You are on page 1of 8

GBL EGITEKO ETA INFORMAZIO BILTZEKO

GIDA

1. LANAREN EGITURA

Idatzizko lan akademiko batek honako osagai hauek izan behar ditu:
Hasierako osagaiak:
Azala: izenburua, egilearen izena, irakaslearen izena, titulazioa, data eta zein lan mota den
(ikasgai baterako, GBL, MBL, eta abar) zehatz-mehatz adierazita. Izenburua da lanaren lehen
aurkezpena, eta laburra izan behar du, zehatza.
Aurkibidea: lanaren zati guztiak azaltzen dituen epigrafez osatutako edukien taula, agertzen
diren hurrenkera berean eta zein orrialdetan dauden adierazita. Testu prozesadorearen bidez
zuzenean sortu ahal izango duzu.
Aurkezpena edo sarrera: lanaren asmoa eta helburuak, ikerketaren esparrua, irismena eta
mugak, erabilitako metodoa eta helburu nagusiak azaltzen dituen testu laburra. - gure kasuan, ez
dut beharrezkoa ikusten, lanaren hasieran laburpenbat egingo dugu eta.
Nahi izanez gero, testuan erabiliko diren eta irakurleak ezagutu behar dituen laburduren eta
ikurren zerrenda jar daiteke (aukera gisa, testuan agertzen diren lehen aldian deskriba daitezke,
eta hortik aurrera siglak baino ez dira erabiliko).
Adibidez: Carmona - Martnezen (2009) arabera, gure sekuentzia didaktikoen plangintza
egitean, beharrezkoa da Zientziaren Izaera (NDZ) kontuan hartzea. [...]. NDZ kontuan hartuta,
proposatutako esperimentu guztietan metodo zientifikoa erabiltzen jarraitzeari emango diogu
garrantzia.
GBL askok (edo guztiek) hitzaurrea izaten dute. Horren bidez, GBLen beharra (araudi
orokorraren eta ikasketa planaren erreferentzia) argudiatzen da, eta berriz ere labur-labur
adierazten da gure lana egitearen arrazoia.
Dokumentuaren edukia:
Lanaren testua: dokumentuaren eduki nagusia eta zati garrantzitsu eta zabalena.
Aldakorra izango da, egin behar duzun lan motaren arabera (eduki teorikoa, kasu
praktikoa, proiektua, azterlan teknikoa, berrikuspen bibliografikoa, eta abar), baina,
edonola ere, kapitulu homogeneotan egongo da banatuta, zenbakiak jarrita.
Oro har, honako atal hauek erabiltzen dira: sarrera eta testuinguru teorikoa,
materiala eta metodoak, emaitzak eta eztabaida.
Amaierako elementuak:
Ondorioak: lanaren sarreran proposatutako helburuen oihartzunak dira, eta horien ostean
hainbat gomendio eman daitezke. Batzuetan, zenbakiak jarrita agertzen dira.
Bibliografia: lana egiteko kontsultatutako eta erabilitako dokumentu guztiak modu
normalizatuan aipatuko dira. (Ikus nola egin aipuak dokumentua.)
Eranskinak: lanean erabilitako materiala. Luzeegiak dira testuan sartzeko, baina beharrezkoak
emaitzak eta ondorioak justifikatzeko. Taula estatistikoak, irudien multzoak, legeak, kronologia,
eta abar jaso daitezke.

M.NAPAL - NUP-EKO PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA SAILA


2014KO APIRILA

GBL EGITEKO ETA INFORMAZIO BILTZEKO


GIDA

2. ZER GARATU BEHAR DA ZATI BAKOITZEAN?


Sarrera
Zergatik da garrantzitsua proposatutako gaia? Zer nobedade proposatzen da?
Sarreraren bidez, irakurleak hobeto ulertzen du zein testuingurutan egin den lana. Helburu hori
izanik, sarrerak gaiari eta helburuei buruzko deskripzio argi eta zehatza jaso behar du; sarreraren
bidez, lanaren garrantzia azalduko dugu, eta gaia eta eman beharreko tratamendua definitzen
duten aurretiko lanak aipatuko eta labur-labur jasoko ditugu, proposatzen dena testuinguruan
kokatuta. Lanaren bidez identifikatu nahi diren gabeziak edo hobetzeko beharrak identifikatu
behar dira sarreran.
Halaber, argi utzi behar da zein den lanaren oinarrizko gaia. Hala, irakurleak ez du interesik
galduko, eta ez da nahastuko. Irakurleari lanaren irismena ulertzeko beharko dituen baliabideak
eman behar zaizkio.
Komeni da lanaren helburuak modu esplizituan azaltzea. Helburuok izan behar dute:

Eraginkorrak (ikerketaren bideragarritasunaren irudia eman behar dute).


