You are on page 1of 11

DEONTOLOGIA

ETA KOMUNIKABIDEAK

2015/2016 ikasturtea

1. GAIA: KAZETARIEN ANTOLAKETA KOLEKTIBO GISA

SARRERA:
Tradizionalki jarduera edo ofizio bat lanbide gisa onartzea zenbait eskakizunen arabera egon da:
1. Prestakuntza edo heziketa bat, arautua, berariazkoa eta onetsia. Heziketa hori ezinbestekoa da
lanbidean hasi ahal izateko.
2. Lanbidea haren barnetik arautzen duen erakunde bat, bereziki sarbidea eta barne
funtzionamendua.
3. Lanbide-etika bat (deontologia), jokabide-kode deontologiko batean islatzen dena.
4. Banakako autonomia maila handia jardueran.

Kazetaritza, lanbide ala ofizioa?:
Daudenen arteko proposamen batek ere ez du zehazten kazetari-jarduera lanbidetzat har
daitekeen ala ez.

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren definizioak:
Ofizio: Lanbidea, ogibidea, bizibidea ateratzeko balio duen jardun jakina.
Lanbide: Bizibidea ateratzeko balio duen jarduera jakina.

Kazetaritzaren eta kazetariaren definizioak:
Kazetaritza eta kazetaria izan dira eta dira definitzeko kontzeptu zailak. Kazetaritza zer den
zehaztea, eta nor den edo nor har daitekeen kazetaritzat ez da erraza.
Gainera, gai hauen muinean, seguruenik, funtsezko eztabaida den beste galdera datza, behin
betiko konponbidea oraindik aurkitu ez delarik: kazetaritza berezko lanbide bat ote den.
Berez, ez dago kazetariaren legezko definiziorik.
Era berean, ez da aurreikusten araututako lanbideen artean, bakarrik legeak edo legegintza-arau
batek ezarritako baldintzen arabera burutu daitekeenak.

Definizioak Harluxet hiztegian:


Kazetaritza:
- Kazetariaren jarduera edo lanbidea.
Kazetaria:
- Komunikabideetan (irrati, telebista, egunkari, eta abarretan), bereziki albiste-zerbitzuetan, lan
egiten duen profesionala.

Europako Kontseiluaren arabera kazetaria "edozein pertsona fisiko edo juridikoa, ohiz eta era
profesionalean, publikoari informazioa zabaltzeko edozein masa komunikazio bide erabiliz lan
egiten duena " da.
Europa mailan ere ez dago erreferentziarik kazetariak bete beharreko baldintzei buruz, egoera
ulergarria Europar Batasuneko herrialdeetan dauden ordenamendu aniztasuna kontuan izanda.
Badira beste definizio batzuek, gehiago edo gutxiago, zehatzak. Osoenetariko bat Nazioarteko
Kazetarien Erakundea (OIJ) eta UNESCO erakundeena da: "... edozein pertsona, edozein
nazionalitatekoa, zuzendari, kazetari, argazkilari, kameralari gisa, prentsa, irrati, telebista edo
albiste filmatu zerbitzuan, ordaindutako enplegu tinko duena, bere lanbidea arau etiko-
profesionalak betez burutzen duelarik; hala nola, jarduera hori informazioa bilatu, jaso, eta,
iritziak, ideiak edo iruzkinak eguneroko edo aldizkako argitalpenetan, albiste agentziak,
telebista edo zinema zerbitzuen bidez hedatzean datza".

Kazetariaren definizioa Espainiako Kazetarien Elkarteetako Federazioaren (FAPE) estatutuetan:
Kazetaria titulu bat duena da (lizentziatura edo goi mailako beste ofizial bat) espainiar edo
Espainian homologatutako atzerritar edozein unibertsitateko Kazetaritza, Informazio Zientziak
edo antzeko izeneko Fakultate batek emana, bai eta desagertutako Kazetaritza Eskoletako
titulua duelarik Estatutu hauek onartzeko garaian FAPEko Kazetarien Errolda Profesionalean
inskribaturik dagoena ere.

