You are on page 1of 6

SOLDATAK,

aberastasunaren banaketa
eta hazkunde ekonomikoa

2015eko otsaila

Soldaten kontrako oldarraldi berri baten aurrean gaude. Krisiaren testuinguruan eta aitzakiapean ezarritako doikuntza neurriek 2010.urtera arte enplegua izan dute jopuntuan nagusiki eta ondorio larriak utzi dituzte: langabezia
tasa jasanezinak, lanaldi partzialen hedapena eta prekarietatearen sakontzea, miseria... 2010az geroztik, doikuntza
neurriak soldata murrizketetara ere hedatu dira.

LAN KOSTUEN MURRIZKETAN OINARRITURIKO LEHIAKORTASUNA,


LAN HARREMANEN DESARAUKETARAKO TRESNA
Lehiakortasuna Europan Lan Harremanen desarauketarako tresna bihurtu dute. Eta bereziki Estatu espainiarrean,
eraikuntzan eta espekulazioan oinarritu izan den eredu ekonomikoak bide erraza topatu du, gutxi batzuen irabaziak bermatzen jarraitzeko; lehiakortasunaren izenean, lan baldintzen kaskartzea eta lan kostuen murrizketa bultzatu dute. Ez da erabaki politikoa bakar bat ere hartu beste eredu ekonomiko bat izateko.
Lehiakortasunaren izenean lehenik enplegua erasotu da, eta soldatak ondoren. Balio erantsian bilatu ordez, lan
kostuen murrizketan bilatzen da lehiakortasuna. Beraz, lan kostuak murrizteko lasterketa zoroaren baitan kokatzen
da soldaten aurkako erasoa. Horretarako momentu bakoitzean argudio desberdinak erabili izan ditu kapitalak:
hasiera batean esaten zen enplegua mantentzea lehentasuna izan behar zela eta ez soldatak igotzea... Urteak daramatzate soldatak moteltzea eskatzen eta argi dago enplegua ez dela berreskuratzen, kontrakoa baizik, enplegua
suntsitzen jarraitzen dela.
Beste momentu batzuetan lan kostuak altuegiak direla ere erabili izan dute argudio gisa, soldata murrizketak justifikatu asmoz. LABek behin eta berriz gezurtatu izan du hori, eta datuek ere horrela erakusten dute.

Orduko lan-kostuak, 2013 urtean (euroak)


2

Iturria: Lanketa propioa, EUROSTAT eta INE-ren datuak oinarri

Lan kostuen murrizketa soilera mugatzeak ondorio bikoitza du:


Ondorio ekonomikoak

SOLDATAK, aberastasunaren banaketa eta hazkunde ekonomikoa


Lan kostuetan beste herrialdeekin lehiatzeak herri pobre bat izatera garamatza. Patronalak zabaldu nahi duen ideia
da lan kostuak murriztea berez ona dela garapen ekonomikoarentzat, eta alderantziz. Ordea, lan kostuen merkatzean oinarritzen den ekonomiak irabazi errazen kultura bultzatzen du, horrela gutxi batzuen poltsikoak betetzen
dira, baina hori ez da ekonomoiaren onurarako erabiltzen.
Izan ere, ekonomiaren errekuperazioaren inguruko lehen hotsak entzuten hasiak diren honetan, BPG-aren hazkundea nagusiki etxeetako kontsumo pribatuaren sendotasunari zor zaio, urteetan atzeratzeko joan diren erosketen
erabakiak orain aurrezkien bidez finantatzen ari baitira. Baina eredu hau ez da jasangarria, etxeetako kontsumoak
ezin baitu urte luzez gorantz egin familien errentaren gainetik, eta bistan denez, errenta gaur gaurkoz soldata jaitsierak eta prestazio sozialen murrizketek erasanda dago.
Ondorio sozialak
Desoreka sozial gero eta handiagoak. Lan eta bizi balditzen kaskartzearen ondorioz errealitate berriak ari dira sortzen: gaur lan bat izateak ez digu langileoi bermatzen pobreziaren hatzaparretatik salbu geratzea. Enplegua duten
10 langiletik 2 pobreziaren mugatik behera bizi dira eta 10 langiletik 4 (lana izan ala ez) pobreak dira.
Soldatak sortzen den aberastasunean, BPGaren pisua galtzen ari dira urtez urte; langileok eros ahalmena galtzen
ari gara, eta hala ere, soldaten kontrako erasoak sakontzen ari dira. Ondorioz, pobreziaren etengabeko hedapena
ari da ematen, desberdintasun sozial gero eta handiagoak, sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzen
baita, gero eta esku gutxiagotan pilatuz.