Hierarkizatuak (esposizioa helburu orokorrenetatik zehatzetara joan dira).
Argiak.
Oso esplizituak. Ez dira nahastu behar helburuak eta helburuak lortzeko garatuko
diren ekintzak.

Lanaren ezaugarrien arabera, hemen ezarriko lirateke hipotesiak.


Zenbaitek gomendatzen dute labur azaltzea deskribatutako metodologia zergatik aukeratu den,
emaitza nagusiak adieraztea eta ondorio garrantzitsuenen aurrerapentxo bat egitea.
Materialak eta metodoak
Nola egin zen azterlana? Erreproduzitu ote daiteke? Nola aplikatu beste kasu bati?
Materialen eta metodoen (edo metodologia) atalak berebiziko garrantzia du; izan ere, lan
akademiko on baten gakoetako bat da erreproduzitu ahal izatea: irakurleak ulertu behar du zein
metodo erabili den. Zehatz-mehatz adieraziko da, beste kasu batean aplikatu ahal izateko.
Metodologia ezaguna bada (erraz erabiltzeko bitarteko batean argitaratuta dagoelako), ez da
beharrezkoa izango erabat deskribatzea. Nahikoa izango da dagokion bibliografiaren
erreferentzia adieraztea.
Emaitzak
Zein dira lan honen emaitza garrantzitsuenak?
Ez dago ikerketa-etapan bildutako datu guzti-guztiak eman beharrik, eta bereziki saiatu behar da
datu adierazgarriak taldeka jasotzen eta aztertzen, datu errepikakorrak eta xehatuegiak izan ez
daitezen.
Atal honek ondo idatzita egon behar du; izan ere, emaitzek bermatuko dituzte ondorioak, eta
egindako lanaren erabilgarritasuna justifikatuko dute.

M.NAPAL - NUP-EKO PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA SAILA


2014KO APIRILA

GBL EGITEKO ETA INFORMAZIO BILTZEKO


GIDA

Emaitzak zabalak baldin badira, irudien bidez aurkez daitezke. Horretarako, hainbat irudi mota
erabili ahal izango dira, segun eta zer adierazi nahi den. Hobe da ahal dela grafikoak baliatzea,
taulak eta koadroak ipintzea baino, baina baliteke batzuetan egokiak ez izatea ere.
Deskribatu zehatz-mehatz egindako analisi estatistikoak, honako alderdi hauek barne: erabilitako
aldagaiak, proba motak, emaitza eta ezberdintasun esanguratsuak, eta askatasun mailak eta
probabilitate balioak.
Nola idatzi eztabaida
Eta zer?
Eztabaidaren bidez, irakurleari lortutako emaitzak ulertzen lagundu behar zaio, eta, uste izanez
gero irakurleak bere buruari galdera berbera egingo diola atal hau irakurri ondoren, argi dago
berriz idatzi beharko dugula.
Eztabaidaren bidez, behatutako emaitzen arteko loturak, joerak eta balizko orokortasunak azaldu
behar dira, alde batera utzi gabe lanaren hasierako hipotesi osoa edo zatiren bat baliogabetzen
duten espero gabeko emaitzen eztabaidak.
Eztabaidan, era berean, beste lanei dagokienez lortutako emaitzak jarri eta izan ditzaketen
aplikazio edo inplikazio teorikoak adierazi behar ditugu.