1.1. AURREKOAK
XX. mendearen hasierara arte ez zegoen elkarte bat ere espresuki kazetarien interesak eta
kolektibo gisa babesteko.
Kazetariek, ia soilik, klaseko sindikatuetan barne zuten elkartzeko aukera, gainerako langileekiko
bereizketarik egin gabe.
XX mendearen lehen herenean agertu ziren Europan eta AEBetan lehen sindikatu profesionalak.

Espainiar testuinguruan, gutxieneko ordezkaritzadun sindikaturik ezean, XIX mendearen


amaieran eta XX hasieran sortu ziren lehen elkarteak.
Lehen elkartea Liga de la Prensa Malaguea izenekoa izan zen (1877).
Euskal Herrian, Donostiakoa 1910ean sortu zuten eta Bilbokoa 1911 urtean.
Entitate horietako gehienak behin-behinekotasunean egon ohi ziren, eta denbora-tarte
laburrean sortu eta desagertzen ziren.
Bigarren mende laurdenaren ostean, ordea, maila egonkorragoa lortu zuten.
Oraingo Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioa (FAPE) Santanderren jaio zen 1922an
Espainiako Prentsa Elkarteen Federazioa izenpean.
Sasoi horretan, bere barruan bildutako elkarteen funtzioen artean ez zegoen kazetarien interes
profesionalen eta ekonomikoen defentsa.
Berez, haren lehen presidentea argitaletxe eremuko enpresaburua izan zen, kazetariek planteatu
ohi zituzten erreklamazioen aurkari irmoa.
Elkarte horien funtzioak laguntza-zerbitzukoak baino ez ziren, gaixotasun kasuan elkarkideei
laguntzeko edo, heriotza gertatuz gero, beren senideei.
Federazioaren sorreran bertan entzun ziren ahotsak kazetarien interes profesionalak
defendatzeko inongo ekimenen gabezia zela eta.
Espainiako Prentsa Elkarteen Federazioa Nazioarteko Kazetarien Federazioan (IFJ) sartu zen
1927an.
1978ko Konstituzioaren ostean, 1993 arte ez zen kazetarien sindikatu propio bat sortu,
Katalunian.

1.2. EGUNGO ANTOLAKETA ERAK

1.2.1 ELKARTEAK
Elkarteetan, zuzenbide pribatuko erakundeak direnez, hartutako akordioek eta erabakiek beren
bazkideei bakarrik, ez beste inori, eragiten diete.

Bi eredu:
Berariazko izaera dutenak (edo helburu mugatukoak).
Maila orokorrekoak.

a) Berariazko izaera dutenak:


Eremu edota zeregin berezietan diharduten profesionalak bildu ohi dituzte eta, hasiera batez,
hobekuntzak euren bazkideentzako bakarrik lortzea dute helburu nagusitzat.
Eskakizunak oso zehatzak izanik, arazoak dituzte kazetarien kolektibo osoan eragina izateko.

Adibideak:
Euskadiko Prentsa eta Telebistako Informatzaile Grafikoen Elkartea.
Legebiltzarreko Euskal Kazetarien Elkartea.
Asociacin de Periodistas de Informacin Econmica (APIE).
Asociacin Iberoamericana de Periodistas Especializados y Tcnicos (APIET).
Mugarik gabeko Erreportarien Elkartea.
Kazetari Digitalen Elkartea.
Ingurumen-informazioko Kazetarien Elkartea.
Arabako / Bizkaiko / Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak.

b) Maila orokorreko elkarteak:
Kazetari guztien jardunbidea hobetzen saiatzen dira bazkide izan edo ez, lan eta profesional
mailetan.
Era askotakoak izan daitezke, tradizioaren, lurraldetasunaren eta beste aldagai batzuen arabera.
Estatuan, ohiz, aldi berean lan eta profesional mailako funtzioak bete egin dituztenak dira.
Hala ere, beren ordezkatze maila ez da ondoko herrialdetako sindikatuen parekoa, arrazoi
batzuengatik
Erregimen frankistak erabili zituen bere interes politikoen alde.
Euren barne egitura, normalean probintzi mailakoa da, edo eskualde mailakoa ere bai.
Kazetarien ohiko mesfidantza erakunde kolektiboekiko.
Adibidea: Euskal Kazetarien Elkartea:
600 bat bazkide ditu.
Egoitza Bilbon du.

Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioa (FAPE):


1922an sortua, orduan zeuden probintzi mailako erakundeak biltzeko asmoz.
Frankismoaren garaian eta ondorengo urteetan (1982ra arte) FAPE sasi ofiziala zen:
derrigorrezko kazetarien txartel ofiziala banatzen zuen eta kazetari guztien errolda ofizialaz ere
arduratzen zen.
1993an estatutu berriak onartu eta kode deontologikoa ere sortu zuen.
Gaur egun, FAPE Estatuko kazetarien kopururik handiena duena da: 48 elkarte federatu (maila
orokorrekoak) eta beste 15 elkarte berezitu daude bere barruan, guztira 21.000 profesional
baino gehiago.
Egoitza Madrilen du.

FAPEren estatutuetan jasotako zeregin batzuk:
Informazio eta adierazpen askatasunaren aldeko ekimen eta jokabideak sustatzea.
Kazetaritzaren jardueran printzipio deontologikoak betetzea zaintzea.
Kazetarien ospea, duintasuna eta interesen defentsan jardutea.
FAPEko Kazetarien Erregistro Profesionalari eustea eta kazetari-lanbidea egiaztatzen duten
txartelen kudeaketa.
Behar izanez gero, jardun profesionaleko bidegabeko lehiakortasuna eta interes-gatazkak
saihestu eta salatu.
Beste herrialde batzuetako kazetarien erakundeekin harremanak sortaraztea.

1.2.2. SINDIKATUAK
Sindikatua da kazetarien antolatze erarik zabalduena nazioarte mailan.

Adibideak nazioarte mailan:
AEBetako Society of Professional Journalists.
Frantziako Syndicat National des Journalistes.
Erresuma Batuko National Union of Journalists.
Italiako Federazione Nazionale della Stampa Italiana.
Portugalgo Sindicato dos Jornalistas.

Kazetariak Espainiako sindikatuen barruan:


Espainiako Konstituzioaren 7. artikuluaren arabera Langileen sindikatuek [...] lan egiten dute
beraiei dagozkien interes ekonomiko eta sozialak babestu eta sustatzeko. Haien sorrera eta
jarduerak askeak dira, Konstituzioa eta legeak errespetatuz. Haien barne-egiturak eta
jardunbideak demokratikoak izan beharko dute.
Estatu espainiarreko sistema sindikalaren abantaila nabaria: profesionalen interesak
defendatzeko modu eraginkorrena da, legez sindikatuek dutelako eskuduntza lan eta
profesional mailako arazoetan patroiekin negoziaketak burutzeko, edo greba eskubidea
gauzatzeko, elkarteek eta elkargoek ez dutelarik.

Bi eredu:
a) Sindikatu orokorretako elkartze edo sailak.
b) Sindikatu profesionalak (independenteak).

a) Sindikatu orokorretako elkartze edo sailak:
Estatuan, sindikatu nagusien izaera eta konfigurazio era oztopo handia izan daiteke kazetari
gehienak ordezkatu ahal izateko: ikuspegi ideologikoak eta klase-sindikatuen printzipioek
kolokan jar ditzakete haien neutraltasuna eta independentzia.

Hiru dira elkartzerik garrantzitsuenak:
ELAko Komunikazio, Paper eta Arte Grafikoen Federazioa, Hainbat sailaren barruan.
Euskadiko Langile Komisioetako (CCOO) Herritarrentzako zerbitzuak.
UGTko Agrupacin General de Periodistas.

b) Sindikatu profesionalak:
Kazetaritza alorrean baino ez dihardutenak dira.
Ustez, beste edonolako erakunde edo ideologiarekiko erabat independenteak dira.

