareek ere bi koordinazio-sistema horiek al dituzte?
53. Zer eragiten du organismoek kanpo-estimuluerekin erreakzionatuz sortzen dituzten erantzunen multzoak?
Zer motatakoa izaten da animalietan?
54. Osatu eskema, adieraziz zer tropismo mota nagusi dauden.

62

832926 _ 0046-0063.qxd

19/4/08

12:41

Pgina 63

Kaio hauskaren arrautzek oiloarrautzen itxura dute, baina


handiagoak dira. Berdexkak edo
marroiak dira kolorez, eta zenbait
orban ilun handi izaten dituzte,
mutur kamutsean, batik bat.
Antzarek bezala (lehen aritu baikara haiez), kaioek ere arrautzak
berreskuratzen dituzte, pirritanpirritan habiatik kanpora joanez
gero. Gerard Baerends holandar
etologoak portaera hori aztertu
du, hainbat esperimentu burutsu
eta zorrotzen bidez, aztertzeko
zehatz-mehatz zer estimuluri
esker dakien animalia horrek
habiatik kanpo dagoen objektua
egiaz arrautza bat dela.
Hauxe egin zuen Baerendsek:
kaio baten habiatik kanpo gezurrezko bi arrautza jarri, elkarren
ondoan, eta ezkutaleku batetik
begira, bi arrautzetatik zein eramaten zuen pirritan lehenbizi
aztertu. Milaka proba egin zituen,
eta guzti-guztietan arrautzen
ezaugarriren bat aldatu zuen,
jakiteko zein ezaugarri zituen
kaioak maiteen. Ez nahasteko,
aldi bakoitzean ezaugarri bakarra
aldatzen zuen. Probetako batean,
adibidez, hainbat neurritako
arrautzak jarri zizkien kaioei,

uso-arrautzen neurrikoetatik
hasi eta ostruka-arrautzen neurrikoetaraino, baina berezko arrautzek dituzten forma, kolorea eta
orbanak aldatu gabe, betiere.
Formak zer-nolako eragina duen
aztertzeko, prisma itxurako eta
zilindro formako ereduak erabili
zituen, bai eta bloke laukizuzenak
eta arrautza itxurako ereduak ere,
baina denak neurri berekoak eta
oso antzera margotuak, formarik
eraginkorrena zein den jakiteko.
Kaioentzat zer ezaugarri diren
garrantzi handienekoak aztertzeko, esperimentu ugari egin behar
izan zituen, arrautzen kokapenak
eragin nabarmen-nabarmena
baitzuen hegazti haietan: parean
bi arrautza berdintsu izanda,
batzuek ia beti ezkerrekoa aukeratzen zuten, eta beste batzuek,
eskuinekoa.
Hori guztia kontuan hartzeko,
kaio bakoitzari arrautza-pare
desberdin asko jarri behar zitzaizkion, eta haien kokapena sistematikoki aldatu. Oso emaitza
argigarriak azaldu ziren. Esate
baterako, arrautza-pare guztietatik handiena nahiago izaten
zuten kaioek, baita bi arrautza
horietako bat beren arrautzen

neurri berekoa eta bestea askoz


handiagoa bazen ere. Halaber,
nahiago izaten zituzten tanto
txiki ugariko gezurrezko arrautzak, berezkoen antzera orban
handi gutxi batzuk zituztenak
baino. Zergatik? Bada, segur aski,
arrautza handiak eta orban

ugarikoak deigarriagoak direlako.


Izan ere, baliteke ezaugarri horiek
kaioen begiak gehiago estimulatzea, eta beraz, haiei deigarri izateko aukera handiagoak edukitzea.
PETER J. B. SLATER,
El comportamiento animal.
Cambridge University Press
argitaletxea

IRAKURTZETIK ULERTZERA
55. Nolakoak dira kaio hauskaren arrautzak?
56. Kaioek nahiago izaten zituzten arrautza
handiak eta tanto ugarikoak. Zergatik?
57. Zer jakin nahi zuen Baerendsek?
Zer ondorio atera zituen Baerendsek
esperimentuetatik?
58. Egin kontu ikertu nahi duzula zer koloretako
arrautzak dituzten nahiago kaioek. Nola
egingo zenuke?
59. Baerendsek esperimentu bakoitzean arrautzen
ezaugarri bakarra aldatzen omen zuen.
Zure ustez, zergatik jokatzen zuen horrela?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Bideoak:

Secretos del mundo animal


TIM BIRKHEAD ETA BESTE BATZUK. Reader's Digest argitaletxea
Liburu interesgarri, atsegin eta arina da, koloretan irudiztatua, idazkera laoz idatzia, eta animaliei buruzko aurkikuntza
zientifiko liluragarriz josia.

El sexto sentido. JOHN DOWNER. BBC TV Production in


association with Australian Broadcasting Corporation and
Coronet Films.

Fisiologa animal. Adaptacin y medio ambiente


NIELSEN SCHMID. Omega argitaletxea
Animalien antolaketaren eta moldaeren berri jakiteko eskuliburu osoa da.

Artikuluak:
Ratas detectoras de minas. Okapi. 2006ko urtarrila. 49. zk.

Sentidos de los animales. Biovideo BBC saila.


2. bideoa.

Sarean:
www.educateca.com
Zientziekin lotutako informazio ugari.
www.todo-ciencia.com
Biologiari, fisiologiari, ekologiari buruzko informazioa.

63

IRAKURLEAREN TXOKOA

Zentzumen-sistemak

832926 _ 0064-0081.qxd

21/2/08

13:22

Pgina 64

Ugalketa

Itsas zaldi kumeak.

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Ugalketa zer eta zertarako den ikasiko
duzu.
Ziklo biologikoan zer aldi nagusi izaten
diren jakingo duzu.
Ugalketa asexuala eta sexu bidezko
ugalketa bereiziko dituzu.
Sexu bidezko ugalketak animalietan
zer fase dituen ikasiko duzu.
Landareen bizi-zikloan txandaka zer
organismo aritzen diren jakingo duzu.
Sexu bidezko ugalketak animalietan
zer fase dituen ikasiko duzu.
Bi ugalketa motek zer alde on eta
zer alde txar dituzten aztertuko duzu.
Lore baten marrazki zientifikoa
egingo duzu.

Itsas zaldi ar bat,


umedun.

Bi itsas zaldi, elkar gorteiatzen.

21/2/08

13:22

Amanda Vicent.

832926 _ 0064-0081.qxd

Pgina 65

Ez dago munduan inor itsas zaldiei buruz Amanda Vicent biologoak adina
dakienik. Hura da gai horretan adituena, eta animalia horiek ur azpian
zer-nolako portaera eta ugalketa dituzten aztertu duen lehena. Gaur egun,
Seahorse proiektuan dabil buru-belarri, itsas zaldien habitata babestu eta
haien ugalketa eta portaera aztertu nahian, betiko gal ez daitezen lagungarri izango delakoan.
Itsas zaldietan, ugalketa da harrigarriena, arra gelditzen baita umedun.
Ugalketaren prozesua dantza batekin hasten da: bi egun ere iraun dezake,
eta hartan, arra eta emea elkarri lotzen dira, isatsaren bidez. Ondoren,
emeak, arrautzak erruteko hodi baten bidez, 200 arrautza baino gehiago
sartzen dizkio arrari, hark sabelaldean duen poltsa batean. Arrautzak
poltsan erabat seguru daudenean, arrak esperma askatzen du, haiek ernal
daitezen. Poltsa horretan garatzen dira enbrioiak, ondo-ondo babestuta.
Bi astetik sei astera bitarteko denbora-tartearen buruan, eklosioa gertatzen da;
hots, itsas zaldi kumeak arrautzatik ateratzen dira. Orduan, arrak erditzea
egiten du: bere baitan kuzkurtu, eta kumeak kanporatzen ditu, zentimetro
ingurukoak, dagoeneko erabat garatuak, poltsako irekiduran zehar.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Zure ustez, zer organismo mota dira itsas zaldiak?
2. Zer ugalketa mota dute itsas zaldiek?
3. Zergatik da hain garrantzitsua ugalketa-funtzioa?
4. Zertan dira desberdinak sexu bidezko ugalketa eta
ugalketa asexuala?
5. Zer da ernalketa?
Bilatu erantzuna
Nola deritzo espezie bereko arrak eta emeak elkarren
oso desberdinak izateari?

832926 _ 0064-0081.qxd

19/4/08

11:29

Pgina 66

Ugalketa eta bizi-zikloa

Edozein espeziek bizirik iraungo badu, ezinbestekoa da banakoak


ugaltzea, hildakoak ordez ditzaten.
Ugalketa deritzo edozein espezietako banakoek beren antzeko
beste banako batzuk sortzen dituzten funtzioari; hau da, gurasoek
ondorengoak sortzeko funtzioari.

Oinarri-oinarrian, bi ugalketa mota daude:

Izaki bizidun guzti-guztiek dute ugalketa


deritzon funtzioa, hura gabe ezinezkoa
baita espezieak irautea.

Asexuala. Banako edo guraso bakar bat aritzen da, eta hark beste
banako batzuk sortzen ditu, bere berdin-berdinak. Horrela ugaltzen
dira algak, protozooak, onddoak, eta zenbait landare eta animalia.
Sexu bidezkoa. Eskuarki, bi banako edo guraso aritzen dira: ar bat eta
eme bat. Horiek bi-bien karaktereak dituzten beste banako batzuk
sortzen dituzte. Izaki bizidun zelulaniztunak ugaltzen dira horrela.
Bizi-zikloa edo ziklo biologikoa
Bizi-ziklo edo ziklo biologiko deritzo organismo orok bizitza osoan igarotzen dituen aldien multzoari; hau da, zigoto-alditik banako heldu
bihurtu eta ugaltzeko gai izan bitarteko faseen multzoari.

Hegazti baten bizi-zikloa

Eskuarki, ziklo biologiko orok fase hauek hartzen ditu barnean:

Ugalketa

Arrak emea
estaltzen du

Emean
ernaltzea
gertatzen da

Enbrioi-garapena

Edozein izaki bizidunen ziklo biologikoan zenbait aldi bereizten


dira, aldi horietako bakoitzean organismoak zenbait aldaketa bereizgarri izaten baititu, eta elikadura-premiak ere ez baitira berberak. Aldi
horien iraupenari dagokionez, alde handiak daude, zer espezie den:
amebetan, adibidez, ordu gutxi batzuk irauten dute, eta beste espezie
batzuetan, berriz, zenbait urte.

Arrautzak
erruten
ditu habian

Arrautza
garatuz doa,
enbrioia
eratzen
den arte

Ugalketa. Fase horretan, organismoek zelula bat edo zelula multzo


bat sortzen dute; zelula hartatik edo haietatik, gurasoen ezaugarriak
dituen beste banako bat sortzen da, gero.
Enbrioi-garapena. Ugalketan sortu den zelulatik, zigoto deritzon
hartatik, banako oso bat sortzen da, zenbait zatiketa direla medio.
Hazkuntza. Fase horretan, organismoa helduz joaten da, eta gorputza
hazi egiten zaio. Bukaeran, organismoak behin betiko neurria hartzen
du, bai eta bere espezieko helduek izaten dituzten ezaugarriak ere.
Izaki bizidun zelulabakarretan, zelulen bolumena handitzearen
ondorioz gertatzen da hazkuntza. Zelulaniztunetan, berriz, zelula
kopurua handitzearen ondorioz gertatzen da, nagusiki.
ARIKETAK
1. Zergatik zaie izaki bizidunei ezinbestekoa ugalketa?
Zer funtzio betetzen du ugalketak espezie orotan?
2. Zertan dira desberdinak ugalketa asexuala eta sexu bidezkoa?

Txita

Enbrioia
ateratzen da
Hazkuntza

66

3. Zer dira obozelulak edo zigotoak?

832926 _ 0064-0081.qxd

21/2/08

13:22

Pgina 67

Ugalketa asexuala,
animalietan

Ugalketa asexuala izatea oso arrunta da izaki bizidun zelulabakarretan,


baina ez, ordea, animalietan: animaliarik bakunenak eta eboluzio-maila
txikienekoak soilik ugaltzen dira horrela.
Sexu gabe ugaltzen diren animalietan, bi modutara gerta daiteke ugalketa,
nagusiki:
Zatiketaz. Banakoa bi zatitan edo gehiagotan hausten da, eta zati
horietako bakoitzetik ondorengo bat sortzen da. Horrela ugaltzen
dira zelenteratuak (adibidez, anemonak) eta harrak (esate baterako,
lur-zizareak eta planariak).
Itsas izarrak eta beste animalia batzuk sexu bidez ugaltzen dira, berez,
eta ez zatiketaz; baina gai dira birsorkuntza deritzon prozeduraren
bidez ustekabean galdutako gorputz zatiak berriro eratzeko. Arrabioek
eta sugandilek, besteak beste, zenbait organo ere birsortzen dituzte,
ahalmen horri esker; esate baterako, isatsa.
Gemazioz. Animaliari koskor edo gema bat ateratzen zaio gorputzean.
Organismo batzuetan, gema bereizi egiten da, eta banako heldu bat
sortzen da hartatik; horrela gertatzen da ur gezatako hidretan. Beste
izaki bizidun batzuetan, berriz, guraso duen organismoari lotuta
jarraitzen du, eta kolonia bat eratzen da; horrela egiten dute, esate
baterako, koralek.
Zatiketa
Zati
birsortuak

ARIKETAK
4. Zertan dira desberdinak
organismo zelulabakarren
erdibiketa eta animalien
zatiketa?
5. Sexu bidezko zer ugalketa
mota dira arruntenak
animalietan?

Birsorkuntza

Planaria
kumeak

Zati
birsortua

Itsas izarra

Zati
birsortua

Planaria
ama

Bakarkako gemazioa

Gemazio koloniala

Korala

Gema

Ur gezatako
hidra

67

832926 _ 0064-0081.qxd

19/4/08

11:29

Pgina 68

Sexu bidezko ugalketa,


animalietan

Animalia gehienak sexu bidezko prozesuen bidez ugaltzen dira. Baina


espezie batzuek txandakako ugalketa dute, eta sexu bidezko prozesuak
eta prozesu asexualak txandakatzen dituzte; adibidez, marmokek.

Sexu bidezko
ugalketa
Marmoka

Eskuarki, animalien sexu bidezko ugalketan sexu desberdineko bi banako


behar dira: banako arra eta banako emea; eta horietako bakoitzak
zelula sexual edo gameto bat edo batzuk jartzen ditu.
Arrek nahiz emeek ugalketarako organo berezituak garatzen dituzte,
gonada deritzenak; haietan, gametoak sortzen dira.

Larba

Polipoak
Zatiketa

Arretan, gonadak testikuluak dira, eta gameto maskulinoak edo


espermatozoideak sortzen dira haietan. Gameto horiek, eskuarki,
txikiak eta mugikarrak dira.
Emeetan, gonadak obulutegiak dira, eta gameto femeninoak edo
obuluak sortzen dira haietan. Gameto horiek mugiezinak dira, espermatozoideak baino handiagoak, eta substantzia elikagarriak pilatzen
dituzte, lehenbiziko faseetan enbrioi oraindik garatu gabea elikatzeko.
Banakoen sexua
Espezie batzuetako banakoek bi gonada motetatik bakarra dute; beste
batzuetakoek, biak. Hori kontuan hartuz, bi espezie mota bereizten dira:

Zelenteratuek bi aldi dituzte bizi-zikloan:


polipo-aldia eta marmoka-aldia. Marmokak
aske bizi dira, eta sexu bidez ugaltzen dira.
Sexu bidezko ugalketaren ondoren, larba bat
eratzen da, eta hura hazitakoan, polipo
bihurtzen da. Polipoa itsas hondoari itsasten
zaio, eta denbora-tarte baten buruan, zatitu
egiten da (ugalketa asexuala), eta marmokak
sortzen dira.

Sexubakarrak. Banako bakoitzak gonada mota bakarra du. Beraz,


organismoek sexu bereiziak dituzte: batzuk sexu maskulinokoak
dira, arrak ( ), alegia, eta testikuluak dituzte; eta beste batzuk sexu
femeninokoak dira, emeak ( ), alegia, eta obulutegiak dituzte.
Animalia gehienak sexubakarrak dira.
Batzuetan, espezie bereko arrek eta emeek elkarren antz handia dute,
eta gonadak soilik dituzte desberdin; halaxe da, adibidez, txakurretan eta untxietan.
Beste batzuetan, berriz, espezie bereko arrak eta emeak desberdinak
dira, bai neurrian, bai forman, bai kolorean; esate baterako, lehoiak,
erleak, paumak, etab. Hori hala denean, espezie horrek dimorfismo
sexuala duela esaten da.
Hermafroditak. Banako bakoitzak bi gonada motak ditu, maskulinoak
nahiz femeninoak. Banako hermafroditek bi gameto motak sortzen
dituzten arren, oso gutxik ernaltzen dute zeinek bere burua (autoernalketa). Hermafroditismoa oso ohikoa da substratuari itsatsita bizi diren
animalietan, mugimendu geldokoetan eta parasitoetan; adibidez,
barraskiloak, lur-zizareak, izainak eta lanpernak.
ARIKETAK
6. Non sortzen dira gametoak animalietan?
7. Aipatu dimorfismo sexuala duten zenbait animaliaren izenak.

Estalaldian, barraskiloetako batek arrarena


egiten du, eta besteak, emearena; eta
gametoak trukatzen dituzte.

68

8. Zure ustez, zergatik ez da ohikoa banako hermafroditetan


autoernalketa gertatzea?

832926 _ 0064-0081.qxd

21/2/08

13:22

Pgina 69

Ernalketa

Ernalketa deritzo obulu bat eta espermatozoide bat elkartu


eta bakoitzaren nukleoek bat egiteari; ernalketaren ondorioz,
obozelula edo zigotoa eratzen da.

Zigotoa, sortu ondoren, zatitzen eta zatitzen hasten da, harik eta enbrioia
sortzen den arte; orduan, enbrioia garatuz joango da, eta prozesuaren
bukaeran, banako oso bihurtuko.
Kanpo-ernalketako bizi-zikloa
Enbrioi-garapena

Kanpo-ernalketa. Uretako animalia gehienak ernaltzen


dira horrela, eta lehorreko gutxi batzuk ere bai: adibidez,
anfibioak eta zenbait intsektu. Amaren organismotik
Emea
kanpo gertatzen da; kanpo-ingurunean, alegia. Emeak
obulu ernaldu gabeak kanporatzen ditu, eta ondoren,
arrek espermatozoideak askatzen dituzte, obuluak ernal
ditzaten. Kanpo-ernalketa zoriaren baitan dago, eta horreEspermatozoideak
gatik, arrek nahiz emeek gameto ugari askatzen dituzte.
Barne-ernalketa. Itsas zaldiak eta beste arrain batzuk ernaltzen dira
horrela, bai eta olagarroak eta lehorreko ia animalia guztiak ere.
Ugaltze-aparatu femeninoaren barnean gertatzen da, ingurune nahikoa
hezea baita hura, ernalketarako ezinbesteko baldintza. Horretarako,
gehienetan beharrezkoa izaten da kopulazioa; hots, arrak, kopulazioorgano baten bidez, emearen ugaltze-aparatuan espermatozoideak
sartzea. Kopulazioz ernaltzen dira intsektu asko, narrastiak, hegaztiak
eta ugaztunak.

Arrautzak

Ernalketa gertatzeko, ezinbestekoa da gametoak ur-ingurune


egokian askatzea; bestela, izan ere, espermatozoideek ezingo
dute obuluraino igeri egin eta hura ernaldu. Bi ernalketa
mota daude:

Arra

Obuluak

Barne-ernalketako bizi-zikloa
Zigotoa
Espermatozoideak

ARIKETAK
Obulua

9. Zergatik dute lehorreko


animaliek barne-ernalketa,
eta ez kanpo-ernalketa?
10. Zure ustez, zer ernalketa mota
da onena, alde on gehien
dituena? Zergatik?
Arra

Emea

69

832926 _ 0064-0081.qxd

19/4/08

11:29

Pgina 70

Enbrioi-garapena

Enbrioi-garapen deritzo zigotoa sortzen denetik banakoa


jaio bitarteko prozesu osoari.

Ernalketa eta enbrioi-garapena non gertatzen diren kontuan hartuz, hiru


ugalketa mota bereizten dira animalietan:

Kanguruak nahiz gainerako martsupialioak


ugaztunak dira, baina ez dute plazentarik.
Kumeak heldu gabe jaiotzen dira, eta
martsupioan osatzen dute garapena;
hantxe ditu amak ugatzak, hain zuzen ere.

ARIKETAK
11. Zer da plazenta? Non sortzen
da? Zertarako da?
12. Zure ustez, zer alde on ditu
ugalketa bibiparoak, ugalketa
obiparoaren aldean?

Obiparoa. Enbrioia amaren gorputzetik kanpo garatzen da: arrautzan,


hain zuzen ere; eta hartan dauden gordekinez elikatzen da. Kanpoernalketa duten animaliak garatzen dira horrela: arrain gehienak,
esate baterako; eta barne-ernalketa duten batzuk ere bai: hegaztiak
eta narrasti gehienak, besteak beste.
Bibiparoa. Enbrioia amaren gorputzaren barnean garatzen da, eta
garapen-prozesuan, amak, babesteaz gain, elikatu ere egiten du.
Ugaztun gehienetan, amak sabelaren barnean duen organo batean
garatzen da enbrioia: umetokian edo uteroan, hain zuzen.
Enbrioia eta ama plazentaren bidez elkarri lotuta daude. Organo
hori umetokiaren barnealdean dago, eta hari esker, enbrioiak, amagandik oxigenoa eta mantenugaiak lortzeaz gain, hondakin-substantziak
kanporatzen ditu. Plazentatik zilbor-hestea ateratzen da: odol-hodiz
osatutako hodi bat da, eta plazenta eta enbrioia lotzen ditu.
Obobibiparoa. Enbrioia amaren barnean garatzen da, baina mantenugaiak arrautzako gordekinetatik lortzen ditu. Horrela ugaltzen dira
marrazo eta arraia batzuk, eta zenbait suge eta musker.
Enbrioi-garapeneko prozesuaren bukaeran, eklosioa gertatzen da,
obiparoetan eta obobibiparoetan, eta erditzea, bibiparoetan.

JAKINGARRIAK

Hegaztien arrautzak eta narrastienak


Hegaztietan nahiz narrastietan, obulu ernaldua arrautza bihurtzen da, eta hantxe garatzen da enbrioia.
Baina hegaztiek arrautzak berotzen dituzte, enbrioia haz dadin, eta narrastiek, berriz, ez.
Arrautzek atal hauek dituzte:
Oskola. Estalki porotsua da, karekizkoa, eta airea ukitu bezain laster
gogortu egiten da. Babesa ematen du.

Oskola
Txalaza
Gorringoa

Zuringoa

Oskolaren mintzak. Oskolaren azpiko aldean dauden bi mintz dira.


Arrautzaren mutur biribilduan bereizi egiten dira, eta horrela, aire-ganbera
bat sortzen da. Mikroorganismorik ez sartzeko balio dute, hesi modukoa
eratzen baitute.
Albumina edo zuringoa. Enbrioia elikatzeko ezinbesteko substantziak ditu.
Txalaza. Gorringoa zuringoaren erdi-erdian egon dadin gorringoa eta mintza
lotzen dituzten proteinazko bi harizpietako bakoitzari deritzo.
Gorringoa. Arrautza bera horixe da. Zelula bat da, obulutegitik askatutako obulutik
sortua, eta zitoplasma, nukleoa eta mintza ditu. Batzuetan, orban gorrixka bat
izaten du: blastodiskoa, hain zuzen ere; hartatik garatzen da enbrioia.

70

Blastodiskoa

Oskolaren
mintzak

832926 _ 0064-0081.qxd

19/4/08

11:29

Pgina 71

Enbrioi-aldiaren osteko
garapena

Enbrioi-aldiaren osteko garapena deritzo banakoa jaiotzen


denetik heldu bihurtu eta ugaltzeko gaitasuna hartu bitarteko
prozesuari.

Animalietan, garapen hori bi motatakoa izan daiteke:


Zuzena. Kumeek, jaiotakoan, helduen antzeko itxura dute, eta
horrenbestez, haztean baino ez datza prozesua. Bibiparo ugaztunak
garatzen dira horrela, bai eta substantzia elikagarri ugariko
arrautzak dituzten animalia obiparoak ere: narrastiak, hegaztiak eta
zenbait intsektu, alegia.
Zeharkakoa. Kumeak (larbak deritzenak, hain zuzen) erabat garatu
gabe jaiotzen dira, eta haien itxura eta portaera helduen itxuraren
eta portaeraren oso bestelakoak dira. Metamorfosi deritzen zenbait
aldaketaren bidez bihurtzen dira larbak heldu.
Metamorfosia

ARIKETAK
13. Zure ustez, zergatik dute
dieta desberdina larbek
eta helduek?
14. Zertan dira desberdinak
metamorfosi bakuna eta
konplexua?

Bi metamorfosi mota daude: bakuna eta konplexua.


Metamorfosi bakuna

Metamorfosi konplexua
Arrautzak
Larba

Arrautzak

Larba

Pupa

Heldua

Larbak jarraian bihurtzen dira heldu, aldi batez ere egonean


geratu gabe; zenbait aldiz azala berritzen zaie, hazteko, baina
besterik ez. Metamorfosi mota hori izaten dute anfibioek,
moluskuek, ekinodermoek eta zenbait intsektuk.

Heldua

Larbak, azala berritzeaz gain, egonean geratzen dira aldi


batez, eta pupa edo krisalida bihurtu ondoren, banako heldu
bilakatzen dira. Zenbait intsektuk dute horrelako metamorfosia;
esaterako, euliek eta tximeletek.

71

832926 _ 0064-0081.qxd

21/2/08

13:22

Pgina 72

Landareen bizi-zikloa

Landareek, bizi-ziklo osoan, bi organismo mota txandakatzen dituzte:


Esporofitoa. Esporak sortzen dituen landarea edo landare-atala da.
Gametofitoa. Gametoak sortzen dituen landarea edo landare-atala da;
hots, ugaltze-zelula maskulinoak eta femeninoak sortzen dituena.

Goi-mailako landareetan, landarean


ikusten den guztia izaten da esporofitoa;
gametofitoa, berriz, oso txikia izaten da,
eta ezin da bereiz bizi.

Gametofitoak, hortaz, gametoak sortzen ditu. Gameto maskulino bat eta


gameto femenino bat elkartzen direnean, zigotoa sortzen da, eta hark
enbrioia eratzen du. Enbrioia garatzen denean, esporofitoa sortzen da;
hark esporak eratzen ditu, eta gero, esporetatik beste gametofito batzuk
garatzen dira.
Landare loredunetan (angiospermoetan nahiz gimnospermoetan), landarean ikusten dugun guztia izaten da esporofitoa, eta gametofitoa, berriz,
loreen barnealdea baino ez.

Goroldioen bizi-zikloa

Iratzeen bizi-zikloa
Esporofitoa

Esporofitoa

Frondea

Kapsula

Erneketa
Esporak
Ernalketa

Ernalketa

Gametofito
femeninoa

Esporangioa

Protaloa

Esporak

Gametofito
maskulinoa

Gametofito
femeninoa

Erneketa
Gametofito
maskulinoa

Gametofitoa

Goroldioetan, normalean ikusten duguna gametofitoa da.


Landare horiek sexu-organoak dituzte, eta gametoak sortzen
dira haietan. Zigotoa gametofitoan garatzen da, eta prozesuaren
ondorioz, esporofitoa sortzen da. Esporofitoak harizpi luze-luzeak
dira, eta kapsula bat dute muturrean; hantxe sortzen dira esporak.
Lurrera erortzen direnean, esporak erne egiten dira, eta beste
gametofito batzuk sortzen dira horrela.

Gametofitoa

Iratzeetan, ikusten dugun guztia esporofitoa da. Hostoen (frondeen)


atzeko aldean koskor batzuk dituzte, esporangioak, eta haietan sortzen
dira esporak. Erabat eratuta daudenean, esporak lurrera erortzen
dira, eta ernetakoan, gametofitoak sortzen dira: protaloak esaten zaie,
eta nekez ikusten dira. Gameto maskulinoak eta femeninoak bat egiten
dutenean, zigotoa sortzen da, eta hartatik, gero, beste esporofito bat.

ARIKETAK
15. Arrosa-landareen zer atal da esporofitoa?
Eta gametofitoa?
16. Bilatu Funtsezko kontzeptuak atalean hitz hauen esanahia:
esporofito, gametofito, esporangio, angiospermo eta gimnospermo.

72

832926 _ 0064-0081.qxd

19/4/08

11:29

Pgina 73

Ugalketa asexuala,
landareetan

Ugalketa asexuala ohikoagoa da landareetan, animalietan baino. Bi mota


daude:
Ugalketa begetatiboa. Horrela ugaltzen diren landareak gai dira
norberaren zati batetik, gema deritzonetik, beste banako batzuk
sortzeko. Hiru gema mota bereizten dira:
Estoloiak. Zurtoin txikiak dira, eta lurzoruarekiko paralelo hazten
dira. Zurtoinaren puntu batzuek, gema deritzenek, lurzorua ukitzean
sustraiak botatzen dituzte, eta beste banako batzuk sortzen dira
haietatik, guraso duten landaretik bereiz. Marrubiak eta hirustak,
adibidez, horrela ugaltzen dira.
Erraboilak. Lurpean hazten diren zurtoin txikiak dira, hosto lodi
eta mamitsuz estaliak, eta beste landare batzuk ernetzen dira haietatik. Tipulak, baratxuriak eta tulipak ugaltzen dira horrela.
Tuberkuluak. Lurpeko zurtoinak dira, lodi-lodiak, gordekin ugari
pilatzen dituztela-eta; adibidez, patata. Zurtoin mota horrek zenbait
koskor edo gema izaten ditu (patataren begiak deritzenak), eta beste
landare bat haz daiteke haietatik.
Espora bidezko ugalketa. Banako baten zelula batetik, nukleoa
behin eta berriz zatitzearen ondorioz, zenbait zelula ume sortzen dira:
esporak. Gero, baldintzak egokiak badira, zelula horietatik beste
banako batzuk sortzen dira, inolako beste zelula batzuekin elkartu
behar izan gabe. Goroldioak eta iratzeak ugaltzen dira horrela, bai
eta onddoak ere, nahiz eta azken horiek ez diren landareak.

Estoloia

Gema

Hirustak estoloien bidez nola ugaltzen diren.

ARIKETAK
17. Zertan dira desberdinak
erraboilak eta tuberkuluak?
18. Zer dira esporak?

JAKINGARRIAK

Ugalketa artifiziala
Antzina-antzinatik, landareak asexualki ugaltzeko gai direla baliatu izan da nekazaritzan, ezaugarri jakineko landareak
lortzeko. Metodo ugari erabiltzen dira, baina hauek dira azpimarragarrienak:

Aldaxka. Beste banako bat sortzeko


gai den sustrai, zurtoin edo hosto zati
oro da. Horrelakoak dituzte geranioek,
arrosa-landareek eta makalek. Adar
gemadunak erabiltzen direnean,
adar-aldaxka esaten zaie.

Belaunketa. Landare zati bat tolestu


eta lurpean sartzea da belauntzea,
eta sustraiak egin ditzan du helburu.
Orduan, moztu egiten da, eta beste
leku batera aldatu. Pikondoekin eta
mahatsondoekin erabiltzen dute.

Txertaketa. Landare baten zurtoin


zati gemadun bat (txertoa) hartu
eta barietate bereko edo espezie
berdintsuko beste landare baten
zurtoinaren barruan sartzeari
deritzo.

Zer onura ditu nekazarientzat landareak asexualki ugaltzeak?

73

832926 _ 0064-0081.qxd

19/4/08

11:29

Pgina 74

Sexu bidezko ugalketa,


landare hazidunetan

Landare hazidunetan, bai gimnospermoetan bai angiospermoetan,


gametofitoa loreetan dago; hantxe daude landarearen ugaltze-organoak,
eta hantxe sortzen dira gametoak, sexu bidezko ugalketarako ezinbestekoak.
Loreen egitura
Ia lore gehienak hermafroditak dira; horrek esan nahi du ugaltze-organo
maskulinoak nahiz femeninoak dituztela. Baina badira bestelakoak ere,
eta horiei, sexu bakar bateko ugaltze-organoak baino ez dituzten loreei,
sexubakar deritze.

Antera

Loreen barnean gametoak sortzen dira, eta hantxe gertatzen da ernalketa.


Lore oso orok atal hauek ditu:
Polen
aleak

Estiloa

Antera

Obulua

Harizpia

Obulutegia
Sepaloak
(kaliza)
Petaloak
(korola)

Pistiloa

Estaminea

Estigma

Lore-bilgarriak. Ugaltze-organoak biltzen eta babesten dituzte.


Kaliza. Kanpo-kanpoko bilgarria da, eta sepaloz osatuta dago,
gehienetan berdeak.
Korola. Barnealderago dago, eta zenbait petalok osatzen dute. Petaloek, eskuarki, kolore ikusgarriak izaten dituzte, eta animalia
polinizatzaileak erakartzeko balio dute.
Ugaltze-organoak. Gametoak sortzen dituzten organoak dira:
Pistiloa. Ugaltze-organo femeninoa da. Botila itxurako egitura
batez edo batzuez osatuta dago. Goiko aldeari estigma deritzo;
lepoari, estiloa; eta oinarria obulutegia da. Obulutegian egoten
dira obuluak, eta haietan sortzen da gameto femeninoa.
Estaminea. Ugaltze-organo maskulinoa da, eta bi atal hauek ditu:
alde batetik, harizpi bat, eta haren muturrean, bestetik, antera. Han
egoten dira, anteran, polen aleak, eta haietatik sortzen dira gameto
maskulinoak.
Polinizazioa

ARIKETAK
19. Zer dago polen aleen
barruan?
20. Zertan dira desberdinak
autopolinizazioa eta
polinizazio gurutzatua?
21. Haizeak polinizatzen
dituen landareek polen
ugari sortu behar omen
dute. Zergatik?
22. Zertarako dituzte zenbait lorek
oso kolore deigarriak eta usain
atsegin-atsegina?

74

Polinizazio deritzo polen aleak estamineen anteretatik lore bereko edo


beste bateko pistilora iristeko prozesuari.
Polen alea lore bereko pistiloan jalkitzen bada, polinizazio-prozesuari
autopolinizazio esaten zaio. Aldiz, beste lore bateko pistilora iristen bada, polinizazio gurutzatu deritzo.
Polen aleak hainbat modutara joaten dira lore batetik beste batera,
baina bi modu hauek dira azpimarragarrienak:
Haizeak eramanda. Polen ale ugari behar da horrela ugaltzeko, eta
landare gimnospermoetan nahiz angiospermoetan gertatzen da:
esaterako, pinuetan eta zerealetan, hurrenez hurren.
Animaliek eramanda. Usain atsegina eta petalo ikusgarriak dituzten
landare angiospermoak ugaltzen dira horrela; polen aleak animaliaren
batek eramanda, alegia; esate baterako, arrosa-landarea. Polinizazio
mota hori intsektuek egiten dute gehienetan, baina zenbait hegazti ere
izaten dira tartean; adibidez, kolibria.

832926 _ 0064-0081.qxd

21/2/08

13:22

Pgina 75

Ernalketa, eta enbrioien eta hazien eratze-prozesua


Gameto maskulinoak eta femeninoak bat egiten dutenean gertatzen da
ernalketa. Une horretatik aurrera, enbrioia eta hazia sortzen dira.
1. Polen alea pistilora iristen da, eta polen-hodia
garatzen du. Gero, polen-hodia hazi egiten
da, obulutegira iritsi arte. Hartan zehar Polen
joaten dira gameto maskulinoak.
alea

Hazia
Albumena
Polen-hodia
Gameto
maskulinoa

3. Obulu ernaldua hazi bihurtzen da.


Haziaren barnean dago enbrioia,
bai eta elikagai-gordekinak edo
albumena ere, sortuko den landarea
hosto berdeak garatu eta fotosintesia
egiteko gai izan arte elikatzeko.
Obulutegia fruitu bihurtzen da, eta
Enbrioia
haren bidez, hazia ondo babestuta
egoteaz gain, erraz sakabanatzen da.

Kotiledoiak

2. Obulutegiaren barnean, obulua ernaltzen


da, eta obozelula edo zigotoa eratzen da;
hartatik, gero, enbrioia eratuko da.

Obulua

Fruituen eratze-prozesua eta fruitu motak


Landare angiospermoetan, ernalketa gertatu ondoren, obulutegia fruitu
bihurtzen da. Fruituaren eginkizuna da haziak babestea, batetik, eta
haiek sakabana daitezen erraztea, bestetik.
Bi fruitu mota bereizten dira, nolako paretak dituzten kontuan hartuz:
Mamitsuak. Adibidez, tomatea, mahatsa eta sagarra. Pareta mamitsuak
eta gozoak dituzte, substantzia elikagarriak eta ura pilatzen dituztelako.
Lehorrak. Besteak beste, lekaleak, ezkurra eta intxaurra. Pareta
gogortuak dituzte, ura galtzen dutelako.

4. Enbrioian dagoeneko garbi ageri


dira sustrai-hasikina edo erradikula,
zurtoin-hasikina edo plumula, eta
landarearen lehenbiziko gema.
Gainera, hostotxo bat edo bi ere izan
ditzake enbrioiak: kotiledoiak deritze,
eta elikagai-gordekinak izaten dituzte.
Gero, lurzoruan, oxigeno-baldintzak
nahiz tenperatura- eta hezetasun-baldintzak
egokiak badira, hazia erne egiten da;
enbrioia, garatu; eta apurka-apurka,
landare bat sortzen da.

Hazien sakabanatzea eta erneketa


Fruituak heldu daudenean, landaretik bereizi eta sakabanatu egiten dira.
Sakabanatze horri esker, landareek beste leku batzuk koloniza ditzakete.
Hazia lurrera erortzen denean, erne egiten da, oxigeno-baldintzak nahiz
tenperatura- eta hezetasun-baldintzak egokiak badira, betiere.
Hazian ura sartzen denean hasten da erneketa-prozesua; izan ere, hazia
zabaltzea eta enbrioia garatzen hastea eragiten du urak.
Hazi gehienetan, erradikula sortzen da lehenbizi; horri esker, landarea
lurzoruari itsasten zaio. Ondoren, zurtoin txikia luzatu egiten da, azalera
iritsi arte. Bitartean, landarea haz dadin ezinbestekoak diren mantenugaiak ematen dituzte kotiledoiek.

ARIKETAK
23. Non sortzen da polen-hodia?
Zer eginkizun du?
24. Zer eginkizun dute kotiledoiek?
25. Zer-nolako baldintzak eragiten
dute haziak ernetzeko prozesu
orotan?

75

832926 _ 0064-0081.qxd

19/4/08

11:29

Pgina 76

10

Ugalketaren eraginkortasuna

Izaki bizidun guzti-guztiek dute ugalketa-funtzioa. Ez da ezinbestekoa


banakoek bizirik irauteko, baina bai, ordea, espezieak irauteko.
Ugalketa asexualaren alde onak eta txarrak
Ugalketa asexualaren alde txarren artean, hau da azpimarragarriena:
ondorengoak elkarren berdinak dira, bai eta gurasoen berdinak ere; hau
da, klon bat eratzen dute, eta horrenbestez, ingurunean edozer aldaketa
kaltegarri izanez gero, gerta liteke den-denak hiltzea.
Baina, aldi berean, alde on bat ere badu: beste ezein organismok esku
hartu gabe ere ugal daitezke organismoak. Bi baldintza baino ez dira
behar: ingurune-baldintzak egokiak izatea eta nahikoa elikagai izatea.
Gainera, oso prozesu azkarra izaten da, eta eraginkorra ere bai: banako
bakar batetik ondorengo ugari sor daitezke, eta beraz, populazioa
nabarmen handi daiteke, oso denbora laburrean.
Sexu bidezko ugalketaren alde onak eta txarrak

Ugalketa asexuala oso prozesu eraginkorra


da nonbait finko bizi diren animalientzat
nahiz mugikortasun txikikoentzat, horrelakoak
nekez elkartuko bailirateke, bestela, espezie
bereko beste banako batekin.

Sexu bidez ugaltzen diren organismoek denbora eta energia ugari ematen
dute prozesu horretan, eta haiek egiten dituzten jarduera asko horrexetarako dira. Gametoak sortzea, bikotekidea bilatzea, organismoa garatzea eta
heltzea Funtzio horiek guztiek energia-gastu itzela behar dute.
Gainera, sexu bidezko ugalketak baditu beste alde txar batzuk ere;
besteak beste, hauek:
Prozesua zoriaren barruan dago; izan ere, gameto arrak eta gameto
emeak elkartu egin behar dute, ernalketa gertatuko bada.
Gametoak elkar daitezen errazteko, gameto ugari sortu behar dira,
eta horrek energia-gastu handia egin beharra dakar.
Gutxienez gametoetako batek mugikarra izan behar du, beste sexuko
gametoarekin elkartuko bada.
Gametoek ur-ingurunean ernaldu behar dute, nahitaez; eta lehorreko
animaliek zenbait moldaera garatu behar izan dituzte, horretara
egokitzeko.
Eragozpen horiek guztiak izanagatik ere, sexu bidezko ugalketak badu
alde on handi bat: ondorengoek bi gurasoen karaktereak dituzte nahasita. Eta horrek, jakina, banakoen aniztasun itzela sortzen du.
Horrela, ingurune-baldintzak aldatuta ere, aukera handiagoa dago banako
batzuek behintzat haiek jasan ahal izateko, bizirik irauteko eta espeziea
iraunarazteko.
ARIKETAK

Ugaztun gehien-gehienetan, urteko


garai jakin batean gertatzen da ugalketa:
araldian, hain zuzen ere. Kumeak, horrela,
elikagai-ugaritasuneko garai jakinetan
jaiotzen dira.

76

26. Zer helburu du ugalketak?


27. Zer alde on ditu espezie ororentzat banakoen aniztasunak?
28. Zure ustez, zergatik ugaltzen dira hain espezie gutxi soilik
asexualki?

832926 _ 0064-0081.qxd

19/4/08

11:29

Pgina 77

Zientzia zure esku


Marrazki zientifikoak egitea. Lorea
Marrazki zientifikoak egitea garrantzi handikoa da;
botanikan, batik bat. Izan ere, botanikariek landareak
aztertzen dituztenez, nahiago izaten dituzte
marrazkiak, argazkiak baino, landareak bereizteko
ezaugarririk interesgarrienak nabarmentzeko aukera
ematen baitiete haiek.

Orain, lore baten marrazki zientifikoa egingo dugu.


Zailtasun handiena da oso atal txikiak dituela, eta lupa
on bat edo mikroskopio bat behar dela haiek ikusteko.
Horrelakorik erabili behar ez izateko, diapositibaproiektagailu batez baliatuko gara; horrela, irudia
nahikoa handituko dugu, lorea erraz marrazteko.

1. Presta dezagun diapositiba. Porta bat beharko

2. Proiekta dezagun irudia. Diapositiba

dugu, edo bestela, beirazko edo plastikozko


gainazal leun bat:
Loreari zenbait petalo kenduko dizkiogu, ondo
ikus daitezen obulutegia eta estamineak.
Obulutegia erditik moztuko dugu, kuter
batez; ahalegina egin behar dugu zenbait
estamine itsatsita gera daitezen.
Zinta itsasgarri gardeneko zenbait zerrenda
jarri behar ditugu lorearen gainean, ondo
estalita eta portari ondo itsatsita gera dadin.
Zinta itsasgarriko zerrendak portatik askatu
behar ditugu, baina loreari itsatsita geratzeko
moduan, eta ondoren, azetato-orri batean itsatsi.
Azetato-orria moztu behar dugu, lorea
3,5 3,5 cm-ko lauki batean gera dadin;
eta gero, diapositibetarako markotxo batean
sartu, kontu handiz, lorea aska ez dadin.

proiektagailuan sartu behar da, eta gero,


pantaila batean edo horman proiektatu.
Irudia nahikoa handi eta nahikoa garbi
ikusiko da; doitzeko, proiektagailuaren optika
fokatuko dugu.
Xehetasunak ondo bereizteko, komeni da
irudia handi-handi ikustea, proiektagailua
pantailatik urrunduz. Ondoren, arbelean orri
zuri bat itsatsiko dugu, eta hartan, irudia
proiektatu, gure orrirako neurri egokia
lortzeko adina urrun. Horrela, proiektatutako
xehetasunak erraz-erraz marraztuko ditugu.

3. Osa dezagun marrazkia. Marrazkian lorearen


atalen izenak idatziko ditugu, eta gero, margotuko,
kolore egokiak erabiliz. Bukatzeko, landarearen
izena idatzi behar da.

Jarri lorea beirazko


gainazal batean
Harizpia

Estali lorea
zelo-paperez

Itsatsi
azetatoan,
moztu
eta sartu
markotxo
batean

Antera
Estigma

Petaloa
Sepaloa

Estiloa
Obulutegia

ARIKETAK
29. Diapositiba-proiektagailua oso baliagarria da lore txikietarako. Zer erabil zenezake lore handiagoak aztertu nahi
izanda horrelako muntaia bat egiteko?
30. Nola kalkulatuko zenuke zenbat aldiz handitu duzun zure marrazkia, berezko neurriarekiko?
31. Azaldu nola erabiliko zenukeen diapositiba-proiektagailua, tipulen epitelioa handituta ikusteko, hartako zelulak
handi-handi ikusi nahi badituzu.
32. Zer egitura ikusten dizkiozu zure loreari? Ikusten al dituzu obuluak? Zer bihurtzen dira obuluak, lorea fruitu
bilakatzen denean?

77

832926 _ 0064-0081.qxd

6/5/08

09:47

Pgina 78

Ariketak
33. Adierazi esaldi hauetatik zein dagozkion sexu
bidezko ugalketari eta zein ugalketa asexualari.
a) Ondorengoak gurasoaren berdin-berdinak dira.
b) Substratuari itsatsita bizi diren organismo guztiek
dute.
c) Eskuarki, bi organismo aritzen dira.
d) Gametoak sortu behar dira, nahitaez.
e) Ernalketak gertatu behar du, ezinbestean.
f) Ondorengoek bi gurasoen karaktereak nahasita
dituzte.
g) Banakoen aniztasuna eragiten du.
h) Banako bakar batetik ondorengo ugari sor daitezke.
34. Teniak zizare zapalak dira, parasitoak, eta zenbait
ugaztunen heste meharrean bizi dira; besteak beste,
gizakionean. Organismo hermafroditak dira, eta
autoernalketa egiten dute.

a) Teniak hermafroditak omen dira. Zer esan nahi


du horrek?
b) Zure ustez, zergatik egiten dute autoernalketa?
c) Zer alde txar ditu autoernalketak, ernalketa
gurutzatuaren aldean?
d) Hermafroditismoa nahiko arrunta da landareetan.
Zure iritziz, zein da horren zergatia?
35. Zertan dira desberdinak esporak eta
gametoak?
36. Jarri taldeka eta, katalogoetako eta aldizkarietako
argazkiak erabiliz, egin horma-irudi bat, landare
angiospermoek zer bizi-ziklo duten adierazteko.
37. Aipatu animalia mota hauetako bakoitzetik bat.
a)
b)
c)
d)
e)
f)

78

Kanpo-ernalketa duen obiparoa.


Itsasoko bibiparoa.
Lehorreko obobibiparoa.
Barne-ernalketa duen obiparoa.
Kanpo-ernalketa duen bibiparoa.
Lehorreko bibiparoa.

38. Partenogenesia ugalketa mota bat da;


hartan, ez da beharrezkoa obulua ernaldua izatea.
Zenbait intsektu ugaltzen dira horrela; adibidez,
erleak, liztorrak eta inurriak.
Zer alde on ditu partenogenesiak, sexu
bidezko ohiko ugalketaren aldean?
Eta zer alde txar?
39. Armadiloak ugaztunak dira, eta ugalketa-prozesu
bitxia izaten dute: enbrioia, garapeneko lehen faseetan,
zatitu egiten da, eta zenbait enbrioi berdin-berdin
sortzen dira; enbrioi horiek, ondoren, bakoitza bere
aldetik garatzen dira. Berrehun eta hirurogeita hamar
eguneko ernaldia egin ondoren, umealdi bakoitzean
bederatzi eta hamaika banako bitartean jaiotzen dira,
denak ere azal bigun, malgu eta elastiko batez estalita;
aste gutxiren buruan, gogortu egiten zaie.

a) Zer ugalketa mota dute armadiloek?


b) Zure ustez, enbrioi bakar batetik sortzen diren
armadilo horiek guztiak sexu berekoak izaten al dira?
c) Ba al dago beste animalia ornodunen bat,
armadiloek duten prozesu horren antzekoa duenik?
40. Animalia batzuetan, bai emeek, bai arrek gameto
ugari sortzen dituzte; adibidez, bakailaoek eta
sardinek. Beste espezie batzuetan, berriz, arrek
gameto asko sortzen dituzte, eta emeek, aldiz,
gutxi batzuk baino ez; adibidez, otsoek eta untxiek.
Nola azalduko zenuke hori?
41. Egin zure koadernoan barne-ernalketari eta
kanpo-ernalketari buruzko taula bat, eta adierazi
bakoitzean alderdi hauek: non gertatzen den,
zenbat gameto sortzen diren, eta zer-nolako
aukera dagoen ernalketa gertatzeko.
42. Ugaztunek enbrioi-garapen luzea dute,
eta enbrioiek mantenugai ugari behar izaten
dituzte. Baina obozelulak edo zigotoak, hori
horrela izanik ere, gordekin gutxi izaten ditu.
Nola azal daiteke hori?

832926 _ 0064-0081.qxd

23/4/08

10:06

Pgina 79

43. Begiratu lore hauei.


A

44. Txikoria-belarrak lore hori-hori hermafroditak


ditu, eta oso ohikoa da lorategietan. Esperimentu
batean, hauxe egin zuten: txikoria-belar baten
sustraia lau zatitan moztu, eta zati bakoitza
loreontzi batean jarri, lur azpian. Zenbait asteren
buruan, sustrai zati bakoitzetik landare bat
sortu zen.

a) Bietatik zein polinizatzen du haizeak? Lore horren


zer ezaugarri dela-eta polinizatzen du haizeak?
b) Zer lore polinizatzen dute intsektuek? Lore
horren zer egitura dela-eta polinizatzen dute
intsektuek?
c) Zer onura lortzen dute intsektuek polinizatutako
loreek, haizeak polinizatutakoen aldean?

a) Zer ugalketa mota du landare horrek?


b) Espezie hori belar txartzat hartzen da.
Zergatik ote da?

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Untxiak klonatzea
Klon deritze banako baten kopia berdin-berdinei.
Ikertzaile-talde batek zenbait klon lortu nahi ditu untxi
batetik.
Horretarako, untxi eme baten (1 untxiaren) ugatzetako
bost zelula hartu, eta nukleoa atera zieten.
Beste untxi eme bati (2 untxiari) ernaldu gabeko bost
obulu atera, eta haiei ere nukleoa kendu zieten.
Ondoren, 1 untxitik lortutako nukleoak 2 untxiari
kendutako obulu banatan sartu zituzten. Obulu
horiek behin eta berriz zatitu ziren, harik eta enbrioiak
sortu ziren arte. Azkenik, bost enbrioiak beste untxi
eme baten (3 untxiaren) uteroan ezarri zituzten,
amatzakoa izan zedin. Untxi hori umedun geratu
zen, eta denboraren buruan, bost untxikume izan
zituen.
45. Zer ugalketa mota egin dute ikertzaileek
bost untxi horiek lortzeko, asexuala ala sexu
bidezkoa? Eman arrazoiak, erantzuna azaltzeko.
46. Zientzialariek, obuluei nukleoa atera zietenean,
molekula organiko bat kendu zuten: izaki
bizidunaren garapenerako eta funtzionamendurako
informazioa biltzen eta helarazten duen molekula,
hain zuzen. Zer molekula da hori?
a) ARNa.

b) Kromosoma.

c) ADNa.

1 untxia

Nukleoa
obuluan sartu

Zelula
somatikoko
nukleoa

Enbrioia
eratu

(Zuria)

Nukleorik gabeko
obulua

3 untxia

Obulu
heldugabea

2 untxia
(Zuri-beltza)

Untxikume
zuriak jaio

Enbrioiak
ezarri

47. Esperimentuko untxikumeei buruzko esaldi


hauetatik zein dira zuzenak?
a) Untxikume guztiak emeak dira.
b) Untxikume guztiak arrak dira.
c) Untxikume guztiek kolore berbera dute.
d) Untxikumeak bi sexuetakoak dira.
e) Untxikumeek ama badute, baina aitarik ez.
48. Zer gameto aritu da ugalketa-teknika horretan?
Zer gameto ez da aritu?

79

832926 _ 0064-0081.qxd

21/2/08

13:22

Pgina 80

Laburpena
Bi modutara egin daiteke:

UGALKETA, ANIMALIETAN

Asexuala

Zatiketaz: banakoa bi zatitan edo gehiagotan hausten da, eta zati


horietako bakoitzetik beste banako bat sortzen da.
Gemazioz: animaliaren gorputzean gema bat sortzen da. Batzuetan,
gema bereizi egiten da, eta hartatik beste banako bat sortzen da; eta
beste batzuetan, itsatsita geratzen da, eta koloniak eratzen dira.

Eskuarki, sexu desberdineko bi banakok aritu behar izaten dute:


bakoitzak gameto bat ematen du, gonadetan eratua.
Gonada maskulinoak testikuluak dira, eta espermatozoideak sortzen
dira haietan.
Gonada femeninoak obulutegiak dira, eta obuluak sortzen dira
haietan.

Sexu
bidezkoa

Sexu bidezko ugalketan aldi hauek izaten dira:


Ernalketa: obuluak eta espermatozoideak bat egiten dute, eta
obozelula edo zigotoa sortzen da, horren ondorioz. Bi mota daude:
kanpo-ernalketa eta barne-ernalketa.
Enbrioi-garapena: zigotoa sortzen denetik banakoa jaio bitarteko
aldia da.
Enbrioi-aldiaren osteko garapena: banakoa jaiotzen denetik heldu
egin bitarteko aldiari deritzo. Bi mota daude: zuzena eta zeharkakoa.

UGALKETA, LANDAREETAN

Bi mota daude:

Asexuala

Ugalketa begetatiboa. Gemak eratzen dira, eta haietako bakoitzetik


banako bat sortzen da. Hiru gema mota daude: estoloiak, erraboilak
eta tuberkuluak.
Espora bidezko ugalketa. Banakoaren zelula batetik zenbait zelula
ume edo espora sortzen dira, eta horietako bakoitza gai da bere kasa
beste banako bat sorrarazteko.

Landare hazidunak ugaltzen dira sexu bidez, eta fase hauek ditu:
Polinizazioa. Polen alea pistiloraino iristea.

Sexu
bidezkoa

Ernalketa. Obulutegiaren barnean gertatzen da. Ernalketaren


ondorioz, enbrioia sortzen da, eta obulutegia hazi bihurtzen; hantxe
egoten da enbrioia, hazian.
Fruitua eratzea. Obulutegiaren paretak aldatzearen ondorioz
gertatzen da. Hazia babestea eta sakabanatzea du helburu fruituak.
Hazia sakabanatzea eta ernetzea. Sakabanatzearen bidez, hazia
hainbat lekutara zabaltzen da. Orduan, oxigeno-baldintzak nahiz
tenperatura- eta hezetasun baldintzak egokiak badira, hazia
ernetzen da.

ARIKETAK
49. Azaldu, labur-labur, zertan diren desberdinak barne-ernalketa eta kanpo-ernalketa.
50. Eskema osatzeko, adierazi zer ezaugarri dituzten enbrioi-aldiaren osteko garapen zuzenak eta zeharkakoak.
51. Egin zure koadernoan goroldioen eta iratzeen bizi-zikloaren eskema bana, zer prozesu gertatzen diren adieraziz.
52. Egin zure koadernoan taula bat, ugalketa asexualak eta sexu bidezkoak zer alde on eta zer alde txar dituzten
adieraziz.

80

832926 _ 0064-0081.qxd

21/2/08

13:22

Pgina 81

Marisorgin emeek aldaketa


handiak izaten dituzte udaren
azken aldean. Sabelaldea handitzen zaie, arrautzak heldu egiten
baitira, eta izaera, berez ere oldarkorra, are agresiboagoa bihurtzen
da. Bi emek elkarri aurka egiten
diotenean, gatazka erakustaldi
hutsa izaten da gehienetan: zeinek
bere trebetasun fisikoak erakutsi,
apaintze aldera zenbait atzaparkada, iskanbila-ahalegin eta
erritu bihurtutako hainbat keinu
egin, eta bake-bakean amaitzen da
dena, bietako batek atzera eginda.
[]
Bitartean, arrek ere sumatu dute
betebeharraren deia, maitasunarena baino areago. Abuztuaren
bukaeran, emeei hurbiltzen zaizkie, kontu handiz eta era guztietako neurriak hartuz, gorteiatze
arriskutsuari ekitera. Haien inguruan noraezean ibiltzen dira,
jakin-minez eta errespetuz; baina
emeek, itxuraz behintzat, ez dute
interes zipitzik ere erakusten. Batbatean, nolabaiteko aditze bat
sortzen da bi-bien artean; orduan,
arra onartua sentitzen da, adorea
hartzen du, hegoak zabaltzen
ditu eta, jauzi eginez, bikotekide
handiaren bizkarrari atxikitzen
zaio, tinko. Hurbiltzeko gorteiatze-prozesu osoa oso motela da:
emea ez da batere harbera, eta
ez du presarik; eta arra mesfidati
izaten da, arrazoi osoz. Estalketak

bospasei ordu ere irauten du


batzuetan, eta denbora horretan
guztian, amoranteak elkartu eta
bereizi egiten dira zenbait aldiz.
Arraren ugaltze-ahalmena ahituta dagoenean, emeak bat-batean
bira egin eta garondotik heltzen
dio. Orduan, arra burutik irensten hasten da, baina estalketa
eten gabe, arraren behealdeko
erdiak intseminatzen jarraitzen
baitu; eta horretan ahaleginduko
da, harik eta bikotekideak sabelaldetik heldu eta sexu-organoak
ezdeus bihurtuko dizkion arte.
Gero, jada ernalduta egon arren,
beste ar batzuek ere estal ditzaten
onartzen dute emeek; eta haiei
ere, zeinek berea eman ondoren,
patu berbera egokituko zaie. Errunaldia hurbil denean, gorteiatzera
irtendako ar inozoek penagarri
ikusiko dute beren burua: xarma
sexuala erabat galduta, harrapakin temati eta errazak baino ez
dira emeentzat. Horrenbestez,
araldiak irauten duen denboratartean arrek ez dute inolako
aukerarik emeren bat ernaldu eta
gero ihes egiteko. Espermarekin
batera, bizia ematen dute.
[]
Robert Burtonek aipatzen duenez,
bada marisorgin mota bat, arrari
burua moztuz baino ugal ezin
daitekeena. Marisorgin horietan,
arrek hurbiltzeko mugimenduak
are kontu handiagoz egin behar

dituzte. 30 zentimetroko bidea


egiteko, ordubetetik gora ematen
dute. Emeari atzetik eta ezkerraldetik hurbiltzen zaie. Hutsegiterik txikienak heriotza dakarkie,
edo are okerragoa dena, geneen
herentziazko katea etetea. Azkenean, emetik hurbil daudenean,
bizkarretik estaltzen dute, azkar
eta zehaztasun osoz. Mugimendurik arriskutsuena da: zerbaitean
huts egin, eta akabo abentura.
Baina ez dute ihesbiderik. Bizirik
irauteko sena indartsua izanagatik ere, sen boteretsuago batek
espeziea iraunaraztera bultzatzen

ditu. Emeak gorputza astindu,


arra harrapatu eta haren burua
irensten du; eta irenste horretan,
nerbio-bidezko bitarteko berezi
bat kentzen dio arraren organismoari: sexu-organoetatik espermarik irten dadin eragozten duena,
hain zuzen. Emeak jandakoaz
gainerakoak ernalketa burutzen
du, erantzun erreflexuen bidez.
Burua moztu ezean, erantzun
horiek blokeatuta leudeke.
JOAQUN ARAUJO ETA BESTE ZENBAIT,
El reto de la vida. Enciclopedia
Salvat del comportamiento
animal. Salvat argitaletxea

IRAKURTZETIK ULERTZERA
53. Zer aldaketa izaten dituzte marisorginek uda partean?
54. Zer gertatzen zaie marisorgin arrei eme ernalduak
estaltzen ari direnean?
55. Deskribatu zer-nolakoa den marisorgin arrek
eta emeek elkar gorteiatzeko prozesua.
56. Testuak dioenez, bizirik irauteko sena indartsua
izanagatik ere, sen boteretsuago batek espeziea
iraunaraztera bultzatzen ditu. Zer esan nahi du
horrek?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Artikuluak:

La vida de las plantas


JOHN SIMMONS. Espasa Calpe argitaletxea
Landareei eta haien erabilerei buruzko azalpen soilak ematen
ditu, bai eta zenbait erreferentzia eta proiektu ere.

El milagro de la vida: del beso al bebe. Oso interesgarria.


2005eko abendua.

El comportamiento de los animales


PAOLO CASALE. Editex, S. A. argitaletxea
Animalien antolaketaren berri jakiteko eskuliburua

www.quercus.es
Naturari eta ingurumenari buruzko gaiak lantzen dituen
dibulgazioko aldizkari interesgarria.

Sarean:

81

IRAKURLEAREN TXOKOA

Maitale sakrifikatua

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:14

Pgina 82

Ekosistemen
egitura

Krokodiloen urmaela.

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Ekosistema ororen osagaiak aztertuko dituzu:
biotopoa eta biozenosia.
Izaki bizidunek eta haien inguruneko baldintza
fisikoek elkarri nola eragiten dioten ohartuko zara.
Txoko ekologikoa eta habitata bereiziko dituzu.
Izaki bizidunen artean elikadurarekin lotutako
zer-nolako harremanak sortzen diren ikasiko duzu, bai
eta harreman horiek adierazteko zenbait modu ere.
Izaki bizidunok bizitzeko elkarren beharra dugula
ohartuko zara.
Izaki bizidunek ur-inguruneetara eta lehorrekoetara
zer moldaera nagusi dituzten bereiziko duzu.
Ekosistema jakin batean zer harreman trofiko dauden
ikasiko duzu.

Saheleko basamortua.

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:14

Pgina 83

2005eko neguan, espainiar zientzialari batzuek gertakari xelebre


baten berri izan zuten, Mauritanian, hegazti migratzaileak aztertzen
ari zirela: ba omen zegoen han inguruan urmael bat, krokodiloak
bizi zirena. Ezinezkoa zirudien. Nola biziko ziren krokodiloak,
han, basamortuaren erdian, ibairik hurbilena ere 200 kilometrora egonda? Ezin sinetsizkoa iruditzen bazitzaien
ere, lekua ikustera joan ziren.
Zur eta lur geratu ziren, entzundakoa egia baitzen.
100 metro koadroko urmael batean 30 krokodilo
inguru bizi ziren, ur-masa hartako arrain ugariak janez elikatuz.
Aparteko fenomeno ekologikoa da: krokodilo-populazio hau ibailasterretatik bereizita geratu zen, duela 9.000 urte baino gehiago,
Sahel eskualdea basamortu bihurtu zenean, eta uretan mikroorganismo ugari dagoelako iraun du gaur arte; izan ere, mikroorganismo
horiek arrainen elikagaia dira, eta arrainak, narrasti hauena.
Ganadua ere hurbiltzen da urmaelera, ura edatera; eta bitxia da,
baina krokodiloek ez diete inoiz erasotzen. Horregatik, indigenek
sakratutzat dituzte krokodiloak, eta ez diete minik egiten. Giza
jarduera eta ezohiko ekosistema hauskor hori orekan daude.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Adierazi zer esan nahi duten hitz hauek:
haragijalea nahiz intsektujalea, belarjalea eta
orojalea? Zer izaki bizidun motari dagozkio?
Eman adibide bana.
2. Aipatu uretako hiru ekosistema, eta lehorreko
beste hiru.
3. Zer da ekologia? Adierazi erantzun hauetatik
zein den zuzena:
a) Gizakiak ingurunean zer-nolako eraginak
dituen aztertzea.
b) Natura babesteko zenbait arauren
multzoa.
c) Biologiaren atal bat, izaki bizidunen eta
haien ingurunearen arteko harremanak
aztertzen dituena.
d) Berdeak deritzen alderdi politikoek
defendatzen duten aukera politikoa.
Bilatu erantzuna
Zer dira harreman trofikoak?

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 84

Biosfera, ekosfera
eta ekosistemak

Lurreko izaki bizidun guztien zerrenda egin behar izango bagenu, ziur
asko ez genituzke ahaztuko ez tigreak, ez lehoiak, ez elefanteak, ez eta
zenbait landare ikusgarri ere: haritzak, arrosa-landareak, etab.
Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari biosfera
deritzo.

Ez dakigu biosfera zenbat izaki bizidun motak osatzen duten, zenbat


espezie dauden. Orain arte, bi milioitik gora aurkitu eta sailkatu dituzte.
Jakin ere ez dakigu biosferak zenbat masa duen guztira; alegia, materia
bizi guztiak zer masa duen. Baina egindako kalkuluen arabera, badirudi
masa horren erdia mikroorganismoz osatuta dagoela; besteak beste,
beraz, bakterioz eta protozooz.
Biosfera osatzen dugun izaki bizidun guztiok, bai zelulabakarrek bai
zelulaniztunek, elkarren beharra dugu.

Belarjaleek landareak edo


algak jan behar dituzte; eta
haragijaleek, beste animalia
batzuk.

Parasitoek ostalari baten


beharra dute: batzuek, hartaz
elikatzeko, eta beste batzuek,
hartan bizi-zikloa egiteko.

Materia hila deskonposatzen


duten organismoek beste
izaki bizidun batzuen
hondarrak behar dituzte.

Organismo fotosintetikoek
ezinbestekoak dituzte
deskonposatzaileek sortutako
substantzia elikagarriak.

Elementu hauek osatzen dute ekosistema: leku jakin batean bizi


diren izaki bizidunek, izaki bizidun horien eta haiek bizi diren toki
fisikoaren arteko harremanek, leku horren ezaugarriek, eta
ingurunearen eta organismoen arteko harremanek.

Lurrean ekosistema mota asko daude. Batzuk uretakoak dira; hala


nola, ibaiak, urmaelak eta hareazko itsas hondoak. Beste batzuk, berriz,
lehorrekoak dira; esate baterako, basamortuak, oihanak eta belardiak.
Planetan hedadura handia duten lehorreko zenbait ekosistemari biomak
deritze: landaredi bereizgarria dutenei, hain zuzen.
Egia esan, Lurreko ekosistema guztiak elkarri lotuta daude; eta horregatik,
ekosistema guztien multzoari ekosfera esaten zaio.

Animalien migrazioak direla medio, urrun


dauden ekosistemek harremana dute elkarrekin.

84

Ekosfera deritzo gure planetako ekosistema guztien multzoari.


Ekosferaren alde bizia biosfera da.

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 85

Ekosistema

Biozenosia

Biotopoa

Ekosistemen osagaiak

Ekosistema guztiek, bai lehorrekoek bai uretakoek, bi osagai dituzte:


biozenosia eta biotopoa.
Biozenosia
Ekosistemako izaki bizidunen multzoa da; haren baitan daude, beraz,
animaliak, landareak, onddoak eta zernahi mikroorganismo. Biozenosia
zer-nolakoa den deskribatzeko eta bereizteko, datu hauek behar ditugu:
Ekosistemako izaki bizidunen zerrenda, batetik, eta bestetik, espezie
bakoitza zer ehuneko den biozenosi osoaren masarekiko.
Izaki bizidun horien artean zer harreman dauden: batzuk trofikoak
dira, elikadurarekin lotutakoak, alegia; baina bestelakoak ere badaude.
Ekosistema orotan beste izaki bizidun batzuk egotearen eraginez sortzen
diren faktoreei faktore biotikoak deritze.
Biotopoa
Ekosistemako alde ez-organikoa da. Hauek osatzen dute: harriek, aireak,
urak, gatz disolbatuek, hareak Deskribatzeko, hauek behar ditugu:
Ekosistema zer motatakoa den: urmaela, parkea, zereal-soroa, itsas
hondoko gune bat, etab.
Ekosistemaren bereizgarri diren parametro fisikoen eta kimikoen
zerrenda; hala nola, lurzoru mota, argi kantitatea, tenperaturak, etab.
Inguruneko eragile fisikoei eta kimikoei, organismoen bizimoduan
eragiten dutenei, faktore abiotikoak deritze.
Ekosistemen osaera eta funtzionamendua aztertzen duen zientziari
ekologia deritzo, eta biologiaren atal bat da.

ARIKETAK
1. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean hitz hauen esanahia:
biosfera, bioma eta ekosfera.
2. Zer dira mikroorganismoak?
Lurreko materia biziaren masa
osoaren zer ehuneko dira,
gutxi gorabehera?
3. Ba al dute organismo
fotosintetikoek beste izaki bizidun
batzuen beharrik? Zergatik?
4. Zer datu beharko genituzke,
ekosistema batean zer biozenosi
den jakiteko?

85

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 86

Biotopoaren eta biozenosiaren


arteko elkarreragina

Biotopoan zer faktore dauden, ekosistema mota bat edo beste izango da;
baina, aldi berean, ekosistemako biozenosiak aldaketak eragiten ditu
biotopoan. Ikus dezagun adibide bat:
1. Udan tenperatura altuak
eta prezipitazio urriak
izaten dituzten leku batean,
eta lurzorua kareharrizkoa
bada, litekeena da bertako
biozenosia organismo hauek
osatzea: likenek, belarkiek
(adibidez, basagaragarra,
askia eta olo zoroa) eta
landare xerofiloek, hau da,
ur gutxiko lekuetan bizitzeko
edo hazteko moldatuta
daudenek (esaterako, ezkaia,
otabera eta izpilikua).

2. Hamar-hamabost urteren
buruan, biozenosiak
aldaketak eragiten ditu
biotopoan: landareen
sustraiek kareharriaren
gainazaleko aldea
disgregatzea eragiten dute,
eta horren ondorioz, haren
osagai den buztina askatu
egiten da. Horrela,
kareharrizko lurraren zati
bat buztin-lurra bihurtzen
da, eta zati horrek
hezetasunari eusten dio.

3. Beste hamar-hogei
urteren buruan, lurzorua
gero eta hezeagoa bihurtzen
denez, eta buztin-lurra gero
eta lodiagoa denez, zenbait
zuhaitz hazten dira: makalak,
ipuruak eta pinuak, adibidez.
Haien hostoak direla medio,
lurzorura argi gutxiago
iristen da, eta haien
sustraien eraginez, berriz,
lurzorua are hezeagoa
bihurtzen da, bai eta
buztintsuagoa ere.

4. Lurzorua buztintsuagoa
eta hezexeagoa da, orain,
eta bestelakoxe biozenosia
garatzen hasten da bertan.
Zenbait zuhaixka agertzen
dira; esaterako, arkakaratsa,
laharrak eta isatsa. Eta horiek
areagotu egiten dute
kareharriaren disgregrazioa
eta lurzoruaren hezetasuna.

5. Zuhaitzek berdin
jarraitzen dute, haien
sustraiek kareharria
disgregatzen eta buztin-lur
emankorraren lodiera
handitzen duten heinean;
baina horrez gain, hostoetan
zehar ur ugari lurruntzen
dute, eta lurzoruari itzala
egiten diote, eta horren
eraginez, leku horretako
klima-baldintzak aldatu
egiten dira.

6. Biotopoan eragindako
aldaketak oso nabarmenak
izaten dira, batzuetan. Ehun
urte ingururen buruan,
kareharrizko lurzoru lehorra
zen hura klima hezeko
baso bihur daiteke.

ARIKETAK
5. Azaldu zer-nolako aldaketak izan dituzten, goiko adibidean,
lurzoruaren konposizioak nahiz hezetasunak eta lekuko klimak.
6. Hasiera-hasierako egoeran, ezinezkoa da makalik edo antzeko
zuhaitzik haztea. Zergatik? Zer faktore abiotikok eragozten du?

86

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 87

Habitata eta txoko ekologikoa

Ekosistema guztietan, izaki bizidunek habitat bat eta txoko ekologiko bat
dute. Bi kontzeptu horiek estu-estu lotuta daude, baina ez dira gauza bera.
Habitata. Ekosistema batean espezie bateko banakoek bizitoki duten
leku fisikoa da. Izaki bizidun baten habitatak barne hartzen ditu organismo haren espeziea bizitzeko beharrezkoak diren natura-baldintzak.
Txoko ekologikoa. Espezie batek dagokion ekosisteman zer-nolako
eginkizuna duen adierazten du. Espezie baten txoko ekologikoa
alderdi askok finkatzen dute: espezie horrek zer portaera duen, zer
elikagai mota jaten duen, elikagai hori zer lekutan aurkitzen duen, zer
harrapariren elikagai den, inguruko baliabideak nola erabiltzen dituen,
ekosistemako beste espezie batzuetan zer-nolako eragina duen

Jirafak eta zebrak sabanako leku berberetan


ibiltzen dira. Lehenek zuhaitzen goialdeko
adarretan diren hostoak jaten dituzte,
eta zebrek, lurraren arrasean direnak.
Bi espezieak habitat berean bizi dira,
baina ez dute lehiatu beharrik, zeinek
bere txoko ekologikoa baitu.

Organismo batzuek txoko berbera dute bizi-zikloko aldi guztietan, baina beste batzuek,
ez. Adibidez, zapaburuak belarjaleak dira, eta igel helduak, berriz, intsektujaleak.

Gauza arrunta da bi espezie habitat berean bizitzea; baina eskuarki, ez


dute txoko ekologiko berbera izaten, aldi berean eta modu iraunkorrean.
Izan ere, bi espeziek elikagai berbera jaten dutenean, tenperatura eta
hezetasun berbera behar dutenean eta abar, bien arteko lehiaketa sortzen
da, eta bietako batek, ondoen moldatuta dagoenak, bestea botatzen du.
Demagun, adibidez, untxiak bizi diren ekosistema batean erbi-populazio
bat sartu dugula. Bi espezieak lehiatzen hasiko dira, elikagaia dela-eta,
eta okerren moldatuta dagoena desagertu egingo da, azkenean.
Batzuetan, inguruneko ezaugarriak aldatu egiten dira, muga batzuen
baitan, betiere; eta aldaketa horiei erantzute aldera, gerta liteke organismoek ere txoko ekologikoa aldatzea, ezaugarri berrietara moldatzeko.
Bizitoki duen ingurunera moldatzearen ondorioz du organismo bakoitzak
txoko ekologiko bat edo beste.
ARIKETAK
7. Zertan dira desberdinak espezie baten habitata eta txoko ekologikoa?
8. Satorrak, saguzarrak eta leku ilunetan bizi diren beste zenbait
animalia itsuak dira, edo oso ikusmen eskasa dute. Zergatik?
9. Zure ustez, zer animalia dira geografikoki hedatuenak,
homeotermoak ala poikilotermoak? Eman arrazoiak, zure
erantzuna azaltzeko.

Kaktusek arantza itxurako hostoak dituzte,


forma horri esker ura galtzea eragozten
baitute. Horrek ez luke zentzurik kaktusak
leku hezeetan bizi izango balira.

87

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 88

Izaki bizidunen elikadura


ekosistemetan

Izaki bizidun guztiek energia behar dute, bizi-funtzioak


egiteko, eta elikagaietan diren mantenugaietatik lortzen
dute energia hori.

Kate trofikoa

Hirugarren
mailako
kontsumitzailea

Hirugarren
mailako
kontsumitzailea

Bigarren
mailako
kontsumitzailea
Lehen mailako
kontsumitzailea

Baina elikagai horiek lortzeko hainbat modu daude, eta horren arabera,
hiru izaki bizidun mota bereizten dira ekosistema orotan.
Ekoizleak. Beren materia organikoa sortzen dute, materia ez-organikotik; hau da, karbono dioxidoa, ura eta gatz mineralak erabiliz.
Horretarako, fotosintesia egiten dute, Eguzkiaren energiaz baliatuz.
Landareak, algak eta zenbait bakterio dira ekoizleak ekosistemetan.
Kontsumitzaileak. Izaki bizidunak jaten dituzte. Hiru mota daude:
Lehen mailakoak. Ardiak, matxinsaltoak eta beste animalia asko.
Belarjaleak dira; hau da, landareak janez elikatzen dira.
Bigarren mailakoak. Otsoak, saguak eta beste animalia asko.
Haragijaleak dira, eta belarjaleak janez elikatzen dira. Batzuk
orojaleak dira; hau da, landareak ere jaten dituzte.
Hirugarren mailakoak. Esaterako, marrazoak, sugeak eta arrano
sugezalea. Animalia belarjaleak nahiz haragijaleak jaten dituzte.
Deskonposatzaileak. Materia organikoa deskonposatuz elikatzen
dira. Deskonposizioaren ondorioz substantzia ez-organikoak sortzen
dituzte; ekoizleek fotosintesian erabiltzen dituztenak, hain zuzen.
Harreman trofikoak

Ekoizlea

Kate trofikoen bidez, harreman trofikoa


duten zenbait izaki bizidun adierazten dira.
Kate-maila bakoitza hurrengo mailaren
elikagaia da. Elkarri lotutako zenbait kate
adieraziz gero, emaitza sare trofiko bat da.

