You are on page 1of 3

IRUDIAK PARTEKATZEA:

Gaiarekin hasi baino lehen, hainbat galdera egingo dizkizuegu:


-Zuek irudiak partekatzen al dituzue sarean?
-Hori egiten baduzue, zein intentzio/asmorekin?
-Pentsatu gabe edo hausnarketa baten ondoren igotzen dituzue?
Edonolakoak?

-DEFINIZIOA (ZER DA?): Izen hori ematen zaie ateratzen eta/edo


editatzen ditugun irudiak gorde eta beste batzuekin partekatzea
ahalbidetzen diguten webguneei. Orokorrean, plataforma hauek doan
erabil daitezke, baina horiekin profesionalki jarduteko, ordaindu egin
behar da (eskura baliabide gehiago jartzeko). Hainbat adibide: Picasa,
Photobucket, Imageshack, Ipernity, Pix.ie, Dumpt, VoiceThread, eta
Bubblesnaps.

-IRUDIEN ERABILPEN DEMOKRATIKOA:


Irudien erabilera honen barnean, pribatutasunaren gaia jorratu
nahi izan dugu, askotan sarean hauei erabilera desegokia ematen
zaielako. Gure ustez, sarri ez gara kontziente partekatzen dugun
horrek duen balioaz, eman ahal zaion erabileraz eta honek ekar
ditzakeen ondorioez.
Aurretik aipaturiko pribatutasun horren barruan bi eremu nagusi
bereizi ditugu. Alde batetik, argazki horiek nork bere buruarekiko
duten eragina, eta bestetik, besteekiko dutena.
Jarduera honek norbanakoarekiko izan dezakeen eragina, pertsona
bakoitzaren balore eta munduarekiko ikuspuntuarekin erabat loturik
dagoela uste dugu. Ematen diozun pribatutasunaren arabera
pertsona horren informazioa agerian eta edozeinen eskura geratzen
da (lekua, lagun taldea, ohiturak, errutinak, etab.).
Lapurraren anekdota: Oporretara goazen garaian noiz eta nora
goazen adierazi irudien bidez, ondorioz, etxe-lapurreta kasu ugari
gertatu dira azkenaldian.

Pribatutasunaren bigarren eremuari so eginez, gure iritziz,


norbanakoan oinarritzen den hausnarketa baino haratago joan
beharko genuke;ez delako prozesu hau jarraitzen irudiek beste
pertsona batzuk inplikatzen dituztenean. Kasu hauetan, publikatu
nahi den horren inguruan hausnarketa egin eta ondoren, galdetzea
beharrezkotzat jotzen dugu.
-Zuek argazkiak partekatzerako garaian inplikatutako beste pertsona
horiei galdetzen al diezue (laguna/ ezaguna denean)? Eta bertan
agertzen dena ezezaguna bada?
-Norbanakotik besteenganakora joaten den hausnarketa hori egiteko
gai al zarete?
-Nahiz eta asmoa ona izan, beste pertsonak daudenean inplikaturik,
hausnarketa hori egin behar dela uste duzue?

PLANTEATUTAKO EGOERAK:
-Eraikuntza bati argazkia atera eta balkoian norbait agertzea, eta
ondoren argazkia ona delako hori lehiaketa batera bidaltzea.
-Parrandako argazkiak edaten eta erretzen.

Hurrengo lerroetan, pribatutasunaren gaia alde batera utziko dugu


eta hasieran aipaturiko lizentzien gaiari helduko diogu. Lehenik eta
behin, zer diren esatea komeni da: argazki horien erabilerari ematen
zaizkien erabilera-baimen eta eskubideak.
Askotan erabiltzaileok egiten duguna zera da: besteenak diren
irudiak hartu eta guriak izango balira bezala erabili. Hori ilegala da,
eta ilegaltasun hori ekiditeko lizentziak behatzera jo beharko genuke
beti; hauekin zer egin dezakegun eta zer ez jakiteko.
Horretaz gain, gure argazkiekin berbera egin beharko genukeela
azpimarratu nahiko genuke, besteek ere gureekin guk nahi dugun
erabilera bakarrik eman diezaioten.
Bi prozesu horiek ondo beterik, irudien partekatze demokratikoa
lortuko genukeela uste dugu.

-Zergatik aukeratu dugu Flickr web zerbitzua?


Irudiak partekatzerako garaian, pribatutasun eta lizentzia aukera
ugarien ematen duen aplikazioa delako.

Flickr: Zerbitzurik ezagunenetako bat da, erraz eta modu


intuitiboan erabiltzekoa. Doako bertsioan,
hilean 100 MBko
tokia ematen du gehienez irudiak gordetzeko. Flickr-en bilaketasistemak etiketen, dataren eta Creative Commonsen lizentzien
arabera bilatzeko aukera ematen du. http://www.flickr.com/

-Zati praktikoaren bigarren zatia:


- Flicker kontua ireki
- Argazki bat aukeratu
- Argazkia igo
o

Pribatutasuna

Lizentzia

-Blogean partekatu

You might also like