Garapena:
1978ko Konstituzioa aldarrikatu ostean, Estatuko kazetarien lehen sindikatu propioa Kataluniako
Kazetarien Sindikatua (SPC) izan zen, 1993ko ekainean sortua.
Kazetarientzako bigarren sindikatu propioa Espainian Madrilgo Kazetarien Sindikatua (SPM) izan
zen, 1999an sortua.

Harrez gero, beste zenbait Autonomia Erkidegotan ere sortu dituzte halako sindikatuak.
Adierazgarrienak federazio batean daude elkarturik: Kazetarien Sindikatuetako Federazioa
(FeSP).

Adibidea: Kataluniako Kazetarien Sindikatuaren helburuak:
a) Nazio Batuetako Giza-eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta Espainiako Konstituzioan
onartutako Informazio-eskubidearen defentsa.
b) Kideen ordezkaritza eta haien ekonomia, gizarte, lan, lanbide eta kultura mailako interesen
babesa eta sustapena batez ere, erredakzioko estatutuen sustapen eta defentsa.
c) Kideen arteko elkartasunaren sustapena, denontzako diren laguntza-zerbitzuak sortuz.
d) Bere kideen hobekuntza sozial eta ekonomikoa lortzeko neurri egokien ezarpena.

Kazetarien Sindikatuetako Federazioa (FeSP):
2001ean sortua.
Ekintza eremutzat autonomia erkidego oso batean diharduten sindikatu profesionalak biltzen
dira bere barruan.
Sindikatu hauetan haien diru-sarrerarik gehienak informazioa landuz, edozein euskarritan
(prentsa idatzia, ikus-entzunezkoak...), lortzen dituzten langileak afiliatu daitezke, titulazioa
kontuan hartu gabe.
Afiliaziotik at gelditzen dira kontratatzeko edo kaleratzeko ahalmena dutenak (normalean
zuzendaritzako taldekideak), baita enpresetako administrazio kontseiluetako kideak, langileen
ordezkari gisa ez badaude ==> Klaseko sindikatu profesional gisa aurkezten dute euren burua.
FeSP-eko sindikatuek, guztira, 2.000 afiliatu baino gehiago dute (sindikatu orokorrek baino hiru
aldiz gehiago, euren datuen arabera).
200 bat delegatu sindikal dute.
Egoitza Bartzelonan du.

Federazioa osatzen duten sindikatuak:
Sindicat de Periodistes de Catalunya (1993an sortua, Estatuko lehena)
Sindicato de Periodistas de Madrid
Sindicato de Periodistas de Andaluca
Sindicat de Periodistes de les Illes Balears
Sindicato de Profesionales de la Informacin de La Rioja

Unin de Profesionales de la Comunicacin de Canarias


Sindicato de Xornalistas de Galicia

FeSPen estatutuetan jasotako haren funtzio batzuk:
Nazio Batuetako Giza-eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean onartutako informaziorako
eskubidea defendatzea.
Kazetarien ekonomia, gizarte, lan, lanbide eta kultura mailako interesak sustatu eta babestea.
Erredakzioko Estatutuen, Kode Deontologiko komunaren eta Informazioaren Kontseilu
Orokorraren ezarpenaren sustapena.
Kazetarien egile-eskubideak babestea.
Kazetarien Lanbide-Estatutua sustatu eta babestea, Estatu osoko komunikazio enpresetan haien
lan eta lanbide baldintzak arautzeko eredu gisa.
Esparru horretan, bereziki kazetari kolaboratzailearen figuraren lege-arautzea, Lan Arautegi
Orokorraren barruan, eta bere lan horren ezaugarriak aintzakotzat hartuz.
Benetako genero berdintasuna bultzatzea lanbidean, bai erantzukizun handiko postuetan
sartzeko baita soldata kontuetan ere.
Informazio profesionalen sindikatuen sorrera sustatzea halakorik ez dagoen Autonomia
Erkidegoetan, eta sindikatuok sortu arte profesional horien ordezkaritza kudeatzea.
Espezialitate guztietako kazetarien etengabeko prestakuntza sustatzea.
Iturrien eskuragarritasuna eta kazetarien tratamenduarekiko errespetua babestea.

