You are on page 1of 6

BIG DATA

Nahikoa da une hori; musika hori, mendi kuttun hori, goiz aldeko hamaiketatxo
hori, liburu eder hori, ezagutu berri duzun hiri hori, zinema arratsalde hori,
lagunekin hondartzan surfean ibilitako ilunabar hori, marrazketarako une hori
eta ikasketen lanekin ari zaren bitartean gordetako une hori. Nahikoa da une
zehatz hori gutxirekin asko izateko.
Une zehatz hauekin lotuta, gure hurrengo blogaren sarrera konektatu gabeko
foto elkarrizketa bat landu dugu. Gure taldean bakoitzak bi argazki aukeratu
ditugu, non bertan ez gauden konektatuak , hau da, ez gaude ez internet, ez
mugikor, ez ordenagailu, ez teknologiari erabilpenik ematen ari.
Hona hemen gure une kuttun horiek:

Ohiturak ez direla galdu behar eta, asko gustatzen zaigun gauzetako bat zinemara
joatea da. Pelikula on batez gozatzea, bizitzan egin daitezken plazer txikien barruan
sartzen dugu. Horretaz gain, bakarrik edota konpainian egin dezakezun plan polit bat
da.

Janaria. Nori ez zaio jatea gustatzen? Bada guretzat janari goxo batetaz gozatzea ere
beste plazer txiki bat dela esan dezakegu. Edozein lekutan, ordutan eta konpainia
ezberdinean egin dezakegun gauza bat delako.

Argazki honetan magisteritzako lagun batzuk agertzen dira. Lan modularreko


ariketa bat burutu ahal izateko elkarri aurpegiak pintatu behar izan genizkion.

Nahiz eta hasieran pixka bat lotsatu, besteen iritziak alde batera utzi eta
primeran pasa genuen.

Argazki hau udaran Zarautzeko hondartzan ateratakoa da. Aneren lagun batzuk
surfeatzen ibiltzen dira eta egun batean berari erakusteko erronka hartu zuten.
Ondo moldatu ez bazen ere, egun politta igaro zuten elkarrekin.

Bizitzak soinu banda du, pertsonek, lekuek, usainek, egoerek, adinak... denok
dugu melodia bat eta askotan lekutik mugitu gabe belarrien bitartez, usaintzen
dut, hitz egiten dut, mugitzen naiz; denboran bidaiatzen dut.

Bi poltsiko: Dirua eta giltzak. Zakukada jende, irrifar, besarkada eta "aspaldiko!".

Oheratu baino lehen, irakurtzea gustuko dut, orokorrean, loak hartzen nauen
bitartean irakurtzeko liburu bat edukitzen dut mesanotxean.

Marrazten oso trebea ez naizen arren, oso momentu onak pasatzen ditut
marrazten eta Arte ikasgaian eskatzen dizkiguten lan askok IKT-ekin harreman
zuzenik ez dutenez, argazki hau aukeratu dut.

Izaskungo mendian, igande arratsaldeko giro ederra aprobetxatuz.

2014 ko udara gogoraraziz... kurtso amaierako bidaiaren azken uneak


Bruselasen.

Horiek dira gure hamar argazkiak. Gure hamar uneak. Hamar argazki hauetan
denetik ikus dezakezue, gure bidaiak, gure bazkariak, gure marrazkiak, gure
zaletasunak, gure aisia, gure deskantsuak,.denetik.

Baina lan hau egin ondoren ohartu gara, lanaren helburua konektatu gabeko
uneak erakustea izan harren, une horietan gure mugikor edo argazki kamerak
eskuetan genituen hurak gorde ahal izateko. Hortaz, konturatu gara, gaur egun
oso zaila egiten zaigula konektatu gabe bizitzea, konsiente gara ia ezinezkoa
dela gaur egungo gizartean konektaturik ez bizitzea.
Gu lehen mailako gizarte batean bizi gara, punta puntako teknologiak gure
eskuetan ditugu eta guretzat ohikoa da, gure hausnarketan oinarrituta , esan
dezakegu teknologia berriek maila sozialak ere desberdintzen dituztela.
Adibidez hirugarren munduko gizarteak ez dituzte inongo teknologia
aurrerapenik, ez dute ez mugikor ,ez ordenagailu, ez telebista,.etab. Beraiek
ala eta guztiz ere, bizi bat dute, gai dira bizitzeko teknologiarik gabe. Hortaz,
esan dezakegu gizarte motaren arabera teknologiaren erabilpena eta
dependentzia maila asko aldatzen dela. Gaur egun teknologia berriak lehen
mailako herrialdeetan aurkitzen dira eta bertako gizarteko kideek ezin dugu
beraiek gabe gure gizarteak markatzen dituen irizpideak jarraitu.
Amaitzeko, teknologia berriek gure gizartean duten eragina ikaragarria da. Alde
on eta txarrak ditu, gauz guztiak bezala. Ondorio horien artean, dependentzia,
sortzenn duten kontrola, intimitate falta eta pertsonen izaeraren aldaketa
azpimarratuko genituzke. Teknologia berrien etorkizunari begira jarrita, ez dugu
uste soka hau etengo denik, egunetik egunera teknologiak aurrerapen handia
erakusten hari dira eta konpetentzia asko dagoen mundo bat da, orduan gure
ustetan honek indar handiz aurrera egiten jarraituko du. Gure esku dago soka
hori luzatzen jarraitzea edo ahal den moduan kontrolatzen jakitea.

You might also like