You are on page 1of 4

ELIKAGAIAK

GIZAKIEN ELIKADURA
Gizakiok denetatik jaten dugu: animaliak, landareak...
horregatik orojaleak gara.

ELIKAGAI MOTAK
Elikagaiak (jaten duguna eta edaten duguna) 3 multzotan
banatzen dira:
1- Eraikitzaileak: zelula berriak sortzen dituzte.
2- Energetikoak: energia ematen dute.
3- Erregulatzaileak: gorputza ondo funtzionatzeko balio
dute.

ELIKAGAI ERAIKITZAILEAK

PROTEINAK dira.
Gorputza hazteko (handitzeko) balio dute.
Ilea eta azazkalak luzatzeko balio dute.
Zelula berriak sortzeko balio dute.

ELIKAGAI ENERGETIKOAK
KARBOHIDRATOAK dira.

KOIPEAK dira.

Biek energia ematen dute, indarra.


ELIKAGAI ERREGULATZAILEAK
BITAMINAK dira.

Bitamina C

Bitamina E

Bitamina B, D

Bitamina D

GATZ MINERALAK dira.

URA da.
DIETA OREKATUA
Egunero
eta edaten
dugunaren multzoari
dieta deitzen
Gure jaten
gorputza
ondo funtzionatzeko
balio dute.
diogu.
Gure dieta egokia izateko denetik jan behar dugu, hau da,
elikagai energetikoak, eraikitzaileak eta erregulatzaileak.

ELIKADURA ARAZOAK
Dieta orekatua ez denean elikagai nahikorik ez dagoelako edo
elikagaien kopurua gehiegizkoa delako gaixotasunak eta beste
arazoak sortzen dira.
Gaixotasun hauek dituzten pertsonek bere gorputza desitxuratuta
(deformatuta) ikusten dute, lodia ikusten dute, nahiz eta oso
argalak egon.
ANOREXIA: gaixotasun hau duten pertsonek, pisua galtzeko osooso gutxi jaten dute.
BULIMIA: gaixotasun hau duten pertsonek, neurririk gabe jaten
dute (gehiegi), baina jan bezain pronto bere buruari botaka
eginarazten diote.
GEHIEGIZKO LODITASUNA: gehiegizko loditasuna sortzen da
gehiegi jateagatik, ariketa fisiko gutxi egiteagatik eta dieta
desorekatua izateagatik.

AUTOESTIMUA
Pertsonok zoriontsuak izateko gure burua maitatu behar dugu.
Maitasun hori autoestimua deitzen zaio.
Autoestimu handia duten pertsonek lagunartean, ikaskuntzan,
bizitzako arlo guztietan arrakasta lortzen dute.

You might also like