Elkar janez elikatzen diren izaki bizidunen arteko harremanei deritze


harreman trofikoak.
Saguek harreman trofikoa dute zereal-landareekin eta arteekin, haien
haziak jaten baitituzte; eta azeriekin eta hontzekin ere bai, horiek saguak
jaten baitituzte.
Zenbait izaki bizidunen artean zer harreman trofiko dauden adierazteko
hiru modu daude: kate trofikoak, sare trofikoak eta piramide trofikoak.
Sare trofikoa

ARIKETAK
10. Onddoak eta bakterioak
organismo deskonposatzaileak
dira. Zer lekutan egongo litzateke
perretxiko bat, kate trofiko
batean?
11. Zer adierazpen motek ematen
dute harreman trofikoei buruzko
informazio gehien, kate trofikoek
ala sare trofikoek?

88

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 89

Piramide trofikoak

Piramide trofikoen bidez grafikoki adierazten da zer-nolako


aldaketak dauden ekosistema bateko maila trofikoen artean,
ezaugarri jakin batekiko.

Maila trofikoak elkarren gainean jarriz adierazten dira. Piramidearen


oinarria organismo ekoizleei dagokie, eta haren gainean gainerako
mailak jartzen dira, ordenan. Piramideko maila guztiek altuera berbera
dute, baina zabalera desberdina: maila bakoitzerako adierazi nahi den
ezaugarriaren balioarekiko proportzionala, hain zuzen.

ARIKETAK
12. Zer alde txar dituzte
kopuruen piramideek?
Zergatik?
13. Energiaren piramideek ezin
omen dute alderantzikatuak
izan. Zergatik?

Hiru piramide mota daude:


Kopuruen piramideak
Ekosistema batean azalera- edo bolumen-unitateko maila trofiko bakoitzeko zenbat banako dauden adierazten da horrelako piramideen bidez.

Bigarren mailako
kontsumitzaileak

Kopuruen piramideetan, ez da kontuan hartzen organismoen neurria.


Horregatik, berdin hartzen dira, esaterako, elefanteak eta matxinsaltoak.

Lehen mailako
kontsumitzaileak

Batzuetan, piramide alderantzikatuak agertzen dira, gerta bailiteke maila


bateko banakoen kopurua handiagoa izatea beheko mailako banakoena
baino. Halakoa izango dugu, adibidez, oinarrian zuhaitz bat dugunean
(ekoizlea), zuhaitza zenbait kontsumitzaile-populazioren elikagaia bada,
bai eta organismo baten eta haren parasitoen piramidea adierazitakoan ere.

Hirugarren
mailako
kontsumitzaileak

Ekoizleak

Kopuruen
piramidea

Biomasaren piramideak
Horrelakoetan, piramide-mailek maila trofiko bakoitzaren biomasa
adierazten dute. Biomasa deritzo banako batek, maila trofiko batek edo
ekosistema batek osagai duen materia organikoaren kantitateari, eta
honela neurtzen da: ekosistema batean azalera- edo bolumen-unitateko
dagoen materia organiko lehor guztia, gramotan edo kilogramotan.
Piramidean zenbat eta gorago, mailak orduan eta txikiagoak dira, materia
organikoa energia sortzeko erabiltzen baita. Dena den, piramide alderantzikatuak ere agertzen dira; adibidez, uretako ekosistema batzuetan:
ekoizleak fitoplanktona dira, eta haien masa txikiagoa da goiko mailetakoena baino. Ekosistema horietan, fitoplanktona kontsumitu egiten dute,
baina azkar hazten eta ugaltzen da. Horrelako egoerak aldi baterakoak
izaten dira; bestela, izan ere, ekosistema desagertu egingo zen, azkenean.

Bigarren mailako
kontsumitzaileak

Hirugarren
mailako
kontsumitzaileak

Lehen mailako
kontsumitzaileak

Ekoizleak

Biomasaren
piramidea
Beroa

Eguzkienergia

Beroa

Energiaren piramideak
Piramide-maila bakoitzak adierazten du zenbat energia pilatu duen maila
trofiko horrek, denbora jakin batean. Horrelakoek ematen dute informazio gehien, maila trofikoen arteko energia-fluxua adierazten baitute.
Energiaren piramideak inoiz ez dira alderantzikatuak, ezinezkoa baita
maila trofiko batek bere goikoak baino energia gutxiago izatea, bestela
ezingo luke-eta mantendu. Eta bestalde, maila trofiko batetik beste batera
energia igarotzen den orotan, apur bat galdu egiten da, bero moduan.

Bigarren mailako
kontsumitzaileak

Beroa
Beroa

Lehen mailako
kontsumitzaileak
Ekoizleak

Energiaren
piramidea

89

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 90

Ekoizleen eta deskonposatzaileen


eginkizuna

Animalia belarjaleak lehen mailako kontsumitzaileak dira, eta haragijaleak, bigarren eta hirugarren mailako kontsumitzaileak.
Kontsumitzaileok beste izaki bizidun batzuen materia organikoa hartzen
dugu, eta hura erabiliz, geure materia sortzen dugu. Adibidez, xerra bat
jaten dugunean, proteinak hartzen ditugu, eta proteina horiez baliatuta,
gure ehunetako proteinak sortzen ditugu. Horregatik, kontsumitzaileok
nutrizio heterotrofoa dugula esaten da: beste izaki bizidun batzuk janez
elikatzen garela, alegia.
Ekoizleak
Ekoizleek materia organikoa sortzen dute,
eta materia organiko hori izaki bizidun
batzuetatik beste batzuetara igarotzen da.

Ekoizleek ez dute materia organikorik hartzen. Nutrizio autotrofoa


dute; hau da, zeinek bere materia organikoa sortzen du, substantzia
ez-organikoak erabiliz: karbono dioxidoa, gatz mineralak eta ura hartuz,
hain zuzen.
Materia organikoa sortzeko, baina, energia ugari behar dute. Autotrofoak
argi-energiaz baliatzen dira, fotosintesiaren bidez.
Fotosintesiaren bidez, ekoizleek materia organikoa sortzen dute,
eta materia organiko hori kontsumitzaileek erabiltzen dute, gero.

Behin materia organikoa sortuta dagoenean, izaki bizidun batzuetatik


beste batzuetara igarotzen da. Eta azkenean, hondakin organikoak eratuko ditu: gorotzak, mudako larruak, lumak, adar lehorrak, orbela, etab.
Deskonposatzaileak
Hondakin horietan, gero, deskonposatzaileek jarduten dute, haiez elikatzen dira-eta. Haien eraginez, hondakin organikoetako proteinak, koipeak
eta gluzidoak substantzia ez-organiko bihurtzen dira: karbono dioxido, ur,
gatz mineral Eta horiek lurzoruan geratzen direnez, edo bestela, uretan
disolbatuta, ekoizle autotrofo fotosintetikoek berriro erabiltzen dituzte.

Deskonposatzaileek hondakin organikoak


materia ez-organiko bihurtzen dituzte.

Deskonposatzaileek materia organikoa ez-organiko bihurtzen


dute, eta materia ez-organiko hori ekoizleek berriro erabiltzen
dute, gero.

ARIKETAK
14. Zer dira organismo ekoizleak? Organismo ekoizle guztiak landareak
dira ala bada beste ekoizle motarik?
15. Zer dira kontsumitzaileak? Zer elikadura mota izaten dute? Elikadura
mota horietatik zein dagokio gizakiari?
16. Zer sortzen dute deskonposatzaileek? Zer izaki bizidunek erabiltzen
dituzte produktu horiek?
17. Lehen mailako kontsumitzaileek ezin dute erabili ekoizleek sortutako
materia organiko guzti-guztia? Zer gertatzen da harekin?

90

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 91

Materia eta energia


ekosistemetan

Nola igarotzen dira materia eta energia ekosistemetan? Bada, organismoen arteko harreman trofikoen bidez.
Ekosistema guztietan, bi prozesu gertatzen dira aldi batera: energiafluxua eta materiaren zikloa. Lehena irekia da; bigarrena, itxia.
Energia-fluxua
Ekosisteman zeharreko energia-fluxua fotosintesiak
hasten du. Energia argi-energia moduan sartzen da
ekosisteman; argi-energia hori Eguzkitik dator, jakina, Eguzkieta organismo fotosintetikoek energia kimiko bihur- energia
tzen dute. Energia kimikoa ekoizleen materia organikoan pilatzen da, eta modu horrexetan igarotzen da
maila trofiko batzuetatik besteetara.
Ekoizleak
Mailaz maila igarotze horretan, energiaren fluxua
noranzko bakarrekoa da. Energia lekuz aldatzen den
bakoitzean, maila trofiko batetik beste batera igarotzen
den orotan, organismoek energia osoaren zati bat
soilik baliatzen dute bizi-funtzioak egiteko, arnasketan
energia apur bat galdu egiten baita, beti, bero moduan.
Bero hori ingurunera igarotzen da, eta ez da berriro
erabiltzen.
Uretako ekosistemetan, igarotze bakoitzean jasotako energiaren % 90
galtzen da; beraz, % 10 baino ez zaio geratzen hurrengo mailari. Lehorrekoetan, are ehuneko txikiagoa iristen zaio maila bakoitzari.

Askatutako energia (beroa)

1. mailako
kontsumitz.

2. mailako
kontsumitz.

3. mailako
kontsumitz.

Deskonposatzaileak

Materiaren zikloa
Energia ez bezala, materia birziklatu egiten da, eta ez
da galtzen; horrenbestez, modu ziklikoan ibiltzen da
ekosisteman.
Organismo ekoizleek materia ez-organikoa hartu eta
materia organiko bihurtzen dute, eta ondoren, materia
organiko hori kontsumitzaileen maila batzuetatik
besteetara igarotzen da. Ekoizleak nahiz kontsumitzaileak hiltzen direnean, organismo deskonposatzaileek materia ez-organiko bihurtzen dituzte haien
gorpuzkiak. Gero, substantzia ez-organiko horiek
ingurunera igarotzen dira (lurzorua edo ura), eta
handik, berriro ekoizleengana.

Materia ez-organikoa

Ekoizleak

1. mailako
kontsumitz.

2. mailako
kontsumitz.

3. mailako
kontsumitz.

Deskonposatzaileak

ARIKETAK
18. Adierazi ondoz ondoko zer aldaketa izaten dituen energiak,
ekosistemara iristen denetik hartatik irteten den arte.
19. Energiaren igarotzeaz aritzeko, fluxu hitza erabiltzen da; materiaren
igarotzeaz aritzeko, berriz, ziklo hitza. Zergatik?

91

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 92

Harreman biotikoak

Espezie barnekoak: asoziazio motak

Naturan, izaki bizidunak ez dira bakartuta bizi; aitzitik, elkarrekin


harremanetan daude denak. Bi harreman mota daude: espezie barnekoak, harremanak espezie bereko banakoen artekoak badira, eta espezie
artekoak, espezie desberdineko banakoen arteko harremanak badira.

Animalia
taldekoien
asoziazioak

Elkarri laguntzeko asmoz (elkar babesteko, elikagaiak bilatzeko,


migratzeko), denbora-epe gutxi-asko luzean elkarrekin bizi diren
banakoen taldeak, ahaideak edo ez. Adibidez, hegazti multzo bat,
migratzen.

Koloniak

Guraso bakar beretik sortutako banakoen taldeak, sortu eta gero ere
elkarrekin bizitzen jarraitzen dutenak. Adibidez, koralak.

Animalia
sozialen
asoziazioak

Egitura hierarkikoa eta lana banatuta duten banakoen taldeak.


Taldeko bertako banakoek anatomia- eta fisiologia-desberdintasunak
izaten dituzte. Adibidez, erle-abaraska bat.

Familiak

Espezie artekoak: harreman motak

Mutualismoa

Elkarren ahaide izanik, ugaltzeko eta kumeak babesteko elkarrekin bizi


diren banakoen taldeak. Adibidez, lemure-familia bat.
Espezie desberdineko bi banako edo gehiago elkartzen dira, partaide
bien onuran. Adibidez, lertxuntxoek idien parasitoak jaten dituzte.
Mendetasun-harremana oso estua bada, eta organismoak ezin badira
zein bere aldetik bizi, harremanari sinbiosia deritzo.

Banako bat (komentsala edo jankidea deritzona) beste organismo


batek utzitako janari-hondarrak edo hark askatutako produktuak janez
Komentsalismoa
elikatzen da, eta bigarren horri ez dio axola. Adibidez, kakalardo
batzuk ugaztunen gorotzak janez elikatzen dira.

Inkilinismoa

Banako batek (inkilinoa edo maizterra deritzonak) beste izaki bizidun baten
gorputza edo gorputz-hondarren bat hartzen du babesleku, hari kalterik
egin gabe. Adibidez, ermitauak barraskilo-maskor hutsetan bizi dira.

Parasitismoa

Banako bat (parasitoa edo bizkarroia deritzona) beste baten bizkar bizi
da, eta ostalaria deritzon banako horri kalte egiten dio, gainera, baina
hiltzera iritsi gabe. Adibidez, kukurutxak eta indipikondoa.

Harraparitza

Banako batek (harrapariak) beste bat (harrapakina) hiltzen du,


eta gero, osorik edo haren zati bat jan, hartaz elikatzeko.
Adibidez, lehoinabarra eta gazela.

ARIKETAK
20. Familia bat ar batez eta eme batez osatuta dagoenean, asoziazioa
monogamoa dela esaten da; eta ar batez eta zenbait emez osatuta
dagoenean, berriz, poligamoa dela diogu. Eman bi asoziazio mota
horien adibide bana.
21. Lehiaketa izeneko harreman mota espezie bereko nahiz espezie
desberdineko organismoen artean gertatzen da, eta baliabide berbera
lortzegatik lehiatzen direnean sortzen da. Zer lehiaketa izango da
biziagoa, espezie artekoa ala espezie barnekoa? Eman arrazoiak.

92

832926 _ 0082-0099.qxd

10

21/2/08

13:15

Pgina 93

Populazioen autorregulazioa

Grafiko baten bidez adieraziko bagenu populazio bateko


banakoen kopurua denboraren arabera, inguruneak mugarik
ez duela emanda, emaitza kurba esponentzial bat izango
litzateke; hau da, J itxurako kurba bat.

Banakoen
kopurua

Hartze-ahalmena (K)
3

Baina, berez, ez dago populaziorik mugagabe haz daitekeenik,


bi arrazoirengatik. Batetik, mugarik gabeko ingurunerik ez
dagoelako; hots, bai baliabide erabilgarriak bai leku erabilgarriak mugatuak direlako. Eta bestetik, gainerako espezieek ere
populazio ororen hazkuntza mugatzen dutelako. Hori guztia
dela-eta, denboraren poderioz banakoen kopurua egonkortu
egiten da gehienezko kopurura-edo iritsitakoan; eta horregatik, populazioen hazkuntzaren kurba S itxurakoa izaten da.

1
Gehienezko kopuru horri hartze-ahalmena (K) deritzo, eta
hauxe adierazten du: gehienez ere populazio bateko zenbat
banako bizi daitezkeen, zenbat har ditzakeen inguruneak,
baldintza jakin batzuetan. Animalietan, ahalmen hori janariaren eta lekuaren baitan dago; landareetan, uraren eta argiaren baitan.

Denbora
1 Lekukotzeko aldia.
2 Hazkuntza esponentzialeko aldia.

Populazio guztiek, gutxi gorabehera hartze-ahalmena adinakoak direnean,


hazkuntza egonkorra dute, eta orekan daude.

3 Ingurunearen hartze-ahalmena muga


zaio hazkuntzari, eta populazioa egonkortu
egiten da.
4 Banakoen kopurua hartze-ahalmena adinakoa
izaten da, gutxi gorabehera.

Harrapari/harrapakin sistema
Edozein ekosistematako populazioen arteko elkarrekintzak eragin zuzena
du haien neurrian, eta horregatik, mekanismo erregulatzaile bat sortzen
da haien artean. Mekanismo hori dela medio, populazio guztiek batez
besteko banako kopuru jakin bati eusten diote, gutxi gorabehera. Horren
adibide dugu, besteak beste, harrapari/harrapakin sistema.
Demagun bi espezie ditugula: bata, harraparia, eta bestea, harrapakina.
Grafikoz adieraziko bagenu espezie horietako banakoen kopurua, garbi
ikusiko genituzke gorabeherak: harrapakinen kopuruak gora eginez gero,
harrapariak ere ugaritu egiten dira, janari gehiago dute-eta; harrapariak
ugaritze horrek harrapakinen kopurua txikitzea eragiten du, eta gero,
janaria urritu egiten denez, harraparien kopurua ere txikitu egiten da
Erbia

ARIKETAK
22. Zer gertatuko litzaioke edozein
populaziori, esponentzialki eta
hartze-ahalmenaz gainetik
haziko balitz?
23. Harrapari/harrapakin sistemak
eragin zuzena du populazioen
hazkuntzan. Ba al dago beste
faktorerik, hazkuntza horretan
eragiten duenik?

Katamotza

160

Banakoen kopurua

140
120
100
80
60
40
20

1845

1855

1865

1875

1885

1895

1905

1915

1925

1935

Urteak

Alboko grafikoak garbi erakusten du


zer-nolako gorabeherak izan zituzten
kanadar katamotzen populazioak eta
erbi artikoarenak Hudson badian,
1845etik 1935era bitartean.
Harrapari/harrapakin motako
gorabeherak dira, garbi.

93

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 94

11

Izaki bizidunen
moldaera nagusiak

Izaki bizidunen aniztasuna itzela da gure planetan, ekosistema guztietan,


organismoak inguruneetara moldatu izanaren ondorioz. Baina zer da
moldatzea? Funtsean, zerbait aldatzea: batzuetan, zerbait hori anatomia- edo
fisiologia-egitura bat da, eta beste batzuetan, portaerazko jarraibide bat.

94

Hezetasuna

Oso ingurune hezeetako landareek estoma ugari dituzte; horri esker, errazago izerditzen
dute. Leku lehorretako landareek, berriz, sustrai sakon-sakonak eta luze-luzeak dituzte,
bai eta hosto txikiak edo estuak ere, lurrunketa murrizteko; horrelakoa da, adibidez, ezkaia.
Bestalde, kaktusek eta beste landare batzuek ura biltzeko organo bereziak dituzte, eta
hostoak edo zurtoinak, gainera, arantza bilakatuak, hezetasuna nekezago galtzeko.
Animaliei dagokienez, eremu lehorretan bizi diren batzuek oskolak dituzte, edo estalki
iragazgaitzak, bestela, ahalik eta ur gutxiena galtzeko; horren adibide dira, esaterako,
narrastien ezkatak eta intsektuen exoeskeletoa. Beste batzuek, berriz, substantziaren bat
jariatzen dute, hezetasuna gordetzeko; adibidez, barraskiloak.

Argia

Argi gutxiko lekuetan, landare batzuk izugarri hazten dira bertikalean; esate baterako,
oihan tropikaleko zenbait zuhaitz. Beste batzuek, berriz, hosto zapal handi-handiak
dituzte, eta horri esker, argia hartzeko gainazal handiagoa.
Animaliei dagokienez, asko eta asko egunez baino ez dira aktiboak; halakoak dira,
esaterako, ia hegazti eta ugaztun gehienak. Baina badira bestelako espezieak ere,
gauez baino aritzen ez direnak, alegia; adibidez, saguzarrak eta eltxoak.

Tenperatura

Animalia poikilotermoek, gorputzeko tenperatura ingurunekoaren araberakoa dutenek,


alegia, hiru joera dituzte, egoera desegokia denean: batzuek emigratu egiten dute,
beste batzuk lozorroan geratzen dira, eta beste batzuk, larba-egoeran, lurpean.
Animalia homeotermoek, berriz, inguruneko tenperatura edozein dela ere beren
barne-tenperaturari konstante eusten diotenek, alegia, hainbat moldaera dituzte,
hotzetik babesteko: batzuek koipe-geruza lodi-lodiak dituzte azalaren azpian, eta beste
batzuek ilez edo lumaz estalia dute gorputza. Eta tenperatura altuko lekuetan, beroari
aurre egiteko, animalia batzuek izerdia botatzen dute, beste batzuk gauez aritzen dira

Argia

Organismo fotosintetikoak goi-goiko geruzetan soilik haz daitezke; zona fotikoan, alegia.
Orri edo zinta itxurakoak izaten dira, edo bestela, hostoak uraren azalean zabalduta
izaten dituzte, behar beste argi hartu ahal izateko. Algek zenbait pigmentu dituzte,
eta haiei esker, sakon-sakoneko geruza ilunetan den argi-energia urria erabil
dezakete.
Argi gutxiko lekuetan bizi diren animalia batzuk gai dira argia sortzeko (biolumineszentzia),
berariazko zenbait organoren bidez.

Uraren
mugimenduak

Izaki bizidunen moldaerak

Indar handiko ur-lasterrak dauden lekuetan, bertako organismoak hainbat modutara


moldatu dira: alga batzuk substratuan finko bizi dira; ekinodermoek forma biribilduak
eta oskol gogorrak dituzte; arrain batzuk haitzuloetan edo harrien azpian babesten dira;
beste batzuek bizi-bizi egiten dute igeri (ibaien bideko goialdean bizi direnak, adibidez);
har batzuk hondar azpian sartzen dira; etab.

Presioa eta
desplazamendua

Uretako ekosistemetan

Lehorreko ekosistemetan

Faktore
abiotikoa

Leku sakonetako arrainak zapalak dira, eta barne-barrunbeak oso murriztuta dauzkate;
horri esker, izan ere, presioa altua izanagatik ere haren eragina txikiagoa da.
Animalia igerilariek hegatsak eta itxura hidrodinamikoa dituzte; horri esker arin
mugitzen dira uretan, urarekiko ahalik eta erresistentzia txikiena egiten baitute.
Bestalde, zenbait barrunbe gasez beteak dituzte (arrainen igeri-maskuria), eta
inolako ahaleginik egin gabe flotatzen dute, horri esker.

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 95

Zientzia zure esku


Adierazpen grafikoak. Ekosistema bateko harreman trofikoak aztertzea
Ekosistema orotan, harreman trofikoak sortzen dira
bertako biozenosia osatzen duten izaki bizidunen
artean. Baina zenbat eta bioaniztasun handiagokoa
izan ekosistema, orduan eta konplexuagoak dira

harreman trofikoak; eta beraz, errazago ikusten eta


aztertzen dira bioaniztasun txikiko ekosistemetan:
adibidez, herri-hirietako parkeetan, urmaeletan,
putzuetan eta edozein ekosistema gizatiartutan.

1. Bereiz eta muga dezagun ekosistema bat.


Hasteko, gure eskolatik hurbil dagoen eremu bat
aukeratu behar dugu: parke bat, urmael bat,
hondartza bat Han egingo dugu azterlana.
Lekuaren ezaugarriak idatziko ditugu, fitxa moduan;
plano bat, argazkiak edo marrazkiak ere sar daitezke.

2. Egin dezagun bioaniztasunaren inbentarioa.


Arretaz begiratu ondoren, ekosistema horretan zer
izaki bizidun dauden idatziko dugu, lurzoruan bizi
direnak ahaztu gabe: intsektuak, araknidoak, zizareak,
satorrak Uretako ekosistema bada (urmael bat edo
putzu bat), ur-lagin bat aztertuko dugu, mikroskopioz.

2
x 200 m).
hera: 70.000 m (350 m
Hedadura, gutxi gorabe
de:
dau
da, eta hainbat zuhaitz
Deskribapena. Parke bat
eta
k;
goa
tea
gaz
te batzuk,
batzuk, hazi samarrak; bes
aixkak ere badaude, bai eta
Zuh
.
riak
ber
tu
alda
k,
tea
bes
bide ere. Bestalde, 2batere
belar-eremuak eta zenbait
oak.
ere badaude, 200 m inguruk
landarerik gabeko bi eremu
oak baino
peraturak hiri inguruetak
Faktore abiotikoak. Ten
tze-lan
ten
Man
e.
dut
n
tze
zta
ialki ure
baxuxeagoak dira. Artifiz
atu
kim
ak
aitz
bitu, ureztatu, zuh
batzuk egiten dituzte: gar

Interesgarria izan daiteke deigarrienak iruditu zaizkigun


izaki bizidunak marraztea edo argazkiak ateratzea.
Ikusitako izaki bizidunak zer animalia edo landare
diren jakiteko, oso lagungarriak izaten dira landa-gidak:
landareei buruzkoak, intsektuei buruzkoak

Zuhaitzik gazteenak
dauden eremua

Zabuak

Zuhaitzik handienak
dauden eremua
Petanka

3. Interpreta ditzagun harreman trofikoak. Izaki bizidunak


sailkatuko ditugu, zer motatakoak diren jakiteko: ekoizleak,
lehen mailako kontsumitzaileak, bigarren mailako
kontsumitzaileak ala hirugarren mailako kontsumitzaileak.
Behin sailkapena eginda, piramide trofikoa marraztuko dugu.
Ondoren, zenbait kate trofiko egingo ditugu,
inbentarioko zenbait izaki bizidun erabiliz.
Amaitzeko, sare trofiko bat osatzen saiatuko gara,
orain arteko datuak erabiliz.

Hirugarren mailako
kontsumitzaileak
Bigarren mailako
kontsumitzaileak
Lehen mailako
kontsumitzaileak

Ekoizleak

ARIKETAK
24. Jarri taldeka eta aukeratu eskolatik hurbil dagoen ekosistema bat. Aztertu ekosistema hori, goian azaldutako
metodoari jarraituz. Koaderno bat beharko duzue, bai eta koloretako arkatzak ere. Oso lagungarria izango
zaizue argazki-kamera batez baliatzea; baina ez du zertan sofistikatua izan. Distantziak neurtzeko, egin
urratsak: urrats luzeak eginez gero, bakoitza metro ingurukoa izango da.

95

832926 _ 0082-0099.qxd

22/4/08

13:20

Pgina 96

Ariketak
35. Azaldu zertan diren desberdinak lehen, bigarren
eta hirugarren mailako kontsumitzaileak.

25. Nola deritzo ekosferako biozenosiari?


26. Zer bi osagai dituzte ekosistema guztiek?
Azaldu zertan datzan osagai horietako
bakoitza.

36. Zer dira kate trofikoak? Asmatu itsasoko ekosistema


bateko kate trofiko bat.

27. Ekosistema bateko biotopoa bereizteko, ez da


nahikoa zer motatakoa den esatea. Adierazi zer
informazio eman beharko zenukeen bi ibai hauen
biotopoa bereizteko: Duero ibaia, Soria zeharkatzean,
eta Andarax ibaia, Almeria zeharkatzean.
28. Zer-nolako faktorea da hezetasuna, biotikoa
ala abiotikoa?
Zer-nolako eragina du hezetasunak Amazoniako
basoan diren landareetan eta animalietan?

C
A

29. Harenondoko izeneko landarea gramineoa da,


belar itxurakoa, eta kostaldeko dunetako hondarretan
hazten da. Deskribatu haren biotopoaren ezaugarriak.
30. Zer aztertzen du ekologiak, eta zer emaitza lortu
nahi ditu?
31. Azaldu zer habitat eta txoko ekologiko dituzten
afrikar elefanteek.
32. Basoak botatzen dituztenean, lurzorua babesgabe
geratzen da euriarekiko: lehen, zuhaitzen hostoek eta
sustraiek euri-ura hartzen zuten, baina gero, zuhaitzik
gabe, erraza da euriak eragindako higadurak lurzorua
eramatea, eta harri biluzia agerian geratzea. Zenbat
denbora beharko da berriro ere basoa egiteko?
33. Biotopoaren ezaugarriek eragin handia dute
ekosistema ororen biozenosian. Izaki bizidunek
ba al dute eraginik biotopoaren ezaugarrietan?
Azaldu erantzuna.

96

38. Egin piramide trofiko bat, sakonera txikiko


eta hondo hareatsuko itsas ekosistemetan bizi
ohi diren zenbait izaki bizidun oinarri hartuz.
39. Saiak eta hienak sarraskijaleak dira;
hau da, animalia hilak jaten dituzte. Baina ez
dira deskonposatzaileak. Zer ezaugarri dituzte
deskonposatzaileek? Zer dira, orduan, saiak
eta hienak?
40. Egin zure koadernoan laburpen bat, azaltzeko nola
sailkatzen diren ekosistema bateko izaki bizidunak
energia lortzeko moduaren arabera.
41. Bigarren mailako kontsumitzaileak al dira
landare intsektujaleak? Eman arrazoiak, azaltzeko.

34. Adierazi organismo hauetatik zein diren ekoizleak,


eta zein lehen eta bigarren mailako kontsumitzaileak.

37. Jarri izaki bizidun hauek ordenan, kate trofiko


bat osa dezaten.

42. Zer dira mantenugaiak? Nondik lortzen ditugu?


Zer lortzen dugu haietatik?
43. Zer mantenugai organiko behar ditugu
kontsumitzaileok? Zer substantzia ez-organiko
behar dituzte ekoizleek? Zer izaki bizidunek
bihurtzen dute materia organikoa materia
ez-organiko?
44. Zer da marearteko zona? Zer ezaugarri ditu
ekosistema horretako biotopoak? Aipatu bertako
biozenosia osatzen duten izaki bizidun batzuk,
ekoizleak nahiz kontsumitzaileak.

832926 _ 0082-0099.qxd

22/4/08

13:20

Pgina 97

45. Beheko grafikoak adierazten du nola hazi zen


arrainontzi bateko bakterioen populazioa, denboraren
arabera.
Banakoen kopurua
K
700
600
500
400
300
200
100

9 11 13 15 17 19

Denbora (egunak)

a) Aztertu grafikoa, adieraziz zer gertatu den


A tartean, B tartean eta C tartean.
b) Zer adierazten du K balioak? Alda al daiteke?
46. Beheko kate trofiko hauetan, zeinek jasotzen du
energia gehien, basakatuak ala hontzak? Zergatik?
a) Larrea erbia basakatua
b) Zuhaitza tximeleta apoa sugea hontza

47. Belardi batean hauek daude: 2.000.000 landare,


220.000 belarjale, 100.000 haragijale eta superarrapari bat
(beste harrapari batzuk janez elikatzen den harraparia).
Baso epel batean, berriz, hauek daude: 250 landare,
100.000 belarjale, 9.000 haragijale eta bi superarrapari.
a) Marraztu bi ekosistema horiei dagozkien
piramideak. Zer piramide mota dira?
b) Ba al dago piramide alderantzikaturik? Zergatik?
48. Lehen mailako kontsumitzaileek era guztietako
landareak jaten dituzte. Non egongo da lehen
mailako kontsumitzaile gehien, goi-mendietan
ala basoetan?
49. Lur-zizareak lurzoruan deskonposizioan
dagoen materia organikoz elikatzen dira;
batik bat, orbelez. Hori jakinda, azalduko al
zenuke zergatik ez den satorrik bizi inongo
dunetan?
50. Aipatu ekosistema gizatiartuetan bizi diren lau
animalia, gizon-emakumeekin batera bizitzera erabat
ohitu eta moldatu direla erakusteko.

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Basoiloak eta uzta biltzeko makinak


Basoiloak babestuta daude, azken urteotan izugarri
murriztu baita hegazti horien kopurua, zerealak biltzeko
makina astunak erabiltzeagatik, besteak beste (garia
jotzeko makinak, adibidez).
Horrelako makinek goiz bakar batean soro osoa biltzen
dute. Pentsa! Lehen, nekazariek zenbait egun ematen
zituzten! Baina lehen, hegazti horien txitek nahikoa asti
izaten zuten heltzeko eta habia uzteko, eta orain, makinek
harrapatu egiten dituzte, ihes egiteko astirik ez baitute.
Beste zenbait hegaztiri ere berdin gertatzen zaie.
Mirotz nabarrak nahiz beste hegazti harrapari batzuek
ere, adibidez, zereal-buruxken artean egiten dute habia,
eta nekazaritzako lanak mekanizatuz joan diren heinean,
izugarri txikitu da haien kopurua.
51. Azaldu zer esan nahi duen testuan
nekazaritzako lanak mekanizatzea.
52. Belarjaleak ala haragijaleak dira mirotzak?
53. Zer ekosistema motatan bizi dira testuak
aipatzen dituen hegaztiak?

54. Testuaren edukiaren arabera, lau esaldi hauetatik


bakarra da zuzena. Zein? Zergatik?
a) Mirotz nabarrek kalte egiten diete uztei,
zereal-buruxken artean egiten baitituzte habiak.
b) Zerealak hazteko lur-sail handiak erabiltzea
kaltegarria da basoiloentzat eta beste zenbait
hegaztirentzat, habiak zereal-buruxken artean
egitera behartzen baititu horrek.
c) Uzta biltzeko makina astunak erabiltzeak
izugarri atzeratzen du zerealen biltzea, eta
hori kaltegarria zaie habia labore-lurretan egiten
duten hegaztiei.
d) Makina astunak erabiltzearen eraginez, zenbait
hegaztiren kopurua txikitu egin da; basoiloen
kopurua, adibidez.

97

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 98

Laburpena
Ekosistema orok hiru osagai nagusi ditu: biozenosia, biotopoa eta
bi horien arteko harremanak, bai biotikoak bai abiotikoak.

Ekosistemen
osagaiak

EKOSISTEMEN EGITURA

Habitata
eta txoko
ekologikoa

Biozenosia deritzo naturagune batean bizi diren izaki bizidunen


edo populazioen multzoari eta haien arteko harremanei.
Biotopoa deritzo komunitate baten kokaleku den leku edo eremu
fisikoari eta eremu horrek bereizgarri dituen ingurune-baldintzei
edo -ezaugarriei.

Habitata deritzo espezie jakin bateko banakoak egon ohi diren


leku fisikoari. Banako horiek dagokien habitat horretara moldatuta
egoten dira.
Txoko ekologikoa deritzo espezie bakoitzak ekosisteman betetzen
duen funtzioari.

Maila trofikoa deritzo materia eta energia modu berean lortzen duten
organismoen multzoari. Hauek bereizten dira:
Ekoizleak. Materia ez-organikoa erabiliz beren materia organikoa
sortzen duten organismo autotrofoak dira.

Ekosistemetako
maila
trofikoak

Kontsumitzaileak. Beste organismo batzuek egindako materia


organikoz elikatzen diren organismo heterotrofoak. Hiru mota daude:
1. mailakoak (belarjaleak). Ekoizleak janez elikatzen dira.
2. mailakoak (haragijaleak). Belarjaleak janez elikatzen dira.
3. mailakoak. Bigarren mailako kontsumitzaileak jaten dituzte.
Deskonposatzaileak. Aurreko mailetako materia organikoa materia
ez-organiko bihurtzen duten organismo heterotrofoak dira.
Ekosistemetan, energiaren fluxua noranzko bakarrekoa da; materia,
aldiz, modu ziklikoan ibiltzen da.

Harreman
trofikoak

Organismoen
arteko
harremanak

Ekosistema orotako izaki bizidunen artean sortzen diren harreman


trofikoak kate nahiz sare trofikoen bidez adieraz daitezke.
Piramide trofikoak ere erabil daitezke, ekosistema ororen egitura
trofikoa grafikoki adierazteko. Hiru mota daude: kopuruen piramideak,
biomasaren piramideak eta energiaren piramideak.

Espezie barnekoak. Espezie bereko banakoen artekoak dira:


animalia taldekoien artekoak, kolonietakoak, animalia sozialen
artekoak eta familien baitakoak.
Espezie artekoak. Espezie desberdineko banakoen artekoak
dira: mutualismoa, komentsalismoa, inkilismoa, parasitismoa
eta harraparitza.

ARIKETAK
55. Azaldu zertan datzan harrapari/harrapakin sistema.
56. Egin bi marrazki eskematiko: bata, edozein ekosistematako energia-fluxua adierazteko, eta bestea, materiaren
zikloa laburtzeko.

98

832926 _ 0082-0099.qxd

21/2/08

13:15

Pgina 99

Ekosistemek egonkor irautearen


arrazoietako bat bioaniztasunaren bermearen printzipioa da.
Komunitate batean espezie bat
desagertzen bada, espezie horren
txokoa azkarrago eta modu eraginkorragoan hartuko du beste
batek, komunitatean eginkizun
horretarako hautagai asko baldin
badaude, eta ez gutxi batzuk.
Ikus dezagun adibide bat: pinudi
batek su hartu du, lurraren arrasean, eta oihanpeko landare eta
animalia asko hil dira. Basoa bioaniztasun handikoa bada, nahiko
azkar leheneratuko da: hasieran
hura osatzen zuten landareak eta
animaliak azkar samar sortuko
dira berriro. Pinurik handienei ez
zitzaien ezer larririk gertatuko:
behealdeko azala apurtxo bat
erreko zitzaien, baina besterik ez.
Beraz, hazten eta itzala egiten
jarraituko dute, lehen bezala.
Sastraka eta landare belarkara
gutxi batzuek ere iraun egingo
zuten, eta leheneratzeari ekingo
diote berehala. Suak maiz hartu
izan dituen pinudi batzuetan,
suaren beraren beroak bizkortu
egiten du ezkutuko hazien erneketa, beroari erantzuteko moldatuta daudenena, eta horrek are
gehiago bizkortzen du basoko landaredia berriro hazteko prozesua.
[]

Bioaniztasunak bioaniztasun
handiagoa sortzen du, eta landareen, animalien eta mikroorganismoen ugaritasuna handitu
egiten da, bakoitza bere mailan:
Kastoreek presak egiten dituztenean, urmaelak eta zingirak
sortzen dira, eta urak belardiak
hartzen ditu. Ingurune horietan
organismo askok hartzen dute
babesa; ibaiko urak trabarik ez
balu, nekez ahalko lukete. Presak
osatzen dituzten egur-masek,
urpean deskonposizioan daudenez, beste hainbat espezie
gehitzen dizkiote inguruneari.
Elefanteek sastrakak eta zuhaitz
txikiak zapaltzen dituzte, baita
errotik atera ere; eta horrela,
soilgune itzaltsuak eratzen dira
basoetan. Emaitza: hainbat
habitaten mosaiko moduko bat,
eta bertan, denak batera bizitzen, espezie kopuru itzela.

BIRPOPULATZEKO
EREMUA
ONGI ETORRI

Gopher dortokek tunel luzeak


egiten dituzte: hamar metrokoak ere bai. Horren ondorioz,
lurra nahasi egiten da; haren
testura, dibertsifikatu; eta mikroorganismo motak, aldatu. Beste
animalia batzuek ere bizileku
bihurtzen dituzte gordelekuok:
zuloetan bizitzera moldatutako
inurriek, sugeek eta igelek.
Euchondrus generoko barraskiloek, Israelgo Negev basamortukoek, harri bigunak birrintzen
dituzte, haien baitako likenak
jateko. Horrela, harriak lurzo-

ru bihurtzen direnez, eta likenek


fotosintetizatutako mantenugaiak askatu egiten direnez,
beste espezie batzuentzako
txokoak ugaritzen dituzte.
Oro har, ekosistema mota ugaritan
egindako azterlan askok ondorio
bera atera dute: zenbat eta espezie
gehiago bizi elkarrekin, orduan eta
egonkorragoak eta emankorragoak dira ekosistemak.
EDWARD O. WILSON,
El Futuro de la Vida.
Crculo de Lectores argitaletxea

IRAKURTZETIK ULERTZERA
57. Zer janez elikatzen dira Euchondrus barraskiloak?
58. Kastoreak dauden ibaietan kastorerik gabekoetan baino animalia-espezie gehiago
bizi omen da. Zergatik?
59. Zer ezaugarri berdin dituzte kastoreek, elefanteek, dortokek eta barraskiloek?
60. Zer gertatuko litzateke bioaniztasun txikiko ekosistema batean, hondamendi
natural baten ondorioz bertako izaki bizidunetako asko hilko balira?
61. Testua kontuan hartuz, esan al daiteke suteak onuragarriak zaizkiola naturari?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Artikuluak:

La ecologa contada con sencillez


JOAQUN ARAJO. Maera argitaletxea
Izaki bizidunen eta haien harremanen konplexutasuna, giza
jokabidearen eraginak eta ekologiako zenbait kontzeptu.

Puntos calientes de biodiversidad. National Geographic.


2004ko martxoa.

Dientes de gallina y dedos de caballo


STEPHEN JAY GOULD. Crtica, S. L. argitaletxea
Hainbat animalia-moldaera aipatzen ditu, adibide modura.

www.grain.org/biodiversidad.htm
Biodiversidad aldizkaria: bioaniztasunari buruzko dokumentazio handia biltzen du.

Investigando en el bosque
LUIS DEL CARMEN. Teide argitaletxearen Vivac bilduma
Basoarekin lotutako esperimentuak eta proiektuak egiteko
informazioa eta iradokizunak ematen ditu.

www.wri.org/wri/biodiv/bri-span.html
World Resources Institute. Gaztelaniaz ere bai.

Sarean:

www.mma.es
Ingurugiro Ministerioa.

99

IRAKURLEAREN TXOKOA

Zenbat balio du biosferak?

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 100

6
NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Lehorreko nahiz uretako
ekosistemak zer faktore
nagusiren mende dauden
ikasiko duzu.
Gure planetan dauden lehorreko
nahiz uretako ekosistema
nagusiak bereiziko dituzu.
Uretako nahiz lehorreko zenbait
ekosistema aztertuko dituzu, bai
eta haietako biozenosia osatzen
duten izaki bizidun batzuk ere.
Lurzorua oso garrantzitsua dela
balioetsiko duzu, eta bestalde,
lurzoruko zenbait ezaugarri
biotiko eta abiotiko bereiziko
dituzu.
Lurzoruen zenbait ezaugarri nola
aztertu ikasiko duzu.

1890eko munduko mapa,


eta zenbait ekosistema.

Lurreko
ekosistemak

21/2/08

13:24

Pgina 101

XVIII. eta XIX. mendeetan egindako espedizio zientifikoek garbi utzi


Alexander Humboldt.

832926 _ 0100-0123.qxd

zuten landareak eta animaliak estu lotuta daudela, haien kokapen


geografikoa aztertuta argi ikusi baitzuten zenbait eskualde geografikotan elkarrekin agertzen direla. Orduko naturalistek eginkizun bat
hartu zuten, nagusiki: ahalik eta datu geologiko gehienak biltzea, eta
ahal bezain landare- eta animalia-espezie ezezagun gehien deskribatzea. Naturalista gailenetako bat Alexander Humboldt izan zen:
prozesu naturalen eta izaki bizidunen arteko elkarreragina aztertu
zuen, gizakia barne, multzo horren guztiaren zatitzat jo baitzuen.
Humboldtek behaketa ugari egin zituen, denak ere Amerikan,
Europan eta Asian. Amerikan zeharreko bidaian, landare ugari bildu
eta hainbat espezie ikertu zituen, landareen kokapen geografikoa
eta altitudezkoa aztertu nahian. Horrela, ekologiaren printzipio
handietako batez ohartu zen, klimarekin eta landarediarekin lotuta:
altitudearen eta latitudearen arteko loturaz, hain zuzen; hark azaldu
zuen bezala, mendi batean gora igotzea ekuatoretik iparralderantz
edo hegoalderantz joatearen parekoa da.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Zeri deritzo ekosistema? Deskribatu argazkietako
ekosistemetako zenbait elementu.
2. Ba al dago ekosistemetan begi hutsez ikusi ezin den
elementurik?
3. Zer lekutakoak dira argazkietako paisaiak, leku beroetakoak,
epeletakoak ala hotzetakoak? Nola dakizu?
4. Zer bi ekosistema mota nagusi daude?
Bilatu erantzuna
Zer izen dute uretan esekita bizi eta uraren
mugimenduarekin batera lekualdatzen diren
organismo mikroskopikoek?

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 102

Lehorreko ekosistemak

Lehorreko ingurunean nahiz uretakoan zenbait ekosistema daude, eta


bakoitzak biotopo eta biozenosi jakin bat ditu bereizgarri.
Izaki bizidunak lehorraldean airez inguratuta bizi daitezkeenean, ekosistema horiei lehorrekoak deritze. Uretako ekosistemen aldean, lehorrekoek
askoz hedadura txikiagoa dute, baina garrantzi handikoak dira, hala ere.
Izan ere, lekuan lekuko faktore abiotikoak oso dira desberdinak, eta heterogeneotasun horren eraginez, izaki bizidunak izugarri dibertsifikatu dira.
Lehorreko inguruneetako faktore abiotikoak
Zerk eragiten du organismoak lehorreko ekosistema batean bizitzea, eta ez
beste batean? Funtsean, zenbait faktore abiotikok, denak klimarekin lotuak:

ARIKETAK
1. Zer faktorek mugatzen dituzte
lehorreko ekosistemak?
2. Argia ezinbestekoa omen da
lehorreko ekosistemetan.
Zergatik?
3. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean urtaroko hitza.

Tenperatura. Leku batzuetan tenperatura-aldaketa handiak izaten


dituzte, egunean bertan nahiz urtaro batetik beste batera (urtarokoa).
Altitudeak eragin zuzena du: zenbat eta altitude handiagoa, orduan eta
tenperatura baxuagoa. Latitudeak era badu eragina: poloetatik
ekuatorerantz goazen heinean, tenperatura gero eta altuagoa da. Eta
itsasoaren gertutasunak ere eragin handia du: kostaldeko eskualdeek
tenperatura epelagoak izaten dituzte.
Argia. Eragin handia du landareetan, fotosintesia egiten baitute, hari
esker. Animalietan, haien bizi-funtzioetan eta ohituretan eragiten du.
Hezetasuna. Airean dagoen ur kantitateari deritzo. Lehorreko organismoek ezinbestekoa dute, bizi-funtzioak egiteko.
Klima-ezaugarriak kontuan hartuz, hiru zona nagusi bereizten dira
hemisferio bakoitzean: zona hotza, poloetatik zirkulu polarretarainokoa;
zona epela, zirkulu polarren eta tropikoen artekoa; eta zona beroa,
Kantzer eta Kaprikornio tropikoen artekoa.

Zirkulu polar
artikoa

Kantzer
tropikoa

Basamortu hotza
Goi-mendia
Tundra
Taiga
Estepa

Kaprikornio
tropikoa

Baso hostoerorkorra
Baso mediterraneoa
Oihan ekuatoriala
Oihan tropikala
Sabana
Basamortu beroa

102

Zirkulu polar
antartikoa

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 103

Lehorreko ekosistema nagusiak


Nolako landaredia dagoen leku batean, halako ekosistema sortzen da;
eta landaredia, berriz, klima-ezaugarrien araberakoa izaten da.
Zona
klimatikoa

Hotza

Epela

Ekosistema

Ezaugarriak

Basamortu
hotza

Izotz iraunkorrak. Hego poloan, pinguinoak daude; eta Ipar poloan,


hartz zuriak.

Tundra

Oso klima hotza, eta prezipitazio gutxi. Lurzorua izoztuta dago, beti;
baina udan, goiko geruza urtzen da. Goroldioak eta likenak ugari dira,
bai eta zenbait landare belarkara eta gramineo ere. Hainbat ugaztun
daude; besteak beste, elur-oreina, leminga, otsoa eta azeri artikoa.
Eta hegaztiak ere badira; adibidez, eper zuria.

Taiga

Prezipitazio ugari, elur moduan. Negu luzeak eta oso hotzak.


Konifero-basoak dira nagusi: pinuak, izeiak eta tsugak. Hainbat
ugaztun daude; esate baterako, katamotza, hartza, otsoa, altzea,
elur-oreina, oreina eta erbi artikoa.

Estepa

Eurite urriak eta irregularrak. Uda lehorrak, eta negu luzeak eta hotzak.
Gramineo-larredi handiak ditu bereizgarri. Haietan, hainbat animalia
egoten dira: antilopeak, basazaldiak, bisonteak, otsoak, koioteak, katagorriak,
larre-txakurrak, narrastiak, etab.

Baso
hostoerorkorra

Baso
mediterraneoa

Oihan
ekuatoriala

Oihan
tropikala

Beroa
Sabana

Basamortu
beroa

Oso eurite ugariak, urte osoan. Oso urtaro nabarmenak; tartean,


negu hotzak, eta uda beroak. Ugari dira haritzen basoak, bai eta
pagoen eta gaztainondoen basoak eta zuhaixkak ere. Hainbat ugaztun
bizi dira haietan; besteak beste, hartza, azeria, katagorria eta basakatua.
Oso eurite irregularrak: prezipitazioek gutxi irauten dute, baina bortitzak dira,
batzuetan. Negu leunak eta euri gutxikoak; eta uda epelak eta lehorrak.
Landarediaren adibide dira artelatzak, arteak eta landare xerofiloak (zuhaixkak
eta sastrakak); eta faunaren adibide, intsektuak, narrastiak, untxiak, basurdeak,
katamotzak, mangosta iberiarrak, katajinetak, adarzabalak eta oreinak.
Prezipitazio ugari eta tenperatura altuak, urte osoan. Hosto iraunkorreko
zuhaitz handiak daude, bai eta iratzeak, lianak eta landare epifitoak ere.
Ugariak dira intsektuak, anakondak, jaguarrak, iguanak, tximinoak eta
tukanak.
Prezipitazio irregularrak. Bi urtaro daude: bata, hezea eta beroa, eta bestea,
lehorra eta hotza. Ugariak dira hosto zabaleko zuhaitz handiak, eta haien
artean, kiribilduta, lianak eta landare igokariak. Era askotako intsektuak
bizi dira haietan, bai eta hainbat motatako anfibioak, ugaztunak eta
hegaztiak ere.
Tenperatura altuak, urte osoan, ia batere aldaketarik gabe. Bi urtaro daude:
bata, lehorra, oso luzea, eta bestea, hezea, labur-laburra. Landarediari
dagokionez, belarrak eta sastrakak dira nagusi, bai eta zenbait zuhaitz ere;
adibidez, akazia. Ugaztunik ugarienak hauek dira: gazela, bufaloa, jirafa,
zebra, ua, lehoia, hiena eta errinozeroa.
Oso klima lehorra, prezipitazio urrikoa. Egunetik gauera, tenperatura
bat-batean izugarri aldatzen da. Landare xerofiloak daude: kaktusak
eta esne-belarrak. Hona hemen zenbait animalia: gameluak eta
dromedarioak, muskerrak, kanguruak, bidelariak eta erroiak.

ARIKETAK
4. Adierazi zer ezaugarri berdin dituzten tundrak eta goi-mendietako
inguruneek.

103

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 104

Lehorreko zenbait
ekosistema natural

Goi-mendia

Sarrioa

Ipar-belea

Mendietan, biotopoak tenperatura-alde handiak izaten ditu, uda edo


negua den; elurrez estalita ere geratzen da, hilik hotzenetan. Neguan,
gainera, janari-urritasuna dela-eta, animalia askok leku epelagoetara
migratzen dute.

Belatza

Zenbait
isats mota

Matxinsaltoa

Muskerra, sugandila,
sugegorria

Baso hostoerorkorrak

Pagoak
eta urkiak

Horrelako basoetan, zuhaitzei hostoak erortzen zaizkie, neguan. Oso


oparotasun handikoak dira. Lurzorua ere aberatsa da, eta lodia; eta
izaki bizidun ugari bizi dira hartan. Itsasaldeko klima duten lekuetan
egon ohi dira; negu hotzak eta prezipitazio ugari izaten dituzte horrelakoetan. Iberiar penintsulan, iparraldean daude baso hostoerorkorrak.
Tximeletak

Goroldioak eta iratzeak

Okil berdea

Urubia
Satorra

104

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 105

Lehorreko zenbait
ekosistema gizatiartu

Soroak
Zereal-soroek nahiz beste landare belarkara batzuen labore-lurrek itxura
monotonoa dute; baina itxura gorabehera, oso biozenosi joriko ekosistemak
dira. Biotopoaren ezaugarriei dagokienez, lekuko klima nolakoa den, eta
laborantza ureztatua edo lehorrekoa den, halako biotopoa eratzen da.
Ekosistema horietan, soroen mugak garrantzi handikoak dira. Izan ere,
sasiak, zuhaitzak eta belarrak izaten dira haietan, eta bertan egiten dute
habia, bertan bizi dira eta bertan elikatzen dira hainbat izaki bizidun.

Bazterretako landareak eta espezie landuak


Zapelatza

Sagua

Lursagua

Belatza
Azeria

Untxia

Basoiloa

Parkeak eta lorategiak


Herri-hirietan ere badaude ekosistemak. Haietan, gizakiak garrantzi
handia du, baina animaliak ere bizi dira, denak ere gizakiarekin batera
bizitzeko beren ohiturak moldatuta. Herri-hirietako ekosistemak ezin
hobeak dira biotopoa eta biozenosia behatzeko, hurbil egoteaz gain erraz
irits baitaiteke haietara.

Zuhaitz
apaingarriak

Era askotako
zuhaixkak

Txolarrea, usoa,
mika
Ahatea

Intsektuak
Katua

105

832926 _ 0100-0123.qxd

19/4/08

11:44

Pgina 106

Euskadiko basoko
ekosistemak

Historian zehar basoen suntsiketa areagotuz joan da gehiegizko ustiapena egin delako, eta basoen azalera asko murriztu da. Baina herrialde
garatuetan baso asko birlandatu dira; alde batetik, arrazoi ekonomikoengatik, ustiatzen jarraitu ahal izateko; eta bestetik, arrazoi ekologikoengatik, lur soilduen higadura-arriskua saihesteko. Euskadin ere horixe
gertatu da. Izan ere, gaur egun, gure lurretako mendi asko zuhaitzez beterik ikusi arren, gezurra badirudi ere, ia ez dugu baso naturalik topatuko, gehienak birlandaketak baitira. Horrek esan nahi du baso horiek
ez direla jatorrizko paisaia. Hauexek dira Euskadiko baso mota aipagarrienak.
Pagadia

Pagoak (Fagus sylvatica) adaburu biribila


izaten du, eta hosto ugari. 30 metroko edo
gehiagoko altuera lor dezake. Azala leuna
izaten du; zurixka edo gris zilar kolorekoa.

Pagadietako zuhaitz mota nagusia pagoa da. Zuhaitz hostoerorkor honek giro-hezetasun handia behar izaten du, eta horregatik, laino eta hezetasun ugariko eskualdeetan hazten da. Oro har, 500 eta 1.500 metroko altitudeen artean ikus daitezke.
Zoru karetsuan kokatzen da batez ere, eta gainera, ondo drenatutako
lurzoruetan.
Pagadipean ia ez da beste espezierik hazten, pagoek ematen duten itzal
handiagatik. Hala ere, gorostia, ezpela, hagina eta iratzeak aurki daitezke.
Pagadiek, garai batean, gure lurraldeko eremu zabala betetzen zuten,
baina atzerakada handia izan zuten ikatza eta egurra lortzeko egindako
mozketengatik. Gaur egun, Bizkaiko pagadien egoera nahiko okerra bada ere, Gipuzkoan eta Araban oraindik badaude pagadi ederrak. Euskadiko pagadi aipagarrienak Aralar mendilerroan, Aizkorrin eta Gorbeian topa ditzakegu.
Artadi kantauriarra

Bizkaiko Garai herriko artea (Quercus ilex


ilex).

106

Artea da zuhaitz nagusia baso mota honetan. Haritzen taldeko zuhaitz


hostoiraunkor hau espezie mediterranearrekoa da jatorriz.
700 metrotik beherako altitudean agertzen da, itsasotik gertu, batez ere,
nahiz eta Araban ere badauden beste artadi mota batzuk. Lurzoru lehorretan hazten da, kareharri gogorren inguruan. Eta horregatik, lurzoru
mota hori nekazaritzarako egokia ez delako, arteak bizirik irautea lortu du.
Artadi kantauriarrean, artearekin batera, ereinotza, gurbitza eta hainbat
zuhaixka hazten dira.
Artadiak gerizpe handia daukanez, ugaztun askok (orkatzak, basurdeak, lepazuriak, azkonarrak) eta hegazti ugarik babesleku egokia aurkitzen dute bertan.
Artearen fruituak, ezkurrak, animalientzako elikagai garrantzitsua izaten dira negua pasatu ahal izateko.
Euskadiko artadi kantauriar garrantzitsuenak Urdaibaikoak dira.

832926 _ 0100-0123.qxd

19/4/08

11:44

Pgina 107

Hariztia
Euskadin zuhaitz hostoerorkor honek bi baso mota eratzen ditu: haritz
kanduduneko (Quercus robur) hariztia eta haritz kandugabekoa (Quercus petrea). Haritz kanduduneko hariztiak nagusi dira Euskadin.
Artadien gainetik eta pagadien azpitik kokatzen dira, 600-700 metrotarainoko altitudera iritsiz.
Baso hauetan, haritzekin batera gure lurraldean oso tipikoak diren hainbat zuhaitz eta zuhaixka topa ditzakegu, besteak beste, haltzak, zumarrak, astigarrak, urkiak, lizarrak, hurritzak, elorriak eta gorostiak.
Hariztiak, zoritxarrez, gero eta urriagoak dira Euskadin. Gaur egun, lehen estaltzen zutenaren parte txiki bat baino ez dute betetzen, belardi
eta baratze bihurtu baitira.
Haritzaren egurra bereziki iraunkorra eta gogorra da, eta balio handikotzat hartu izan da, batez ere, ontzigintza, eraikuntza eta kalitateko altzarigintzarako.
Haritzak aipamen berezia merezi du euskaldunontzat bere balio sinbolikoagatik; izan ere, Gernikako Arbola haritza da.

Pinudiak eta soroak Urkiolako parke


naturalean.

Pinudia
Euskal Herriko pinudiak pinu gorriz (Pinus silvestris) eta intsinis pinuz
(Pinus radiata) osatuta daude.
Arabako eskualdeko pinudi gehienak pinu gorrikoak dira. Espezie hau
kontinentala da, hau da, eskualde hotz eta lehorretakoa.
Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, intsinis pinuko basoak dira denak. Ia
guztiak lur pribatuetan dauden birlandaketak dira eta, hasiera batean,
Euskadiko deforestazio bortitzaren ondorioei aurre egiteko landatu ziren. Gaur egun, espezie honen hazkuntza-tasa handia dela eta, ustiatzeko erabiltzen dira, zurgintzarako eta papergintzarako batez ere. Bestalde, kolonizazio-gaitasun ikaragarria dute eta, horren ondorioz, haritzen eta pagoen ordez landatzen dira.

Pagoaren
hostoa

Artearen
hostoa

Pinuaren
hostoa

ARIKETAK
5. Zergatik murriztu dira baso eremuak mendeetan zehar?
6. Zer da baso naturala? Eta birlandatua? Zertan bereizten dira?
7. Zergatik kontserbatu dira hobeto artadiak, pagadiak eta hariztiak
baino?
8. Marraztu mendi baten magalean pagadien, hariztien eta artadien
kokapena altitudearen arabera.

Haritzaren
hostoa

9. Zergatik da hain ugaria pinudia gure lurraldean?


10. Zergatik da garrantzitsua lurralde bateko basoak zaintzea? Zure
ustez, baso horiek ustiatzea kaltegarria al da?

107

832926 _ 0100-0123.qxd

19/4/08

11:44

Pgina 108

Uretako ekosistemak

Izaki bizidunak urez inguratuta bizi direnean, ekosistema horiei uretakoak deritze. Bi mota nagusi daude: itsasokoa eta ur gezakoa; bakoitzak
biotopo eta biozenosi jakin batzuk ditu bereizgarri.
Uretako inguruneetako faktore abiotikoak

ARIKETAK
11. Itsasoko ekosistemek
lehorrekoek baino
ezaugarri uniformeagoak
eta konstanteagoak dituzte.
Bietatik zein da
mesedegarriagoa, bizia
gara dadin? Zergatik?
12. Zer desberdintasun nagusi
dute itsasoko ekosistemek
eta ur gezakoek?
13. Oso leku hotzetan, uretako
ekosistemei izotz-geruza bat
eratzen zaie azal-azalean,
baina sakoneko aldeak inoiz
ez dira izozten. Zure ustez,
zeren eraginez gertatzen da
hori?
14. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean bi hitz hauen esanahia:
fitoplankton eta zooplankton.

Planktona.

108

Zeren arabera bizi dira organismoak uretako ekosistema batean, eta ez


beste batean? Eraginik handiena faktore hauek dute:
Argia. Faktorerik garrantzitsuenetako bat da; izan ere, haren arabera,
organismo fotosintetikoak egongo dira edo ez. Uretan zenbat eta
sakonago egon, argi gutxiago dago. Horrela, bi zona bereizten dira:
zona fotikoa, eguzki-argia hartzen duena, eta zona afotikoa, ia eguzkiargirik batere gabea; zona afotikoan ez da izaki fotosintetikorik izaten.
Tenperatura. Ez da lehorreko ekosistemetan bezainbeste aldatzen.
Tenperatura-aldeak bi alderdiren arabera daude: kostaldearekiko distantziaren arabera eta sakoneraren arabera. 300 metroko sakoneratik
behera, urak 2 C inguruko tenperaturan konstante irauten du.
Presioa. Uretan zenbat eta sakonago egon, orduan eta handiagoa da
presio hidrostatikoa. Horrek eragin zuzena du izaki bizidunen forman;
itsas ingurunean, batik bat.
Gazitasuna. Itsasoko uretan, gatz-proportzioa ia berbera da beti. Ur
kontinentalak heterogeneoak dira alde horretatik, hainbat faktoreren
arabera baitago; besteak beste, urek zer lurzoru mota zeharkatu duten.
Oxigeno kantitatea. Uretako ekosistemek gas kantitate txikiagoa
dute; lehorrekoek ez dute muga hori.
Bizia, uretan
Organismoak nola bizi diren kontuan hartuz, hiru multzo bereizten dira:
Planktona. Uretan pasiboki flotatzen bizi diren organismo txikien
multzoari deritzo. Mugiezinak dira, edo mugimendu txikiak egiten
dituzte. Bi mota daude: fitoplanktona eta zooplanktona.
Nektona. Aktiboki igeri egiten duten animalien multzoari deritzo.
Erraz lekualdatzen dira. Adibidez, arrainak, baleak eta txibiak.
Bentosa. Itsas hondoan hari atxikita edo hartan lekualdatuz bizi
diren organismoen multzoa da: itsas izarrak, muskuiluak, koralak

Nektona.

Bentosa.

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 109

Itsasoko ekosistemak
Itsasoko ekosistemak bi irizpideren arabera sailkatzen dira: alde batetik,
sakoneraren arabera, eta bestetik, kostaldearekiko distantziaren arabera.
Sakoneraren arabera, hiru zona bereizten dira:
Zona pelagikoa. Itsas azaletik 200 metrora bitarteko zona da. Iristen
da argia bertara, eta planktona nahiz organismo igerilariak daude.
Zona batiala. 200 metrotik 2.000 metrora bitarteko zonari esaten zaio.
Argi gutxirekin ere ondo moldatzen diren arrain igerilari asko daude.
Zona abisala. 2.000 metrotik beherako zonari deritzo. Ez da argirik
iristen, eta presio handiko lekua da. Organismo bentikoak eta arrain
abisalak daude, eta presio handiaren pean eta iluntasunean bizitzeko
moldaerak dituzte denek: forma zapala, argia sortzeko organoak
Kostaldearekiko distantziaren arabera, bi zona bereizten dira:
Zona neritikoa. Kostaldetik gertuen dagoen zonari deritzo: plataforma
kontinentalaren gainean dagoenari, hain zuzen. Olatuak direla-eta,
zona neritikoko ura etengabe mugitzen ari da; eta horrez gain, mareak
eta kostaldeko lasterrak ere baditu bereizgarri.
Itsas zabaleko zona. Kostaldetik urrunen dagoen zonari esaten zaio:
plataforma kontinentalaren ondoren dagoenari, hain zuzen.

Arrain abisal batzuek argia sortzen dute


(biolumineszentzia). Gaitasun hori itsas
hondoko ezaugarrietara moldatzearen
ondorio da.

Ur gezako ekosistemak
Ur kontinentalei dagozkie. Ur gezako ekosistemetan, espezie-aniztasuna
ez da itsasokoetan bezain handia. Bi mota daude:
Ur ibiliak. Ibaiak eta uharrak dira. Goialdean, urak indar handia
izaten du, eta organismoak horretarako moldatuta daude, urak eraman
ez ditzan. Behealdean, urak ez du halako indarrik, eta ugari dira
uretako landareak eta animalia iragazleak.
Ur geldiak. Aintzirak, urmaelak eta zingirak dira. Hauek bereizten dira:
Urertzeko zona. Urertzetik hurbil dago, eta ez da oso sakona. Bertan
bizi da organismo gehien, eta hauek dira nagusi: algak, hegaztiak,
anfibioak, intsektuak eta uretako landareak (adibidez, ihiak).
Ur askeko zona. Urertzetik urrun dago, eta iristen da argia bertara.
Nagusi dira fitoplanktona, zenbait arrain eta krustazeo txikiak.
Zona sakona. Ertzetik urrun dago, argi gutxi iristen da, eta oxigenokontzentrazio txikia dago. Ez dago batere landarerik. Bakterioez
gain, bizilagun bakarrak animalia bentikoak dira: bibalbioak,
anelidoak, arrainak eta intsektuen larbak.

Ibaien ibilguko goialdean bizi diren arrainak


igerilari bikainak izaten dira. Horri esker, urak
ez ditu eramaten.

ARIKETAK
15. Ozeanoetako zona abisalean, organismo bentiko gutxi izaten da, eta
batzuetan, batere ez. Adierazi lau faktore, horren zergatia azaltzeko.
16. Zure ustez, bizi al da belarjalerik ozeanoetako zona abisalean?
17. Zer organismo fotosintetikok sortzen dute uretako izakiek arnasten
duten oxigenoa?
18. Zure iritziz, ba al dago zona abisalik ur gezatan? Zergatik?

109

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 110

Itsasoko zenbait ekosistema

Marearteko zona

Bibalbioak

Gasteropodoak

Biotopo horrek ezaugarri nagusi hau du: itsasgoran, ur azpian egoten


da, olatuen eraginpean, eta itsasbeheran, agerian geratzen da, kanpoan;
orduan, animalia asko hondar azpian sartzen dira, edo sortutako putzuetan geratzen dira, bestela. Hegazti batzuk jatera hurbiltzen dira orduan.

Karramarroak
Harrak

Itsas ezkurrak

Kaioa eta buztanikara

Zelenteratuak

Algak

Sakonera txikietako hondo hondartsuak

Katuarraina

Zenbait hegazti

Hondarretako barraskiloa

Posidoniak

110

Algak

Ekinodermoak

Arrain zapalak

Biotopo hori ur azpian dago beti. Nahiko argi iristen da bertara, eta
oxigeno ugariko lekua da, olatuak joan-etorrian baitabiltza etengabe.
Hondarrezko jalkin askearen gainean algak eta landareak hazten dira,
eta haien artean animalia ugari bizi dira.

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 111

Ur gezako zenbait ekosistema

Ibaiak eta errekak


Ur-lasterrak argi ugariko biotopoak dira, eta ura etengabe astindua
denez, oxigeno ugari izaten du disolbatuta; baina hori guztia, noski,
baldin eta kutsatuta ez badaude. Ura geldi geratzen denean, berotu egin
ohi da, eta tenperaturak gora egiteaz batera, oxigeno kantitatea txikitu
egin ohi zaio.

Hegazti
urtarrak

Igaraba

Zikoina
Sorgin-orratzak,
friganeak
eta beste
intsektu batzuk

Ihiak

Alga
karofitoak

Amuarraina

Urmaelak eta padurak


Ur-masa horiek gezak dira, gehienetan; baina kostaldetik gertu dauden
batzuk gaziak dira. Sakonera txikia izaten dute, eta lehortu ere egiten
dira, batzuetan. Ura ia batere astintzen ez denez, gerta liteke oxigeno
gutxi izatea disolbatuta; eta horrelakoetan, kutsadurarik txikienak ere
kalte larriak eragin ditzake.

Igela

Lertxuna

Ahatea

Suge gorbataduna
Ur-dilistak

Zamoa
Lezkak

111

832926 _ 0100-0123.qxd

19/4/08

11:44

Pgina 112

Euskadiko kostaldeko
ekosistemak

Marearteko zona
Itsasgoraren eta itsasbeheraren artean geratzen den eremua da. Ingumenegoera oso aldakorra izaten dute bertako izakiek. Izan ere, uraren maila-aldaketa etengabeetara ohituta daude, itsasgoretan urpean geratzen
baitira eta itsasbeheretan, berriz, orduak ematen dituzte uretatik kanpo edota mareak utzitako putzutxoetan isolaturik. Uretatik kanpo geratzeak arazoak dakartza: eguzkialdi luzea, deshidratazioa, gazitasunaren igoera eta olatuen kolpe gogorrak. Egoera horri aurre egiteko, hainbat
moldaera garatu dituzte eremu honetako florak eta faunak.
Fauna oso anitza da eta itsas ornogabeak dira nagusi: belakiak, anemonak, itsas trikuak, karramarroak, lanpernak, lapak, karrakelak, izkirak,
muskuiluak, olagarroak, etab. Florari dagokionez, haitzei finkatuta hainbat alga espezie bizi dira.
Itsaslabarra
Itsasoaren higaduraz sortutako itsasertzeko amildegiak dira itsaslabarrak. Euskal kostalde gehiena itsaslabarrez osatuta dago.
Olatuek eta itsas haizeak gogor astintzen dituzte bertako izaki bizidunak. Horrez gain, malda handiaren ondorioz, finkatzea zaila izaten da
landareentzat eta euri-ura eskuratzeko ere arazoak izaten dituzte. Hori
gutxi balitz, ingurunea oso gazia da. Bertako izakiek, beraz, bizi-egoera gogor horretara moldatzeko estrategiak garatu dituzte.
Landareek hosto eta zurtoin mamitsuak eta oso sustrai garatuak izaten dituzte. Oso ohikoak dira itsas mihilua eta betibizi horia, batez ere, itsasoaren zipriztinak iristen diren lekuetan.
Beste landare aipagarri bat itsaslabarretako krabelina da. Euskal itsasertzeko landare endemikoa dugu, hau da, hortxe baino ez da hazten.
Itsaslabarraren goialdean ugari dira txilardiak, oteak eta tamarizak, haizearen eraginez, guztiz deformatuta eta etzanda agertzen direnak.

Barrikako itsaslabarra, Bizkaian.

itsaslabarretako
krabelina
betibizi
horia

olagarroa

kaioa

itsas
mihilua

tronpa
lapa
karrakela
kabuxa

muskuilua

izkira

likenak

karramarroa

balanoa

Itsaslabarreko eta marearteko zonako flora eta fauna.

112

lanperna

algak

aktinia

itsas
izarra
itsas trikua

832926 _ 0100-0123.qxd

19/4/08

11:44

Pgina 113

Itsaslabarretako animalien artean hegaztiak dira nagusi: ubarroiak, ekaitztxoriak, belatzak, txepetxak, kaioak
Kostaldeko hareatzak
Hareazko zoruak oso iragazkorrak dira eta bizidunei zail egiten zaie ura
eskuratzea. Gainera, ez da batere egonkorra eta, itsasertzeko edozein
ekosistematan bezala, gazitasuna eta haize bortitzak ere arazoa dira bizidunentzat. Azkenik, eguzkipean ematen dute eguna hareatzetako izakiek, horrek dakarren deshidratazioarekin.
Egoera gogor hori dituzte, eta itsaslabarretako landareek zurtoin mamitsuak garatzen sustrai sareen sistema konplexuak. Oso landare bereziak
dira, eta hareatzetan baino agertzen ez direnak. Horregatik, horien kontserbazioa oso garrantzitsua da.
Ekosistema hauetan animaliarik ohikoenak hegaztiak dira, besteak beste, kaioa, antxeta, kuliska, kurlinta eta txirria. Hauez gainera, apo lasterkaria, horma-sugandila, marraskiloa eta, batez ere, intsektuak bizi dira ekosistema honetan.
Laida, Laga, La Arena, Aizkorri eta Zarauzko hondartzak dira gure kostaldeko hareatza aipagarrienak.

Zarauzko hareatza, Gipuzkoan.

Padurak
Ibaiak itsasoratzen diren guneetan eratzen dira ekosistema hauek, eta
biosferako berezienetakoak dira. Mareak direla-eta, itsasoko ur gazia
ibaiko ur gezarekin nahasten da, eta horregatik, uraren gazitasuna oso
aldakorra izaten da. Beraz, landare eta animalia espezie gutxi batzuk
bizi daitezke bertan. Ingurune honetan bizi ahal izateko eta gazitasun
aldakorrari aurre egiteko mekanismoak garatu dituzte. Salikornia eta
itsas ihia, adibidez, ezaugarri horietara egokitutako landare tipikoak
dira. Faunari dagokionez, hainbat orenogabe-eta hegazti-espezie bizi
dira ekosistema honetan.
Euskal kostaldeko paduren egoera larria da, gizakiak etxebizitza eta industrialdeak eraiki baititu ibaien amaieretan. Baina kontserbatu egin
behar dira garrantzi handiko ekosistemak dira-eta. Hona hemen arrazoi nagusiak:
Bertan agertzen diren espezieak paduretan baino ez dira bizi.
Merkaturatzen diren arrain-espezie askok paduretan igarotzen dituzte bizitzako lehen faseak.
Hegazti migratzaileen pasalekua eta atsedenlekua izaten da padura bidaia luzeetan.
Ibaiak dakarren materia organikoa bertan sedimentatzen da, animalia askoren elikagai iturri izanik.
Uholdeen kontrolean eragiten dute, eta beraz, lur-eremuak babesten
dituzte.
Lurzoru oso emankorra dute.
Horrek guztiak paduretako bioaniztasuna errepikaezina egiten du.
Euskal kostaldeko padura aipagarrienak Urdaibaikoa (Bizkaia) eta
Txingudikoa (Gipuzkoa) dira.

Urdaibaiko padurak, Bizkaian.

ARIKETAK
19. Alga batzuk mareagoran
urpean eta mareabeheran
uretatik kanpo daude.
Zer alde dago bi egoeren
artean?
20. Nola izan daiteke itsaslabarrak
itsasertzean egon eta bertako
bizidunek ur arazoak izatea?
Aipatu nolako moldapenak
garatu dituzten.
21. Okikoa al da kostaldeko
landareek zurtoin eta hosto
mamitsuak eta sustrai sistema
konplexuak izatea. Zer
helbururekin garatu dituzte
moldaera horiek?
22. Zer dela-eta kontserbatu behar
ditugu gure inguruneetako
hareatzak eta padurak?

113

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 114

ARIKETAK
23. Idatzi zure koadernoan bi hitz
hauen definizioak: biomasa
eta bioaniztasun.
24. Ekosistema batek zenbateko
bioaniztasuna duen aztertzea
lan nekeza da, baina bi
ekosistemenarena alderatzea,
erraz samarra. Adierazi pare
hauetatik zeinek duen
bioaniztasun handiena:
a) Hondartza bateko alde
hondartsu eta lehorrak
ala marearteko zona batek.
b) Ekilore-soro batek ala soro
horren ondotik igarotzen
den errepidearen arekak.
c) Basoko belardi batek ala
baratze batek.
d) Baso autoktono batek ala
landatutako makaldi batek.

Bioaniztasuna aztertzea

Bioaniztasuna deritzona aldagai bat da, eta ekologian erabiltzen dute,


ekosistemetako bi alderdi aztertzeko: alde batetik, ekosistema jakin
bateko biozenosia kalitate onekoa edo txarrekoa den aztertzeko, eta bestetik, ekosistema hori zenbat organismo motak osatzen duten adierazteko.
Baina ezinezkoa da biozenosia osatzen duten organismo guzti-guztien
zerrenda egitea. Egin kontu zenbat izan litezkeen: organismo zelulabakar
guztiak, animalia mikroskopikoak (adibidez, akaroak), barnealdean
dauden parasitoak (barnealdean daudenez, ez daude ikusgai), etab.
Orduan, zer egiten dute ekosistema bateko bioaniztasuna zer-nolakoa den
aztertzeko? Bada, landareak eta erraz hautematen diren animaliak zenbatu,
eta izaki bizidun horiek biozenosiaren zer masa kantitate diren kalkulatu,
ahalik zehatzena. Horrela, bi datu lortzen dituzte: zenbat espezie dauden,
eta bakoitzari zenbateko ugaritasun erlatiboa dagokion. Bioaniztasun
handiko ekosistemetan baso hostoerorkorretan, adibidez, espezie ugari
izaten dira, eta ez da egoten espezierik besteak baino nabarmenagorik,
biozenosiaren biomasaren zati handi bat dagokiola-eta. Bioaniztasun txikikoetan, aldiz soroetan, esaterako, espezie kopurua ere txikia izaten da,
eta materia biziaren zati handiena espezie bati edo batzuei dagokie.

Basoak bioaniztasun handikoak izaten dira.

Soroak bioaniztasun txikiko ekosistemak izaten dira.

Oihanak bioaniztasun itzelekoak izaten dira. Hain handia,


oraindik ez baitute lortu haietan diren landare- eta animaliaespezie guztiak zenbatzea.

Larreetan zuhaitzak eta lur-sail landu gabeak egoteak izugarri


handitzen du haietako bioaniztasuna. Nekazaritza-ustiapena
natura errespetatuz egitearen adibide dira horrelakoak.

