You are on page 1of 1

HITZA MOZIOA

2016ko aurrekontuetan, Zumaiako Udal gobernuak izugarrizko jaitsiera egin du Urola Kostako Hitza egunkariari
Udalak ematen dion diru laguntzan: %82ko jaitsiera, hain zuzen; dirutan, 23.650 euro gutxiago jasoko ditu aurten
egunkari horrek Zumaiako Udaletik: 5.000 euro baino ez.
Euskarazko komunikabideak ezinbesteko tresna dira gure hizkuntzaren zabaltzea eta erabilera sustatzeko, eta hori
baieztatzen duten ikerketak eginak eta argitaratuak daude; Mondragon Unibertsitateak egindako batean, esate
baterako, hau ondorioztatu du: euskarazko hedabideek aberastasuna sortzen dute. Egunero-egunero, HITZAk
irakurleari eskualdeko eta herriko albisteak euskaraz irakurtzeko aukera ematen dio duela hamabi urtetik. Herritar
asko hasi da euskaraz irakurtzen HITZAri esker. 450 zumaiar dira harpidedun gaur egun.
Zumaia hedabideetan egotea ahalbidetzen du, albistearen iturria edozein izanda ere: eragileak, herritarrak, Udala
bera... Azken batean, Udaleko jardueren berri emateko ere ezinbesteko tresna dira hedabideak, eta egunero ez
bada, ia egunero ematen dio aukera Udalari beren jardueren berri emateko HITZAn. Baita, jakina, Udala osatzen
dugun alderdi guztiei ere.
Diru laguntzak jaisten bazaizkio, arriskuan egon daiteke proiektua, eta horrek euskarari egingo liokeen kaltea
izugarria litzateke. EH Bilduk ez du inolako justifikaziorik ikusten HITZAri %82an jaisteko urteko diru laguntza.
Eskualdeko herri bakarra da Zumaia halako jaitsiera egiten aurten; beste herri guztietan eutsi egin zaie iazko
kopuruei, eta Zarautzek bakarrik murriztu du, baina ez Zumaian bezalako murrizketarekin inondik ere.
Premiazkoa da HITZAk diru laguntza duina jasotzea, aurrera jarraituko badu behintzat. Euskarak HITZA behar
du. Diru laguntza ekonomikoa beharrezkoa du HITZAk, euskararen eta kulturaren alde lanean jarrai dezan.
Euskarari diruz laguntzea ez da dirua galtzea, inbertsio bat da euskarazko komunikabideak balio sozial batean
bihurtzen dituena.
Gainera, gogoratu behar dugu, berriki 'Urrezko Bikain' ziurtagiria jaso duela UROLA KOSTAKO HITZAk Eusko
Jaurlaritzaren eskutik.
Beraz, eskatzen dugu, lehen zegoen diru laguntza mantentzea:
335.00 PROGRAMA: EUSKARA
481.04. HITZAri diru laguntza: 23.650,00
FINANTZIAZIOA:
VII. FINANTZA AKTIBOAK:
2870.01 Diruzaintzako gerakina: +23.650

Horregatik, Zumaiako Udalak mozio hau onartzen du:


1. UROLA KOSTAKO HITZA egunkariari 23.650 euroko laguntza gehituko zaio 2016ko aurrekontuetan
dagokion kopuruari, gerakineko dirua erabiliz.
2. Mozio honen onarpena publiko egitea Udalak dagokion lekuetan.
EH BILDU UDAL TALDEA
Zumaian, 2016ko apirilaren 21ean.

You might also like