3. IDAZKETA PROZESUA
a. Gaia aukeratzea
Jakina, pentsatzekoa da gaia dagoeneko aukeratuta daukagula. Tutorearekin koordinatuta gai
erakargarri bat aukeratuko dugu, norbera eroso sentitzeko modukoa; izan ere, denbora eta
ahalegin handia eskainibeharko dizkiogu. Argi izan lanaren xedea dela ezagutza
berriakeskaintzea; eta, beraz, lanak interesgarria, originala eta erabilgarria izan behar duela.
Saiatu zabalegia eta zehatzegia ez egiten. Komeni da gaiari buruzko informazio nahikoa aurkitu
ahal izatea.
Gaia erabakitzen eta formulatzen saiatzean, saiatu esaldi edo galdera batean laburbiltzen.
Pentsatu lanaren bidez zeri erantzun nahi diogun, eta hasi proposatzen zein diren kontzeptu
esanguratsuenak; hau da, ideia laburbiltzen duten kontzeptu gakoak.
b. Gaia testuinguruan kokatzea
Lanaren gaia aukeratu eta kontzeptu gakoak identifikatutakoan, dokumentuak bildu behar dira.
Horretarako, informazio iturri orokorrak erabiliko dira (entziklopediak, hiztegiak...).
Lehenengo mintegian ikusi genuenaren arabera, hasi bilaketa orokorrak egiten; intereseko lana
aurkitzen dugunean, bibliografia aztertuko dugu (aipatzen diren artikuluak). Horietan, lanerako
interesgarriak diren beste dokumentu batzuen erreferentziak aurkitu ahal izango ditugu.
Horrek balioko du gaiaren egoera ezagutzeko eta gaia testuinguruan kokatzeko.
Horrez gain, liburuen edo zientzia-artikuluen bilaketa zehatzagoak egin ahal izango ditugu,
liburutegiko katalogoak, aldizkarien ataria eta datu-baseak erabiliz.
Aurkitzen dugun guzia ez denez erabilgarria edo fidagarria izango, beharrezkoa da zenbait
irizpide ezartzea informazioaren kalitatea ebaluatzeko .

M.NAPAL - NUP-EKO PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA SAILA


2014KO APIRILA

GBL EGITEKO ETA INFORMAZIO BILTZEKO


GIDA

c. Idazketa prozesua

Hasteko, ezarri lanaren helburuak, eta ondoren garatu behetik gora sarrera .
- Zer beharrizani erantzuten dio?
- Zein esparrutan sartzen da? Azaldu irakurleari lana ulertu ahal izateko zer jakin behar
duen puntu honen inguruan. Hala ere, sarrera sendoa eta ondo justifikatua egin behar da, aipatzen
ari garena menperatzen dugula eta eguneratuta gaudela frogatzeko.
gaiaren egoera (state of the art), asmoa ez da gaiaren inguruan dagoen ezagutza guztia
jasotzea. Beraz, garrantzitsuena hartuko dugu ardatz gisa.
Kontakizun baten moduan hartuko dugu sarrera. Irakurleari testuinguru jakin bat eta beharrizan
eta ebidentzia jakin batzuk aurkeztu behar dizkiogu, ondoren helburuetara iritsi ahal izateko.
Helburua da argudioak ematea lana beharrezkoa eta egokia dela konbentzitzeko.
Garrantzitsua! Dokumentuak biltzea ez da beste batzuen lanak kopiatzea. Helburua ez da
baliabide erabilgarriak biltzea, itzultzea eta laburbiltzea, edo zati batzuk besteekin lotzea. Hona
hemen prozesu egokia: (1) bibliografia irakurtzea, oharrak jasota edo zati erabilgarriak
berreskuratuz, ondoren norbere datu eta informazio multzoa osatzeko,(2) eskema bat egitea
garatuko diren puntu guztiekin. Zenbat eta osatuagoa eta zehatzagoa izan, orduan eta errazagoa
izango da ondoren osatzea. Eta, azkenik (3) testua idaztea. Komeni da norbere hitzak erabiltzea,
edo bestela irakurri ditugun artikuluen hainbat zati parafraseatzea, betiere iturriak aipatzen
badira. Justifikatutako kasuetan izan ezik, horietan ez baitugu hitz hitzeko aipurik erabiliko.
Egiten ditugun baieztapen guztiak (eta ez izatea gure ideiak edo jakintza orokorrak) aipu batean
oinarritu behar ditugu. Ikus 4. atala. Aipuak, erreferentzia, plagioak eta euskarri gisako
dokumentuak Nire Ikastegian.
Jarraian, erabaki nola jasoko dituzun (proposamen didaktikoan, baliabideen edo dokumentuen
azterketa kritikoan...). Material eta metodoenatalean metodologia zehatz-mehatz deskribatzeko
baldintza guztiak jasotzen dira. Teorian, helburua da zure esperimentuari erantzun ahal izatea.
Gure testuinguruak irakurleari ahalbidetuko dio bere metodoak sendotasun eta irmotasun
zientifikoa duela frogatzea, eta, azken batean, lanaren sinesgarritasuna ebaluatzea. Horrek
emango die balioa emaitzei. Hemen honako alderdi hauek aipa daitezke: etapako curriculuma,
hezkuntza testuingurua, aurreikusitako jardueretarako denbora, egingo den analisi estatistikoa...
Emaitzen atalean, deskribatu lanaren emaitza enpirikoenak. Kontuan hartu goiko gomendioak
(aipatu soilik emaitza esanguratsuak, laburbildu ahal den heinean taula edo irudien bidez, gure
baieztapenen oinarri izango diren datu estatistikoak aurkeztu). Atal honetan, emaitza objektiboak
aurkezten dira, baina ez da baloraziorik egin behar, hori eztabaidaren atalean jorratuko baita.
Eztabaidan, orain bai, baloratu emaitzak. Zein da lanaren ekarpen handiena? Zertan dator bat
edo ez dator bat gaiaren inguruan dokumentuetan argitaratutakoarekin? Zein dira aurkitutako
zailtasunak, eta zein oztopo ditu? Ikerketarako zein bide berri irekitzen ditu?
Amaitzeko, zenbait ondorio edo gomendio eman ditzakegu. Esaldi laburrak izan ohi dira,
zehatzak, eta batzuetan zenbakiak jarrita izaten dituzte. Lana zikloetan banatutako prozesua da:
helburuekin hasi eta horiekin amaitzen da. Saiatu ondorioen bidez proposatutako helburuei
erantzuten.
Azken urrats gisa, berriz ere helduko diegu hasierako elementuei. Horien bidez, gure lana
balizko irakurleei aurkeztuko diegu, irakurtzera animatuko ditugu eta datu-base edo gordailuetan
aurkitzen lagunduko diegu.

