You are on page 1of 84

Aitor Aranzabal Altuna

Angiolillo

1
2
Aitzinsolasa

A taramiñe, atera mina, euskalki batean ala bestean,


esamolde edo espresio hau erabiliko dugu barruko harra
ateratzeko. Barruan, barnean dugun korapiloa askatzeko
tresna egokia da boligrafoa. Paperaren aurrean jarri eta
lauzpabost, bospasei, hamaika edo hamabi esaldi izkiria-
tzea, terapia oso erabilgarria da, hesteetako min guztiak
sendatzeko. Euskal preso politikoen kasuan ere bai, horma
gris hauek gainditzeko; kizki alanbrea, txarrantxa, igaro-
tzeko; murru erraldoi hauetatik ihes egiteko, abstraditzeko
aukera ezin hobea eskaintzen du.

Komunikazioak interbenituta izatea aitzakia ona izan


daiteke ariketa zintzo honi ez heltzeko. Baina eguneroko
errealitatea ez da hori, alderantzizkoa baizik, lagun guztiei
erantzuteko zailtasunak izaten ditugu. Astean bi gutun
ateratzeko eskubidea dugu. Begi eta belarri zorrotzez
aritzen diren zelatari finak ditugu. “Gran Hermano”ren
jarraitzaile sutsuak, besteen bizimoduak kontrolatzen,
zelatatzen gustura aritzen diren miserableak. George
Orwell-en “1984” nobelako jendarte eredua bizi bizian dugu,
kontrol soziala eta errepresioa nagusi dira.

3
Bizitza honetan ezinbestean eta halabeharrez
gutxienez hiru lan egin behar omen ditugu: zuhaitz bat
landatu, ume bat izan eta liburu bat idatzi. Betidanik nire
burua langile fintzat izan dut. Unibertsitate zurietan hezi eta
erregimen zaharraren aldeko diren intelektualak baino labe-
garaietan hazitako langile gorriak nahiago ditut. Bizitzan,
pinu larregi sartu ditut agian (lagun batek zera esaten zidan:
pinu sartzaile amorratua izatetik zipaio izatera soilik pausu
bat dagoela!!!; kar, kar, kar,… Barre egin dezagun
askatasunez, ez dezala inork gure irria eta barrea arautu);
haritz, pago eta gaztainondo ugariren aita ere izan naiz.

Bi ume zoragarri izan ditut eta “frigorifikotik” irtetean


hirugarrena izango dugu. Irlandarren estrategia
sortzailearekin bat egiten dut, erabat! Urteak aurrera doaz;
garai batean gazteak izan ginen; egun ileak etengabe
urdintzen ari bazaizkigu ere, odola gero eta gorriagoa dugu,
egoskortasuna azalean….

Elorri zuriari ez dago mahatsik eskatzerik, ezta


haltzari udarerik… baina zorretan nagoela pentsatzen
dudanez hor doa nire saiakera, nire hirugarren eginbeharra.
Ataramiñeko lagunak errukitzen badira eta argitaratzera
ausartzen badira, nire ahalegina NAVAL CARNEROko kai
hau baino hobe batera iritsiko da.

Saiakera da, ez ikerketa sakona egin dudalako;


alderantziz, saiakera da asko saiatu naizelako. Ausardia
galanta neurea, idazlea izan naitekeela pentsatzea ere,…”
JUNTALETRASA”. Hitzak ondo uztartzen asmatzen baldin
badut, gaitz erdi.

Bergararra naiz, gure hizkeran bergarakua, (mokolua


kanpotar batzuentzat), tostoiak eta errellenoak dira gure
herriko goxo preziatuenak. Kofradia ere badaukagu gainera.
Tostoia iruditzen bazaizue, edota errelleno gehiegi duela,
barkatzen jakingo ote duzue? Hori egingo duzuelakoan
nago.

Hedabide gehienetatik kanpo gaude Euskal Preso

4
Politikoak, ahaztuak gara, manipulatuak, zentsuratuak,
irainduak, jipoituak… liburuxka, honetan bidai-lagun izango
dugun Michele Angiolillo anarkista italiarra ere, ahaztutako
heroi txiki bat da,. Angiolillo moduko pertsonei tarte txikia
eskainiko die historiak, pasarte eta biografi-azterketa
gutxi… nahiz eta bere ekintzarekin historiaren norabidea
nabarmen aldatu. Hona hemen nire omenaldi txikia…

5
Gora Euskal Herria

Ostirala

2 008ko otsailaren 8a, eguakitza, ETA erakundeak Ber-


garako epaitegiaren aurrealdean bonba bat zartarazi du.
Testuinguru berezia da, judikatura azkenaldian erasoka ari
da eta. Kolore gehienetako politikari profesionalak bisitan
dira, noski, eta, euren prentsa adierazpen eta gaitzespen
antzuen osinean murgildurik, ordu batzuk beranduago legez
kanporatua izango den ANV alderdiko alkateari etika kla-
seak emanaz, beraien “dohainak” inposatu nahi dizkiote.
Lino Lazkano bere aitonak umilazio gutxiago jasan behar
izan zuen Euskal Gudarosteko batailoiak Santoñan entrega-
tzeko orduan. Agurnek eta ondoko boskoteak duintasuna
gainezka eta konpromisoa soberan daukate…

Honelako egoerak lasaitasunarekin eta


perspektibarekin aztertu behar dira, denbora hartuz; izan
ere, berotan egiten diren azterketak askotan okerrak izaten
dira.

