You are on page 1of 2

ENEKO PALOMERO

MARY AND MAX


HAUSNARKETA
- Ezagutzen zenuen pelikula hau? eta pertsonaiak?
Ez dut pelikula hau eta bere pertsonaiak inoiz ikusi ezta jakin
ere.

- Mary and Max pelikula berezia da, zalantzarik


gabe. Nola sailkatuko zenuke? Haurrentzako pelikula
da nahiz eta nagusiei ere gustatu (Pixar estudioek
egiten dituztenen antzerakoak), edo helduei
zuzenduta dago?
Ez dut uste pelikulan honen kontestua, gaiak eta mezuak
haurrentzako gomendagarriak direnik. Hainbat gai konplexuak
jorratzen ditu filmak, sexua, drogak, umore beltza, asperger
sindromea. Nahiz eta haur batek pelikula hau ikusi ez zuen
ulertuko eta gainera uste dut ez direla haurrentzako gai batzuk
nahiz eta animaziozko film bat izan. Horregatik, helduentzako
pelikula bat dela sailkatuko nuke. Pixar estudioko pelikulekin
alderatuta, Pixar-en ez dira gai konplexu hauek jorratzen, behar
bada askoz ere komertzialagoak direlako Pixar-eko filmak eta
publiko orori zuzendu behar zaie.

- Pelikula hau ez da gure zineetara heldu, zergatik


uste duzu gertatu dela?(wallace gromit, adibidez
estreinatzen dira beti). Zein da ezberdintasuna?

ENEKO PALOMERO

Gaur egungo zinemak komertzialak dira eta rentabilitatea


bilatzen dute publiko orori zuzendutako filmekin, eta are gehiago
animaziozko pelikula bat izaten. Mary and Max filmak
helduentzako zuzenduta dagoenez eta ez daudenez animaziozko
generoarekin ohituta, ez da zinemetan estreinatu.
Wallace Gromit filmak haurrentzako edo familia guztiarentzako
film bat da eta zinema aretoetara batera joan ahal dira. Argi
dago Mary and Max-eko mezua oso interesgarria da eta behar
bada funtzionatuko zuen beste genero batekin baina animazioan
izanez, ez du interesa sortzen heldu bateri.

- Zer da gehien harritu/gustatu zaizuna pelikulatik?


Behar bada, filmetik gehien gustatu zaidana izan da zelan
transmititu ahal diren sentimendu desberdinak animaziozko film
batekin eta plastilinaz egindako pertsonaiekin. Azkenengo
momentua Max hilda agertzea izan da gehien harritu zaidana, ez
nuen espero eta uste dut ikusitako guztia apurtzen duela,
sentimendu guztiak desagertzen dira.

You might also like