Switch

You might also like

You are on page 1of 3

KONMUTADOREAK (SWITCH)

Switch edo konmutadorea, hub antzera, portu ezberdinak ditu eta bere funtzioa sarrerako datuak
destinoarekin lotzea da. Hau da, portu batetik datu bat helduz gero, datu hau BAKARRIK destinoportura bidalia izango da.

Switch-a, hub adimentsua bezala kontsidera daiteke, aktibatzen dugunean, portu bakoitzera
konektatzen diren dispositiboen MAC helbideak gordetzen hasten da. Portu bakoitzeko MAC
helbideak, taula batean gordetzen ditu, honetan MAC helbidea eta switcharen dagokion portuaren
erlazioak daude. Switch-ari datuak portu batera sartzen zaizkionean, badaki destinoa zein irteeraportua den; beraz switcharen beste portuei karga (bandwidth) arintzen die.
Switch-ak sarearen segmentu bi do gehiago elkar
konektatzen du, segmentuak batetik bestera
pasatuz MAC helbidearen arabera. Switch-ek
iragazki moduan lan egiten dute, datu-lotura
geruzan lan egiten dute, OSIren 2. geruzan.

SWITCH

SWITCH-MOTAK
Managed Switch. Switch guztiz kudeagarria, switch batetan maneia daitezkeen teknologiak
kudeatuz (Trunk, STP, VLAN, QoS-priority, Mirroring).
Switcha kudeatzeko, portu edo aho batetik egiten da. Gehienetan, fabrikatik IP helbidea eta maskara
gehi barruko web zerbitzaria izanda, nabigatzaile baten bidez era erosoan kudea daiteke.

Modelo zaharrek portu serie (COM) DB9 izaten dute, Telnet ala SSH bidez konektatu ahal izateko,
Windows-ekin aritzen bagara hypeterminal berezko programa erabil daiteke.
Smart switch. Switch hauetan gauza batzuk kudea daitezke baina ez dauka denetarik eta
nolabaiteko adimena daukate trama batzuk kudeatzeko, esate baterako VoIP-en.
No-managed switch. Mota honetako switch-etan ez da ezer kudeatzen.

Aurreko edozein mota munta daiteke Rack-etan, multzokatu ere (bata bestearen gainean jarrita)
ala mahaigainekoa izan daiteke.
Switch . 1

SWITCHak ELKARREKIN KONEKTATZEN


Switch-ak zuhaitz topologia erabiliz, sare anitzak konektatzeko erabil daitezke, bakar batean
elkartuz.
Sare-iragazki moduan lan egiten duenez, LAN sarearen segurtasuna eta etekina hobetzen ditu.

Switch A

Switch B

Switchak elkarren artean konektatzeko Up-link bezala ezagutzen den konexioa erabiltzen da.
Switchen arteko konexioa gurutzatua izan behar denez eta erabiltzen ohi ditugun kableak zuzenak
direnez (straight-trought), Up-link bezala lan egiten duen portua, barrutik pinak gurutzatuak izan
behar ditu.

Up-link switcharen berezitutako portu bat izan daiteke ala ordenagailuetarako erabiltzen diren
porturen bat, azken kasu honetan portu horrek MDIX izan behar du, hau da, barrutik bere pinak
elkar gurutzatuak daude, (gurutzatuak ez balira MDI dela adieraziko luke).
Egungo gama ertain-altuko switch gehienek MDI/MDIX edo MDI/X edo Auto MDI-X deitutako
portuak izaten dituzte, hau da, barrutik eta automatikoki bere pinak gurutzatzen direla, baldin-eta
kablearen beste muturrean beste switch badago.
Kontuz ibili behar dugu, switch asko erabiliz gero bigiztak (loops edo bukleak) sor ditzakegula eta
ondorioz Tramen ekaitzak azalduko dira sare guztia tramez gainezka jarriz.
Komenigarria STP (Spanning Tree Protocol) duten switchak erabiltzea eta instalazioa egitean adi
bigiztekin.

Switch . 2

ZUNTZ OPTIKOA SWITCH-ETAN


Sare lokaletan erabilitako zuntz optikoa modu bakarrekoa (SM) ala modu anitzekoa (MM) izan
daiteke. Beste aldetik, LAN saretan kableatu egituratuan erabilitako zuntz kablea, zabala (loose) ala
estua (tight) izan daiteke.
Ethernet motako LAN datu-saretan, zuntz optikoa bi helburuekin erabili daiteke: sarearen distantzia
handitu ala sarearen transmisio-abiadura handitu, ala bi gauzak batera.
Oro har zuntz optikoa bi switch-en loturan erabiltzen da, bi switch-en arteko lotura 1Gbs edo
gehiago nahi denean, distantzia luze batekin.
Switch-ak kobrezko pare txirikordatua izan dezake berera konektatuta dauden ordenagailuei
zerbitzua emateko, eta beste aldetik zuntzerako portu bat edo gehiago izan sareko beste switch-ekin
konektatzeko.

Switch
UTP

Switch
Zuntz optikoa
UTP

Beheko irudi honetan 24 portuko switch, eskuineko lau portuak 1Gb-erainoko SFP (Small Formfactor Pluggable) dira, zuntz optikoarekin erabili ahal izateko. Lau portu horietan kanpoko modulua
behar dute, mini-GBIC izenekoa, interfaze elektrikotik optikora bihurtzeko.
Kasu hauetan erabilitako zuntz optikorako konektoreak LC dual dira.

4 Portu SFP

Oso gama altuko switch-etan SFP+ portuak daude,


10Gb-erainoko transmisio-tasarekin.

Mini-GBIC modulua
LC bikoitza

Switch . 3

You might also like