114

832926 _ 0100-0123.qxd

10

21/2/08

13:24

Pgina 115

Lurzorua ere bada ekosistema

Lurrazala estaltzen duen azal-azaleko geruza da lurzorua. Ez du beti


lodiera berbera, eta harriak eraldatzean nahiz izaki bizidunen jardueraren ondorioz sortzen diren materialak ditu osagai.
Lurzoruko biotopoa
Osagai ez-organiko gehienak solidoak dira: legarra, hondarra, lohia eta
buztina. Baina likidorik ere bada, baita gaseosorik ere: ura (zenbait
gatz disolbatuta dituela) eta poroen barnean den airea, hurrenez hurren.
Lurzoruaren bi ezaugarri dira azpimarragarrienak: batetik, tenperatura
eta hezetasuna, kanpoaldekoak baino egonkorragoak baitira; eta bestetik,
argirik eza (azal-azaleko geruzan izan ezik).
Lurzoruko biozenosia
Lurzoruaren gainean landareak hazten dira, eta haiek materia organikoa
sortzen dute, bai eta harriak higatzea eragin ere. Animaliei dagokienez,
hauek dira azpimarragarriak: ugaztun txikiak (satitsuak eta satorrak,
adibidez), anelidoak, intsektuak eta araknidoak, besteak beste.
Onddo eta bakterioek materia organikoa deskonposatzen dute (humusa).
Elementu horien guztien artean harreman konplexuak sortzen dira:
lurzoru motaren arabera, mota eta maila batekoak edo bestekoak.

ARIKETAK
25. Lurzorua natura-baliabide
guztien artetik baliotsuenetako
bat omen da. Zure ustez, zein
da horren zergatia?
26. Aipatu zenbait eragile,
azaltzeko gaur egun
zergatik den hain handia
lurzoruaren higadura eta
suntsiketa.
27. Zure ustez, zer neurri har
daitezke lurzoruak babesteko
eta leheneratzeko,
nekazaritzaren aldetik?

Lurzoruaren eraketa eta suntsiketa


Lurzorua eratzeko prozesua luzea da, eta zenbait fase ditu.

Fenomeno atmosferikoek
gainazaleko harrietan eragiten
dute, eta horren ondorioz,
meteorizazioa gertatzen da.

Harrietan izaki bizidunak


sartzen dira, eta haiek, materia
organikoa sortzeaz gain, harrien
disgregazioa areagotzen dute.

Horren guztiaren ondorioz,


azal-azalean geruza bat
eratzen da, harrien estalgarri,
eta horizonteak sortzen dira.

Lurzoruan, orain, landare


handiagoak haz daitezke,
eta animaliak ere bizi
daitezke bertan.

Lurzorua suntsitzeak ondorio larriak izan ditzake; esaterako, basamortutzea. Zenbait giza jarduerak, gainera, areagotu egiten dute prozesu
geologiko hori; adibidez, hauek: basoak botatzeak, gehiegizko larreustiapenak, baso-suteek, neurriz kanpoko laborantzak, meatzaritzak,
herri-lanek, herri-hiriak hedatzeak eta industriak ipintzeak.

115

832926 _ 0100-0123.qxd

19/4/08

11:44

Pgina 116

11

Euskadiko naturagune
babestuak

Gizakiaren aspaldiko eragina dela-eta (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza), ia ez da geratzen eraldatu gabeko ingurune naturalik, eta ingurumena gero eta narriatuago dago. Hori dela eta, administrazioek natura eremuak babesteko plangintzak jarri dituzte martxan.
Kontserbaziorako hainbat helburu daude: naturaren eta paisaiaren aberastasuna, kultura ondarea, baliabideen ustiapena, turismoa eta aisialdia
Euskadin, ingurumena babesteko, figura hauek ezarri dira: Biosferaren
Erreserba, Parke Naturala, Biotopo Babestua eta Zuhaitz Apartekoa.
Parke Naturalak: espazio handiak dira eta hurrengo arrazoiengatik
babestu beharrekoak: edertasunagatik, ekosistemen adierazgarritasunagatik, fauna eta flora berezia dutelako, aisiagatik
Biotopo Babestuak: espazio txikiak dira eta hurrengo arrazoiengatik
babestu beharrekoak: interes geologiko edota biologikoagatik, espezieen bitxitasunagatik, irauteko ahuleziagatik, berezitasun handia izateagatik, edertasunagatik
Zuhaitz Apartekoak: tamainagatik, adinagatik, historiagatik, edertasunagatik, kokapenagatik, babesa eskatzen duten aleak dira.
Biosferaren Erreserba: Parke Naturalaren antzekoa da, baina UNESCOk ezarritakoa. Biosferako baliabideak egokiro erabiltzen ikasteko
guneak dira.
Urdaibaiko Biosferaren Erreserba.
Biosferaren
Erreserbak

Urdaibai.

Parke
Naturalak

Urkiola, Valderejo, Aralar, Gorbeia, Aiako Harria,


Aizkorri-Aratza, Armaon, Izki eta Pagoeta.

Biotopo
Babestuak

Itxina, Gaztelugatxeko Doniene, Inurritza, Leitzaran ibaia


eta Biasteriko urmaelak.

Zuhaitz
Apartekoak

Santa Teodosiako lizarra, Gasteizko sekuoia, Ondategiko


haritza, Izarrako hagina, Antoanako ezkia, Getariako
artelatza, Garaiko artea, Bergarako magnolia,
Artziniegako artea, Hernaniko ginkgoa

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba (Bizkaia)

Aralarko Parke Naturala.

116

Euskal Herriko Biosferaren Erreserba bakarra da. Gernikako itsasadarraren inguruko lurretan dago kokatuta eta eremu zabala hartzen du, 23
udalerritan sakabanaturik.
Babes berezikoak dira Urdaibaiko eremu hauek: itsasadarra, kostaldea,
artadi kantauriarra eta interes arkeologikoko eremua.
1984an Eusko Jaurlaritzak Urdaibairi buruzko azterketa ekologikoa aurkeztu zuen eta UNESCOk Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatu zuen.

832926 _ 0100-0123.qxd

19/4/08

11:44

Pgina 117

1989an naturagune honetarako berariazko legea ezarri zuen Eusko Legebiltzarrak.


Aralarko Parke Naturala (Gipuzkoa)
Gipuzkoako hego-ekialdean dago kokatuta, Nafarroako lurrak ere hartzen dituen Aralar mendilerroan. Azalera oso handia hartzen du, eta parkeko gailurrak, Ganbo mendiak, 1.412 metroko altuera dauka.
1994an izendatu zuten Parke Natural, balio natural handiko formazioak eta paisaiak baititu. Horrez gain, Aralarko mendietan interes handiko hainbat espezie ditugu. Horien artean, ezagunenak hegazti harrapari handiak dira, saiak edo arrano beltza adibidez. Aziendak desagertuz
gero, espezie hauen etorkizuna arriskuan egongo litzateke. Espezie hauen
urritasuna dela-eta, Aralarko Parke Naturaleko helburuetako bat faunaren iraupena ziurtatzea da, horretarako aziendak eta artzaintza mantenduz eta babestuz.

Biasteriko Prao de la Paul urmaela.

Biasteriko Urmaeletako Biotopo Babestua (Araba)


Arabako Errioxako Biasteri ondoan kokaturik dago. 1995an Biotopo Babestua izendatu zuten eremu hau.
Lau hezegune txikik osatzen dute. Hauetako hiruk (Carralogroo, Carravalseca eta Musco) jatorri eta funtzionamendu naturala dute. Laugarren hezegunea (Prao de la Paul) antzinako eremu heze baten gainean eraikitako urtegi txikia da.
Biotopo babestu honek berezitasun handi bat du: ur hauetan hazten diren
landare eta alga espezie batzuk oso bitxiak dira munduan, hezegunearen
ertzetan gazitasuna jasatera moldatu diren belarkarak eta ihiak, alegia.
Lezkadi zabalak ditu, hegazti migratzaileen babesleku eta atsedenleku.
Hegazti hauek ikusteko hilik aproposenak iraila eta martxoa dira.
Gaztelugatxeko
Doniene

ai
ib

ia
iba

29. Bilatu interneten Zuhaitz


Apartekoren bati buruzko
informazioa.
30. Bilatu interneten zure lurralde
historikoko naturagune
babestu bat eta aipatu zergatik
merezi duen babestea.
31. Zergatik izendatu zuten
Urdaibai Biosferaren
Erreserba?
32. Zure ustez, eremu bat
naturagune babestu
izendatzeak ekar diezaioke
kalterik? Eztabaidatu zure
irakasle eta ikaskideekin.

ia

Uro

la

De

ba

ibai

iba

ia

Le

ai

i b a ia

Leitzaran

soa

Nerbioi

da

Urkiola

28. Zer arrazoi egon daitezke


naturagune bat babesteko?

ia

Gorbeia

ia

ai

Itxina

ba

Aiako
Harria

ib

ia

Pagoeta

ba

Bi

ib

Donostia

Inurritza

ume

ua

a
Arratia ib

ag
ad

Golkoa

Ur

Armaon

Oka

Bu

Urdaibai
iba
ia
Bilbo
Ib
ai
za
bal
i
ro

ibaia

B izkaiko

ARIKETAK

Aralar

Valderejo

ec

il
lo
ibaia

B a i a i b ai
a
Za
do
rr
a

Aizkorri-Aratz
ib

aia

Gasteiz
Entzia

Izki

ESKALA

13

26

Biasteriko
urmaelak

Ega ibaia

Parke N
naturalak
Biosferaren Erreserba
Biotopo B
babestuak

Kilometroak

Euskadiko naturagune babestuen mapa.

117

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 118

JAKINGARRIAK

Lurraren historian izan diren ingurumen-aldaketak


Lurraren historian ingurumen-aldaketa handiak gertatu izan dira, gehien-gehienak naturalak, eta aldaketa horiek
ekosistemetako biotopoa eta biozenosia aldarazi dituzte. Ikus ditzagun azpimarragarrienak:
Ozeanoak eratzea. Lurra hoztu zenean, atmosferako
ur-lurruna kondentsatu egin zen, eta gero, prezipitatu:
etengabeko euriteak izan ziren. Horren ondorioz,
ur likidoko lehen masak sortu ziren, eta haietan garatu
zen bizia.
Izaki bizidunak agertzea. Duela 3.500 milioi urte inguru,
lehen organismo bizidunak sortu ziren. Horrek eragin
handia izan du geosferaren, hidrosferaren eta
atmosferaren konposizioan eta dinamikan.
Atmosferaren konposizioa aldatzea.
Hasiera-hasieran, atmosferak ez zuen oxigenorik;
bi osagai nagusi zituen: karbono dioxidoa eta
ur-lurruna, biak ere sumendi-isurpenetatik sortuak.
Duela 2.500 milioi urte inguru, uretako lehen
organismo fotosintetikoek oxigenoa askatu zuten
atmosferara, bai eta CO2 finkatu ere. Atmosfera,
oxigeno kantitatea handitu egin zenez, oxidatzaile
bihurtu zen; gaur egungo ezaugarriak hartu zituen.

Klima-aldaketak. Gaur egun, planetako batez


besteko tenperatura 15 C ingurukoa da. Baina
Lurreko klima ez da beti berbera izan; aldaketak
izan ditu, muturrekoak eta ziklikoak: aldi hotzak
eta aldi beroak izan dira, txandaka. Aldi hotzetan
glaziazioak deritzenetan, alegia, izotz-masa
handiek kontinenteak eta ozeanoak estali zituzten.
Espezieak desagertzea. Lurrean, historia osoan
zehar, izaki bizidunen espezie ugari desagertu
dira. Baina sortu ere, sortu dira berriak. Adituek
diotenez, sei desagerpen handi gertatu dira Lurrean,
historia osoan. Azpimarragarrienak bi dira:
bata, Paleozoikoaren bukaeran gertatu zena
(duela 245 milioi urte), espezie guztien % 90 galdu
baitzen, eta bestea, Mesozoikoaren bukaeran
gertatu zena (duela 65 milioi urte), espezie guztien
% 75 desagertu baitzen, dinosauroak barne.

Ozono-geruza eratzea. Atmosfera oxigeno ugarikoa


zela-eta, ozono-geruza eratu zen estratosferan,
duela 600 milioi urte inguru. Geruza horri esker,
Eguzkiaren izpi ultramore hilgarrietatik babesten
baitu, uretako organismoek lehorreko inguruneak
kolonizatu ahal izan zituzten. Horren guztiaren
eraginez, izaki bizidunak nonahi hedatu ziren,
eta hainbat eta hainbat ekosistema mota sortu
ziren.
Kontinenteen banaketa aldatzea. Kontinenteak eta
ozeanoak aldatuz joan dira betidanik, lurrazalaren
mugimenduen eraginez: ozeanoak ireki eta itxi egin
dira; kontinenteak, urrundu, hurbildu, eta elkarren
artean talka egin; mendikate handiak eratu dira
Horren guztiaren ondorioz, hainbat faktore aldatu
egin dira: besteak beste, ozeano-lasterrak, klima
eta izaki bizidunen banaketa.

Egindako kalkuluen arabera, gure planetaren historia osoan


bost meteorito handik jo dute Lurra, gutxienez. Talka horiek
ingurumen-aldaketa handiak eragin dituzte, eta haien
ondorioz, habitatak suntsitu eta espezieak desagertu dira.

ARIKETAK
33. Lurraren historia luze osoa kontuan hartuta, giza espeziea agertzea duela gutxiko gertakaria da. Ingurumenean,
alabaina, eragin itzela izan du. Jarri taldeka eta egin denon artean bi zerrenda, adierazteko zer eragin onuragarri
eta zer eragin kaltegarri izan dituen gure espezieak planetan.
34. Egindako azterketen arabera, badirudi Lurrean gertatu diren bi espezie-desagerpen handienak estu-estu lotuta
daudela meteoritoek Lurra jo izanarekin. Zer ondorio eragin ditzake meteorito batek Lurra jotzeak, hainbat eta
hainbat espezie desagertzera iristeko?

118

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 119

Zientzia zure esku


Datu-taulak egitea. Lurzoru bat aztertzea
Lurzoruak zenbait osagai izaten ditu; nagusiak hauek
dira: frakzio minerala, hondarrez eta buztinez osatua;
humusa, deskonposatzen ari den materia organikoz
osatua; hainbat eta hainbat izaki bizidun mikroskopiko
(adibidez, protoktistoak, bakterioak eta onddoak);
eta ura.

1. Bil ditzagun laginak. Hasteko, hiru lagin hartuko


ditugu; adibidez, lorategi bateko lurra (A), ibai
bateko hondarra (B) eta errepide bateko arekako
lurra (C). Nahikoa izango da lagin bakoitzeko
200 g hartzea, koilara batez. Laginak plastikozko
poltsa banatan sartuko ditugu, eta gero, poltsak
ondo-ondo itxi, laginak ez lehortzeko. Poltsek hutsik
zer pisu duten neurtu behar da, lurzoru-laginen
pisuari kendu egin behar baitzaie poltsen masa.

2. Azter ditzagun laginak. Lagin bakoitzetik apurtxo


bat hartu, eta azido klorhidrikoko (HCl) tanta batzuk
botako ditugu (% 10eko purutasunekoa). Burbuilak
sortzen badira, horrek esan nahi du laginak kaltzio
karbonatoa duela; beraz, lurzorua kareharrizkoa da.
Gero, beste apurtxo bat hartu, eta ur oxigenatua
botako dugu. Burbuilak sortzen badira, horrek
esan nahi du laginean bakterioak daudela, eta
beraz, garbi dago lurzoruan humusa ere
badagoela, bai eta jarduera biologikoa ere.
Ondoren, lagin osoa pisatu behar da (geratzen
dena), poltsa eta guzti. Ateratzen den balioari
poltsaren masa kendu behar zaio, noski. Gero,
poltsa plater batean hustu eta leku bero batean
jarri behar da, ondo lehor dadin.
Erabat lehor dagoenean, berriro pisatuko dugu
lagina. Horrela, lurzoruak zenbat hezetasun duen
kalkulatuko dugu.
Lurzoruaren hezetasuna lagin hezearen masa
lagin lehorraren masa
Lurzoruaren hezetasuna, ehunekotan lurzoruaren
hezetasuna 100 / lagin hezearen masa

Esperimentu honetan, hiru lurzoru mota aztertuko


ditugu, eta datu hauek lortzen saiatuko gara: zer
konposizio duen frakzio mineralak, zer ur-proportzioa
duten horiek (hezetasuna), eta jarduera biologikorik
baden ala ez.
Emaitzak datu-taula batean adieraziko ditugu.
A

3. Egin dezagun datu-taula. Emaitzak adierazi eta


alderatu ahal izateko, datu hauek adieraziko ditugu
taula baten bidez: lurzoruak zer konposizio duen,
zenbat hezetasun duen, eta nola erreakzionatu
duen azido klorhidrikoarekin eta ur oxigenatuarekin.

A. Lorategi
bateko
Laginaren
lurra.
deskribapena
Iluna,
porotsua,
oso hezea

B. Ibai
C. Areka
bateko
bateko
hondarra.
lurra.
Garbia,
Marroia,
lehorra,
buztintsua,
askea,
hezea,
landare gabe gogorra

Lagin hezearen
masa

252 g

207 g

315 g

Lagin lehorraren
masa

198 g

205 g

294 g

Laginaren
hezetasuna

54 g

Hezetasuna,
ehunekotan

% 21,4

HCl botata:
burbuilarik bai?

Bai

Ez

Ez

Ur oxigenatua:
burbuilarik bai?

Bai

Ez

Bai

ARIKETAK
35. Kalkulatu zenbat hezetasun duten goiko adibideko B eta C laginek, gramotan eta ehunekotan.
36. HCl botatakoan, A laginean soilik sortu dira burbuilak. Zer adierazten du horrek, lurzoruaren konposizioari dagokionez?
37. Ur oxigenatua botatakoan, lagin bakarrean ez da sortu burbuilarik: B laginean. Zer esan nahi du horrek?
38. Ur oxigenatua botatakoan, A eta C laginek ez dute berdin erreakzionatu. Zure ustez, zeinetan izango ziren burbuila
bizienak? Eman arrazoiak, zure erantzuna azaltzeko.

119

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 120

Ariketak
39 Biozenosi ororen osaera aztertzeko, bi parametro
hartu behar dira kontuan: ugaritasuna eta aniztasuna.
Lehenak adierazten du zer proportzio dagoen espezie
bakoitzeko banakoen kopuruaren eta komunitateko
banakoen kopuruaren artean; eta aniztasunak, berriz,
zer proportzio dagoen bertako espezie kopuruaren eta
komunitateko banako guztien kopuruaren artean.
Beheko bi eskema hauek bi eremutako biozenosia
adierazten dute.
1. eremua

41. Begiratu beheko argazkiari eta adierazi zer


ekosistema mota den.

A espeziea
B espeziea
C espeziea
D espeziea
E espeziea

2. eremua

42. Esan zer izaki bizidun mota diren beheko hauek


eta, ondoren, adierazi zer ekosistema motatan egon
ohi diren: itsasokoetan, ur gezakoetan edo bietan.

a) Zer ugaritasun du eremu bakoitzeko espezie


bakoitzak?
b) Bi eremuetatik zeinek du aniztasun handiena?
c) Zer lekutan da egoera egokiena?
d) Ia biozenosi guztietan, espezie nagusi bat egoten
da, eta gehienetan espezierik ugariena izaten da
hura. Oro har, ekosistemetan zer espezie nagusi
dagoen kontuan hartuz honela edo bestela esaten
zaie: pinudia, hariztia, artadia Ba al dago espezie
nagusirik goiko biozenosi horietan?
40. Kopiatu eskema hau zure koadernoan eta jarri
markak, adierazteko zer zona bereizten diren itsasoko
ekosistemetan.

F
D

43. Mendietan, animaliak ikusi nahi izanez gero,


ez da gauza bera uda edo negua den; alde handia
dago urtaro bakoitzean zenbat animalia ikusten den.
Azalduko al zenuke zergatik gertatzen den hori?
44. Parke askotako landaredia ez da lekuko klimaren
araberakoa. Klima lehorreko lekuetan, adibidez, sarri
ikusten dira klima hezeko zuhaitzak. Azalduko al
zenuke horren zergatia?
45. Arratoi arrunta orojalea da, eta zaborretan
aurkitzen dituenak janez elikatzen da, maiz. Arratoiak
hiltzeko enpresa batekoek diotenez, produktu berezi
bat daukate, edozein herri-hiritako arratoien erdia
baino gehiago hiltzeko gai dena. Irtenbide egokia
al da, zure ustez? Zer egingo zenuke zuk?

120

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 121

46. A argazkiko hostoak arte (Quercus rotundifolia)


batenak dira, eta B argazkikoak, pago (Fagus sylvatica)
batenak.

47. A argazkiko hegaztia eper zuri bat da, eta


B argazkikoa, eper gorri bat. Izenek adierazten duten
bezala, lehena zuria da, eta bigarrena, gorria.
Zure ustez, ingurunera egokitzeko moldaera al da
kolore-alde hori? Zergatik?
A

Adierazi lehorreko zer ekosistematan hazten diren


landare horiek, bai eta ingurunera egokitzeko zer
moldaera dituzten ere.

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Aintzirak: ekosistema mota bat

49. Zure ustez, zer faktore abiotikok eragiten


dute ekosistema horretan? Zer faktore mota da
argindar-zutoina, abiotikoa ala biotikoa? Eman
arrazoiak, zure erantzuna azaltzeko.
50. Aintziran egunez nahiz gauez zenbat
oxigeno dagoen neurtu dute zenbait ikaslek,
eta ikusi dutenez, datuak ez dira erabat berdinak.
Balioak grafiko hauen bidez adierazi dituzte:
O2

Eguna

Sakonera

Beheko marrazkiak aintzira bateko zati bati dagokion


ekosistema adierazten du.

48. Zer populazio ikusten dira aurreko marrazki


horretan?

Oxigenoa

O2-aren asetasun-maila
O2

Gaua

Sakonera

Aintzirek, itsasoek ez bezala, bi geruza dituzte: bata,


goikoa, eta bestea, behekoa. Goiko geruza beroa da,
udan, eta hotza, neguan; eta behekoa hotza da, beti.
Urertzean landareak hazten dira; uretako landareak,
batik bat. Faunari dagokionez, mota askotakoa da, baina
intsektuak, anelidoak eta krustazeoak dira ugarienak.
Aintziren hondoa ez da beti berdina: haizeak nolakoak
diren, halako ezaugarriak izaten ditu hondoak. Haize
zakarra izaten den lekuetan, olatu asko izaten da, eta
hondoa hondartsua da. Ia batere haizerik izaten ez den
lekuetan, berriz, ura bareago egoten da, eta beraz, lohi
ugari metatzen da hondoan. Lekurik sakonenetan, ura
ibili ere nekez ibiltzen denez, oxigeno gutxi izaten da.

Oxigenoa

O2-aren asetasun-maila

Azaldu zure ustez zerk eragiten duen aintziran


egunez eta gauez oxigeno kantitatean alde hori
egotea.

121

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 122

Laburpena
Organismoak klima-faktoreen arabera bizi dira lehorreko ekosistema
batean, eta ez beste batean.
Zona klimatiko bakoitzean lehorreko ekosistema nagusi hauek daude:
Zona hotza:
Basamortu hotza. Izotz iraunkorrak daude.
Tundra. Oso klima hotza da, eta prezipitazioak, urriak.
Taiga. Prezipitazioak ugari dira, elur moduan, betiere.

Lehorreko
ekosistemak

Zona epela:
Estepa. Eurite gutxi eta irregularrak.
Baso hostoerorkorra. Eurite ugari, urte osoan.
Baso mediterraneoa. Oso eurite irregularrak.

LURREKO EKOSISTEMAK

Zona beroa:
Oihan ekuatoriala. Prezipitazio ugari, eta tenperatura altuak.
Oihan tropikala. Prezipitazio irregularrak.
Sabana. Tenperatura altuak, aldaketa gutxikoak.
Basamortu beroa. Oso klima lehorra.

Faktore hauek mugatzen dute, nagusiki, organismoak uretako zer


ekosistematan biziko diren:
Argia.
Tenperatura.
Sakonera.
Gazitasuna.

Uretako
ekosistemak

Oxigeno kantitatea.
Uraren mugimendua.
Bi multzo bereizten dira:
Itsasoko ekosistemak (itsasoak eta ozeanoak).
Ur gezako ekosistemak. Bi mota daude:
Ur geldiak (aintzirak, urmaelak eta zingirak).
Ur ibiliak (ibaiak eta uharrak).

ARIKETAK
51. Egin eskema bat zure koadernoan, laburbiltzeko zer landare- eta animalia-espezie diren nagusiak lehorreko
ekosistemetan.
52. Adierazi zer zona izaten diren itsasoko ekosistemetan, sakoneraren nahiz kostaldearekiko distantziaren arabera.
53. Definitu zer den bioaniztasuna, eta ondoren, aztertu nolako bioaniztasuna duten baso mediterraneo batek
eta soro batek.
54. Egin zure koadernoan zenbait marrazki, azaltzeko zer prozesuri jarraitzen dion lurzoruaren eraketak.

122

832926 _ 0100-0123.qxd

21/2/08

13:24

Pgina 123

Otsoak zer janez elikatzen diren


jakin behar nuen, baina aztertzen
zenbait aste eman ondoren ere,
galderaren erantzunak hasieran
bezain urrun zirudien. Auzia
funtsezkoa zen, espedizio haren
zergatia huraxe baitzen: galderari nire nagusiek egokitzat joko
zuten erantzunen bat aurkitzea,
hain zuzen.
Belarjale handiak ez dira ugari
izaten tundran: karibuak baino
ez dira izaten asko. Eta horiek ere
aspaldi bai, anitz ziren antzina,
amerikar bisonteak bezain ugari;
baina ni eskualde hartara joan
aurreko hiruzpalau hamarkadetan izugarri gutxitu ziren. Zenbait
gobernu-erakunde arituak ziren
datuak biltzen, arte-jartzaileen,
larru-ehiztarien eta merkatarien
bidez; eta datuok ikusita, gauza
batek garbia zirudien: karibua
galtzeko zorian egotearen arrazoi
nagusia otsoen harraparitza zen.
[]
Gero jakin nuenez, otsoen udako
dieta saguak ziren, batik bat. Eta
orduan, horretaz ohartutakoan,
ezin izan nuen amaitutzat eman
dietetikaren alorrean egiten ari
nintzen lana. Banekien saguen eta
otsoen arteko harreman hori
erabat iraultzailea zitzaiola
zientziari, mesfidantza piztuko
zuela, eta askok, ziur asko, barregarri utziko zutela, baldin eta
haren baliozkotasunari buruzko
zalantzarik txikiena ere uxatzen
ez banuen.

Funtsezko bi puntu finkatu nituen


dagoeneko:
1. Otsoek saguak ehizatzen eta
jaten dituzte.
2. Karraskari txiki horiek ugari
ziren; bertako otso-populazioa
haiek janez bizitzeko adina
ugari, behinik behin.
Baina oraindik argitzeke neukan
beste puntu bat, nire argudioari
eusteko ezinbestekoa, saguen
balio elikagarriari buruzkoa.
Gauza bat frogatu behar nuen,
ezinbestean: haragijale handi
bati nahikoa zitzaiola funtsean
karraskari txikiak jatea, osasuntsu jarraitzeko.
[]
Ootek oso baliagarria izan zitzaidan, otsoen elikadura-ohiturei
buruzko gauza ugari irakatsi
baitzizkidan. Hasteko, nik ordurako banekiena baieztatu zidan;
saguek otsoen dietan duten garrantziaz nik uste nuena, alegia. Eta
ondoren azaldu zidan urtxintxa
marradun gorrizta ugari ere jaten
dituztela, eta batzuetan, gainera,
karibua baino nahiago izaten
dituztela.
Urtxintxa mota hori oso ugaria da
ia Artiko osoan, eta Otsoen Etxea
badian ere bai, nahiz eta haien
berezko kokalekuaren hegoaldean
dagoen. Mendebaldeko ordokietako urtxintxa arrunten ahaide
hurbilak dira; baina haiek ez
bezala, urtxintxa marradunek
ez dute batere garatua bizirauteko sena. Hori dela-eta, otsoek

eta azeriek erraz harrapatzen


dituzte. Udan, potolo-potolo eta
ondo elikatuta daudenean, bederatziehun gramoko pisua ere izaten
dute; beraz, horrelako nahikoa
animalia hilez gero, otsoek bapo
jan dezakete, eta karibu bat harrapatzen gastatu beharreko energia
baino askoz gutxiago erabiliz,
gainera.
Nik pentsatzen nuen otsoek ez
zutela ia inoiz arrainik jaten;
baina oker nengoela esan zidan
Ootekek, berak zenbait bider
ikusiak zituela otsoak lutxoak
harrapatzen.
[]

Otsoei buruzko xehetasun horiek


liluragarriak ziren, baina Ootekek
gero argitu zizkidan egiaz begiak:
karibuak otsoen bizimoduan zer
garrantzi duen eztabaidan ari
ginen batean, hain zuzen.
Azaldu zidanez, otsoa eta karibua
hain daude estu lotuta, ia izaki
bakarra baitira. Hori argitzeko,
istorio bat kontatu zidan. Itun
Zaharrekoa zirudien, baina Mikek
esan zidanez, eskimalen folklore
erdi erlijiozkoaren parte zen.
FARLEY MOWAT,
Los lobos tambin lloran.
Debate argitaletxea

IRAKURTZETIK ULERTZERA
40. Zer alde on ditu otsoentzat
urtxintxak jateak?
41. Otsoak zer janez elikatzen diren
aztertu nahi du protagonistak.
Zergatik?
42. Zer gertatuko litzateke Artikoan
urtxintxak desagertuko balira?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Sarean:

Invitacin a la Ecologa
ROBERT RICKLEFS. Panamericana argitaletxea
Biziaren oreka islatzen du, organismoen bizitza eta
ekosistemen funtzionamendua azalduz.

www.natureduca.com/cienc_gen_cadenas_.htm
Kate trofikoak nahiz sare eta piramide trofikoak zer
diren ulertzeko ezinbesteko informazioa biltzen du
orri horrek.

Gaia. Una nueva visin de la vida sobre la Tierra


J. E. LOVELOCK. Orbis, S. A. argitaletxea
Denboran eta espazioan zeharreko bidaia, gure planeta
sistema konplexua dela erakusteko froga bila.

www.uv.es/monros/TEMA%2026.ppt
Ekosistemen egiturari eta dinamikari buruzko aurkezpen
moduko bat deskarga daiteke helbide horretatik,
PowerPointen bidez egina.

123

IRAKURLEAREN TXOKOA

Sagu- eta otso-kontuak

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 124

Eguzkitik
iristen zaigun
energia

Galapago uharteak.

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Atmosferak eguzki-erradiazioak iragaziz zer funtzio
egiten duen ulertuko duzu.
Ur-laster ozeanikoak, haizeak eta haize kirriak zerk
sortzen dituen ulertuko duzu.
Meteorologia eta aerologia bereiziko dituzu.
Meteorologia-mapa sinpleak interpretatzen ikasiko duzu.
Agente geologikoak zer diren ikasi eta zer energiak
mugiarazten dituen jakingo duzu.
Klimaren eta ur-laster ozeanikoen arteko lotura ulertuko
duzu.
Gizakiak eguzki-energia nola erabil dezakeen aztertuko
duzu.
Lurreko albedoa eta goranzko haize-laster termikoak
lotuko dituzu.

Tximinia hidrotermalak
itsas hondoan.

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 125

1977ko udaberrian, geologo talde bat 2.500 m-ko sakonerara murgildu zen Alvin urpekoan, Galapago uharteetatik hurbil. Geologo
haien xedea itsaspeko sumendi-jarduera ikertzea zen.

Alvin urpekoa.

Sakonera horretan, materia organikoren iturri guztietatik urrun eta


erabateko iluntasunean, uraren tenperatura izozte-puntutik oso
hurbil dago, eta beraz, geologoek ez zuten izaki bizidunik aurkitzea espero. Hori dela-eta, izugarri harritu ziren ur beroa eta belzkara botatzen zuten tximinia batzuen inguruan izaki bizidun mordoa zegoela ikusi zutenean; besteak beste, bi metrotik gorako zizare
erraldoiak, bibalbioen maskor handi-handiak, karramarroak, aingira formako arrainak, hainbat krustazeo eta beste animalia batzuk
aurkitu zituzten.
Urpekoko tripulatzaileak txundituta zeuden: Maskorrezko labea
da, biziz betetako sumendia; paradisuko lorategia da, baina iluntasunik beltzenean.
Geologo talde hark aurkitu zuen lehen aldiz argiarekiko guztiz independentea zen ekosistema bat. Azken batean, Lurreko gainerako ekosistemak, funtzionatu ahal izateko, Eguzkitik jasotzen duten energiaren mendean daude.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Zer prozesu egiten dute landareek eta
algek Eguzkiaren argia erabiliz?
2. Nola erabiltzen dugu gizakiok
eguzki-energia?
3. Zer da berotegi-efektua eta zerk eragiten
du?
a) Berotegi-efektua lurzorua hoztea
da, Lurrak gauez beroa galtzen
duelako.
b) Atmosfera berotzea da, atmosferako
karbono dioxidoak beroari eusten
diolako.
c) Tenperatura igotzea da, Eguzkiaren
jarduera handiagoa delako.
Bilatu erantzuna
Zer dira haize katabatikoak?
Non eta zer egoeratan sortzen dira?

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 126

Eguzkiaren energia

Gure izarrak, Eguzkiak, energia kantitate handi-handia igortzen du espaziora. Energia hori Eguzkiaren barruan gertatzen diren erreakzio
nuklearren ondorioz sortzen da, eta ez Eguzkia sutan dagoelako. Hau
da, ezin dugu Eguzkia su itzel batekin parekatu, behin eta berriz eztanda egiten duen hidrogeno-bonba erraldoi batekin baizik.
Eguzkiaren energiaren zati txiki-txiki bat soilik iristen da Lurreraino.
Hala ere, iristen den apurra nahikoa da bizitzari eusteko, atmosfera eta
hidrosfera mugiarazteko, eta ur-zikloari eta paisaia modelatzen duten
agente geologikoei funtzionarazteko.
Atmosfera iragazki baten modukoa da
Eguzkitik Lurrera iristen den erradiazioaren zati bat oso arriskutsua da;
izan ere, astronautek babes-geruza lodia (benetako blindajea) izan behar dute beren jantzietan, erradiazio horien eragin larriak ez jasateko.
Eguzkitik iristen den energiak Lurraren
gainazalean gertatzen diren hainbat prozesu
jartzen ditu martxan.

Lurrean, atmosferak xurgatzen ditu erradiazioak, eta horri esker, ez dira


gureganaino iristen. Iragazki-efektu hori bereziki eraginkorra da egunsentian eta ilunsentian, Eguzkiaren argia arrasean iristen denean; izan ere,
orduan, eguzki-erradiazioak aire-lodiera handia zeharkatu behar du.
Zenbat eta handiagoa izan erradiazioak zeharkatu beharreko airelodiera, orduan eta eraginkorragoa da atmosferaren iragazpena.

Tenperatura-aldeak eta mugimendua

ARIKETAK

Irudi hauei esker, ur beroz betetako bi ontzitan zer gertatzen den ikusteko aukera izango dugu. Bi ontzietan, urak antzeko tenperatura du,
70 C ingurukoa, eta bietan jarri dira paper zati batzuk, ura mugitzen
den ala ez ikusteko.

1. Astronauten espazio-jantziek
blindaje-geruza lodia dute.
Zergatik?
2. Demagun, irudian adierazitako
esperimentuan, sutan ez dagoen
ontziko ura orain baino beroago
dagoela; esate baterako,
95 C-an. Eta demagun sutan
dagoen ontziko ura, berriz, orain
baino hotzago dagoela;
adibidez, 40 C-an. Orduan ere
haietako batean soilik mugituko
al litzateke ura? Zeinetan?
3. Ontzi bete ur daukagu.
Ez dago sutan, eta uraren
tenperatura altuagoa da azalean,
hondoan baino. Mugituko al da
ura?

126

Lehen ontzian, paper zatiak hondora joan


dira. Ura geldirik dago.

Bigarrenean, gora eta behera egiten


duten lasterrek mugiarazten dute ura.

Ura ez du tenperatura altuak mugiarazten, tenperatura-aldeak baizik.


Ur beroak azalera igotzeko joera du, azaleko ur hotza baino arinagoa delako.

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 127

Eguzki-argiak zut iristen da ekuatorera, eta zeihar, poloetara. Eta horrek eragiten du bi eremu horietako tenperaturen arteko aldea oso
handia izatea. Alde horiek mugimenduak eragiten dituzte atmosferan eta ozeanoetan.

Eguzki-energiaren banaketa
desberdina

Atmosferak Eguzkitik iristen den energiaren zati handi bat gelditu eta
espaziora itzultzen du. Lurzoruraino argi ikusgaia soilik iristen da ia.
Lurzoruak eta urak argi hori xurgatzen dutenean, berotu egiten dira.
Hala ere, ez dira berdin berotzen. Ekuatoretik hurbil, Eguzkiaren izpiak
oso zut iristen dira Lurraren gainazalera; aire-lodiera txikia zeharkatzen
dute, eta beroketa oso eraginkorra da. Han beroa egiten du: airea eta
ozeanoko ura bero daude.
Poloetan, ordea, Eguzkiaren izpiak oso zeihar iristen dira eta aire-lodiera handia zeharkatzen dute; horrenbestez, lurra eta ura gutxi berotzen
dira. Hori dela-eta, poloetan, hotz handia egiten du.

Atmosferako eta ozeanoetako lasterrek


espiralak sortzen dituzte, Lurraren
errotazio-higiduraren ondorioz.

Atmosferako eta ozeanoetako lasterrak


Hondoan azalean baino ur beroagoa duen ontzian gertatzen den moduan,
Lurrean ere lasterrak sortzen dira atmosferan, eta laster horiek aire beroa eramaten dute ekuatoretik poloetaraino, eta aire hotza, poloetatik
ekuatoreraino.
Ozeanoetan, gauza bera gertatzen da: ekuatorean, poloetarantz doazen
ur-laster ozeaniko beroak sortzen dira, eta poloetan, berriz, ekuatorerantz lekualdatzen diren laster hotzak.
Alabaina, Lurraren errotazio-higidurak desbideratu egiten ditu ur-laster
ozeanikoak; alegia, errotazio-higiduraren ondorioz, lasterrek, zuzeneko
ibilbidea hartu beharrean, ibilbide kurbatua hartzen dute. Zenbat eta
handiagoak izan laster horien masa eta abiadura, orduan eta gehiago kurbatuko dira, eta azkenean, espiralak osatuko dituzte. Laster horiekin
batera hodei-eraketak daudenean, lasterren espiralak satelite artifizialetatik ikus daitezke.

ARIKETAK
4. Eguzkiak homogeneotasun
osoz berotuko balu Lurra,
eta Lurraren gainazal osoan
tenperatura berbera egingo balu,
sortuko al litzateke
ozeano-haizerik eta -lasterrik?
5. Argazkiko hodei-eraketa
espiralari begiratuta, Lurra
lehen aldiz ikusiko lukeen
estralurtar batek ondorioztatuko
luke gure planetak
errotazio-higidura duela.
Zergatik?

127

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 128

Dinamika atmosferikoa
tokiko eskalan

Udako arratsalde beroetan freskatzen gaituen itsas haize kirria ekaitzak


bezalaxe sortzen da. Ekaitzak bezala, fenomeno atmosferikoa da baina
kilometro gutxiren barruan gertatzen da.
Goranzko haize-laster termikoak
Aire hotzak jaisteko joera du, eta aire beroak, igotzekoa. Horrek, askotan, lurretik zutabe ikusezinen moduan aire-zorrotadak igotzea eragiten
du.
Igotzean, airea hoztu egiten da, eta haren
ur-lurruna kondentsatu eta tanta txiki-txikiak
sortzen dira. Orduan, goranzko haize-laster
baten erpinean, hodei txiki bat sortzen da,
termika-kumulu izenekoa.

Egun eguzkitsuetan, zenbait metrotako altueran aire hotza dagoenean,


lurra beroa metatuz doanean eta, aldi berean, haren gaineko airea berotzen duenean, aire bero hori lurretik bereizi eta goranzko haize-laster
horietako bat sortzen da. Korronte horien diametroa aldakorra da, bai
eta hoztu eta berriro jaitsi baino lehen lortzen duten altuera ere.
Ekaitzak

ARIKETAK
6. Azaldu urratsez urrats nola
sortzen diren goranzko
haize-laster termikoak eta
zergatik sortzen diren hodeiak.

Lurraren gaineko aire beroaren eta goiko geruzetako aire hotzaren arteko tenperatura-aldea oso handia bada, goranzko haize-laster termiko
bortitzak sortuko dira; izan ere, 40 km/h-tik gorako igoera-abiadura har
dezakete.
Eratzen den hodeia handitu egiten da, gorantz doan aire beroak eta
hezeak elikatzen duen heinean. Oso ordu gutxian, hamar kilometroko
edo gehiagoko diametroa har dezake hodeiak, bai eta hiru eta sei kilometro bitarteko lodiera ere. Ekaitz-hodeia da, eta kumuloninboa esaten
zaio.

JAKINGARRIAK

Aire-kirolak
Zikoinak, kurriloak eta saiak goranzko haize-laster termikoez baliatzen
dira ahaleginik egin gabe airean gora igotzeko; baina ez dira bakarrak.
Aire-kirolak esaterako, delta hegala, motor gabeko hegaldia eta
parapentea egiten dituztenek ere ondo dakite goranzko
haize-lasterrak daudela, eta gora egiteko erabiltzen dituzte.
Ohikoa da kirolariek saiak zirkuluetan hegan egiten ikustea eta haiekin
errespetu osoz elkartzea, goranzko haize-laster berean biratzeko.
Halaber, ohikoa da saiak, delta hegal edo parapente bat zirkuluetan
hegan egiten eta igotzen ikustean, gizakiarekin batera hegan egiten
hastea; kirolariak, zur eta lur, haiekin elkarbanatzen du aire beroko
zutabeko aire-espazio txikia.
Aire-kirolak egin ohi diren lekuetan, hegaztiak oso ohituta daude
hegaldi-kide bitxiekin harreman horiek izatera.
Hegaztiek eta aire-kirolak egiten dituzten pertsonek zirkuluetan egiten
dute hegan, goranzko haize-laster termikoaren barruan gora egiteko.
Zergatik?

128

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 129

Itsas haize kirria


Klima beroko itsasertzeko lekuetan esate baterako, Mediterraneoko
kostaldean, Eguzkiak lurra eta itsasoa berotzen ditu, baina lurzoru harritsua ura baino askoz azkarrago berotzen da.
Lurzoruak haren gaineko airea berotzen du,
eta airea goranzko haize-laster termikoetan
igotzen da. Gora egiten duenean, itsasoaren
gaineko aire freskoagoa xurgatzen du, eta
horren ondorioz, kontinenterantz jotzen
duen haize kirri bat sortzen da.
Gauez, prozesua alderantzizko da; izan ere,
lurra itsasoa baino azkarrago hozten da, eta
beraz, uraren gaineko aireak gora egin eta
kontinentearen gaineko airea xurgatzen
du; horren ondorioz, itsasorantz jotzen
duen haize kirri bat sortzen da.

Eguneko haize kirria.

Gaueko haize kirria.

Haraneko haize kirria


Barrualdean ere haize kirriak sortzen dira batzuetan, oso biziak,
aire beroak igotzeko duen joeraren ondorioz. Ibaien haranak
hodi modukoak dira, eta haietan pilatzen den aire beroak ibaien goi-ibarrerantz gora egiten du.
Prozesu horrek haize kirri mota bat sortzen du, haraneko haize kirria izenekoa. Egunean zehar, haraneko goi-ibarrerantz jotzen du. Gauez, berriz, ohikoa
da prozesua alderantzikatzea: haize kirri gozoago
eta freskoago batek haranean behera egiten du; gorri
haize kirri katabatikoa esaten zaio.
Inbertsio termikoak
Eguraldi eguzkitsua dagoenean, ohikoa da lurretik gertuko airea ehunka metroko altuerako airea baino beroago egotea.
Zenbaitetan, ordea, goiko airea lurzorutik hurbil dagoena baino beroago dago. Horri inbertsio termikoa esaten zaio, eta halako bat gertatzen
denean, ez da goranzko haize-lasterrik sortzen. Hori dela-eta, industrien
eta automobilen kea lurzorutik gertu geratzen da, eta beraz, kutsadura-maila handitu egiten da.

Egunez, haize kirri bat ibiltzen da haranetan,


haietan gora egiteko joera duen aire beroak
sortua. Haize kirri hori haranaren hegaletan
gora ere igotzen da.

ARIKETAK
7. Azaldu nola sortzen den itsas haize kirria eta zergatik
alderantzikatzen den gauez haren zirkulazio-noranzkoa.
8. Inbertsio termikoak goi-presioko egoeretan sortzen dira. Noiz izango
da handiena hiri handi bateko airearen kutsadura-maila, haren
inguruan antizikloi bat dagoenean ala depresio bat igarotzen ari
denean?

129

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 130

992

4
1000
996

996

1000

04
10

1004

1008

Antizikloiak A letraz adierazten dira, eta


depresioak, B letraz. Gezi urdinek azaleko
haizeen noranzkoa adierazten dute.

Dinamika atmosferikoa
eskala handian

Meteorologia-iragarpenean Atlantikotik depresio bat hurbiltzen ari zaigula jakinarazten digutenean, badakigu litekeena dela zerua hodeiz estaltzea eta euria egitea.
Meteorologiak atmosfera aztertzen du eta ehunka kilometroko
eremu batean zer portaera izango duen iragartzen saiatzen da.

Meteorologoek, iragarpen horiek egiteko, meteorologia-sateliteek bidalitako argazkiak eta mundu osoko milaka meteorologia-behatokik ematen
dituzten datuak erabiltzen dituzte; hain zuzen, presio atmosferikoari,
tenperaturari eta prezipitazioei buruzko datuak.
Datu horiekin, isobara-mapak egiten dituzte. Mapa horietan, presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituzten lerroak ageri dira, eta haiei esker,
haize, hodei eta prezipitazioei buruzko iragarpenak egiten dira.
Haizeak
Haize kirrik ez bezala, haizeak aire-masa handien mugimenduak dira
eta ehunka edo milaka kilometro lekualda daitezke.
Airea presio atmosferiko handiko guneetatik (antizikloiak) presio
atmosferiko txikiagoko guneetara (depresioak) mugitzen da, eta
horren ondorioz, haizeak sortzen dira.

Isobara-mapen bidez, depresioak eta antizikloiak non dauden zehaztu


eta haien artean zer presio-alde dagoen jakin dezakegu. Isobarak elkarren artean oso hurbil badaude, horrek esan nahi du haize biziak sortuko direla; oso bereizita badaude, berriz, haize ahulak sortuko dira.
ARIKETAK
9. Meteorologoek, hurrengo
egunetan zer-nolako eguraldia
egingo duen jakiteko, zenbait
urratsi jarraitzen diote.
Ordenatu urrats horiek.

Haizeak ez dira zuzen abiatzen antizikloietatik depresioetara; izan ere,


Lurraren biraketaren ondorioz, desbideratu egiten dira eta isobarekiko
apur bat zeiharra den ibilbidea egiten dute.
1

10. Eskuineko mapako zer lekutan


sortuko dira haizerik bizienak?
11. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean isobara hitzaren
esanahia.
12. Eskuinaldeko mapan, adierazi
1., 2. eta 3. zonak antizikloiei ala
depresioei dagozkien. Kopiatu
mapa zure koadernoan eta
idatzi zer presio atmosferiko
izan dezakeen isobara
bakoitzak.

130

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 131

Hodeiak
Haize gisa lekualdatzen den aireak ur-lurruna izan dezake; batez ere, ozeanoaren azala ukitu duen aire beroak.
Ur-lurrun hori kondentsatu egin daiteke eta hodeiak sor ditzake. Depresioetatik hurbil gertatzen da hori, han azaletik alde guztietatik iristen den
airea igo eta hozten baita.
Halaber, aire-masa hezeak erliebe menditsuetara iritsi eta gora joaten direnean ere hodeiak sor daitezke. Kasu horretan, haizeak jotzen duen
mendi-hegalean geratzen dira hodeiak; izan ere, beste aldean, airea berriro jaitsi eta ostera ere berotzen da, eta hodeiak desagertu egiten dira.

Depresioetan, aireak gainazalean elkartzeko


eta gora egiteko joera du. Igo ahala, hoztu
egiten da, eta hodeiak sortzen dira.

Lainoa hodei mota bat da; lurretik gertu sortzen da, aire hezea hozten
denean. Lurrak beroa galtzen duenean gertatzen da. Gauez gerta daiteke, euri asko egin ondoren; edo aire-iturri hotz batetik hurbil, glaziar
batetik edo mendikate garai batetik hurbil, esaterako.
Hodeiak depresioetan sor daitezke, bai eta mendi-hegaletan eta
lurretik hurbil ere. Lurretik hurbil, lainoa sortzen da.

Prezipitazioak
Hodeiak sortzen dituzten ur tantak mikroskopikoak dira. Oso pisu
txikia dute, eta horrenbestez, airearen agitazioa nahikoa da haiei esekiduran eusteko eta eror daitezen eragozteko.
Baina tenperaturak behar beste jaitsiz gero, gero eta lurrun gehiago kondentsatuko da tanta horien inguruan, eta haien tamaina handitu egingo
da. Horrez gain, tantak elkartzen badira, erortzeko behar adina pisu hartuko dute; orduan, prezipitazioak gertatzen dira, euri gisa.
Hodeietako tenperatura 0 C-tik oso beherakoa denean, ur-lurrunak izotzezko kristaltxoak eratzen ditu. Kristaltxo horiek elkarri itsasten zaizkio, eta elur-malutak sortzen dira.

Lurraren errotazio-higidurak goranzko


haize-lasterrak desbideratzen ditu, eta
espiralak sortzen dira. Hodeiek ere espiral
horiek sortzen dituzte. Sateliteen argazkietan
ikus daitezke.

Kumuloninboak goranzko haize-laster bizi-biziak dituzten hodeiak dira


eta gorantz eramaten dituzte ur tantak, oso lodiak badira ere. Hori gertatzen denean, tantak izoztu egiten dira, eta izotzezko esferak sortzen
dira; hots, txingorra. Batzuetan, txingor-bolak erortzen hasi eta gorantz
joaten dira berriro; hortaz, zenbait aldiz zeharkatzen dute hodeiaren lodiera, eta igotzen diren bakoitzean, tamainaz handitzen dira. Horren ondorioz, tamaina handiko txingorra sortzen da; alegia, harri-jasa.
ARIKETAK
13. Hodei bat oso hotz dagoenean, litekeena da hura osatzen duten
ur tantak izoztea, edo gerta daiteke lurrunak, ur tanten ordez,
izotzezko kristaltxoak osatzea. Zein da emaitza kasu bakoitzean?
14. Ur-lurruna lurrean ere izoztu daiteke; halakoetan, izotzezko
kristaltxoak era daitezke. Nola esaten zaio fenomeno horri?
15. Zer da harri-jasa? Zer hodei motak sortzen du?

Kumuloninboek euri-jasa handiak eragiten


dituzte, haietan lurruna oso azkar
kondentsatu eta ur tanta handiak sortzen
baitira. Euri-jasak urez osatutako gortinak
balira bezala ikusten dira.

131

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 132

Agente geologikoen eragilea

Mendiko ibai bat goratuta eta zurrunbilotsu jaisten denean eta haren soinua entzutean, ez gara ohartzen urak ibaiaren hondotik pirritan eta
herrestan garraiatzen dituen harriek sortzen dutela soinu gehiena.
Alpeetako glaziarretako izotz-mihiek ere material asko garraiatzen dute.
Glaziarra urtzean, materialak jalkita geratzen dira.
Ibaiak eta glaziarrak agente geologikoak dira, lurrazala higatzeko gai
diren sistemak; izan ere, materialak erauzi, garraiatu eta beste leku batean
pilatzen dituzte.
Glaziar batek jalkitako sedimentu-metaketak.

ARIKETAK
16. Hondeatzeko makinek ere
higatu, garraiatu eta jalkitzen
dute, baina ez ditugu agente
geologikotzat hartzen. Zer
baldintza ez dute betetzen?
17. Glaziar bat osatzen duen izotzmasa handiak, maldan behera
apurka-apurka irristatzean,
sortzen du higadura. Lan
horretarako, eguzki-energia
behar da. Azaldu zergatik.

Eguzkiak uraren
zikloa jartzen du
martxan. Ura
lurruntzen du
eta hezetasuna
kontinenterantz
daramaten
haizeak
sorrarazten ditu.

Agente geologikoak materialak higatu, garraiatu eta jalkitzen


dituzten sistema naturalak dira. Horrenbestez, paisaia modelatzen
dute.

Haiez gain, beste agente geologiko batzuk daude: haizea, itsasoa, uhaldietako ura Haiek guztiek dute higatu, garraiatu eta jalkitzeko ahalmena; baina nondik dator lan hori egiteko beharrezkoa den energia?
Mugitzen den ura (likido-egoeran edo solido-egoeran) edo mugitzen den
airea dira agente geologikoak.
Eguzkiaren energiak haizeak sorrarazten ditu, eta haizeek, olatuak. Gainera, Eguzkiaren energiak ura lurruntzea eragiten du, eta horrek ur- edo elurprezipitazioak sortzen ditu. Haien bidez elikatzen dira ibaiak eta glaziarrak.
Eguzkiaren energiak, grabitate-indarrarekin batera,
lurrazala modelatzen duten agente geologikoak mugiarazten
ditu.

Elur- eta
ur-prezipitazioek
glaziarrak eta ibaiak
elikatzen dituzte.

Eguzkiak lurrazalean sortutako


tenperatura-aldeen ondorioz,
haizeak sortzen dira.

Glaziarrak, ibaiak
eta olatuak agente
geologikoak dira,
lurrazala
modelatzen
baitute.

Haizeak olatuak sorrarazten ditu itsasoan,


eta dunak eratzen ditu basamortuetan eta hondartzetan.
Beraz, agente geologikoa da.

132

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 133

Hidrosferaren erregulazio-efektua

Edari bero batean izotz-koskor bat sartzen dugunean, azkar urtzen hasiko da, eta edaria, aldi berean, hoztu egingo da. Halaber, janari beroko plater bat mahai gainean utziz gero, hoztuz joango da, giro-tenperatura izan arte.
Tenperatura desberdina duten bi objektuk elkar ukitzen dutenean,
bero-energia beroen dagoen objektutik hotzen dagoenera
igarotzen da, tenperatura bera duten arte.

Baina substantzia guztiak ez dira berdin berotzen edo hozten. Airea azkar-azkar berotzen da; izan ere, ez du bero handirik behar bere tenperatura igotzeko. Aitzitik, ura geldiroago berotzen da; bero handia eman
behar zaio haren tenperaturak gora egin dezan. Beraz, urak bero handia
xurgatu eta eman dezake, eta eraginkortasun handiz hozten eta berotzen
du inguruko airea.
Udan zehar, itsasoak bero handia hartzen du. Uraren tenperatura oso
astiro igotzen da, haren inguruko airearen eta Eguzkiaren bero-energia
hartzen duen heinean. Hori dela-eta, kostaldeko giro-tenperaturak barrualdekoak baino gozoagoak dira.
Neguan, airea asko hozten da. Itsasoa airea baino zerbait beroago dago
eta aireari ematen dio bere energia termikoa; horren ondorioz, airea berotu egiten da. Neguan ere kostaldeko giro-tenperaturak barrualdekoak
baino gozoagoak dira.

Udan, itsasoak eraginkortasunez xurgatzen du airearen energia


termikoa, eta airea freskatu egiten da.

Neguan, itsasoak beroa ematen dio aireari, eta horri esker, aireak
tenperatura gozoari eusten dio.

ARIKETAK
18. Batzuetan, zenbait erkidegotan besteak beste, Gaztela-Mantxan,
Madrilen eta Aragoin, izotzaldi latzak gertatzen dira neguan, baina
kostaldekoetan adibidez, Galizian, Asturiasen, Kantabrian eta
Euskadin, ez da horrelakorik gertatzen, nahiz eta iparralderago
egon. Zergatik?
19. Bero handia dagoenean zorua ureztatuz gero, giroa freskatu egiten
da. Zergatik?

133

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 134

Eguzki-energiaren erabilera

Izaki bizidun guztiek eguzki-energia erabiltzen dute. Landareek, algek


eta zenbait bakteriok fotosintesia egiteko eta beste izaki bizidun batzuek
kontsumituko duten materia organikoa sortzeko erabiltzen dute. Hortaz, esan dezakegu ekosistemek eguzki-energiaz funtzionatzen dutela.
Horrez gain, animalia askok Eguzkiaren argia erabiltzen dute gorputza
berotzeko, zenbait hegazti goranzko aire-korronteez baliatzen dira hegan
egiteko, Eguzkiaren beroak sorrarazitako haizeek landare askoren polena
eta haziak barreiatzen dituzte
Animalia poikilotermoek eguzkitan berotzen
dute gorputza.

Pertsonek ere antzinatik erabili izan dute eguzki-energia. Esate baterako, haragia eta arraina lehortzeko, larruak ontzeko eta pezozko adreiluak egosteko, Eguzkiaren energia erabiltzen zen, gaur egungo teknologiak garatu aurretik.
Egun, bi helbururekin erabiltzen da eguzki-energia industrian:
beroa sortzeko eta elektrizitatea ekoizteko.

Eguzki-energiaren bidez beroa sortzea


Eguzki bidezko ur-berogailuak oso gailu sinpleak dira. Oro har, bi atal
dituzte:
Ur beroaren
Tanga
irteera

Panel fotovoltaikoak zelula fotovoltaikoz


osatuta daude. Haien bidez, energia
elektrikoa lortzen da eguzki-energiatik.

Hodi metaliko fina eta luzea,


Ur hotzaren
kolore beltzekoa, hodibihur
sarrera
gisa biribilkatua. Eguzkiaren
beroa hartu eta pilatzen duen
beira batez estalitako plaka
beltz baten gainean dago hodibihurra.
Tanga. Ur beroa pilatzeko eraHodibihurra
biltzen da. Hodibihurra baino
altuago jartzen da, ur beroa
hodibihurretik hartaraino igo
dadin.
Ura zuzenean atera daiteke tangatik, bai kontsumitzeko, bai berokuntza-zirkuitu batean erabiltzeko.
Eguzki-energiaren bidez elektrizitatea sortzea

ARIKETAK
20. Zer dira hodibihurrak?
Zer funtzio dute
eguzki-berogailuetan?
Zergatik dira beltzak?
21. Zer dira zelula fotovoltaikoak?
Eta eguzki-panelak edo panel
fotovoltaikoak?

134

Zelula fotovoltaikoak argia jasotzean elektrizitatea ekoizten duten


gailuak dira. Zelula horiek tresna askotan erabiltzen dira; adibidez, eguzki-kalkulagailuetan. Zelula fotovoltaiko bakoitzak elektrizitate gutxi sortzen du, baina zelula asko elkarrekin konektatu eta panel fotovoltaikoak
egin daitezke, elektrizitate kantitate handiagoa lortu ahal izateko.
Eguzki-energia energia termikoa edo energia elektrikoa lortzeko erabiltzeak ez du kutsadurarik sortzen, eta energia-konponbide bikaina da
leku eguzkitsuetan dauden etxe txikietarako, diru asko aurrezteko aukera ematen baitu.

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 135

Eguzki-energiaren arriskuak

Lurreko atmosferak eguzki-erradiazioa iragazten du. X izpiak eta gamma izpiak oso arriskutsuak dira eta atmosferako kanpoaldean geratzen
dira. Argi ultramoreak erredura larriak eragin ditzake larruazalean, eta
40 km inguruko altitudean geratzen da, ozonosferak xurgatuta.
Ozonosferaren narriadura
Geruza horretan ozono gasaren kantitate handia dagoelako esaten zaio
horrela. Gas hori atmosferako oxigenotik sortzen da eta Eguzkitik iristen den erradiazio ultramorea xurgatzen du.

ARIKETAK

Hala ere, zenbait gasek oxigenoarekin kimikoko erreakzionatu eta ozonoa eratzea eragozten dute. Oro har, CFC gasak esaten zaie gas horiei,
haien konposizioan kloroa, fluorra eta karbonoa daudelako. Hozkailuetan, aire girotuko tresnetan eta aerosoletan erabiltzen dira CFC gasak.

22. Egin marrazki eskematiko


bat zure koadernoan,
berotegi-efektua nola sortzen
den azaltzeko, eta azaldu zer
den klima-aldaketa eta zergatik
den hain kezkagarria.

Ozonosferan CFC gasak egonez gero, iragazi atmosferikoaren eraginkortasuna txikitu egiten da; beraz, argi ultramorea lurrazaleraino irits daiteke, eta eguzkitan egotea arriskutsua izan daiteke.

23. Zenbait aerosoletan eta


hozkailutan, EZ DIO

Ozono-geruzako zuloa adierazpidea ez da oso zuzena, nahiz eta maiz


erabiltzen den. Egia esan, ez da zulorik sortzen: ozonosferak argi ultramorea iragazteko eraginkortasuna txikitu egiten da.

OZONO-GERUZARI KALTERIK
EGITEN jartzen du. Zer esan

nahi du horrek?

Bero-metaketa eta klima-aldaketa


Egunean zehar, Eguzkiaren argiak lurra berotzen
du, eta lurak, harekin kontaktuan dagoen airea.
Halaber, eguzki-argia jasotzen duen objektu oro
berotzen da.
Gauez, lurrak, urak eta egunean zehar beroa metatu duten objektu guztiek igorri egiten dute, erradiazio gisa.
Erradiazio horren zati batek atmosfera zeharkatu
eta espaziorantz egiten du ihes; horri esker, Lurra
hoztu egiten da. Beste zati bat atxikita geratzen
da; horri esker, Lurra ez da gehiago hozten, eta
tenperatura egokiari eusten dio.

Egunez, Eguzkiaren argiak lurra


berotzen du, eta objektuek beroa
metatzen dute.

Atmosferarik ez balego, beroak


espaziora egingo luke ihes, eta
Lurra gehiegi hoztuko litzateke.

Alabaina, zenbait gasek adibidez, ur-lurrunak,


metanoak eta, batez ere, karbono dioxidoak
(CO2) ihes egin behar duen erradiazioaren zati
bat xurgatzen dute, eta beraz, atmosfera komeni baino gehiago berotzen da.
XX, mendean, atmosferaren beroketa globala gra-

du erdikoa baino handiagoa izan da, eta uste da


XXI. mendean bat eta lau gradu bitarteko hazkun-

dea gertatuko dela.


Beroketa globalak oso ondorio kaltegarriak izan
ditzake.

Berotegi-gasak ugaritzean,
Atmosferarekin, beroaren zati bat
espaziora joaten da, eta atmosferak atmosferak behar baino bero
handiagoa atxikitzen du.
gainerakoa atxikitzen du.

135

Pgina 136

Berogailu eta hozkailu naturalak


Karbono dioxidoak atmosferan beroa metatzea eragiten du.
Fenomeno horri berotegi-efektua esaten zaio, eta Lurrean
tenperaturak eskuarki igotzea eragiten du. Horixe eragiten ari da
Lurreko kliman gaur egungo giza jarduera.
Baina Lurrean, historiako 4.600 Mu-etan (milioi urteetan), ohikoak
izan dira klima hotzeko aldiak; alegia, glaziazioak. Hain zuzen,
azken 2.000 Mu-etan, bost glaziazio handi izan dira, gutxienez.
Izan ere, haien aztarnak kontserbatu dira harrietan.
1. Proterozoikoko glaziazioa duela 2.000 Mu inguru gertatu zen.
Uste da atmosferako CO2 kantitatea brast txikitu izanak eragin
zuela glaziazio hura; izan ere, garai hartan, bakterioen jarduera
fotosintetikoaren ondorioz, gas haren kontzentrazioa gaur
egungoetatik hurbileko balioetarantz murriztu zen.
2. Proterozoikoaren amaieran, duela 600 Mu bat urte, beste glaziazio
bat gertatu zen, glaziazio guztietan latzena. Lurra izotzez estali
zen, oso-osorik. Beraz, gure planetak eraginkortasun handiz
islatzen zuen Eguzkiaren argia, eta horren ondorioz, Lurraren
gainazaleko batez besteko tenperatura Martekoaren antzekoa zen:
zero azpiko 30 C-koa.

Tenperatura
Hotza Beroa

TERTZIARIOA
65
KRETAZEOA
JURASIKOA
TRIASIKOA

245

PERMIKOA
KARBONIFEROA
DEVONIARRA
SILURIARRA
ORDOVIZIARRA
KANBRIARRA
550

1000
PROTEROZOIKOA

2.000
ARKAIKOA
3.800

Baina izotzaren azpian, sumendi-jarduerak jarraitzen zuen. CO2


bolkanikoak itzelezko berotegi-efektua eragin zuen, eta Lurrean,
glaziazioko hotzetik bero itogarri batera igaro ziren tenperaturak.
Hain zuzen, 30 C-koak baino handiagoak ziren, batez beste.
3. Ordoviziarraren amaieran, beste glaziazio bat gertatu zen.
Glaziarretatik askatutako izozmendiek erliebeei erauzitako harriak
zeramatzaten barruan. Jitoan zeuden izozmendien izotza urtzen
zen heinean, harri zati horiek itsas hondora erortzen ziren, eta
han, jalkiz zihoazen buztin finek pixkanaka-pixkanaka estali
zituzten. Espainiako hainbat lekutan, gaur egun ere ikus daitezke
harri zati horiek.
4. Periodo karboniferoaren amaieran, duela 300 Mu inguru, beste
glaziazio bat gertatu zen. Batik bat, hego hemisferioan izan zuen
eragina; izan ere, kasko polar zabalak sortu ziren. Izotz-masa
handi-handiek beren mugimenduaren aztarnak utzi zituzten
harrietan, marra sakonak egin baitzituzten haietan.
5. Duela 30 Mu inguru, beste glaziazio bat hasi zen hego
hemisferioan, Antartikako kontinentean. Duela milioi bat urte eta
erdi, glaziazioa ipar hemisferiorantz hedatu zen, eta Ipar Amerika,
Europa eta Asiako zati handi bat izotzez estalita geratu ziren.
Glaziazio hark garai hotzagoak izan ditu, eta haietan, izotzak
ekuatorerantz egin du aurrera. Halaber, garai beroagoak
ere izan ditu, eta haietan, atzera egin dute izotzek. Orain,
glaziazioarteko periodo horietako batean gaude, baina kontua
da glaziazio hori hasi besterik ez dela egin. Kalkulatu denez,
60.000 urte igaro aurretik, klima berriro hoztuko da, eta ipar
hemisferioko kontinenteak berriro geratuko dira izotzez
estalita.

136

Adina (milioika urtetan)

JAKINGARRIAK

KUATERNARIOA

MESOZOIKOA

13:16

PALEOZOIKOA

21/2/08

ZENOZOIKOA

832926 _ 0124-0141.qxd

Duela 430 Mu inguru izozmendi batetik


askatutako eta itsas hondora eroritako
harri-blokea (Guadalajarako probintzia).

Ildaskak harrietan, glaziar bat duela 300 Mu


irristatzean sortuak.

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 137

Zientzia zure esku


Aldagaien kontrola. Lurreko albedoa eta goranzko haize-laster termikoak
Goranzko haize-laster termikoak lurretik igotzen diren
aire beroko masak dira. Maiz, zorrotada forma dute eta
nahiko etengabeak izaten dira. Haien eraketan, zenbait
faktorek dute eragina; hona hemen adibide batzuk:
airearen tenperatura, lurraren hezetasuna, lurrak
hartzen duen eguzki-energiaren kantitatea (urteko
sasoiaren eta eguneko orduaren araberakoa), haizearen
intentsitatea eta lurrak xurgatutako eta islatutako
energia kantitatea.

Gainazal baten albedoa gainazal horrek islatzen duen


argi-portzentajea da. Esate baterako, elurrak oso albedo
handia du, eta asfaltoak, berriz, oso albedo txikia; izan
ere, iristen zaion argiaren zati handia xurgatzen du eta,
beraz, oso gutxi islatzen du.

1. Aldagaiak ezarriko ditugu. Bi gailu egingo ditugu,

2. Gailuak egingo ditugu. Kartoizko bi metagailu

Esperimentu erraz bat egingo dugu, lurzoruaren


albedoaren eta goranzko haize-laster termikoak
eratzeko eraginkortasunaren artean inolako loturarik
ote dagoen ikusteko.

Eguzki-energia jaso eta pilatzeko. Haietako batek


gainazal beltza izango du, eta beraz, haren
albedoa oso txikia izango da; besteak, berriz,
gainazal zuria izango duenez, haren albedoa
handia izango da.
Gainazalaren albedoa aldagai independentea
izango da; izan ere, guk aldatuko dugu aldagai
horre balioa. Goranzko haize-laster termikoen
eraketa, berriz, mendeko aldagaia izango da.
Gainerako parametroak berdinak izango dira
bi gailuetan. Horrenbestez, aldagai
kontrolatutzat hartuko ditugu. Hauek izango
dira aldagai kontrolatuetako batzuk:
metagailuaren tamaina, Eguzkipean jarritako
denbora, metagailuaren inklinazioa eta
gainazalaren hezetasuna.

egingo ditugu. Bakoitzak euskarria eta alanbre bat


izango du, eta alanbretik lau hari zintzilikatuko
ditugu. Elikagaiak kontserbatzeko plastikozko orri
banaz estaliko ditugu metagailuak. Haietako baten
gainazala egiteko, kartoi mehe beltza erabiliko
dugu, eta bestearena egiteko, kartoi mehe zuria.
50 cm-ko aldea eta 5 cm-ko altuera izango dute.

3. Esperimentua egingo dugu. Bi metagailuak


eguzkitan jarriko ditugu, aire-lasterretatik
babestutako lekuren batean,
hariak zintzilik eta mugitu gabe
egon daitezen. Eta begiratuko
dugu eta zintzilikatutako hariak
mugitzen hasten diren,
Hariak
5-10 minutu igaro ondoren
(kolektoreen tamainaren, urteko
sasoiaren eta eguneko orduaren
arabera, minutu gehiago edo
gutxiago beharko dira).
Aire beroaren
Ondoren, zer hari
irteera
mugitzen den gehien
idatziko dugu.

Airea irteteko zuloa

Kartoi mehe
zuria

Kartoi mehe
beltza

Plastikozko
orria

50 cm

Eguzkitan jarritako
bero-metagailua

5 cm
50 cm

50 cm

Aire hotzaren
sarrera
Airea sartzeko zuloa

ARIKETAK
24. Azaldu lortu dituzun emaitzak. Ba al dago loturarik beroa metatzen duen gainazalaren albedoaren eta goranzko
haize-laster termikoen eraketaren artean?
25. Zure ustez, urteko zer sasoitan izango dute goranzko haize-laster termikoek eraginkortasunik handiena?
Eta eguneko zer ordutan eratuko dira goranzko haize-laster horiek?

137

832926 _ 0124-0141.qxd

22/4/08

13:24

Pgina 138

Ariketak
26. Tximinia batean, goranzko aire-korronte bat sortu
da eta kea teilaturantz eraman du.
Zergatik sortu da goranzko haize-laster hori?

35. Zer hodei mota ageri dira argazkiotan eta nola


sortzen dira?
A

27. Eguerdian, Eguzkiak errazago erretzen du larruazala


arratsaldean edo goizean goiz baino.
Zergatik?
28. Marrazki eskematikoen bidez, azaldu zure
koadernoan zer esperimentu egin daitekeen,
egiaztatzeko urez betetako ontzi bateko
tenperatura-aldeek korronteak eragiten dituztela .
29. Kopiatu irudi hau zure koadernoan. Horretan, oso
ur beroz betetako erretilu inklinatu bat ikus dezakegu.
Azaldu zer gertatuko litzatekeen hartan urdinez
tindatutako ur hotza isurtzean.

36. Hegazti askok besteak beste, zikoinek, saiek eta


belatzek hegoak astindu gabe egiten dute hegan
maiz, zirkuluetan. Zergatik? Zergatik egiten dute gora,
horrela hegan egiten dutenean?
37. Demagun zerua estalita eta oso ilun dagoela;
tximistargiak daude; haize-erauntsi handiek zuhaitzak
astintzen dituzte; eta euri asko eta, batzuetan,
txingorra egiten du. Zer hodei motak sortzen dituzte
fenomeno atmosferiko horiek?
38. Kontuan hartuta baso-masek eraginkortasun
handiz eragozten dutela lurrak beroa metatzea,
non sortuko da itsas haize kirririk biziena, landarerik
gabeko kostalde harritsu batean ala basoz estalitako
kostalde batean?

a) Erraz nahasiko dira ur beroa eta ur hotza, ala


korronte bat sortuko da?
b) Ur urdinxkak laster bat sortzen badu, nondik
igaroko da, uraren azaletik ala erretiluaren
hondotik?
30. Poloetan, hotz handia egiten du; han, Eguzkiak oso
gutxi berotzen du. Zergatik?
31. Lurrean, ekuatorearen eta poloetako baten artean
ur-laster ozeanikoak sortuko balira, eta laster horiek ur
beroa eraman eta ur hotza ekarriko balute, zein joango
litzateke itsas azaletik, eta zein, hondotik?
32. Airea gardena denez, ezin dugu sateliteen
argazkietan ikusi. Beraz, nola ikus ditzakegu laster
atmosferikoak?
33. Korronte atmosferikoek eta ozeanikoek
espiralak sortzen dituzte, poloen eta ekuatorearen
artean zuzen-zuzen ibili beharrean. Zergatik?
34. Zer dira goranzko haize-laster termikoak?

138

39. Valentzia eta Alacant probintzietako kostaldeko


herri askotara laranjondo-loreen usain gozoa iristen
da ilunsentian, barrualdeko laranjondo-sail
hurbiletatik.
Zergatik iristen zaie usain hori iluntzen duenean?
Eta zergatik ez da sumatzen usain hori egunez?
40. Demagun haran estu samar batean dagoen herri
batean fabrika bat egingo dutela eta haren tximiniak
kea isuriko duela. Kontuan izanda fabrikak egunez
soilik funtzionatuko duela, zein izango da hura egiteko
leku egokia, ibaian gora ala ibaian behera?
Azaldu zergatik.
41. Zer dira inbertsio termikoak eta zer eragin ditu
airearen garbitasunean?
42. Azaldu zer aztertzen den aerologian eta
meteorologian, eta esan zertan diren desberdinak bi
diziplina horiek.
43. Haizeak eta haize kirriak ez dira gauza bera. Azaldu
zer den fenomeno horietako bakoitza eta azpimarratu
haien arteko aldeak.

832926 _ 0124-0141.qxd

22/4/08

13:24

Pgina 139

44. Marraztu zure koadernoan Iberiar penintsularen bi


mapa. Haietako batean, marraztu depresio bat, eta
bestean, antizikloia, haiei dagozkien isobarak ahaztu
gabe. Eman 1.012 mb-eko (milibarreko) balioa
antizikloiaren barruko isobararen presioari.
Idatzi isobara guztien balioa, kontuan hartuta haien
artean lau milibar daudela. Depresioaren marrazkian,
900 mb-eko balioa eman behar diozu barruko
isobarari, eta idatzi gainerako guztien balioa.
Ondoren, adierazi nola ibiliko diren haizeak mapa
bakoitzean.

47. Udako egun eguzkitsu batean, aireak 36 C-ko


tenperatura duela ikusi dugu. Hala ere, igerileku
bateko urak 25 C-eko tenperatura baino ez du, nahiz
eta eguzkitan egon. Zergatik dute aireak eta urak
tenperatura desberdina?
48. Kopiatu haran baten marrazki hau zure koadernoan
eta, horretan oinarrituta, azaldu nola sortzen diren
haraneko haize kirriak.

45. Askotan, Kanariar uharteetan eta itsasoari begira


dauden Iberiar penintsulako zenbait erliebetan,
haizeak itsasotik jotzen duenean, hodei-estaldura bat
sortzen da.
Erliebearen zer aldetan sortuko dira hodei horiek,
haizea jasotzen duen aldean (haizealdean) ala haizetik
babestuta dagoen aldean (haizebean)?
46. Zer dira agente geologikoak? Azaldu haien
jardueraren eta Eguzkiaren energiaren arteko lotura.

49. Zer da ozono-geruzako zuloa? Zergatik diogu


adierazpide hori ez dela oso zuzena? Egiaz, zer da?
Nola gertatzen da fenomeno hori?

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Golkoko ur-lasterra eta Europako


tenperatura
Karibe itsasoan, Mexikoko Golkoan, uraren tenperatura
30 C-etik gorakoa da udan. Horren ondorioz, ur-laster
bero bat sortzen da. Laster horrek Ozeano Atlantikoa
zeharkatzen du. Horregatik, hasieran, Golkoko
ur-lasterra esaten zaio; gero, Ipar Atlantikoko ur-lasterra,
eta azkenean, Norvegiako ur-lasterra.
Ur-lasterrak beroa galtzen du iparralderantz hurbildu
ahala. Artikoko zirkulu polarrera iristen denean, oso ur
hotzez osatuta dago, eta ur hotz horrek Ozeano
Atlantikoaren hondorantz jotzen du.
Korronteak bere ibilbidean zehar galtzen duen beroa
atmosferak hartzen du. Ozeano Atlantikotik Europara
iristen diren mendebaldeko haizeak bero hori eramaten
dute, eta horri esker, Karibe itsasoan korronte bero hura
sortuko ez balitz izango genukeen baino sei edo zazpi
gradu altuagoa da Europako tenperatura.
50. Kopiatu mapa eta identifikatu Karibe itsasoa,
Iberiar penintsula, Amerika, Britainia Handia eta
Eskandinaviako eta Norvegiako penintsula.

