El Trabajo Forzoso de Los Indigenas en La Politica Colonial Guatemalteca (Siglo XVII-XVIII)

You might also like

You are on page 1of 2

Xabier Aranburu Leiva;

Historiako gradua; Amerikako Aro Berria.

EL TRABAJO FORZOSO DE OS INDIGENAS EN LA


POLITICA COLONIAL GUATEMALTECA (SIGLO
XVII)
Espainiak izan zituen kolonietan, garrantzitsuena ez zen ez bitxiak edo eta
bertako botere militarra, baizik eta bertan bultzatu eta gauzatzen zen lan behartua baizik.
Arlo honek irabazi handiak ekartzen zizkieten lurjabe handi eta merkatari espainiarrei
eta horregatik garaiko politikan garrantzi handia zuen gaia zen. Artikulu honetan egileak
politika horien berri ematen digu eta baita nola aurrera ateratzen ziren bertan egoten
ziren desadostasunak.
XVI. mendean europarrak eta amerikar indigenak elkartu zirenean bertako
demografiaren beherakada nabarmen bat eman zen, konkista eta gaixotasun
epidemikoak zirela medio. Horregatik Espainiako koroak esklabutza eta enkomenda
galarazi zituen, baina ala ere kolonietako lur jabeek beste sistemak asmatu zituzten
indigenen lanari probetsua ateratzeko. Guatemalako ereduan zehazki bi motatako
sistemetan bereizten ziren, lehena bertako indigenak enpresa espainiarretan lan egitera
behartzen zituzten sistemak ziren eta bigarrenak indigenak beren kabuz produzitzen
zituzten produktuetatik etekinak ateratzea zen. Hauei repartimiento esaten zitzaien eta
honelako sistema bat baino gehiago zeudek leku eta eginbeharraren araberakoak,
meatzaritza, arto sailak, kakao produkzioa
Indigenak lana taxuz egiten zutela ziurtatzeko corregidoreak zeuden, eta hauek
beste gauzen artean, indigenei euren produktuak merke saldu eta produktu espainiarrak
garesti erostera behartzen zituzten. Horretaz gain langileei produkzio maila altuak
mantentzera behartzen zieten eta kasu askotan prestigiozko pertsona aberats izatera
heltzen ziren.
Guatemalan bizi zen espainiar orok zuen interesa bertako indigenen lan
behartuan. Izan ere pobreenari ere onuragarri zitzaion bertako produktuek prezio baxua
izan zezaten. Ala ere interes handiena zutenak lur jabe handiak ziren (garia produzitzen
zutenak gehien bat) eta horren erakusgarri zen lurrak saltzean, derechos de
repartiminto -ekin batera saltzea zen, bestela lurrak ez baitzuen berezko balorearen
erdia baino gehiago.
Orain arte aipatu gabeko Espainiar koroak ere bere interesak zituen batik bat
bere ondasunen zati handi bat kolonietako atributoetatik etortzen baitzen eta horregatik
ez zuen kontrol politikoa esku pribatuetan utzi nahi. Honela Guatemalako egitura
administratiboa hiru zatitan oinarritzen zen. Lehena presidentea zen, normalean militar
bat izaten zena eta bertako defentsaren garrantzia aldarrikatzen zutena. Ondoren
audientziak zeuden garrantzitsuenak zirenak eta hauen bertako produktibitatea

mantentzearen aldekoak ziren ondoren koroari bere atributoa ordaindu ahal izateko. Eta
azkenik letratuak zeuden, zuzenbidean lizentziatuak zirenak.
Arlo zibilean, garai hartan ez zegoen talde ekonomiko boteretsuen presioa
ordezkatuko zuen talderik eta horregatik cabildoak sortu zituzten. Hauek bertako
produkzio maila kontrolatzeko indigenen kontrola eramateko eta barrerako balio zuen
baita bertako erregimen politikoarekin hitz egiteko ere.
Horretaz gain Guatemalako audientzian, Juzgados de Milpas-a zegoen. Hauek
indigenek kakao eta artoaren produkzio minimo bat eratzen zutela ziurtatzeaz
arduratzen ziren, ondorenean bere atributoak ordaindu ahal izateko. Horretarako askotan
zigor eta fustak erabiltzen zituzten indigenak zigortzeko. Epaile hauek izaten zuten
gogorkeria kontuan hartuta koroa behin baino gehiagotan saiatu ziren epai mota hauek
desagerrarazten dekretu ezberdinen bidez. Baina ala ere bertako cabildo eta eliteek
berriro martxan jartzen zituzten. Honela Martin Carlos de Mencos bertako presidente
izatera heldu zenean (1659-1668) sistema mota hau deuseztatzea erabaki zuen epaile
hauen gehiegikeriak ikusirik.
Bazirudien arazo honen erresoluzioak Mencos presidentearen eta bertako
cabildoaren artean apurketa bat emango zela, baina ez zen horrela izan. Honen arrazoia,
irekia zegoen beste auzia baitzen. Bete auzia, repartimentoaren ingurukoa zen, izan ere
Pedro Frasso, Guatemalako audientziako fiskalak, Espainiako koroari kexak bidali
zizkion sistema honen inguruan eta honen abolizioa eskatuz. Arlo honen inguruan
eztabaida handia sortu zen izan ere bertako elite ekonomiko boteretsua ez baitzegoen
prest hori onartzeko. Honela Mencos presidentea repatriamenduaren alde azaldu zen
soilik etxe pribatuetako lan behartua kenduz gero.
Indigenek garai artan ez zuten euren burua babesteko aukerarik. Batetik elizaren
zati handi bat repartimenduaren alde azaldu baitziren, frantziskotarrak izan ezik eta
bestetik indigenak, adinez txikikoak izango balira bezala zeuden onartuak juridikoki.
Horretaz gain espainiar koroak bi zelula desberdin bidali zituen hango arazoa
ikertu eta irtenbide bat emateko. Azkenik Frasso fiskalaren kexa eta presioaren
hondoren Mencos presidenteak epaile repartitzaileak lau izatetik hiru izatera jaitxi
zituen, honela euretako bakoitza lan karga gehiago izan zezaten. Frassok honekin
konformatu behar izan zuen eta Espainiar koroa ere konforme geratu zen bere etekin
kolonialak ziurtatuak geratzen baitziren.
Kasu hauek erakusten dute garaiko politiketan, oso eraginkorrak zirela
kolonietako botere ekonomiko pribatuak, kanpotik (Espainiatik) etortzen ziren agindu
eta aldaketak geldiarazi edo eta aurre egiteko ere.
Artikulu honek erakusgarri du, indigenen lan behartuak izan zituen interes eta
etekin handiak bai arlo ekonomikoan eta batez ere aro politikoan.

You might also like