Ekainberri

You might also like

You are on page 1of 6

Ekain

Aurkikuntza
1969ko ekainaren 8an, Ekain
haitzuloa eta bere margo
ikaragarriak aurkitu zituzten
Azpeitiko Andoni Albizuri eta
Rafael Rezabalek. Aurkikuntzak
biziki hunkitu zituen espeleologo
saiatuak, eta goraipatzeko
moduko arduraz jokatu zuten,
Haitzuloarem sarrera 1969an aurkikuntza arkeologo
profesionalen eskuetan utziz
(Jose Miguel Barandiaran jauna
eta Jesus Altuna jauna).

Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri,


Ekaingo sarreran.
Ekainberri, eraikina
•Hainbat instituzio eta pertsonen
aldetik -guztiak Ekain
Fundazioan elkartuta- ahalegin
handia (teknikoa, ekonomikoa
eta pertsonena) eskatu duen
proiektu arkitektoniko eta
museografiko konplexua da
Ekainberri.
•Erreplika Jose Maria Alberdi
arkitektoak diseinatu du eta
hormigoi eta Corten altzairuzko
eraikin handia da, Sastarraingo
bailara paregabean kokatua eta
ezkutatua.
Nola iritsi
Ohar garrantzitsuak
Irakurri honako
argibideak:
- Debekatuta dago
Ekainberrira motordun
ibilgailuekin sartzea.
Soilik oinez sar
daiteke. Ibilbiderako
oinetako erosoak
erabiltzea
gomendatzen da.
- Bisita hasi baino 30
minutu lehenago erosi
behar dituzte sarrerak
bisitariek. Hala egin
ezean, sarrerak balioa
galduko du.
Puntualtasuna.
- Erreplikak gutxi
gorabehera 18 gradu
zentigradoko
tenperatura du, % 60ko
hezetasuna.
Sarrera
Ekainberriko sarrera edo harrera-lekuan
itxaron beharko du bisitariak bisita-ordua
iritsi arte. Gune hau ez da Zestoako
erdigunean kokatzen den Ekainberriko
Informazio Bulegoa.

Erreplikaren aurretik
Argi-itzaleko gune batek erreplikaren
sarreraraino eraman eta bisitarako
prestatzen gaitu. Bisitaria iluntasunera
ohitzen den bitartean, Euskal Herriko
labar-artearen haitzulo garrantzitsuenak
jasotzen dituen mapa argiztatzen da.
Erreplika
•Ekain haitzuloaren erreplikaren
barrualdea S.K.-k egin du. Productions de
Montignac (Frantzia), Renaud Sansonen
zuzendaritzapean.
•Ikusgai dauden erreprodukzioak jatorrizko
haitzulokoaren berdinak dira, eta Ekaingo
lanen teknika eta material berdinak
erabiliz egin dira.
•Ekainberriren barrualdean espazio-
mugen kontzientzia galtzen du bisitariaren
begiak. Iluntasunak, soinuak eta
tenperaturak bisitaria beste garai eta leku
batera daramate.
•Pasabideak, egoki argiztatua, erreplika
osoan barrena ibiltzera gonbidatzen du
bisitaria, eta pixkanaka-pixkanaka orain
14.500-10.000 urte gizakiak egin zituen
irudiez jabetzen da.
Erreplikaren ondoren

Erreplikaren barrualdetik kanpoaldera iragaitea hainbat proiekziok lagunduta


egiten da; horietan Ekaingo ilustrazioak eta haiek irudikatzen dutenaren
benetako argazkiak tartekatzen dira. Irudi gehienetan zaldia da protagonista.
•Euskal Herriko labar-artearen erakusketa
•Tailerrentzako aretoa

You might also like