51. Gezi gorriak Golkoko korrontea adierazten du.


Adierazi ikurraren bidez zer lekutan den
korrontea beroen, eta ikurraren bidez, zer lekutan
hoztu den.
52. Esan zein den esaldi zuzena:
a) Golkoko korronteak Karibe itsasoak metatutako
beroa garraiatzen du Europan zehar.
b) Golkoko korronteak Europarantz garraiatzen du
Karibe itsasoan metatutako beroa.
c) Europak mendebaldeko haize hotzak jasotzen
ditu, Golkoko korrontea dela-eta.
d) Mendebaldeko haize beroek beroa eramaten
dute Karibe itsasorantz.

139

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 140

Laburpena
Eguzkiak ez du berdin berotzen du Lurraren gainazal osoan,
atmosferak iragazki-lana egiten duelako eta Lurra esferikoa delako.

Eraginak

Tenperatura-aldeek atmosfera-lasterrak eta ur-laster ozeanikoak


sorrarazten dituzte.

EGUZKITIK IRISTEN ZAIGUN ENERGIA

Agente geologikoek, uraren zikloak eta ekosistemek Eguzkiaren


energiari esker funtzionatzen dute.

Dinamika
atmosferikoa

Agente
geologikoak

Hidrosfera

Aerologia tokiko eskalako dinamika atmosferikoa da; hau da, kilometro


gutxi hartzen ditu. Eskala horretan, goranzko haize-laster termikoak,
itsas haize kirriak, haraneko haize kirriak, haize kirri katabatikoak eta
ekaitzak sortzen dira.
Meteorologia eskala handiko dinamika atmosferikoa da; hots, ehunka
edo milaka kilometro hartzen ditu. Eskala horretan, antizikloiak,
depresioak, haizeak, hodeiak eta prezipitazioak sortzen dira.

Mugitzen den ura, izotza edo airea dira agente geologikoak.


Paisaia modelatu eta materialak higatu, garraiatu eta jalkitzen dituzte.

Eguzki-energia eraginkortasunez xurgatzen du, baina haren


tenperatura pixkanaka igotzen da; beraz, bero kantitate handia
metatzen du.
Atmosfera erregulatzen du: udan freskatu, eta neguan berotu.

Eguzki-berogailuen bidez beroa sortzeko erabil daiteke, edo panel


fotovoltaikoen bidez elektrizitatea ekoizteko.

Erabilera eta
arriskuak

CFC gasek ozonosferako ozonoa suntsitzen dute, eta horren ondorioz,


ozonosferak ez du erradiazio ultramorea behar bezala iragazten.
CO2-k eta beste gas batzuek berotegi-efektua sortzen dute, eta beraz,
planetako batez besteko tenperaturak gora egiten du.

ARIKETAK
53. Gehitu beste marrazki bat edo gehiago laburpenari zure koadernoan, azaltzeko zergatik ez duen berotzen berdin
Lurraren gainazal osoan, zer lekutan den handiena beroketa, eta eguneko zer unetan iragazten duen atmosferak
eraginkortasunik handienez eguzki-erradiazioa.
54. Egin marrazki bat, tenperatura-aldeek lasterrak nola sortzen dituzten azaltzeko.
55. Egin laburpen txiki bat, haize kirriak egunez eta gauez zer noranzkotan ibiltzen diren adierazteko.
56. Egin laburpen txiki bat, eskala meteorologikoan eta eskala aerologikoan zer hodei mota sor daitezkeen azaltzeko.
57. Azaldu, arrazoiak emanez, zer-nolako lotura dagoen eguzki-energiaren eta agente geologikoen
funtzionamenduaren artean.
58. Egin marrazki bat zure koadernoan, eguzki-berogailu batek nola funtzionatzen duen azaltzeko.
59. Zer da berotegi-efektua? Azaldu zure koadernoan, marrazki eskematiko baten bidez.

140

832926 _ 0124-0141.qxd

21/2/08

13:16

Pgina 141

Kokapen geografikoa eta une historikoa alde batera utzita, argi


dago, antza, ia kultura guztietan
Eguzkia dela gauza guztietan
boteretsuena. Baina zer dela-eta
adostasun orokor hori? Antzina,
Eguzkiaren argia eta beroa ziren
adostasun horren arrazoi nagusiak. Hain zuzen ere, Eguzkia da
zeru osoko astrorik distiratsuena, alde handiarekin. Haren
magnitudeak 27,0ko balioa du.
Horrez gain, haren argia oso garrantzitsua da gizakiarentzat;
izan ere, gure bizi-erritmoa zehazten du, eta horregatik, ezinbestekoa da bizitzeko.
Baina, lehenago esan dugunez,
Eguzkiaren beroa ere ongi etorria
izan da beti gizakientzat lehen, orain eta, seguru asko, beti.
Eguzkiak, bere argiarekin eta beroarekin, izaki bizidun guztien

erritmo biologikoak markatzen


ditu, bai eta herrien eta, askotan,
gizakien gogo-aldartea ere.
Egun, badakigu, argiaz eta beroaz gain, Eguzkia izaki bizidun
guztien funtsezko energia-iturria
dela, bizia izateko aukera ematen baitio Lurrari. Izar hurbil
hori gabe, gure planeta materialmetaketa hotz eta bizigabea baino ez litzateke izango, eta Esne
Bideko izarrarteko espazio babesgabe, zabal eta izoztuan zehar
ibiliko litzateke nora ezean.
[]
Lurreko atmosferako gas molekulek uhin-luzerarik txikieneko
argi-erradiazioa hedatzeko joera dute. Hori dela-eta, kolore urdinez ikusten dugu zerua egunaren erdi-erdian. Egunsentian eta
ilunsentian, eguzki-izpiek zut jotzen dute Lurraren gainazala, eta

beraz, distantzia handiagoa zeharkatu behar dute atmosferaren


barruan; hori dela-eta, argiak
esekidurako hauts-partikulen eta
aerosolen kontzentrazio handiagoa zeharkatu behar du, eta
Eguzkia sartzen eta irteten denean, zeruak tonu laranjaxka-gorrixka hartzen du.
Beraz, atmosferari esker, gure zeruaren kolore ezagunez gozatzeko aukera dugu. Alabaina, hori
ezinezkoa da Merkurion eta Ilargian; izan ere, haietan atmosferarik ez dagoenez, argia ez da sakabanatzen, eta beti bai egunez,
bai gauez, izarren erresumarantz amiltzen den ganga lodia
ikusiko genuke.
[]
Besteak beste, atmosferan karbono dioxido (CO2) gehiegi egotearen ondorio nagusia eta berehalakoena berotegi-efektua handitzea

da []. Horrek tenperatura igotzea eragin dezake, eta horren


ondorioz, kasko polarren zati bat
urtu eta, beraz, ozeanoetako urek
gora egingo lukete; beraz, planetako leku asko urpean geratuko
lirateke. Hain zuzen ere, 2002ko
martxoan, Europako Espazio
Agentziaren (ESA) sateliteek
egindako argazkiek testigantza
ikaragarria eman zuten; izan ere,
izotz-plataforma antartiko bat
(3.500 kilometro koadrokoa eta
200 metroko lodierakoa) desegin
eta, hartatik, oso izozmendi handiak askatzen zirela erakusten
zuten. Argi dago Antartikako masa izoztua asko txikitzen ari dela.
PEDRO ARRANZ GARCIA ETA ALEX
MENDIOLAGOITIA PAULY,
Eguzki Sistema ezagutzea eta
behatzea.
Madrilgo Elkarte Astronomikoa
argitaletxea

IRAKURTZETIK ULERTZERA
60. Zer eragin ditu Eguzkiak gizakiengan?
61. Zergatik da urdina gure zerua?
62. Azaldu, zure hitzak erabiliz, berotegi-efektua nola
sortzen den eta zer ondorio dituen.
63. Zer gertatzen da atmosferarik ez duten
planetetan?
64. Zer egin dezakegu berotegi-efektua handi ez
dadin?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Pantailan:

Los grillos son un termmetro. Curso prctico


de meteorologa
MARIO PICAZO. Martnez Roca SA argitaletxea
Meteorologia ezagutzeko azalpen teknikoa, herri-jakinduria
eta trikimailu praktikoak erakusten ditu.

Solar Max. Imax zinema-aretoetarako egindako ekoizpena.


Museum of Science and Industry of Chicago.

Esos turbulentos ros


ANITA GENERI. Molino argitaletxea
Ibai uharren mundu erakargarria originaltasunez ezagutzeko
aukera ematen du.

Sarean:
www.mma.es/oecc
Espainiako Klima Aldaketaren Bulegoa.
www.meteored.com
Metereologiazaleentzako aldizkaria. Mundu osoko meteorologia-estazioen klima-informazioa ematen du.

141

IRAKURLEAREN TXOKOA

Denerako funtsezkoa den astroa

832926 _ 0142-0163.qxd

19/4/08

11:54

Pgina 142

Lurraren
kanpoko
dinamika

Bloke erratikoa.

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Harriak zer prozesuren bidez apurtzen
eta sakabanatzen diren ulertuko duzu.
Meteorizazioa eta higadura ikasiko
dituzu, bai eta haiek paisaia nola
modelatzen duten ere.
Agente geologiko nagusiak zein diren
jakingo duzu, eta materialak nola higatu,
garraiatu eta jalkitzen dituzten.
Paisaia modelatzeko zenbait modu
interpretatuko dituzu.
Lurpeko urak zein diren ikasiko duzu, bai
eta paisaia nola modelatzen duten eta
nola erabiltzen ditugun ere.
Harri sedimentarioak zer diren eta nola
eratzen diren ikasiko duzu.
Ikatza, petrolioa eta gas naturala nola
eratzen diren eta zenbateko garrantzia
duten ikasiko duzu.
Itsaslabar baten higaduraren eredu
esperimentala egingo duzu.

Glaziar bat Alaskan.

832926 _ 0142-0163.qxd

Bloke erratikoak

19/4/08

11:54

Pgina 143

Erdialdeko Europako eta Ipar Amerikako zenbait lekutan, itzelezko harri-blokeak daude lurrean han-hemenka sakabanatuta. XVIII.
mendean zehar, ikaragarrizko harri-bloke horien jatorria azaltzen
saiatu ziren. Harri horien konposizioa eta inguruko harriena oso
desberdina da. Haietako asko eta asko ordoki baten erdian daude,
eta zenbait aztarnak argi eta garbi erakusten dutenez, urrutitik eraman zituzten harri-blokeak ordoki haietaraino. Alabaina, harri-blokeek tona askoko pisua dutela kontuan hartuta, zer-nolako mekanismoak erabili ziren haiek ehunka kilometrora lekualdatzeko?
1803an, John Playfair matematikariak eta naturalistak ordura arteko ikerketak laburbildu eta egungo glaziarrak aipatu zituen: Harri-masa handiak garraiatzeko moduari dagokionez, naturak erabiltzen dituen makinarik indartsuenak [] glaziarrak dira, etengabe
mugitzen ari diren [] izotzezko ibaiak []. Ikerlari guztiak
zur eta lur geratu izan dira glaziarrek garraiatzen dituzten harriei
begira, ugariak ez ezik izugarriak ere bai baitziren; beraz, horrek
argi azaltzen du nola mugitu ziren harri-bloke horiek.
Arrazoibide horren bidez, Playfairrek agerian jarri zuen oso urrun
ez dagoen garai batean izotzak estaltzen zuela Europako eta Ipar
Amerikako zati handi bat, eta izotzak garraiatu zituela harriak egun
dauden lekuetara.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Glaziarrak agente geologikoak dira. Zer beste agente
geologiko ezagutzen dituzu?
2. Zer hiru jarduera nagusi egiten dituzte agente
geologikoek?
3. Nondik lortzen dute agente geologikoek jarduera horiek egin
ahal izateko energia?
4. Itzelezko harriei bloke erratikoak esaten zaie, eta egun
izotzik ez dagoen lekuetan daude. Nola iritsi dira leku
horietaraino?
Bilatu erantzuna
Agente geologiko guztiak mugitzen den ura edo mugitzen
den airea al dira? Atmosferarik gabeko lekuetan esaterako, Ilargian ba al da paisaia modela dezakeen agenterik?

143

832926 _ 0142-0163.qxd

19/4/08

11:54

Pgina 144

Harrien meteorizazioa.
Agente atmosferikoak

Mendien hegaletan, zenbait formatako eta tamainatako harriak izaten


dira. Batzuetan, harri zati asko pilatzen dira. Haien jatorria begien bistakoa da: mendia osatzen duten harrietatik askatu dira. Nola eratzen dira zati horiek? Eta zer gertatzen da haiekin, behin askatuta?
Edozein tamainatako, konposiziotako eta jatorritako harri zatiei klastoak
esaten zaie, eskuarki.
Aire zabalean dauden harriak hondatuz joaten dira, zatikatu arte. Horren
ondorioz, klastoak sortu eta mendi-hegaletan pilatzen dira.
Agente atmosferikoek eragiten dute harriak zatikatzea:

Mendi-hegaletako harri zatien pilaketei


hartxingadiak esaten zaie.

Euriak eta elurrak harriak bustitzen dituzte, eta horrenbestez, haiek


osatzen dituzten mineral batzuk disolbatzen dira. Horrez gain, mineralak aldarazten dituzten eta harrien erresistentzia txikitzen duten
zenbait erreakzio kimiko ere eragiten dituzte.
Tenperatura-aldaketek ere eragina dute: Eguzkiak berotzean, harriak dilatatu egiten dira, eta gaueko hotzaren hotzez, uzkurtu. Bolumen-aldaketa horien ondorioz, harriak zartatu egin daitezke.
Harrien arrakaletan sartzen den ura izoztean, presio handi-handiak
gertatzen dira harrien barruan, eta zatikatu egiten dira. Prozesu horri gelifrakzio esaten zaio.
Agente atmosferikoen jardueraren ondorioz, harriak zatikatu eta sakabanatu egiten dira. Klastoak hegalean behera erori eta mendiaren behealdean pilatzen dira.
Meteorizazioa agente atmosferikoek eragindako prozesu
multzoa da, eta harriak zatikatu eta sakabanatu egiten
ditu.

ARIKETAK
1. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean hartxingadi eta klasto
hitzen esanahiak. Hitz horiek
erabilita, azaldu zure
koadernoan hartxingadiak zer
diren eta nola eratzen diren.
2. Sortu meteorizazio hitzaren
definizio bat.
3. Zer dira agente atmosferikoak?
Zein dira?
Zer-nolako eragina dute
harrietan?
4. Buztin-mineralek lokatza eta
lohia osatzen dituzte. Nola
sortzen dira mineral horiek?

144

Klastoak ez dira erortzen diren lekuan geratzen beti. Meteorizazioaren eraginak jarraitu egiten du: are gehiago zatikatu, eta haiek osatzen
dituzten mineralak aldarazi eta disolbatzen ditu.
Mineral batzuk besteak beste, feldespatoak eta mikak, zenbait erreakzio kimikoren bidez aldatzean, buztin-mineral bihurtzen dira. Hori
dela-eta, mineral horiek osatzen duten harria erraz txikitzen da, eta
horren ondorioz, gero eta klasto txikiagoak eta buztin-hondakinak sortzen dira.
Zenbat eta biziagoak eta muturrekoagoak izan agente atmosferikoak, orduan eta eraginkorragoa da meteorizazioa:
Tenperatura-aldaketak maiz eta oso bat-batean gertatzen diren lekuetan.
Oso klima hotzeko lekuetan, haietan ura oso sarri izozten eta desizozten baita.
Atmosfera kutsatuko lekuetan. Izan ere, haietan, azidoak disolbatuta egon daitezke eurian, eta euri azidoa meteorizazio-agente eraginkorra da.

832926 _ 0142-0163.qxd

19/4/08

11:54

Pgina 145

Meteorizazio-prozesuak

Gelifrakzio-prozesua
Ura

Harri guztiak ez dira berdin meteorizatzen, eta ez dute meteorizazio-prozesu berberen eragina izaten.
Esaterako, kuartzita oso harri gogorra da. Ia-ia mineral bakarraz dago
osatuta; kuartzoz, alegia. Kuartzoa erresistentzia handikoa da eta ez da
kimikoki aldatzen. Hala ere, oso zurruna denez, ura arrakala batean sartu eta izozten denean, oso erraz zatikatzen da.
Granitoa ere oso gogorra eta erresistentea da. Alabaina, euri-ura pixka
bat azidoa denean edo hartan karbono dioxidoa disolbatuta dagoenean,
granitoaren bi osagai, mikak eta feldespatoak, erraz aldatzen dira. Horrenbestez, mineral horiek buztin-mineral bihurtzen dira, eta granitoa
oso erraz txikitzen da.

Ura harrien arrailetan sartzen da.


Izotza

Meteorizazio-prozesuak hiru motatakoak dira:


Meteorizazio mekanikoa. Dilatazioen eta uzkurduren ondorioz,
ura izozteak harrietan eragindako esfortzuen ondorioz eta erortzen
diren beste harri batzuekin talka egitearen ondorioz harriak zatikatzen direnean gertatzen da.
Meteorizazio kimikoa. Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait
erreakzio kimikoren eraginez aldatzen dira, eta horren eraginez, harriak zatikatu egiten dira.
Meteorizazio biologikoa. Izaki bizidunek eragiten dute. Izaki bizidunek harriak apur ditzakete, landareen sustraiek, batik bat; izan
ere, harrien arrakaletan sartu eta presioa egiten dute, eta horren ondorioz, harriak zatikatu egiten dira.
Bestalde, landare, alga eta onddo askok sortzen dituzten substantzia
kimikoen bidez, zenbait mineral aldatu egiten dira. Izaki bizidunek
eragindako meteorizazio mota hori meteorizazio mekanikoaren eta
kimikoaren arteko nahastea da.

Izoztean, uraren bolumena handitzen da, eta


izotzak falka gisa dihardu harrien barruan.

Meteorizazioan eragina duten faktoreak


Meteorizazio-prozesuen eraginkortasuna bi faktoreren mendean dago, eta
horiek, aldi berean, klimaren mendean daude. Hona hemen faktoreak:
Tenperatura. Tenperatura altuek erreakzio kimikoak gertatzea eragiten dute, baldin eta inguruan ura badago eta giroa hezea bada.
Tenperaturak beti baxuak badira, nekez gertatzen dira meteorizazio
kimikoko erreakzioak. Tenperatura-aldaketa asko badaude izozteak neguan eta beroa udan, erraz gertatzen dira meteorizazio mekanikoko prozesuak.
Hezetasuna. Giro hezeetan esate baterako, oihanetako giroan,
meteorizazio kimikoko erreakzioak gertatzen dira, baina giro lehorretan, ordea, ez da halako erreakziorik izaten.
Giroa hezea eta beroa denean, erreakzio kimikoak oso eraginkorrak
dira, eta meteorizazio biologikoa oso garrantzitsua izaten da. Giro lehorretan eta hotzetan, harriak ez dira kimikoki aldatzen, baina mekanikoki zatika daitezke.

Azkenean, harria zatikatu egin daiteke.

ARIKETAK
5. Egin meteorizazio moten
laburpena zure koadernoan,
eta azaldu zer tenperatura- eta
hezetasun-baldintzek eragiten
duten meteorizazio-prozesu
bakoitza ahalik eraginkorrena
izatea.

145

832926 _ 0142-0163.qxd

19/4/08

11:54

Pgina 146

Erliebearen modelaketa.
Agente geologikoak

Zenbait paisaia liluragarriak dira guretzat: olatuek behin eta berriz astintzen dituzten itsaslabarrak, duna leunez betetako basamortuak, izotzmihiak
John Playfairrek 1803an deskribatu zuen bezala, paisaiak modu naturalean modelatzen dituzten makinak dira agente geologikoak; izan ere, materialak garraiatu eta jalki egiten dituzte. Agente geologiko guztiek higadura, garraioa eta sedimentazioa egiten dituzte.
Higadura
Materialak jatorrizko lekutik kentzea da higadura. Zenbaitetan, agente
geologikoek harrien meteorizazioaren ondorioz sortutako harri zatiak,
hondar aleak edo buztin partikulak eramaten dituzte, besterik ez. Beste
batzuetan, berriz, agente geologikoek harritik zuzenean erauzten dituzte materialak.
Ibaietako ur-lasterrek eta ur-jauziek oso
higadura handia eragiten dute,
haietan ibaiak energia handia duelako.

Milioika urtetako higadurak aldaketa handiak eragiten ditu erliebean;


besteak beste, haran sakonak sortzen ditu, mendiak higatzen ditu (ordoki zabalak izateraino), itsaslabarrak atzera eramaten ditu, eta lurpeko
harriak zulatu eta haitzuloak eta zuloak sortzen ditu.
Agente geologikoen higadurak paisaian eragiten dituen
aldaketen ondorioz modelatzen da erliebea.

Agente geologiko bakoitzaren modelaketa bereizgarria da. Hortaz, erraza da glaziar batek sortutako harana eta ibai batek sortutakoa bereiztea,
eta halaber, erraza da olatuek higatutako itsaslabarra bereiztea, nahiz
eta hura higatu zuen agente geologikoa egun jardunean egon ez.
Agente geologiko guztiek ez dute abiadura berean higatzen. Bi faktorek zehazten dute higadura-prozesuaren eraginkortasuna. Hona hemen
faktore horiek:
Agente geologikoaren energia. Emari eta malda handiko ibaiek higadura-ahalmen handiagoa dute emari txikia eta ibilera lasaia dutenek baino. Haizeteak ibiltzen diren lekuetan, olatuak handiagoak
izango dira babespekoetan eta sakonera txikikoetan baino; glaziar
handiek higadura-ahalmen handiagoa dute txikiagoek baino, etab.
Harrien erresistentzia. Esate baterako, buztinak, kareharriak, hareharriak eta arbelak erraz higa daitezke, eta granitoa, gneisa, basaltoa
eta kuartzita, besteak beste, harri gogorrak dira eta astiro higatzen
dira.
ARIKETAK
6. Idatzi higadura hitzaren definizioa zure koadernoan, eta azaldu zertan
diren desberdinak higadura eta meteorizazioa.
Erresistentzia handiko zenbait harri oso poliki
higatzen dira. Haien inguruko materiala asko
higatzen denean, erliebe bitxiak sortzen dira;
adibidez, Cabriel ibaikoa, Cuencan.

146

7. Kuartzitaz eta granitoz osatutako erliebeak ugariagoak dira buztinez


osatutakoak baino. Zergatik?

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 147

Ibaien hondoan zehar garraiatzen diren materialek klastoak


biribiltzen dituzte.

Ibai baten energia txikitzean ibilguan jalkitako klasto


lodiak.

Garraioa
Agente geologiko guztiek dute klastoak garraiatzeko ahalmena, baina
denek ez dituzte modu berean lekualdatzen. Oro har, honela sailka daitezke garraio-moduak:
Hondoan zeharreko garraioa. Olatuek edo ur-, aire- nahiz izotzlasterrek klastoak hondoan zehar mugiarazten dituztenean gertatzen
da. Herrestan edo pirritan eraman ditzakete.
Esekidurako garraioa. Klastoek, agente geologikoek garraiatzen dituztenean, ez dute lurra ukitzen, edo gora eta behera egiten dute
behin eta berriz (saltazioa).
Agente geologikoek garraiatzen dituztenean, elkar jo dezakete klastoek,
eta beraz, higatu, txikitu eta biribildu egiten dira.
Urak garraiatzen dituenean, klastoen mineralak aldatuz joaten dira, eta
mineralik egonkorreneko klastoak soilik geratuko dira.
Sedimentazioa
Agente geologiko batek garraiatzen jarraitzeko ahalmena galdu eta klastoak leku batean behin betiko uzten dituenean gertatzen da sedimentazioa. Esate baterako, mihia amaitzen den lekuan jalkitzen dituzte glaziarrek klastoak.
Batzuetan, agente geologikoek denboraldi batez galtzen dute klastoak
garraiatzeko ahalmena, eta sedimentuak jalkitzen dituzte. Ibaietan gertatzen da, haien emaria urtean zehar aldatu egin daiteke-eta. Ur-goraldietan, ibaien energia handitu egiten da, eta klasto handiak garraia ditzakete, baina emaria txikitzean, klastoak ibilguan jalki eta han geratzen dira,
ibaiek garraio-ahalmena berreskuratzen duten arte.
Agente geologiko batek garraiatutako materialak jalkitzen dituenean,
ohikoa da beste agente batek haiek jaso eta berriro mugiaraztea. Esaterako, errekek eta ibaiek glaziarrek jalkitako sedimentuak higatu eta garraiatzen dituzte.

Galiziako hondartza bateko dunak.


Olatuek ibai baten bokaletik harea hartu
eta hondartzaraino eramaten dute.
Ondoren, haizeak hondartzako harea
garraiatu eta pilatu egiten du.
Horrela sortzen dira dunak.

ARIKETAK
8. Zer bi modutara egin dezakete
garraioa agente geologikoek?
Zertan dira desberdinak bi
garraio mota horiek?

147

832926 _ 0142-0163.qxd

19/4/08

11:54

Pgina 148

Agente geologikoen
sailkapena

Sei agente geologikok uzten dituzte Lurraren gainazalean erraz hauteman daitezkeen aztarnak. Hona hemen:

ARIKETAK
9. Askotan, hondartzara joaten
garenean, barrualdean
kilometro askora dauden
harrien higaduraren ondorioz
sortutako harea aurkitzen dugu.
Zergatik?
10. Espainiako hondartza askotan,
haizeak sortutako dunak
ikus ditzakegu.
Zergatik da hain nabaria
leku horietan haizearen
jarduera?

Haizea. Lurraren gainazal osoan du eragina. Landarerik gabeko lekuetan,


material txiki-txikiak solte dabiltzanetan, haizea oso agente eraginkorra
da, etengabea denean; adibidez, basamortuetan eta zenbait hondartzatan.
Glaziarrak. Higadura- eta garraio-ahalmen handia dute. Eremu polarretara eta goi-mendietara mugatuta dago haien jarduera.
Ur biziak. Euri asko egin ondoren Lurraren gainazaletik igarotzen
dira. Euri gutxi baina uholdea egiten duen lekuetan, higadura-ahalmen handia dute.
Ibaiak. Ur-ibilera iraunkorrak dira. Nolako emaria eta malda duten,
halakoa izango da haien higadura- eta garraio-ahalmena, eta klimak
eta mendien hurbiltasunak baldintzatzen dituzte emaria eta malda.
Lurpeko ura. Haien higadura-jardueraren ondorioz, lurpeko harri
disolbagarriak batik bat, kareharriak eta igeltsuak disolbatu egiten
dira, eta zuloak eta haitzuloak, estalaktitak eta abar sortzen dira.
Itsasoa. Kostaldeetan du eragina, eta bereziki itsaslabarretan ikus
daiteke haren higadura-ahalmena. Ibaiek bokalean jalkitako materialak garraiatzen ditu.
Agente geologiko horiek mugitzen ari den airea edo mugitzen ari den ura
dira, eta Eguzkiaren energiak eta Lurreko grabitateak eragiten duten mugimenduak ematen die materialak higatzeko nahiz garraiatzeko ahalmena.

JAKINGARRIAK

Agente geologiko bitxia


1969an Apollo 11 espazio-ontzia Ilargian pausatu zenean, astronautek
sateliteko leku askotan lurra hainbat tamainatako harri zatiz estalita
zegoela ikusi zuten. Harri zati horietako batzuk handi samarrak ziren,
baina gehienek legar mehearen tamaina zuten. Halaber, harea eta hauts
asko zegoen.
Ilargiaren gainazala estaltzen duen sedimentuari erregolito esaten zaio,
eta gainazaleko harriak birrindu izanaren ondorioz sortu da. Baina zer
agente geologikok izan dezake eragina Ilargian? Izan ere, han ez dago ez
urik ez airerik. Zer meteorizazio-prozesu gerta daiteke Ilargian,
atmosferarik ez bada?
Lehendik zeukaten galdera haien erantzuna, baina astronautek hura
berresten zuten frogak jaso zituzten: Ilargian eragina duen agente
geologikoa meteoritoen talkak dira. Gure planetan, atmosferak meteorito
txikiak Lurraren gainazaleraino iristea eragozten du, baina Ilargian,
etengabe erortzen ari dira meteoritoak, eta milioika urtetako eraginaren
ondoren, Ilargiaren gainazaleko harriak txiki-txiki eginda daude.
Zergatik eragozten du Lurreko atmosferak meteoritoak Lurraren
gainazaleraino iristea? Zer gertatzen da meteoritoekin?

148

832926 _ 0142-0163.qxd

19/4/08

11:54

Pgina 149

Harea-zutabea

Barjanak

B
Ergak

Perretxiko
itxurako
harriak

Regak

D
C

Haizea

Haizearen higadura-ahalmena txiki samarra da. Espainian, agente geologiko horren higadura-jardueraren aztarna gutxi daude.
Batez ere, materialik meheenak garraiatzeko ahalmen handia du haizeak;
adibidez, buztin partikulak garraia ditzake. Izan ere, oso gora eraman ditzake partikula horiek, eta lurrera erori aurretik, milaka kilometro egin ditzakete.
Haizeak abiadura galtzen duenean, garraiatzen dituen materialak jalkitzen ditu. Hareak duna izeneko metaketak sortzen ditu. Dunak haizearen
noranzkoan lekualdatzen dira, harea aleak haizeak jotzen duen aldetik
(haizealdetik) haizetik babestutako alderantz (haizeberantz) lekualdatu
ahala.

A. Haizeak buztina eta harea jasotzen du.


Higadura-prozesu hori deflazioa da.
B. Harea pilatzean, dunak sortzen dira. Hareazko basamortuei erg esaten zaie, eta
ilargierdi itxurako dunei, barjan.
C. Deflazioak reg izeneko harri-eremuak
sortzen ditu.
D. Hareak lixaketa moduko prozesu bat egiten du: urradura eolikoa. Harea alerik
handienak altuera txikiagoan daudenez,
behealdean gertatzen da higadurarik
handiena; hori dela-eta, perretxiko itxurako egiturak sortzen dira.

Kostaldeko zenbait herritan eta hareazko basamortuetatik hurbil daudenetan, mehatxua dira dunak; izan ere, aurrera egin ahala, baratzeak
eta kaleak hartzen dituzte, baita etxeak ere. Dunak finkatzeko eta lekualda daitezen eragozteko, landareekin kolonizatzen saiatzen ari dira.
Bestalde, haizeak garraiatutako hautsak loess izeneko metaketa zabalak
era ditzake, eta metaketa horiek oso lur emankorrak sortzen dituzte.
ARIKETAK
11. Deskribatu zure koadernoan zer den urradura eolikoko prozesua.
Osagarri gisa, egin marrazki eskematiko bat. Zer prozesu mota da,
higadurakoa, garraiokoa ala sedimentaziokoa?
12. Zer da deflazioa? Zer geratu da prozesu horren eragina izan duten
lekuetan?

Hauts-ekaitz baten satelite-argazkia.


Haizeak oso urrun garraia ditzake
esekidurako partikulak.

149

832926 _ 0142-0163.qxd

19/4/08

11:54

Pgina 150

Zirkua

Erliebe malkartsuak

U formako harana

Mihia

A. Izotzak meteorizazio mekaniko handia eragiten du harrietan, eta horrek erliebe malkartsuak sortzen ditu.
B. Zirku glaziarretan, elurra pilatu eta izotz
bihurtzen da.
C. Izotzak glaziarren mihia osatzen du. Glaziarren mihiek harri kopuru handiak garraiatzen dituzte: morrenak. Albo-morrenak mihiaren bi aldeetan pilatzen dira. Bi
albo-morrenak morrena zentral bat osa dezakete. Mihiaren amaieran, aurreko morrena sortzen da.
D. Glaziarren mihiek U itxurako haranak sortzen dituzte.

Glaziarrak

Klima polarreko eremuetan besteak beste, Groenlandian eta Antartikan


eta mendirik garaienetan adibidez, Himalaian, Andeetan eta Alpeetan,
udan, elurra ez da urtzen, eta pilatuz joaten da.
Elur-geruzak pilatu ahala, behekoak trinkotu egiten dira eta airea galtzen dute. Geruza horietako elurra, zazpi edo zortzi metroko sakoneran,
izotz bihurtuta dago oso-osorik.
Izotzak hamarka metro eta lau kilometro arteko sakonera izan dezake,
eta grabitateak bultzatuta mugi daiteke.
Elurra pilatzen den lekuetatik izotza urtzen den lekuetaraino
mugitzen diren izotz-masak dira glaziarrak.

Antartikan eta Groenlandian, izotzak milaka kilometro koadroko azalera


du. Erliebea estaltzen duen izotz horrek kasko-glaziarrak osatzen ditu.
Izotz gutxiago pilatzen den lekuetan, mendien artean igarotzen dira
glaziarrak. Glaziar alpetarrak esaten zaie glaziar horiei. Halako glaziarrak pilaketa-eremutik (zirku glaziarretik) erliebearen behealdera lekualdatzen dira, izotzezko mihi gisa.

ARIKETAK
13. Zer bi prozesu gertatzen dira elurrean, glaziarretako izotz bihurtzeko?
14. Zer dira glaziarrak eta zer motatakoak izan daitezke?
Antartikako kasko-glaziarreko zenbait
lekutan, izotzak lau kilometrotik gorako
lodiera du.

150

15. Zer dira morrenak eta zenbat mota daude?

832926 _ 0142-0163.qxd

19/4/08

11:54

Pgina 151

Karkabak
Harrera-arroa

Maitagarritximiniak
Isurbidea

B
C

Alubioi-konoa

Deiekzio-konoa

Ur biziak

Klima lehorreko eta landaredi urriko lekuetan, euria barra-barra egiten


duenean, ura ez da lurzoruan sartzen; izan ere, gainazalean zehar igaro
eta asko higatzen du lurzorua.
Espainian, eta Mediterraneoko ia herrialde guztietan, ur biziak dira paisaia modelatzen duen agente geologiko nagusia.

A. Harrera-arroan, higadura oso handia da,


eta karkabak sor daitezke.
B. Higadurak isolatutako dorreei maitagarritximiniak esaten zaie.
C. Alubioi-konoak uholdeak gertatzeko arriskua duten lekuak dira. Hala ere, herri asko
egitura horien gainen daude.

Ur biziak higadura- eta modelatze-ahalmen handiko agente


geologikoak dira klima lehorreko lekuetan, euria barra-barra egiten
duenean.

Urak ildaskak sortzen ditu lurzoruan. Ildaskak gero eta sakonagoak


dira eta sakanak sortzen dituzte. Malda handiko lekuetan, higadura oso
handia da, eta karkabak sortzen dira; hots, tontorren eta higatu gabeko
zutabeen arteko ildaska sakonak.
Askotan, ildaska horiek elkartu egiten dira eta ibilgu bat osatzen dute.
Orduan, erreka bat sortzen da, eta errekek euri asko egin ondoren soilik eramaten dute ura. Erreketan, hiru atal bereiz ditzakegu: harreraarroa, isurbidea eta deiekzio-konoa.
Deiekzio-konoa handia denean hau da, zenbait kilometro koadroko
azalera duenean, alubioi-konoa esaten zaio.
ARIKETAK
16. Errekako zer ataletan sortzen dira karkabak?
17. Bilatu maitagarri-tximiniei buruzko informazioa. Azaldu zure
koadernoan egitura horiek nola sortzen diren. Laguntza gisa, egin
marrazki eskematikoak.
18. Erreka bateko zer ataletan da nagusi higadura, zeinetan garraioa eta
zeinetan sedimentazioa?
19. Zergatik dira arriskutsuak alubioi-konoak?

151

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Haitzarteak ibai-haran estuak eta sakonak


dira.

Pgina 152

Ur biziek haraneko hormak modelatzean,


V formako haranak sortzen dira.

Ibaiek, meandroak egiten dituztenean,


haranak handitzen dituzte eta azpil erako
haranak sortzen dira.

Ibaiak

Ibaiak ur-laster iraunkorrak dira. Ur-laster nagusi batean elkartzen dira,


eta ibai nagusi horrek, eskuarki, itsasoan isurtzen ditu urak.
Ibai nagusi batek eta haren adar guztiek drainatze-sare bat osatzen dute,
eta drainatze-sare bati ura ematen dion eremuari arro hidrografikoa esaten zaio.
Ibaiak leku maldatsuetan zehar igarotzen direnean, ibilgua higatu eta sakonago egiten dute, eta haran estuak eta sakonak eratzen dituzte.
Errekek eta ur biziek haraneko albo-hormak higatzen dituzte. Horren
ondorioz, haraneko hormek inklinazio bertikala galtzen dute, eta haranek V forma hartzen dute.
Zenbat eta sakonagoa izan ibai baten ibilgua, orduan eta malda eta higadura-ahalmen txikiagoak izango ditu. Orduan, meandro izeneko kurbak
egiten hasten da. Meandroek atzerantz eramaten dituzte haraneko hormak, eta hondo lauko harana edo azpil erako harana sortzen da.
Azpil erako haran bat zeharkatzen duen ibaia urez gainezkatzen denean,
urak haran osoa hartzen du, edo haren zati handi bat. Ibaiaren maila
igotzean urez bete daitekeen lur-eremuari uholde-lautada esaten zaio.
Milioika urteren ondoren, gero eta gehiago zabaltzen dira hondo lauko
haranak. Haran horiek elkartu egiten dira eta, azkenean, gainazal handi bat osatzen dute, ia laua; hari penilautada esaten zaio.
Garraio-ahalmena galtzen dutenean, ibaiek beren ibilguan bertan jalkitzen dituzte materialak, eta ur-goraldi baten ondoren, uholde-lautadan. Hala ere, sedimentu gehienak itsasoraino iristen dira, eta han,
olatuek garraiatzen dituzte.
Ibai batek bokalean olatuek kendu baino azkarrago pilatzen dituenean
materialak, delta bat sor daiteke.
ARIKETAK
Ebroren Delta. Deltak etengabeko
eraketa-prozesuan daude, ibaiek
sedimentuak jalkitzen dituztelako eta
olatuek haiek kentzen dituztelako.

152

20. Azaldu zer den ibai baten uholde-lautada eta zergatik egin ohi
dituzten meandroak uholde-lautada duten ibaiek.
21. Zer dira penilautadak?

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 153

Dolina

Leizea

C
Haitzuloa

Lurpeko urak

Gainazaleko uraren zati bat lurrean sar daiteke. Horrela sortzen dira
lurpeko urak. Harriak disolbaezinak badira, haien poroetan eta arrakaletan sartzen da ura, eta akuiferoak sortzen dira
Akuiferoak lurpeko uren metaketak dira; putzuen bidez ustia
ditzakegu.

A. Lurpeko zuloak kolapsatzean sortzen diren


sakonuneak dira dolinak.
B. Aretoak edo haitzuloak zulo handiak dira,
eta haietan, estalaktitak eta estalagmitak
sortzen dira. Leizeak gainazalarekin lotutako hodi bertikalak dira.
C. Batzuetan, modelaketa karstikoa gertatzen
da igeltsu-harrietan (argazkia: Sorbas-eko
karsta, Almeria).

Gizakiok akuiferoak ustiatzen ditugu; izan ere, ponpak erabiliz, ura ateratzen dugu haietatik. Gizakiek gehiegizko ustiapena egin izan duten
lekuetan hau da, ura atera eta atera jardun dutenean, akuiferoak berez
berri bete daitezen itxaron gabe, akuiferoak agortu egin dira.
Modelaketa karstikoa
Lurrean sartzen den urak disolbatu egin ditzakete harriak osatzen dituzten mineral batzuk.
Uretan karbono dioxidoa dagoenean disolbatuta, ura azidoa da eta kaltzita kaltzio karbonatoz (CaCO3) osatutako minerala disolba dezake.
Harrietako mineralak disolbatzean, lurpeko zuloak sortzen dira: haitzuloak
eta leizeak. Horrez gain, kanpoaldean ere ageri dira prozesuaren aztarnak;
alde batetik, harrien gainazala disolbatzen da, eta beste batetik, haitzuloak behera erortzen dira, eta lurrean sakonuneak sortzen dira: torkak
eta dolinak.
Harriak disolbatzeak lurpean eta gainazalean utzitako aztarna
multzoari modelaketa karstikoa deritzo.

Galerietan zehar ibiltzen den ura tantaka isurtzen den lekuetan, uretan
disolbatutako kaltzio karbonatoa jalkitzen da. Horren ondorioz, estalaktitak eta estalagmitak sortzen dira. Estalaktiktak sabaian eratzen dira, eta
estalagmitak, berriz, lurrean.

ARIKETAK
22. Kareharrien osagai nagusia
kaltzita minerala da; mineral
hori ez da erraz disolbatzen.
Zer izan behar du urak,
kaltzita minerala disolbagarria
izan dadin?
Nola esaten zaio kaltzita
disolbatzean sortzen den
modelaketari?
23. Zer dira dolinak eta nola
sortzen dira?

153

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 154

Arkua
Abrasio-plataforma
Itsaslabarra

Hondartza

C
B

Tonboloa

Gezia

A. Olatuek itsaslabarren behealdea zulatzen


dute, eta harri zati handiak erortzen dira.
Horren ondorioz, itsaslabarrak atzera egiten du. Itsaslabarrak atzera egitean, abrasio-plataforma izeneko gainazal horizontal bat geratzen da. Higaduraren ondorioz
sortzen den harea metatzean, hondartzak
eratzen dira.
B. Olatuek itsaslabarra modelatzen dute: arkuak, bloke isolatuak eta beste egitura batzuk sortzen dituzte.
C. Haize nagusia itsasertzarekiko zeiharra denean, jitoko ur-lasterrak sortzen dira. Urlaster horiek kostaldearekiko paralelo garraiatzen dute harea. Harea metatu egiten
da, eta horren ondorioz, urmael isolatuak
sor daitezke.

ARIKETAK
24. Zer dira jitoko haize-lasterrak,
zer eragin dituzte eta nola
sortzen dira?
25. Zer da itsaslabar baten
behealdea zulatzea, nola
gertatzen da eta zer ondorio
ditu?

154

10

Itsasoa

Olatuak, itsas lasterrak eta mareak itsasoetako eta ozeanoetako uraren


mugimenduak dira, eta agente geologiko gisa jardun dezakete:
Olatuak. Haizeak sortzen ditu. Olatuek itsasertz malkartsuak higatu, materialak birrindu, eta materialik txikienak garraiatu eta leku
babestuetan jalkitzen dituzte.
Itsas lasterrak. Uretako tenperatura- eta gazitasun-aldeen ondorioz
sortzen dira, edo etengabeko haizeek eraginda. Material txikiak garraiatzen dituzte zenbait kostaldetan zehar, bai eta itsas zabalerantz ere.
Mareak. Ur-masa handien mugimenduak dira, Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitateak eraginak. Mareek olatuen jarduera-eremua handitzen dute.
Olatuek itsasertzak higatzen dituzte, eta horren ondorioz, itsaslabarrek
atzera egiten dute, eta abrasio-plataforma zabalak sortzen dira. Horrez
gain, harriak eta izaki bizidunen maskorrak birrintzen dituzte; horrek
sortzen duen harea fin-fina hondartzetan meta daiteke, baina hondartzetako harea gehiena ibaiek metatzen dute.
Jitoko ur-lasterrek garraiatzen dute harea kostaldean zehar. Haizearen
norabide nagusia kostaldearekiko zeiharra denean sortzen dira ur-laster
horiek.
Hareak zenbait metaketa mota sortzen ditu. Hona hemen adibide batzuk: hondartzak; geziak, itsasertzarekiko paralelo dauden hareazko
barrak; eta tonboloak, itsasertza eta uharteak lotzen dituzten metaketak. Iberiar penintsulako kostaldean, itsas zabaletik ia isolatuta dauden
eremuak sortu dituzte geziek; esate baterako, Murtziako Itsaso Txikia,
Valentziako Albufera eta Coruako Louroko urmaela.

832926 _ 0142-0163.qxd

11

21/2/08

13:26

Pgina 155

Harri sedimentarioak

Agente geologikoek garraiatutako sedimentuak zenbait lekutan metatzen dira; hain zuzen, ingurua baino zerbait sakonagoak diren lekuetan.
Arro sedimentarioak esaten zaie leku horiei.
Arro sedimentarioak lurrazaleko sakonuneak dira, eta haietan,
sedimentuak pilatzen dira. Haien behealdea pixkanaka
hondoratzen da, sedimentuak geruzatan pilatu ahala.

Sedimentu-geruzei estratuak esaten zaie. Arroa hondoratzen den neurrian, milaka metroko lodiera izan dezakete.
Sakonera handian dauden materialak eraldatuz joaten dira, hiru faktoreren eraginez. Hona hemen:
Presio handia. Gainean metatuta dauden materialen pisuak eragiten du.
Tenperatura altua. Lurreko barne-beroak eragiten du.
Uraren zirkulazioa. Sedimentuetan dagoen urak material batzuk
disolbatu eta beste batzuk kristaltzea eragiten du.
Hiru faktore horien ondorioz, sedimentuak apurka-apurka trinkotzen
dira, eta klastoak soldatu egiten dira. Hori dela-eta, harri sedimentario
bihurtzen da sedimentua.
Prozesu horri litifikazioa edo diagenesia esaten zaio.

Harri sedimentarioa
Kareharria

Kaltzio karbonatozko
lokatza eta,
batzuetan,
maskorren zatiak.
Buztina
Ibaiek garraiatutako
eta lautadetan edo
itsasoan jalkitako
buztina.

Petrolioa, ikatza eta gas naturala


Itsas arro sedimentario batean materia organiko asko dituzten buztinak metatzean, diagenesiak zenbait erreakzio kimiko eragiten ditu, eta
horien ondorioz, materia organikoa petrolio bihurtzen da.
Ondoren, petrolioa buztinetik atera eta beste harri baten hutsuneetan
meta daiteke; esaterako, hareharrietan. Orduan, petrolio-hobi bat sortzen da, eta gizakiek ustiatu egin dezakete.

Hareharria
Harea, bereziki
kuartzoz osatua.

Konglomeratua

Arro sedimentarioa kontinentala bada, eta hartan, sedimentuekin batera,


landare-materia asko eta asko metatzen bada, diagenesiak egurraren ikazte naturala eragiten du. Azkenean, horren ondorioz, ikatz-zainak sortzen
dira.
Gasa ikatzetik eta petroliotik sortzen da. Harrien hutsuneetan pilatzen
da. Handik atera eta beste gas batzuekin nahasten dute, haren leherkortasuna txikitzeko eta etxean erabiltzeko egokia izan dadin. Industrialki egindako produktu horri gas naturala esaten zaio.

Sedimentua

Zenbait tamainatako
legerrak baina,
betiere, bi
milimetrotik
goragokoak.

Igeltsua
Itsasoko ura
lurruntzean jalkitako
igeltsu-kristalak

ARIKETAK
26. Diagenesia gertatuko bada, beharrezkoa da arro sedimentarioaren
behealdea pixkanaka hondoratzea. Zergatik?
27. Zertan da desberdina eta zertan da berdina ikatzaren eta
petrolioaren sorrera?

155

Pgina 156

Matxitxako lurmuturra

le

oa

rr

rro

ai
ib
a

ibaia

ia
iba
ia

Urol

De

a
ai

Urto mendatea

Aralar m
e n d i le r ro a
Etxegarate mendatea

oa

i
nd
nd
me
Gaste
me
ta
izko
U r b a sa
rie
r
me
u
ndi It
ak
1.177
TREBIU
Kapildui

ib

le

Za

di

KAL
LAU
MENDIA
TAD
a
A
ro
Gasteiz
k
a
i
ler

ARABAKO

ibaia

di

ai

Ernio
1.072

ALTIMETRIA

rra

ill

en

B a ia

ibai

en

ec

do

na

Oka

a
ai

Urkiola
mendatea Anboto
1.296
ia
Barazar
Gorbeia
mendatea
1.475
Go rb ei a
m en di gu ne
a
Aitxuri
Ai
Urduako
E Uz k o r1.551
ri m
e n d i le
mendatea
S
rr

ib
Nerbioi

ce

Izarraitz
1.026

a ia
a ib

ka

Ar

Bidania
mendatea

so

ia

Ar

ro

iba

ib

Sa
me lvad
nd a
ile
r

al

Oiz
1.026

ib

998
Ganekogorta
ia

ab

aiz

da

Ib

Bi

Bilbo

ib

Donostia

me

i b a Lumo
ia

Hendaia
543
Jaizkibel
Uru

dagu

Gernika-

Arratia

Ca

i b ai a

VILLAVERDE
TURTZIOS

golkoa
Higer lurmuturra

Le

Bu

ro

Ilsogana
mendatea

Bizkaiko

Sollube
633

ia

13:26

iba

21/2/08

ba

832926 _ 0142-0163.qxd

1.500
1.000

KONDERRIA

Ega ibaia

600

1.267
Toloo
Castillo
Herrera 1.436
Bastida mendatea dilerroa
n
T o l o o me

RO

ESKALA

11

22

Kilometroak

400

1.414
Kodes

ARABAKO ERRIOXA
IBA
IA

metroak

Gailurrak
Mendateak

Euskadiko erliebearen mapa.

12

Euskadiko erliebea

Euskadiko erliebea, beste edozein lurraldetakoa bezala, bi eragileren


emaitza da: alde batetik, lurrazalaren barneko indarrena (barne geodinamika) eta bestetik, klimarena (kanpo geodinamika). Horren ondorioz,
mendiak, kostaldea, itsasadarrak, ibaiak eta lautadak eratu dira.
Mendiak

Paisaia karstikoa Valderejoko Parke


Naturalean.

156

Euskadi lurralde menditsua da.


Euskal Autonomia Erkidegoko erdigunea Euskal Mendiek hartzen dute. Ekialde-mendebalde orientazioa dute eta hiru mendilerro nagusitan
banatzen dira.
Lehenengo mendilerroa kostatik 40 bat kilometrora dago eta hortxe daude kokaturik Gorbeia, Anboto, Aizkorri eta Aralar mendilerroak. Gailur
altuena Aizkorriko Aitxuri mendiak du, 1.551 metro, alegia. Hemen kokatzen da euskal ibaien uren banalerroa, Bizkaiko Golkoko isurialdea
eta isurialde mediterranearra bereizten dituena.
Bigarren mendilerroa Gasteizko Mendiak dira, eta Kapildui dute tontorrik garaiena, 1.177 metrokoa.
Hirugarrena, Kantabriako mendilerroa da. Bertan aurkituko ditugu Toloo eta Kodes mendikateak, 1.400 metrotik gorako tontorrekin.
Gure mendietako harririk ugariena kareharria da eta paisaia bereziak
eratzen ditu: paisaia karstikoak. Paisaia hauek urak kareharrian egiten
duen eraso kimikoaren emaitza dira. Horren ondorioz, harriak zulatu
egiten dira, eta galeria eta kobazulo ugari eratzen dira.

832926 _ 0142-0163.qxd

19/4/08

11:54

Pgina 157

Kostaldea
Euskal kostaldea Bizkaiko Golkoaren barrualdean kokaturik dago. Ur
sakon samarrak ditu, olatu bortitzak eta marea eremu zabala. Erliebea
malkartsua eta harritsua da, eta itsasoaren eraginak formazio ugari sortu ditu.
Formazio horien artean, kostaldeko profilari erreparatzen badiogu, badira lurmuturrak (Luzero, Matxitxako, Ogoo, Higer, ), uharte txikiak (Gaztelugatxe, Izaro, San Nikolas, San Anton, Santa Klara, ),
eta badiak eta estuarioak, hainbat itsas porturen kokaleku.
Kostaldeko erliebeari begiratuz, ordea, itsaslabarrak eta hondartzak
bereizten dira. Itsaslabarrek itxura desberdina hartzen dute harrien gogortasunaren eta geruzen jarreraren arabera. Adibide ikusgarriak ditugu Ogoo, Galea, Zumaia edo Jaizkibeleko itsaslabarrak. Tarteka, hareak metatzeko gune aproposak aurkitzen dituen lekuetan, hondartzak
eta hareatzak eratzen dira.

San Anton uhartea. Herriak formagatik


Getariako sagua esaten dio.

Ibaiak
Gure lurraldeko klima nahiko euritsua da eta konstante mantentzen
da urtean zehar. Hori dela-eta, emari ertainekoak eta etengabekoak dira bertako ibaiak.
Ikusi dugun moduan, Euskal Mendiek bereizten dituzte euskal ibaien
bi isurialdeak: Bizkaiko Golkokoa eta Mediterraneokoa.
Bizkaiko golkora isurtzen duten ibaiek hego-ipar norantza dute eta malda handikoak eta laburrak dira. Higadura handia eragiten dute eta eratzen dituzten haranak estu samarrak dira. Garrantzitsuenak Nerbioi, Cadagua, Ibaizabal, Deba, Urola, Oria eta Urumea dira. Hauen artean,
Nerbioi ibaia da euskal lurraldean ibilbiderik luzeena (50 km) egiten
duena.
Ibai hauek, itsasoratzean, itsasadarrak eratzen dituzte, mareen eraginpean dauden ibai-eremuak, hain zuzen ere. Batzuetan, malda oso txikia
denean, meandro izenaz ezagutzen diren ubidearen bihurguneak agertzen dira.
Mediterraneoko isurialdeko ibaiek ipar-hego norantza dute, luzeagoak
dira eta malda txikikoak. Haran zabalak eratzen dira ibai horien ibilbidean. Denak ere, Ebroren ibaiadarrak dira. Isurialde honetako ibai batzuk dira, esaterako, Baias, Zadorra eta Ega.

Arabako Lautada.

Lautada
Gure herriak, menditsua izan arren, badu eremu lau aipagarri bat: Arabako Lautada.
Arabako eskualde zabala hartzen du (800 km2) eta lurralde historiko horren erdialdean dago kokatuta. Gorbeia, Aizkorri eta Gasteizko mendiez
inguratuta agertzen da, 500 eta 600 metro bitarteko altitudean.
Lautada honetan Urrunaga eta Ullibarri-Ganboako urtegiak nabarmentzen
dira. Urtegi hauek Gasteizaldea eta Bilbo metropolitanoa urez hornitzen
dute. Gainera, Arabako itsasaldea bihurtu dira, eta aisialdirako aukera
asko eskaintzen dituzte.

ARIKETAK
28. Bizkaiko golkora isurtzen duten
ibaiak laburrak eta ur emari
konstantekoak dira.
Zer dela-eta?
29. Bilatu paisaia karstikoa nolakoa
den eta nola eratzen den.

157

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 158

JAKINGARRIAK

Ibai-harrapaketak
Mapetan ikusten ditugun ibaietako batzuek, beharbada,
egungoaz bestelako ibilbidea izan zuten behinola.
Ur biziek bi ibai-arro bereizten dituzten erliebeak
desegiten dituztenean, gerta daiteke arro horietako
ibaiek elkar ukitzea. Halakoetan, maldarik txikieneko
ibaiak maldarik handiena duen ibaian isurtzen ditu
urak. Horrenbestez, maldarik txikieneko ibaiaren
emaria bat-batean txikitzen da, eta haren ibilgua
lehortu egiten da. Beste ibaiaren emaria, berriz,
tupustean handitzen da. Fenomeno horri
ibai-harrapaketa esaten zaio.
Ibai-harrapaketaren prozesua denbora geologikoa
zenbatzeko erabilitako eskalan gertatzen da; hots,
milioika urtetan. Espainiako ibai askoren ibilbidean,
harrapaketa-ukondoak ikus ditzakegu.
Adibidez, Duero ibaiak ia ehun eta laurogei graduko
kurba egiten du Soria eta Almazan artean. Horrek
duela hamabost milioi bat urte harrapaketa bat gertatu
zela jartzen du agerian. Seguru asko, garai hartan,
Duero ibaiaren tarte hura Mediterraneoan itsasoratzen
zen ibai-sistema batekoa izango zen, baina beste ibai
batek hura harrapatuko zuen, eta harrezkero, Ozeano
Atlantikoan isurtzen ditu urak.

Baina, zalantzarik gabe, ezagutzen den kasurik


ikusgarriena Ipar Amerikako bi ibai handiren eta gaur
desagertuta dagoen aintzira baten artean gertatutakoa
da. Agassiz aintzira duela 14.000 urte inguru sortu zen,
azken periodo glaziarreko izotzak urtzen hasi zirenean.
Urtzaldiko ura biltzen zuen aintzira erraldoi hura ur
gezako itsaso txiki bat zen eta, Mississippi ibaiaren
bidez, Mexikoko Golkora itsasoratzen zen. Hala ere,
San Lorenzo ibaiaren adar batek aintziratik gertuko
erliebeak higatu eta hari eusten zion hesia hautsi zuen.
Orduan, Agassiz aintzirako ur geza Ipar Atlantikoan
itsasoratu zen, San Lorenzo ibaiaren bidez.
Agassiz aintzirako ur gezako masa handi-handi hark
ozeanoko eremu horretako gazitasuna aldarazi eta
ekuatoreko beroa garraiatzen zuten ur-laster ozeanikoak
geldiarazi zituen.
Horren ondorioz, oso aldi hotzean sartu zen Europa:
mila urte inguru iraun zuen aldi hotz horrek; hain zuzen,
aintziraren maila jaisteko eta aintzirako ura Mississippi
ibaian berriro isurtzeko behar izandako denbora. Mila
urteko glaziazio txiki horretan, glaziarrek aurrera egin
zuten Erdialdeko Europan. Dryas Gaztearen aldia
esaten zaio glaziazio horri.

A ibaia
A ibaia

B ibaia

A ibaia

Harrapaketaukondoa

B ibaia
B ibaia

ARIKETAK
30. Bilatu Duero ibaia Espainiako mapa batean. Egin haren ibilbidearen marrazki eskematiko bat eta kokatu
zeharkatzen dituen herri nagusiak. Identifikatu testuan aipatzen den kurba eta adierazi marrazkian, egitura
mota horiei ematen zaien izenarekin.
31. Kopiatu koadernoan ibai-harrapaketaren prozesua adierazten duten irudiak eta idatzi testu txiki bat, irudi
bakoitzean zer gertatzen den azaltzeko.

158

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 159

Zientzia zure esku


Eredu esperimentalak egitea. Itsaslabar batek atzera egitea
Batzuetan, ikerketa zientifikoetan, ereduak egin behar
dira ikertzen ari garen benetako sistemaren
funtzionamendua simulatzeko. Ereduak egitea bereziki
baliagarria da zenbait sistema ikertzeko; hala nola,
sistema helezinak (adibidez, Lurraren nukleoa), oso
sistema handiak (esaterako, atmosfera) eta milioika
urtetan funtzionatzen duten sistemak (agente

geologikoek Lurraren gainazalean egiten duten


modelaketa).
Itsaslabar batek atzera egitea eta abrasio-plataforma
bat sortzea olatuen higadura-jarduerak eragiten du.
Prozesu horrek milioika urte irauten duenez, eredu
esperimental bat egingo dugu, hura minutu gutxian
ikusi ahal izateko.

1. Materialak prestatuko ditugu. Material hauek


behar ditugu: plastikozko erretilu handi bat,
sakon samarra; hondartzako edo ibaiko harea;
plastikozko pala txiki bat, olatuak sortzeko;
eta plastikozko kubo txiki bat,
edo beste edozein ontzi, itsaslabarra
adieraziko duen harea-tontorra
egiteko.

2. Eredua prestatuko dugu. Harea busti eta,


plastikozko kuboa erabiliz, bloke bat egingo
dugu, erretiluaren barruan. Ondoren, ura
botako dugu, erretiluaren sakoneraren erdiraino,
gutxi gorabehera. Azkenik, palaz, olatu txikiak
sortuko ditugu, olatuek hareazko itsaslabarraren
horma jotzeko.

3. Ereduak nola funtzionatzen duen begiratuko


dugu. Hamar minutuz sortuko ditugu olatuak.
Denbora-tarte horretan, honako prozesu hauek
gertatuko dira:
Olatuek itsaslabarraren behealdea zulatuko dute,
eta horren ondorioz, haren zati txikiak eroriko dira.
Tontorretik eroritako harea itsaslabarraren
oinaldean pilatuko da, edo zenbait uhartetxo
eratuko ditu.
Eroritako harea astintzen jarraituko dute olatuek,
eta horren ondorioz, urpean, hareazko gainazal
bat sortuko da. Abrasio-plataforma adieraziko du
gainazal horrek.

4. Eredua eta benetako sistema alderatuko


ditugu. Benetako itsaslabarretan, haietatik
askatutako harri zatiak pilatuz doaz, eta olatuek
txikitu egiten dituzte. Guk egindako ereduan,
tontorretik eroritako harea multzoek adierazten
dituzte harri zati horiek, eta guk eragindako
olatuek disgregatzen dituzte.
Halaber, gure ereduan ikus dezakegu, eroritako
blokeak pilatzen direnean eta itsaslabarraren zati
bat ur-azaletik irteten denean, hondartza bat sor
daitekeela han.

ARIKETAK
32. Egin zenbait marrazki edo argazki, itsaslabarrak atzera egitean izan dituen faseei buruzkoak. Esan zer modelaketa
mota gertatu diren.
33. Demagun itsas laster bat nola sortzen den eta nola funtzionatzen duen simulatu nahi dugula. Nola egingo
genuke horretarako eredua? Azaldu zure koadernoan, marrazki eskematiko baten bidez.
34. Duela zenbait milioi urtetatik, Espainiako kostaldea altxatzen ari da. Horren ondorioz, abrasio-plataforma, hainbat
lekutan, itsas mailaren gainetik dago. Leku horietan, lautada bat sortu da: itsasertzeko zabalgunea. Diseinatu
itsasertzeko zabalgune bat egiteko esperimentu bat.

159

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 160

Ariketak
35. Kopiatu irudi hauek zure koadernoan. Idatzi irudi
bakoitzean adierazitako prozesua azaltzeko errotulua
eta esan zer prozesu mota den: meteorizazio
mekanikoa, kimikoa edo biologikoa.

43. Ibaiek garraiatzen dituzten klastoak biribilduz


joaten dira bidean zehar, eta glaziarrek garraiatzen
dituzten klastoek, berriz, ertzei eusten diete.
Azaldu zergatik.
44. Jarrai al dezake meteorizazio kimikoak garraioan
zehar? Azaldu nola.

36. Klima hotzetan eta lehorretan, ohikoa da gauean


izotza egitea, eta oso euri gutxi egiten du.
Zein meteorizazio mota izango da nagusi? Eman
arrazoiak.
37. Zer lotura dago meteorizazioaren, kutsadura
atmosferikoaren eta zenbait monumenturen
narriaduraren artean?
38. Esan lan hauek agente atmosferikoek ala agente
geologikoek egiten dituzten.
a) Higadura, garraioa eta sedimentazioa.
b) Harriak osatzen dituzten mineralen aldaketa
kimikoa.
c) Harriak zatitzea.
d) Paisaiaren modelaketa.
e) Meteorizazio mekanikoa eta kimikoa.
39. Non izango da eraginkorren meteorizazio kimikoa,
oihan tropikal batean ala basamortu batean? Zergatik?
40. Erdialdeko Sistema granitoz, gneisez eta
kuartzitaz osatutako erliebea da. Iberiar mendikatea
kareharri, igeltsu eta buztin asko dituen erliebea da.
Bi erliebe horiek garai bertsuan sortu ziren.
Esan al dezakezu haietatik zein dagoen
higatuen?

45. Agente geologikoek materialak garraiatzen dituzte,


haiek lekualdatzen jarraitzeko ahalmena galtzen duten
lekuraino. Beraz, zergatik aurkitzen ditugu klastoak
ibaien ibilguan? Zergatik jalki dituzte han? Ibaiek
jarraitu ahal izango dute inoiz klasto horiek
garraiatzen?
46. Guardamar de Segurako (Alacant) hondartzako
dunetan, Mendikate Betikoko harea aleak aurkitzen
ditugu; hain zuzen, Segurako mendilerrokoak.
Bilatu mendilerro hori mapa batean eta azaldu
nola iritsi diren harea ale horiek hondartzako
dunetaraino.
47. Ezaugarri hauetatik, kopiatu zure koadernoan
Lurraren gainazalean jarduten duten agente geologiko
guztiei dagozkienak.
a) Mugitzen den airea edo mugitzen den ura dira.
b) Haizeak jotzen duenean soil-soilik jarduten
dute.
c) Erliebea higatzen dute eta modelaketa bereizgarria
eragiten dute.
d) Meteorizazio kimikoa eragiten dute garraiatzen
dituzten klastoetan.
48. Kopiatu irudi hau zure koadernoan eta azaldu zer
prozesu adierazten duen. Esan higadura-prozesua ala
sedimentazio-prozesua den eta zer-nolako ondorioa
duen.

41. Iberiar penintsulan, olatuen higadura-jarduerak


itsaslabar askotan du eragina, baina olatuek ez
dituzte itsaslabar guztiak abiadura berean higatzen.
Zergatik?
42. Saltazio bidezko garraioan, hau gertatzen da:
klasto bat hondotik altxatu eta berriro erortzen da,
fluidoaren barruan tarte bat egin ondoren; errebotatu
egiten du eta berriro altxatzen da. Beraz, saltoka
lekualdatzen da. Zer agente geologikok egin dezakete
garraio mota hori, eta zeinek ez?

160

49. Urtegiek sedimentuak geldiarazi eta haietako


gehienak itsasora iristea eragozten dute. Uste da
horren ondorioz delten tamaina txikitu egingo dela.
Azaldu zergatik.
50. Ibai batek meandroak egiten dituenean, haren
harana zabaldu egiten da. Azaldu zergatik.

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 161

51. Irudi honek duna bat


adierazten du. Kopiatu zure
koadernoan eta adierazi zer
noranzkotatik jotzen duen
haizeak eta zer noranzkotan
lekualdatzen den duna.

55. Kopiatu zure koadernoan itsaslabar baten


irudi hau eta azaldu, testu laburren bidez, zer
higadura-prozesu gertatzen diren eta zer modelaketa
mota ikusten dituzun.

52. Irudian, glaziar bat dago adierazita. Kopiatu zure


koadernoan. Esan zirkua eta mihia non dauden, bai eta
morrenak non sortzen diren eta nola esaten zaien ere.

56. Begiratu argazki honi eta azaldu zure koadernoan:


Zer obra mota egin da errepideko ezpondan?
Zer eragotzi nahi du obra horrek? Zer agente
geologikoren jarduera eragozten du?

53. Zer dira akuiferoak? Zertan dira desberdinak eremu


karstikoetako akuiferoak eta beste lur mota batzuetan
sortzen direnak?
54. Zer bi prozesuk eraginda sortzen dira egitura
karstikoak Lurraren gainazalean?

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ
B

Maldan gora dabilen agente geologikoa

Glaziarren izotzak solido itxura du, baina pisuak


bultzatuta mugitzen da, likidoak bezala. Solido
itxurako materialen portaera plastikoari solifluxioa
esaten zaio: fluxu solidoa.
Zenbait lekutan, izotzak lurraren sakonune bat
estaltzen duenean, glaziarrak maldan gora mugi
daitezke, izotzaren pisuak berak bultzatuta.
Halakoetan, higadura handia eragiten dute, eta horren
ondorioz, gune ahurraren sakonera handitu egiten da.
Izotza desagertzean, aintzirak sortu ohi dira sakonune
horietan. Ipar Amerikako eta Europako aintzira
handietako asko horrela sortu ziren; glaziarrek
eragindako gehiegizko hondeaketako higaduraz, alegia.
57. Kopiatu glaziarraren irudia zure koadernoan
eta, A, B eta C letren ordez, idatzi testu hauek:
Izotzaren distentsio-eremua.
Izotzaren konpresio-eremua.
Gehiegizko hondeaketako eremua.

A
Atalase-eremua

58. Idatzi gehiegizko hondeaketaren definizioa.


59. Azaldu non sor daitekeen aintzira, izotza
desagertutakoan.
60. B eremuan, izotza deformatuta dago eta
zenbait metroko gandorrak sortzen ditu.
Zerk eragiten du tolestura hori?
61. Demagun ezkerraldean izotza ez dela goitik
jaisten, izotzaren maila C eremuan baino
beherago dagoela. Gaindituko al luke glaziarrak
atalase-eremua? Egin egoera horren marrazkia eta
arrazoitu zure erantzuna

161

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 162

Laburpena
Agente meteorologikoek harrien meteorizazioa eragiten dute.
Agente geologikoek materialak higatu, garraiatu eta jalkitzen dituzte, eta paisaia modelatzen
dute.

Meteorizazio kimikoa: harriak osatzen dituzten mineralak aldatzen


dira.

Meteorizazioa

Meteorizazio mekanikoa: harriak apurtzen dira, esfortzuen, kolpeen


eta marruskaduren ondorioz.
Meteorizazio biologikoa: izaki bizidunek eragiten dute.

LURRAREN KANPOKO DINAMIKA

Higadura. Harrietatik erauzitako materialak lekualdatzea da.


Erliebea modelatzen du.

Higadura,
garraioa
eta
sedimentazioa

Agente geologiko guztiek ez dute erliebea berdin modelatzen.


Agente geologiko bakoitzaren modelatze-modua oso bereizgarria
da, eta erraz antzemateko modukoa.
Agente geologiko baten higadura-ahalmena haren energiaren eta
harrien erresistentziaren araberakoa da.
Garraioa. Hondoan zein esekiduran egin daiteke.
Sedimentazioa. Agente geologikoak garraiatzeko energia eta
ahalmena galtzean gertatzen da. Orduan, beste agente bat has
daiteke sedimentuak garraiatzen.

Haizea: higadura-ahalmen txikia. Material finak garraiatzen ditu.


Glaziarrak: higadura- eta garraio-ahalmen handia. Klima hotzean
eta mendiko kliman soilik daude.

Agente
geologikoak

Ur biziak: higadura-ahalmen handia. Ibai-konoak arriskutsuak dira.


Ibaiak: V formako haranak eta azpil erako haranak egiten dituzte.
Penilautadak sortzen dituzte.
Lurpeko urak: kareharriak disolbatu eta modelaketa karstikoa
(haitzuloak) egiten dute.
Itsasoa: itsaslabarrak, abrasio-plataformak eta abar sortzen ditu.

Harri
sedimentarioak

Sedimentuak arro sedimentarioetan pilatzen dira, geruza edo


estratutan.
Arroa hondoratzen denez, material-geruza handiak meta daitezke.
Diagenesiaren ondorioz, sedimentuak harri sedimentario bihurtzen
dira.

ARIKETAK
62. Egin meteorizazio mekanikoari eta kimikoari buruzko laburpen bat zure koadernoan.
63. Ur biziek, lurpeko urek, ibai-dinamikak eta haizeak zenbait arrisku eragiten dituzte. Azaldu nola prebenitzen diren
arrisku horietako batzuk.
64. Egin agente geologikoen ezaugarri komunen zerrenda zure koadernoan.
65. Idatzi zure koadernoan labur-labur nola sortzen diren ikatza, petrolioa eta gas naturala. Azaldu zer den gas
naturala.

162

832926 _ 0142-0163.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 163

Lyell-ek bakarrik jarraitu zuen


hegoaldera bidaiatzen. Garai hartan, Estatu Pontifikalek Italiako
penintsulako erdialdearen zati
handia hartzen zuten, eta haietatik harago, Bi Sizilietako Erresuma zegoen, hiriburutzat Napoli
zuena. Eskualde pobrea, arriskutsua (Tripoliko piratek maiz
erasotzen zietelako penintsulako
hegoaldeari eta Siziliari) eta ezerosoa zen, bidaiatzeko ez oso gomendagarria. Alabaina, Charles
Lyellek kontinenteko bi sumendirik garrantzitsuenak ezagutu nahi
zituen; hots, Vesubio eta Etna. Sumendi aktiboez gain, haiekin lotutako mugimendu sismikoak ere
ikusi nahi zituen, bai eta, batik
bat, metaketa aktualetan eta subaktualetan deformaziorik eragin ote zuten ere. Hori dela-eta,

bereziki aztertu zituen itsasertzeko


sedimentuak. Hainbat behaketa
egin zituen. Garrantzitsuenetako
bat Ischiako uhartean egin zuen,
Napoliren mendebaldean. Han,
buztin- eta hareharri-geruza batzuetan, egun Mediterraneoan bizi
den fauna beraren aztarnak aurkitu zituen. Horrek geruzetako
fauna eta Mediterraneokoa garaikideak direla erakusten zuen,
nahiz eta geruza horiek itsas mailatik 200 metrora egon.
[]
Aurkikuntza horrek gogoa berotu
zion Lyelli, eta Messinako itsasartea zeharkatzea eta Siziliara joatea erabaki zuen. Arrisku handiko eta deserosotasunez betetako
abentura zen garai hartan; batez
ere, barrualdeko eskualde menditsuetatik bidaiatzea. Baina erabakita zeukanez, bertako
gidari batek lagunduta eta
ekipajea zeraman zelabere batekin, Etnara igo zen.
Sumendiaren hegalak mozten dituzten haran sakonei
esker, sumendi-konoa
osatzen duten geruzak
aztertu ahal izan zituen:
labaz eta beste material
batzuez osatuta zeudela
ikusi zuen, eta tarteka
material sedimentarioaere
bazutela. Txangozale ona
zen Lyell, eta hala jarraitu zuen oso zahar
egin zen arte, baina

Etnara igotzea ahalegin handia


izan zen. Jaisten hasi zirenean, elur
asko bota zuen, eta Lyell, gidaria
eta haien garraiobide eskasa isolatuta geratu ziren, zenbait egunez,
Nicolosin, sumendiaren hegoaldeko hegaleko herri txiki batean.
[]
Horri esker, buztin-geruza batzuetan, urrutitik iritsitako harri-bloke handiak zeudela ikusi
zuen, Alpeetan egun dauden glaziarren metaketak osatzen dituztenen antzekoak. Zuzen ondorioztatu zuen eskualde hartan
askoz klima hotzagoa zegoenean
aldi glaziarretan metatu zi-

rela harritzar horiek. Beste maila batzuetan, hipopotamoen eta


egun eskualde beroetan eta hezeetan soilik bizi diren beste espezie
batzuen hondakinak zeuden.
Horrek frogatzen zuen glaziazioaldien artean askoz tenperatura
beroagoko glaziazioarteko aldiak
gertatu zirela. Izugarri interesatu zitzaion aurkikuntza hori, ezin
hobeto baitzetorren Printzipioen
lehen edizioetatik klimari buruz
azaltzen ari zen teoriekin.
CARMINA VIRGILI,
Mito geologikoen azkena. Lyell.
Nivola argitaletxea

IRAKURTZETIK ULERTZERA
66. Zer ikusi nahi zuen Charles Lyellek hegoaldera
bidaiatzen jarraitu baino lehen?
67. Zer aurkikuntzak harritu zuten gehien Charles Lyell?
(Aukeratu bi).
a) Sumendi-jarduerak eragiten dituen
deformazioak.
b) Haranen sakonera, horri esker sedimentuak
aztertzeko aukera izan baitzuen.
c) Eskualde hartaraino urrutitik iritsitako harri-blokeak
aurkitu izana.
d) Sumendi-jarduerak animalien bizimoduan dituen
eraginak.
e) Egun eskualde beroagoetan bizi diren animalien
hondakinak aurkitu izana.
68. Zer erraztasun aurkituko zituen Lyellek, bere ikerketak
egun egin izan balitu?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Artikuluak:

Esos turbulentos ros


ANITA GANERS. Molino argitaletxea
Geografia eta ibaiak, modu entretenigarrian adierazita.

Petrleo en frica. National Geographic. 2005eko iraila.


Paisajes de Estados Unidos. National Geographic. 2005eko
maiatza.

El libro del agua


KLAUS LANZ & GREENPEACE ESPAA. Debate argitaletxea
Urari buruzko informazio ugari ematen duen liburua; besteak
beste, paisaian zer eragin duen eta nola erabiltzen dugun
azaltzen du.

Sarean:
www.bioxeo.com/ppalxeo.htm
Lurraren Zientziekin lotutako baliabideetarako hainbat esteka. Estekak gaika ordenatuta daude.

163

IRAKURLEAREN TXOKOA

Bidaia luzea eta liburu bikaina

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 164

Lurraren
barruko
dinamika

Timanfayako Parke Nazionala,


Lanzarote.

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Gradiente geotermikoa zer den ikasiko
duzu, eta Lurraren barruko beroa zerk
eragiten duen.
Presioaren, tenperaturaren eta harriek
urtzeko eta bolkanismoa sortzeko duten
erraztasunaren artean zer lotura dagoen
jakingo duzu.
Sumendiek zer atal dituzten eta
erupzioetan zer produktu botatzen
dituzten ikasiko duzu.
Lurrikarekin lotutako prozesuak ulertuko
dituzu.
Lurreko erliebe handiak nola sortu ziren
ulertuko duzu.
Laba-koladen simulazioak egingo dituzu.

Sumendi baten erupzioa.