Soldatapekoen lansarien bilakaera Hego Euskal Herria ( BPG-aren %)1


3

Iturria: Lanketa propioa, INE-ren datuak oinarri

2010ean oinarri kontable berri bat sartzeak eta beste zenbait aldaketa metodologikok eragotzi egiten dute INEren herrialdekako kontabilitate
serie osoa grafiko koherente bakar batean sartzea.

Soldatapekoen ordainsarien bilakaera Hego Euskal Herrian (BPGaren %)

Iturria: Lanketa propioa, INE-ren datuak oinarri

LAN ERREFORMA BITARTEKO LEGALA


Langiloen aurkako erasoak ez dira 2008tik honako krisialdian hasi, kapitala gero eta esku gutxiagotan pilatzeko
estrategia ez da koiuntura ekonomiko honetakoa, erabaki estrukturala da.

Krisiaren aurreko urteak hazkunde ekonomiko handiko urteak izan zirela. Ezin esan ordea, hazkunde hori langileen
mesedetan izan zenik, urte horietan izugarri hedatu baitzen prekarietatea.
Krisia baliatzen ari dira bide horretan sakontzeko. Azken lan erreformak lan harremanetara erabateko desoreka ekarri du eta kapitalari lan kostuen murrizketa bide legaletik egiteko aukera eman dio.
Negoziazio kolektiborako eskubidea guztiz baldintzatu du. Areago, negoziazio kolektiboa erabiltzen ari da patronala soldatak erasotzeko. Lan erreformaren ondorioei aurre egitea eta soldata igoerak adostea ez da patronalaren
negoziazio parametroetan sartzen, hori posible egin dezakeen negoziazio aukera oro blokeatzen du. Bitartean,
etengabeko prekarizazio prozesua bultzatzen ari da. Hala, akordio duinak negoziatzea borroka gogorren emaitza
da beti.
Esparru sindikalean ere badituzte bidelagunak. Madrilen, 2012-2013-2014 urteetarako akordioan soldatak moteltzeko konpromisoa adostu zuten CEOE, CEPYME, CCOO eta UGTk. Bide horretan kokatu dira CONFEBASK eta
CEN. Eta Madrilen bezala hemen ere patronalaren asmoekin bat eginez, hori izan da CCOOk eta UGTk negoziazio mahaietan defendatu dutena.
Orain akordio berri bat negoziatzen ari omen dira. Ezer gutxi espero behar dugu bertatik zoritxarrez. Akordioa ematen denean baloratu beharko da, baina ez dirudi soldaten eros ahalmena berreskuratzeko aukerarik emango duenik.
Akordioak lortzea gero eta zailagoa bihurtu dute, patronalarentzat akordio horiek baliorik gabe uztea eta hitzarmenak ez betetzeko prozedurak bultzatzea gero eta errazagoa den bitartean. Urtez urte ugaritzen ari dira aipatu
prozedurak eta bide hori ere soldata murrizketa iturri da.
Horregatik ematen diogu LABen garrantzi handia lan erreformen aurkako klausulak sartzeari hitzarmenetan, enpresariek aldebakarrez adostutakoa ez betetzeko duten aukera oztopatzeko, alegia.

