Router

You might also like

You are on page 1of 1

BIDERAGAILUA (ROUTER)

Bideragailu bat (router) hardware o software dispositibo bat izan daiteke. Oro har, bi interfaze
izaten ditu eta interfaze batetik bestera paketeak bideratzeko erabiltzen da (IP helbidearen arabera).
Routerraren interfaze bat sare-segmentu baterako dauka eta beste interfazea beste sare-segmentu
baterako. Kasurik arruntena hauxe da: gure LAN sarea Internet-ekin komunikatzen dugunean,
interfaze bat WAN-erako da (IP publikoarekin) eta beste interfazea LAN-erako da (IP
pribatuarekin).
Interfaze bakoitzean konektatu diren dispositiboen IP helbideak, bideratze-taula batean gordetzen
dira, taula honetan IP helbideak dagozkion interfazearekin loturak gordetzen dira.
Taula hau dinamikoa izan daiteke, kasu honetan routerrak automatikoki ikasten ditu sarean
ematen diren IP-interfazea erlazioak.
Beste batzuetan administratzaileari aukera ematen zaio taula estatiko bat egiteko, hau da, taularen
sarrera bat/batzuk eskuz jartzea IP-interfazea erlazioak ipiniz.
Routerrak sare-iragazki moduan lan egiten du,
sare-geruzan lanean, OSIren 3.geruzan.
ROUTER

Ikusten denez, etxerako diren router asko dispositibo bakar


batean integratuta datoz switch txiki bat (horiz, 4 RJ45) gehi
WiFi, LAN sareko aldean;
eta mdem ADSL, WAN aldean (grisa, RJ11, ezkerraldean).

Etxeko router honetan (FTTHeko ONT bat da) integratuta datoz


dispositibo batzuk:
switch txiki bat (4 RJ45 LAN1,...LAN4) gehi WiFi LAN sareko
aldean;
eta modem optikoa, WAN aldean (1 SC Optical, ezkerraldean).
Baita ere, sare IP telefonikoa integratuta dauka: telefono
analogikorako 2 konektore FXS (2 RJ11 TEL1,TEL2, eskuinean).

Hemengo etxerako router honetan ...


LAN sareko aldean: switch txikia (urdinez, 4 RJ45) gehi WiFi.
eta WAN aldean (horiz, RJ45) Ethernet konexio bat behar du,
hau da, kanpoko dispositiboren batek (modem ADSL, CableModem
ala OpticalModem) eman behar dio WANerako bidea.
Beraz, router honek behar du OSI modeluan 2. geruzako
moldagailu bezala lan egingo dion kanpoko dispositibo batek,
adibidez:
modem ADSL (operadore asko) --> Ethernet
CableModem (Euskaltel Cable) --> Ethernet
OpticalModem (Movistar FTTH) --> Ethernet
Router . 1

You might also like