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 165

Irailaren 1ean, gaueko bederatziak eta hamarrak bitartean, Lurra tupustean ireki zen Timanfayatik hurbil. [] Lurraren barrenetik itzelezko mendi bat sortu zen, eta haren tontorretik sugarrak irten ziren
hemeretzi egunean. Lehenengo zulo hura eta egun gutxira, beste
zulo bat agertu zen, eta laba-uholde bat erori zen Timanfayaren eta
Rodeoren gainera, bai eta Mancha Blancaren zati baten gainera ere.
Laba hedatuz joan zen []; hasieran, ura bezain azkar zebilen, baina laster, haren abiadura txikitu egin zen, eta eztia bezala hedatu zen.
Alabaina, irailaren 7an [], laba-masak [] bat-batean suntsitu zituen
Maretas eta Santa Catalina, []. Irailaren 11n [], laba [] Mazoren gainera erori zen eta herrixka hori erre eta estali zuen. Ondoren,
itsasorantz jarraitu zuen labak, sei egunez, eta bidean, zarata ikaragarria egin eta jauziak sortu zituen. Itsas azalean, arrain hil asko eta
asko zeuden [].
Horrelaxe deskribatu zuen Yaizako apaizak 1730ean Kanariar artxipelagoko Lanzarote uhartearen itxura zeharo aldatu zuen erupzioa.
Gutxi gorabehera, kilometro kubo bat laba jaurti zuen egun gutxian
lurraren gainazalera. Zenbait herri estaltzeaz gain, goitik behera aldatu zuen uharteko paisaia.
Harriek agerian jartzen dute iraganean, Lurreko hainbat lekutan, erupzio hori baino milaka aldiz bortitzagoak gertatu izan direla. Gure planetak egundoko energia kantitatea gordetzen du barruan: kontinenteak
aldatzeko, mendiak igoarazteko, lurrikarak eragiteko eta sumendijarduera sortzeko bezain handia.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Gogoan al duzu zer hiru geruzak osatzen
duten gure planetako atal solidoa?
2. Lurraren barruan, harriak oso tenperatura
handian daude. Nola agertzen da bero hori
gainazalean?
3. Zer da lurrikaren foku sismikoa?
Bilatu erantzuna
Zer dira alerta goiztiarreko
sistemak?

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 166

Lurraren barruko beroa

Yaizako apaizak deskribatutakoaren moduko sumendi-erupzioek agerian jartzen dute Lurraren barruan tenperatura oso altua dela; harriak
urtzeko eta haiek laba bihurtzeko bezain altua, alegia.
Meteoritoa

Duela
4.600
milioi urte
Mantua

Zer tenperatura daude gure planetaren barrualdean? Eta zergatik dago


Lurra hain bero?
Zundaketak eta meatzeak egin direnean, Lurraren gainazaletik barrualdera sakondu ahala tenperatura pixkanaka igotzen dela egiaztatu da.
Tenperaturak Lurraren gainazaletik barrualdera duen hazkundea
da gradiente geotermikoa. Gainazaletik hurbil, gradientea
30 C ingurukoa da, sakonerako kilometro bakoitzeko.

Nukleoa

Lurrazala

Duela
4.000
milioi urte
Mantu
solidoa
Kanpoko
nukleo
urtua

Lurrazal
solidoa

Barruko
nukleo
solidoa
Gaur egun

Ozeanoa

Presioa dela-eta, harriak ez dira urtzen.


Horregatik, mila gradutik gorako tenperatura
izan arren, harri solido-egoeran daude.
Lurraren gainazalean tenperatura horretan
egonez gero, urtu egingo lirateke.

ARIKETAK
1. Zer-nolako eragina du presioak
harriak urtzeko prozesuan?
2. Laburtu zure koadernoan duela
4.000 milioi urte baino gehiago
gure planeta urtzeko behar
besteko energia eman zuten
prozesuak.
3. Egin Lurraren egitura azaltzeko
marrazki eskematiko bat zure
koadernoan. Hiru geruzek
(lurrazala, mantua eta nukleoa)
zer loditasun duten azaldu behar
duzu, nola osatuta dauden eta
zer egoeratan dauden.

166

Hamarnaka kilometroko sakoneratik aurrera, gradiente geotermikoa


txikituz joaten da, eta tenperaturak polikiago egiten du gora. Hala eta
guztiz ere, 300 km-ko sakoneran, harriek mila gradutik gorako tenperatura dute, eta Lurraren zentroan, bost mila gradu ingurukoa da tenperatura.
Lurraren barruko beroaren jatorria
Gure planeta duela 4.600 milioi urte sortu zen, hainbat asteroide elkartu zirenean. Ondoren, bostehun milioi urte baino gehiagoan, itzelezko
meteoritoek jo zuten Lurra, eta haietako bakoitzak bero izugarria sortu zuen.
Meteoritoen talken ondorioz, Lurra tamainaz handitu zen, eta tenperaturak gora egin zuen, planeta gehiena urtu arte. Orduan, material metalikoak barrualderantz hondoratu ziren eta nukleo bat eratu zuten. Nukleo hori burdinaz osatuta dago, ia osorik. Burdina hondoratzeak ere
bero handia eragin zuen, marruskaduraren ondorioz.
Uranioa, plutonioa eta torioa, besteak beste, lurrazaleko harriak osatzen dituzten mineraletan daude. Elementu erradioaktiboak dira eta,
desintegratzen direnean, energia igortzen dute erradiazio gisa. Erradiazio gisa igorritako energia atomiko hori beste bero-iturri bat da eta harriak
berotzen ditu.
Bero horren zati handi bat oraindik ere kontserbatzen da. Nukleoak bi atal
ditu: bata, kanpokoa, urtuta dago; eta bestea, barrukoa, presio handi-handien eraginez, solidoa da, baina ia bost mila graduko tenperaturan dago.
Lurraren barruko presioa eta tenperatura
Lurraren barrualderantz sakondu ahala, harrien tenperaturaz gain, presioa ere handitzen da.
Adibidez, 50 km-ko sakonerako harriak 600 C-tik gorako tenperaturan eta 20.000 atmosferako presiopean daude. Hau da, Lurraren gainazalean aireak gugan eragiten duen presioa baino hogei mila aldiz handiagoa da sakonera horretako presioa.

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 167

Lurraren barruko
beroaren seinaleak

Esneak eta zopak, irakitean, lurruna eta aparra sortzen dute, eta likidoa
isurtzen da. Era berean, Lurraren barruko energiak ere zenbait seinale
ditu gainazalean:
Bolkanismoa. Lurrazalaren barruan urtutako harriak gainazalera irtetea eragiten duen fenomenoa da.
Lurrikarak. Lurrazalaren mugimendu zakarrak eta laburrak dira.
Kontinenteen jitoa. Kontinenteen higidura horizontalak eta motelak
dira. Esaterako, Ipar Amerika eta Europa hiru milimetro urruntzen dira
urtero elkarrengandik; beraz, Ozeano Atlantikoa gero eta zabalagoa da.
Isostasia. Lurrazalaren higidura bertikalak eta geldoak dira; zenbait
lekutan, hondoratu eta, beste batzuetan, altxatu egiten da lurrazala.
Esate baterako, egun, Iberiar penintsula 1-3 milimetro altxatzen ari
da urtean.
Ondorio horiez gain, barne-beroak beste ondorio batzuk ditu, Lurraren
gainazalean argi eta garbi ikusteko modukoak:
Gure atmosfera orain 4.000 milioi urte sortu zen, Lurraren barrualdetik ihes egindako gasak nahasi zirenean.
Lurra inguratzen duen eremu magnetikoa kanpo-nukleoan sortzen
da. Hain zuzen, hura osatzen duen burdina urtua astintzean sortzen
da. Iparrorratzez detekta dezakegu.
Zenbait lekutan esaterako, Islandian, harri beroak sakonera txikian daude, eta horri esker, zentral geotermikoak instala daitezke.
Zentral horiek beroa aprobetxatzen dute ura lurruntzeko eta elektrizitatea sortzeko.
Fenomeno hidrotermalak gertatzen dira (geyserrak, ur termalak), lurrazalaren arrailetatik sartzen den urak tenperatura handiko harriak ukitzean.

Gaur egun, sumendiek gasak eta ur-lurruna askatzen dituzte.


Gasak atmosferan sartzen dira, eta ur-lurruna, berriz,
hidrosferan. Iwo Jima sumendia, Japonian.

ARIKETAK
4. Idatzi, zure koadernoan,
Lurraren barruko beroa
dela-eta gainazalean
gertatzen diren fenomenoen
zerrenda.
5. Zer-nolako lotura dago
hidrosferaren eta
sumendi-jardueraren artean?
6. Azaldu nola eta non sortzen
den Lurraren eremu
magnetikoa.

Lurraren barruko beroa fenomeno hidrotermalen bidez jartzen da


agerian; adibidez, geyserrak fenomeno hidrotermalak dira.
Yellowstoneko parkea, AEBetan.

167

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 168

Bolkanismoa

Lurrazala harrizko geruza da. Lekurik meheenetan, hamar kilometrotik


beherako lodiera du, eta lekurik lodienetan, berriz, hirurogeita hamarretik gorakoa. Mantuaren gain-gainean dago lurrazala, eta harekin alderatuta, geruza zurruna eta hotza da.
Alabaina, zenbait lekutan, lurrazala ohi baino beroago dago. Horrez gain,
leku horietan lurrazala mehea bada, eta harriak ez badaude presio handiaren pean, urtu egin daitezke: horrela, magma sortuko da.
Magma harri urtuaren eta gasen nahastea da. Gehienetan,
lurrazalaren barruan sortzen da, eta Lurraren gainazalerantz
igotzeko joera du.

Lurrazala

Lurrazala

Magmak eratzeko
eremu egokia

Mantua
Kanponukleoa
Barnenukleoa

Mantuko
eremu beroa

Mantua

Harri urtuak inguruko harri solidoak baino arinagoak dira eta igotzeko joera dute. Gora doazela, gainean dituzten materialak kentzen dituzte bidetik.
Igotzean, zartaduraren batean zehar kanpora irteteko biderik aurkitzen badute, sumendi-erupzio bat gertatzen da. Gasek ihes egiten dute, eta harri urtua isuri egiten da eta laba-koladak eratzen ditu.
Lurraren gainazalera iristean gasak galdu dituzten harri urtuak
dira laba.

ARIKETAK
7. Azaldu zertan diren desberdinak
magma eta laba.
8. Azaldu zertan diren berdinak
sumendi-erupzio bat
gertatzea eta botila bat
cava irekitzea.

168

Presiopeko magmak edari gasdunek bezala jokatzen du Lurraren kanpoaldera iristen


denean. Teneguia sumendiaren erupzioa.

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 169

Gasak bortizki irten daitezke eta


leherketak eragin ditzakete.

Kraterrak tximinia lotzen du


kanpoaldearekin.
Kono bolkanikoa piroklastoen
eta laba-koladen geruzez
osatuta dago.

Piroklastoak

Laba-koladak

Ganbera magmatikoan,
magma metatzen da.

Magmak tximinia
bolkanikoan gora
egiten du

Produktu bolkanikoak
Sumendiek, erupzioetan, hiru egoeretan botatzen dituzte materialak:
Gas-egoeran. Karbono dioxidoa eta ur-lurruna dira ugarienak. Sufrea
eta karbono monoxidoa ere botatzen dituzte sumendiek.
Likido-egoeran. Zenbat eta altuagoa izan labaren tenperatura, orduan eta jariakorragoa izango da. Mila gradutik gora, ondo jariatzen
da, eta eratzen dituen koladek azkar egiten dute aurrera. Zazpiehun
gradutik behera, oso likatsua da eta motel egiten du aurrera.
Solido-egoeran. Piroklastoak esaten zaie, eta sumendiek gorantz jaurtitako harri zatiak dira. Batzuk likido-egoeran irteten dira sumenditik,
eta airean solidotzen dira. Piroklastoak honelakoak izan daitezke:
Bonba bolkanikoak. Handi samarrak dira: txikienak, zenbait zentimetrotako diametrokoak, eta handienak, metro batetik gorakoak.
Lapilliak. Legar finaren tamainakoak edo pixka bat handiagoak dira.
Errauts bolkanikoak. Harea lodiaren tamainakoak dira.
Sumendi-jarduera
Argizaria edo eztia bezala, zenbat eta altuagoa izan magmaren tenperatura, orduan eta jariakorragoa da. Zenbat eta handiagoa izan jariakortasuna,
orduan eta errazago egingo dute ihes gasek, magma gainazalera iristean.
Errazago irteten dira lurrun-burbuilak uretatik, pure lodi batetik baino.
Gauza bera gertatzen da oso magma bero eta jariakorrean: erraz irteten
dira gas-burbuilak hartatik, eta magma likatsuago eta hotzago dagoenean, gas-burbuilek, irtetean, lehertu eta zipriztinak botatzen dituzte.
ARIKETAK
9. Zer gas kanporatzen dira sumendi-erupzioetan?
10. Errauts bolkanikoak ez dira erretako objektuen hondakinak, haien
izena dela-eta kontrakoa pentsa badezakegu ere. Zer dira?

Uretan, erraz egiten dute ihes


lurrun-burbuilek. Pure lodiek, ura baino
likatsuagoak direnez, zipriztin asko botatzen
dituzte irakitean, lurrun-burbuilak nekezago
irteten dira urarenak baino.

169

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 170

Sumendi-jardueraren motak

Sumendi guztiak ez dira berdinak, eta ez dute jarduera mota bera.


Magmaren tenperaturari, erupzio motari, arriskugarritasunari eta beste
ezaugarri batzuei begiratuta, sumendi-jardueraren hiru mota bereiz ditzakegu: hawaiiarra, estronboliarra eta bolkaniarra.
Jarduera hawaiiarra
Jardueran zehar, oso laba-kolada jariakorrak botatzen dituzte sumendiek. Oso piroklasto gutxi botatzen dituzte.
Erupzioak eragiten duen eraikin motari ezkutu-sumendia
esaten zaio. Garaiera baino zabalera handiagoko sumendiak
dira, baina zenbait mila metroko altuera izan dezakete.

Ezkutu-sumendia
Ganbera
magmatikoa

Galdara
nagusia

Sumendi-jardueraren ezaugarriak:

Tximinia
nagusia

Magmaren tenperatura: oso


altua (1.000 C-tik gorakoa).
Leherkortasuna: txikia.
Arriskugarritasuna: txikia.
Arriskuak: oso laba jariakorrak hiriak estal ditzake.
Jarduera estronboliarra
Jardueran zehar, sumendiek laba-kolada likatsuak kanporatzen dituzte.
Piroklasto ugari botatzen dituzte, eta hainbat tamainatakoak.
Erupzioak eragiten duen eraikin motari estratosumendia
esaten zaio. Zabalera baino garaiera handiagoko sumendiak
dira, kono itxura nabarmenekoak. Piroklastoen eta laba-koladen metaketaz osatuta daude.

Estratosumendia

Sumendi-jardueraren ezaugarriak:

Kono
bolkanikoa
Kraterra

Tximinia
Ganbera
magmatikoa

170

Magmaren tenperatura: ertaina (700 eta 1.000 C bitartekoa).


Leherkortasuna: ertaina.
Arriskugarritasuna: ertaina.
Arriskuak: piroklastoek hiriak estal ditzakete.

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 171

Jarduera bolkaniarra
Sumendiek, erupzioan, errautsen, gas gorien (hodei sutsuen) eta piroklastoen arteko nahaste bat botatzen dute.
Erupzioak eragindako eraikin
motari domoa esaten zaio. Sumendiek mendi malkartsu eta
estu baten forma dute, baina
ez dira oso altuak.
Sumendi-jardueraren ezaugarriak:
Magmaren tenperatura: baxua (700 C-tik beherakoa).
Leherkortasuna: handia.
Arriskugarritasuna: handia.
Arriskuak: hodei sutsuak
eta leherketak oso suntsitzaileak dira.

Domoa
Laba kontsolidatuko
pitoi bolkanikoa

Ganbera
magmatikoa

JAKINGARRIAK

Sumendi-jarduera Eguzki Sisteman


Espazioa esploratzen hasi zirenetik hau da, gizakiak XX. mendearen
erdialdean Ilargiaren gainazala zapaldu zuenetik, Eguzki Sisteman
sumendi-jarduera oso ohikoa dela jakin genuen. Esate baterako, Artizarreko
atmosfera gas bolkanikoz osatuta dago; hots, karbono dioxidoz, sufre oxidoz
eta ur-lurrunez. Eta Ilargia bera meteoritoen talkek birrindutako harri
bolkanikoz estalita dago.
Hala ere, aurkikuntza harrigarri bat egin zuten: Eguzki Sistemako erlieberik
garaiena Marten dago. Ezkutu-sumendi erraldoi bat da, Olympus Mons
(Olinpo mendia) izenekoa. Sumendi horren oinarriaren azalera ia Iberiar
penintsula bezain handia da, eta haren gailurra hogeita lau kilometro baino
gehiago nabarmentzen da inguruko lurretatik; hain zuzen, Everest mendia
baino ia hiru aldiz garaiagoa da.
Lurrean, hawaiiar motako bolkanismoak alegia, ezkutu-sumendiak eragiten
dituenak sortzen ditu erlieberik garaienak; esaterako, Mauna Kea sumendiak,
Hawaiiko artxipelago bolkanikoan, 10.000 m-tik gorako garaiera du, ozeanoaren
hondotik gora, baina uretatik 4.205 m baino ez da irteten.
Zure ustez, piroklasto asko egongo al da Olympus Mons delakoaren inguruan?
Zergatik?

Marteko Olympus Monsen argazkia.

ARIKETAK
11. Begiratu sumendi-eraikinen irudiei. Zure ustez, eskala berean
eginda al daude? Haietatik, zein egin da eskala txikienean, osorik
ikusi ahal izateko?

171

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 172

Lurrikarak

2004ko abenduaren 26an, lurrikara handi batek Indiako Ozeanoaren


hondoa astindu zuen, Indonesia inguruan. Lurrikara hori 9,2 mailakoa izan zen, Richter-en eskalan neurtuta.
15 metroko olatu erraldoiak edo tsunamiak sortu ziren. Tsunamiek Indonesiako, Sri Lankako eta Indiako kostaldeak jo zituzten. Dena suntsitu zuten, eta 300.000 lagun baino gehiago hil ziren.
Lurrazala bat-batean mugitzean edo haustean gertatzen den
bibrazioaren ondorioz sortzen dira lurrikarak edo seismoak.

Hipozentroan sortzen den bibrazioa makila


bat apurtzean eskuetan nabari
dezakegunaren antzekoa da. Zenbat eta
zurrunagoa izan hausten den materiala,
orduan eta bibrazio handiagoa nabarituko
dugu eskuetan.

Lurrazala hausten den lekuari hipozentroa edo foku sismikoa esaten zaio.
Lurraren gainazalean hipozentroaren gain-gainean dagoen puntua epizentroa da. Han igartzen da lurrikara lehenik eta indarrik handienez.
Lurrikara batean, oso bibrazio handiak gertatzen dira. Zenbait segundo irauten dute, eta batzuetan, zenbait minutu. Zenbat eta hotzagoak
eta zurrunagoak izan lekualdatzen edo hausten diren harriak, orduan
eta bibrazio handiagoak sortuko dira.
Foku sismikoan gertatzen diren bibrazioak Lurraren barruan hedatzen
dira, norabide guztietara, uhin sismikoen bidez.
Epizentroan, gainazaleko uhin sismikoak sortzen dira. Gainazalean zehar hedatzen dira. Haiek eragiten dituzte kalte materialak.
Lurrikaren magnitudea Richterren eskalaren bidez neurtzen da. Eskala
horrek hipozentroan zenbat energia askatzen den adierazten du. Eskalako gradu bakoitzak aurrekoa baino hamar aldiz energia handiagoa adierazten du.

Tsunamiak

Kalteak
eraikinetan

Lur-jausiak

Gainazaleko uhin
sismikoek kalte
larriak eragiten
dituzte.

Erregistratutako seismorik handiena Txilen


gertatu zen, 1960an: 9,5 mailakoa izan zen
Richterren eskalan.

ARIKETAK
12. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean hipozentro eta epizentro,
kopiatu definizioak zure
koadernoan eta egin marrazki
bat, haiek azaltzeko.

172

Bibrazioak uhin sismikoen bidez


hedatzen dira Lurraren barrualdean zehar,
hipozentrotik edo foku sismikotik.

Epizentrotik, bibrazioak gainazalean zehar


hedatzen dira, gainazaleko uhin sismikoen
bidez.

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 173

Uhin sismikoak
eta Lurraren egitura

Gaur egun, milaka laborategi sismologiko daude munduan, uhin sismikoak detektatzeko eta erregistratzeko aukera ematen duten sismografo sentikorrez hornituak.
Seismo handiren bat gertatzen denean, haren uhinek planeta guztia zeharkatzen dute, eta laborategi askok erregistratzen dituzte. Jakina, uhinak
ez dira aldi berean eta indar berarekin iristen munduko sismografo guztietara; izan ere, Lurraren barrualdean zehar igarotzean, ahuldu egiten dira
eta, hura osatzen duten materialak zeharkatzean, desbideratu egiten dira.
Lurrikara baten ondoren munduko zenbait lekutan lortutako sismogramak alderatzean, uhin sismikoek planetan zehar nola bidaiatu duten interpreta daiteke. Horri esker, Lurraren barruko materialak nolakoak ziren ondoriozta dezakegu.

Sismografoek
jarduera sismikoa
erregistratzen
dute,
sismogramen
bidez.

Lurrikara baten ondoren, uhin sismikoek planeta zeharkatzean


zer portaera duten interpretatzen saiatzen dira ikerlariak.
Horri esker, Lurraren barne-egitura nolakoa den jakin dezakete.
Litosfera zati handitan
zatituta dago: plaka
litosferikoak dira.

Geruzak eta plakak


1951n, Beno Gutenberg geofisikoak, uhin sismikoen
portaera aztertu ondoren, mantuaren eta nukleoaren
arteko muga zer sakoneratan dagoen kalkulatu zuen.
Harrezkero, Lurraren egiturari buruzko ezagutzan sakondu eta jakin zuten lurrazalak eta mantuaren gainazaleko zatiek geruza zurrun bat osatzen dutela: litosfera. Geruza hori zati handitan plaka litosferikotan
banatuta zegoela ere jakin zuten.

Lurrazala
(granitoa
eta basaltoa)

Litosfera

Lurreko mantua peridotitaz osatuta dago bereziki. Dena den, bi lurrazal mota daude: kontinenteak osatzen dituena (granito ugari du) eta ozeanoak osatzen dituena (batez ere, basaltoz osatuta dago).
Hiru plaka mota daude:
Plaka litosferiko ozeanikoak. Lurrazala basaltozkoa dute.
Plaka litosferiko kontinentalak. Lurrazala granitozkoa dute.
Plaka litosferiko mistoak. Lurrazala bi mota horietakoa dute.

Mantua
(peridotita)

Kanponukleoa
(likidoa)
Nukleoa
(konposizio
metalikoa)

Barne-nukleoa
(solidoa)

ARIKETAK
13. Zerez osatuta dago litosfera? Zer hiru plaka litosferiko mota daude?
Zertan dira desberdinak?
14. Zer dira sismografoak eta zer informazio ematen digute?
Bilatu hitz hori Funtsezko kontzeptuak atalean.
15. Nola jakin da Lurrak zer barne-egitura duen?

173

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 174

Ozeano-dortsala
Subdukzioko eta talka
kontinentaleko eremua

IPAR AMERIKAKO
PLAKA
EUROASIAKO PLAKA

FILIPINETAKO
PLAKA

AFRIKAKO
PLAKA

OZEANO
BAREKO
PLAKA

INDIAKO
OZEANOKO
PLAKA

NAZCAKO
PLAKA
HEGO
AMERIKAKO
PLAKA

ANTARTIKAKO
PLAKA

Plaka litosferikoen banaketa.

7
Rifta

Litosfera osatzen duten zati handiak dira plaka litosferikoak. Lurraren gainazala estaltzen dute, itzelezko puzzle baten moduan. Hamaika
plaka handi-handi daude, eta tamaina txikiagoko asko.

Goranzko
korrontea
Mantua
Kanponukleoa

Bi plakaren arteko
aldentze-eremua.

174

Plaka litosferikoen
mugimenduak

Lurraren barne-beroaren ondorioz, litosferaren azpiko mantua konbekzio-korronteen bidez mugitzen da. Sutan jarritako ontzi bete uretan sortzen direnen antzekoak dira korronte horiek. Korronteen ondorioz, plaka
litosferikoak hiru modutara higitzen dira:
Elkarrengandik aldentzen dira. Bi plaka elkarrengandik aldentzean,
mantuaren material urtua gainazaleratu egiten da bien artetik, eta bolkanismo handia gertatuko da. Bi plaken arteko arrakala rifta da.
Elkarrekin talka egiten dute. Bi plakak elkar jotzean, dentsitaterik
eta pisurik handienekoa bestearen azpian hondoratzen da.
Azpian basaltozko lurrazala duen plaka ozeaniko bat geratzen bada,
mantuan hondoratzen da, eta subdukzio-eremu bat sortzen da.
Bi plakak kontinentalak badira eta granitozko lurrazala badute, azpian geratzen dena ezin da mantuan hondoratu, granitoa askoz arinagoa delako peridotita baino. Horrenbestez, bata bestearen barruan
sartzen da, mantuaren gainean.
Irristatu egiten dira. Bi plakak elkarren kontra irristatzean, astinduak
gertatzen dira, eta sismikotasun handiko eremuak sortzen dira.

Plaka ozeaniko baten subdukzioa,


plaka kontinental baten azpian.

Bi plakaren arteko irristaketa,


elkarren kontra.

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 175

Sismikotasun handia
Sismikotasun ertaina
Sismikotasun txikia

Foku sismikoen eta sumendien banaketa.

Sumendiak, lurrikarak
eta plaken tektonika

Lurrikarek eta sumendiek balio handiko informazioa eman digute: ez


dira Lurraren gainazalean ausaz banatzen. Izan ere, kontinenteen ertzetan edo ozeanoetan zehar lerrokatzen dira, eta eremu sismikoak
eta eremu bolkanikoak sortzen dituzte.
Banaketa horrek argi eta garbi adierazten du plaka litosferikoen ertzak
non dauden. Ertzetan, elkarren aurka irristatzen dira plakak, eta seismoak eragiten dituzte, edo haien arteko talkaren beroak harriak urtu eta magma sortzen du, edo plakak aldentzean, mantuko material urtua irteten da.
Plaka litosferikoen mugimenduak zerk eragiten duen, nola
gertatzen diren eta zer ondorio dituzten azaltzen duen teoria da
plaken tektonika.

Plaka litosferikoen mugimenduen ondorioz, zenbait prozesu geologiko


gertatzen dira:
Sismikotasuna. Bi plakak elkarrekin talka egiten duten lekuetan
edo elkarren aurka irristatzen diren lekuetan gertatzen da.
Bolkanismoa. Rift-eremuetan eta subdukzio-eremuetan gertatzen
da.
Litosferaren subdukzioa. Plaka ozeanikoa mantuan hondoratzen
denez, ozeanoaren hedadura txikitu egingo da. Adibidez, horixe
gertatzen ari da Ozeano Barean.
Rift-eremuetan litosfera ozeaniko berria eratzea. Horren ondorioz, rifta duen ozeanoaren hedadura handitu egiten da. Esate baterako, Ozeano Atlantikoan gertatzen ari da.
Litosfera osatzen duten harrien tolestadura eta haustura. Plakek
elkarri eragiten dizkioten presio handien ondorioz gertatzen dira fenomeno horiek.
Erliebeen eraketa. Litosfera tolesten denean, haren lodiera handitu
egiten da, eta mendilerroak sortzen dira.

ARIKETAK
16. Alderatu sismikotasunaren eta
bolkanismoaren banaketa
adierazten duen mapa aurreko
orrialdeko maparekin.
Zer arrazoiren bidez azal
dezakegu Ozeano Barea
sumendiz eta eremu sismikoz
inguratuta egotea?

175

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 176

Mendien eraketa

Lurreko mantuaren behealdean, mantua eta nukleoa ukipenean dauden


eremuan, oso tenperatura altuak daude, eta harri beroko korronteak sortzen dira. Korronteek mantuan gora egiten dute, gainazaletik hurbil dauden eremuetaraino.
Leku horietan, behetik berotzen direnez, magma sortzen da, eta horrek,
gainazaleraino igotzean, sumendi-jarduera eragin dezake.
Alabaina, magma eragiteaz gain, goranzko korronte horiek, hoztu eta
mantuan berriro hondoratzen direnean, plaka litosferikoak mugiarazten
dituzte. Horrenbestez, plaka litosferikoek elkarrekin talka egitea eragiten dute.
Bi kontinenteren arteko talka oso prozesu geldoa da, milioika urtekoa.
Prozesu horretan, izugarrizko energia askatzen da, eta lurrazala eta mantuaren goialdea zimurtu egiten dira, eta haien lodiera handitu.

ARIKETAK
17. Zenbat erliebe mota bereiz
ditzakegu, jatorriaren arabera?
Azaldu nola sortzen den erliebe
mota bakoitza.
18. Nola eratu ziren Pirinio
mendiak? Egin koadernoan
haren eraketa-prozesuaren
marrazki eskematiko bat eta
adierazi zenbat denbora
behar izan zuten eta zerk
eragin zituen.

Iberiar penintsulak, iparralderantz eta


ekialderantz mugitu zenean, talka egin
zuen Europarekin, eta Pirinio mendikatea
altxatu zen. Talka horrek 50 milioi urte
baino gehiago iraun zuen.

Ebroren
blokea

Plaka
iberikoa

Alborango
plaka

Duela 100 milioi urte, plaka iberikoa


ipar-ekialderantz lekualdatu zen,
eta Alborangoa, mendebalderantz.

176

Bi kontinentek elkarrekin talka egitean lurrazala loditzen


denean, mendilerroak eratzen dira; esate baterako, horrela sortu
dira Pirinioak eta Himalaia.

Bi erliebe mota
Lurraren barrualdetik lurrazaleraino iristen den beroak plaka litosferikoak
mugiarazi eta bolkanismo handia sortzen du.
Lurrazaleko leku bero horietako sumendi-jarduerak oso kono bolkaniko garaiak era ditzake. Ozeanoen hondoan eratzen direnean, artxipelago bolkanikoak sortzen dira; hala nola, Hawaii eta Kanariar uharteak.
Erliebeak plaka litosferikoen arteko talkaren ondorioz edo
lurrazaleko gune beroetako sumendi-jardueraren ondorioz era
daitezke. Bi erliebe mota horiek mantuaren goranzko eta
beheranzko korronteekin lotuta daude.

Eurasia
Pirinioak

Plaka
iberikoa

Alborango
plaka

Duela 60 milioi urte, plaka iberikoa


eta Eurasia elkarrekin talka egiten hasi
ziren.

Mendikate
Betikoa

Duela 20 milioi urte, Pirinio mendiak erabat


eratuta zeuden, eta Mendikate Betikoa
altxatzen ari ziren.

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 177

Lurreko erliebea. Kontinenteak eta itsas hondoak


Gure planetan gertatzen diren prozesu geologiko guztiek erliebe bereizgarria eragin dute. Lurraren gainazala haren zati bat estaltzen duen ura gabe ikusi ahal izango bagenu, ikusiko genuke ozeanoen hondoetan ere
erliebe forma bereziak daudela.
KONTINENTEAK
Kontinenteen batez besteko altuera seiehun metrokoa da, itsas mailaren gainetik. Hiru erliebe forma nabarmentzen dira:

Mendikateak

Ordoki handiak

Plataforma kontinentalak

Altuera handiko mendiek osatutako lerroak


dira; adibidez, Himalaia mendikatea Asian,
eta Andeak Hego Amerikan. Espainian,
Mendikate Betikoa, Pirinioak eta Kantabriar
mendikatea azpimarratu behar ditugu.

Ezkutuak ere esaten zaie. Eremu zabalak


dira, ia horizontalak; esate baterako,
Amazonas ibaiaren ordokia Hego
Amerikan, eta Sahara basamortuko
ordokia Afrikan.

Kostaldeko lerrotik itsas zabaleko zenbait


kilometrora hedatzen dira. Gehienez,
300 m-ko sakoneran daude, eta urpean
badaude ere, kontinenteen ertza osatzen
dute.

Plataforma
kontinentala

Mendikatea
Ozeanofosa
Ozeanodortsala

Itsaspeko
sumendiak

Ezkutua
Ordoki
abisala

OZEANOEN HONDOAK
4.500 m-ko sakoneran daude, batez beste. Haietan, hauek nabarmentzen dira:

Ozeano-mendikateak

Ozeano-fosak

Ordoki abisalak

Itsaspeko sumendiak

Ozeano-dortsalak ere esaten


zaie; esate baterako, Ozeano
Atlantikoan dagoena. Haietan,
oso sumendi-jarduera handia
dago.

Ozeanoetako sakonerarik
handieneko lekuak dira;
adibidez, Marianetako fosa
(11.034 m) eta Japoniakoa
(10.500 m-tik gora).

Itsaspeko eremu lauak dira.


Planetako ordokirik zabalenak
dira, eta batez beste, 4.000 eta
4.500 m bitarteko sakoneran
daude.

Erliebe isolatuak dira. Zenbait


kasutan, ur-azaletik irteten dira
eta artxipelago bolkanikoak
eratzen dituzte. Hala sortu ziren
Hawaii eta Kanariar uharteak.

ARIKETAK
19. Ozeanoen hondoetako zer erliebe daude sumendi-jarduerarekin
lotuta?

177

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 178

10

Barne-prozesuek eragindako
arriskuak

Sumendi-erupzioak eta lurrikarak oso arriskutsuak dira jarduera geologorik handieneko lekuetan bizi diren gizakientzat. Hori dela-eta, arrisku-egoera horiek aurreikusi, prebenitu eta iragarri egin behar dira.

Txikia

Ertaina

Handia

Iberiar penintsulako arrisku sismikoaren


mapa. Mendikate Betikoan eta Pirinio
mendietan, lurrikarak gertatzeko aukera
dago.

La Palma

Tenerife

El Hierro
Lanzarote

Txikia

Ertaina

Handia

Kanarietako artxipelagoko uharte batzuetako


sumendi-arriskuaren mapa.

ARIKETAK
20. Azaldu zer diren arrisku
sismikoen aurreikuspena,
prebentzioa eta iragarpena.
21. Zer faktore hartzen dituzte
geologoek aintzat, leku bateko
arrisku sismikoa eta
bolkanikoa ebaluatzeko?
22. Zer dira alerta goiztiarreko
sistemak? Zertarako balio
dute?

178

Aurreikuspena arrisku bat izateko eta kalteak gertatzeko zer aukera


dauden ebaluatzeko neurri multzoa da.
Horretarako, arrisku-mapak egiten dira. Lurrikarak edo sumendierupzioak gertatzeko zer probabilitate dagoen adierazten dute mapa
horiek, eta haiek egiteko, geologoek zenbait faktore hartzen dituzte
aintzat; besteak beste, iragan hurbilean lurrikararik eta sumendi-jarduerarik gertatu izan den, lurrazalean hausturarik dagoen eta lekuetako egitura geologikoa nolakoa den.
Prebentzioak zenbait neurri hartzen ditu barnean, arriskua gauzatuz gero kalteak ahalik txikienak izan daitezen.
Hona hemen zenbait neurri: biztanleak trebatzea, seismoren edo sumendi-erupzioren bat gertatuz gero nola jokatu behar duten jakin dezaten;
lurrikararen bat gertatzen bada, eraikinak ez eraisteko moduan diseinatzea; zaintza-zerbitzuak ezartzea, biztanleria ohartarazteko; eta babes zibileko kideak, suhiltzaileak eta armada trebatzea, larrialdietan
zer egin jakin dezaten.
Iragarpena arriskua noiz eta non gauzatuko den jakiten saiatzea da,
eta lurrikara ala sumendi-erupzioa izango den asmatzea.
Egun, ez dago seismoak eta erupzioak noiz eta non gertatuko diren
iragartzerik, baina ikerketei esker jakin dugunez, zenbait seinalek adierazten dute haiek hauteman eta gutxira erupzioren edo seismoren
bat gerta daitekeela. Hona hemen seinale batzuk: lurzorutik argon gasa jariatzea, putzuetako ur-maila bat-batean igotzea, lurraren inklinazioa aldatzea eta zenbait animaliaren portaera bitxia.
Alerta goiztiarreko sistemak
Hawaiin, arrisku bolkaniko handia dago, baina duela gutxi gertatu diren
hondamendiak mila kilometrotik gorako distantziara sortutako tsunamiek eragin dituzte.
Tsunami batek, epizentrotik Hawaiiraino iristeko, ordubete baino gehiago behar du; horrenbestez, biztanleria ohartarazteko eta arrisku-eremuak
ebakuatzeko behar besteko denbora dago.
Gaur egun, milaka buia daude mundu osoko ozeanoetan, finko kokatuta, ur-masak astin ditzaketen olatuei, haizeari eta mugimendu sismikoei
buruzko informazioa jasotzeko. Buia horiek guztiek Alerta Goiztiarreko
Sistema (SAT) bat osatzen dute.
Buiek etengabe bidaltzen dituzte beren datuak laborategi sismologikoetara, satelite bidez. Horri esker, Hawaiin, aldez aurretik jakin dezakete
tsunami bat hurbiltzen ari dela; hain zuzen, iritsi baino 30-60 minutu lehenago jakin dezakete. Beraz, oso iragarpen zehatza egin eta prebentzioneurriak jar ditzakete martxan, eta horri esker, kalteak ahalik txikienak
izatea lor dezakete.

832926 _ 0164-0187.qxd

11

21/2/08

13:25

Pgina 179

Barne- eta kanpo-prozesuen arteko


elkarreragina

Litosferaren lekualdaketa bertikalei mugimendu isostatikoak


esaten zaie. Mugimendu horien bidez, zenbait lekutan hondoratu
eta beste batzuetan altxatu egiten da litosfera.

Txalupa batean zama bat jartzen denean, pixka bat murgiltzen da uretan. Gauza bera gertatzen da litosferarekin: haren gainean materialak jartzen direnean, hondoratu egiten da. Adibidez, hori gertatzen da:
Glaziazio bat gertatu kontinente baten gainean milaka metroko lodierako kasko polar bat sortzen denean.
Agente geologikoek arro sedimentario batean materialak jalkitzen
dituztenean.
Litosfera hondoratzeko mugimendu bertikalari subsidentzia deritzo. Litosferaren gainean materialak jalkitzen direnean gertatzen da.
Bestalde, glaziazio baten ondoren izotza desagertzean, edo mendigune
baten materialak higatzean, litosferak gora egiteko joera du, masa zati
bat kentzen baitzaio. Horri igoera isostatikoa esaten zaio.

Himalaiako mendikatean, oso higadura


handia ari da gertatzen, eta beraz, aldi
berean, igoera isostatikoa gertatzen ari da.

Mugimendu isostatikoak

Igoera
isostatikoa

Erliebean higadura handia gertatzen da, eta hori


dela-eta, litosferaren pisua arindu egiten da. Horren
ondorioz, igoera isostatikoa gertatzen da erliebean.

Subsidentzia

Askotan, Lurraren gainazalean eragiten duten agente geologikoek eta


barne-prozesuek kontrako eraginak dituzte:
Oro har, agente geologikoek erliebeak higatu eta arro sedimentarioak
betetzen dituzte. Erliebea berdindu eta lautadak sortzen dituzte.
Kontinenteen arteko talkek litosferaren lodiera handitu eta erliebeak
eratzen dituzte. Isostasiak arro sedimentarioak hondoratzen ditu,
eta erliebeak, higatu ahala, igoarazi egiten du.

Arro sedimentarioan metatutako


sedimentuen pisuak subsidentzia
eragiten du, eta horren ondorioz,
arroa ez da osorik betetzen.

ARIKETAK
23. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean isostasia hitzaren
esanahia. Azaldu zer
mugimendu eragin ditzakeen.

179

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 180

12

Harri magmatikoak

Harri magmatikoak harri-masa urtu bat hoztean edo finkatzean sortzen


dira.
ARIKETAK
24. Azaldu nola bereiziko
zenituzkeen begi hutsez harri
plutoniko bat eta bolkaniko bat.
25. Granitoa eta pegmatita harri
plutonikoak dira eta mineral
berak dituzte. Zertan dira
desberdinak?

Harri urtua zer abiaduratan hozten den, halakoa izango da harriaren


egitura; hau da, halako itxura eta tamaina izango dute harria osatzen
duten mineralek. Bi harri magmatiko mota daude:
Plutonikoak. Magma lurrazalaren barruan poliki hoztean sortzen
dira. Kristal-egitura dute. Haren mineralek eratzen dituzten kristalak begi hutsez ikus daitezke.
Bolkanikoak. Laba Lurraren gainazalean edo urpean azkar hoztean
sortzen dira. Mikrokristal-egitura dute, edo beirazkoa. Haren mineralak kristal mikroskopikoak eratzen dituzte, edo ez dute kristalik
eratzen, itxura uniformeko beira bat baizik.
Harri magmatiko nagusiak
Pegmatita

Sienita

Gabroa

Feldespatozko (bereziki,
ortosa) eta mikazko kristal txikia.
Kolore arrosa.

Feldespatozko, mika beltzeko


eta beste mineral ilun batzuetako
kristal txikiak.

Obsidiana

Basaltoa

Harri plutonikoak

Granitoa

Kuartzozko, feldespatozko
eta mikazko kristal
txikiak.

Pumita (apar-harria)

Harri bolkanikoak

Zepa bolkanikoa

Kuartzozko, feldespatozko
eta mikazko kristal handiak.
Kolore laranjaxka.

Itxura latzakoa. Poroak ditu,


gas-burbuilek eraginak. Hainbat
koloretakoak izan daitezke.

180

Oso itxura harroa du.


Uretan flota dezake.
Hainbat koloretakoak daude;
argiak, oro har.

Beira itxura du. Haustean ertz


zorrotzak izan ditzake. Kolore
beltza izaten du.

Zenbait zulo izan ditzake.


Dentsitate handikoa da.
Kolore beltza izaten du.

832926 _ 0164-0187.qxd

13

21/2/08

13:25

Pgina 181

Harri metamorfikoak

Arbel zati bati mikroskopioz behatzen badiogu, egiaztatu ahal izango


dugu harri hori buztin bat trinkotzearen ondorioz sortu dela. Are gehiago, zenbait zatitan, hostoen eta animalien fosilak ere aurki ditzakegu.
Nola eralda daiteke buztina (material biguna), arbela (harri gogorra) sortzeraino?
Lurrazalaren barruko zenbait lekutan, harriak tenperatura altuen eta presio handien eraginpean daude, baina ez dira urtzen. Haien mineralen
konposizioa eta egitura aldatu egiten dira, eta harriek askoz itxura trinkoagoa hartzen dute.
Lurrazalaren barruan tenperatura altuen eta presio handien pean
dagoen harri batean hura urtu gabe gertatzen diren aldaketen
multzoa da metamorfismoa.

Metamorfismoaren ondorioz sortzen diren harriei harri metamorfikoak esaten zaie. Edozein harrik sedimentarioek, magmatikoek, metamorfikoek, etab. izan dezakete presio handien eta tenperatura altuen
eragina, eta beraz, harri metamorfiko bat sor daiteke haietatik. Esaterako, arbela buztinetik sortzen den harri metamorfikoa da.

ARIKETAK
26. Demagun buztin batean,
hasieran, metamorfismo txiki
bat gertatzen dela eta
metamorfismoa gero eta
handiagoa dela. Zer hiru harri
mota sor daitezke?
27. Batzuetan, kuartzita eta
marmola oso antzekoak dira.
Zein da bi harri mota horiek
zalantzarik gabe bereizteko
modurik errazena?

Prozesuan sortutako
harri metamorfikoa

Jatorrizko harria
eta prozesu metamorfikoa

Prozesu metamorfikoak eta harri metamorfiko nagusiak


Buztina

Buztina
edo arbela

Buztina, arbela
edo eskistoa

Kuartzo asko
duen hareharria

Kareharria

Presioak eta
tenperaturak
pixkanaka egiten
dute gora.

Presioak eta
tenperaturak asko
egiten dute gora.
Mineral berriak
sortzen dira (mika,
feldespatoa eta
beste batzuk).

Presioak eta
tenperaturak asko
egiten dute gora.
Feldespatozko
kristal handiak
eratzen dira.

Presioak eta
tenperaturak asko
egiten dute gora.
Kuartzozko aleak
elkarri lotzen
zaizkio.

Presioak eta
tenperaturak asko
egiten dute gora.
Kaltzitazko
kristalak handitu
eta elkarri lotzen
zaizkio.

Arbela

Eskistoa

Gneisa

Kuartzita

Marmola

Xaflak argi eta garbi


ikusten dira. Erraz
ikusten da mika zuri asko
duela, distira egiten
du-eta.

Zerrenda ilunak eta


argiak ditu, deformatuak
eta ondulatuak.
Feldespatozko kristal
handiak ikusten dira.

Askotariko koloreak;
askotan, beltza. Oso
erraz apurtzen da
xaflatan. Fosilak izan
ditzake.

Askotariko koloreak;
oro har, argia eta
gorrixka izaten da.
Izugarri harri gogorra
da.

Askotariko koloreak;
askotan, beste kolore
bateko zainak ditu. Azido
bat gehitzean, burbuilak
egiten ditu.

181

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 182

14

Harrien zikloa

Arro sedimentario batean geruzatan pilatzen diren sedimentuak gero eta sakonera handiagora hondoratzen dira lurpean. Horren ondorioz, diagenesia gertatzen da. Prozesu horrek harri sedimentarioen estratu bihurtzen
ditu sedimentu-geruzak.
Sedimentuak harrien meteorizazioaren ondorioz sortzen dira, eta harri horiek sedimentarioak, metamorfikoak edo magmatikoak izan daitezke; hau
da, diagenesiaren bidez, Lurraren gainazaleko edozein harri mota bihur daiteke harri sedimentario.
Gauza bera esan daiteke metamorfismoaz eta magmatismoaz: harri sedimentarioek, metamorfikoek eta magmatikoek metamorfismoaren edo magmatismoaren eragina izan dezakete, baldin eta lurrazalean behar bezain sakon
badaude. Horren ondorioz, harri metamorfikoak sor daitezke, edo, urtzen
badira, harri magmatikoak.
Higadurak Lurraren gainazaleko materialak kentzen dituenean, lurrazalak
gora egiten du, portuan deskargatzen duten ontziek bezala; izan ere, ontziko zama kendu ahala, ontziaren flotazio-lerroa igo egiten da. Prozesu horretan, lurrazaleko eremu sakonetan dauden materialek Lurraren gainazalerantz egiten dute gora, eta han, meteorizazioaren ondorioz, sedimentu
bihurtu eta geruzatan pila daitezke. Horren ondorioz, harri sedimentarioak sor daitezke.

ARIKETAK
28. Arro sedimentarioetan pilatzen
diren materialak lurrazaleko
eremu sakonetara hondoratzen
dira, eta lurrazaleko leku
sakonetan dauden harriak,
berriz, gainazalerantz igotzen
dira. Azaldu nola gertatzen diren
bi prozesu horiek.

Prozesu horiek sakonera handiko eremuetarantz edo gainazalerantz eraman


ditzakete lurrazaleko materialak, eta beraz, harri sedimentarioak, metamorfikoak edo magmatikoak sor daitezke. Material horietan eragina duten
prozesuen multzoari harrien zikloa edo ziklo litologikoa esaten zaio.

Urtzea

Metamorfism

oa

SEDIMENTUAK

MAGMA

Hoztea

ea
Urtz

azioa
greg
Dis

Urtzea

Disgregazioa

Litifikazioa

HARRI SEDIMENTARIOA

HARRI METAMORFIKOA

Disgregazio
a

Meta
morfismoa

HARRI MAGMATIKOA

182

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 183

Zientzia zure esku


Datu-taulak egitea. Zenbait laba-kolada simulatzea
Labak, argizariak bezala, jariakortasun handiagoa edo
txikiagoa du, tenperaturaren arabera. Beraz, argizaria
erabiliz laba-koladak simulatu eta tenperaturaren
arabera zer likatasun duen aztertuko dugu.
Papera
Taula
cm
60

1. Malda prestatuko dugu, hor zehar laba


jariatzeko. Taula bat edo kartoi erresistente bat
jarriko dugu mahai baten gainean, eta haren
azpian, objektu bat jarriko dugu, alde batetik
altxatu eta malda 30-koa izateko moduan.
Komeni da maldak 60 cm-ko edo gehiagoko
luzera izatea. Taula argizariz zikintzea nahi ez
badugu, paper batez estal dezakegu. Maldaren
goialdean, zuzen bat egingo dugu erregela batez,
eta maldan behera, albo batean, beste bat.

2. Laba prestatuko dugu. Pitxer metaliko batean,


ilea kentzeko argizaria berotuko dugu.
Erabat urtuta dagoenean, laborategiko
termometro bat sartu eta 80 C-ko tenperatura
izan arte jarraituko dugu berotzen.
Garrantzitsua da esperimentuan zehar
termometroaz argizariari eragitea, tenperatura
homogeneoa izate aldera.

30

3. Laba-koladak isuriko ditugu. Argizari urtu pixka


bat jarriko dugu maldaren muturretako batean.
Asko jaitsiko da paperean behera; izan ere,
denbora jakin bat beharko du hozteko eta jariatzeari
uzteko. Gero, pitxerreko argizariaren tenperatura
70 C-ra jaitsi arte itxaron eta beste laba-kolada
bat isuriko dugu maldan behera. Ondoren,
argizariak 60 C izan arte itxaron eta hirugarren
laba-kolada isuriko dugu. Laba-koladak
isurtzen jarraituko dugu. Bakoitza aurrekoa baino
10 C hotzago egongo da. 30 C-an dagoen argizaria
isurtzen saiatuko gara, baina ezinezkoa izango da:
likatsuegi egongo da eta ez da pitxerretik aterako.

Argizaria
80 C-an
Argizaria
70 C-an Argizaria

Koladaren luzera

60 C-an

4. Emaitzak idatzi eta aztertuko ditugu. Laba-kolada


40

50

60

70

80

Tenperatura (C)

Tenperatura (C)
Luzera (cm)

80

70

60

50

40

bakoitzaren luzera neurtu eta taula batean


tenperatura bakoitzeko argizariari zer luzera
dagokion idatziko dugu.
Argizaria isuritako taulari begiratuz gero, ikusiko
dugu haren goiko aldeko eta albo bateko lerroak
gure balio-taularako ardatzak izan daitezkeela eta,
laba-koladen muturrak lotuz, labaren tenperatura
eta jariakortasuna gutxi gorabehera erlazionatzen
dituen grafikoa lortuko dugula.

ARIKETAK
29. Esperimentu horretan, zein da aldagai independentea eta zein da mendekoa?
30. Laba-koladen luzera haien tenperaturarekin bat etortzeko, ezinbestekoa da beti argizari kantitate bera isurtzea.
Pentsatu hori lortzeko modua. Azaldu zer tresna erabiliko zenituzkeen eta nola egingo zenukeen.

183

832926 _ 0164-0187.qxd

22/4/08

13:19

Pgina 184

Ariketak
31. Zer da gradiente geotermikoa eta zer balio du
lurrazaleko lehen kilometroan?
32. Lurrazalaren barruan, ia mila graduko tenperatura
izan arren, harri solidoak daude, baina Lurraren
gainazalean tenperatura horretan baleude, urtu egingo
lirateke. Zergatik?
33. Barne-nukleoa kanpo-nukleoa baino beroago
dago. Orduan, zergatik da solidoa barne-nukleoa
eta zergatik dago urtuta kanpo-nukleoa?
34. Zer dute berdin bolkanismoak eta
lurrikarak?
35. Nola osatu zen Lurreko atmosfera? Eta
hidrosfera? Zer prozesuk jarraitzen du atmosferara
gasak eta hidrosferara ura isurtzen?
36. Zer dira fenomeno hidrotermalak? Eman
adibideren bat eta azaldu nola sortzen diren.
37. Zer dira magmak?

44. Zeri zor zaio sumendi batek botatzen duen laba


jariakorra ala likatsua izatea? Zein kasutan da
arriskutsuen erupzioa?
45. Harriak haustean, seismo bat gertatzen da.
Zer eragin du harri horien zurruntasunak lurrikararen
arriskugarritasunean?
46. Lotu bi zutabe hauek zure koadernoan. Zutabe
batean sumendi-jarduerak daude, eta bestean, haiek
sortzen duten eraikin bolkanikoa.
Hawaiiarra

Domoa

Estronboliarra

Ezkutu-sumendia

Bolkaniarra

Estratosumendia

47. Kopiatu irudi hau zure koadernoan eta bete


hutsuneak.
Uhin sismikoak

38. Egin Lurreko geruzen marrazki eskematiko bat


zure koadernoan eta azaldu nola eratu zen
nukleoa.
39. Non sortzen dira magmak? Zergatik dute gora
egiteko joera? Nola egiten dute?
40. Egin laburpen bat zure koadernoan, sumendiek
jaurtitzen dituzten produktuei buruz (solidoak, likidoak
eta gasak).
41. Lurrazaleko zenbait lekutan, harriak oso
bero daude baina solido-egoerari eusten diote.
Hala ere, harriei eragiten dien presioa txikitzen bada
(esate baterako, lurrazala haustean), harriak urtzen
has daitezke, eta magma sortzen da.
Zergatik?
42. Zer lotura dago labaren tenperaturaren eta
likatasunaren artean?
43. Osatu esaldi hauek zure koadernoan, hitz hauek
erabiliz: txikia, leherketak, erraz, oso, altua.
Magmak oso tenperatura
duenean, oso
jariakorra da (haren likatasuna oso
da),
eta orduan, gasek oso
egiten dute ihes.
Alabaina, magma hotzago dagoenean,
likatsu dago, eta gasek ihes egiten dutenean,
gertatzen dira.

184

48. Zer da lurrikara baten magnitudea?


Zer eskalatan neurtzen da lurrikaren magnitudea?
Zenbateko aldea dago eskala horretako bi graduren
artean?
49. Zer seinalek iragartzen dute seismo edo erupzio bat
gerta daitekeela? Eman bi adibide.
50. Etna sumendia Sizilia uhartean dago. Sumendi
horretan, ehunka tresna txiki jarri dira, lurrikara
txikiak, gas-jarioak, lurraren inklinazio-aldaketak
eta abar hautemateko. Tresna horiek etengabe
bidaltzen dituzte datuak, satelite bidez, zenbait
laborategitara. Horri esker, Etna sumendiak
erupziorik izango duen iragarri eta biztanleria
jakinaren gainean jar dezakete. Nola esaten zaio
arrisku baten iragarpen fidagarria egiten saiatzeko
erabiltzen den gailuari? Eman tsunami bat noiz
iritsiko den iragartzeko beste gailu baten adibidea
eta azaldu.

832926 _ 0164-0187.qxd

22/4/08

13:19

Pgina 185

51. Azaldu zer diren magmatismoa eta metamorfismoa,


zertan diren desberdinak bi prozesu horiek, eta zer
harri mota sortzen dituzten.
52. Barne-prozesuek eta kanpo-prozesuek kontrako
ondorioak dituzte askotan. Azaldu zer prozesu eta zer
ondorio diren.
53. Hawaii uharteek eta Kanariar uharteek ezaugarri
komun bat dute. Zein?

56. Zer dira mugimendu isostatikoak?


Eta subsidentzia?
57. Zer da harri baten egitura? Nola esaten zaie harri
plutonikoen eta harri bolkanikoen egiturei eta zertan
bereizten dira?
58. Identifikatu harri magmatiko hauek, eta esan
zer izen duten eta bolkanikoak ala plutonikoak
diren.

54. Nola eratu dira Pirinio mendiak eta Himalaia


mendikatea?
55. Duela 10.000 urtera arte, izotz-geruza lodi batez
estalita egon da Eskandinaviako penintsula. Egun,
isostasiaren ondorioz, penintsula hori altxatzen ari da.
Zer lotura dago bi fenomeno horien artean?

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Sumendien arriskua
Labaren jariakortasuna tenperaturaren araberakoa da:
zenbat eta altuagoa izan haren tenperatura, orduan eta
likidoago egongo da, eta orduan eta azkarrago isuriko da.
Magma 800 C-tik behera badago, oso likatsu dago.
Ihes egin nahi duten gasek magma hausten dute, eta
zipriztinak gertatzen dira, bai eta, batzuetan, leherketa
handiak ere.
Muturreko kasua sumendiaren tximiniatik magma ia
solido-egoeran ateratzea da; horrelakoetan, magma
600 C inguruko tenperaturan dago. Gasek ezin dute ihes
egin eta harri goriaren barruan pilatuta geratzen dira.
Alabaina, kanpora irten den masa magmatikoan
hausturarik gertatzen bada, gasak berehala irteten dira,
leherketa handi-handi baten bidez. Leherketa horrek
harria birrintzen du, eta gas goriz, kez eta hauts
bolkanikoz osatutako hodei bat sortzen da. Hodei sutsua
esaten zaio hodei horri, eta oso hondagarria da.
Beraz, paradoxikoki, zenbat eta hotzago egon magma,
orduan eta arriskutsuagoa da hark eragiten duen
sumendi-jarduera.
59. Bi lapiko ditugu. Batean, ura dago, eta bestean,
pure lodi bat, eta biak irakiten daude. Zeinek
zipriztinduko du gehien, lurrun-burbuilak galtzean?
Zein magmak da ur irakinaren antzekoena? Eta zein,
purearen antzekoena?

60. Goiko irudiek hiru sumendi-jarduera


adierazten dituzte. Identifikatu haietatik zeinetan
izango den altuen magmaren tenperatura, zeinetan
izango den ertaina, eta zeinetan, baxuen.
61. Azken paragrafoak adierazten du magmaren
tenperaturaren eta erupzioen arriskugarritasunaren
arteko lotura alderantzizkoa dela. Nolakoa izango da
magmaren tenperaturaren eta labaren
jariakortasunaren artekoa, alderantzizkoa ala zuzena?
62. Lotu testuak gezi bidez, kontuan izanda bakoitzak
hurrengoaren kausa izan behar duela.
Magmaren tenperatura
600 C ingurukoa.
Hodei sutsu bat
gertatzen da.
Gasek ez dute erraz
ihes egiten.

Oso magma likatsua.

Tximiniatik irtetean, magma ia


solido-egoeran dago.
Harria hausten bada,
gasek bortizki egiten
dute ihes.

Leherketa
handi-handia
gertatzen da.

185

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 186

Laburpena
Lurraren barruko beroak eragiten du, eta hauek eragin zuten barne-bero hori:
Meteoritoen talkek.
Dentsitate handiko materialak barrualdera erortzeak eta nukleoaren eraketak.
Elementu erradioaktiboen desintegrazioak.

Bolkanismoa: harri urtuak gainazalera irtetea eta laba-koladak


osatzea.
Sismikotasuna: lurrazalaren astinaldi bortitzak.

LURRAREN BARRUKO DINAMIKA

Isostasia: lurrazalaren mugimendu geldoak eta bertikalak


(hondoratzekoak edo altxatzekoak).

Seinaleak

Kontinenteen jitoa: kontinenteen eta ozeanoen mugimendu


geldoak eta horizontalak; haien ondorioz, kontinenteen kokapena
aldatu egiten da.
Horiez gain, beste ondorio batzuk eragin ditu:
Atmosfera eta hidrosfera. Sumendiek gasak isurtzen dituzte:
karbono dioxidoa eta ur-lurruna, besteak beste.
Eremu magnetikoa (kanpo-nukleoan sortzen da).
Harri beroak. Energia elektrikoa lortzeko baliabide gisa erabil
daitezke.
Fenomeno hidrotermalak; hala nola, geyserrak eta iturri termalak.

Gizakia jarduera bolkanikoko edo jarduera sismikoko lekuetan


kokatzen denean.
Sumendien eta seismoen ondorioz, urrutiko eskualdeetan kalteak
eragiten dituzten fenomenoak sortzen direnean; esaterako, tsunamiak.

Arriskuak

Gizakia hondamendiak eragozten saiatzen da, hauen bidez:


Aurreikuspena: lurra aztertzea eta arrisku-mapak egitea.
Prebentzioa: kalterik ez gertatzeko edo haiek ahalik txikienak
izateko neurriak ezartzea.
Iragarpena: arriskua noiz eta non gauzatuko den asmatzea. Alerta
goiztiarreko sistemen bidez egiten da.

Harriak

Magmatikoak. Magma bat solidotzean sortzen dira. Plutonikoak eta


bolkanikoak izan daitezke. Plutonikoak poliki solidotzen dira
lurrazalaren barruan; esaterako, granitoa. Plutonikoak, berriz,
azkar solidotzen dira Lurraren gainazalean; adibidez, basaltoa.
Metamorfikoak. Harriak presio handien eta tenperatura altuen
pean baina urtu gabe daudenean sortzen dira. Besteak beste,
arbela eta marmola harri metamorfikoak dira.

ARIKETAK
63. Osatu zure koadernoan barne-jardueraren seinaleei buruzko taula. Horretarako, eskema batean, hipozentroa,
epizentroa eta lurrikara baten gainazaleko uhinak zer diren azaldu behar duzu.
64. Osatu laburpena, mendiak eratzeko prozesuak azalduta.
65. Azaldu zure koadernoan alerta goiztiarreko sistema bat zer den eta eman adibide bat.
66. Azaldu zer lotura dagoen kanpo-prozesu geologikoen eta barnekoen artean.

186

832926 _ 0164-0187.qxd

21/2/08

13:25

Pgina 187

Lurraren sakonerarako bidaia


2004ko abenduaren 26an, zenbait tsunamik
Asiako eskualde zabal bateko kostaldeak
suntsitu zituzten. Japoniako Hokkaido
uhartean, Satoru irakasle entzutetsua
atsekabetuta geratu zen, hondamendi haren
berri entzutean.

Zientzia- eta teknologia-ministroaren


laguntzailea naiz.

Tsunami izugarria
gertatu dela entzun dut
albistean. Horregatik
deitzen didazu, ezta?
Bai. Premiazko bilera
batera deitu dugu.
15 minutu barru, zure
Mmmm, oso denbora
bila joango gara.
gutxi da, nire paperak
hartu behar ditut
Baina ondo da; ahal
dudan guztiaa egingo
dut, ezinbestekoa baita
gai honi heltzea.

Bai, irakasle, arrazoi


Ekintza-programa bat
duzu. Barkatu, arren.
prestatzeko bildu gara. Horrelakorik berriro gertaBerandu
Zuekin egingo
tzea eragotzi behar dugu.
samar, ezta?
dugu lan.

Ahal dugun
guztian lagunduko
dizuegu.
Eskerrik asko.
Irakasle, zer
pentsatu duzu?

Proiektu arriskutsua da, baina


itxaropentsua. Azkenean,
mugimendu sismikoen aztarna
guztiak kontrolatuko ditugu.
Hemen, ezkutu bat jarri beharko
dugu, egitura babesteko.

IRAKURLEAREN TXOKOA

Hemen Satoru
irakaslea. Nor da?

Ez kezkatu,
irakasle. Ontziak
pisuari eutsiko
dio.
Horrekin, ontziak
57.000 tonako
Behin lurrazala
pisua izango du.
zulatzen hasita,

Ideia ona izan da ontzian


heliportu bat jartzea,
irakasle, garraiobide
azkarra beharko dugu-eta.

Satoru irakaslea,
ohoreak egingo al
dituzu, mesedez?
Azken batean, zure
ontzia da.

Hala da.
Historian lehen
aldiz saiatuko
da gizakia
halako zerbait
egiten.

Mila esker, ministro jauna.


Chikyu izena jarri diogu:
Lur Planeta, alegia.
Beharbada, egunen batean,
gizakiek lasai egingo dute lo,
lurrikara batek iratzarriko
ote dituen beldurrik izan
gabe.

sentsoreak
instalatuko ditugu
eta jarduera
sismikoa
kontrolatu ahal
izango dugu.

Hiru urte geroago, Fukuokako portuan.

ZABALBIDEAK

IRAKURTZETIK ULERTZERA

Liburuak:

67. Zer gertatu zen 2004ko abenduaren 26an?

La Tierra. Un viaje por la historia de nuestro planeta


GREGOR MARKA. Ares y Mares argitaletxea
Bi mutikok irakurlea gidatzen dute Lurraren historian zeharreko bidaian. Adin guztietako pertsonek ulertzeko modukoa.

68. Zergatik dago kezkatuta Satoru irakaslea?

Sarean:
www.ign.es/ign/es/IGN/home.jsp
Institutu Geografiko Nazionala.

69. Zertan dihardu Satoru irakasleak?


70. Ministroak barkamena eskatu zion Satoru
irakasleari. Zergatik?
71. Zer balio izango du gizakientzat Chikyu
ikerketa-ontziak?

187

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 188

10

Energia

Bonba atomikoak Hiroshiman


izandako ondorioak

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Energia zer den eta zer energia mota
dauden ikasiko duzu.
Energiaren ezaugarri nagusiak
eguneroko egoeretan aplikatu eta
aztertuko dituzu.
Energia-iturri nagusiak identifikatuko
dituzu, erabilgarritasunaren eta
erabilera-mailaren arabera.
Energia-iturri berriztagarri eta
berriztaezin nagusiak bereiziko dituzu.
Energia balioetsiko duzu, eta hura
lortu, garraiatu eta erabiltzearen
ingurumen-ondorioak aztertuko dituzu.
Energia aurrezteko ohiturak ikasiko dituzu.
Ur-berogailu bat egin eta haren
eraginkortasuna aztertuko duzu.
Leherketa nuklear batek
sortutako onddo atomikoa.

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 189

XX. mendearen hasieran, emakumeek ikasteko

dia izan zela eta Suediara joan izanak lana erraztu ziola esan zuen Hahnek. 1944an, Nobel saria
eman zioten Otto Hahni, fisio nuklearra aurkitzeagatik. Akademiak ez zuen Liseren lana aipatu ere egin.

baimenik ez zutenean, Lise Meitner-ek Zientzia


Fisikoetan doktoratzea lortu zuen. Hogeita hamar
bat urtean, Alemanian egin zuen lan Meitnerrek,
bere lagun batekin: Otto Hahn kimikariarekin.
Biek Fermi italiarraren esperimentuekin jarrai- Meitnerri Manhattan proiektuan parte hartzea protzeko interesa zuten. Fermi uranio atomoaren nu- posatu zioten, fisio nuklearrean oinarrituta lehen
kleoa hausten saiatu zen.
bonba atomikoa egiten laguntzeko. Baina Lisek
Hitler boterera iritsi zenean, Lise Meitner kanpo- uko egin zion proposamen horri. Hala ere, aurrera
ratu egin zuten ikerketatik, judua zelako. Suediara eraman zuten Manhattan proiektua; izan ere, Liihes egin zuen eta, han, Hahnekin elkarlanean jarrai- seren aurkikuntzaren lehen aplikazioetako bat letu zuen, gutunen bitartez. Komunikazio horietako hen bonba atomikoa
batean, Lisek jakinarazi zion Hahni, uranio ato- izan zen; hain zuzen,
moak neutroiekin bonbardatzean, energia kantita- Japoniako Hiroshima
te handia askatzen zela. Prozesu horri fisio nuklea- hirian jaurtitakoa.
rra esan zion.
Otto Hahnek bakarrik argitaratu zituen Meitnerren ikerketaren emaitzak. Meitner eragozpen han-

Lise Meitner eta Otto Hahn.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Eman energia agerian jartzen duten zenbait
adibide, eguneroko bizitzakoak.
2. Nondik lortzen dugu gizakiok egunero
mugitzeko behar dugun energia?
Eta nondik ateratzen dute kalkulagailuek
funtzionatzeko energia?
3. Nondik lortzen dugu energia elektrikoa?
4. Agortu al daiteke energia?
5. Zer egin dezakezu etxean edo ikastetxean
energia aurrezteko? Zenbait adibide eman
behar dituzu.
Bilatu erantzuna
Azaldu zer den fisio nuklearra.
Zer zentraletan gertatzen da erreakzio
mota hori?

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 190

Zer da energia?

Goizean jaikitzean, hainbat gauza egin duzu: argia piztu, berogailua konektatu, gosaria berotu, irratia piztu eta ikastetxera joateko autobusa hartu,
besteak beste. Horretarako, energia behar da. Gure gorputzak ere energia behar du, eta jaten ditugun elikagaietatik lortzen dugu.
Energia magnitude fisikoa da eta gorputzetan aldaketak
eragiteko ahalmenarekin lotuta dago.

Aireak energia du, haize-errota baten hegalak mugitzeko gai baita. Egur
zati batek energia du, errez gero ontzi bateko urak irakitea lor dezakegulako.

Eguzkiak 174,4 bilioi kWh-ko energia igortzen


du Lurrera ordubetean.

Energia oso garrantzitsua izan da gizartearen garapenean, garapen ekonomikoan eta teknologikoan. Teknologiaren bilakaerari esker, gero eta
eraginkortasun handiagoz aprobetxatu ahal izan ditugu energia-iturriak,
eta horrek aurrerapenerako bidea eman digu. Horri esker, gure bizimodua erosoagoa eta atsegingarriagoa da.
Energia magnitude bat da. Beraz, neurtu eta unitate bidez adieraz dezakegu. Nazioarteko Sisteman, joulea (J) da energia-unitatea, baina beste
unitate batzuen bidez ere adieraz daiteke.
Energia-unitateak
Unitatea

Ikurra

Baliokidetasuna

Kaloria

cal

1 cal = 4,19 J

Orduko kilowatta

kWh

1 kWh = 3.600.000 J

Energiaren jatorria
Erabiltzen dugun ia energia guztia Eguzkitik dator. Eguzki-energiak,
planetan bizia egoteko klima egokia sortzeaz gain, energia ematen duten zenbait fenomeno ere sortzen ditu.
Fenomeno horietako bat uraren zikloa da. Eguzkiak itsasoko ura berotzen du, azaleko urak lurruntzen ditu eta hodeiak sortzen ditu, besteak
beste.
Eguzki-energiak eragindako beste fenomeno garrantzitsu bat materia
organikoaren eraketa da. Eguzki-argiari esker, landareek fotosintesia egin
eta materia organikoa sortzen dute. Ondoren, gainerako izaki bizidunak
materia organiko horretaz elikatzen dira; hau da, materia organikoaren
bidez, landare-organismoek jasotako eguzki-energia hartzen dute.
ARIKETAK
1. Argiak ba al du energiarik? Eta soinuak? Eman arrazoiak.
Organismo fotosintetikoek eguzki-energia
erabiltzen dute materia organikoa eratzeko.
Izaki bizidun guztiek erabiltzen dute materia
hori, behar duten energia lortzeko.

190

2. Ba al du energiarik eraikin baten goialdean daoen loreontzi batek?


Eman arrazoiak.
3. Zertarako erabiltzen dugu izaki bizidunok energia?

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 191

Energiaren ezaugarriak

Energiak ez du formarik, ezta pisurik, bolumenik, kolorerik eta usainik


ere. Baditu, ordea, beste ezaugarri batzuk, hautemateko eta zertarako
erabil daitekeen ulertzeko garrantzitsuak.
Metatu egin dezakegu eta, horri esker, behar dugunean erabil dezakegu. Esaterako, energia kimikoa piletan eta baterietan meta dezakegu, eta energia elektrikoa, kondentsadoreetan. Kondentsadoreak
gailu elektrikoak dira, gaur egun oso erabiliak; adibidez, ordenagailu eramangarrietan eta sakelako telefonoetan erabiltzen dira.
Garraiatu egin dezakegu. Energia leku batetik bestera igaro daiteke,
hura lekualdatzeko sistema baten bidez. Adibidez, energia elektrikoa kableen bidez garraiatzen da, eta energia elektromagnetikoa, berriz, airean, hutsean eta abarretan bidaiatzen duten uhinen bidez garraia dezakegu.
Energia motak aldatu egin daitezke, mota baliagarriagoak lortzeko.
Horri esker, gehien komeni zaigun moduan erabil dezakegu; baina,
betiere, teorikoki. Esate baterako, pila bateko energia kimikoa aldatuz energia elektrikoa lor daiteke, eta irrati bat funtzionarazteko erabili.
Transferitu egin dezakegu. Energia erraz igaro daiteke gorputz batetik beste batera. Esaterako, ontzi bateko ura berotzen dugunean,
energia-transferentzia gertatzen da; hain zuzen, tenperaturarik altueneko ingurunetik tenperaturarik baxueneko ingurunera.
Kontserbatu egiten da. Energia erabiltzen dugunean, ez da gastatzen. Ez dago ez energia sortzerik ez suntsitzerik. Eraldatu egiten da
edo gorputz batetik beste batera igarotzen da, besterik ez. Fisikako
printzipiorik garrantzitsuenetakoa da hori: energiaren kontserbazio-printzipioa.
Degradatu egiten da. Eskuarki, energia mota bat aldatuz beste bat
lortzeko prozesuetan, beroa sortzen da, eta ezin dugu erabili. Horrek esan nahi du energiaren zati bat galdu egiten dela.

Bonbilla bat pizten dugunean, energia


elektrikoaren zati txiki bat soilik bihurtzen da
argi; energia gehiena xahutu egiten da bero
gisa.

ARIKETAK
4. Zer energia-aldaketa gertatzen
dira bizikleta bat mugitzen
dugunean?
5. Energia kontserbatu egiten
bada, esan al dezakegu gorputz
guztiek energia kantitate bera
dutela beti?
6. Abiadura handian ibiltzen den
tren bat gelditu arte balaztatzen
denean, nora joaten da trenak
zeraman energia guztia?
Gorputz batek beste batekin talka egitean, energia transferitzen dio.

191

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 192

Energia motak

Zenbait energia mota daude, eta beraz, zenbait izen ditu energiak: argia,
beroa, energia elektrikoa, etab. Energia mota guztiak alda daitezke, eta
haietatik beste mota bat lortu.
Energia mekanikoa
Energia mota hori bi energiaren batura da. Bi energia horiek energia zinetikoa eta energia potentziala dira.
Energia zinetikoa (Ec). Mugitzen ari diren gorputzek duten energia
mota da. Mugimenduan, aldaketak eragin ditzakete gorputzek, eta
geldirik daudenean, berriz, ez.
Energia potentziala (Ep). Gorputzek beren posizioa dela-eta duten
energia-mota da; esaterako, Lurraren gainazaletik altuera jakin batean daudenean. Gorputzek metatuta duten energia da eta, edozein
unetan, aldaketak eragin ditzake beste gorputz batean. Esate baterako, altuera jakin batean dagoen objektu bat erori eta mugitzen hasten denean, beste gorputz bat bultza dezake.
Energia elektrikoa
Elektrizitatez kargatutako partikulak esate baterako, elektroiak noranzko berean mugitzen direnean agertzen da. Karga horiek ordenan higitzen direnean, korronte elektrikoa sortzen da.
Energia mota hori etxetresna elektrikoen funtzionamenduan jartzen da
agerian. Etxetresna elektrikoek piletatik, baterietatik edo sare elektrikotik lortzen dute energia.
Barne-energia
Garabiaren goialdean dauden adreiluek
energia potentziala dute, baina ez zinetikoa.
Erortzen ari den adreiluak energia zinetikoa
du, baina erortzean, energia potentziala
galtzen du. Lurrean dauden adreiluek ez dute
ez energia potentzialik ez zinetikorik.

Gorputzek beren molekulen edo atomoen higiduraren ondorioz duten


energiari esaten zaio barne-energia. Garrantzi handia du egoera-aldaketak aztertzeko.
Gorputz bat solido-egoeratik likido-egoerara eta likidotik gas-egoerara
igarotzean, haren barne-energia handitu egiten da.

JAKINGARRIAK

Energia mekanikoa kalkulatzea


Energia potentziala masaren (m), Lurreko
grabitatearen (g) eta altueraren (h) araberakoa da.
Formula honen bidez kalkulatzen da:
Ep = mgh
g-ren balioa 10 m/s2-koa dela kontuan hartuta, kalkulatu
zer energia potentzial duzun, 10 m-ko altueran zaudenean.

192

Energia zinetikoa objektuaren abiaduraren (v) eta


masaren (m) araberakoa da.
Matematikoki, ekuazio honen bidez kalkula dezakegu:
Ec = 1 mv 2
2
Kalkulatu zer energia zinetiko duzun, 10 km/h-ko
abiaduran korrika zoazenean.

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 193

Energia elektromagnetikoa edo irradiatze-energia


Energia mota hori irrati- eta telebista-uhinek dute, bai eta, besteak beste, mikrouhinek eta zenbait eguzki-erradiaziok ere; esaterako, argiak. Hau
da haren ezaugarri nagusia: espazioan zehar heda daiteke, inolako ingurune materialen beharrik gabe, eta beraz, ez da garraioan zehar degradatzen, beste energia mota batzuk ez bezala. Hutsean, 300.000 km/s-ko
abiaduran hedatzen da, gutxi gorabehera.
Energia mota horri esker, argia daukagu Lurrean. Horrez gain, beroa
ematen du, eta bero horri eta atmosferari esker, bizirako tenperatura egokiari euts diezaioke Lurrak. Halaber, organismo fotosintetikoek erabiltzen dute, materia organikoa egiteko.
Energia kimikoa
Konposatu kimikoen energia da. Erreakzio kimikoetan ageri da. Elikagaiek, pila elektrikoek eta lehergailuek energia mota hori dute.
Organismoek konposatu organikoetan metatzen dute energia kimikoa;
batez ere, gluzidoetan eta lipidoetan. Haietatik lortzen dute zelulek energia, oxidazio-erreakzioen bidez.
Energia nuklearra
Atomoen nukleoetatik lortzen delako esaten zaio energia nuklearra.
Erreakzio nuklearretan jartzen da agerian. Erreakzio horietan, energia
asko askatzen da. Bi motatakoak dira erreakzio nuklearrak:
Fisioa. Prozesu horretan, nukleo atomiko bat bi zati arinagotan edo
gehiagotan hausten da, eta energia kantitate handia askatzen da.
Erreakzio mota hori zentral nuklearretan erabiltzen da, energia elektrikoa lortzeko.
Fusioa. Prozesu horretan, atomo arinen nukleoak elkartzen dira eta
nukleo astunago bat osatzen dute. Prozesu horretan ere energia asko
askatzen da.
Fisio nuklearra

Eguzkiaren eta gainerako izarren energia


haien barruan gertatzen diren
fusio-erreakzioen ondoriozkoa da.