M.NAPAL - NUP-EKO PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA SAILA


2014KO APIRILA

GBL EGITEKO ETA INFORMAZIO BILTZEKO


GIDA

Laburpenean 100-150 hitzetan laburbildu beharko dira testuingurua, helburuak,


metodologia eta emaitza nagusiak, eta ondorio oso orokorra aterako da, interpretazio
subjektiborik egin gabe. Laburbilduz, balizko irakurle batek horixe irakurriko du lehenik, eta
horren arabera erabakiko du lan osoa irakurtzen jarraitu nahi duen edo ez. Lan osoa biltzen
duen bertsioa izango da, aise ulertzeko modukoa.
Laburpen on batean, errepikapenak eta erredundantziak saihestuko dira, etasaihestu
egingo da laburpena zabaldutako izenburua izatea; beharrezko ez den adierazpenik ez
da egingo; besteak beste, lan honen asmoa da aurkitzea..., saihestu esaldiak hitzez hitz
kopiatzea dokumentutik bertatik, eta saihestu laburtzapen gehiegi erabiltzea; sartu datu
laburrak eta zehatzak, eta idatzi labur , hau da, lastorik sartu gabe baina oinarrizko
datuak ahaztu gabe. Erabili aditzak modu aktiboan eta inpertsonalean: deskribatzen
da/dute, diseinatzen da, hauek izan beharrean: ...egileak diseinatzen du edota guk
deskribatzen dugu. Komeni da lanaren helburua deskribatzen duen esaldi batekin
hastea, izenburuaren kopia egin gabe. Osagarri guztiak eliminatu, baita elementu
erretorikoak edo eduki gutxikoak ere. Kendu adibideak eta azalpenak, baita oinarrizkoa ez
den guztia ere.
Izenburuakhonetarako balio du: balizko irakurleei lanaren edukiaren berri emateko. Izenburu
on batek zehatza eta laburra izan behar du, baina era berean, deskribatzailea eta
irakurleentzat ulergarria (eta zuzena), adierazgarria (lanaren eduki nagusiak jasoko ditu) eta
erakargarria.
Hitz gakoek batez ere balio dute bilaketaren motorrek gure lana topatu ahal izateko. Oro
har, motor horiek izenburua eta hitz gakoak bilatzen dituzte. Horrenbestez, ez erabili hitz
errepikakorrak eta erabili bila daitezkeen hitzak (haur hezkuntza), horrela aurkitzeko
aukerak areagotuko baititugu.