Kazetarien Nazioarteko Federazioa (IFJ-FIP):
1926an sortua, mundu mailan kazetarien egoera hobetzeko helburuaz. Oraingo eran 1952tik
dago eraturik.
Kazetarien erakunderik adierazgarrien eta hedatuena da mundu mailan.
600 bat mila afiliatu ditu, gehienak europarrak.
163 erakunde profesional eta sindikalen federazio bat da, munduko ehun bat estatutan zehar
banaturik.
Ez du berezko ideologia politikorik.
Sindikatuaz gain, beste antolaketa mota batzuk ere onartzen ditu, beren baitan enplegatzaileak
(zuzendaritzakoak eta patroiak) ez egotearen baldintza bakarrarekin.
Kazetariak ordezkatzen ditu nazioarte mailako esparru sindikalean (NLE).

Estatu mailan, bere barruan daude FAPE, Kataluniako Kazetarien Elkargoa eta ELA eta CC.OO.
sindikatuen komunikazio sailak.
Egoitza Bruselan du.

IFJ-FIPen printzipio eta helburu nagusiak:
Kazetarien eskubide eta askatasunak babestu eta sendotzea.
Informazio-askatasuna, komunikabideen askatasuna eta kazetaritzaren independentzia
errespetatu eta babestea, bereziki kazetarien eskubideen urratzeen ikerketaren eta
jarraipenaren bidez.
Kazetari-profesionaltasun mailak hobetzea eta kazetaritzarekiko eta honen heziketarekiko arau
zorrotzen ezarpena sustatzea.
Kazetari guztien lan eta gizarte baldintzei eutsi eta hobetzea, eta negoziazio kolektiboetan
erakunde sindikalei laguntza ematea.
Demokrazia editorialari eutsi eta sustatzea.
Kazetarien eta kazetari-lanbidearen gizarte-eginkizuna sustatzea, bereziki haien ekarpena
demokrazia eta askatasunarekiko.
Kazetarien segurtasuna bermatzeko ekintzak koordinatzea.
Egile-eskubideen eta nazioarte mailako diru bilketa sistemen alde ekitea.
Berdintasuna kazetaritzaren barruan sustatzea eta kide diren sindikatuei helburu hori aurrera
eraman dezaten bultzada ematea.

IFJ-FIPen Nazioarteko Prentsa Txartelaren baliagarritasuna:
Beren jardueretan, kazetariek azkar antzeman daitekeen akreditazio bat behar dute. IFJ-FIPen
Nazioarteko Prentsa Txartelak premia hori betetzen du mundu mailako bere errekonozimendua
dela medio, eta 120 herrialde baino gehiagotan kazetari talde nagusiek hartutako bakarra
izateagatik.
Duela 60 urtetik IFJ-FIPen Nazioarteko Prentsa Txartela mundu mailako osperik handieneko
akreditazio profesionala bilakatu da.
Gerra eta gatazka tokietara joandako kazetari askok txartela lagungarri izan dute soldadu, polizia
edo funtzionarioen aurreko egoera nekezetan onik irteteko.
Herrialde askotan kazetariek hainbat ekitaldi, bilera ofiziala, eta abarretan sartzeko erabiltzen
dute.

Txartela duten kazetariek abantailak izaten dituzte Europar Batasunaren eta Nazio Batuen
agentzien bere onarpen ofiziala dela eta.