Fusio nuklearra
Energia

ARIKETAK
Energia

Bero-energia

7. Masa bereko bi gorputz abiadura


desberdinean higitzen badira,
zeinek du energia zinetikorik
handiena?

Energia mota hori gorputz batetik tenperatura desberdina duen beste batera transferitzen da. Konposatuak osatzen dituzten atomoen eta molekulen higidurek eragiten dute.

8. Zer gertatzen da pilota baten


Ec-rekin eta Ep-rekin, gorantz
jaurtitzen dugunean?

Energia-igarotze horri beroa esaten diogu. Horrenbestez, beroa, izatez,


ez da energia mota bat, iragaitzazko energia baizik; hau da, energia gorputz batetik beste batera igarotzeko modua (tenperaturarik altuena duenetik tenperaturatik baxuena duenera).

9. Zer energia mota du mahai


baten gainean dagoen liburu
batek? Eta erortzen bada?

193

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 194

Energia-iturriak eta motak

Energia duen ingurune natural edo ingurune artifizial oro da energiaiturria, eta energia hori atera eta erabil dezakegu. Iturri horietan dagoen
energia kantitateari energia-baliabidea esaten zaio.
Energia-iturri bateko energia kantitatea baliabidetzat hartzeko, beharrezkoa da eskura egotea eta hura ustiatu ahal izatea.
Energia-iturriak
Erabilgarritasunari begira, honela sailka ditzakegu energia-iturriak:

Mende askoan, egurra eta landare-ikatza izan


dira energia-iturri nagusiak, haizeak, urak,
animaliek eta gizakiek eragindako indar
eragilearekin batera. Egun, munduan
kontsumitzen den energiaren % 90 erregai
fosiletatik lortzen da.

Energia-iturri berriztaezinak. Gizakiaren denbora-eskalan berritzen ez diren energia-iturriak dira. Lurrean dute jatorria, eta oso
prozesu geologiko geldoen bidez eratzen dira; milioika urtean, alegia. Egun, oso erreserba mugatuak ditugu eta azkar kontsumitzen
ari gara; beraz, agortu egingo dira.
Honako hauek dira energia-iturri berriztaezinak: ikatza, petrolioa,
gas naturala eta uranioa.
Energia-iturri berriztagarriak. Etengabe berritzen diren energiaiturriak dira. Haien jatorri nagusia Eguzkiaren energiaren fluxu jarraitua da.
Hauek dira energia-iturri berriztagarriak: Eguzkia; haizea; ibaien,
olatuen eta itsasoetako nahiz ozeanoetako mareen mugimendua; Lurraren barne-beroa; eta biomasa.
Energia-iturri bat berriztagarria izateak ez du esan nahi energia hori
erruz dagoenik eta hura ustiatzea merkea denik.

ARIKETAK

Azken urteetan, iturri berriztagarrietatik lortutako energiaren erabilera


handitu egin da, energia-iturri berriztaezinen ordez energia-iturri berriztagarriak erabili ahal izatea lortu nahi baita; izan ere, alde batetik,
energia-iturri berriztaezinak agortzen ari dira, eta beste batetik, zenbait
energia motak ingurumenean dituzten eragin kaltegarriak txikitzen saiatzen ari dira.

10. Bereizi energia-iturri


berriztagarriak eta
berriztaezinak, eta eman
adibide bana.

Petrolioa
% 8,9

11. Energia berriztagarria esatea


okerra da, baina energia-iturri
berriztagarria esatea, berriz,
zuzena. Zergatik? Zertan dira
desberdinak bi adierazpide
horiek?
12. Eguzkiak, izar guztiek bezala,
iraupen mugatua du eta, une
jakin batean, energia igortzeari
utziko dio. Zergatik hartzen da
energia-iturri berriztagarritzat?

194

Ikatza % 28,2

Hidraulikoa % 49,1

Eolikoa % 45,2

Gas
naturala
% 26,2

Uranioa % 19,9

Berriztagarriak
% 16,6

Eguzkienergia
% 1,7
Biomasa % 4

Espainiako 2005eko energia elektrikoaren Espainiako 2005eko energia elektrikoaren


ekoizpenean energia-iturri bakoitzak zuen ekoizpenean energia-iturri berriztagarri
ehunekoa.
bakoitzak zuen ehunekoa.

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 195

Energia-iturri berriztaezinak (I).


Ikatza eta petrolioa

Gaur egun, iturri berriztaezinetatik ateratzen da munduan erabiltzen den


energia gehiena. Iturri horietako energia erabiltzeak kutsadura atmosferikoko arazo handiak sortzen ditu, eta berotegi-efektua areagotu egiten
da, energia hori erretzean sortzen diren isurien ondorioz; hain zuzen ere,
karbono dioxidoaren eta beste gas batzuen isurien ondorioz.
Ikatza
Ikatza aspaldi hasi zen eratzen. Duela milioika urte, landare-hondakinen
kantitate handiak lurperatuta geratu ziren sakonera gutxiko eremuetan
hala nola, zingiretan eta aintziretan, harea-masa handien eta harrien
azpian. Pilatutako landare-hondakin horiek, zenbait presio- eta tenperatura-baldintzatan, ikatz bihurtuz joan dira, milioika urtean zehar.

Ikatz-erreserba gehienak oso sakonera


handiko lekuetan daude. Hori dela-eta, haien
ustiapena oso arriskutsua da, eta
errentagarritasun txikikoa.

Lau ikatz mota daude: antrazita, harrikatza, lignitoa eta zohikatza.


Lau ikatz mota horiek ez dute bero-ahalmen bera; alegia, haietako bakoitzaren kilogramo batek ez du energia kantitate bera ematen.
Hainbat gauzatarako erabiltzen da ikatza. Hona hemen adibiderik azpimarragarrienak:
Erregai gisa erabiltzen da, zentral termikoetan energia elektrikoa
lortzeko.
Etxean erabiltzen da: berokuntzan, sukaldean, etab.
Lehengai gisa erabiltzen da, zenbait produktu lortzeko; esaterako,
plastikoak, zuntz sintetikoak eta produktu farmazeutikoak.
Ikatza aire zabaleko meategietan erauz daiteke, edo ehunka metroko
sakoneran dauden meatzeetatik. Meatzeetatik ateratzeko, lurpeko meategiak erabiltzen dira.

Karbonoehunekoa

Beroahalmena
(MJ/kg)

Antrazita

% 86-98

24-35

Harrikatza

% 45-86

23-33

Lignitoa

% 25-42

10-20

Zohikatza

 % 25

Petrolioa
Egungo energia-iturririk erabiliena da. Ikatza baino erregai hobea da,
bero-ahalmen handiagoa duelako.
Duela milioika urte sortu zen, itsas hondoan itsas mikroorganismoak
(planktona) metatzean. Mikroorganismo horiek petrolio bihurtu ziren,
ondoz ondoko buztin- eta kareharri-geruzen azpian, eta zenbait presioeta tenperatura-baldintzatan.
Petrolioa gordin ateratzen da, eta erabili ahal izateko, fintze-prozesu bat
egin behar zaio. Prozesu hori destilazio zatikatua da, eta horretan, gas-produktuak (metanoa, butanoa, etab.), produktu likidoak (gasolina, fuel-olioa,
kerosenoak, etab.) eta solidoak (mundrunak, betuna, etab.) lortzen dira.
Petrolio gordina garraiatzea arazo handia da; izan ere, kontsumo-eremuetatik oso urrun ateratzen da. Hortaz, garraioa oliobideen eta petrolio-ontzi handien bidez egiten da. Baina istripurik gertatuz gero kutsadura-arrisku handia dago.
Petrolioa erregai gisa erabiltzen da, bai eta ongarriak, plastikoak, pinturak eta abar egiteko lehengai gisa ere.

ARIKETAK
13. Ikatzari, petrolioari eta gas
naturalari erregai fosilak esaten
zaie. Zergatik?
14. Testuan aipatutako lau
ikatz motetatik, zein da
garrantzitsuena, ematen duen
energia-maila aintzat hartuta?
Zergatik?
15. Nola lortzen dira petrolioaren
deribatu guztiak?
16. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean berotegi-efektu hitzaren
esanahia.

195

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 196

Energia-iturri berriztaezinak (II).


Gas naturala eta uranioa

Gas naturala
Gas-nahaste bati esaten zaio gas naturala. Nahaste horretan, metanoa
dago proportziorik handienean.
Gas naturalak petrolioaren jatorri bera du, baina hura baino presio- eta
tenperatura-baldintza handiagoetan dago. Beraz, gas naturala petrolioarekin batera dago.
Naturatik lortzen den moduan erabiltzen da. Hala ere, behin aterata, likidotu egin behar da, hura garraiatzea eta pilatzea errazagoa izate aldera.

Egun, zenbait ibilgailuk gas naturalarekin


funtzionatzen dute. Gas naturala, gasolioak
eta gasolinak baino gutxiago kutsatzen du.

Gas naturala kontsumo-lekuetaraino garraiatzeko, gasbideak erabiltzen


dira, besteak beste. Distantziak oso handiak badira, zisterna-ontzi handietan garraiatzen da gasa. Behin kontsumo-lekuetaraino garraiatuta,
gas-egoerara aldatu behar da berriro, eta hori lurruntzeko instalazioetan
egiten da. Haietan biltegiratu ere egiten da, erabili arte.
Bero-ahalmen handia du gas naturalak, eta errekuntza garbikoa da. Hortaz, gero eta gehiago erabiltzen da.
Gas naturalaren erreserba handiak daude, eta uste da oraindik ere badirela aurkitu gabeko gas-hobiak. Alabaina, energia-baliabide berriztaezina denez, egungo kontsumo-erritmoan jarraituzko gero, aurki agortuko da.

ARIKETAK
17. Zer alde on ditu gas naturalak,
gainerako erregai fosilen
aldean? Zure ustez, zein
dira gas naturalaren alde
txarrak?
18. Zer energia-aldaketa gertatzen
dira zentral nuklearretan?

Ikatza eta petrolioa ordezka ditzake ia haien erabilera guzietan. Batik bat,
hauetan erabiltzen da gasa:
Sukaldeetan eta berogailuetan.
Erregai gisa, zenbait ibilgailutan; bereziki, garraio publikoko ibilgailuetan.
Zentral termikoetan, energia elektrikoa ekoizteko erabiltzen da, ikatzaren ordez.
Uranioa

Zentral nuklearra
Erreaktorearen
nukleoa

Hozte-dorrea

Turbina

Uranioa atomo ezegonkorreko elementua da. Atomo horiek hautsi edo


fisiona daitezke. Energia nuklearra sortzeko oinarrizko erregai gisa erabiltzen da uranioa.
Zentral nuklearretan, fisio nuklearreko erreakzioen bidez hausten dira uranio atomoak. Prozesu horretan askatzen den energia ura berotzeko
erabiltzen da. Tenperatura altuan, ura lurrundu
Transformadorea
egiten da, eta lurrunak turbina bat mugitzen
du. Horri esker, energia elektrikoa sortzen da.
Sorgailua

Kondentsadorea
Erregaia (uranioa)

196

Lurrun-sorgailua

Zentral nuklearrek ez dute atmosfera kutsatzen; hala ere, hondakin erradioaktibo asko
sortzen dituzte. Hondakin horiek kaltegarriak dira osasunerako eta ingurumenerako, eta beraz, segurtasun handiko lekuetan gorde behar dira ehunka edo milaka
urtean zehar.

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 197

Energia-iturri berriztagarriak (I).


Hidraulikoa

Iturri berriztaezinetatik lortzen den energia ez bezala, iturri berriztagarrietatik lortzen dena garbia da, ingurumena errespetatzen du, ezin agortuzkoa da, eta ez du ia gas kutsatzailerik isurtzen atmosferara; adibidez,
ez du karbono dioxidorik isurtzen.

ARIKETAK
19. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean turbina eta sorgailu
hitzen esanahiak.
20. Zer energia-aldaketa gertatzen
dira zentral hidroelektrikoetan?

Energia hidraulikoa
Energia hori presagainetan lortzen da, ibaietako urtegietan pilatutako
uretatik.
Urtegiko ura askatzen denean, turbina batean zehar igarotzen da. Turbina hori sorgailu elektriko bati akoplatuta dago, eta turbina biratzen denean, sorgailuak elektrizitatea sortzen du. Hortaz, pilatutako uraren energia potentziala aldatu eta energia zinetiko bihurtzen da, eta azken batean,
energia elektriko.

21. Ibai bateko edozein lekutan


jarri al daiteke zentral
hidroelektriko bat?
Eman arrazoiak.
22. Zure ustez, errespetatzen
al du ingurumena energia
hidraulikoak? Eman arrazoiak.

Uraren energia potentziala energia elektriko bihurtzen duten instalazioei


zentral hidroelektrikoak esaten zaie.
Energia hidraulikoaren alde onak:
Zentral hidroelektrikoek oso mantentze-lan gutxi behar dute eta ustiapen-kostu txikia dute.
Ez du ez hondakinik ez kutsatzailerik sortzen.
Urtegiek uholdeak kontrolatzen laguntzen dute eta, urte-sasoi lehorretan, urez hornitzen dituzte nekazariak.
Energia hidraulikoaren alde txarrak:
Zentral elektrikoetan sortutako energia elektrikoa garraiatzea garestia da;
izan ere, herri handietatik urrun daude zentral horiek.
Energia sortzeko erabil daitekeen ur
kantitatea eguraldiaren araberakoa da.
Euri gutxi egiten duenean, ekoizpen
elektrikoa txikitu egiten da.
Urtegiak egiteko, urez bete behar dira
oso lur-hedadura zabalak, eta horrek
eragin larriak ditu ingurunean; adibidez, higadura eragiten du, lur emankorrak galtzen dira, eta bioaniztasuna
txikitu egiten da.
Presagaina apurtzeko arriskua dago.
Halakorik gertatuz gero, uholde larriak izan daitezke hartatik hurbileko
herrietan.

Zentral hidroelektrikoa
Kontsumo-guneak

Ec minimoa
Ep maximoa

Sorgailua

Turbina

Uhateak

Ec maximoa
Ep minimoa

197

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 198

Energia-iturri berriztagarriak (II).


Eguzkikoa eta eolikoa

Eguzki energia
Energia hori Eguzkitik iristen da, erradiazio elektromagnetiko gisa. Espainiak, urtean eguzki-ordu asko dituenez, potentzial handia du energia hori aprobetxatzeko.
Egun, energia hori bi modutan erabil daiteke zuzenean. Bata termikoa
da, eta bestea, fotovoltaikoa.
Termikoan, fluido bat oro har, ura berotzeko erabiltzen da eguzkienergia. Prozesu hori kolektore izeneko tresnetan gertatzen da. Prozesu horren bidez lortzen den energia etxebizitzetan ur beroa eta berokuntza izateko erabiltzen da, gehienbat. Zenbait kasutan, oso tenperatura
altua lortzen denean, energia elektrikoa ere lor daiteke.
Fotovoltaikoak Eguzkitik iristen den energia zuzenean energia elektriko bihurtzeko aukera ematen du. Horretarako, siliziozko gailu berezi
batzuk erabiltzen dira: panel fotovoltaikoak. Panel fotovoltaikoen bidez
lortutako energia etxeetan zuzenean erabil daiteke, edo sare elektriko
nagusian sartu.
Zenbait instalaziotan adibidez, itsas
argietan, panel fotovoltaikoak instalatu
dituzte. Horri esker, funtzionatzeko behar
den elektrizitatea lortzen dute.

ARIKETAK
23. Zertan datza eguzki-bilketa
fotovoltaikoa? Zeren bidez
lortzen da?
24. Zure ustez, zer teknika erabil
ditzakegu etxebizitzetan,
eguzki-energia erraz eta
eraginkortasunez bildu eta
erabili ahal izateko?

Zentral fotovoltaiko bat eremu zabal batean


kokatutako panel ugariz osatuta dago. Zentral
horiek sortzen duten elektrizitatea sare
elektriko nagusian sartzen da.

198

Eguzki-energiaren alde onak:


Iturri agorrezina da, gizakien denbora-eskalan.
Energia garbia da. Ez du ez zaratarik ez substantzia kutsatzailerik
sortzen.
Hura mantentzeko lana oso merkea da, eta hari esker, eskualde isolatuetara irits daiteke elektrizitatea.
Egun erregai fosilekiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen
du.
Eguzki-energiaren alde txarrak:
Zenbait faktorek baldintzatzen dute haren erabilera; hala nola, latitudeak, urte-sasoiek, egunaren eta gauaren segidak, eta hodeiek.
Ez dago hura metatzerik, eta berehala aldatu behar da, beste energia mota bat lortzeko; esaterako, energia elektrikoa.
Eskala handian erabili ahal izateko, biltze-sistemak behar dira,
eta sistema horiek lur-azalera handiak hartzen dituzte. Beraz, eremu horiek ezin dira beste ezertarako erabili.

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 199

Energia eolikoa

Hegalak

Energia zinetiko mota bat da, eta haizearen mugimenduak eragiten du.
Haizea eguzki-erradiazioaren ondorioetako bat da; hain zuzen, Lurraren gainazaleko zenbait lekuren arteko intsolazio-aldeen ondorioz sortzen da. Energia hori zuzenean erabil daiteke, edo aldatu eta beste energia batzuk lor daitezke.
Historian zehar, hainbat gauzatarako erabili dute gizakiek energia eolikoa; hala nola, ontziak mugitzeko eta haize-errotak
mugitzeko (ura ponpatzeko, zereala ehotzeko, etab.).

Anemometroa
eta haize-orratza
Ardatza

Gaur egun, haizearen energia zinetikoaz baliatzeko erabiltzen diren tresnak airesorgailuak dira.
Airesorgailuek hegal handiak dituzte, eta haizearen indarrari esker biratzen dira hegal horiek. Biraketa-mugimendu hori barne-sorgailu bati transmititzen zaio, eta sorgailu
horrek energia elektriko bihurtzen du haizearen energia mekanikoa. Azkenik, sortutako energia elektrikoa sare elektriko nagusian sartzen da, kontsumorako prest.

Dorrea
Sorgailua

Energia eolikoaren alde onak:


Haizea ez da agortzen, eta doakoa da.
Airesorgailuek instalazio- eta mantentze-kostu txikiak dituzte.
Errendimendu handia lortzen da.
Egun erregai fosilekiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen
du.
Energia eolikoaren alde txarrak:
Aldizkakoa eta ausazkoa da, haizearen mendean dagoelako; izan
ere, ordu gutxian, haizearen indarra aldatu egin daiteke.
Oso zaila da hura metatzea; beraz, ekoizpena eskaria baino handiagoa denean, ezin da metatu.
Airesorgailuak arriskutsuak dira hegaztientzat.
Parke eolikoek lur-eremu handiak behar dituzte, eta ez dago lur
horiek beste ezertarako erabiltzerik.
Airesorgailuek eragina dute paisaian.
Interferentziak sortzen ditu radarretan, telebistan, irratian, etab.

ARIKETAK
25. Zure ustez, zer faktore hartu behar dira kontuan, zentral
eoliko bat instalatzerakoan?
26. Zein da, gaur egun, energia eolikoaren aplikazio
nagusia?
27. Energia eolikoaren alde txarretatik, zein da garrantzitsuena,
zure ustez?

Dituen ezaugarriengatik, Espainia da,


Europako herrialdeen artean, energia eolikoa
gehien erabiltzen dutenetako bat. Zierbenako
parke eolikoa, Bizkaian.

199

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 200

Energia-iturri berriztagarriak (III).


Biomasa, geotermikoa eta mareena

Biomasa
Biomasa animalia- edo landare-jatorriko materia organikoa da. Izaki bizidunen eraldaketa naturaletik edo artifizialetik lor daiteke.
Biomasatik lor daitekeen energiari biomasaren energia esaten zaio. Zuzeneko errekuntzaren bidez lortzen da, edo hura beste erregai motaren
bat lortzeko aldatuz.
Energia-iturri hori hiru modutan lortzen da:

Mende askoan, egurra izan da beroa lortzeko


baliabiderik erabiliena. Garapen-bidean
dauden zenbait herrialdetan, egurra eta
animalien gorotzak, oraindik ere, energiaiturri garrantzitsua dira.

Hazkunde bizkorreko eta energia-eduki handiko landare-espezieak landatuz; hala nola, kardua, erremolatxa eta zerealak.
Zenbait jardueratan sortzen diren hondakinak aprobetxatuz; esaterako, etxeko hondakinak (papera, kartoia, elikagai-hondakinak),
nekazaritzakoak (lastoa, belar gaiztoak, etab.), abeltzaintzakoak
(gorotzak, animalien hondakinak) eta basokoak (adarrak, hostoak, etab.).
Zenbait landare-espezie kimikoki edo biologikoki aldatuz, energiaproduktuak lortzeko; bioerregaiak, esate baterako. Besteak beste, biodiesela eta etanola bioerregaiak dira.
Biomasatik energia ateratzen hasi aurretik, beharrezkoa da zenbait prozesu egitea, hura errazago maneiatu, garraiatu eta, azkenean, biltegiratu ahal izateko. Besteak beste, prozesu hauek egin behar zaizkio biomasari: trinkotzea eta lehortzea.
Egun, biomasak hiru erabilera nagusi ditu, energiaren ikuspuntutik. Alde
batetik, gasa lortzeko erabiltzen da; gas horri biogasa esaten zaio. Beste batetik, bero-energia eta energia elektrikoa lortzeko erabiltzen da.
Biomasaren alde onak:
Hondakin gutxi sortzen ditu, eta haiek, gainera, biodegradagarriak
dira.
Bioerregaiek erregai fosilek baino gutxiago kutsatzen dute.
Biomasaren zati gehiena giza jardueretan sortutako hondakinak
dira; beraz, energia lortzeko erabiltzean, ez dugu haiek tratatzen
sosik gastatu beharrik.
Biomasaren alde txarrak:
Energia-errendimendu txikia du.
Fresko dagoenean, bolumen handia hartzen du; beraz, zaila da hura
maneiatzea eta garraiatzea.
ARIKETAK
28. Esan nola erabili duten gizakiek biomasa historian zehar.
Eman zenbait adibide.
29. Zure ustez, zer alde on du baso-hondakinak biltzeak eta
erabiltzeak?
30. Zer dira bioerregaiak? Eman adibide bat.

200

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 201

Energia geotermikoa
Energia geotermikoa Lurraren barruan pilatutako berotik lor daitekeen energia da. Hura erabili ahal izateko, Lurraren gainazala zulatu
behar da.
Egun, eremu bolkanikoetan eta ur termaletako eremuetan erabiltzen da
Lurraren barruko beroa, berokuntzarako eta igerilekuen klimatizaziorako.
Energia geotermikoa geografikoki mugatuta dago; hau da, gure planetako eskualde gutxitan aprobetxa daiteke.
Energia geotermikoaren alde onak:
Ez du hondakinik sortzen, eta agorrezina da gizakien denbora-eskalan.
Zenbait herrialdetan, errentagarria da energia geotermikoa erabiltzea, energia elektrikoa sortzeko.
Energia geotermikoaren alde txarrak:
Hobi geotermikoak aurkitzea zaila eta garestia da. Askotan, irteera naturalik ez badago, Lurraren gainazala zulatu behar da.
Ustiatzea eta mantentzea oso garestia izan daiteke.
Marea-energia

Espainian, aukera gutxi dago energia


geotermikoa ustiatzeko. Kanariar uharteek
dute potentzialik handiena, jatorriz
bolkanikoak direlako. Timanfayako Parke
Nazionala, Lanzaroten.

Urtegia,
urez
betetzen

Itsasoko uraren mugimendutik nagusiki, mareetatik lortzen den energia da.


Zenbait lekutan, mareagorako ur-mailaren eta mareabeherakoaren artean,
zenbait metroko aldea dago. Alde horren ondorioz, urak energia zinetikoa izan dezake, eta horri esker, elektrizitatea ekoizteko aukera dago.
Marea-energiaren alde onak:
Energia-iturri garbia da.
Ez du hondakinik sortzen.
Ia agorrezina da.
Marea-energiaren alde txarrak:
Hurbileko ekosistemetan eragina izan dezake.
Oso leku gutxitan erabil daiteke; hain zuzen, baldintza egokiak dituzten kostaldeetan baino ez.
Energia-errendimendu txikia du.
Goi-mailako teknologia behar da, eta hori oso garestia da.

Uhate
irekia

Urtegia,
urez
beteta

Mareagora
Uhate
itxia

Urtegia,
husten

ARIKETAK
Sorgailua

31. Nondik dator energia geotermikoa?


32. Espainian, zein eskualde dira egokiak energia geotermikoa
aprobetxatzeko?
33. Zer energia mota lor daiteke mareetatik?

Uhate
irekia

Turbina

Marea
behera

Marea-energiako zentral baten


funtzionamenduaren eskema.

201

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 202

10
Energia

Ontzi-garbigailua

Fabrikatzailea
ACME
Modeloa
SH 20 J 593 EU
Eraginkortasunik handiena

A
B
C
D
E
F
G

Eraginkortasunik txikiena
Energia-kontsumoa kWh/ziklotan
(fabrikatzaileak egindako probetan lortutako
emaitzetan oinarritua. Probetan, karga hotza
erabili zuten, ziklo normalizatu batean)

1.05

Europar Batasuneko arauak direla-eta,


etxetresna elektrikoen fabrikatzaileak
behartuta daude etxetresnak eraginkortasunmaila baten bidez identifikatzera.

Erabiltzen ez diren argiak itzaltzea


eta argi naturala ahalik gehiena
erabiltzea.

Energiaren etorkizuna

Egungo energia-egoera ikusita, nahitaezkoa da neurriak berehala hartzea; izan ere, alde batetik, energia-baliabideak oker erabiltzeak dituen
eragin larriak arindu behar dira, eta beste batetik, etorkizuneko horniketa bermatu. Besteak beste, neurri hauek hartu behar dira:
Teknologiak garatu behar dira, iturri berriztagarrietako energia erabili ahal izateko. Energia-iturri berriztagarriak garbiak dira, ingurumena errespetatzen dute eta ez dute erabilera-aukera mugaturik.
Herritarrak kontzientziattu behar dira. Energiaren etorkizuna guztion erantzukizuna da. Herritarrak kontzientziatuz gero, aurrezteohiturak hartu eta energia-eraginkortasun handiagoa lortuko genuke;
hau da, ahalik eta baliabide gutxiena erabilita, albait energia-erabilerarik handiena lortuko genuke.
Gutako bakoitzak zenbait neurri har ditzake energia aurrezteko. Hona
hemen adibide batzuk:

Presio-eltzea erabiltzeak energia


handia aurrezten du. Bitrozeramikaren
hondar-beroa ere erabil daiteke.

Kontsumo txikiko bonbillak erabiltzea.


Bestelakoek baino zortzi aldiz gehiago irauteaz
gain, % 75 elektrizitate gutxiago behar dute.
Leihoak ondo isolatuta edukitzea.
Zinta isolatzaileak eta leiho
bikoitzak erabiltzea, bero-galera
murrizteko.

Papera eta beira birziklatzea.

Garraio publikoa
erabiltzea.

Tresna elektriko guztiak erabat


itzaltzea. Ez da komeni urrutiko
agintetik itzalita uztea; izan ere,
elektrizitatea kontsumitzen
jarraitzen dute.

202

Garbigailua eta ontzi-garbigailua ondo


betetzea, martxan jarri aurretik, eta
ahal bada, ziklo laburreko programak
erabiltzea.

Etxetresna elektrikoak erosterakoan,


A mailakoak aukeratzea, haiek
kontsumitzen dute-eta energia gutxien.

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 203

Zientzia zure esku


Emaitzak interpretatzea. Eguzki-energia bidezko ur-berogailua
Eguzki-energia bi modutan erabil daiteke
energia-iturri gisa: alde batetik, plaka fotovoltaikoen
bidez (elektrizitatea sortzeko), eta beste batetik,
kolektore termikoen bidez (ura berotzeko). Kolektore
termiko bat egin eta haren energia-eraginkortasuna
aztertuko dugu.

Material hauek beharko ditugu: plastikozko bi botila,


litro eta erdikoak; plastikozko hodia, hiru metrokoa;
pintura beltza; lekeda termourtugarria; zurezko
zenbait listoi; 40  40 cm-ko ohol bat; liburuei azala
jartzeko plastikoa; zerrenda itsasgarria; eta
termometro bat.

1. Gailua egingo dugu. Metro bat inguruko listoiak

3. Emaitzak aztertuko ditugu. Esperimentua hasi

erabiliz, euskarria egingo dugu. Listoien arteko


tartea 40 cm-koa izango da, gutxi gorabehera. Lotu
edo iltzatu egin ditzakegu. Garrantzitsua da beste
listoi bat diagonalean jartzea, euskarri sendoa
lortze aldera.
Euskarriko listoi luzeetan, ohola iltzatu eta botilak
lotuko ditugu, zerrenda itsasgarriz, irudian bezala
geratzeko moduan. Bi zulo txiki egingo ditugu
botila bakoitzean, haietan plastikozko hodia
sartzeko. Lekeda termourtugarriz zigilatuko ditugu
zuloak. Hodietako batek botila batetik bestera
joateko luzera zehatza izango du, eta bestea,
berriz, askoz luzeagoa izango da: hodibihurra
izango da, eta oholean itsatsiko dugu lekeda
termourtugarriz.
Ohola eta hodibihurra beltzez margotuko ditugu.
Nahi izanez gero, ur beroko tanga gisa erabiliko
dugun botila ere beltzez margo dezakegu. Pintura
lehortutakoan, plastikozko xaflaz estaliko dugu
ohola. Horrenbestez, kolektore termikoa amaituta
izango dugu.

2. Kolektorea martxan jarriko dugu.


Bi botilak urez beteko ditugu. Uraren tenperatura
neurtu eta idatziko dugu, eta ondoren, tapoiak
itxiko ditugu, ondo itxi ere. Berogailuak zuzen
funtzionatuko badu, zutik jarri behar dugu, pixka
bat inklinatuta. Ur hotza duen botila behealdean
geratuko da, eta ur beroko tangarena egingo
duena, berriz, goialdean.

eta hogei minutura, goiko botilako uraren


tenperatura neurtuko dugu. Hogei minututik
behin neurtuko dugu, gehiago igotzen ez dela
ikusi arte.
Kontuz: udan bagaude eta metagailua eguzkitan
eta aire-lasterretatik babestuta badago,
oso litekeena da plastikozko hodibihurra
beroaren ondorioz desegitea, hartan zehar
dabilen urak hozten badu ere. Ez utzi ur-berogailua
eguzkitan inork zaindu gabe; izan ere, nahiz
eta oso gailu sinplea izan, energia-eraginkortasun
handikoa da, eta goiko tangako ura asko berotu
daiteke.

Listoiekin
egindako
euskarria

Ur beroko
botila

Plastikozko
xafla
Beltzez
margotutako
ohola
Hodibihurra

Ur hotzeko
botila

ARIKETAK
34. Tresna etxean erabili ahal izateko, sareko ur hotzeko sarrera bat beharko luke, bai eta ur beroko irteera bat ere.
Non kokatuko zenituzke ur hotzeko sarrera eta ur beroko irteera?
35. Berotzeko prozesua motela da; bereziki, berotutako uraren bero-galeren ondorioz. Gailuko zer atal isolatu
beharko genuke ondo, bero-galerarik ez gertatzeko?
36. Eguzki-energiaren eragozpenetako bat aldizkakotasuna da. Azaldu zer esan nahi duen horrek. Ba al da eguneko
hogeita lau orduetan ur beroa lortzerik?

203

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 204

Ariketak
37. Esan zer energia-aldaketa gertatzen diren tresna
hauetan.
a) Lurrun-galdara.
b) Bonbilla goria.

45. Esan zer energia mota ageri diren tresna hauek


funtzionatzen dutenean.

c) Autoen motorra.
d) Lurrunezko tren-makina.
C
A

38. Begiratu argazki hauei.


A

B
F

G
E

a) Zer energia mota erabiltzen da kasu bakoitzean?


b) Zure ustez, zein kirol da ingurumenerako
kaltegarriena? Zergatik?

46. Zer energia mota bihurtzen da energia


elektrikoa honako tresna hauek konektatzen
direnean?
a) Erradiadorea. b) Lanpara.

39. Energia elektrikoa da etxeetan, ikastetxeetan


eta industrian gehien kontsumitzen ditugun
energietako bat.
Nondik dator energia hori?
40. Kalkulatu 450 kg-ko masako motor baten energia
zinetikoa, 35 km/h-an dabilela kontuan hartuta.
41. 58 kg-ko pertsona batek 10 km/h-an egiten du
korrika. Kalkulatu haren energia zinetikoa.
42. Liburu bat altuera jakin batetik erori da
lurrera, eta geldirik geratu da.
Zer energia mota bihurtu da liburuak hasieran
zeukan energia potentziala? Zer gertatu da energia
horrekin?
43. Sukalde askotan, gaineko plaka mistoak daude.
Plaka misto horietan, suen erdiak elektrikoak dira,
eta beste erdiek gas naturala erabiltzen dute.
Zure ustez, zer su motak eragiten du kalterik gutxien
ingurumenean, janaria prestatzean?
Zergatik?
44. Pilota bat altuera jakin batetik erori da.
Lurrarekin talka egitean, errebotatu eta gora egiten du
berriro, altuera txikiago bateraino. Mugitzen jarraitzen
uzten badiogu, ikusiko dugu zenbait aldiz errebotatzen
duela lurrean, eta gero eta altuera txikiagora iristen
dela. Azkenik, pilota lurrean geldirik geratuko da,
hasieran zuen energia guztia galduta. Beraz,
betetzen al da energiaren kontserbazioaren
printzipioa? Transferitu egiten al da energia?
Eman arrazoiak.

204

c) Bozgorailuak.

47. Hona hemen zenbait energia-aldaketa. Eman


adibideak, aldaketa horiek zer egoeratan gertatzen
diren adierazteko.
a)
b)
c)
d)
e)
f)

Energia elektrikotik soinu-energia lortzea.


Argi-energiatik energia elektrikoa lortzea.
Energia zinetikotik energia potentziala lortzea.
Energia zinetikotik energia elektrikoa lortzea.
Energia elektrikotik energia zinetikoa lortzea.
Energia kimikotik energia elektrikoa lortzea.

48. Esan zer energia-aldaketa gertatzen den kasu


hauetako bakoitzean.
A

49. Unitatean ikasitako energia guztietatik, zein datoz


Eguzkitik?
50. Esan, arrazoiak emanez, ba al duten energiarik
gasolinak, korronte elektrikoak eta teila batek.

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 205

51. Burdinazko masa bereko bi giltza, A eta B,


hondartzako harearen gainean utzi ditugu erortzen.
A giltza oso gutxi hondoratu da harean, eta B giltza,
berriz, ia osorik lurperatuta geratu da. Bi giltzetatik,
zein erori da altuerarik handienetik? Eman arrazoiak.
52. Zergatik berotzen dira tresna elektrikoak,
funtzionatzen denbora jakin bat egon ondoren?
53. Adierazi kJ-tan zer energia kantitate dagoen
elikagai hauetan:
a) Txokolatezko tarta baten 100 g-tan (367 kcal).
b) 100 g oilasko erretan (232 kcal).
c) 100 g ziazerba egositan (23 kcal).

54. Esan zer energia mota duten honako gorputz


hauek:
a)
b)
c)
d)
e)
f)
g)

Sakelako telefono bateko bateriak.


Tortilla-ogitarteko batek.
Bonbona bateko butano gasak.
Ontzi bateko ur irakinak.
Bonbilla piztu batek.
Higitzen ari den auto batek.
Tenkatutako goma elastiko batek.

55. Hausnartu etxean eta ikastetxean energia


aurrezteko moduei buruz. Bi ikaskiderekin
batera, idatzi energia aurrezteko hamar bat
jarrera.

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Energia elektrikoko zentralak


Eskema hauetan, energia elektrikoa sortzeko prozesuak
daude adierazita. Zutabe bakoitza zentral mota bati
dagokio.
Uraren energia
potentziala.

Erregaiaren
energia
kimikoa.

Haizearen
energia
mekanikoa.

Fisioaren
energia.

Uraren energia
zinetikoa.

Ur-lurruna
sortzea.

Hegalen
mugimendua.

Ur-lurruna
sortzea.

Turbinaren
biraketa.

Turbinaren
biraketa.

Turbinaren
biraketa.

Turbinaren
biraketa.

Energia zinetikoa Energia zinetikoa Energia zinetikoa Energia zinetikoa


sorgailura.
sorgailura.
sorgailura.
sorgailura.
Energia
elektrikoa.

Energia
elektrikoa.

Energia
elektrikoa.

Energia
elektrikoa.

56. Lotu eskema bakoitza dagokion zentral


motarekin.
a) Zentral nuklearra.
b) Zentral termikoa.

c) Zentral hidroelektrikoa.
d) Zentral eolikoa.

57. Esan zer energia-iturri erabiltzen den zentral


mota bakoitzean.
58. Zein zentraletan gertatzen da
energia-aldaketa?
59. Zein eskematan aipatzen dira energia-iturri
berriztaezinak?

60. Zer prozesutan isurtzen da karbono dioxido


gehien atmosferara?
61. Ingurumen-prozesu hauetatik, zein daude
lotuta atmosferara isurtzen den karbono dioxido
kantitatea handitzearekin?
a)
b)
c)
d)

Euri azidoa.
Ozono-geruza hondatzea.
Berotegi-efektua areagotzea.
Berotegi-efektua txikitzea.

62. Energia Nuklearraren Agentziaren eta


Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko
Erakundearen txosten batean, energia nuklearra
energia garbia dela esaten da. Txosten horrek
adierazten duenez, egun funtzionamenduan
dauden zentral nuklearrek urtean 1.200 milioi tona
karbono dioxido atmosferara isurtzea eragozten
dute; izan ere, energia bera lortzeko erregai fosilak
erabiliz gero, kutsatzaile kantitate hori isuriko
litzateke. Azaldu zertan oinarritzen den ondorio hori.
63. Egun, Espainian, bederatzi zentral nuklear
ari dira lanean, eta zentral gehiago egiteko
proiektuak geldiarazi dituzte.
Esan zentral nuklearren bi abantaila eta bi
eragozpen.
64. Eman etxean energia elektrikoa
erabiliz egiten dituzun energia-aldaketen
adibideak.

205

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 206

Laburpena
Magnitude fisikoa da, gorputzek beren baitan edo beste gorputz batzuetan aldaketak
eragiteko ahalmenarekin lotua. Nazioarteko Sisteman, jouletan (J) neurtzen da.

Energiaren ezaugarrien artean, hauek nabarmentzen dira:

Ezaugarriak

Kontserbatu egiten da.

Garraia daiteke. Transferitu egiten da.

Metatu egin daiteke.

Degradatu egiten da.

Energia mekanikoa. Bi energiaren batura da. Honako hauena:


Zinetikoa: mugitzen ari diren gorputzek dute.
Potentziala: altuera jakin batean dauden gorputzek dute.
Energia elektrikoa; adibidez, zentraletan sortzen dena.

Energia motak

Barne-energia; esaterako, gorputzek beren molekulen edo atomoen


mugimenduaren ondorioz dutena.
Energia elektromagnetikoa; adibidez, argi-erradiazioak eta irrati- eta
telebista-uhinek dutena.
Energia kimikoa: erreakzio kimikoetan ageri da.

ENERGIA

Energia nuklearra: elementu kimikoen nukleoetan dago.


Energia termikoa: partikulen mugimenduaren ondorioz sortzen da.

Energia-iturria energia duen ingurune natural edo ingurune


artifizial oro da, eta energia hori atera eta erabil dezakegu.
Erabilgarritasunari begira, honela sailkatzen dira:

Energia-iturriak

Energia-iturri berriztaezinak. Haien kantitatea mugatua denez,


erabili ahala agortzen dira. Ikatza, petrolioa, gas naturala eta
uranioa dira.
Energia-iturri berriztagarriak. Haien kantitatea mugagabea denez,
ez dira agortzen.

Hidraulikoa. Uretatik lortzen da. Zentral hidroelektrikoetan, energia


elektriko bihurtzen da energia hidraulikoa.
Eguzki-energia. Eguzkiaren erradiazio elektromagnetikoa da.
Termikoa edo fotovoltaikoa izan daiteke.

Iturri
berriztagarriak

Eolikoa. Haizeak sortzen du. Airesorgailuen bidez biltzen da, eta


haiek energia elektrikoa sortzen dute.
Biomasa. Materia organikotik lortzen da.
Geotermikoa. Lurraren barruko berotik dator.
Marea-energia. Mareetatik lortzen da.

ARIKETAK
65. Eman energia mota bakoitzaren adibide bat.
66. Osatu eskema, energia-iturri berriztagarri bakoitzaren alde onak eta alde txarrak adieraziz.
67. Egin taula bat, karbono dioxidoa isurtzen duten energia-iturriak eta isurtzen ez dutenak bereizteko.
Energia-iturriak
Berriztaezinak
Berriztagarriak

206

Karbono dioxidoa isurtzen dute atmosferara Ez dute karbono dioxidorik isurtzen atmosferara

832926 _ 0188-0207.qxd

21/2/08

13:29

Pgina 207

K.a. 3500. urte inguruan, gurpila


asmatu zuten (agian, zeramika
modelatzeko tornu gisa erabiltzeko). Handik zenbait mendetara (seguru asko, K.a. 3000.
urtean), gurpilak leretan jartzen
hasi ziren; izan ere, nekez herrestatzen ziren, baina gurpilei esker,
erraz eraman zitzaketen. Gurpilak ez ziren zuzeneko energiaiturria, baina marruskadura
gainditzen laguntzen zuten, eta
beraz, askoz energia gutxiago behar zen hari esker.
Halaber, garai hartan, gutxi gorabehera, almadia edo piragua
primitiboak erabiltzen hasi ziren,
uraren energiari esker kargak garraiatzeko. Beharbada, K.a.
2000. urte inguruan, belak erabiltzen hasi ziren, haizeaz baliatzeko; beraz, airearen mugimenduak garraioa bizkortu zuen,
eta horrez gain, ontziak ur-laster geldoen indarraren kontra
bultzatzea ere lortu zuten. K.a.
1000. urte inguruan, feniziarrek,
beren itsasontzietan, Mediterraneo itsasoa alde batetik bestera
zeharkatzen zuten.
K.a. 50. urtean, gutxi gorabehera, erromatarrak noria erabiltzen hasi ziren. Ur-laster bizkor
batek gurpil bat biraraz zezakeen, eta gurpil horrek, aldi berean, beste gurpil batzuk birarazten zituen, lan bat egin zezaten;
adibidez, aleak eho, meak zapaldu eta ura ponpa zezaten.

Haize-errotak ere orduan hasi ziren erabiltzen. Haietan, ur-lasterren ordez, haize-lasterrez baliatzen ziren gurpila mugiarazteko;
izan ere, ur-laster bizkor gutxi daude, baina haizea nonahi dago. Erdi
Aroan, haize-errotak garrantzi
handiko energia-iturria izan ziren
Mendebaldeko Europan. Halaber,
Erdi Aroan hasi zen gizakia labe
metalurgikoetan ikatz izeneko harri beltza erretzen, ontzietako iparrorratzetan energia magnetikoa
erabiltzen (gerora esplorazio-bidaia luzeak egiteko aukera eman
zuten iparrorratzek) eta gerran
energia kimikoaz baliatzen.
K.o. 670. urtean erabili zuten
energia kimikoa lehen aldiz suntsipena eragiteko (dena den, lehenago, gezi su-eragileak erabili zituzten). Uste da urte horretan
Siriako alkimista batek, Kaliniko
izenekoak, greziar sua asmatu
zuela. Greziar sua lehergailu sueragile primitiboa zen, sufrez eta
naftaz egina. Uste da su hari esker lortu zutela Konstantinopla
musulmanek egindako lehen setiotik babestea, 673. urtean.
ISAAC ASIMOV,
Zientziaren hastapenak.
Orbis SA argitaletxea

Asimov 1920ko urtarrilaren


2an jaio zen. Ume zela, familiarekin Ameriketako Estatu
Batuetara emigratu zuen, New
Yorkera, hain zuzen. New Yor-

ken, aitak denda txiki bat ireki zuen. Han, besteak beste,
egunkariak saltzen zituen, eta
han garatu zuen Isaacek irakurtzeko zaletasuna. Lehen
literatura-lana hamalau urte
besterik ez zituela idatzi zuen,
eta eskolako aldizkari batean
argitaratu zioten. Graduatu ondoren, Columbiako Unibertsitatean sartu zen, Kimikako
ikasketak egiteko. Zientzia fikzioarekin lotutako gaiak oso
gustuko zituenez, literaturan
jardutea erabaki zuen. Haren

kontakizun guztietan, robotak


eta beste pertsonaia batzuk ziren istorio fantastikoetako protagonistak. Itzelezko irudimena zuen Asimovek, eta horri
esker, hainbat literatura-sari
eman zizkioten; hala nola, Hugo eta Nebula sariak. Horrez
gain, hamalau aldiz izendatu
zuten honoris causa doktore.
Zientzia-fikzioaz eta gai zientifikoen dibulgazioaz gain, gai
historikoak eta haurrentzako
gaiak ere jorratu zituen Asimovek.

IRAKURTZETIK ULERTZERA
68. Nola erabili izan du gizakiak ura, energia
lortzeko?
69. Zer ideia helarazi nahi digu Isaac Asimovek
testuan?
70. Demagun lantegi bateko makinak mugitu behar
dituzula, gutxi kutsatzen duen energia merke bat
erabiliz. Zein erabiliko zenuke? Zergatik?
71. Gaur egun ere ura eta haizea aprobetxatzen
ditugu energia lortzeko. Zein energia lortzen
dugu?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Artikuluak:

Los propios dioses


ISAAC ASIMOV. Plaza & Janes argitaletxea
Zientzia-fikzioko eleberria, unibertso paraleloei eta energiaiturri agorrezinei buruzkoa.

Energa elica. As son los mayores molinos del mundo.


Muy Interesante. 258. zk. 2005eko maiatza

Energas alternativas
JOSE A. DOMINGUEZ GOMEZ. Equipo Sirius argitaletxea
Zenbait energia mota deskribatzen ditu, konbentzionalez
bestelakoak.

Las energas del futuro. National Geographic. 2005eko abuztua

Sarean:
www.erasolar.es
www.solariaenergia.com
Energia-iturri berriztagarriei buruzko webguneak.

207

IRAKURLEAREN TXOKOA

Teknologia primitiboa

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 208

11
NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Beroa eta tenperatura bereiziko dituzu.
Egiaztatuko duzu ukimena ez dela oso
fidagarria errealitate termikoei
antzemateko.
Beroaren efektuak interpretatuko dituzu.
Tenperatura zenbait eskala
termometrikoz neurtzen ikasiko duzu.
Beroa hedatzeko moduak identifikatuko
dituzu.
Materialak bereiziko dituzu, beroa
eroateko duten ahalmenari erreparatuta.
Gorputzen dilatazioari buruzko
esperimentu errazak egin eta emaitzak
interpretatuko dituzu.

Alkimista, David Tenier


Gaztearen lana.

Beroa
eta tenperatura

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 209

XVII. mendean, zientzialariek bazekiten tenperatu-

rak garrantzi handia zuela beren esperimentuetan,


baina artean, termometroa asmatu gabe zegoen, eta
beraz, zaila zen tenperatura kontrolatzea. Oro har,
tenperatura erregulatu behar zutenean, zientzialariek bero-iturri desberdinak erabiltzen zituzten.
Bero-iturri horiei eta haien ezaugarriei buruzko
deskribapenik xehatuenetako bat alkimista handi
batek idatzi zuen; hain zuzen, Martino Rulandok,
Rodolfo II.a Alemaniakoaren medikuak. Hamahiru
bero-iturri deskribatu zituen. Hona hemen adibide batzuk:
Ignis seu calor fimi equini. Zaldi baten simaurrak
emandako beroa. Zaldiak egin eta berehala hartu
behar zen, eta haren gernuaz busti. Bero gutxi
ematen zuen.

Ignis seu calor aeris. Gela bateko airea berotzen


zuen iturri batek emandako beroa. Biguna
zela idatzi zuen.
Ignis seu calor lampadis. Kandela piztuen suak
zuzenean emandako beroa. Haren indarra
piztutako kandela kopuruaren araberakoa zen.
Ignis seu balnei Maris. Maria bainuak emandako beroa. Bero handia zen.
Ignis seu balnei cinerum. Errautsek emandako
beroa. Potentzia handikoa zen.
Ignis nudus. Suak zuzenean objektuei emandako beroa.
Ignis reverberatorius. Labe
itxi baten barruan sortutako beroa.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Zenbait esperimentutan, garrantzitsua da
tenperatura kontrolatzea. Zergatik?
2. Gauza bera al dira tenperatura eta beroa?
3. Zer dira termometroak? Zertarako balio dute?
Nola lagun dezakete termometroek
tenperatura erregulatzen?
4. Demagun zurezko eta metalezko objektu bana
dugula, 25 C-ko tenperaturan. Zein irudituko
zaigu beroen?
Bilatu erantzuna
Zer da eskala termometriko bat?
Zenbat daude?

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 210

Bero eta tenperatura kontzeptuak

Askotan, bero eta tenperatura hitzak nahasteko joera dugu. Beraz, beroa
esaten dugunean, askotan, tenperaturaz ari gara. Eta gorputz bat bero
dagoela esatea, berez, okerra da; tenperatura jakin bat duela esan beharko genuke.
Orduan, zer da beroa?
Hizkera arruntean, bero hitza erabiltzen dugunean, sentsazio batez ari gara.
Baina denok ez ditugu sentsazio berak. Hots, gela batean beroa egiten duela esaten dugunean, litekeena da beste batentzat hotza egitea.
Hala ere, gela bateko tenperatura 18 C-koa dela esaten badugu, tenperatura altua ala baxua irudituko zaigu, baina datu hori ez da norberaren
sentsazioaren araberakoa.
Objektu bat bero dagoela esaten
dugunean, horrek ez du esan nahi bero
handia duenik, tenperatura altua duela
baizik.

Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen


dutenean batetik bestera transferitzen den energia da beroa.

Gorputz batetik beste batera igarotzen den energia termikoa da beroa. Beraz, gorputzek beroa galdu edo hartu egiten dute, baina ez dute berorik.
80 C-ko burdina zati bat 15 C-ko ura duen ontzi batean sartzen badugu, burdina hoztu egingo da, eta ura, berotu. Beroa burdinatik (tenperaturarik altuena duenetik) uretara (tenperaturarik baxuena duenera)
igaroko da. Bero-transferentzia horrek bien tenperaturak berdindu arte
iraungo du; hau da, oreka termikoa lortu arte.
Beroa neurtzea
Beroa igarotzako energia da, eta beraz, hura neurtzeko, energiaren
neurri-unitate berak erabiltzen dira. Nazioarteko Sisteman, joulea (J) da
bero-unitatea.
Haatik, askotan, kaloria unitatea (cal) ere erabiltzen da beroa neurtzeko. Joule bat 0,24 kaloriaren baliokidea da.
1 J = 0,24 cal
ARIKETAK
1. Fisikan, zuzena al da erradiadore batek beroa duela esatea?
2. Azaldu zientifikoki zer gertatuko den 10 C-ko ura duen ontzi batean
70 C-ko tenperaturan dagoen patata egosi bat sartzen badugu.
3. Bi gorputzek oreka termikoa lortu dute. Zer esan nahi du horrek?
4. Beroa igarotzako energia da. Zer esan nahi du adierazpide horrek
eta zergatik aplikatzen zaio beroari?
Edari bero bat ematen digutenean, edaria
apurka-apurka hozten hasten da.
Bero-transferentzia gertatuko da, eta edaria
giro-tenperaturara iristean amaituko da
prozesu hori.

210

5. Maiz, kilojoulea erabiltzen da bero-unitate gisa. Zenbat jouleri


dagokie kilojoule bat? Kalkulatu zenbat kaloriaren baliokide den
1 kJ.

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 211

Tenperatura eta barne-energia


Substantzia guztiak partikulaz osatuta daude: atomoz eta molekulaz.
Etengabe higitzen dira partikulak, ordenarik gabe, batzuk oso azkar, beste batzuk motelago... Mugimendu hori agitazio termikoa da.
Agitazio termikoaren ondorioz, energia zinetikoa du partikula bakoitzak. Gorputz baten partikula guztien energia zinetikoen baturari barne-energia esaten zaio.

100 C

600 C

Beraz, gorputz baten tenperatura beste batenabaino altuagoa denean,


horrek esan nahi du haren partikulak azkarrago higitzen direla.
Gorputz baten tenperaturak gorputz horrek zenbateko
barne-energia duen adierazten du.

Demagun ur kantitate desberdina duten bi ontzi ditugula eta ura tenperatura berean dagoela bietan. Ontzi horiek denbora berean eta berdin
berotzen baditugu, ikusiko dugu ur gutxien duen ontziaren tenperatura
igoko dela gehien.

B
100 C

1.200 C

Bi ontziek bero kantitate bera jaso dute, baina ez dute tenperatura-aldaketa bera izango, ur kantitatea ere ez baitute bera.

Sugarra
A kasuan
baino
handiagoa
da

Horrenbestez, zenbat eta bero handiagoa eman gorputz bati eta hark
zenbat eta materia kantitate partikula kopuru txikiagoa izan, orduan
eta gehiago igoko da haren tenperatura.
Zeri esaten diogu hotza, eta zeri beroa?
Giro berean, zenbait pertsonak sentsazio termiko desberdinak izan ditzakete; izan ere, bero eta hotz nozioak gure zentzumenek ematen dizkiguten sentsazioen araberakoak dira.
Beraz, gorputz bat hotz dagoela iruditzen zaigunean, haren tenperatura
gurea baino baxuagoa da. Bero dagoela iruditzen zaigunean, berriz, haren tenperatura gurea baino altuagoa da. Hobeto ulertzeko, esperimentu hau egin dezakegu: hiru ontzitan, ura sartuko dugu. Ezkerraldekoan,
0 C-ko tenperaturan sartuko dugu ura; erdikoan, 10 C-an; eta eskuinaldekoan, 25 C-an.
Ondoren, ezkerreko eskua sartuko dugu urik hotzena daukan ontzian,
eta eskuinekoa, berriz, urik beroena daukanean. Minutu batzuk igaro
ostean, erdiko ontzian sartuko ditugu bi eskuak.
Ezkerreko eskuan, eskuinekoan baino beroago nabarituko dugu erdiko
ontziko ura; izan ere, esku bakoitza lehen zer tenperaturatan egon den,
desberdina izango da sentsazio termikoa.

C
100 C

900 C

Barra A
kasuan
baino
meheagoa
da

Gorputz batek energia bero gisa hartzen


duenean, haren partikulak azkarrago
mugitzen hasten dira (A). Zenbat eta bero
handiagoa hartu (B), edo zenbat eta partikula
gutxiago izan gorputzak (C), orduan eta
azkarrago mugituko dira.

ARIKETAK
6. Zer da barne-energia?
7. Askotan, objektu beroek esaterako, berogailuek beroa askatzen
dutela entzuten dugu, eta objektu hotzek adibidez, izotzak, hotza
askatzen dutela. Zuzena al da hori esatea?

211

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 212

Beroaren eraginak
gorputzetan

Gorputz bati beroa ematean, haren partikulen mugimendua areagotu egiten da. Partikula bakoitzaren energia zinetikoa handitzean, barne-energia ere handitzen da, eta beraz, gorputzaren tenperaturak gora egiten du.
Horregatik, gorputzak handitu egiten dira edo egoeraz aldatzen dira.
Dilatazioa eta uzkurdura
Gorputz bat berotzean, hura osatzen duten partikulak azkarrago mugituko dira eta espazio handiagoa hartuko dute. Horren ondorioz, gorputzaren bolumena handitu egingo da (dilatazioa). Gorputzak beroa galtzen
badu, kontrakoa gertatuko da: partikulak gutxiago mugituko dira, gorputza hoztuko da, eta haren bolumena txikitu egingo da (uzkurdura).
Gorputz guztien (solidoen, likidoen eta gasen) bolumena aldatzen da,
beste gorputz batekin beroa trukatzen dutenean.
ARIKETAK
8. Zertarako balio dute zubietako
dilatazio-junturek?
9. Oso ur beroa duen kristalezko
edalontzi bat bat-batean hozten
badugu, apurtu egingo da.
Zergatik?
10. Noiz izango da altuagoa
metalezko zutoin bat, udan ala
neguan?

Solidoak

Solidoak dilatatzen dira gutxien; izan


ere, haien partikulak oso hertsiki lotuta
daude.
Trenbide-errailak pixka bat bereizita
daude, beroa egiten duenean erraz dilatatu
ahal izateko. Bestela, deformatu egingo
lirateke.

212

Dilatazioa deritzo gorputz batek energia bero gisa hartzen


duenean gorputz horren bolumena handitzeari.

Substantziak nolakoak diren eta zer egoeratan dauden, halakoa izango da


dilatazioa. Oro har, gasak likidoak baino gehiago dilatatzen dira, eta likidoak, berriz, solidoak baino gehiago.
Dilatazioak aldaketa handiak eragin ditzake gorputzetan. Esate baterako, zubi bat dilatatuz gero, zenbait zentimetro handi daiteke haren luzera. Horrelako aldaketek gorputzen funtzionaltasunean eraginik izan ez
dezaten, tarte batzuk uzten dituzte zubiaren zenbait atalen artean. Tarte horiek dilatazio-junturak dira.

Likidoak

Likidoetan, partikulen arteko loturak


solidoetan baino ahulagoak dira.
Hori dela-eta, tenperatura igotzean,
haien barne-energia gehiago aldatzen da,
eta gehiago dilatatzen dira.
Termometroetan, merkurioa erabiltzen da,
dilatazio-ahalmen handia duelako.

Gasak

Gasen partikulak oso bereizita daude


elkarrengandik, eta oso azkar eta aske
mugitzen dira. Beraz, berotzen direnean,
asko dilatatzen dira gasak.
Baloi bat berotzean, haren tamaina handitu
egiten da, haren barruko airea asko
dilatatzen delako.

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 213

Egoera-aldaketak
Ia substantzia guztiak egon daitezke materiaren hiru egoeretan: solido-,
likido- eta gas-egoeran. Substantzia baten egoera aldatzen bada, egoera-aldaketa gertatzen da.
Substantzia baten partikulen antolaketa-modua aldatzeari
esaten zaio egoera-aldaketa.

Gorputz baten egoeran bi gauzak dute eragina, batik bat: presioak eta
tenperaturak. Gorputzaren egoera aldatuko bada, aldagai horietako
bat aldatu behar da, edo biak.
Egoera-aldaketak honelakoak izan daitezke:
Aurreranzko aldaketak

Aurreranzkoak. Gorputz bati beroa ematen zaionean


gertatzen dira; urtzea, baporizazioa eta sublimazioa dira aurreranzko aldaketak.
Atzeranzkoak. Gorputz batek beroa galtzean gertatzen
dira; kondentsazioa, solidotzea eta atzeranzko sublimazioa dira atzeranzko aldaketak.

So
lid
otz
ea

Ur
tze
a

Solidoa

a
azio
oriz
Bap

Aitzitik, gas-substantzia bat hoztean, haren partikulen agitazioa txikitu egingo da,
eta substantzia likido-egoerara igaroko da
(kondentsazioa). Hozten jarraituz gero,
are motelago mugituko dira partikulak,
eta substantzia solido-egoerara igaroko
da (solidotzea).

Atzeranzko aldaketak

zioa
tsa
den
Kon

Substantzia solido baten tenperatura igotzean, haren partikulen agitazioa handitu egingo da. Hura berotzen jarraituz
gero, are azkarrago mugituko dira partikulak, eta substantzia
likido-egoerara igaroko da (urtzea). Eta gehiago berotzen
badugu, partikulak gehiago mugituko dira, eta substantzia
gas-egoerara igaroko da (baporizazioa).

Likidoa

Gasa

zioa
Sublima

ko
Atzeranz
ioa
sublimaz

Zenbait solido adibidez, naftalina zuzenean igaro daiteke solidotik gasera (sublimazioa), eta gasetik solidora (atzeranzko
sublimazioa).
Urtze- eta irakite-tenperaturak
Egoera-aldaketa bat gertatzen denean, gorputzaren tenperatura ez da aldatzen, nahiz eta beroa ematen edo kentzen jarraitu. Energia hori partikulen arteko loturak desegiteko edo sortzeko erabiltzen da, gorputza
egoeraz alda dadin.
Substantzia solido batek urtzeko eta likido-egoerara igarotzeko behar
duen tenperaturari urtze-tenperatura esaten zaio.
Substantzia batek irakiteko eta likido-egoeratik gas-egoerara igarotzeko
behar duen tenperaturari irakite-tenperatura esaten zaio.

ARIKETAK
11. Solido bat berotzean,
gas-egoerara igaroko da.
Azaldu.
12. Urak, berotu eta irakiten hasten
denean, 100 C-ko tenperatura
konstanteari eusten dio,
nahiz eta berotzen jarraitu.
Zer gertatzen da ematen
diogun beroarekin?

Bi tenperatura horiek substantzia bakoitzaren bereizgarriak dira.

213

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 214

3
F

C
212
200

100

32

K
100

373

Tenperatura neurtzea

Tenperatura zenbait eskala termometrikoren bidez neur daiteke. Eskala horiek graduatzeko, erreferentzia-puntuak erabiltzen dira. Puntu
horiek konstanteak dira.

80

353

60

333

Erreferentzia-punturik erabilienak zenbait substantziaren egoera-aldaketei dagozkien tenperaturak dira; izan ere, presio-baldintza beretan,
egoera-aldaketak gertatzeko tenperaturak finkoak dira. Esate baterako,
atmosfera bateko presioan, urarn urtze- eta irakite-tenperaturak erabiltzen dira.

313

Behin erreferentzia-puntuak zehaztuta, zati berdinetan banatu behar da


haien arteko distantzia; horrela, eskala termometrikoa lortzen da.

40

20

293

273

Celsius, Fahrenheit eta Kelvin eskalen arteko


alderaketa.

Hiru eskala termometriko daude, eta bakoitzak erreferentzia-puntu bat


erabiltzen du. Hauek dira eskala termometriko horiek: Celsius, Fahrenheit eta Kelvin.
Celsius eskala (C)
Herrialde gehienetan, eskala hori erabiltzen dute gehien. Celsius gradutan (C) neurtzen du tenperatura. Erreferentzia-puntuak uraren urtze- eta
irakite-tenperaturei dagozkie. Uraren urtze-tenperaturari 0 C-ko balioa
ematen zaio, eta irakite-tenperaturari, berriz, 100 C-koa. Bi balio horien arteko tartea 100 zati berdinetan banatzen da, eta zati bakoitza
1 C-i dagokio.
Beraz, eskala hori zentigradua da, erreferentzia-puntuen artean 100 tarte daudelako.
Zero gradutik beherako tenperaturak zenbaki negatiboen bidez adierazten dira, eta zero azpiko tenperaturak esaten zaie.
Fahrenheit eskala (F)

ARIKETAK
13. Zer dira eskala termometriko
bateko erreferentzia-puntuak?
Zein dira termometro bat
graduatzeko erabiltzen diren
puntu finkoak?
14. Giza gorputzaren ohiko
tenperatura 37 C ingurukoa da,
Adierazi tenperatura hori
K-etan eta F-etan.
15. Esperimentu batean, gorputz
baten tenperatura 1 C igo dela
ikusi dugu. Esan al dezakegu
tenperatura 1 F igo dela?
Eta 1 K igo dela?

214

Eskala horretan, Fahrenheit gradutan (F) neurtzen da tenperatura.


Uraren urtze-tenperatura 32 F-eko tenperaturari dagokio, eta irakitetenperatura, 212 F-ekoari. Bi puntu horien artean, 180 tarte daude; beraz, ez da eskala zentigradua. Tarte bakoitza 1 F-i dagokio.
C-ak F-etara aldatzeko, edo alderantziz, formula hauek erabiltzen
dira:
5(TF 32)
9
TC
TF TC
32
9
5
Eskala absolutua edo Kelvin eskala (K)
Arlo zientifikoan erabiltzen da gehien. Eskala horretan, 273 K-eko balioa
eman zaio uraren urtze-puntuari, eta 373 K-ekoa, irakite-tenperaturari.
Bi balio horien arteko tartea 100 zatitan banatzen da, eta zati bakoitza
1 K-i dagokio. Beraz, eskala zentigradua da.
Nazioarteko Sistemako tenperatura-unitatea da. C-ak K-etara aldatzeko, edo alderantziz, formula hauek erabiltzen dira:
TK TC 273

TC TK 273

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 215

Termometroa

Tenperatura neurtzeko, termometroak erabiltzen dira. Tenperatura-aldaketak gorputz baten ezaugarriren batean duen eraginean oinarritzen
da haien funtzionamendua; adibidez, likido baten bolumenean, gas baten presioan eta eroale baten erresistentzia elektrikoan duen eraginean.
Termometrorik ohikoenen funtzionamendua haien barruko likido baten
dilatazioan edo uzkurduran oinarrituta dago. Likidorik erabilienak merkurioa eta alkohol koloreztatua dira.

Alkohol
koloreztatua

Merkuriozko termometroak
Merkurioa metala da, baina, giro-tenperaturan, likido-egoeran dago.
Ondo eroaten du beroa. 357 C-an irakiten du eta 39 C-an urtzen da.
Merkuriozko termometroak bi atalez osatuta daude. Bata metal likidodun tanga bat da, eta bestea, horma meheko beirazko hodi bat. Hodi horretan, metala mugitzen da tenperatura aldatzen denean.
Termometro batek gorputz bat ukitzen duenean eta gorputzak beroa
ematen dionean, merkurioa dilatatu egiten da eta luzera handiagoa hartzen du graduatutako hodian.

Alkoholezko termometroek oso tenperatura


baxuak neurtzeko balio dute, eta beraz,
tenperatura atmosferikoa neurtzeko
erabiltzen dira.

ARIKETAK
Merkurioa

Termometro klinikoak gorputz-tenperatura neurtzeko erabiltzen


dira. Behealdean, estugune bat dute, merkurioa, dilatatu
ondoren, tangara itzul ez dadin. Horri esker, merkurioak
adierazitako tenperatura-markak bere horretan jarraitzen du,
nahiz eta gorputza ukitzen egon ez. Nahikoa da termometroa
pixka bat astintzea, merkurioa tangara jaisteko.

16. Zergatik erabiltzen da


merkurioa termometroetan, eta
ez ura? Izan ere, ura askoz
merkeagoa da.

JAKINGARRIAK

Egin termometro bat

Probatu termometroa: hartu botila esku artean


bost minutuan. Zer gertatu da? Ondoren, jarri botila
ur hotzez betetako ontzi batean. Zer gertatu da?
Azkenik, sartu termometroa ur beroa duen ontzi batean.
Zer gertatu da?

Kristalezko
botila,
tapaduna

Freskagarrilastotxoa
Ura

A
lk
oh
ol
a

Material hau beharko duzu: kristalezko botila bat,


tapaduna; plastilina; ura; alkohola; koloratzailea;
eta freskagarri-lastotxo bat. Egin zulo txiki bat botilaren
tapan, lastotxoa sartzeko modukoa. Nahasi ura eta
alkohola, zati berdinetan, eta bete botilaren laurden
bat. Gehitu koloratzaile tanta batzuk nahasteari, kolorea
emateko. Jarri tapa botilan eta zigilatu plastilinaz, airea
sartu eta irten ez dadin. Kanpoaldea ukituko duen atal
bakarra lastotxoa izango da.

Plastilina
Koloratzailea

215

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 216

Beroaren hedapena

Beroa gorputz batetik beste batera igaro daiteke, edo gorputz berean,
puntu batetik beste batera. Eta hori hiru modutan egiten du: eroapenez,
konbekzioz eta erradiazioz.
Beroa hiru modu horietan heda daiteke aldi berean, baina normalean,
haietako batean soilik hedatzen da.
Eroapena
Beroak solidoetan zehar hedatzeko erabiltzen duen mekanismoa
da eroapena.

Solidoaren
partikulak

Esku batekin metalezko hagatxo baten muturrari heltzen


badiogu eta beste muturra metxero baten sugarrera hurbiltzen badugu, helduta dugun muturraren tenperatura
igo egingo da pixkanaka. Beroa hagatxoaren partikuletan zehar hedatzen da, eroapenez.
Fenomeno hori arrazoi honengatik gertatzen da: beroaren eraginpean dauden partikulen energia zinetikoa handitu egiten da, eta partikulak azkarrago mugitzen hasten
dira. Mugimendua aldameneko partikuletara transferitzen da. Haien tenperatura ere igotzen da, eta aldi
berean, aldamenekoei transmititzen diete.

Beroaren noranzkoa
eroapenez hedatzean

Konbekzioa
Beroa fluidoetan likidoetan eta gasetan hedatzen duen
mekanismoa da konbekzioa.

Gas
partikulak

Likido
partikulak

Likido edo gas bat berotzean, haren partikulek energia handiagoa lortzen
dute, eta azkarrago mugitzen eta bereizten hasten dira. Hori dela-eta,
substantziaren bolumena handitu egiten da, eta tenperaturarik
altuena duten partikulek igotzeko joera dute.

Konbekziokorronteak

Likido edo gas bat behealdetik berotzean, eremu horretako tenperaturak gora egiten du, eta beheko partikulak igotzen hasten dira. Partikula horiek utzitako
espazioa goiko geruzetako partikulek hartzen dute;
izan ere, tenperatura baxuagoa dute eta behera egiten dute. Bero-iturriarekin kontaktuan jartzean, jaitsitako partikulen tenperaturak gora egiten du, eta
igotzen hasten dira. Hau da, likidoaren edo gasaren
partikulen zirkulazioa sortzen da, eta horrek konbekzio-korronteak eragiten ditu.
Konbekzio-korronteen bidez, zenbait fenomeno azal
daitezke; esaterako, hodeien, haizeen eta itsas lasterren eraketa.

216

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 217

Erradiazioa
Beroa ingurune materialik gabe hedatzeko mekanismoa da
erradiazioa.

Hortaz, hutsean ere heda daiteke beroa. Esate baterako, fenomeno horren bidez iristen da Lurrera Eguzkiaren beroa.
Gorputz guztiek ematen eta xurgatzen dute beroa erradiazio gisa. Eskuarki, zenbat eta altuagoa izan gorputz baten tenperatura, orduan eta
irradiatze-energia handiagoa igorriko du.
Gorputz guztiek ez dute erradiazioak xurgatzeko ahalmen bera.

Gorputz batek, tenperatura jakin bat hartzen


duenean, ikusteko moduko erradiazioa igor
dezake. Adibidez, metal bat berotzean, eskua
hurbiltzen badugu (baina metala ukitzera iritsi
gabe), beroa nabarituko dugu. Eta gehiago
berotzen badugu, kolore gorria hartuko du; izan
ere, orduan, argi gorri gisa igortzen du energia.
Burdinazko barrak, gori-gori.

JAKINGARRIAK

Nola funtzionatzen dute berotegiek?

Eguzki-argiak berotegiko
hormak zeharkatu eta
landareak eta lurra
berotzen ditu.

Berotegiak beirazko edo plastikozko eraikinak dira, eta haietan,


landareak hazten dira urte osoan, kanpoaldean baino
tenperatura altuagoan.
Eguzkiaren erradiazioak berotegiko beirazko horma
gardenak zeharkatzen ditu. Ondoren, berotegiaren barruko
landareak eta lurra, eguzki-erradiazioaren ondorioz, berotzen
hasten dira. Eguzki-argiak berotutako objektuek beroa ematen
dute, erradiazio gisa. Bero horren zati bat ez da kanpoaldera
irteten. Hori dela-eta, berotegiaren barruko tenperaturak gora
egiten du.

Eguzkierradiazioa

Berotegi-efektu hori atmosferan ere gertatzen da. Batik bat,


CO2 gasak eragiten du; izan ere, erradiazioen zati bat atxikitzen
du gas horrek. Beraz, berotegi-efekturik gabe, erradiazio horiek
espaziora irtengo lirateke.
Berotegiek aireztapen-sistemak dituzte, aire beroaren zati bat
irteteko. Zure ustez, zertarako instalatzen dira sistema horiek?

Landareek eta lurrak igorritako beroak, ezin duenez


ihes egin, berotegiaren barrualdea berotzen du.

ARIKETAK
17. Gorputz bat eroapenez berotzen denean, lekualdatu egiten al dira
haren partikulak? Zer higidura mota dute partikulek?
18. Demagun esne beroz betetako kikara bat daukagula esku artean.
Zer prozesuren bidez ematen digu beroa kikara horrek?

217

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 218

Eroale eta isolatzaile termikoak

Esku batez mailu baten zura eta besteaz haren atal metalikoa ukituz gero, zura metala baino askoz beroago dagoela irudituko zaigu. Hala ere,
termometro batez bi atalen tenperatura neurtuz gero, tenperatura bera
dutela egiaztatu ahal izango dugu.
Substantziek guztiek ez dute beroa eroateko ahalmen bera. Hori kontuan hartuta, bi material mota bereizten dira: eroale eta isolatzaile termikoak.
Eroale termikoak
Kristal bikoitzeko leihoek aire-ganbera
dutenez, ondo isolatzen dute eta beroa
galtzea eragozten dute, kristal bakarreko
leihoek ez bezala. Airea beroaren eroale
txarra delako gertatzen da hori.

ARIKETAK
19. Beroa eroateko ahalmena
aintzat hartuta, zer substantzia
mota da plastikoa?
20. Zergatik jartzen dira kristal
bikoitzeko leihoak etxeko leku
hotzetan?
21. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean isolatzaile termiko eta
eroale termiko adierazpideak.

Puntu batetik beste batera beroa ondo eroaten duten materialak dira.
Oro har, metal guztiak beroaren eroale onak dira; besteak beste, urrea,
zilarra eta burdina.
Material eroaleek hotz- edo bero-sentsazioak sortzen dituzte ukitzen ditugunean; izan ere, material horietan, oso azkar gertatzen da energiatrukea.
Isolatzaile termikoak
Beroa ondo eroaten ez duten materialak dira. Eskuarki, porotsuak edo
zuntzezkoak dira eta airea dute barruan. Esate baterako, zura eta plastikoa isolatzaile termikoak dira.
Airea isolatzaile ona da. Hori dela-eta, artilezko arropan eta kristal bikoitzeko leihoetan, ez da berorik transmititzen eroapenez, tartean airea baitute.
Gorputzaren ehunak ere isolatzaile onak dira. Hori dela-eta, gure organismoa bero egon daiteke, 37 C-ko tenperatura konstantean, baita hotz
egiten duenean ere.

JAKINGARRIAK

Beroa ematen al dute berokiek?


Eskuarki, artilezko jertseek edo tapakiek beroa ematen digutela
uste dugu, eta beraz, hotzetik babesten gaituztela. Hala ere,
gorputzek ez dute berorik. Hortaz, esan al dezakegu berokiek
beroa ematen dutela?
Egia esan, hau gertatzen da: arropa horiei esker, aire-geruza
bat dago gure gorputzaren gainazalaren eta ehunaren artean,
eta horrek termikoki isolatzen gaitu kanpoaldeko hotzetik.
Horrenbestez, berokiek organismoa berotzen dutela
iruditzen bazaigu ere, kanpoaldetik isolatu baino ez gaituzte
egiten, eta horri esker, gure gorputzak ez dio giroari berorik
ematen; izan ere, giroko tenperatura gure gorputzarena
baino baxuagoa da.
Izotz zati bat tapaki batez estaltzen badugu eta beste izotz zati bat
estali gabe uzten badugu, zein urtuko da lehenbizi?

218

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 219

Larruazala, beroa hautemateko


organoa

Gure organismoaren eta ingurunearen arteko ukipen-gainazala da


larruazala. Hainbat zentzumen-errezeptore ditu, eta haiei esker, zenbait
sentsazio nabaritzen ditugu; besteak beste, tenperatura-aldaketak, presio-aldaketak eta mina.
Bat-bateko tenperatura-aldaketak bai tenperaturak behera egitea, bai
gora egitea hautematen dituzten errezeptoreei termorrezeptoreak esaten zaie.
Errezeptore horiek gorputzaren gainazalean banatuta daude, uniformetasunik gabe. Esate baterako, beroa hobeto hautematen da masailetan,
esku-azpietan edo oinazpietan baino.
Halaber, iraupen luzeko estimuluren bat dagoenean, egokitu egiten dira
termorrezeptoreak. Erraz egiazta daiteke hori: nahikoa da esku bat ur
hotzetan sartzea, eta ondoren, ur berotan. Hasieran, oso nabarmena da
tenperatura aldatu delako sentsazioa, baina errezeptoreak moldatzeko
denbora-tarte baten ondoren, sentsazio termikoa txikitu egiten da.
Bi termorrezeptore mota daude:
Ruffiniren korpuskuluak. Bero-sentsazioak hautematen dituzte.
Larruazaleko alde sakonean daude, eta larruazalarena baino tenperatura altuagoek suspertzen dituzte. Oso ugariak dira aurpegian.
Krauseren korpuskuluak. Hotz-sentsazioak hautematen dituzte.
Ruffinirenak baino sakonera txikiagoan daude eta ugariagoak dira.
Gorputz osoan, 260.000 inguru daude. Hori dela-eta, hotzarekiko
gara sentikorragoak gizakiok, beroarekiko baino. Asko daude bizkarrean, eta beraz, hotzarekiko oso sentikorra da bizkarra.

