You are on page 1of 1

BRIDGE edo ZUBIA

Bi interfaze dauzkan gailu bat da. Protokolo berdinekin funtzionatzen duten bi sare konektatzeko
erabiltzen da. Router-rekiko bereizteko esan dezakegu, maila logikoan funtzionatzen duela, hau da,
OSI ereduaren 2. geruzan. Honek zera esan nahi du: tramak (ez paketeak) iragazten duela, bakarrik
paso uzteko destinoa beste aldean duten tramei; honetarako destinoko MAC helbide fisikoa (ez IP
helbidea) aztertzen du eta zubiaren beste aldean dagoen ekipo bati badagokio, trama pasatzen uzten
du.
Bere funtzionamendua dela-eta, zubi batek sare bat segmentatzeko balio du; alde bateko tramak
bertan mantentzen duelako eta transmititzen ditu beste aldea destino duten tramak. Honek sare
bakoitzeko trafikoa gutxitzen du, eta bereziki tramen talkak. Gainera pribatutasun maila handitzen
du, sare baterako informazioa ezin da zubiaren beste aldean entzun.

FUNTZIONAMENDUA
Zubi batek bi konexio dauzka bi sare ezberdinetan. Zubiak interfaze batean trama bat jasotzean,
trama horren igorlearen MAC helbide fisikoa aztertzen du eta destinokoaren MAC-a ere. Zubiak ez
badu igorlea ezagutzen, bere MAC helbidea taula batean gordetzen du "gogoratzeko" zubiaren zein
aldean dagoen. Honela, zubiak jakin dezake igorlea eta jasotzailea zubiaren alde berdinean dauden
ala ez. Igorleak eta jasotzaileak alde berdinean baleude, zubiak ez lioke kasurik egingo tramari.
Aldiz igorlea eta jasotzailea alde ezberdinetan egonik, trama beste aldera pasatzen du.
Igorleak eta jasotzaileak
alde berdinean daude.

Aldiz igorlea eta jasotzailea


alde ezberdinetan daude.

Router-retan posibilitatea egoten ohi da, Bridge moduan lan egiteko, horrela trafikoa aritzen da bi
sare artean.

WiFi-tan ere erabilia izaten da Bridge


modua, adibidez urruti dagoen ekipo bat,
LAN-era konektatzeko:

Bridge . 1

You might also like