1.2.3. ELKARGO EDO KOLEGIO PROFESIONALAK
Ez ohiko eredua da nazioarte mailan.
Elkarte gehienak ez bezala, autonomia erkidego mailan daude eraturik.
Zuzenbide publikoko erakundeak dira, eta horregatik:
- Berezko estatutuez daude arauturik.
- Beren erabakiak eraginkortasun orokorrekoak dira (haien lurraldeko kazetari guztiei
eragiten diete).
- Bertan hartzen dituzten erabakiak direla eta, Administrazioarekiko Auzi-prozesutik soilik
aurkeztu daiteke helegitea, bere kasuan.
Dagoeneko elkargoak daude Estatu mailako zenbait Autonomia Erkidegotan: Katalunia, Galizia,
Murtzia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Euskadi eta Gaztela-Mantxa. Beste batzuk sortze
prozesuan dira.
Kataluniakoak, lehen eratutakoa, han zeuden probintzia mailako prentsa elkarteak bere barruan
sartu zituen. Gainerakoetan elkargoek eta elkarteek elkarrekin diraute.

Kataluniako Kazetarien Elkargo Profesionala:
Lehen eratutakoa izan zen, eta sortu aurretik bere lurraldean zeuden probintzi mailako hainbat
elkarte bildu zituen bere baitan
Kataluniako Parlamentuak 1985eko azaroan onartutako lege batez sortua, Katalunian zeuden
elkarte anitz guztiak erakunde berri batean biltzea zuen helburuetako bat.
Lege horri Espainiako Herriaren Babesleak helegitea jarri zion, aurreikusita zeuden derrigorrezko
titulazioak, gehi derrigorrezko kolegiazioak ere, Espainiako Konstituzioaren 20.1 artikuluan
onartutako adierazpen askatasuna urratzen zutela argudiatuz, titulurik eta kolegiatu gabeei
oinarrizko eskubide hori galarazten zietela esanez.
Epaitegi Konstituzionalaren era horretako epaia aurreikusiz, Kataluniako Parlamentuak berak
aldatu zuen legea, bai titulazioaren baita kolegiazioaren betebeharra baztertuz lanbide-
elkargo figuraren funtsezko osagaia dena ezabatu zen eta ondorioz egungo kazetarien
elkargoek antza gehiago dute elkarte pribatu arruntekin berezko elkargo profesionalekin baino.
Gaur egun, 3.500 kide baino gehiago ditu eta Kazetarien Nazioarteko Federazioaren partaidea
da.

Haren kode deontologikoa (1992) Estatuko eraginkortasun orokorreko lehena izan zen
(Kataluniako kazetari guztiei dagokie).
Halaber, Estatuko aurreneko Prentsa Kontseilua sortu du: Kataluniako Informazioaren
Kontseilua.

Kataluniako Kazetarien Elkargo Profesionalaren zeregin nagusiak:
Kazetarien lan baldintzak zein diren jakin eta hobetzea.
Defendatzea herritar guztiei bermatzen zaizkien informazio eta adierazpen askatasunen
eskubideak.
Defendatzea herritarren eskubidea informazio independente, etiko, egiatasunezko eta
kontrastatutakoa jasotzeko.
Kideei zerbitzu profesionalak eskaintzea, adibidez, defentsa juridikoa, eta aholkularitza
teknologiko edo zerga mailakoa.

Euskal Kazetarien Elkargoa:
2012ko ekainean, Eusko Legebiltzarrean Euskal Kazetarien Elkargoaren sortze legea onartu zen,
profesional askoren aspaldiko desira zena.
Kolegiazioari dagokionez, legeak hitzez hitz dio: "Kazetarien Euskal Elkargoak barne hartuko ditu
Informazio Zientzien titulu unibertsitarioa daukaten profesionalak, Kazetaritzaren edo Ikus-
entzunezko Komunikazioaren adarrean edo baliokidetzat jotzen den edozein titulutan.
2014ko otsailean eratu zen.
Sorreran Euskal Kazetarien Elkartean zeuden profesionalak Elkargora aldatzeko aukera
aurreikusten bazen ere, bi erakundeak elkarrekin bizi dira gaur egun.

You might also like