You are on page 1of 1

Zozoa

(Turdus merula) Turdus generoko eta Turdidae familiako


txoria da. Zozo arrunta espeziea izendatzeko zozoa bakarrik
erabili ohi da.Europa, Asia eta Iparraldeko Afrikan bizi da
eta Australia eta Zeelanda Berrian ere sartua izan da. Euskal
Herrian oso ugaria da, gehiago alde atlantiarrean
mediterraniarrean baino. Latitudearen arabera guztiz
migratzaileak, zati batean edo kumatze-lekuan geratuko dira.
Tamaina: Subespezie nagusiaren zozoak (Turdus merula
merula) buztan luzea (arrek 95 - 110 milimetrokoa eta
emeek 100 - 105 milimetrokoa), 23,5 - 29 zentimetroko
luzera, 34 a 38 zentimetroko hego-luzera eta 80 - 125
gramoko pisua ditu. Pisua sexu eta urtaroen arabera aldatzen
da. Normalean arrak emeak baino handiagoak dira.

You might also like