Lana idazteko zenbait trikimailu

Lanak idazten nola hasi izaten da prozesu zailena: gaiari buruz irakurtzen goazen heinean,
hasi idazten, oharrak jaso eta idatzi.
Idaztea pentsatzeko modu bat da: ez itxaron hausnarketa zehatza izan arte, hasi idazten eta
ordenatu ideiak idazten goazean heinean.
Galderak egitea helburuak zehazten laguntzen du: gainera, galderak zuzenean erantzun behar
dira.
Testuaren hasiera garrantzitsua da: ez hasi definizio batekin, galdera batekin eta erantzun
gisa emandako ikuspuntu batekin baizik. Testuaren gainerakoak ezarritako ikuspuntuari
erantzuten dioten galderak jasoko ditu.
Pentsatu lana ondorioa defendatzeko ariketa bat dela, baita datuen eta argudioen
bidez ondorio horretara iristeko jarraitu beharreko bidea ere.
Idazten hasi baino lehen, argi izan araudia (luzapena, formatua, atalak, zein zati jarri behar
den hizkuntza bakoitzean...)
Inspirazio edo erreferentzia iturri gisa, aurreko urteetako GBLen bat har dezakezu.
Gogoratu, mintegian adierazi genuen bezala, eskuragarri izango dituzuela unibertsitateko
gordailuan (-e akademikoa). Unibertsitate guztiek izaten dituzte antzeko gordailuak.

4. AIPUAK, ERREFERENTZIAK ETA PLAGIOA


4.a. Nola egin aipuak behar bezala
AIPUAK: Testuan, adierazi behar da zein iturritatik lortu dugun informazioa, bi helbururengatik:
lehenengoa, beste egile baten datuei edo ideiei buruzko jabetza intelektuala aitortzeko, eta horrela
informazioaren erabilera etikoa eta legezkoa egiteko; eta, bigarrenik, gure argudioei babesa
emateko (ez dut nik esaten, kalitateko iturri batean argitaratutako gaian aditua den batek baizik),
bide batez egon daitezkeen akatsen eta zehaztasun faltaren erantzukizuna geure gain ez hartzeko.

M.NAPAL - NUP-EKO PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA SAILA


2014KO APIRILA

GBL EGITEKO ETA INFORMAZIO BILTZEKO


GIDA

Oro har, amerikar eran aipatzen dugu, hau da, egilea eta urtea testu barruan aipatuta. Oinoharrak dagoeneko ez dira erabiltzen.

M.NAPAL - NUP-EKO PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA SAILA


2014KO APIRILA

GBL EGITEKO ETA INFORMAZIO BILTZEKO


GIDA

Txokak (Carduelis cannabina) banaketaren zonako hegoaldean hazten ditu kumeak (Gil,
2012).
Mahalanobiusen (2008) arabera, ikastetxea ikasleak kapitalismoan lerrokatzeko lekua da.

ERREFERENTZIAK:
Testuan agertzen diren aipu guztiek erreferentzien zerrenda batean ere agertu behar dute (eta
zerrendako erreferentzia guztiek testuan agertu behar dute). Aldizkari eta argitaletxe bakoitzak
bere arauak ditu, eta horiek zertxobait aldatzen dira ematen diren datuetan eta formatuan
(egilearen izena letra larriz edo xehez, aldizkariaren izenburua letra etzanez, izenburu osoa edo
laburtua...), baina funtsean berdintsuak dira. Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak eskatzen du
aipuak APA6 formatuan egitea.
Begiratu Nire Ikastegian Como citar y referenciar.pdf eta normas APA6. Hala ere, erreferentzien
kudeatzaileren bat erabilita ere (adibidez, Refworks), ez dago zertan kezkatu formatua eskuz
sartzeagatik.
Ikus programas de gestin bibliografica.pdf.
Ikuspegi zabalagoa nahi izanez gero, kontsultatu: Kantabriako Unibertsitatearen
AIPUAK egiteko gida.
Hemen ere kontsulta daiteke: nola egin aipuak eta erreferentzia bibliografikoak , CRUETICek eta REBIUNek eginikoa.
4.b. Plagioa.

