You are on page 1of 12

5.

UNITATEA: IKASTETXEA ETXEAREN MATERIALA


IKASTXEA ETXEAREN MATERIALA

Irakasgaia: Haur Hezkuntzako Didaktika

Gaia: Ikastetxea etxearen materiala

Maila: 2.maila Saio kopurua: 6 saio (12-13 ordu)

Proposamenaren testuingurua
Curriculum hitza aipatze hutsak, aurpegi arraroak ikustera bultzatzen gaitu sarritan. Ez da
gai bat edo ez da hitz bat apriori izugarrizko arrakasta edo
erakargarritasuna ekartzen duena. Kontrakoa esango nuke nik.
Paradoxikoa da, curriculuma baita edozein ikaste prozesuan
oinarrizko elementuetako bat. Hau da, imajinatu dezagun etxe
bat egin behar dugula (ikastetxea bera), berau sortzeko
diseinatu egin behar da, erabiliko dugun materiala zein den jakin
beharko dugu, zein lekutan kokatu behar dugun... hori horrela,
ondorengo unitateetan ikastetxea “eraikiko dugu” paralelo bat sortuz, ikasleek hobeto
irudikatu dezaten. Horregatik unitatearen izenburua “ikastetxea, etxearen materiala”,
etxea sortzeko erabiliko diren elementuak eta curriculumaren elementuen arteko
irudikapen lotura du helburu.

Unitate honetan; irakasleak klase magistrala emango du arrotzak diren elementuak eta
hitzak zeintzuk diren azaltzeko. Ondoren ariketa praktiko batzuk egin beharko dituzte
ikasleek eta azkenik hausnarketarako bidea irekiko dugu.

Landuko diren konpetentziak (Oinarrizko Lanbide Heziketako Konpetentziak eta


Oinarrizko Hezkuntzako Konpetentziak)

Oinarrizko Lanbide Heziketako Konpetentziak


• 1.UC1027_3: Hezkuntza-komunitatearekin harreman arinak ezartzea eta
harreman horiei eustea, eta familiekin, hezitzaile-taldearekin eta bestelako
profesionalekin koordinatzea

• 2.UC1028_3: Ikastetxerako eta haur-taldeentzako hezkuntzako esku-hartze


prozesuak programatu, antolatu eta ebaluatzea

• 8. UC1033_3: Ikaskuntzak zehaztu, sekuentziatu eta ebaluatzea, eta zero eta sei
urte bitarteko haurraren garapenaren testuinguruan interpretatzea

Oinarrizko Hezkuntzako Konpetentziak

• Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. (jardueretan)

• Ikasten ikasteko gaitasuna (jardueretan)

• Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. ( jardueretan)

• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. ( jardueran).

• Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna (jardueretan)

• Giza eta arte kulturarako gaitasuna (jardueretan)

• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (jardueran)

Helburu didaktikoak:

• Curriculum baten elementuak identifikatzea ulertzea eta hausnartzea.

• Haur hezkuntzako curriculumaren elementuak identifikatzea eta oinarri diren


printzipioak interpretatzea.

• Ariketen antolaketan parte hartzea errekurtsoen jabe egitea, erabakiak hartzea


eta irizpide propioen jabe izanik aurrerantzean horien antolaketan parte aktiboa
izatea.

• Ariketen sorkuntza antolaketan teknologia berriak erabiltzea. (bai informazioa


bilatzea, bai antolatzea, bai idatziak egitea...).

• Informazioa metatzen jakitea eta garrantzitsuena aukeratzea eta modu egoki eta
justifikatu batean erabakiak hartzea.
Edukiak:
1.Eduki 2. Eduki 3.multzoa: 4.multzoa: 5.multzoa: 6.multzoa:
Estrategia
multzoa: multzoa: Hezkuntzako Hezkuntza Esku hartzeko
metodologikoak
Hezkuntzako Hezkuntzako esku hartzean formaleko eta prozesuaren
zehaztea
esku hartzearen esku hartzea espazioak, ez formaleko ebaluazioa

testuingurua diseinatzea denborak eta jardueren diseinatzea

aztertzea baliabideak abiaraztea

planifikatzea antolatzea

EDUKIAK MULTZOAK

1 2 3 4 5 6

Prozedurazkoak • Gure erkidegoko Haur Hezkuntzaren X


curriculuma aztertzea
• Egungo hezkuntza-ikuspegia X
ulertzen lagunduko diguten egileen
eta joeren ibilbide historikoa egitea.