Termorrezeptoreei esker, objektu jakin baten


tenperatura gure gorputzarena baino
altuagoa edo baxuagoa den hauteman
dezakegu. Alabaina, errezeptore horiek ez
dute objektuen tenperatura hautematen,
ezta gutxi gorabehera ere.

Larruazalaren egitura

Ileak

Epidermisa

Ruffiniren
korpuskulua

ARIKETAK
22. Nola esaten zaie larruazalean
tenperatura-aldaketak
hautematen dituzten
errezeptoreei?
Krauseren
korpuskulua

23. Zertan dira desberdinak


Ruffiniren korpuskuluak eta
Krauserenak?
24. Zergatik gara pertsonak
hotzarekiko sentikorragoak,
beroarekiko baino?

219

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 220

JAKINGARRIAK

Izaki bizidunak tenperaturara nola moldatzen diren


Izaki bizidunen eguneroko jarduera, neurri handi batean,
inguruneko tenperaturak baldintzatuta dago.
Urak bero kantitate handiak xurgatu eta askatzen ditu,
baina geldiro-geldiro. Hori dela-eta, ur-ingurunean
txikiagoak dira tenperatura-bitarteak, lehorrean
baino.
Oro har, zero azpiko gradu batzuetako tenperatura duten
lekuetan eta 50 C-tik gora daudenetan, izaki bizidun
gutxi bizi da.

Izan ere, tenperatura baxuek erreakzio metabolikoak


geldiarazten dituzte, eta altuek, berriz, zenbait molekula
organiko desnaturalizatzen dituzte.
Leku horietako izaki bizidunak muturreko
tenperaturetara moldatu dira.
Esate baterako, organismo euritermoak
tenperatura-bitarte handiak jasateko gai dira; adibidez,
txakurrak. Eta organismo estenotermoek, berriz, oso
tenperatura zehatza behar dute; esaterako, pinguinoek.

Klima beroetako animaliek apendize


handi-handiak dituzte, eta haietan,
odol-hodi asko. Horri esker, odola
hozten dute.

Animalia homeotermoek etengabe


sortzen dute beroa, kontsumitzen
dituzten elikagaien degradazioari
esker.

Inguruneko tenperatura asko aldatzen


denean, zenbait animalia, moldatu
ahal izateko, letargian sartzen
dira.

Urak, lurruntzen denean, bero kantitate


handia kontsumitzen du.
Prozesu horrek hozte-efektua
sortzen du.

Animalia poikilotermoak esate


baterako, narrastiak, hotzetik isolatzeko,
lurpean edo babeslekuetan ezkutatzen
dira. Udan egoten dira aktiboago.

Haize handia dagoenean eta tenperatura


zero azpiko 30 C-tik beherakoa denean,
pinguinoak elkartu egiten dira, eta horri
esker, bero gutxiago galtzen dute.

Klima hotzetako landareek forma


biribilak dituzte eta altuera txikikoak
izaten dira. Horri esker, nekez hozten
dira.

Hostoerorkorreko zuhaitzek hostoak


galtzen dituzte neguko hiletan.
Izan ere, horri esker, ez dute hainbeste
energia galtzen.

Kaktusak klima beroetara moldatuta


daude. Haien zurtoinek ura metatzen
dute, eta haien hostoak arantzak dira,
transpirazioa ahalik txikiena izate aldera.

220

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 221

Zientzia zure esku


Emaitzak interpretatzea. Gorputzen dilatazioa
Substantzia gehienak dilatatu egiten dira, haien
tenperaturak gora egiten duenean. Salbuespenetako
bat ura da; izan ere, bolumen handiagoa hartzen du
solido-egoeran, likido-egoeran baino.

Airea, ia gas guztiak bezala, oso sentikorra da


tenperatura-aldaketekiko, eta erraz dilatatzen da.
Horixe egiaztatuko dugu, zenbait esperimentu
errazen bidez.

1. Hoztean, airea uzkurtu egiten da. Tapoi

3. Emaitzak interpretatuko ditugu. Hoztean, airea

hariduneko plastikozko botila bat hartu eta


bero-iturri batetik hurbil utziko dugu, irekita.
Eguzkitan jarriko dugu tarte batez, edo
erradiadore batetik gertu. Botila oso bero
dagoenean, tapoia jarriko diogu. Barruko airea
bero dagoenez, dilatatuta egongo da.
Ondoren, botila hozkailuan sartuko dugu; edo
hobeto, izozkailuan. Hamabost minututik
ordubetera bitartean itxarongo dugu (hozkailua
zer hotz dagoen). Botila hozkailutik ateratzean,
zapalduta dagoela ikusiko dugu, barruko airea
uzkurtu egin delako.

2. Berotzean, airea dilatatu egiten da. Beirazko ontzi

uzkurtu egiten da, eta berotzean, berriz, dilatatu


egiten da. Baina esperimentuek beste gauza bat
ere jarri dute agerian: hozkailuan jarri dugun
plastikozko botilako aireak, uzkurtzean, presio
txikiagoa egiten du botilaren barrutik, eta presio
atmosferikoak zanpatu egiten du botila, haren
barruko eta kanpoko presioak berdintzen diren
arte.
Erlenmeyer matrazea berotzean, airea dilatatu
egiten da eta presioa eragiten dio ontziaren
barne-gainazalari. Barruko presioa presio
atmosferikoa baino handiagoa denean, kanporantz
bultzatzen du tapoia, ahotik irtenarazi arte.

bat behar dugu, suarekiko erresistentea eta


artelazkizko tapoi batez estaltzeko modukoa
(onena erlenmeyer matraze bat edo saio-hodi bat
erabiltzea da).
Tapoirik gabe sartuko dugu hozkailuan, eta hotz
dagoenean, kortxozko tapoia jarri eta su geldoan
jarriko dugu, haren tenperatura poliki-poliki
igotzeko. Berotzean, bolumen handiagoa hartzen
hasiko da barruko airea. Azkenean, kortxoa
bultzatu eta irtenaraziko du.

Hoztean, airea uzkurtu egiten da, eta


botila zapalduta geratzen da.

Berotzean, airea dilatatu egiten da, eta


tapoia ahotik irteten da.

ARIKETAK
25. Demagun beirazko flasko bat daukazula, marmeladakoen modukoa, aire beroz beteta. Demagun hura
ondo itxi eta hozkailuan sartu duzula, hoztu arte. Nolakoa izango da flaskoaren barruko airearen presioa, itxi
zenuenean baino handiagoa, txikiagoa ala berdina? Nola egongo da tapa, itxi zenuenean baino estuago, solteago
ala berdin?
26. Demagun bi beirazko flasko berdin-berdin dituzula. Bata bero handia (40 C) egiten duen gela batean ireki eta
berriro itxi duzu. Bestearekin gauza bera egin duzu, baina hotz-ganbera batean; hain zuzen, 2 C-ko tenperatura
duen gela batean. Orain, mahai gainean dituzu bi flaskoak. Biek dute aire-bolumen bera, baina ba al dute aire
kantitate bera? Bakoitzaren pisua doitasun-balantza baten bidez neurtuko bazenu, zeinek izango luke pisurik
handiena? Zergatik?
27. Zer gertatuko da hozkailutik plastikozko botila zanpatua atera eta oso ur beroz betetako ontzi batean sartuz gero?
Deskribatu zer gertatuko den eta interpretatu emaitzak.

221

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 222

Ariketak
28. Azaldu nola hedatzen den beroa bi kasu
hauetan.
a) Hozkailua irekitzean.
b) Kikara bat salda hozten uztean.
29. Zerk du tenperaturarik altuena, zopa beroko plater
batek ala izotz-bloke batek? Zeinek du berorik
handiena? Eman arrazoiak.
30. Esan esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren eta
zuzendu okerrak.
a) Beroak gorputz batek eman edo xurga dezakeen
tenperatura neurtzen du.
b) Objektuek ez dute berorik; tenperatura jakin batean
daude.
c) Objektu baten tenperatura haren materia
kantitatearen araberakoa da.
d) Objektu guztiek dute tenperatura.
e) Tenperatura desberdina duten bi objektuk elkar
ukitzen dutenean, beroa trukatzen dute.
f) Beroak gorputzen energia neurtzen du.

36. Egin taula bat zure koadernoan,


egoera-aldaketa guztiak eta haien ezaugarri
nagusiak azaltzeko.
37. Ura sartu dugu paperezko madalena-molde
batean. Ondoren, alkohol-erregailu bat erabiliz,
moldea berotu dugu, ura irakiten hasi den
arte. Moldeko ura guztiz agortu baino lehen,
erregailua kendu dugu haren azpitik. Egiaztatu dugu
moldearen papera ez dela erre.
Azaldu zergatik ez den papera erre, ura irakiten hasi
arren.

31. 150 C-an dagoen burdinazko hagatxo bat 25 C-an


dagoen urez betetako ontzi batean sartu dugu.
a) Zer energia mota igarotzen da hagatxo metalikotik
uretara?
b) Nola esaten zaio hagatxotik uretara energia
igarotzeko prozesuari?
c) Zer prozesu gertatuko da handik gutxira?
32. Bidaia bat egingo dugu New Yorkera, eta egunkari
batean ikusi dugu han, azken egunetan eta batez
beste, 22 F-ko tenperatura erregistratu dela. Zer jantzi
mota sartu behar dugu maletan?
33. Amoniakoaren urtze- eta irakite-puntuak 195 eta
240 K-ekoak dira, hurrenez hurren. Adierazi
tenperatura horiek Celsius eskalan.
34. Ordenatu tenperatura hauek handienetik
txikienera:
a) 22 C

b) 200 K

c) 200 F

35. Honako efektu hauetatik, zein eragin ditzake


beroak?
a) Eguzkitan jarritako plastikozko pilota baten
bolumena handitzea.
b) Izozmendi bat urtzea.
c) Edalontzi bateko ura lurruntzea.
d) Aluminiozko koilara baten luzera handitzea.

222

38. Izozkia edo tarta izoztua erosten dugunean,


porexpanezko ontzi batean ematen digute, eskuarki.
Zure ustez, zergatik erabiltzen dute porexpana?
39. Zergatik dira plastikozkoak edo zurezkoak
zartaginen eta sukaldeko beste tresna batzuen
heldulekuak?
40. Ikaskideekin batera, hartu hamar izotz-koskor,
tamaina berekoak, gutxi gorabehera. Ondoren,
bildu haietako bost artilezko bufanda batean
eta utzi gainerako bostak plater batean, bildu
gabe. Itxaron minutu batzuk eta egiaztatu zer
gertatu den.
a) Urtu al dira izotz-koskor guztiak?
b) Urtzeko, denbora bera behar izan al dute koskor
guztiek?
c) Beroa eman al die artilezko bufandak
izotz-koskorrei?
d) Nola azal dezakezu gertatutakoa?
41. Esperimentu batean, tamaina bereko bi
izotz zati jarri zituzten ontzi banatan, 17 C-ko
giro- tenperaturan. Ontzi horietako bat zurezkoa
zen, eta bestea, metalezkoa. Zure ustez, zer izotz
zati urtu zen lehenbizi?

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 223

42. Hartu erabilitako paper zati bat eta egin kiribil


bat. Lotu hari bat eta eskegi erradiadore edo kandela
piztu baten gainean, kandelaren sugarrak papera ez
ukitzeko moduan.
a) Zer gertatzen da?
b) Nola azal dezakezu?
c) Zer fenomeno gertatu da?

46. Ikertu zer diren termostatoak eta nola


funtzionatzen duten. Zer tresnatan erabiltzen dira?
47. Esan grafiko honetako zer tarte dagokion
zerrendako prozesu bakoitzari.
Tenperatura
(C)

C
50
B

0
A

44. Zure ustez, zergatik lehortzen da azkarrago arropa


haizea dabilenean, haizerik ez dabilenean baino?

a) Lurrun-lisaburdina batez lisatzean.


b) Erradiadore batek gela bat berotzean.
c) Ohiko bonbilla baten argia.

E
D

100

43. Harrizko zoru batean oinutsik ibiltzen garenean,


hotz-sentsazio handiagoa dugu, alfonbra edo parket
gainean baino, nahiz eta tenperatura bera izan. Zure
ustez, zergatik gertatzen da hori?

45. Esan nola hedatzen den beroa honako kasu


hauetan.

150

-50
0

a)
b)
c)
d)
e)

25

50

75 100 125 150 175 200

Denbora
(min)

Tenperatura ez da aldatzen.
Tenperaturak gora egiten du.
Egoera-aldaketa gertatzen ari da.
Likidoaren tenperatura igo egiten da.
Gasaren tenperaturak gora egiten du.

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Zenbateraino igo daiteke substantzia


baten tenperatura?
Substantziak hiru egoeretako batean daude naturan:
solido-, likido- edo gas-egoeran. Substantziaren egoera
tenperaturaren araberakoa da, nagusiki. Haren
tenperatura aldatuz gero, gorputzak egoeraz aldatzea
lor dezakegu.
Grafikoan, substantzia puru jakin baten 200 g-ko
kantitatea berotzean gertatutako aldaketak daude
adierazita.

Tenperatura (C)

100
E
80

60
C
40
20

10

20

30

40

50

60

Denbora
70 (min)

48. Gorputz baten tenperatura igotzean:

52. Zure ustez, zer gertatzen da substantzia


irakite-puntura iristen denean?

a) Gorputzak energia askatzen du.


b) Gorputzak energia xurgatzen du.

a) Beroa hartzen jarraitzen du.


b) Haren tenperaturak gora jarraitzen du.

49. Tenperatura hauetatik, zein dagokio


substantziaren urtze-tenperaturari?
a) 20 C

b) 68 C

c) 293 K

d) 20 K

50. Likidoa 64 C-ko tenperaturara iristean,


zenbat denbora behar du lurruntzeko?
51. Zer gertatzen da B eta D tarteetan?

53. Grafikoari begiratuta, esan al daiteke gorputz


bati beroa transferitzen zaionean haren tenperatura
beti igotzen dela?
54. Zer gertatuko litzateke substantziaren
kantitatea bikoiztuko bagenu (400 g)? Aldatuko al
litzateke irakite-tenperatura? Eta irakiteko behar
duen denbora?

223

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 224

Laburpena
Elkar ukitzen duten eta tenperatura desberdinean dauden bi gorputzen artean transferitzen
den energia kantitatea da.
Gorputzek beroa eman edo xurga dezakete, baina ez dute berorik.

Neurria

NSan, jouletan (J) neurtzen da. Hala ere, kaloria ere erabiltzen
da.

BEROA

1 J 0,24 cal; 1 cal 4,18 J.

Hauek dira gorputzei eragiten dizkien eragin nagusiak:

Eraginak

Dilatazioa. Energia bero gisa hartzen dutenean, gorputzen tamaina


handitu egiten da. Oro har, gasak likidoak baino gehiago dilatatzen
dira, eta likidoak, berriz, solidoak baino gehiago.
Egoera-aldaketak. Izan daitezke:
Aurreranzkoak. Beroa xurgatzean gertatzen dira.
Atzeranzkoak. Beroa ematean gertatzen dira.

Eroapena. Beroa solidoetan zehar hedatzeko modua.

Hedapena

Konbekzioa. Beroa fluidoetan (likidoetan edo gasetan) zehar


hedatzeko modua.
Erradiazioa. Beroa ingurune materialik gabe igortzea. Gorputz guztiek
xurgatzen dute erradiazioa, eta bero daudenean, eman egiten dute.

Gorputz baten barne-energia zenbatekoa den adierazten du.

TENPERATURA

Gorputz baten barne-energia hura osatzen duten partikula guztien energia zinetikoaren
batura da.

C
212
200

K
100

373

80

353

60

333

40

313

20

293

273

Termometroak dira tenperatura neurtzeko erabiltzen diren


tresnak.
Hiru eskala termometriko daude:
Celsius eskala. Celsius gradutan neurtzen du tenperatura.
Hauek ditu erreferentzia-puntuak: 0 C (uraren urtze-puntua) eta
100 C (uraren irakite-tenperatura). Bitartea 100 zatitan banatzen da.
Zati bakoitza 1 C da.

Neurria

Fahrenheit eskala. Fahrenheit gradutan neurtzen du tenperatura.


Haren erreferentzia-puntuak hauek dira: 32 F (uraren urtze-puntua)
eta 212 F (uraren irakite-tenperatura). Bitartea 180 zatitan banatzen
da. Zati bakoitza 1 F da.

100

32
0

Kelvin eskala. Kelvinetan neurtzen du tenperatura. Haren


erreferentzia-puntuak hauek dira: 273 K (uraren urtze-puntua) eta
373 K (uraren irakite-tenperatura). Bitartea 100 zatitan banatzen da.
Zati bakoitza 1 K da.

ARIKETAK
55. Osatu eskema, beroa eroateko ahalmenaren arabera zer material mota dauden adieraziz. Eman material mota
horien adibide bana.
56. Tenperatura neurtzeko, egokia izango al litzateke ukimena erabiltzea? Zergatik?
57. Esan zer egoera-aldaketa diren aurreranzkoak eta zein diren atzeranzkoak.

224

832926 _ 0208-0225.qxd

21/2/08

13:31

Pgina 225

IRAKURLEAREN TXOKOA

Gameluaren konkorrak
Gamelua da basamortuko bero
kiskalgarrian ondo irauten duen
animalia handi bakarra. []
Horrenbestez, erraz ibil daitezke
basamortuan zehar. Baina gameluaren gorputz handiak egunero
jasan behar du Eguzkiaren argi
bizia, hainbat ordutan. Nola lortzen du?
Mundu guztiak daki gameluak bi
konkor dituela, eta jende askok
uste du gameluak, konkorren barruan, ur-erreserba bat duela.
Uste da, Eguzkiak zeruan gora
egin ahala gameluak gero eta
bero handiagoa duenean, ur-erreserba sekretu hori erabiltzen
duela egarria asetzeko. Urtetan
kontatu izan da istorio hori,
baina guztiz faltsua da. Gameluak ez du ur-erreserbarik, ez
konkorretan, ez beste inon ere.
Beste modu batean lortzen du intsolaziorik ez izatea.
Konkorren benetako sekretua hau
da: oztopo moduko bat da, goi-goitik jotzen duen Eguzkiak kalterik ez eragiteko. Gantz kantitate
handia dute konkorrek, eta horri
eskera, beroa ez da gorputzean
sartzen. Horri esker, gameluaren
gorputzeko organorik delikatuenak babestuta daude, bizkarraren gaineko ezkutu erregogor
horien azpian.
Gainera, gamelu bati aurretik edo
atzetik begiratzen diogunean, izugarri mehea dela iruditzen zaigu. Gorputz estua eta bertikala
duenez, eguerdian, Eguzkia gaingainean dagoenean eta gehien

berotzen duenean, gainazal txikia du eguzkitan. []


Eguzkia kiskalgarria da basamortuan, eta tenperaturak, batzuetan, 50 C-tik gorakoak dira
(120 F-tik gorakoak). Beraz, gameluak konkorrak eta gorputz
mehea baino gehiago behar du
babesteko. Beste sekretu bat du;
alegia, gorputzaren tenperatura
alda dezake, ondorio kaltegarririk gabe.
Noiz edo noiz, ohean egongo zinen sukarrak hartuta. Beraz, jakingo duzu zure gorputzaren tenperatura 38,5 C ingurukoa
denean izugarri gaizki sentitzen
zarela. Gizakion gorputz-tenperaturak oso aldaketa txikiak jasan ditzake, kalterik izan gabe.
Gameluak hori gainditzea lortu
du. Eguneko ordurik beroenetan,
haren gorputzak 40,5 C-ko tenperatura izan dezake, baina gameluak ez du izerdirik botatzen.
Gaueko hotzean, 35 C-raino
hotz dezake gorputza, hotzeria
harrapatu gabe.
DESMOND MORRIS,
El mundo de los animales.
Siruela argitaletxea

Desmond Morris 1928an jaio


zen, Wiltshire-n (Britainia Handia). Zoologoa da, etologian
aditua, eta oso ezaguna da animalien eta gizakien jokaerei
buruz egindako ikerketengatik. Telebista-programa eta dokumental zoragarriak ere egin

ditu, eta haietan, dibulgatzaile


zientifiko handia ere badela
erakutsi du. Bere argudioekin
lilura zaitzake eta, aldi berean,
eztabaida sor dezake. Esaterako, 1967an, El mono desnudo
liburua argitaratu zuen. Oso
liburu polemikoa izan zen, gizakiok animalia-ikuspuntutik
deskribatzen gintuelako.
Zientifikoaz gain, pintorea da,
Britainia Handiko mugimendu

surrealistan eragin handikoa,


eta hainbat pintura-erakusketa egin ditu.
1957an, Londresko Arte Garaikideen Institutuan, txinpantzeek egindako pinturen
eta marrazkien erakusketa bat
aurkeztu zuen. Hura era polemikoa izan zen, eta orduan, Picassok berak defendatu zuen,
tximino horien lana artea ez zela esaten zutenen aurka.

IRAKURTZETIK ULERTZERA
58. Zer da gameluen konkorra?
59. Zer funtzio du konkor horrek? Ura metatzeko balio
al du?
60. Zergatik du gameluak gorputz estua? Adierazi zer
azalpen ematen duen egileak.
61. Azaldu zergatik izan zen polemikoa Desmond
Morrisen El mono desnudo liburua.

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Sarean:

Enciclopedia didctica de Fsica y Qumica


ZENBAIT EGILE. Ocano argitaletxea
Diseinu argiko eta atsegineko obra horrek erraz ulertzeko moduan azaltzen ditu Fisika eta Kimika. CD-Rom elkarreragilea du.

www.spitzer.caltech.edu/espanol/edu/thermal/
index.html
Bero eta tenperatura kontzeptuei buruzko azalpenak, ariketak eta esperimentuak.

Preguntas sorprendentes, respuestas increbles


A. J. ARMSTRONG. Rialp junior
Ehunka galdera bitxi eta haien erantzunak.

www.practiciencia.com.ar/cfisicas/calor/index.html
Zenbait esperimentu proposatzen dituen weborria, jolasaren
bidez ikasteko.

225

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 226

12

Argia
eta soinua

Newtonen esperimentua.

NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Argia eta soinua bi energia mota direla
jakingo duzu.
Argia nola hedatzen den jakingo duzu.
Itzalak nola sortzen diren eta eguzki- eta
ilargi-eklipseekin zer lotura duten
ulertuko duzu.
Islapena eta errefrakzioa bereiziko dituzu.
Koloreen jatorria ulertuko duzu.
Soinua nola sortzen den eta nola
hedatzen den ikasiko duzu.
Oihartzunaren eta erreberberazioaren
soinu-fenomenoak interpretatuko dituzu.
Begiak argia eta belarriak soinua nola
hautematen duen ikasiko duzu.
Soinu- eta argi-kutsadurako iturriak zein
diren ikasiko duzu.
Argia lerro zuzenean hedatzen dela eta
islatu egiten dela egiaztatuko duzu.

Argi zuriaren deskonposizioa


prisma batean zehar igarotzean.

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 227

1679an, Isaac Newtonek experimentum crucis (esperimentu erabakigarri) baten deskribapena bidali zien Londresko Errege Elkarteko kideei. Honela hasten zen testua:
Aurrekoan egin nizun promesa betetzeko asmoz, eta bestelako
zeremoniarik gabe, jakinarazi nahi dizut 1666. urtean [] beirazko prisma triangeluar bat eskuratu nuela, harekin Koloreen
fenomenoak egiaztatzen saiatzeko. Esperimentua egin ahal izateko,
gela ilundu eta zulo txiki bat egin nuen leiho-ateetan, handik Eguzkiaren izpi kantitate jakin bat sar zedin. Orduan, prisma jarri nuen
zuloaren aurre-aurrean, eguzki-izpiak leihoaren aurreko horman
errefrakta zitzan. Hasieran, oso atsegina eta dibertigarria izan zen
esperimentuaren ondorioz sortu ziren kolore biziak ikustea.
Esperimentu hori eta egin zituen beste esperimentu batzuk deskribatu ondoren, Newtonek ondorio hau atera zuen:
Horren ondorioz, jakin dezakegu zergatik den zuria argiaren ohiko kolorea; alegia, kolore mota guztiak dituzten izpi batzuen agregatu nahasia da argia.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Argi zuria zazpi koloreren nahastea da. Azaldu baieztapen
hori. Zein dira zazpi kolore horiek?
2. Zure ustez, zergatik izan zen hain garrantzitsua Newtonen
esperimentua?
3. Nola hedatzen da argia?
4. Nola sortzen da soinua?
5. Zure ustez, zein da azkarrena, soinua ala argia?
6. Zer da soinu-kutsadura?
Bilatu erantzuna
Zergatik eta nola sortzen da ostadarra?

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 228

Zer dira uhinak?

Kristal bat apurtzeko, energia kantitate jakin bat eman behar zaio. Energia hori bi modutan hel dakioke kristalari:
Haren aurka objektu bat jaurtitzen badugu, kristala apurtzeko behar
den energiak objektuarekin batera bidaiatzen du.
Hots handi batek ere eman dezake energia hori; adibidez, eztanda
handi baten zaratak kristala apur dezake. Izan ere, uhin izeneko hedapen modu baten bidez heltzen zaio eztandak igorritako energia
kristalari.
Energia espazioko puntu batetik beste batera hedatzeko modua
dira uhinak. Hedapen modu horrekin batera, ez da materiarik
lekualdatzen.

Uhin-luzera

Gailurra

Uhin bat nola sortzen den ulertzeko, soka luze bat lotuko diogu objektu finko bati. Beste muturrari heltzen badiogu, eta soka tenkatu eta astintzen badugu, sokan zehar uhindura bat hedatzen dela ikusiko dugu.
Adibide horretan, sokaren puntu bakoitza bere hasierako posizioaren inguruan mugitzen da, oszilatuz. Uhinduraren goiko atalei gailurrak esaten zaie, eta behekoei,
berriz, haranak. Gailurren eta haranen segidari uhina
esaten zaio.

Harana

Uhinetan, partikula bakoitzak bere hasierako posizioaren


inguruan bibratzen du, mutur batetik bestera. Partikulek,
bibratzean, aldameneko partikulei igortzen diete energia.
Uhinek bi ezaugarri nagusi dituzte:

ARIKETAK
1. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean oszilatu hitzaren
esanahia.

Maiztasuna. Partikulak segundoko egiten duen oszilazio kopurua


da. NSko unitatea hertza (Hz) da. segundo bakoitzean oszilazio oso
bat egiten duen uhin baten maiztasuna 1 Hz da.
Uhin-luzera (). Bi gailurren arteko distantzia da. Uhin-luzera txikiko
uhinek energia asko daramate, eta uhin-luzera handiko uhinek, berriz,
energia gutxi. NSn, metroa (m) da uhin-luzeraren unitatea.

2. Zer da uhin baten maiztasuna?


Zer unitate du NSn?

Argi- eta soinu-uhinak

3. Uhin baten luzera handitzean,


nola aldatuko da haren
maiztasuna?

Uhin guztiak ez dira modu eta abiadura berean hedatzen. Gure zentzumenek uhin batzuk hauteman ditzakete; adibidez, soinu- eta argiuhinak. Baina beste uhin batzuk, ordea, ez dituzte hautematen.

4. Zenbat oszilazio ematen ditu


segundoko 10 Hz-eko
maiztasuneko uhin batek?
5. Sentsazio desberdina sortzeaz
gain, zertan dira desberdinak,
funtsean, soinua eta argia?

228

Soinu- eta argi-uhinen artean, funtsezko desberdintasuna dago. Soinuuhinek ingurune material bat behar dute hedatzeko. Argi-uhinak, berriz,
hutsean ere heda daitezke. Hori dela-eta, Eguzkiaren eta gainerako izarren argia ikusten dugu, nahiz eta haien eta Lurraren arteko hutsa izugarri handia izan.
Irrati- eta telebista-uhinak, itsasoko olatuak eta lurrikaren uhinak ditugu energia uhinen bidez hedatzearen zenbait adibideak.

832926 _ 0226-0245.qxd

19/4/08

12:05

Pgina 229

Objektuak argi-iturri
sekundarioak dira

Argia energia mota bat da, eta hari esker, objektuen kolorea eta itxura
ikusten dugu, objektuak ondo argituta daudenean.
Zenbait objektuk argia igortzen dute, eta beste batzuek, berriz, beste gorputz batzuetatik iristen zaien argia islatzen dute.
Argia igortzen duten gorputzei argi-iturriak esaten zaie. Bi motatakoak izan daitezke:
Naturalak. Adibidez, Eguzkia eta gainerako izarrak.
Artifizialak. Esaterako, bonbillak, kandela piztuak eta linternak.
Argi-iturriek argitzen dituztenean soilik igortzen dute argia beste gorputz batzuek. Gorputz horiek iristen zaien argiaren zati bat xurgatu eta
gainerakoa alde guztietara islatzen dute; beraz, argi-igorle sekundarioak
dira. Argituta daudenean eta iristen zaien argiaren zati bat islatzen dutenean soilik ikus ditzakegu.
Gorputz guztiek iristen zaien argiaren zati bat xurgatu eta
gainerakoa islatzen dute.

Gorputz batek xurgatzen edo islatzen duen argi kantitatea hainbat faktoreren araberakoa da. Hona hemen faktoreok: hura osatzen duten substantziak, gainazal mota eta kolorea. Adibidez, elurraren gainazal zuriak argiaren proportzio handia islatzen du. Aitzitik, substantzia beltzek
oso argi gutxi islatzen dute, iristen zaien gehiena xurgatzen dute-eta.
Gorputzek argiarekiko duten portaera
Xurgatze-ahalmenaren arabera, gorputzak gardenak, zeharrargiak eta
opakuak dira.
Gardenak

Argiari igarotzen uzten diote, eta haietan


zehar, argi eta garbi ikus daitezke
objektuak; izan ere, ez dute xurgatzen
iristen zaien argi gehiena. Adibidez, airea,
ura eta beirazko xaflak gardenak dira.

Zeharrargiak

Argiaren zati bati igarotzen uzten diote,


baina argiaren zati bat sakabanatzen
dutenez, ezin dugu haietan zehar oso argi
ikusi. Esaterako, landare-papera eta beira
esmerilatua zeharrargiak dira.

ARIKETAK
6. Zer dira argi-iturriak? Nolakoak
izan daitezke?
7. Zertan dira desberdinak gorputz
zeharrargiak eta gorputz
gardenak?
8. Sailkatu objektu eta substantzia
hauek, argiarekiko zer portaera
duten aintzat hartuta: zura,
zetazko papera, aluminiozko
xafla, betaurrekoen kristala,
marmola, liburu honen orriak.

Opakuak

Argiari igarotzen uzten ez dioten objektuak


dira, eta beraz, ezin dugu haietan zehar
ikusi, iristen zaien argi guztia islatzen
dutelako. Gorputz opaku batzuk: zura,
zeramikazko pieza bat edo metal zati bat.

229

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 230

Argia lerro zuzenean hedatzen da

Pantaila opakuetan zulo txikiak eginez gero, argi-iturri baten argia ikusi
ahal izango dugu, baldin eta zulo horiek guztiak eta begia lerro zuzenean badaude. Argiaren ibilbidean oztopo bat jartzen badugu esaterako,
pantailetako bat mugitzen badugu, argia ikusteari utziko diogu.
Esperimentu horri esker, argia lerro zuzenean hedatzen dela egiaztatuko dugu. Horrez gain, ulertuko dugu zergatik uzten diogun argia ikusteari, argiaren ibilbidean gorputz opaku bat jartzen dugunean.
Argi-iturri batek igortzen duen argia norabide guztietara hedatzen da;
norabide bakoitzari argi-izpia esaten zaio. Argi-izpien multzoari, berriz,
argi-sorta esaten zaio.
Argiaren hedapen-abiadura
ARIKETAK
9. Zertan dira desberdinak
argi-izpiak eta argi-sorta?
10. Non bidaiatzen du argiak
azkarren, uretan ala airean?
11. Esan al dezakegu argia
berehala hedatzen dela?

Argiaren abiadura ingurunearen araberakoa da. Hutsean eta airean, antzeko abiadura du argiak; hain zuzen, 300.000 km/s inguruko abiadura.
Hedapen-abiadura handi hori dela-eta, argi-iturri bat pizten dugunean, haren argia berehala ikusten dugula iruditzen zaigu.
Beste ingurune garden batzuetan, hutsean baino abiadura txikiagoa du
argiak. Esate baterako, uretan, 225.000 km/s inguruko abiaduran hedatzen da, eta beiran 175.000 eta 200.000 km/s bitarteko abiadura izan
dezake, kristalak zer konposizio duen.

JAKINGARRIAK

Izarren argia
Antzina, argia berehala hedatzen zela uste zuten, eta beraz, izarren
argia haietatik irten bezain laster ikusten genuela. Gaur egun, badakigu
argiak denbora jakin bat behar duela Lurreraino iristeko, distantzia
handia egin behar baitu. Hori dela-eta, izar bati begiratzen diogunean,
ez dugu orain den bezalaxe ikusten, baizik eta gugana iristen den argia
igorri zuenean zen bezala.
Unibertsoan, distantziak argi-urtetan neurtzen dira. Argi-urte bat
bederatzi bilioi kilometro eta erdiren baliokidea da. Hain zuzen, hori da
argiak urtebetean 300.000 km/s-ko abiaduran egiten duen abiadura.
Alpha Centauri izarra Lurretik 4,3 argi-urtera dago. Beraz, duela lau
urte baino gehiago igorri zuen izar horrek gaur egun bertatik iristen
zaigun argia. Kalkulatu izar hori zer distantziara dagoen, gutxi
gorabehera.

230

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 231

Itzalak eta eklipseak

Objektu opaku bat argi-izpi baten aurrean jartzen denean, silueta ilun
bat sortzen da haren atzean: itzala.
Itzalaren forma, besteak beste, hura sortzen duen gorputzaren araberakoa da. Izan ere, argia lerro zuzenean hedatzen da eta, beraz, ezin du
objektua inguratu.
Oro har, argi-iturri bat oso txikia bada edo objektutik oso urrun badago, itzal garbiak sortzen dira.
Alabaina, argi-iturria oso handia bada edo objektutik oso hurbil badago, itzalak ez du ingerada garbirik, eta haren inguruan ilunantz-eremuak sortzen dira. Ilunantz-eremuetara argi-izpi batzuk soilik iristen
dira, eta beraz, eremu hori ez dago osorik argituta.
Ilunantza

Itzala

Itzala

Itzalaren forma argi-iturriaren orientazioaren


arabera alda daiteke. Horrenbestez, zenbat
eta handiagoa izan argi-izpiak eta gainazalak
osatzen duten angelua, orduan eta luzeagoa
izango da itzala.

Eklipseak
Astro bat begien bistatik partzialki edo osorik ezkutatzen denean, eklipsea
gertatzen da; hau da, haren eta behatzailearen artean beste astro bat jartzen
denean. Eklipse bat gertatuko bada, nahitaezkoa da hiru astro lerrokatzea.
Eklipseak honelakoak izan daitezke:
Partzialak. Astroaren zati bat soilik ezkutatzen bada.
Osoak. Astro osoa ezkutatuta geratzen bada.
Eraztun-itxurakoak. Ezkutatutako astroaren eraztun bat ikusten bada.
Gure planetan, bi eklipse mota ikus daitezke:
Eguzki-eklipseak. Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean jartzen da.
Gure sateliteak bere itzala Lurraren gainean proiektatzen du, eta
itzaletan dauden lekuetatik ez dago Eguzkia ikusterik.
Ilargi-eklipsea. Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean jartzen da.
Gure planetaren itzala ikus dezakegu Ilargian proiektatuta.

ARIKETAK
12. Zertan dira desberdinak itzala
eta ilunantza?
13. Ba al da itzalik sortzen
ez duen gorputzik? Eman
arrazoiak.
14. Eguzki-eklipseetan, Ilargiak
itzal-eremu bat eta
ilunantz-eremu bat sortzen
ditu Lurraren gainazalean.
Azaldu zergatik.

Eraztun-itxurako eguzki-eklipse baten bilakaera

231

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 232

Argiaren islapena

Argi-izpiak, zeharkatu ezin duten gorputz batera iristen direnean, desbideratu egiten dira; hau da, islatu egiten dira. Objektu eta gainazal guztiek
iristen zaien argiaren zati bat islatzen dute. Horri esker ikusten ditugu.
Argi-izpi batek gorputz baten gainazalarekin talka egitean duen
norabide-aldaketa da argiaren islapena.

Gainazalera iristen den izpiari izpi erasotzailea esaten zaio, eta islatu
ondoren errebotatzen duenari, izpi islatua.
Ispiluak
Ispiluak gorputz opakuak dira; gainazala lisoa eta leundua dute. Iristen
zaien argia islatzen dute, osorik eta erregulartasunez.
Bi ispilu mota nagusi daude:

Ispilu lau batean sortzen den irudia benetako


objektuarekiko simetrikoa da. Ispilu batean
zeure buruari begiratuz gero, zure eskuineko
eskua irudiko ezkerraldean egongo da.

Ispilu lauak. Gainazal laua dute. Ispilu hauek islatzen dituzten irudiek benetako objektuen forma eta tamaina bera dute, eta haiekiko
simetrikoak dira.
Ispilu kurbatuak. Gainazal kurbatua dute. Irudi distortsionatuak sortzen dituzte; hau da, islatutako irudiaren forma eta tamaina ez datoz
bat benetako objektuaren forma eta tamainarekin. Bi motakoak dira:
Ispilu ahurrak. Koilara baten edo esfera leundu baten barrualdea,
adibidez. Haietan ikusten dugun irudia objektuaren eta ispiluaren arteko distantziaren arabera aldatzen da.
Ispilu ganbilak. Esate baterako, koilara baten edo esfera leundu
baten kanpoaldea.

Koilara baten barrualdean (ispilu ahurra) geure buruari


begiratzean ikusten dugun irudia.

Koilara baten kanpoaldean (ispilu ganbila) geure buruari


begiratzean ikusten dugun irudia.

ARIKETAK
15. Zer dira ispilu lauak? Ikusten dugun irudia benetako objektuarekiko
simetrikoa dela esaten dugunean, zer esan nahi dugu?
16. Zertan dira desberdinak ispilu lauak eta ispilu kurbatuak?
17. Zer ispilu mota erabiltzen da autoen atzerako ispiluetan? Eta zer
motatakoak dira makillatzeko erabiltzen diren ispiluak?

232

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 233

Argiaren errefrakzioa

Baso bat uretan arkatz bat sartzen dugunean, apurtu egiten dela dirudi. Arkatzak islatzen duen argia errefraktatu egiten delako gertatzen da hori.
Argi-izpi batek ingurune batetik hedapen-abiadura
desberdineko beste batera igarotzean duen norabide-aldaketa
da argiaren errefrakzioa.

Airea, ura eta kristala substantzia gardenak dira, baina haietako bakoitzean, hedapen-abiadura desberdina du argiak. Adibidez, argia airetik
uretara igarotzen denean, abiadura galtzen du eta, beraz, norabidez aldatzen da; hots, errefraktatu egiten da. Uretatik airera igarotzen denean,
haren abiadura handitu egiten da, eta argia berriro errefraktatzen da.
Leiarrak
Leiarrak gorputz gardenak dira oro har, beirazkoak eta irudiak osatzen dituzte, argiaren errefrakzioaren bidez; alegia, argia desbideratuz.
Adibidez, lupak eta betaurrekoak leiarrak dira.
Leiarren gainazal bat kurbatua izan daiteke, eta bestea, laua. Edo biak
izan daitezke kurbatuak, bai ahurrak, bai ganbilak.
Argiak leiar bat zeharkatzen duenean, bi errefrakzio gertatzen dira: bata,
airetik beirara igarotzean, eta bestea, beiratik airera itzultzean.
Leiar mota bakoitzak errefrakzio mota bat sortzen du. Leiar batzuek argiizpiak biltzen dituzte, eta beste batzuek sakabanatu egiten dituzte.
Beraz, bi motatan sailka ditzakegu. Hona hemen:
Leiar konbergenteak. Lodiagoak dira erdialdean, muturretan baino. Puntu batean biltzen dituzte argi-izpiak, eta puntu horri fokua
esaten zaio. Esate baterako, lupak leiar konbergenteak dira. Leiar
mota horren bidez sortzen den irudia leiarraren eta objektuaren arteko distantziaren araberakoa da.
Leiar dibergenteak. Lodiagoak dira muturretan, erdialdean baino.
Haien bidez, argi-izpiak bereizi egiten dira.

Leiar konbergenteek argia biltzen dute.

Errefrakzioaren efektu optikoaren ondorioz,


okertuta ikusten dugu uretan dagoen arkatz
zatia.

ARIKETAK
18. Zertan oinarritzen da argiaren
errefrakzioa?
19. Zertan dira desberdinak leiar
konbergenteak eta leiar
dibergenteak?
20. Zer leiar mota erabiltzen dira
ateetako behatxuloetan?

Leiar dibergenteek argia sakabanatzen dute.

233

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 234

Argiaren deskonposizioa

Isaac Newtonek egiaztatu zuenez, argi zuria, kristalezko prisma bat zeharkatzean, zenbait koloretan bereizten da.
Horren ondoren, leiar konbergente batean zehar igaroarazi zituen kolore-izpi guztiak, eta ikusi zuen haiek guztiak berriro biltzen zirela eta argi
zuria osatzen zutela.
Esperimentu horien bidez, Newtonek frogatu zuen argi zuria adibidez,
Eguzkiarena zenbait argi-uhinen bidez osatuta dagoela, eta prismak sakabatau edo bereizi egiten dituela argi zuria osatzen duten koloreak.
Argi zuria deskonposatzen denean, zenbait koloretako argiak sortzen dira.
Kolore horiek espektro ikusgaia osatzen dute; hauek dira: morea, anila, urdina, berdea, horia, laranja eta gorria.
Espektro ikusgaia osatzen duten erradiazioez gain, beste erradiazio batzuk daude, uhin-luzera desberdinekoak, baina guk ezin ditugu ikusi.
Gorriarena baino uhin-luzera handiagoko erradiazioari infragorria esaten zaio, eta morearena baino uhin-luzera txikiagoa duenari, berriz,
ultramorea.
Argi zuriak prisma bat zeharkatzen duenean,
desberdin errefraktatzen da haren kolore
bakoitza. Hori dela-eta, bereizita ikusten
ditugu koloreak.

Erradiazio
ultramorea

ARIKETAK
21. Zergatik esaten dugu argi
zuria zazpi koloreren nahastea
dela?
22. Zer da argi ikusgaiaren
espektroa?

Erradiazio
infragorria

Uhin luzera gorakorra

Gaur egun, badakigu zergatik deskonposatzen den argia: kolore bakoitzak


bere uhin-luzera eta maiztasuna ditu.
Alde horiek direla-eta, argi zuriak prisma bat zeharkatzen duenean, haren
kolore bakoitza modu batera errefraktatzen da, eta beraz, bakoitzak angelu
jakin bat osatzen du prismatik irtetean; hau da, koloreak bereizi egiten dira.

JAKINGARRIAK

Ostadarra
Eguzki-izpiek atmosferako ur tantak zeharkatzen dituztenean,
ostadarra sortzen da. Tantek prismen moduan jarduten dute eta,
beraz, eguzki-argiaren kolore guztiak sakabanatzen dituzte.
Ostadarra dagoenean, Eguzkia ikusiko dugu beti, eta euria
ariko du.
Ur-jauzietan ere ostadarra ikusten da. Azaldu zergatik.

234

Espektro ikusgaiaren erradiazioa

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 235

Gorputzen kolorea

Gure inguruari begiratuz gero, objektuek kolore desberdinak dituztela


ikusiko dugu. Hala ere, objektuak argituta ez daudenean, gorputz guztiek beltzak dirudite.
Objektuen kolorea haiek argi zuria islatzeko eta xurgatzeko
duten moduaren araberakoa da.

Objektuak zenbait substantziaz osatuta daude, eta haiek propietate bereizgarriak ematen dizkiete objektuei. Propietate horietako bat kolorea da.
Argi zuriak gorputz opaku bat argitzen duenean, iristen zaion argiaren
zati bat xurgatu eta bestea islatzen du gorputz horrek. Islatutako kolorea objektuaren koloreari dagokio. Horren arabera:
Objektu batek kolore guztiak islatu eta bat ere xurgatzen ez badu,
zuria dela esaten da.
Objektu batek argi zuria osatzen duten izpi guztiak xurgatu eta bat
ere islatzen ez badu, beltza dela esaten dugu.
Objektu batek bat izan ezik kolore guztiak xurgatzen baditu, islatutako argiaren kolorea izango du. Adibidez, objektu bat gorri ikusten
badugu, horrek esan nahi du, argi zuria iristen zaionean, objektu
horrek gorria izan ezik kolore guztiak xurgatzen dituela.

Gorputz baten kolorea hark islatzen duen


argiaren ondorioa da.

Argi-koloreen nahastea

Bi kolore mota
Bi kolore mota bereizi behar ditugu:
Argi-koloreak. Argiek sortutako koloreak dira; adibidez, Eguzkiak,
lanparek eta bonbillek sortutakoak. Hiru argi-kolore primario daude: gorria, berdea eta urdina; hain zuzen, beste batzuk nahastean
sortzen ez direnak. Kolore horiek binaka nahasiz gero, kolore sekundarioak sortzen dira: horia, magenta eta cyana.
Hiru argi-kolore primarioak zenbait proportziotan nahasiz gero, edozein kolore lor dezakegu.
Pigmentu-koloreak. Objektuen gainazalean dauden pigmentuek islatutako argian oinarritzen dira. Pigmentu-kolore primarioak hauek
dira: horia, magenta eta cyana. Hirurak nahasita, beltza osatzen da.
Pigmentu-kolore sekundarioak gorria, berdea eta urdina dira. Pigmentu-kolore primarioak behar bezala nahasten baditugu, edozein
kolore lortuko dugu, zuria izan ezik.

Pigmentu-koloreen nahastea

ARIKETAK
23. Zergatik dira gorputz batzuk kolore beltzekoak?
24. Azaldu zergatik ikusten ditugun tomateak kolore gorrikoak.
25. Zertan dira desberdinak argi-koloreak eta pigmentu-koloreak?
26. Zer kolore lortzen da hiru argi-kolore primarioak nahastean? Eta
kolore horiek zenbait proportziotan nahastean?

235

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 236

Argiaren pertzepzioa. Begia

Begia da ikusmenaz arduratzen den organoa. Argi-energia


hautemateko gai da.

Giza begiak, argazki-kamerek bezala, objektuen irudi alderantzikatuak


sortzen ditu, leiar-sistema bati esker.
Argia begian sartzen da, korneatik. Ondoren, kristalino izeneko leiar
konbergente batean zehar igarotzen da eta objektuen irudi alderantzikatua sortzen du barruko geruza baten gainean; alegia, erretinan.
Erretinak zelula fotosentikorrak ditu: konoak eta makilak. Zelula horiek
nerbio-bulkada bihurtzen dute erretinara iritsitako argia. Nerbio optikoak burmuinera igortzen ditu nerbio-bulkadak, eta burmuinean, ikus-sentsazioak eratzen dira.
ARIKETAK
27. Begiaren zer ataletan sortzen
dira ikusten ditugun objektuen
irudiak?
28. Zer funtzio dute konoek eta
makilek?
29. Zer leiar mota da kristalinoa?
30. Bilatu Funtsezko kontzeptuak
atalean ikus-moldapena
adierazpidearen esanahia.

Argazki-kamera batean, argia objektibotik sartzen da eta zenbait leiar


zeharkatzen ditu. Ondoren, irudi alderantzikatua sortzen du film fotosentikorrean edo, argazki-kamera digitala bada, irudi-sentsorean.
Begian, irisak erretinan sartzen den argi kantitatea kontrolatzen du. Irisak
argazki-kameren diafragmak bezala jarduten du; izan ere, begi-niniaren
diametroa doitzen du giroko argi kantitatera. Argi gutxi dagoenean, begininia handitu egiten da, eta argi asko dagoenean, txikitu egiten da.
Begian, kristalinoaren kurbadura egokitu egiten da, fokatu ahal izateko.
Prozesu horri moldapena esaten zaio. Kristalinoa konkortu egiten da,
hurbileko irudiak fokatzeko. Urrutiko irudiak fokatzeko, berriz, lautu
egiten da. Erretinan sortzen den irudia alderantzikatuta dago eta benetako objektua baino txikiagoa da.

Kristalinoa

Irisa
Begi-ninia

Objektiboa
Erretina

Kornea
Nerbio
optikoa

Diafragma
Leiarra
Filma edo
sentsorea

Begiak argazki-kameren antzera funtzionatzen du. Kristalinoa irudiak fokatzeaz arduratzen da, argazki-kameraren objektiboen leiarrak
bezala. Irudiak erretinan sortzen dira, argazki-filmean edo sentsorean bezala. Irisak erretinan sartzen den argi kantitatea erregulatzen du,
argazki-kameraren diafragmak bezala.

236

832926 _ 0226-0245.qxd

10

21/2/08

14:58

Pgina 237

Soinua

Edalontzi bat jotzen dugunean, kristalak bibratu egiten du. Oihu egiten
dugunean, ahots-kordek bibratzen dute. Gitarra bat jotzean, haren hariek bibratzen dute. Adibide bakoitzean, soinu bereizgarri bat sortzen
da eta sortzen den lekutik distantzia jakin batera ere entzun daiteke.
Objektu batek bibratzen duenean, soinu bat sortzen da. Hona hemen
soinuaren hedapenarekin lotutako ezaugarri batzuk:
Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau
da, soinua ez da hutsean hedatzen. Irrati piztu bat beirazko kanpai
baten barruan sartu eta haren barruko airea kentzen duen huts-ponpa baten bidez, ezin izango dugu irratia entzun. Aitzitik, kanpaiaren
barruko airea kentzen ez badugu, ezin hobeto entzungo dugu irratia.
Soinua alde guztietara hedatzen da. Objektu batek sortutako soinua edozein lekutatik entzun dezakegu, baita objektuaren eta gure
artean oztopo bat badago ere.
Hedatzen, soinuak energia garraiatzen du, baina ez materia. Objektu bat jotzen dugunean, haren partikulak bibratzen hasten dira
eta, mugitzen diren bitartean, inguruneko (airea, ura, etab.) partikula hurbilak jotzen dituzte. Ondoren, partikula horiek aldamenekoak
jotzen dituzte, eta prozesu horren bidez, bibrazioa gure belarrietaraino iristen da.

Batzuetan, soinuek sortzen duten bibrazioa


ikus dezakegu, eta beste batzuetan, ez.
Adibidez, gitarra baten hariak zarrastatzean,
haien soinua entzun eta bibrazioa ikusiko
dugu. Hala ere, txalo egiten badugu, soinua
entzungo dugu, baina ez dugu bibraziorik
ikusiko.

Soinuaren hedapen-abiadura
Soinuaren hedapen-abiadura ingurunearen araberakoa da; izan ere, ingurunea osatzen duten partikulek ondokoei bibrazioa igortzeko erraztasuna nolakoa, halakoa da soinuaren abiadura.
Eskuarki, soinuaren abiadura handiagoa da solidoetan, likidoetan baino,
eta likidoetan, gasetan baino handiagoa. Izan ere, solidoen partikulak likidokoak baino hurbilago daude elkarrengandik, eta ingurune likido bateko
partikulak esaterako, uretakoak,
gas-ingurune bateko partikulak adibidez, airekoak baino hurbilago.

Soinuaren hedapen-abiadura,
zenbait ingurunetan
Airea (20 C-an)

340 m/s

Ura (0 C-an)

1.500 m/s

Burdina (20 C-an)

5.130 m/s

ARIKETAK
31. Hedatu al daiteke soinua hutsean? Zergatik?
32. Zenbat denbora behar du zure ahotsak airean 200 metro egiteko?
33. Diseinatu esperimentu bat, soinuak airean zer hedapen-abiadura
duen neurtzeko.
34. Nork entzungo du lehenbizi txalupa motordun baten soinua, urpekari
batek ala beste txalupa batean dagoen arrantzale batek, kontuan
hartuta biak txalupa motordunetik distantzia berera daudela?

Tren baten soinua errailetan zehar


hautematen da lehenago, airean zehar baino;
izan ere, soinua askoz azkarrago hedatzen da
solidoetan, gasetan baino.

237

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 238

11
Zenbait soinuren intentsitatea
Hostoen marmarra

20 dB

Liburutegia (barrualdea)

40 dB

Bulegoa

50 dB

Elkarrizketa, metro bateko


distantziara

60 dB

Zirkulazioa eta makinak

80 dB

Lurpeko trena

100 dB

Erreaktore bat aireratzea 60 m-ra

120 dB

Erreaktore bat aireratzea, hurbil

150 dB

Soinuaren ezaugarriak

Soinu guztiak ez dira berdinak. Zenbait ezaugarriri esker, bereizten


ditugu. Hona hemen ezaugarriok:
Intentsitatea. Gure belarrira denbora-unitate batean iristen den
energia kantitatea da. Zenbat eta urrunago egon argi-iturritik, orduan eta txikiagoa izango da. Zer intentsitate duten, soinuak ahulak
izan daitezke, energia txikia badaramate, edo ozenak, energia handia
badaramate. Esaterako, luma batek, erortzen denean, soinu ahula
egiten du, eta mailu pneumatiko baten soinua, berriz, ozena da.
Soinuen intentsitatea dezibeletan (dB) neurtzen da.
Tonua. Soinuen maiztasunari dagokio. Zer-nolako tonua duten, soinuak baxuak izan daitezke (adibidez, dunbal batena), maiztasun txikia badute, edo altuak (esaterako, txilibitu batena), maiztasun handia
badute.
Tonuari esker, musika-tresna baten notak bereiz ditzakegu.
Tinbrea. Bi soinu-iturrik emandako intentsitate eta tonu bereko soinuak bereizteko aukera ematen digu ezaugarri honek. Esate baterako, tinbreari esker, bi musika-tresnak hala nola, biolin batek eta
piano batek igorritako bi nota berdin bereiz ditzakegu. Horrez gain,
tinbreari esker, pertsonen ahotsak bereizten ditugu.
Oihartzuna eta erreberberazioa
Soinu-uhin batek oztopo bat aurkitzen duenean, errebotatu egiten du
eta norabidez aldatzen da; hau da, islatu egiten da. Soinuaren islapenak
bi fenomeno eragiten ditu: oihartzuna eta erreberberazioa.
Leku isil batean, harrizko horma baten edo altuera handiko eraikin baten aurrean oihu egiten badugu, argi eta garbi entzungo ditugu gure
oihuaren zuzeneko soinua eta, ondoren, oztopoan islatutako soinua. Soinu beraren errepikapenari oihartzuna esaten zaio.

ARIKETAK
35. Soinuaren zer ezaugarriri
esker bereiz ditzakegu
ahotsak?
36. Piano bateko bi tekla jotzen
baditugu, soinuaren zer
ezaugarri aldatuko da?
37. Zertan dira desberdinak
oihartzuna eta erreberberazioa?
38. Frontoi batetik 25 m-ra jartzen
bazara eta txalo bat jotzen
baduzu, oihartzuna ala
erreberberazioa hautemango
duzu? Zergatik?

238

Gure belarriak bi soinu bereiziko baditu, soinu horiek segundo-hamarren bateko aldeaz iritsi behar dute, gutxienez. Horren ondorioz,
jatorrizko soinua igorri eta 0,1 s igaro baino lehen iristen bazaigu haren
oihartzuna, ezin izango ditugu jatorrizko soinua eta oihartzuna bereizi, eta bat balira bezala hautemango ditugu.
Soinuak airean 340 m/s-ko hedapen-abiadura duenez, segundo-hamarren batean 34 metro egingo ditu. Beraz, oihartzuna hauteman ahal izateko, beharrezkoa da oztopoa soinu-iturritik 17 metrora egotea, gutxienez. Horrenbestez, soinuak 17 m egingo ditu joanean, eta beste 17 m,
etorrian.
Oztopoa hori baino distantzia txikiagoan badago, ezin izango ditugu islatutako soinua eta jatorrizkoa bereizi. Hortaz, nahasi egingo ditugu.
Efektu horri erreberberazioa esaten zaio.
Adibidez, altzaririk gabeko gela batean hitz egiten dugunean, erreberberazioa gertatzen da; izan ere, soinu-uhinak horma guztietan islatzen
dira.

832926 _ 0226-0245.qxd

12

21/2/08

14:58

Pgina 239

Soinuaren pertzepzioa. Belarria

Soinu-uhin bat belarrira iristen denean, kanpoko entzunbidean sartu eta


tinpanoraino heltzen da. Tinpanoa oso mintz mehea da; uhina jaso eta
bibratu egiten du. Bibrazio hori erdiko belarriko hezurtxo-kateari transmititzen zaio, eta hortik, barruko belarriari. Barruko belarritik, entzumennerbiora igarotzen da, nerbio-bulkada gisa. Entzumen-nerbioek burmuinera eramaten dute informazioa, eta han, entzumen-sentsazioa sortzen da.
Giza belarriak 20 eta 20.000 Hz bitarteko maiztasuneko soinuak soilik
hautematen ditu. 20 Hz-etik beherako uhinei infrasoinuak esaten zaie,
eta 20.000 Hz-etik gorakoei, ultrasoinuak.
Zenbait animaliak esaterako, saguzarrek, erleek, baleek eta izurdeek
100.000 Hz arteko ultrasoinuak hauteman ditzakete eta, horri esker, soinu-seinaleen bidez orienta daitezke.
ARIKETAK

Soinu-uhinak

Erdiko belarriko Barruko belarria


hezurtxoak
Entzumennerbioa

Tinpanoa

39. Belarriko zer atalek bibratzen


du soinu-uhinekin?
40. Igortzen dituzten soinuen
oihartzuna hautemateko
sistema bat dute izurdeek.
Horri esker, urpean orientatzen
dira eta elikagaiak bilatzen
dituzte. Taldeka, bilatu
orientazio-sistema horri
buruzko informazioa eta egin
hura azaltzeko horma-irudi bat.
Laguntza gisa, egin marrazkiak
horma-irudian.

JAKINGARRIAK

Soinu bidezko nabigazioa


Sonar hitza ingeleseko adierazpide batetik dator: Sound
Navigation Ranging; hau da, soinuaren irismenaren bidezko
nabigazioa. Sakonera handian urperatutako objektuak itsas
azaletik detektatzeko aukera ematen du. Maiztasun handiko
soinuen (ultrasoinuen) islapenean oinarritzen da.
Sonarrak ultrasoinu bat igortzen du. Soinuak bere ibilbidean
oztopo bat aurkitzen duenean, hartan islatu eta itzuli egiten
da. Soinuak gailu igorlera berriro itzultzeko behar duen
denbora neurtuz, oztopoa zer sakoneratan dagoen jakin
daiteke.
Sonarrari esker, ozeano-hondoen erliebearen mapa egin da.
Halaber, arrain multzoak, hondoratutako itsasontziak eta
itsaspekoak aurkitzeko erabil daiteke, besteak beste.

Ontziko sonarrak
ultrasoinu bat
igortzen du.

Soinuak
balearekin
talka egiten du
eta islatu egiten
da.

239

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 240

JAKINGARRIAK

Hots-kutsadura

Argi-kutsadura

Hots-kutsadura zaratak sortutako kutsadura da. Zarata


kontzeptua definitzea zaila da; izan ere, edozein soinu
izan daiteke gogaikarria, hartzailea zer egoeratan
dagoen. Desiratu gabeko soinu eta soinu gogaikarri
guztiak hartzen dira zaratatzat, baldin eta pertsonentzat
edo haien jardueren garapenerako arriskutsuak,
kaltegarriak edo gogaikarriak badira edo ingurumenari
kalte egiten badiote.

Argiztapenaren erabilera okerra denean, gauez,


argi artifiziala aireko gasetan eta partikuletan islatzen
eta hedatzen da, eta horren ondorioz, zeruan
distira ikusten da. Horri esaten zaio argi-kutsadura.
Hori oso handia da hiri handietan eta zenbait
eremutan; esaterako, aireportuetan eta
autobideetan.

Azken urteotan hiriko biztanle kopurua handitu egin


denez, zarata maila ere handitu egin da. Gure hirietako
zarata-iturri nagusiak honako hauek dira: ibilgailu
motordunak, industriak, trenak, herri-lanak,
eraikuntza eta aisia-lekuak (tabernak eta diskotekak,
besteak beste).
65 dB-etik gorako zaratak kalte egiten has daitezke
pertsonei; batik bat, entzumenean eta nerbio-sisteman.
Soinu baten arriskua haren intentsitatearen eta haren
eraginpean egondako denboraren araberakoa da.
90 dB-etik gorako soinuen eraginpean luze egonez gero
esate baterako, musika entzungailuen bidez eta
bolumen altuan entzutean, kalte larriak izan ditzakegu:
entzumen-galera, bihotz-erritmoaren aldaketak,
arrisku koronarioa, suminkortasuna eta estresa.

Argi-kutsaduraren ondorioz, gaua ez da hain iluna,


eta izarren eta gainerako astroen argia ez da ondo
bereizten. Horrek, astronomia-behatokietan arazoak
sortzeaz gain, zenbait ekosistematako bizimodua
nahasten du.
Gaur egun, badakigu zenbait animalia-espeziek batez
ere, intsektuek, kutsadura mota horren ondorioz,
portaerak aldatzen dituztela. Besteak beste, aldaketak
gertatzen dira haien migrazioetan, eta horrek animalien
ugaltze-zikloak aldarazten ditu.
Argi-kutsadura nabarmen murritz daiteke.
Horretarako, nahikoa da gaueko argiztapena behar
bezala erabiltzea; hau da, lurzorua soilik argiztatu
behar da, argia zuzenean zerura igorri gabe.
Gainera, horri esker, energia xahutzea eta kalteak
eragitea eragozten da.

Zaratari aurre egiteko, zenbait neurri har daitezke; hala


nola, eraikinak eta lantokiak intsonorizatzea,
berdeguneak sortzea, ibilgailuen abiadura mugatzea,
eta autobideetan eta aireportuetan zarataren aurkako
pantailak jartzea. Dena den, neurririk onena pertsonak
kontzientziatzea da, soinu-igorpenak txikitzea
garrantzitsua dela ohar daitezen, norberaren eta besteen
osasunaren onerako.

Aireportuak hots- eta argi-kutsadurako


iturri handia dira.

ARIKETAK
41. Zer zarata-iturrik dute eraginik handiena zure ingurunean?
42. Zure ustez, zarata-maila handiak al daude ikastetxean? Proposatu kutsadura mota hori desagerrarazteko
neurriak.
43. Zure ustez, zein dira hots-kutsadurak pertsonengan dituen eragin nagusiak?
44. Zer-nolako eraginak ditu zugan ikastetxean sortutako zaratak?

240

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 241

Zientzia zure esku


Emaitzen berri ematea. Argiaren islapena
Argia lerro zuzenean hedatzen da eta gainazal
leunduetan isla daiteke; adibidez, ispiluetan.
Esperimentu bat egingo dugu, propietate horiek
agerian jartzeko eta islapena nola gertatzen den

jakiteko. Linterna baten bidez, argi-izpi mehe bat


sortuko dugu. Eta angelu-garraiagailu bat erabiliko
dugu, izpi erasotzaileak eta izpi islatuak osatzen duten
angeluak neurtzeko.

1. Muntaketa egingo dugu. Linternaren fokua


aluminio-paperez bildu eta, kristalaren ertzetik
hurbil, zulo bat egingo dugu, 3 mm inguruko
diametrokoa. Kartoi mehe batean,
kuter batez, ebaki mehe bat egingo dugu,
ertz batekiko zut.
Kartoi baten gainean, ispilu txiki bat jarriko dugu.
Ispilua bertikal gera dadin, eskuaira batez
kokatuko dugu. Ondoren, kartoiari itsatsiko diogu
posizio horretan, plastilinazko bi zatiren bidez.
Eskuaira erabiliz, lerro bat marraztuko dugu,
ispiluarekiko zut. Lerro hori normala esaten zaio.
Azkenik, angelu-garraiagailu bat jarriko dugu
ispiluaren gainean, normala haren erditik
igarotzeko moduan; hau da, normalaren alde
bakoitzean 90 graduko angelua geratuko da.

Kartoi
mehea

Aluminio-papera
Zuloa, argia
irteteko
Ispilua
Izpi
erasotzailea

2. Esperimentua egingo dugu. Linterna piztuko dugu

3. Ondorioak aterako ditugu. Zenbait aldiz egingo


dugu esperimentua, argi-izpia zenbait angelutatik
zuzenduta, ahalik eta angelu pare gehienak
lortzeko. Esperimentuak egitean, hau ikusiko
dugu: datu gehienek adierazten dute esperimentu
bakoitzean eraso-angelua eta islapen-angelua
berdinak direla. Zenbait kasutan, lortutako balioak
zalantzagarriak izango dira, gure muntaketa
esperimentala oso bakuna delako.

Erasoangelua

Angelugarraiagailua

N
or
m
al
a

eta, kartoi mehearen bidez, argi-izpi mehe bat


lortuko dugu. Normalak ispilua jotzen duen puntura
zuzenduko dugu argi-izpia. Izpia kartoiari itsatsita
igarotzen bada, haren ibilbidea ikusi ahal izango
dugu, bai eta izpi islatuarena ere.
Angelu-garraiagailuaz, izpi erasotzaileak eta
normalak osatzen duten angelua neurtuko dugu,
bai eta izpi islatuak normalarekin osatzen duena
ere. Lehen angeluari eraso-angelua esaten zaio,
eta bigarrenari, islapen-angelua.

Islapenangelua
Izpi islatua

4. Emaitzen berri emango dugu. Esperimentu


zientifikoek naturako legeak egiaztatzen
dituzte. Esperimentu bat behin eta berriz egin
ondoren lege bat ezartzea lortzen badugu,
metodo induktibo bati jarraitu diogula esaten
dugu. Horrek esan nahi du emaitza indukzio
bidez lortu dugula: islapena gertatzen
denean, eraso-angelua eta islapen-angelua
berdinak dira.

ARIKETAK
45. Egin egindako esperimentuaren txostena. Hartan, proposatutako helburuak azaldu, muntaketa esperimentala
deskribatu eta emaitzak adieraziko dituzu. Argi eta garbi azaldu behar dituzu eraso- eta islapen-angeluei buruz
atera dituzun ondorioak.

241

832926 _ 0226-0245.qxd

23/4/08

10:02

Pgina 242

Ariketak
46. Esan gorputz hauek argi-iturri primarioak ala
sekundarioak diren.
a) Eguzkia.
b) Bonbilla bat.
c) Kandela bat.

d) Ispilu bat.
e) Semaforo bat.
f) Diamante bat.

50. Begiratu irudiko ispiluetan islatutako irudiei.


Zer ispilu mota dira? Zer irudi mota sortzen du
bakoitzak?
A

47. Sailkatu objektu hauek taula batean, igarotzen uzten


duten argiaren arabera.
Ur garbia, portzelanazko platera, beirazko edalontzia,
lupa, plastikozko poltsa, tipula-papera, maindirea,
altzairuzko xafla, kristal pikorduna.
48. Konpas bat erabiliz, marraztu 15 zentimetro
inguruko diametroko zirkulu bat kartoi mehe edo
kartoi zuri batean. Ondoren, artazez, ebaki kartoi
mehean edo kartoian marraztu duzun zirkulua.
Zatitu ebakitako zirkulu zuria hiru sektoretan eta
margotu bat gorriz, beste bat horiz eta bestea urdinez.
Ondoren, egin bi zulo txiki diskoaren erdialdean.
Saiatu bi zulo horiek maila berean egiten.
Sartu hari bat haietatik eta jarri diskoa hariaren
erdian. Hartu hariaren muturrak, esku bakoitzarekin
bat, eta birarazi.

a) Zer kolore ikusten da zirkulua biraraztean?


b) Esperimentuan oinarrituta, zer kolorek osatzen dute
argi zuria?
c) Orain, mugitu poliki diskoa. Zergatik ez da aurreko
esperimentuko gauza bera gertatzen?
d) Zer gertatuko litzateke zirkulua horiz eta urdinez
soilik margotuko bazenu?
e) Zure ustez, zer gertatuko litzateke prisma baten
bidez argi berdea sakabanatuko bazenu?
49. Izar jakin bat Lurretik 8,8 argi-urtera dago. Izar
horrek 2009ko urtarrilaren 1ean eztanda egingo du.
a) Zer urtetan jakingo dugu izarrak eztanda egin
duela?
b) Zer distantziara dago izarra Lurretik, kilometrotan
adierazita?

242

51. Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia


150 milioi kilometrokoa da. Kalkulatu zenbat denbora
behar duen Eguzkiaren argiak Lurrera iristeko.
52. Ipurtargiak koleopteroen familiako intsektuak
dira. Oro har, leku hezeetan eta basotsuetan bizi
dira; alegia, larbek elikagai asko dituzten lekuetan.
Gau beroetan, emeek argia sortzen dute, arrak
erakartzeko. Fenomeno horri biolumineszentzia
esaten zaio. Arriskurik sumatzen badute,
ipurtargi-emeek argia itzaltzen dute eta ezkutatu
egiten dira.
Bilatu argia igortzeko fenomeno horri buruzko
informazioa.

53. Garajeen irteeran edo


ikuspen txarreko bi kaleren
bidegurutzean, ispiluak
jarri ohi dira, irudiko
argazkian ikusten direnen
modukoak.
Zer motatakoak dira ispilu
horiek?

54. Askotan, ekaitza dagoenean, tximista bat ikusi


eta, handik segundo gutxira, trumoia entzuten dugu.
Trumoia tximistak sortutako soinua da. Horrek esan
nahi du argiak askoz azkarrago bidaiatzen duela
soinuak baino. Tximista bota eta 4 s-ra entzun dugu
trumoia. Zer distantziara dago ekaitza?

832926 _ 0226-0245.qxd

23/4/08

10:02

Pgina 243

55. Zer distantziara dago mendi bat, kontuan


hartuta pertsona batek oihu egin eta bi segundora
entzuten duela oihartzuna?

59. Jotzen ari den kanpai bat eskuaz ukitzen badugu,


berehala utziko dio jotzeari. Zure ustez, zergatik
gertatzen da hori?

56. Pertsona batek, su artifizialen argia ikusi eta


hiru segundora, haien soinua entzun du.
Pertsonarengandik zer distantziara daude suak?

60. Hegazkin supersonikoek soinuaren abiadura gaindi


dezakete. Abiadura machetan neurtzen da, eta beraz,
mach 1, mach 2 eta abar esaten da. Mach bat soinuak
airean duen abiaduraren (340 m/s) baliokidea da.
Kalkulatu km/h-tan zer abiaduran mugitzen den
mach 2an doan hegazkin bat.

57. Arrantza-ontzi batek sonarra erabiltzen du


baleak aurkitzeko. Sonarrak, soinu-uhin bat igorri
eta 0,2 segundora, oihartzuna detektatu du.
Badakigu soinua uretan 1.500 m/s-ko abiaduran
hedatzen dela. Kalkulatu:
a) Uhinak 0,2 s-an zer distantzia egin duen.
b) Balea ontzitik zer distantziara dagoen.

61. Eskuarki, nerabezarotik aurrera, gizonezkoen


ahotsen tonua emakumezkoena baino baxuagoa da.
Zergatik?
62. Meteorito batek Ilargia joko balu, entzungo al
zenuke talka zure etxetik? Eta Ilargitik hurbil egongo
bazina, espazio-ontzi batean?

58. Gure ahots grabatua entzutean, ez dugu


ezagutzen. Zergatik?

63. Oro har, animaliek argiari esker ikusten dute.


Hala ere, zenbait animalia ekokokapenari esker orienta
daitezke; esate baterako, saguzarrak. Soinuaren
ezaugarriak zein diren kontuan hartuta, azaldu nola
lortzen duten animaliek hegan egitea eta beren
harrapakinak kokatzea, baita iluntasunean ere.

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

Meteoritoaren talka

64. Zerk sortu ditu Ilargiko kraterrak?

2006ko maiatzaren 2an, meteorito batek Ilargiko Hodeien


Itsasoa (Mare Nubium) jo zuen. Talka horretan askatutako
energia lau tona dinamitaren baliokidea izan zen, eta
14 m-ko zabalerako eta 3 m-ko sakonerako kraterra sortu
zuen. Talkak su-bola distiratsu bat sortu zuen.
NASAK su-bola hori grabatu
zuen bideoan, lehorreko
teleskopio baten bidez.
Espazio-harri bat
izan zen, 25 cm
inguruko
zabalerakoa, eta
38 km/s-ko
abiaduran
bidaiatzen zuen,
azaldu zuen Bill
Cooke-k, NASAko
Meteoritoei buruzko
Ikerketen Bulegoko buruak.

65. Zure ustez,entzungo al zenuen eztanda zure


etxetik? Zergatik?
66. Ilargiaren eta talka grabatu zuen
teleskopioaren arteko distantzia 382.000 km-koa da.
Zenbat denbora behar izan zuen talkaren ondorioz
sortutako argiak behatokiraino iristeko?
a) Berehala.

b) 1,27 min.

c) 1,27 s.

67. Bill Cookek azaldu zuen: Lurraren atmosferak


babestu egiten gaitu. 25 cm-ko meteorito bat, airea
ukitzean, desintegratu egingo litzateke. Su-bola
ikusgarria sortuko luke zeruan, baina ez krater bat.
a) Zergatik gertatuko litzateke hori Lurrean?
b) Atmosferak babesten bagaitu, zergatik daude
gure planetan meteoritoen talken ondorioz
sortutako kraterrak?

243

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 244

Laburpena
Objektuen kolorea eta forma ikustea ahalbidetzen duen energia mota da, objektuak ondo
argituta daudenean.
Ingurune batera iristean, inguruneak argiaren zati bat xurgatu eta gainerakoa islatzen du.

Argia lerro zuzenean hedatzen da, eta alde guztietara.

Propietateak

Ingurunearen araberako hedapen-abiadura du. Hutsean eta airean,


abiadura bertsua du: 300.000 km/s.

Argi-izpi batean gertatzen den norabide-aldaketa da, gorputz baten


gainazalarekin talka egitean.

ARGIA

Islapena

Ispiluak gorputz opakuak dira, gainazal lisokoak eta leundukoak.


Iristen zaien argi guztia islatzen dute. Honelakoak izan daitezke:
Lauak. Benetakoaren antzeko irudia islatzen dute.
Kurbatuak. Benetako irudia distortsionatzen dute.
Argi-izpi batean gertatzen den norabide-aldaketa da, ingurune batetik
hedapen-abiadura desberdineko batera igarotzean. Leiarretan ikus
daiteke fenomeno hori.

Errefrakzioa

Leiarrak gorputz gardenak dira eta, eskuarki, beirazkoak dira.


Argia errefraktatu eta irudiak sortzen dituzte. Bi motatakoak dira:
Leiar konbergenteak. Argi-izpiak biltzen dituzte.
Leiar dibergenteak. Argi-izpiak bereizten dituzte.

Argia zenbait koloretan deskonposatzea da.

Sakabanaketa

Argi zuria zenbait koloreren nahastea da. Argiak ingurune


sakabanatzaile bat hala nola, prisma bat zeharkatzen duenean,
ostadarraren koloretan deskonposatzen da.

Gorputzek bibratzen dutenean sortzen diren uhinak dira.


Ez da hutsean hedatzen.
Norabide guztietara hedatzen da.

Propietateak

Hedatzean, energia garraiatzen du, baina ez materia.

SOINUA

Soinuaren hedapen-abiadura ingurune materialaren araberakoa


da.
Soinuak bereizteko aukera ematen duten ezaugarriak hauek dira:
Intentsitatea. Energia kantitatea denbora-unitate bakoitzeko.
Soinu ozenak eta ahulak bereizteko aukera ematen du.

Ezaugarriak

Tonua. Maiztasunaren araberakoa da. Haren arabera, baxuak eta


altuak izan daitezke soinuak.
Tinbrea. Bi soinu-iturrik sortutako intentsitate eta tonu bereko
soinuak bereizteko aukera ematen du.

ARIKETAK
68. Osatu eskema, gorputzak argia xurgatzeko ahalmenaren arabera nola sailka ditzakegun adieraziz.
69. Osatu eskema, zer ispilu esferiko mota dauden azalduz.