(Hemen: http://www2 .ual. es/ci2bual/comunicar-la-informacion/que-es-plagio/# sthash.VVMITzil. dpuf)

Ez dago inolako arazorik besteen testuak erabiltzeko, baina behar bezala egin behar da, plagiatu
gabe; plagiatzea makurra eta legez kanpokoa baita.
Plagioa egiten ari gara, jakinaren gainean egonda edo ez, zenbait hitz edo ideia erabiltzean
horien egilea eta/edo horiek lortu direneko iturria aipatzen ez dugunean.

Plagioa da:

Ez da plagioa:

Beste ikasle baten lana norberaren lan gisa


entregatzea.
Zenbait aipu eta artikuluren zatiak kopiatzea eta
itsastea egileak aipatu gabe.
Parafraseatzea behar ez bezala
pertsona baten ideiak.

Ezagutza komuna.

beste

Testuko aipu bati dagokion testu bat kopiatzea


jatorrizko ideiak eta lanak, nahiz eta beste
komatxorik erabili gabe ( ).
batzuek sortutako ezagutzan oinarrituta egon.
Ez sartzea
erabilitako bibliografia
erreferentziarik, edo zehaztasunik gabe edo
modu zuzenean egin gabe.

Nola saihestu?
1. Aipatu erabilitako iturria: Aurkeztu beti lanen eta lan-zatien erreferentzia bibliografiko
guztiak, baita sartutako irudiak ere. Hala, edozeinek erraz aurkitu ahal izango du gure
lanean erabilitako testu-zatia edo irudia.

M.NAPAL - NUP-EKO PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA SAILA


2014KO APIRILA

GBL EGITEKO ETA INFORMAZIO BILTZEKO


GIDA

2. Ez ahaztu komatxoak: Egileren baten hitzez hitzeko esaldirik erabiltzen baduzu, itxi
beti komatxo ( ) artean eta aipatu bibliografian.
3. Parafraseatu behar bezala: Hitzez hitzeko aipamenik egin nahi izan ezean baina beste
egile baten ideiekin ados egonez gero, eta testuan erabiliz gero, saiatu beste hitz
batzuekin erabiltzen. Gogoratu helburua ez dela hitz batzuk aldatu eta horien ordez
sinonimoak jartzea bakarrik.
4. Hartu oharrak dokumentuak biltzeko eta ondoren lanean erabilitako datuekin.
5. INFORMAZIO GEHIAGORAKO:
Dokumentu hau prestatzeko, honako informazio-iturriak baliatu ditugu:
http://www2.ual.es/ci2bual/como-elaborar-un-trabajo-academico/#sthash.UggV2oq6.dpuf
http://www.ull.es/view/institucional/bbtk/Redaccion/es
http://portal.uc3m.es/portal/page/portal/biblioteca/aprende_usar/TFG/redactar
Nekazaritzaren eta elikagai berrikuntzaren ingeniaritzetan Gradu Bukaerako Lana egiteko
informaziorako gaitasunen ikastaroa.
Liburutegian, idazketan gidatzeko hainbat baliabide daude. Adibide gisa, bi aipatzen dira, baina
besteren bat ere proposa daitezke.
Ikerketa lana. Ikaslearen gida: lana egiteko prozesua, memoria idatzia, ahoz eginiko
azalpena eta baliabideak /Eusebi Coromina, Xavier Casacuberta, Dolors Quintana ;
traduccin y adaptacin del cataln al espaol, Luisa Cotoner Cerd. (2002). Coromina,
Eusebi. Argitaletxea: Vic : Eumo ; Barcelona : Octaedro, 2002.
Preparing research articles / Bruce A. Thyer. (2008). Thyer, Bruce A. Argitaletxea: Oxford
: Oxford University Press, 2008.
Nire Ikastegian eskura dituzu honako hauek:
BILAKETA BIBLIOGRAFIKOAK NUP-EKO LIBURUTEGIKO BALIABIDEAK BD
especficas. pdf revistas cientficas especializadas.pdf el portal de recursos electronicos.pdf
uso de las bases de datos bibliograficas.pdf Prstamo interbibliotecario.pdf repositorio.pdf
PLAGIOARI ETA INFORMAZIOAREN ERABILERARI DAGOKIONEZ. uso tico y legal de
la informacin.pdf utilizar la informacin en un trabajo.pdf los derechos de autor.pdf
Alderdi hauetako asko garatzen dituen baliabide oso gomendagarria:
Cmo buscar y usar informacin cientfica.pdf

M.NAPAL - NUP-EKO PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA SAILA


2014KO APIRILA

You might also like