Kontzeptuzkoak • Curriculuma. Mota eta osagaiak. X


• Haur Hezkuntzako curriculuma X

Jarrerazkoak • Haurren eskubideak errespetatu eta X


babestea.
• Konpromisoa hezkuntza- X
zereginarekiko.
• Esparru formalean eta ez-formalean X
haurren arreta planifikatzearen
garrantzia baloratzea.
• Talde-lanaren garrantzia baloratzea. X
• Egungo eta lehengo hezkuntza- X
esparruaren testuinguruarekiko
interesa.
Jardueren sekuentzia:
• 1.saioa:
o Zertaz hitz egingo dugun zehazten: gaian girotzea
o Gure aurrebaluaketa: gaiaz dakigunaz
• 2.saioa:
o Curriculum baten elementuen inguruko klase magistrala.
• 3.saioa:
o Elementuen inguruko mapa kontzeptuala
• 4.saioa:
o Haur Hezkuntzako curriculumaren elementuen inguruko informazio biltzea
• 5. saioa:
o Curriculumaren inguruko hausnarketa
• 6.saioa:
o Ebaluazioak (autoerregulatu, unitatea ebaluatu eta irakaslea bera
ebaluatu)

Ebaluazioa: Adierazleak

o Parte hartzen du aktiboki gelan planteatzen diren eztabaidatan.


o Curriculumaren inguruko informazio bildu eta era antolatuan gordetzen
du.
o Desberdintzen ditu errealitate objektiboak eta bizitako esperientziak
o Informazio bildu, antolatu eta konpartitzen du.
o Curriculumeko elementuak identifikatzen du.
o Curriculumaren garrantziaren jabea da eta baldintza hori kontuan hartzen
du erabakiak hartzerakoan
o Estrategiak ditu eskura dituen baliabideekin ahalik eta etekin egokiena
aurkitzeko
o Curriculuma, Hhko curriculumaren elementua ezagutzeko eta
errespetatzeko jarrera agertzen du.
o Talde lana aurrera ateratzeko borondate baikor eta lagunkor erakusten du
o Modu egoki batean adierazten ditu, eskola kideen aurrean, gaiaren
inguruan bizitutako esperientziak.
HAURREI ZUZENDURITAKO ARRETAREN BARNERATZEA

Bosgarren unitate honetako xedea hau da: alde batetik curriculumaren elementuak
identifikatzea, horretarako informazioa metatu eta mapa kontzeptual bat egingo dugu.
Eta bestetik, Haur Hezkuntzako curriculumeko elementuak identifikatzea eta beraren
garrantziaren inguruko hausnarketa ariketa bat egitea .

Ideia zaparrada batekin hasiko gara. Ondoren, klase magistrala emango dugu. Horrela,
zeren inguruan hitz egiten ari garen, zer den, nola antolatua dagoen, nork kudeatzen
duen, zeri deritzogun eta zer egin dezakegun profesionala izango garen heinean
ikasiko dugu.

Haurrekin lan egin behar dugun profesionalak garen heinean, guk geuk ere jakin behar
dugu, zeintzuk diren arauak, zein den curriculuma... eskola orekatu eta arautua
bermatzeko. Unitate honetan beraz, horixe aztertuko dugu, taldeka bildu eta bata
bestearen laguntzarekin taldearentzat baliagarria eta esanguratsua izango diren mapa
kontzeptuala eta hausnarketa lana egingo ditugu, gure lanerako erabilgarriak izango
zaizkigunak, alegia.
1.- JARDUERA. Gaian girotzea

Zer da curriculuma?

“Curriculum” latinetik datorren terminoa da. Hitz hori


irakurtzerakoan “Curriculum Vitae” esamoldea datorkigu
burura, eta horrek “bizitzako abiadura” esan nahi du hitzez
hitz. Analogiaz eta “cursus honorum” (erromatar
magistratuek zuten ibilbide profesionala) terminoari
kontrajarrita erabiltzen den terminoa da.

“Curriculum” esapidearekin pertsona baten esperientzia


multzoa adierazten dugu (ikasi dituen gauzak, bere
bizipenak).

Latindarrek “nabigazio-mapa” kontzeptuarekin ere erabiltzen


zuten curriculum hitza. Erromatarrek dagoeneko lotzen zuten
eskoletan irakatsi behar zenarekin, eta irakasgai edo
diziplinetan irakasten zenari eta ikasketa-planari
erreferentzia egiteko erabiltzen zuten.

Gaur egun curriculum moduan ulertzen da “ikasleek


hezkuntza-maila zehatz batean lortu behar dituzten
helburuen, edukien eta metodologia- eta ebaluazio-irizpideen
multzoa”. Oro har, curriculumak zer irakatsi?, nola irakatsi?
eta noiz irakatsi? galderei erantzuten die.
Bestelako ildoek gizabanakoak bizi duen
esperientzia-multzoa (nahitakoak edo
ez) bezala definitzen dute curriculuma,
eta horixe da geure kasua ere.