244

832926 _ 0226-0245.qxd

21/2/08

14:58

Pgina 245

Leonardo Da Vinci hil eta bost


mende geroago, AEBetako Margaret Livingstone ikerlariak, ikusizko pertzepzioan adituak, artearen historiako misterio handietako
bat argitu du; alegia, Giocondaren irribarre iheskorra ilusio
bat besterik ez da, eta giza begiak prozesatzeko modu bitxiaren
ondorioz agertzen eta desagertzen
da. Honetan oinarritzen du teoria hori: begiak ikusmen zentrala eta ikusmen periferikoa ditu;
zentrala oso ona da xehetasunei
antzemateko, eta periferikoa ez
da hain zehatza, baina egokiagoa
da itzalak bereizteko. Intuizioz,
honela margotu zuen koadroa Da
Vincik: Mona Lisaren irribarrea
ikusteko, begietara edo koadroaren beste edozein lekutara begiratu behar da; hots, haren ezpainek
ikus-eremu periferikoan geratu behar dute. Harrigarria!
Ikerketa hori egiteko, Livingstonek
eye tracking izeneko teknologia
erabili du (begi-monitorizazioa,
ikusmen-arakatzea edo ikusmentrazabilitatea). Teknologia horri
esker jakin daiteke pertsona batek
nondik nora mugitzen dituen begiak irudi bati begiratzean, eta irudiko zer punturi begiratzen dien
arreta handiagoz. Horretarako,

Eye tracker izeneko tresna bat erabili du. Tresna horrek datu asko
hartzen ditu; adibidez, behaketa
bakoitzean begiek egindako ibilbideak eta begi-niniaren dilatazioa.
[]
Marketin digitalean espezializatutako Alt64 aholkularitza-enpresako Ivan del Muroren ustez,
mundu informatikoarekin eta,
oro har, ordenagailuekin elkarreragiteko beste modu bat da eye
tracking teknologia. Esaterako,
industria-prozesuetan, zenbait
funtzio begiradaz kontrolatzeko
aukera eman dezake, eskurik erabiltzerik ez dagoenean; adibidez,
zikin edo bustita ditugunean. On
line negozioetan, merkatu-ikerketak, webeko nabigazioa eta pu-

blizitate-inpaktuaren azterketa
hobetzeko aukera ematen du.
Medikuntzaren arloan, ikertzaileek eta psikologoek diagnostiko
klinikoetan erabiltzen dute eye
tracking teknologia, ikusmenaren
mekanismoek nola funtzionatzen
duten ulertzeko, baita burmuinak,
ikus-eremu jakin batean, gehien
interesatzen zaiona nola bereizten
eta aukeratzen duen ulertzeko ere.
[]
Mugikortasun-arazoak edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonentzat ere erabilgarria izan daiteke teknologia hori. Komunikatzeko
beste aukera bat emateaz gain,
orain arte ezin pentsatuzkoa zen
bizi-kalitatea eman diezaieke. Tresna horrek idazteko, sintetizagai-

luen bidez hitz egiteko eta etxebizitza bateko aplikazio domotikoak


kontrolatzeko aukera ematen du,
eskurik erabili gabe; hau da, begininien mugimenduaren bidez. Eye
tracking teknologiaren bidez, etengailuak ireki eta itxi, eta mezu elektronikoak bidal daitezke, besteak
beste, begirada soilik erabilita.
LUIS OTERO,
t qu miras?,
Muy Interesante. 2005eko urria.
293. zk.
Y

IRAKURTZETIK ULERTZERA
70. Gioconda koadroan ikusten dugun irribarrea (aukeratu bi esaldi):
a) Benetakoa da.
c) Beti ikusten dugu.
b) Itxurazkoa da.
d) Aldatu egiten da, nola begiratzen diogun.
71. Nola lagun dezake eye tracker tresnak publizitate-iragarki batek pertsonengan
duen inpaktua aztertzen?
72. Zer erabilera ditu ikusmena arakatzeko teknologiak?
73. Zertan du interesik handiena testuaren idazleak, Giocondaren irribarrean ala
ikusmena arakatzeko teknikan? Zergatik?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Artikuluak:

Experimentos sencillos con la luz y el sonido


GLEN VECHIONE. Paids Ibrica argitaletxea
Esperimentu errazak eta ez-kaltegarriak, argi- eta soinu-uhinak zer diren eta nola funtzionatzen duten ulertzeko.

La conquista de los colores. Muy Interesante. 2005eko


abendua. 295. zk.

El libro del color


JUAN CARLOS SANZ. Alianza SA argitaletxea
Kolorea sakon aztertu eta denek ulertzeko moduan azaltzen
du.

El odo, nuestros malos hbitos lo estn daando. Muy


Interesante. 2004ko iraila. 280. zk.

Sarean:

Esa horrible Ciencia: esos insoportables sonidos


NICK ARNOLD. Molino argitaletxea
Soinu-uhinei buruzko datu-fitxak.

www.educaplus.org/luz/lcomoonda.html
Argiaren izaerari eta propietateei buruzko azalpenak dituen
weborria.

Los ojos. Por qu debemos visitar al oftalmlogo.


Muy Interesante. 2004ko urtarrila. 272. zk.

245

IRAKURLEAREN TXOKOA

Ikusmena arakatzeko teknologiak

832926 _ 0246-0257.qxd

21/2/08

13:26

Pgina 246

13
NONDIK NORAKOAK

Unitate honetan
Materia, sistema materiala eta
substantzia bereiziko dituzu.
Materia zerez osatuta dagoen ikasiko
duzu.
Higidura motak interpretatuko dituzu.
Jakingo duzu abiadura eta azelerazioa
zertan diren desberdinak.
Indar kontzeptua ulertuko duzu.
Indarrek gorputzak higitzea eta
deformatzea eragiten dutela ikasiko
duzu.
Pisua indarra dela ikasiko duzu.
Grafikoak egingo dituzu, higidura
adierazteko.

Albert Einstein.

Materia
eta energia

832926 _ 0246-0257.qxd

21/2/08

13:27

Pgina 247

Albert Einstein (1879-1955) XX. mendeko pertsonarik garrantzitsuenetako bat da. Haren aurkikuntza
zientifikoek goitik behera aldatu zuten Fisika; izan
ere, espazioaren eta denboraren ikuskera klasikoa
aldarazi zuten Einsteinen aurkikuntzek.
Halako aurkikuntzak eginagatik ere, Einsteinek ez
zuen uste aparteko talentuko pertsona zenik. Izugarrizko jakin-mina baino ez zuela zioen, eta horregatik egin zituela aurkikuntza handiak. Irudimenean eta ardura zientifikoan sinesten zuen
gehiago, adimen konbentzionalean baino. Hauxe
esaten zuen: bizi dezakegun gauzarik ederrena misterioa da. Izan ere, benetako arteari eta benetako
zientziari eusten dion oinarrizko emozioa da.
1905ean, erlatibitate bereziaren teoria argitaratu zuen.
Hartan, bere formula ezaguna aurkeztu zuen:
E m c2
Formula horretan, masa (m), energia (E) eta argiaren abiadura (c) lotu zituen.
Zenbait urte geroago, 1915ean, beste teoria bat aurkeztu zuen: erlatibitatearen teoria orokorra. Hartan,
grabitatearen kontzeptua birformulatu zuen. Eta
1921ean, Fisikako Nobel saria jaso zuen, efektu fotoelektrikoa azaldu eta fisika teorikoari hainbat ekarpen egiteagatik.

GOGORATU ETA ERANTZUN


1. Zertan dira desberdinak atomoak eta molekulak?
2. Ikus al dezakezu atomo bat begi hutsez?
3. Materia zatiezina da. Orduan:
a) Zergatik zati dezakegu azukre-koskor bat zati
txikiagotan?
b) Zer unetan izango da ezinezkoa azukre zati horiek
gehiago zatitzea?
4. Zenbat higidura mota ezagutzen dituzu?
Bilatu erantzuna
Zertan dira desberdinak masa eta pisua?

832926 _ 0246-0257.qxd

21/2/08

13:27

Pgina 248

Materiaren konposizioa

Gure inguruan, hainbat objektu eta substantzia daude, askotarikoak, eta


zentzumenen bidez hauteman ditzakegu. Besteak beste, ikus, uki, usain
eta dasta dezakegun oro materia da.
Materia askotarikoa da. Hainbat forma, tamaina, kolore, usain, zapore
eta itxura ditu, besteak beste. Baina materia orok bi ezaugarri ditu: masa du eta bolumen bat hartzen du.
Masa duen eta espazioan leku bat hartzen duen hau da,
bolumena duen oro da materia.

Horrenbestez, masa eta bolumena materia mota guztien propietate komunak dira. Hori dela-eta, materiaren propietate orokorrak esaten zaie.
Ura, harriak, airea, hodeiak, izaki bizidunak
eta inguruan dugun guztia materia da.

Sistema materialak
Materia eta hura osatzen duten substantzia guztiak aztertzeko, haren
zati mugatu bat aukeratu eta isolatu behar da. Beraz, kontzeptu hauek
bereizi behar ditugu:
Materia kontzeptu orokorra da, eta masa eta bolumena dituen oro
da materia.
Sistema materiala materia zati bat da. Materia aztertzeko isolatzen
da. Solidoa bada, gorputza esaten zaio.
Substantzia materia mota jakin bat da. Substantziek zenbait propietate dituzte, eta haiei esker, bereizi egin ditzakegu; esate baterako,
kolorea, zaporea, dentsitatea, irakite-puntua eta solidotze-puntua
substantzien propietateak dira.
Adibidez, edalontzi bateko ura materia da, masa eta bolumena dituelako;
sistema material bat da, materia zati isolatua delako; eta substantzia
da, haren propietateek beste substantzia batzuetatik hala nola, ardotik
eta oliotik bereizten laguntzen digutelako.
Behaketa-eskalak
Sistema materialaren tamainari begira, bi behaketa-eskala erabil daitezke, hura aztertzeko. Hauek dira:

ARIKETAK
1. Ura, harriak, airea, hodeiak eta
izaki bizidunak materia dira.
Azaldu zergatik.
2. Esan behaketa-eskala
makroskopikoan eta
behaketa-eskala mikroskopikoan
erabiltzen den unitate
bana.

248

Makroskopikoa. Eskala horretan, neurri-unitateak erabiltzen dira;


esaterako, metroa (oinarrizko luzera-unitatea) eta argi-urtea (argiak
urtebetean egiten duen distantzia da eta Unibertsoko distantziak aztertzeko erabiltzen da).
Mikroskopikoa. Behaketa-eskala horretan, zenbait tresna erabili
behar dira; hala nola, lupak eta mikroskopioak.
Esate baterako, mikrometroa (milimetro-milarena) eta nanometroa (mikrometro-milarena) erabiltzen dira, neurri-unitate gisa.
Behaketa-eskala horretan, zelulak, molekulak eta atomoak ikertzen
dituzte, besteak beste.

832926 _ 0246-0257.qxd

21/2/08

13:27

Pgina 249

Konposatuak eta elementuak


Substantzia ezagun gehienak beste batzuen nahasteak dira. Substantziak
osatzen dituzten substantziei substantzia puruak esaten diegu.
Substantzia puruek propietate bereizgarriak dituzte.
Propietate horiei esker, substantzia puruak identifikatu eta
gainerako substantzia puruetatik bereiz ditzakegu.

Bi substantzia puru mota daude:


Konposatuak. Substantzia sinpleagotan deskonposa daitezke, metodo kimikoen bidez. Ura konposatua da, eta hidrogenoz eta oxigenoz
osatuta dago. Gatza ere konposatua da, sodioz eta kloroz osatua.
Elementuak. Deskonposatu ezin diren substantzia puruak dira.
Esaterako, hidrogenoa, oxigenoa eta burdina elementuak dira.

Nahasteek ez dute propietate bereizgarririk;


izan ere, nahasteak osatzen dituzten
substantzien eta substantzia horien
proportzioen araberakoak dira propietateak.

Atomoak, molekulak eta kristalak


Materia oro, berdin dio zer motatakoa den, unitate txiki-txikiz osatuta
dago. Unitate horiek atomoak dira. Atomoak elementu baten unitaterik
txikienak dira eta elementuaren propietate berak dituzte.

O2 molekula

Gas nobleen atomoak soilik egon daitezke isolatuta naturan. Gainerakoak elkartu egiten dira eta molekulak edo kristalak sortzen dituzte.

H2O molekula

Molekulak. Atomo kopuru jakin bat elkartzean sortzen dira. Elementu desberdinen eta elementu berdinen atomoz osatuta egon daitezke; adibidez, ura (H2O) elementu desberdinen atomoz osatuta
dago, eta oxigenoa (O2), berriz, elementu berdinen atomoz.
Kristalak. Atomo kopuru zehaztugabe bat elkartzean sortzen dira.
Atomo berdinez eta atomo desberdinez osatuta egon daitezke; esaterako, burdina atomo berdinez osatuta dago, eta burdina sulfuroa (FeS2),
atomo desberdinez. Kristalek atomo-proportzio finkoa dute; adibidez,
burdina sulfuroan, burdina atomo bakoitzeko bi sufre atomo daude.

Oxigeno
atomoak
Oxigeno
atomoa
Hidrogeno
atomoa
Kloro
atomoa

Sodio
atomoa

ClNa kristala

JAKINGARRIAK

Konposatu bitarrak
Konposatu bitarrak bi elementuren atomoz osatuta daude. Konposatu bitarrik
bakunenak elementu baten atomoak oxigenoarekin edo hidrogenoarekin elkartzean
sortzen dira.
Elementu bat oxigenoarekin lotzen denean, oxidoak sortzen dira. Konposatu horiek
honela izendatzen dira: beste elementuaren izena eta oxido hitza.
Elementu bat hidrogenoarekin lotzen denean, hidruroak sortzen dira.
Hidrogenoarekin metal bat elkartzen bada, konposatuaren izena honela osatuko
da: metalaren izena eta hidruro hitza.
Hidrogenoarekin ez-metal bat lotzen bada, konposatuaren izena honela osatuko
da: hidrogeno hitza, eta ez-metalaren izena -uro atzizkiarekin. Hala ere, beste
modu bat dago konposatu hori izendatzeko: azido hitza, eta ez-metalaren izena
-hidriko atzizkiarekin.

Izena

Formula

Sodio oxidoa

Na2O

Magnesio oxidoa

MgO

Karbono dioxidoa

CO2

Kaltzio hidruroa

CaH2

Potasio hidruroa

KH

Hidrogeno kloruroa
edo azido klorhidrikoa

HCl

Hidrogeno sulfuroa
edo azido sulfhidrikoa

H2S

249

832926 _ 0246-0257.qxd

21/2/08

13:27

Pgina 250

2
Y
(cm)
7

Gure inguruan, gauza asko mugitzen dira. Esate baterako, txoriek hegan egiten dute, autoak errepideetan zehar ibiltzen dira, eta Lurra higitu egiten da.

(5,7)

Ibilbidea

Gorputz baten posizioa geldirik dagoen erreferentzia-sistema


batekiko aldatzen denean, gorputza mugitu egiten dela esaten da.

Le
ku
al
da
ke
ta

5
4
3

Posizioa, ibilbidea eta lekualdaketa

(1,2)

Objektu baten posizioa zehazteko, erreferentzia-sistema finko bat


erabili behar dugu. Sistema hori geldirik egongo da.

1
0
0

Sistema materialen
posizio-aldaketak. Higidurak

X
7
(cm)

Kasu horretan, koordenatu-ardatzek osatzen


dute erreferentzia-sistema, eta horri esker,
higikariaren posizioak, ibilbidea eta
lekualdaketa zehaztuko ditugu.

Objektu baten posizioa erreferentzia-sistemarekiko aldatzen ez denean,


pausagunean dagoela esaten dugu. Posizioa denboran zehar aldatzen
bada, mugitzen dela esaten dugu eta higikaria deritzogu.
Ibilbidea higikariak egindako bidea da: higikariak denboran zehar izan
dituen posizioak lotuz lortzen den lerroa. Lerroaren luzera higikariak
egindako espazioa da.
Lekualdaketa higiduraren hasierako puntuaren eta azken puntuaren arteko distantzia da. Lekualdaketa ez dagokio beti higikariak egindako espazioari.
Abiadura
Higikariak lekualdatu egin daitezke, azkar nahiz motel. Higikariak higidura egiteko behar duen denborak adierazten du hori. Higidura bat
egiteko denbora aintzat hartuz gero, higikariaren abiadura azter dezakegu. Higiduretan, abiadura ez da konstantea izaten. Beraz, bi abiadura mota bereiz ditzakegu:
Aldiuneko abiadura (va). Higikari batek une jakin batean duen
abiadura da.
Batez besteko abiadura (vbb). Higikari batek egindako espazioaren
eta hura egiteko behar izandako denboraren arteko erlazioa da. Ibilbidearen luzera (s) zati denbora (t) eginez kalkulatzen da.
vbb

s
t

Nazioarteko Sisteman, segundoko metrotan (m/s) neurtzen da.


Azelerazioa
Higikari baten abiadura aldatzen denean, azelerazioa duela esaten da.
Auto baten abiadura-neurgailuak adierazten
duen abiadura autoaren aldiuneko abiadura
da. Abiadura handitzen denean, autoak
azelerazio positiboa du. Balaztatzen
duenean, abiadura murriztu egiten da, eta
negatiboa da azelerazioa.

250

Azelerazioa (a) kalkulatzeko, azken abiaduraren (vaz) eta hasierako abiaduraren (vh) arteko aldea zati aldaketa egiteko behar izandako denbora
(t) egin behar da. Nazioarteko Sisteman, m/s2-tan neurtzen da.
a

vf vi
t

832926 _ 0246-0257.qxd

21/2/08

13:27

Pgina 251

Higidura motak

Zer ibilbide duten, honela sailkatzen dira higidurak:


Zuzenak, ibilbide lerrozuzena badute.
Lerromakurrak, ibilbide kurbatua badute. Ibilbidea edo haren zati
bat zirkunferentzia bada, zirkularra esaten zaio.
Abiadurari erreparatuta, honelakoak izan daitezke:
Uniformeak, abiadura konstantea bada. Ez dute azeleraziorik.
Aldakorrak, abiadura aldatzen bada; hau da, azelerazioa badago.
Higidura zuzen uniformea
Higikari batek ibilbide lerrozuzena egiten badu eta abiadura
konstanteari eusten badio, higidura zuzen uniformea (HZU)
izango du.

Esate baterako, igogailuek, zinta garraiatzaileek eta eskailera


mekanikoek higidura mota hori
dute, mugitzen ari diren bitartean.
Higidura zuzena denez eta abiadura konstanteari eusten zaionez, hau betetzen da:

Espazioa/denbora grafikoa

Abiadura/denbora grafikoa

s
(m)

v
(m/s)

30

30

20

20

Egindako espazioa konstan10


te eta erregulartasunez handitzen da; beraz, espazioaren
0
eta denboraren arteko grafit (s)
0
1
2
3
koa eginez gero, zuzeneko
lerroa lortuko dugu, eta zenbat eta handiagoa izan abiadura, orduan eta handiagoa izango da haren inklinazioa.
Abiadura eta denbora grafiko bidez adieraztean, zuzeneko lerro horizontala lortuko dugu.
Higidura zuzen uniformeki aldakorra
Higikari batek ibilbide lerrozuzena egiten badu eta haren
abiadura konstante eta erregulartasunez aldatzen bada, higidura
zuzen uniformeki aldakorra (HZUA) izango du.

Objektu batek, aske eroriz gero, ibilbide lerrozuzena egingo du, eta haren
abiadura konstante eta erregulartasunez handituko da.
Abiadura eta denbora grafiko bidez adieraziz gero, grafiko lineala lortuko dugu, eta haren malda azelerazioaren balioaren araberakoa izango da.

10

0
0

t (s)

ARIKETAK
3. Zer kasutan izango dira
berdinak higidura bateko
lekualdaketa eta egindako
espazioa?
4. Ibilgailu batek 80 km/h-ko
abiadura konstantea du.
Kalkulatu zer espazio egin duen
20 segundoan.
5. Azelerazioa positiboa edo
negatiboa izan daiteke. Noiz
izango da negatiboa?

251

832926 _ 0246-0257.qxd

21/2/08

13:27

Pgina 252

Indarrak.
Deformazioak eta higidurak

Goma bat luzatzean, pilota bati ostikoa jotzean edo mugitzen ari den
gorputz bat geldiaraztean, indar bat egiten dugu.
Gorputz baten forma edo haren pausagune- edo higidura-egoera
aldatzen duten kausak dira indarrak.

Indar bat eragitean, bi gorputzen arteko elkarrekintza gertatzen da. Bi


elkarrekintza mota daude:
Ukipenekoak. Elkarreragiten duten gorputzek zuzenean ukitzen
dute elkar. Malguki bat luzatzean edo pilota bati ostikoa jotzean,
ukipen-indarrak eragiten ditugu.
Urrutikoak. Elkarreragiten duten gorputzek ez dute elkar ukitzen.
Erakarpen eta aldarapen magnetikoak urrutiko indarrak dira.

Indarra eta azelerazioa


Geldirik dagoen objektu bati indar bat eragitean eta objektua mugitzen hasten denean, haren abiadura aldatu egiten da: azelerazioa gertatu da. Gauza bera gertatzen da higikari bat geldiarazteko indarra egiten dugunean.
Eragindako indarraren (F) eta eragindako azelerazioaren (a) arteko erlazioa gorputzaren masaren (m) araberakoa da, eta honela adierazten da:

B
Gorputz bati indarra eragitean, haren
pausagune- edo higidura- egoera alda
dezakegu (A), edo deformazio bat eragin (B).

Fma
Nazioarteko Sisteman, indar-unitatea newtona (N) da.
Masa eta pisua

ARIKETAK
6. Marruskadura-indarrak
higikariak geldiarazten ditu.
Zer azelerazio eragiten du,
positiboa ala negatiboa?
7. 10 kg-ko objektu bati 5 m/s2-ko
azelerazioa eman nahi diogu.
Zenbateko indarra eragin
beharko diogu?
8. Non izango du pisurik
handiena 1 kg laranjak, Lurrean
ala Ilargian. Non izango du
masarik handiena?
9. Zer-nolako indarra da
grabitatearena, urrutikoa ala
ukipenekoa?
10. Zuzena al da gorputz batek
10 kg-ko pisua duela esatea?

252

Objektu bat airean askatzen badugu, ikusiko dugu lurrera erortzen dela eta azeleratu egiten dela. Lurrak inguruko gorputzetan eragiten duen
grabitate-indarraren eraginez erortzen da objektua.
Gure planetak gorputz bat erakartzeko duen indarra da pisua.
Nazioarteko Sisteman, newtonetan neurtzen da.

Pisua (P) urrutiko indarra da. Gorputzaren masaren (m) araberakoa da


eta azelerazio konstantea eragiten du. Azelerazio hori grabitatearen azelerazioa (g) da eta 9,8 m/s2-ko balioa du.
Pmg
Grabitate-azelerazioa ez da bera planeta eta satelite guztietan, haien masak eta erradioak ere eragina baitute. Esate baterako, Ilargiak Lurrak
baino grabitate-indar txikiagoa du, masa txikiagoa duelako.
Hortaz, masa eta pisua magnitude desberdinak dira:
Gorputz baten masa konstantea da. Haren materia kantitatearen
araberakoa baino ez da. Kilogramotan (kg) neurtzen da.
Pisua indar bat da. Masaren eta grabitatearen araberakoa da eta, beraz, aldatu egin daiteke. Newtonetan (N) neurtzen da.

832926 _ 0246-0257.qxd

21/2/08

13:27

Pgina 253

Zientzia zure esku


Higidura bat aztertzea, espazioa/denbora grafikoaren bidez
Esperimentu bat egingo dugu, higidura zuzen uniforme bat simulatzeko. Horretarako, grabitatearen azelerazioa
marruskadura-indarraren bidez txikitzeko gailu bat egingo dugu. Hain zuzen, objektu bat botako dugu likido
baten barruan.

1. Muntaketa prestatuko dugu. Hodi garden bat


beharko dugu, luzea eta zabala, urez betetzeko
modukoa. Laborategiko probeta handi bat erabil
dezakegu. Bertikal jarri eta urez beteko dugu.
Erregela bat erabiliz, zenbait marka egingo ditugu
probetaren kanpoaldean, 10 cm-tik behin.
Guztira, 50 cm-ko luzera adieraziko dugu.
Uretan botako dugun higikaria plastilinazko
bolatxo bat izan daiteke.
Halaber, kronometro bat beharko dugu, denborak
kontrolatzeko.

2. Esperimentua egin eta datuak hartuko ditugu.


Bolatxoa erortzen utziko dugu, probetaren
ertzetik, eta 10 cm-ko markatik igarotzeko zenbat
denbora behar izan duen idatziko
dugu. Bolatxoa atera eta berriro
botako dugu, eta 20 cm-ko
markaraino iristeko zenbat
denbora behar izan duen
idatziko dugu.
Gauza bera egingo dugu,
marka guztietatik
igarotzeko behar izan
dituen denborak idatzi
10 cm
arte. Zenbait aldiz
egin dezakegu
20 cm
neurketa bakoitza,
30 cm
batez bestekoa
kalkulatzeko eta
40 cm
datuak fidagarriagoak
50 cm
izan daitezen.

3. Emaitzak idatziko ditugu. Lortutako datuekin,


taula bat egingo dugu, egindako distantziak eta
denborak adierazteko.
Egindako
distantzia (s) cm-tan

10

20

30

40

50

Denbora (t) s-tan

14

21

28

35

4. Espazioa eta denbora grafiko bidez adieraziko


ditugu. Koordenatu-ardatzak marraztuko ditugu.
Ordenatuetan (X), distantzien balioak idatziko
ditugu, eta abzisetan (Y), denboraren balioak.
Esperimentuan lortutako datuekin, grafikoa
egingo dugu. Zuzen bat lortzen badugu,
bolatxoaren higidura uniformea izan dela jakingo
dugu. Zuzenaren maldak abiadura adierazten
digu.
s
(cm)

50

40

30

20

10

0
0

10

20

30

40

50

60

t (s)

ARIKETAK
11. Kalkulatu esperimentuko bost tarteetako bakoitzean bolatxoak batez beste izandako erorketa-abiadura.
a) Konstantea al da batez besteko abiadura?
b) Aldaketarik badago, proposatu horretarako arrazoiren bat.
c) Esperimentuan lortu dituzun emaitzak higidura zuzen uniforme bati al dagozkio? Zergatik?
12. Esperimentua uretan egin beharrean airean egingo bagenu, zer higidura mota izango luke bolatxoak?
Nolakoa izango litzateke espazioaren eta denboraren arteko grafikoa? Eta abiaduraren eta denboraren artekoa?

253

832926 _ 0246-0257.qxd

22/4/08

13:22

Pgina 254

Ariketak
13. Amoniakoa substantzia purua da. Haren molekulek
nitrogeno atomo bat eta hiru hidrogeno atomo
dituzte.
Idatzi amoniakoaren formula kimikoa.
14. Esan honako esaldi hauetatik zein diren
zuzenak:
a) Solidoak, likidoak eta gasak atomoz osatuta
daude.
b) Izotzak eta hura urtzean lortzen den ur likidoak
atomo desberdinak dituzte.
c) Sodio klorurozko (ClNa) kristal bat kloro atomo batez
eta sodio atomo batez osatuta dago.
15. Edari gasdun askoren konposizioan azido
karboniko izeneko substantzia kimiko bat dago,
besteak beste. Haren formula H2CO3 da.
Zer esan dezakezu substantzia horren molekula batez?
16. Zenbait konposatuk honako konposizio hauek
dituzte. Idatzi konposatu horiei dagozkien formula
kimikoak.
a) Bi burdina atomo eta hiru oxigeno atomo.
b) Hidrogeno atomo bat, nitrogeno atomo bat eta hiru
oxigeno atomo.
c) Karbono atomo bat eta lau hidrogeno atomo.
d) Bi kobre atomo, sufre atomo bat eta lau oxigeno
atomo.
17. Zaldiko-maldiko batean bi neska-mutiko daude,
eta aitak kanpotik begiratzen die.

19. Nerea etxetik irten da paseo bat emateko.


Grafiko honetan, lekualdaketa (d) eta denbora (t)
adierazita daude.
d (km)
1,2
1
0,8
0,6
0,4
0,2
0
0

4 t (h)

Zer gertatzen da tarte bakoitzean? Azaldu zer egiten


duen Nereak pasieran dabilenean.
20. Bi txirrindulari aldi berean irten dira leku beretik,
lerro zuzenean. Batek 20 km/h-ko abiadura du, eta
besteak, 25 km/h-koa.
a) Zenbat denbora beharko du haietako bakoitzak
50 km egiteko?
b) Zer distantzia egongo da haien artean, azkarrenak
50 km egiten dituenean?
c) Zer distantzia egongo da haien artean, motelenak
100 km egiten dituenean?
21. Txakur bat katu baten atzean doa 36 km/h-ko
abiaduran. 85 m egin ondoren harrapatu du. Zenbat
denbora behar izan du katua harrapatzeko?
22. Auto bat 120 km/h-an dabil autobide batean.
Kilometro eta erdira, lerro zuzenean, gidariak kartel bat
ikusten du, baina kartelera iristeko 300 m falta duenean
soilik irakurri ahal izango du. Zenbat denbora igaroko
da kartela ikusi eta irakurtzen hasten den arte?
23. 300 km/h-ko abiadura duen hegazkin batek
matxura txiki bat izan du, eta horren ondorioz, soinu
bat entzuten da 10 s-an behin. Soinu hori 225 aldiz
entzun duzu. Zer distantzia egin du hegazkinak?

a) Mugitzen al dira haurrak aitaren posizioarekiko?


b) Mugitzen al da neska nebaren posizioarekiko?
c) Esan zer higidura mota duten haurrek, ibilbidea eta
abiadura aintzat hartuta.
18. Tren elektriko batek 20 m egiten ditu minutu
erdian. Adierazi zer abiadura duen, Nazioarteko
Sistemako unitatetan.

254

24. Identifikatu kasu hauetan eragiten diren indar motak


(ukipenekoa ala urritikoa).
A

832926 _ 0246-0257.qxd

22/4/08

13:22

Pgina 255

25. Bi tren bi geltokitatik (A eta B) irten dira,


goizeko 9etan. Bi geltokien artean 200 km daude.
A-tik irten den trenak 80 km/h-ko abiadura konstantea
du, eta B-tik irten denak, 100 km/h-koa. Bide bakarreko
tartea da, baina A-tik 70 km-ra dagoen puntu batean,
bitan banatzen da, eta han, lehenbizi iristen den trenak
itxaron behar dio ondoren iristen denari, bi trenek
talka egin ez dezaten.
a) Bi trenetatik, zein iritsiko da lehenbizi eta zenbat
denbora beharko du iristeko?
b) Zenbat denbora itxaron beharko du bestea igaro
arte?
c) Geldituko ez balitz, non egingo lukete talka?
26. Esan zer pisu izango duen kamioi batek, 2 t-ko
masa duela kontuan hartuta. Eta zer pisu izango luke,
Lurreko grabitatearen erdia duen planeta batean?
Eta zer pisu izango luke 20 m/s2-ko grabitatea duen
planeta batean egongo balitz?

AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ

27. Sailkatu higidura hauek, haien ibilbidearen eta


abiaduraren arabera.
a)
b)
c)
d)

Bi solairuren artean mugitzen den igogailu batena.


Erloju baten segundo-orratzaren puntu batena.
Zuhaitzetik erortzen den sagar batena.
Pilota batena, goranzko ostiko bate eman ondoren.
15 N

18 N

Arkimedesen printzipioa
Arkimedes Antzinaroko jakitun ospetsua izan zen.
Sirakusan bizi izan zen, Erromatar Inperioaren garaian.
Egun batean, oso beteta zegoen bainuontzi batean sartu
zenean, urak gainezka egiten zuela ohartu zen.
Arkimedesek egiaztatu zuen bainuontzitik irten zen
uraren bolumena murgildutako gorputzaren
bolumenaren berdina zela, eta formak ez zuela eraginik.
Horrez gain, ikusi zuen gorputz bat murgiltzen zenean
indar batek gorantz bultzatzen zuela, eta frogatu zuen
indar hori gorputzak lekualdatzen duen likidoaren
pisuaren berdina dela beti.
Printzipio horri Arkimedesen printzipioa esaten zaio:
Fluido batean murgildutako gorputz orok goranzko
bultzada bertikala du, eta bultzada kanporatutako
fluidoaren pisuaren berdina da.
Arkimedesen printzipioa egiaztatzeko, esperimentu hau
egin zen:
Dinamometro batez objektu baten pisua neurtu eta
objektu horrek 18 N-eko pisua zuela ikusi zuten.
Ondoren, urez betetako ontzi batean sartu zuten
objektua, eta murgilduta zer pisu zuen neurtu zuten:
15 N-eko balioa.
Ontzitik irtendako ura edalontzi batean jaso eta pisatu
egin zuten, dinamometroz.

28. Zer pisu zuen esperimentuko ontzitik irtendako


urak?
29. Azaldu zergatik murriztu den solidoaren pisua
uretan murgiltzean.
30. Demagun grabitatearen (g) balioa 10 m/s2-koa
dela.
a) Kalkulatu esperimentuan erabilitako objektuaren
masa.
b) Kalkulatu objektua sartzean irten zen uraren
masa.
31. Kortxoak urak baino dentsitate txikiagoa du.
Egin al daiteke esperimentua kortxo zati bat erabiliz?
Azaldu zergatik.
32. Azaldu nola neur daitekeen urarena baino
dentsitate handiagoko gorputz baten dentsitatea,
Arkimedesen printzipioaren bidez.

255

832926 _ 0246-0257.qxd

21/2/08

13:27

Pgina 256

Laburpena
Masa eta bolumena dituen oro da materia.

Substantzia bat materia mota bat da, eta haren propietate


bereizgarriei esker, beste substantzietatik bereiz dezakegu.

Substantziak
eta sistema
materialak

Sistema materialak materia zatiak dira eta ikertzeko isolatzen dira.


Materia oso partikula txikiz osatuta dago. Partikula horiek atomoak
dira.
Atomoak elkartu egin daitezke. Elkartzen direnean, molekulak edo
kristalak sor ditzakete.

Ibilbidea higikariek egindako bidea da. Honelakoak izan daitezke:


Zuzena, ibilbide lerrozuzena egiten duenean.
Lerromakurra, kurba egiten duenean.
Higikari baten hasierako posizioaren eta azken posizioaren arteko
distantzia lekualdaketa da.

Higidura

Higikariek posizioz aldatzeko duten azkartasuna abiadura da.


Izan daiteke:
Aldiuneko abiadura. Higikariek une jakin batean duten
abiadura da.
Batez besteko abiadura. Egindako espazioaren eta hura egiteko
behar izandako denboraren arteko erlazioa da.
Abiaduraren arabera, higidurak honelakoak izan daitezke:

Uniformeak, abiadura konstantea bada.

Aldakorrak, abiadura aldatzen bada.

Indar bat bi gorputzen arteko elkarrekintza da. Indarrek gorputzak


deformatzea eragin dezakete, edo haien pausagune- edo
higidura-egoera aldatzea. Bi indar mota daude:
Ukipenekoak. Indar mota honetan elkarreragiten duten gorputzek
elkar ukitzen dute.
Urrutikoak. Gorputzek ez dute elkar ukitzen.
Lurrak inguruan dituen gorputzak erakartzeko duen indarrapisua da .
Gorputz baten masaren eta pisuaren arteko erlazioa formula honen
bidez adierazten da:
Pma

ARIKETAK
33. Osatu laburpena, molekulen eta kristalen arteko aldeak idatziz.
34. Idatzi eta azaldu indarra, masa eta azelerazioa lotzen dituen formula.

256

(5,7)

Ibilbidea

6
5

Abiadura denborarekiko aldatzea azelerazioa da.

Indarra

Y
(cm)
7

Le
ku
al
da
ke
ta

MATERIA ETA ENERGIA

Gorputz baten posizioa erreferentzia-sistema batekiko aldatzen bada,


mugitzen ari dela esango dugu. Erreferentzia-sistema mugiezina da,
eta mugitzen diren gorputzei higikariak esaten diegu.

(1,2)

0
0

X
(cm)

832926 _ 0246-0257.qxd

19/4/08

12:49

Pgina 257

Aldaketa nabarmena gertatu da


robot esploratzaileak diseinatzeko
filosofian: gurpilen ordez , hankak jartzen hasi zaizkie. Argi
dago errazagoa dela lur malkartsuetatn ibiltzea pirritan
joatea baino. Gurpilak trabatzen
diren lekuetan, hankak altxatu
eta oztopoaren beste aldera igaro daitezke. Beste mundu batzuetara bidalitako robotetan
hankak erabiltzea eragotzi duen
arazo nagusia hau da: lokomozio
mota horrek askoz konputaziozailtasun gehiago ditu, gurpiletan oinarritutako lokomozioak
baino. Guretzat, ibiltzea eta orekari eustea erraza da; izan ere,

naturak oso garun-zirkuitu sofistikatuak eman dizkigu gizakioi


eta animaliei; hain zuzen, espazio-esplorazioko hamarkadetan
zehar ingeniariek eskura izan dituzten zirkuituak baino askoz sofistikatuagoak.
Nahiz eta oraindik ere zailtasun
handiak egon, aurrerapenak egiten ari dira urterik urte, eta laster, robot hankadunek tradizionalak ordezkatuko dituzte.
Hanka kopuru handia izateak
orekari eusten laguntzen duenez,
robot hankadunen diseinurik ohikoenek zortzi hanka dituzte, armiarmek bezala, edo sei hanka,
inurriek eta beste intsektu batzuek
bezala. Robot araknidoetan, armiarmen mugimendua
imitatu beharrean, diseinu bakunago baten
alde egin dute, errazagoa baita halako robotak egitea. Hain zuzen, honela labur
dezakegu diseinu bakun hori: robotek lau
hankako bi multzo dituzte, eta aurrera egiteko, aldizka mugitzen
dira. Multzo bakoitzeko hanken artean, behar
besteko distantzia dago,
robotari bermatze-oinarri egonkorra emateko. Mahai bateko
hankak bezala jarrita

daude, robota lurrera eror ez dadin. Multzo bateko lau hankak lurrean finkatzen dira, eta haietako bakoitza lurraren baldintzetara
moldatzen da, sistemaren eraginkortasunak horretarako aukera
ematen duen heinean. Bitartean,
beste multzoko hankek aurrera egiten dute, errail-mekanismo baten
bidez, edo besteren baten bidez.
Orduan, lurrerantz jaisten dira
hankak, eta lurrean finkatuta, eta
robotari behar adinako egonkortasunez eutsiko diotela bermatuta, beste multzoko hankak altxatzen dira eta aurrera egiten dute. []
Mugimendu konstanteak orekari
eusten lagun dezake, eta hori dela-eta, beste aukera batzuk ikertzen ari dira, bitxi samarrak. Adibidez, hanka bateko robot bat
diseinatu dute; saltoka lekualda-

tzen da, kanguruen antzera, eta


inora lekualdatzen ez denean ere
saltoka jarraitzen du, dagoen lekuan, eta horri esker, ez da erortzen. Izan ere, lurrean hanka baten
gainean geldirik geratuko balitz,
erori egingo litzateke.
Beste ikuspegi batzuk konponbide exotikoagoetan oinarritzen
dira. Exotikoak dira, baina
funtzionatu egiten dute Naturan.
Esaterako, sugeek ez dute ez hankarik ez gurpilik, baina ondo lekualdatzen dira lur malkartsuetan. [] Suge itxurako
robot-prototipo batzuk egin eta
probatu dituzte, eta egiaztatu dute diseinu horrek oso aukera onak
eman ditzakeela.
NC & T
Astronautas de silicio,
Espacio. La revista del Universo
12. zk. 2005eko abendua.

IRAKURTZETIK ULERTZERA
35. Zergatik hasi dira roboten gurpilen ordez
hankak erabiltzen?
36. Zenbat modutan lekualda daitezke robotak?
37. Robot batek oso lur irregular batean zehar
lekualdatu behar balu, harri ugariren artean, zer
lekualdaketa-sistema erabili beharko luke?
Zergatik?
38. Zergatik erreparatu diete intsektuei zientzialariek,
robotak diseinatzeko?

ZABALBIDEAK

Liburuak:

Artikuluak:

Fuerzas y energa
ANTONIO LEONARDO. Hiperlibros de la Ciencia. Editex arg.
Liburu horretan, Unibertsoaren legeei buruzko galderen
erantzunak aurkituko ditugu.

Esto me atrae. ltimos hallazgos sobre la gravedad


Muy Interesante. 255. zk. 2002ko iraila

Esa Horrible Ciencia: funestas fuerzas


NICK ARNOLD. Molino argitaletxea
Indarrarekin lotutako fenomeno guztiak azaltzen ditu liburuak, bineta dibertigarrien laguntzaz.

newton.cnice.mecd.es/2eso/cinematica/
cineobjetivos.htm
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren weborria, higidurari
buruzkoa, DBHko 2. mailako ikasleentzat.

Sarean:

257

IRAKURLEAREN TXOKOA

Siliziozko astronautak

832926 _ 0258-0263.qxd

21/2/08

13:21

Pgina 258

Funtsezko kontzeptuak
A erologia
Meteorologiako atala. Tokiko eskalako
fenomeno atmosferikoak aztertzen ditu;
esaterako, haize kirriak.
Angiospermoa

Haziak fruituaren barnean sartuta dituen


landare loreduna; adibidez, artea eta
mitxoleta. Grezieratik dator: angeion
(ontzia edo errezeptakulua) eta sperma
(hazia).
Antizikloia

Aldameneko eremuetan baino presio


atmosferiko handiagoa duen eremua,
Lurraren gainazalean. Haren ezaugarri
nagusiak oskarbiak eta haize ahulak
edo barealdiak dira.
Argi-urtea

Argiak urtebetean egiten duen distantzia.


Gutxi gorabehera, 9,5 bilioi kilometrori
dagokio.
Autotrofoa

Gatz mineralak, karbono dioxidoa eta


ura erabiliz, eta gehienetan fotosintesiaren bidez argi-energiaz baliatuz, materia organikoa sortzeko gai den izaki
biziduna. Autotrofoak dira landareak,
algak eta fotosintesia egiten duten bakterioak, eta organismo ekoizleak ere esaten zaie. Grezieratik dator: auto (norbera) eta trophs (jan).
B eirazkoa
Harri bolkanikoen egitura mota bat.
Harri mota horretan, ez dira harria osatzen duten mineralak bereizten, tamaina mikroskopikoa dute-eta. Harri
urtua oso azkar hoztean sortzen da.

Gantzazidoa

Koipea

Glizerola

Proteina

Aminoazidoa

258

Beroa

Bi gorputzek tenperatura desberdina


dutenean batetik bestera transferitzen
den energia. Nazioarteko Sistemako
unitatea joulea (J) da, baina erabilera
arruntean kaloria (cal) erabili ohi da.
Berotegi-efektua

Atmoserako gasek izpi infragorriak


(beroa) xurgatzearen ondorioz atmosferako eta Lurraren gainazaleko tenperaturak gora egitea. Fenomeno natural
hori dela-eta, izaki bizidunak bizitzeko
egokia den tenperatura dago Lurrean.
Bioaniztasuna

Leku batean, ekosistema batean edo


beste edozein sistematan dauden espezie bizien kopurua. Bioaniztasuna
zenbat eta handiagoa, orduan eta konplexuagoak izaki bizidunen arteko harremanak.
Bioelementua

Izaki bizidunen baitako elementu kimikoa, biomolekulak eratzen dituena.


Bioelementuak dira, adibidez, karbonoa,
hidrogenoa, oxigenoa eta nitrogenoa.
Bioma

Lurreko eremu bateko ekosistemen


multzoa, klima jakin bat edo baldintza
jakin batzuk bereizgarri dituena. Biomak
dira, adibidez, oihan ekuatorialak, basamortu tropikalak eta ozeano-hondoak;
bakoitzean zenbait ekosistema daude.
Biomasa

Biosfera

Lurreko izaki bizidun guztien multzoa.


Grezieratik dator: bios (bizia) eta sphira
(eremua).
Biotopoa

Ekosistema batek hartzen duen leku


fisikoa. Biotopo kontzeptuaren barnean sartzen dira, batetik, bertako osagai ez-biologiko guztiak (harriak, ura
eta airea), eta bestetik, hartan neur daitezkeen aldagai guztiak: tenperatura,
argi-orduak, hezetasuna, uretan disolbatuta dagoen oxigeno kantitatea Biotopo hitza grezieratik dator: bios (bizia)
eta tpos (lekua).
Biozenosia

Ekosistema jakin bateko izaki bizidun


guztien multzoa. Biozenosia, horrenbestez, ekosistemaren alde bizia da, eta
biotopoa, berriz, alde bizigabea. Hitza
grezieratik dator: bios (bizia) eta koins
(komuna).

Izaki bizidun batean, ekosistema batean


edo beste edozein sistematan dauden materia bizien kopurua. Izaki bizidunetatik
sortutako materia organikoa ere bada
biomasa. Azken hori energia-iturri gisa
erabil daiteke; energia-iturri berriztagarrietatik erabiliena da, izan ere.

Aldameneko eremuetan baino presio


atmosferiko txikiagoa duen eremua,
Lurraren gainazalean. Depresioaren
ezaugarri nagusiak hodeiak eta prezipitazioak dira.

Biomolekula

Deskonposatzailea

Izaki bizidunen osagai den molekula.


Zenbait elementu kimikoren atomoek
bat egitearen ondorioz sortzen dira. Bi
mota daude: ez-organikoak eta organikoak. Ez-organikoak dira, adibidez, ura
eta gatz mineralak; eta organikoak,
gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido
nukleikoak. Biomolekula organikoak
izaki bizidunek soilik dituzte.

Materia organiko hilaz elikatzen den


organismoa. Materia hil horretaz baliatuz, zenbait gatz mineral sortzen ditu,
eta ondoren, ingurunera isurtzen; eta
prozesu horren ondorioz, lurzoruaren
nahiz uraren emankortasuna handitu
egiten da. Organismo deskonposatzaile guztiak bakterioak eta onddo zelulabakarrak dira.

D epresioa

832926 _ 0258-0263.qxd

21/2/08

13:21

Pgina 259

E gestioa
Animaliek digeritu ezin izan dituzten
elikagaien hondakinak gorotz bihurtuta kanporatzeko prozesua.
Ehuna

Funtzio berbera duten eta mota berekoak diren hainbat zelularen multzoa.
Esate baterako, muskulu-ehuna, ehun
konjuntiboa eta nerbio-ehuna.

Eolikoa

Estimulua

Haizeari dagokiona. Grezierazko eolo


(haizearen jainkoa) hitzetik dator.

Izaki bizidunen inguruneko aldaketa oro,


baldin eta izakiek hauteman badezakete.

Epizentroa

Estoma

Lurraren gainazalean hipozentroaren


edo foku sismikoaren bertikalean dagoen lekua. Bertan sumatzen da lurrikara
lehenbiziko aldiz eta indarrik handienez.
Hitza grezieratik dator: epi (gainean)
eta centro (erdigunea).

Landareek atal berdeen epidermisean


duten zulo txiki mikroskopikoa. Hartan
zehar gasak trukatzen dira, landarearen
eta ingurunearen artean. Ostiolo izeneko poro batek eta hura ixteko inguruan dauden bi zelulak osatzen dute.
Grezierazko stma (ahoa) hitzetik dator.

Eklipsea

Astro bat behatzaile batentzat beste astro baten atzean osorik edo partzialki
ezkutatuta geratzen denean gertatzen
den fenomenoa. Beraz, ezin da lehen astroa beti bezala ikusi. Ohikoenak eguzki-eklipseak eta ilargi-eklipseak dira.

Erdibiketa

Ugalketa asexualen artetik mota bat,


zelula bi zati berdinetan erdibitzen
denekoa. Oso ugalketa modu arrunta
da bakterioetan eta protozooetan.
Ernaldia

Ekosfera

Lurreko ekosistema guzti-guztien


multzoa.

Enbrioiak sortzen denetik jaio arte


amaren uteroan ematen duen denbora.
Zer espezie den, hainbeste denbora
irauten du ernaldiak.

Ekosistema

Leku jakin batean elkarri estu-estu


eraginez bizi diren izaki bizidunen
multzoa, eta leku horrek bereizgarri
dituen ingurune-faktoreak.

Eroale termikoa

Energia

Uhin baten (esate baterako, argiaren)


hedapen-norabidearen aldaketa, ingurune batetik beste batera igarotzean.

Gorputzek aldaketak eragiteko duten


ahalmena. Energia zenbait modutan
ager daiteke; adibidez, argi, bero, energia elektriko eta soinu gisa. NSn, energia jouletan (J) neurtzen da.
Energia-iturria

Erabiltzeko moduko energia duen ingurune natural edo ingurune artifizial


oro. Energia-iturriak berriztagarriak eta
berriztaezinak izan daitezke.

Beroa ondo eroaten duen materiala;


esaterako, metal gehienak.
Errefrakzioa

Errezeptorea

Estimuluak hautemateko eta haiek


nerbio-bulkada bihurtzeko gai den
nerbio-elementua edo zelula sentikorra.
Gero, nerbio-bulkada horiek nerbiozentroetara helarazten dira (garunera
eta bizkarrezur-muinera).

Eukariotoa

Material genetikoa zelularen nukleoaren


baitan eta nukleoa mintz batez mugatuta duen organismoa. Eukariotoak
dira protozooak, algak, onddoak, animaliak eta landareak. Grezieratik dator:
eu (ongi) eta karyon (nukleoa).
F isio nuklearra

Nukleo astunetan (uranioan, plutonioan, etab.) gertatzen den erreakzioa.


Hartan, nukleo astuna hautsi egiten da,
eta bi nukleo arinago sortzen dira. Energia kantitate handia askatzen da, eta
energia hori zentral nuklearretan erabiltzen da, energia elektrikoa sortzeko.
Fitoplanktona

Ozeanoetako uretan nahiz ur gezako


masetan pasiboki flotatzen bizi diren
algen eta bakterio fotosintetikoen
multzoa. Alga horietatik gehienak zelulabakarrak dira, eta zelulaniztunak direnak mikroskopioz soilik ikus daitezke.
Grezieratik dator: phitos (landarea) eta
planktn (noraezekoa).
Fotosintesia

Zaku itxurako landare-egitura, esporofitotik eratua, esporak sortzen espezializatua. Hitza grezieratik dator: spora (hazia) eta angeion (hodia edo ontzia).

Argi-energia erabiliz gatz mineralak,


karbono dioxidoa eta ura materia bizi
bihurtzeko prozesua. Hondakin gisa,
oxigenoa sortzen da. Kloroplastoetan
egiten da; hots, zelulen barnean.

Esporofitoa

Fusio nuklearra

Landareek bizi-zikloan zehar izaten


duten banako mota edo haren zatia,
esporak sortzeko gai dena. Landare
loredunetan eta iratzeetan, landarean
ikusten den guztia da esporofitoa.
Grezieratik dator: spora (hazia) eta
phyton (landarea).

Bi nukleo arinetan gertatzen den erreakzioa: nukleo horiek elkartu edo fusionatu egiten dira, eta beste nukleo astunago bat sortzen da. Erreakzio horretan,
partikulak eta energia askatzen dira. Izarretan gertatzen dira eta haietan argia
eta beroa askatzea eragiten dute.

Esporangioa

259

832926 _ 0258-0263.qxd

21/2/08

13:21

Pgina 260

Gradientea

Heterotrofoa

Parametro bat adibidez, tenperatura,


presioa eta argi kantitatea distantzia
batean zehar aldatzea. Tenperaturan
Lurraren gainazaletik barrualderantz
gertatzen den tenperatura-hazkundea
gradiente geotermikoa da.

Beste organismo batzuk janez elikatzen


den izaki biziduna. Kontsumitzaileak ere
esaten zaie, eta hiru mota daude: belarjaleak dira, landareak janez elikatzen
badira; haragijaleak eta intsektujaleak,
animaliak janez elikatzen badira; eta
orojaleak, landareak nahiz animaliak janez elikatzen badira. Hitza grezieratik
dator: hetero (beste bat) eta trophs (jan).

Guruina

G ametofitoa
Landareek bizi-zikloan zehar izaten
duten banako mota edo haren zatia,
gametoak edo ugaltze-zelulak sortzen
dituena. Landarearen egitura zenbat eta
konplexuagoa den, orduan eta txikiagoa
da gametofitoa. Iratzeetan, angiospermoetan eta gimnospermoetan, zelula
talde bat baino ez da; eta goroldioetan,
aldiz, normalean ikusten dugun guztia.
Grezieratik dator: gamos (ezkontza edo
batzea) eta phitos (landarea).
Gatz mineralak

Materia bizigabearen baitan nahiz izaki


bizidunen baitan dauden substantzia
ez-organikoen multzoa. Izaki bizidunetan oso egitura gogorrak eratzen dituzte;
adibidez, oskolak, hortzak eta hezurrak.
Gehiegizko ustiapena

Baliabide bat azkarregi ustiatzea, hura


agortzeko arriskuan jartzeraino. Horren ondorioz, berriztagarriak ziren
iturriak berriztaezin bihurtzen dira.
Gimnospermoa

Haziak inolako fruituan gordeta ez


dituen landarea; esaterako, pinuak eta
izeiak. Hitza grezieratik dator: gymnos
(biluzi) eta sperma (hazia).
Gonada

Animalien organoetako bat, ugalketarako espezializatua. Gonaden barnean sexu


bakoitzaren berezko ugaltze-zelulak sortzen dira (gametoak), baita hormona
sexualak ere. Gonada arrak testikuluak
dira, eta gonada emeak, obulutegiak.

260

Jariatze-funtzioa duen organo zelulabakar edo zelulaniztuna; hots, substantzia


jakin bat sortzen eta askatzen duena. Bi
mota daude: exokrinoak eta endokrinoak. Guruin exokrinoek hodietan
zehar jariatzen dituzte substantziak,
organismoko lekuren batera; ugatzak,
esate baterako, exokrinoak dira. Guruin
endokrinoek zuzenean odolera jariatzen dituzte substantziak; esaterako,
tiroideak. Guruin mistoak ere badaude,
eta exokrino edo endokrino moduan
joka dezakete; adibidez, pankreak.
H aizea

Fenomeno meteorologikoa. Aire-masa


bat goi-presioko eremu batetik (antizikloia) behe-presioko eremu batera
(depresioa) lekualdatzen denean sortzen
da. Hodeiak eta prezipitazioak ere eragin
ditzake haizeak.

Hidrotermala

Ur beroari dagokio. Adibidez, ur beroko


iturriak, geyserrak eta zenbait ozeanoren hondoetako ur irakineko iturriak
fenomeno hidrotermalak dira. Honela
sortzen dira fenomeno horiek: lurrazalean sartzen den ura, gainazaletik
hurbileko harri bero-beroak ukitzean,
kanpora irteten da.
Hipozentroa

Lurraren barrualdean, harriak haustean


edo bat-batean energia asko askatzen
duen beste prozesuren baten ondorioz,
seismo edo lurrikara bat sortzen den
lekua. Foku sismikoa ere esaten zaio.
Hipozentro hitza grezieratik dator: hipo
(behean) eta centro (erdigunea).
Hodibihurra

Aire-masa batek tokiko eskalan mugitzean sortzen den fenomeno aerologikoa.


Lurraren gainazalean hurbil samar dauden bi punturen arteko tenperatura-aldearen ondorioz lekualdatzen da airemasa hori.

Sigi-saga edo kiribil itxurako hodia. Hots,


luzera handia izan arren azalera txikia
hartzen du. Bero-iturri baten beroa (esaterako, Eguzkiarena) biltzeko erabiltzen
da, edo hartan zehar dabilen ur beroaren beroa kanpoaldera erradiatzeko; adibidez, zoru erradiatzaileetan.

Harri-jasa

Homeotermoa

Tamaina handiko aleak dituen kazkabarra. Alerik txikiena intxaur baten


tamainakoa izan daiteke, eta handiena,
oilo-arrautz batena. Garapen bertikal
handiko kumuloninboetan gertatzen
da; izan era, haren goranzko haizelaster zakarretan, behin eta berriz ibiltzen dira ur tanta izoztuak, eta horren
ondorioz, handitu egiten dira.

Ingurunea hotz edo bero egon, gorputzeko barne-tenperatura konstante


mantentzeko gai den animalia. Ugaztunak, adibidez, homeotermoak dira.
Grezieratik dator: homeo (antzekoa edo
parekoa) eta thrme (beroa).

Haize kirria

Hartxingadia

Harri soltez estalitako mendi-hegala.


Mendia bera osatzen duten harrien meteorizazio mekanikoz sortzen dira harri
horiek.

832926 _ 0258-0263.qxd

21/2/08

13:21

Pgina 261

Isolatzaile termikoa

Karstikoa

Beroa ondo eroaten ez duen materiala;


batzuk aipatzearren: kortxoa, zura eta
porexpana.

Harriak disolbatzen dituen uraren ekintza geologikoari dagokio. Urak gainazalean jardunez gero, gainazaleko modelaketa karstikoa eragingo du, eta lurpean
jardunez gero, lurpeko modelaketa
karstikoa. Jugoslavia zaharreko Karst
eskualdearen izenetik dator karstiko
hitza.

Isostasia

Hormona

Guruin endokrinoek odolera isurtzen


duten substantzia organikoa. Odolzirkulazioaren bidez, hormonak organo
jakin batera iristen dira, eta haietan,
funtzioren bat erregulatzen dute.
I kaztea

Materia organikoa batik bat, zura


zenbait baldintzatan ikatz bihurtzea;
hain zuzen, hauek dira baldintza horiek: tenperatura altua, presio handia
eta oxigenorik eza. Berez, prozesu hori naturan gertatzen da, baina ikaztegietan ere egiten dute, zuretik landare-ikatza lortzeko.
Ikus-moldapena

Kristalinoaren forman gertatzen den


aldaketa, argi-izpiak erretinan egoki
foka daitezen.
Ilunantza

Partzialki argitutako eremua, itzalaren


eta argiak zuzenean argitutako eremuaren artekoa. Ilunantza itzalaren ertzetan
agertzen da beti.
Iraizketa

Organismotik zenbait substantzia


kanporatzea; hala nola: hondakinsubstantziak, karbono dioxidoa, ura,
amoniakoa eta haren zenbait deribatu
(adibidez, urea eta azido urikoa).

Kontinenteen pisuaren eta mantuak


gorantz egiten duen bultzadaren arteko
orekari esaten zaio isostasia. Higaduraren ondorioz, kontinente baten pisua
txikitzen denean, kontinenteak gora
egiten du, eta agente geologikoek haren
gainean sedimentuak jalkitzen dituztenean, hondoratu egiten da. Isostasia
hitza grezieratik dator: isos (berdina)
eta stsis (oreka).

Gainazal opakuak eta ondo leunduak


dira, eta argia islatzen dute. Lauak edo
kurbatuak izan daitezke.

Edozein tamaina, forma eta jatorritako


harri zatia. Harri zati horiek meteorizazioz sortzen dira, eta agente geologikoek garraiatzen dituzte leku batetik
beste batera. Klastorik txikienak buztin
partikulak dira, eta klastorik handienak, berriz, glaziarrek garraiatutako
harri blokeak. Sumendiek jaurtitako
harri eta laba zatiei piroklastoak esaten
zaie.

Isurketa

Kolada

Ur-emaria. Gainazaleko isurketa ur


biziek eta ibaiek osatuta dago. Lurpeko
isurketari dagokionez, berriz, lurrazalaren barruan isurtzen diren urek
osatzen dute.

Material bolkanikoen geruza. Labazkoa


edo piroklastozkoa izan daiteke.

Ispilua

Itzala

Argi sorta batek bidean gorputz opaku bat aurkitzean sortzen den eremu
iluna.
Izerdi landua

Uraren eta zenbait substantzia organikoren nahastea, fotosintesiaren bidez


izerdi landugabetik lortua.
Izerdi landugabea

Gatz mineralen ur-disoluzioa. Izerdi


landu bihurtzen da, fotosintesia gertatu
ondoren.

Islapena

Uhin batek hedapen-norabidea aldatzea,


objektu batekin talka egin ondoren.
Isobara

Meteorologia-mapa batean presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituen


lerroa. Kurba itxiak dira. Balio distantziakideen bidez adierazten dira, eta ez
dute elkar mozten. Grezieratik dator: isos
(berdina) eta baros (presioa).

Klastoa

J oulea (J)
Energia eta beroa neurtzeko unitatea.
Nazioarteko Sisteman, 0,24 kaloriari
dagokio.

Kolonia

Leku berean hazi, zenbait funtziotan


espezializatu, eta guraso beretik sortu
diren zelulen edo banakoen multzoa.
Kotiledoia

Landare hazidun ororen enbrioian


agertzen diren lehenbiziko hostoetako
bakoitza. Beren baitan elikagai-gordekinak dituzte, enbrioia erne bitartean
elikatzeko.
Kumuloninboa

Garapen bertikal handi-handiko hodeia.


Potentzia handiko goranzko haizelasterrek sortzen dituzte. Hodei horiek
euri- eta txingor-prezipitazio handiak
sortzen dituzte, bai eta haize-boladak
ere. Ekaitz-hodeiak ere esaten zaie.

K apilaritatea

Urak nahiz ur-disoluzioek eta beste zenbait likidok grabitatearen erakarpenbultzada gaindituz hodi estu-estuetan
gora egiten duteneko fenomeno fisikoa.

261

832926 _ 0258-0263.qxd

21/2/08

13:21

Pgina 262

L arba
Zenbait animaliaren bizi-zikloko aldi
heldugabea. Esate baterako, zenbait
intsekturena eta anfibiorena. Banako
helduen oso bestelako itxura eta portaera dute.
Leiarra

Bi gainazalez mugatutako gorputz gardena. Gainazal horietako bat, gutxienez, kurbatua da, ahurra edo ganbila.
Bi leiar mota daude: konbergenteak eta
dibergenteak.
M agma

Harri urtuaren eta gasen nahastea.


Magma batean, hauek dira gasik ugarienak: ur-lurruna eta karbono dioxidoa
(CO2). Dena den, beste gas batzuk ere
badaude; hala nola, sufre, kloro eta
nitrogeno oxidoak, eta argona.
Maiztasuna

Uhin batek segundo bakoitzeko egiten


duen oszilazio kopurua. Nazioarteko
Sisteman, hertza (Hz) da maiztasunaren
unitatea.
Makromolekula

Zenbait azpiunitate txikiagoren bategiteaz eratutako molekulak dira. Polimeroak deritze monomero izeneko
zenbait unitate berdintsuz edo berdinberdinez eratutako makromolekulei.
Makromolekulak dira polisakaridoak,
proteinak eta azido nukleikoak.
Meteorizazioa

Harriak suntsitzeko prozesua. Agente


meteorologikoek eragiten dituzte; besteak beste, tenperatura-aldaketek, hezetasunak eta ura izozteak.
Meteorologia

Troposferaren portaera eta hartan gertatzen diren fenomenoak (prezipitazioak,


hodeiak, haizeak, etab.) aztertzen dituen
zientzia.
Mikroorganismoa

Izaki bizidun txiki-txikia, mikroskopioz soilik ikus daitekeena. Gehienak


izaki zelulabakarrak dira; esaterako,
bakterioak eta protozooak.

262

Modelaketa

Plutonikoa

Lurraren gainazalak agente geologiko


baten higadura-jarduera etengabearen
ondorioz hartzen duen itxura. Kasu
gehienetan, paisaia bati begiratuta,
hura zer agente geologikok eragin duen
jakiteko aukera daukagu, nahiz eta agente hori gaur egun jarduten ari ez.

Magma-jatorria izanik lurrazalaren barruan finkatu diren harri magmatikoei


dagokie. Pluton hitzetik dator; hitz horrek infernuetako jainkoa esan nahi du.

Monomeroa

Molekula txiki-txikia. Zenbait monomerok bat egiten dutenean (ehunka


mila monomerok ere bai, batzuetan),
polimero izeneko makromolekulak
eratzen dira. Monomeroak dira, adibidez, glukosa eta aminoazidoak. Grezieratik dator: mono (bat) eta mero (zati).
N astia

Hainbat estimuluri erantzunez landareak aldi baterako eta orientazio jakinik


gabe mugitzea; denbora baten buruan,
lehengo lekura itzultzen dira.

O rganoa
Era koordinatuan aritzen diren zenbait
ehunen multzoa. Bihotza, adibidez,
organo bat da, odola bultzatzeko funtzioa duen organoa.
Organulua

Zenbait funtzio jakin egiten dituen


zelula-egituretako bakoitza. Kloroplastoak eta mitokondrioak, esaterako,
organuluak dira.
Oszilatu

Zerbaitek oreka-posizio baten inguruan


zanbulu-mugimenduak egitea, penduluen moduan. Oszilatu hitza latinezko
oscillare (kulunkatu) hitzetik dator.
P enilautada

Oso ordoki zabala. Kontinente baten


zati handia ere har dezakete. Ibaiek milioika urtean eragindako higaduraren
ondorioz sortu ziren.
Piroklastoa

Sumendiek airera jaurtitzen duten harri


edo laba zatia. Meheenei errauts bolkanikoak esaten zaie; hartxintxarraren
tamainakoei, lapilliak; eta handienei,
bonba bolkanikoak. Grezieratik dator:
piros (sua) eta klastos (apurtua).

Poikilotermoa

Gorputzeko tenperatura inguruneko


tenperaturarekin batera aldatzen zaion
animalia. Anfibioak, adibidez, poikilotermoak dira. Grezieratik dator: poiklos
(aldakorra) eta thrme (beroa).
Polimeroa

Monomero izeneko zenbait molekula


txikiagoren bat-egiteaz eratutako makromolekulak dira, gehienak organikoak.
Polimeroak dira, besteak beste, proteinak eta polisakaridoak, aminoazidoz
eta monosakaridoz osatuak, hurrenez
hurren. Grezieratik dator: poli (asko)
eta mero (zati).
Polinizazioa

Polen aleak (gameto maskulinoak daramatzatela) lore baten estaminetik lore


bereko edo beste bateko karpeloetara
eramateko prozesua, bertan gameto
femeninoak dituen obuluekin bat egin
dezaten.
Prokariotoa

Material genetikoa zelularen nukleoaren


baitan mugatuta ez duen organismoa.
Bakterioak organismo prokariotoak
dira. Grezieratik dator: pr (lehenago)
eta karyon (nukleoa).
Pseudopodoa

Zenbait zelularen zitoplasma aldi baterako luzatzea; adibidez, amebena edo


globulu zuriena. Luzatze horrek lokomoziorako aukera ematen die, bai eta
nutrizio zelularrerako bidea ere. Grezieratik dator: pseudo (sasi-) eta podo (oin).
S ismografoa

Seismoak erregistra ditzakeen tresna.


Grafiko bat egiten du, eta hartan, bibrazioen iraupena, zabalera eta maiztasuna
ageri dira. Grafiko horri sismograma
esaten zaio. Sismografo hitza grezieratik
dator: seismos (lurrikara) eta grafein
(idazketa).

832926 _ 0258-0263.qxd

21/2/08

13:21

Pgina 263

X erofiloa (landarea)
Ur gutxi dagoen lekuetan bizitzeko edo
hazteko moldatuta dagoen landarea.
Batzuek oso usain sendoko olioak dituzte: erromeroak, ezkaiak eta izpilikuak,
adibidez; horregatik, landare usaintsuak
ere esaten zaie. Grezieratik dator: xeros
(lehorra) eta phile (zalea).

Sistema

Funtzio konplexu bat betetzeko batera


aritzen diren antzeko zenbait organoren
multzoa. Sistema da, esate baterako,
muskulu-sistema, gure gorputzeko gihar
guztiez osatua.
Sorgailua

Energia mekanikoa energia elektriko


bihur dezakeen gailua.

Turbina

Sumendia

Laba-koladak eta piroklastoak pilatzean


sortzen den mendia.

Zentral
hidroelektrikoa.

T ermorrezeptorea

Gure larruazalean dagoen errezeptore


motetako bat. Tenperatura-aldaketak
hautematen ditu, bai beroa galtzen
dugunean, bai tenperaturak gora egiten
duenean.

Turbina

Gurpil batez osatutako eta ardatz zentral


bati lotutako makina. Gurpilari lotuta,
zenbait hegal daude. Fluidoren batek
(ur-lurruna, ibai bateko ura, etab.) bultzatuta biratzen da.

Transpirazioa
U hin-luzera

Landareetan, ura hostoen estometan


zehar lurruntzea. Transpirazioaren ondorioz, izerdia xurgatzen da, eta horrela,
izerdiak hostoen hodi zurkaretan gora
egiten du.

Perturbazio bera duten elkarren ondoko


bi punturen arteko distanzia. Nazioarteko Sisteman, metroa (m) da uhinluzeraren unitatea.

Trofikoa

Ultrasoinua

Elikadurari edo elikatzeari buruzkoa.


Harreman trofikoak dira, esate baterako,
harrapari baten eta haren harrapakinen
arteko harremana, parasitoen eta haien
ostalariaren artekoa, eta belarjaleen eta
haiek jaten dituzten landareen arteko
harremana.

20000 Hz-etik gorako maiztasuneko


soinua. Giza belarriak ez du hautematen. Zenbait animaliak, ordea, entzuten dituzte ultrasoinuak; esaterako,
izurdeek, saguzarrek eta txakurrek.
Zenbait gauzatarako erabiltzen dira;
besteak beste, ekografiak egiteko eta
sonarretan.

Tropismoa

Hainbat estimuluri erantzunez (argiari,


grabitatearen indarrari), landareak
beste norabide batean haztea, eta norabide-aldaketa horren ondorioz, formaaldaketa eta desitxuratze iraunkorrak
gertatzea.

Z elula fotoelektrikoa
Argia jasotzean elektrizitatea sortzen
duen gailua. Pertsonak eta animaliak
igarotzen ote diren hautemateko erabiltzen da (esate baterako, igogailuen
ateetan), bai eta elektrizitatea sortzeko
ere. Elektrizitatea sortzeko erabiltzen
diren zelula fotoelektrikoei zelula fotovoltaikoak esaten zaie; helburu hori lortzeko, zelula asko elkartu behar dira, eta
panel fotovoltaiko bat eratu.
Zigotoa

Gameto ar batek eta gameto eme batek


bat egitearen ondorioz sortzen den
zelula; gero, zelula hartatik, banako bat
garatzen da.
Zooplanktona

Ur-lasterren mende uretan flotatzen


bizi diren izaki bizidun kontsumitzaileen multzoa. Fitoplanktonaz edo
zooplanktonaren beste osagai batzuez
elikatzen dira. Batzuk zelulabakarrak
dira, eta beste batzuk, zelulaniztun
txiki-txikiak; adibidez, zenbait larba.
Baina handi-handiak ere badaude; besteak beste, zenbait marmoka. Hitza
grezieratik dator: zoon (animalia) eta
plaktos (ibiltaria).

Urtaroko

Urte-sasoiei edo urtaroei dagokiena.


Urtaroko fenomenotzat hartzen dira,
esaterako, landare askoren eta askoren loraketa, elurteak eta lehorteak,
urteko sasoi jakinen bereizgarri baitira.

Tsunamia

Itsas hondoan lurrikarek edo itsasikarek sortzen duten altuera handiko


olatuak. Tsunamiek oso kalte larriak
eragiten dituzte kostaldeetan, batzuetan. Japonieraz, tsunami hitzak mareako olatua esan nahi du.

Uzkurdura

Gorputzetan solidoetan, likidoetan


nahiz gasetan gertatzen den fenomenoa: tenperaturak behera egiten
duenean, gorputzen tamaina txikitu
egiten da.

263

832926 _ Creditos0264.qxd

19/4/08

11:03

Pgina 264

Arte-zuzendaritza: Jos Crespo


Proiektu grafikoa:
Azala: CARRI/SNCHEZ/LACASTA
Barrualdea: Manuel Garca
Irudiak: Enrique Morente, lademoscaillustraci, Agust Serrano, Digitalartis, Marcelo Prez, Domingo Benito,
Carlos Aguilera
Proiektu-burua: Rosa Marn
Irudien koordinazioa: Carlos Aguilera
Proiektu-garapeneko burua: Javier Tejeda
Garapen grafikoa: Rosa Mara Barriga, Jos Luis Garca, Ral de Andrs
Zuzendaritza teknikoa: ngel Garca Encinar
Koordinazio teknikoa: Maitane Barrena, Francisco Moral
Konposaketa eta muntaketa: Miren Pellejero, Leticia Fernndez, Francisco Moral
Hizkuntza-egokitzapena: Leire Arano, Jon Oyanguren
Argazkien aukeraketa eta dokumentazioa: Nieves Marinas
Argazkiak: A. Daz; A. Jimeno; Algar; B. Cobeta; C. Jimnez; C. Surez; C. Valderrbano e I. Hernndez; C. Villalba; D. Lezama;
D. Lpez; E. Gonzlez; F. Gracia; GARCA-PELAYO/Juancho; GOYENECHEA; I. Melndez; I. Rovira; I. Sabater; J. C. Muoz/
'Instituto Geolgico y Minero de Espaa'; J. Escandell.com; J. I. Medina; J. J. Balbuena; J. Jaime; J. L. G. Grande; J. Latova; J. M. Barres;
J. M. Montero; J. Soler; J. V. Resino; Juan M. Ruiz; KAIBIDE DE CARLOS FOTGRAFOS; Krauel; L. M. Iglesias; L. Olivenza;
Larrin-Pimoulier; Michele di Piccione; M. Cataln; M. G. Vicente; M. Montes; M. Moreno; M. San Flix; Michele di Piccione; O. Torres;
P. Arceo; P. Esgueva; Prats i Camps; R. Arrizabalaga; Roca-Madariaga; S. Padura; S. Yaniz; TERRANOVA INTERPRETACIN Y GESTION
AMBIENTAL; X. S. Lobato; A. G. E. FOTOSTOCK/Gregory G. Dimijian, George Stocking, Darwin Dale, Michael Abbey, K. H. Jacobi,
Angelo Cavalli, Biophoto Associates, Mehaukulyk, Morales, ZILL, Fritz Poelking, SSPL, SPL, SCIENCE PHOTO LIBRARY, MSZ;
A.S.A./Minden Pictures/Frans Lanting, Minden Pictures/Norbert Wu; ALBUM/akg-images; COMSTOCK; CONTACTO/AFP PHOTO/
HO/E. Paul Oberlander/Woods Hole Oceanographic Institution, AFP PHOTO/FISHERIES AND OCEANS CANADA/Uvic-Verena
Tunnicliffe; CONTIFOTO/UPPA, Franois Merlet, VANDYSTADT/HEUCLIN; CORDON PRESS/REUTERS/Toshiyuki Aizawa;
COVER/POPPERFOTO; CONTIFOTO/SYGMA/A. de Wildenberg, F. Pitchal, Flavio Pagani, John Van Hasselt, Philippe Giraud;
COVER/CORBIS/Sheldan Collins, Matthias Kulka, Uli Wiesmeier, Gunter Marx, Rob Howard, Deborah Feingold; DIGITAL BANK;
DIGITALVISION; EFE/EPA/Christian Hartmann, Olivier Maire, EPA/Jeff Tran, Alfredo Aldai; EFE/SIPA-PRESS/C. Burmester,
Daniel Dancer, Dirk Heinrich, E. Dragesco, F. Durand, Frdric Nebinger, G. Elkaim, BGPLC/Fred Bavendan, NASA, HONOLULU STAR;
FOAT; GETTY IMAGES SALES SPAIN/Visuals Unlimited/Dr. John D. Cunningham, Photographer's Choice/David Tipling,
Discovery Channel Images/Jeff Foott, Dorling Kindersley/Frank Greenaway, National Geographic/Carsten Peter, Visuals Unlimited/
Wim van Egmond, National Geographic/George Grall, Johner Images/Per Magnus Persson, Time Life Pictures/Steve Liss, The Image
Bank/Jeff Spielman, The Image Bank/Chris Sanders, Stone/Richard During, Gallo Images/Heinrich van den Berg, Stone/Chad Slattery,
Stone/Spike Walker, Stone/John Warden, Visuals Unlimited/Dr. Richard Kessel & Dr. Gene Shih, Taxi/Peter David; HIGHRES PRESS
STOCK/NaturePL/HighRes, AbleStock.com; I. PREYSLER; JOHN FOXX IMAGES; LOBO PRODUCCIONES / C. Sanz; MARGEN
FOTOGRAFA/T. Arias; MELBA AGENCY; MICROS/J. M. Blanco; MUSEUM ICONOGRAFA/J. Martin; NASA/Jacques Descloitres,
MODIS Land Rapid Response Team, NASA/GSFC, NASA, ESA and AURA/Caltech; NOVOSTI; PHOTODISC; PRISMA ARCHIVO
FOTOGRFICO; SAFI 2000; Miraflores de la Sierrako Udala, Madril; BIBLIOTEKA NAZIONALA, MADRIL/Biblioteka Nazionaleko
laborategia; C. Brito/J. Nez; CREATIVE LABS; FUJITSU/SIEMENS; SANTILLANA FUNDAZIOA/ITSAS MUSEOA, KANTABRIA;
ESPAINIAKO GEOLOGIA ETA MEATZARITZA INSTITUTUA; J. Cerezo; KODANSHA; MATTON-BILD; Natur-Sport Sorbas S.L.;
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Behatokia; PHILIPS; SERIDEC PHOTOIMAGENES CD/DigitalVision; USIS;
SANTILLANAREN ARTXIBOA

2008 by Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.


Legizamon poligonoa
Gipuzkoa kalea, 31
48450 Etxebarri (Bizkaia)
Inprimatzailea:

ISBN: 978-84-8147-817-4
EK: 832926
Lege-gordailua:
Debekaturik dago, legeak ezarritako salbuespenak salbu, lan hau inola
bikoiztea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea zein eraldatzea, beraren jabetza intelektuala dutenen baimenik gabe. Aipatutako eskubideen urratzea jabetza intelektualaren aurkako delitua izan daiteke
(Kode Penaleko 270. artikulua eta hurrengoak).

Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa Sailak onetsia:
2008-04-01

You might also like