You are on page 1of 1

Galaxia

NGC 1300 Galaxia Hubble teleskopio bereziaz ikuskatua

Andromeda Galaxia.

Galaxia (grezierazko galakt- errotik, "esne", Esne Bidea dela-eta) izarrez, gasezko eta
hautsezko lainoz eta materia ilunez osaturiko grabitate-multzoa da. Izarren kopurua 107 eta
1012 bitartean izaten da. Hainbat galaxia motatan osagai garrantzitsuena materia iluna da,
zuzenki aztertua izan ez den materia, bere efektu grabitatorioengandik baizik. Galaxia
baten barruan aurki daitezkeen azpi-egiturak honako hauek dira: nebulosak, izar
multzoak eta izar sistemak.
Galaxien sorreraren teoriaren arabera, materia iluna da aurrenik pilatzen dena, materia
normala erakarriz, izarrak sortuz eta hala galaxiak ikusgai bihurtuz.
Lehenengo aurkitu zen galaxia Esne Bidea da, gu bizi garena.
Galaxiak urrundu egiten dira bata bestearengandik, eta hedapen abiadura distantziarekiko
proportzionala da, gertaera honek Hubble legearen izena hartzen du,Edwin Hubble izan
baitzen gertaera honetaz konturatu zena. Unibertsoan milioika Galaxia daudelako froga
besterik ez da.
Galaxien tartean, hutsune ikaragarriak daude, eta gaur egungo teleskopioak 10 mila
milioi argi urtera dauden galaxiak bereizteko gai dira.

You might also like