Curriculuma definitzea, beraz, norbaiten


prestakuntza-ibilbidea, alor horretan
behar bezala prestatuta egoteko jakin
behar dituen gauzak, bizi behar dituen
esperientziak definitzea da.

Horrenbestez, curriculumak adin eta


talde bakoitzerako egin behar den esku-
hartzea definitzeko aukera ematen digu.

Ondoren, idatzi ezazu zure koadernoan honakoa. (Aurrebaluazioa)


Oraingo honetan, zu zeu jarriko zaitut irakasle. Zure
aurrean irakaslea den pertsona bat duzu, hezkuntzaz hitz
egiten ari zarete. Bat-batean, sarritan entzun duela
curriculumataz hitz egiten baina inoiz ez dela ausartu
galdetzera zer den eta zertan datzan, ia benetako
garrantzia duen edo moda den zerbait den esan dizu.
Azaldu iezaiozu zuk zeri deitzen diozun curriculuma eta
zein iritzi duzun horren inguruan. Nahi duzun bezala azaldu
2.-JARDUERA. Klase magistrala
Hurrengo saioetan currriculumaren inguruan arituko gara. Saio honetan berriz
curriculumaren zenbait informazio eman eta gero bere inguruko mapa kontzeptual bat
egin beharko duzue.

Zer da currikulua? Zer bezalako da?

***********************

Ikaste mailan (IKP) edo herrialdeko ikastetxe mailan (OCD) sortzen den dokumentua, erakundeen izaera
markatuko duena. Eduki eta prozedura batzuk markatuko dira zeharlerro eta balore bidez ere helburu batzuk
markatzeko.

Zer bezalakoa da curriculua?


Biblia bat bezalakoa. Komunitate bat elkartzen delako bere edukien inguruan eta bertan markatzen diren
prozesuen bidez, horrela lortuz komunitatearen izaera.

***********************

Hezkuntza prozesua osatzen duten elementuak zehazten dituen dokumentua. Ikastetxeko hezkuntza proiektua
gauzatzeko kontuan izan behar diren elementuak: helburuak, edukiak, prozedurak, jarrerak, metodologia,
ebaluazioa, zeharlerroak. Aniztasunaren trataera, egokitzapenak...

Ikastetxe bakoitzak bere Oinarrizko Curriculum diseinua hartuta berea disenatzeko malgutasuna du. Horrez
gain, ez da egonkorra, aldakorra.

***********************

Ikastetxe bakoitzak dituen ezaugarrien arabera antolatzen du, inguruaren arabera, partaideen arabera... Bertan
zehazten dira etapa bakoitzeko helburuak eta edukiak ikastetxearen beharren arabera.

Irakasle guztien artean ekoiztutakoa eta ikasleen aniztasunari erantzutera zuzenduta.

Bere erabilera ezinbestekoa da eguneroko lanean.

***********************

Dokumentu bat da.


Orientabideak eskaintzen ditu (irakaslearentzako tresna)
Programa

Zuhaitza bezalakoa Administrazioa  ikastetxeak  ...

***********************

Zer? Noiz? Nola? Zertarako? landu zehazten du curriculumak hezkuntza eremuari dagokionean. Curriculuma
hezkuntza prozesuaren marko teorikoa da eta prozesu horren edukiak, metodologia, helburuak eta ebaluzio-
irizpideak batzen ditu, beti ere ikuspegi batean oinarrituta.

***********************

Hezkuntza Proiektuan oinarrituz ikastetxe batek bere testuinguruaren arabera autonomiaz eratzen duen ikastetxeko lan-
proposamena. Bertan jasotzen ditu kudeatu beharreko hainbat alderdi: metodologia, helburuak, premia bereziak, edukiak,
eta ebaluazio-irizpideak, besteak beste.

Beti ere irekia, malgua eta erabilgarria izango dena eta ez tramite burokratiko hutsa
3.- JARDUERA: MAPA KONTZEPTUALA
Orain jaso duzunaren informazioren mapa kontzeptuala egin ezazu. Hona hemen,
mapa kontzeptualaren inguruan zenbait argibide lagungarriak egingo zaizkizunak.

Wikipedia(e)tik http://eu.wikipedia.org/wiki/Kontzeptu_mapa

IHMC CmapTools programa erabilita sortutako kontzeptu mapa.

Kontzeptu-mapa edo adimen-mapa informazioa aurkezteko


teknika bat da. Gai baten ikuspegi orokorra emateko erabiltzen da,
kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen
direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak:
kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko
hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dute. Hiru oinarrizko
elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan
kontzeptu mapa osatzen dutenak.

Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta ahalbideratzen


du gai baten inguruan ulermen maila ikustea. Bide batez,
kontzeptuen ulermena eta memorizazioa bideratzen du.
HH curriculuma

⇒ http://www.isei-ivei.net/eusk/arau/araudia.htm
⇒ http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2010/05/1002355a.pdf
⇒ http://b08leioa.net/berritzegune/?p=235
⇒ http://www.zarauzgune.com/documents/Curriculumaetacompetencias_00
0.pdf
⇒ http://www.google.es/url?
sa=t&source=web&ct=res&cd=7&ved=0CDMQFjAG&url=http%3A%2F
%2Fwww.oriapat.net%2Fzuzen%2Fdocuments
%2FIKASTETXEKOCURRICULUMPROIEKTUA_ICP_EGITEKOGARAIAN_2
bertsioak.ppt&rct=j&q=zer+da++curriculuma&ei=eNruS4iOD-
SdONufwZAP&usg=AFQjCNFuydxkQCp5ZW8UUOCRPS7y9ZrICw
⇒ http://eu.wikipedia.org/wiki/Curriculum_%28hezkuntza%29
⇒ http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/201.pdf
⇒ http://www.concejoeducativo.org/article.php?id_article=76
⇒ http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
573/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/iii_erans
kina_oinarrizko_gaitasunak.pdf
⇒ http://www.google.es/#hl=es&q=competencias+basicas&meta=&fp=e6b
de3e476cc54bd
⇒ http://www.cprtomelloso.net/~tic2/competencias10claves.pdf
⇒ http://www.consumer.es/web/es/educacion/escolar/2008/03/19/175574.p
hp

Dokumentazio zentroa
• Ibáñez Sandín, C.: El proyecto de Educación Infantil y su practica en el aula.
Ed. La Muralla. Madrid 2003
• Méndez Zaballos, et al.: La tutoría en Educación Infantil. Ed. Praxis. Barcelona.
2002
• Parra Ortiz, J.M.: La Educación Infantil: su dimension didactica y organizativa.
Grupo Editorial Universitario, 2005.

Blogak
• http://haurhezkuntza.wordpress.com/2008/09/29/haur-hezkuntzako-
curriculuma/

• http://zuzeu.com/2010/03/11/hezkuntza-pilpilean/

• http://www.serferpensarconviure.xucurruc.org/
• http://www.oriapat.net/jornadas2006/2006/05/hezkuntza-
konpetentzietan_04.html

• http://ikteroak.blogsome.com/2008/01/12/konpetentzietan-oinarritutako-
curriculuma/

Albisteak
• http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/414303/haur-hezkuntzako-eta-
batxilergoko-curriculumak-indarrean/

Haurren eskubidea, haurrei zuzendua deo-deoak

• http://www.youtube.com/watch?v=Am3_GuvNJeg
• http://www.youtube.com/watch?v=TwJrzMfId1w
• http://www.youtube.com/watch?v=PhytOqn-VAg&feature=related

4.-JARDUERA. Curriculumaren inguruko hausnarketa.


Jada informazioa bilatu duzue handik eta hemendik. Orain,
zuetariko bakoitzak hausnartze ariketa bat egingo du. Non
gaiaren inguruko zure iritzia azalduko duzuen
(garrantzitsua iruditzen zaizun, zaila, beharrezkoa,
gustukoa edo ez...).

6.-JARDUERA. Ebaluaketa
Aurreko unitateetan bezala egin dugun lana ebaluatzeko garaia iritsi da.
a) Autoebaluaketa. Bete ezazu unitate hasieran egin
zenuen “egoera ariketa berbera” . Eezagutza berririk baduzu? Ondoren jarrian
dauden galderak erantzun itzazu. Mila esker.
- Zer da gehien gustatu zaizuna?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
__________________________________________________________________
- Zertan izan duzu zailtasun gehien?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
- Nola moldatu zara zure lankideekin?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
___________________________________________________________________

b) Irakaslearen
0tik 10era ebaluatu itzazu ondorengo premisak
Zenbatekoa
Irakaslearen azalpenak ulertu ditut
Irakasleak nire beharrei erantzun die
Material egokia erabili du
Besterik...

c) Unitatearen ebaluaketa
0tik 10era ebaluatu itzazu ondorengo premisak
ZENBATEKOA
Gaia gustukoa izan dut
Disfrutatu dut
Ezer berririk ikasi dut
Denbora aldetik ongi antolatua dago
Besterik...

d) Irakasleak bere buruaren ebaluaketa

kuantifikatu

Ikasleen beharrei erantzun diet

Material egokia erabili dut

Denboralizazioa egokia zen

Hobeto beharrekoak

Besterik

You might also like