You are on page 1of 1

Izar

Artikulu hau objektu astronomikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Izar
(argipena).

Pleiadeak, Taurus konstelazioko izar multzoa

Eguzkia, Lurretik hurbilen dagoen izarra

Izar bat plasmazko gorputz esferiko handia eta trinkoa da, bere erdigune beroan fusio
nuklearra mantentzeko bezain handia dena. Fusioa da izarrek beren kanpo geruzetatik
etengabe
kanporatzen
duten energiaren iturburu. Hidrogenoa eta helioa baino
astunago den ia gai guztiak izarretako erdigunean sortzen dira.
Izar
taldeek galaxiak sortzen
dituzte
eta unibertsoko argizagi
nagusiak
dira. Lurretik hurbilen dagoen izarra Eguzkia da eta Lurraren energia iturri
nagusia, argia barne. Honek 1026 watt inguru (ehun koatrilioi watt) igortzen ditu.
Izar hitza Irua-Veleia aztarnategian aurkitutako testuetan agertzen da (III-VI.
mendeetan idatzita), VRDIN/X/ISAR (urdin izar ?) itxuran]. Aurkikuntza ezeztatua dago,
baina eztabaidagai da oraindik ere.

You might also like