SOLDATAK, aberastasunaren banaketa eta hazkunde ekonomikoa


Hitzarmenetan klausula argiak jaso ezean langileak erabateko babesgabetasun egoeran daude, patronalak hitzarmenak ez betetzea erabakitzen badu. Hitzarmenak ez betetzeko erabakien atzean ez dago akordiorik, inposaketa
baizik.
Soldaten aurkako oldarraldia orokorra izanik ere, ukaezina da estrategia honek kolektiba batzuetan eragin handiagoa duela. Horien artean aurkitzen dira noski emakumeak. Oraindik ere soldaten desberdintasunak ikaragarriak
dira, emakumeek, Hego Euskal Herrian, %36,2 gehiago irabazi beharko lukete gizonen moduan irabazteko.
Gazteek pairatzen duten egoera ere, ez da hobea. Langabezia tasa altuenak jasaten dituzte eta lan merkatura sartzeko duten aukera bakarra lan prekarioak egitea da. Berdin gertatzen da pertsona migranteen kasuan.

SOLDATEN AURKAKO OLDARRALDI BERRIA


Kapitala koiuntura baliatzen ari da soldaten aurkako erasoan sakontzeko: azken urteetan soldatak igotzeko oinarria
markatu duen KPIaren erreferentzia desagerrarazi nahi du orain patronalak, aurrerantzean soldatak negoziatzeko
inolako erreferentzia finkorik izan gabe, langiloentzat kontrola ezinak diren kontzeptuen gainean egin ahal izateko
soldaten eguneraketak eta, horrela, soldatak murrizten jarraitzeko.
Testuinguru paregabea dute horretarako, aurreko urteetan KPIa baxua izan da eta 2014ean negatiboa. Horrela soldata igoerak eskaintzen dituzten kasuetan sekulako borroka izaten ari da hori KPIaren erreferentziari lotzea.
Orain, gainera, oldarraldi berri bat aurreikus dezakegu, KPIa negatiboa dela probestuz soldata murrizketak egin
behar direla inposatu nahian hasi dira hainbat enpresetan.
Hazkunde ekonomikoa langileon eskubideen suntsiketaren gainean eraiki nahi dute. Langileon prekarietatearen eta
pobretzearen gainean egin nahi da. Datu makroekonomikoak hobetzen ari direla dioten bitartean, soldatak erasotzen jarraitzen dute, enplegua suntsitzen eta kalitatea kaskartzen.
Euskal Herrian eta Espainian eredu produktibo bera izan ez arren, berdinak dira ezartzen ari diren politikak. Lan
harremanen eta soldaten kontrako erasoa dute oinarrian. Hala, Europan ematen ari den atzeraldia (joera orokorra
izanik ere) areagotu egiten da Espainian nahiz Euskal Herrian:

Soldaten parte-hartzea BPG-ean

Iturria: Lanketa propioa, EUROSTAT eta INE-ren datuak oinarri

SOLDATAK IGOTZEKO MOMENTUA DA


LAB sindikatuarentzat enplegua eta soldatak lehentasunezko borroka dira; hitzarmenen negoziazioan, soldatak eta
lan erreformaren aurre egiteko blindajeak gure borrokaren erdigunean kokatzen ditugu.
Soldaten eta enpleguaren defentsa lehen mailako borrokak dira guretzat.
Soldatak erasotzearen ondorioz:
- Ekonomiaren errekuperaziorik ez, eros ahalmenaren galerak kontsumoa kaltetzen duen bitartean
- Enplegua suntsitzen da
- Aberastasun banaketa gero eta desorekatuagoa ematen ari da
- Langile pobreen kopurua handitzen ari da
Soldatak igotzen momentua da. Soldatak duintzeko momentua da, azken urteetan ematen ari diren aldeak murrizten hasteko momentua da, sortzen den aberastasuna egokiago banatuz.
Soldata igoera finkoetan eta neurgarrien aldeko apustua berresten dugu. KPItik gorako igoerak dira negoziazio
kolektiboan eskatuko ditugunak.
Ez dugu ontzat ematen soldatak murriztea, KPI negatiboa aitzaki hartuta eta langileei dei egiten diegu erreklamatzeko. Lantokietan borroka egingo dugu baina bide judiziala ere jorratuko dugu, soldatak murrizteko oinarri judizialik ez dagoelako.

You might also like