Ariznoa plaza, 2003-2007ko legealdi beltzean


itxuraz eraldatutako gunea da. Adan eta Eba pertsonai

7
kristau mitologikoek, “bekatua” egin aurretik beraien
gorputzeko atalik kuttunenak estaltzeko erabiltzen zituen
hosto bihoztunik, ez da jada bertan. Paradisuko zuhaitzek,
katalpek, berdegune zabalak eta lurrez betetako bi figura
geometrikok osatzen zuten Ariznoa plazako lorategi eremu
atsegina.

Segurtasunaren aitzakiarekin dena txikitu zuten.


Ariznoa plaza “kiskali” den plaza izatera pasatu zen…
Epaitegiko justizia anderearen begipean, baina atzealdeko
partean, sasoi baten kartzela izan zen gunean gaztetxea
dago egun. Gazteen askatasuna garatzeko gunea.

Eguakitz goiz horretan, egunero bezala zazpietan


jaiki nintzen, irratia jarri eta batera telefonoaren doinua. Zera
esan zidan Maittanek:

- Bergarako epaitegiaren aurkako atentatua egon da.


- Bai, puntuan entzuten ari naiz irratian. Gero arte.

Umetxoak bainatu, jantzi eta ikastolara… eguneroko


jira beste batzuetan baino zailagoa egin zitzaidan, herria
kazetari eta poliziez beterik dago. Norberak ere azken
hilabetetan bere bizkarrean zenbaitzuk eraman dituenean…
nekea nabari du.

Agurneri muxu bat eta besarkada eskaini diot, aupa.


animo. Zoritxarrez badakizu nork ordaindu behar duen hau,
ezta? Interneten ikusi dugu: “Garzonek ANV eta EHAK legez
kanpo utzi ditu. Lagun bati autoa eskatu eta banoa, egunero
bezala. Bilera dugu, ilegalizazioari aurre egiteko protokoloa
martxan jarri behar dugu.

Herri mobilizazioak, manifa nazionala, greba


orokorra… egin beharrak ugariak dira, lana pilatzen da,
baina gure ondasunik oparoena gure militantzia denez,
galanta burutzen ari gara.

Bilera epikoa izan dugu, arkumeak hiltegira


doazenean bezala sentitu gara, egin beharrak banatu

8
ditugu, manifako pankarta nortzuk hartuko duten, greba
deitzeko prentsaurrekoan bozeramaileak zeintzuk izango
diren… erabaki eta bagoaz.

- Maittan, deitu ahizpari ea gaur gauean umeak


zainduko dituen, geu, gu biok, afaltzera joango gara.
Hamarretarako etxean egongo naiz…

Afari goxoa egin dugu; elkarrekin egingo dugun


azkenetarikoa izan daiteke; sentsazio hori airean nabari da.
Herrian bizpahiru trago hartu ditugu. Arranoan begi ugari
ditugu begira. Dir dir bustia islatzen dute. Iloba bertan dago,
hunkituta, erdi negarrez…

- Aittor, barrura, ezta?


- Itxura guztia du. Gainera gaurkoarekin aitzakia
ederra daukate, norbaitek ordaindu behar du…

Besarkada sendo zintzo bat, ezkutuko agurra…

Gaztetxera joan gara. Epaitegiko sarrerari so egin,


ekintzaren eraginak begi-bistakoak dira.

- Bi kalimotxo, mesedez.

Kontzertua dago eta egun batean gazte izan ginela


datorkit burura. Eskutik goxo goxo helduta gaude. Denbora
ez dadila aurrera joan… erlojuak gelditu mesedez.

Antzinako kartzelan gaude, paradoxikoki, gazteen


eremu askea da egun. Komunera joan eta bertan hasi da
guztia. Angiolillo anarkista italiarra egon zen ziegan.
Burmuinean bidai zoragarri bat hasi da…

Igandea
Domekatik astelehenerako gauean, goizeko
ordubietan ate joka datoz, kolpeka ia behera bota dute…
Ez, ez da esne saltzailea…

- Polizia da, lasai Maittan…

9
Atea ireki eta txakur amorratuak goitik eta behera
armaturik sartu dira…

- Tranquilos, hay dos niños-as y nosotros dos… hau


oso tonu krispatuan esan dut.

Garzonen atxilotze autoa eskura eman dit idazkari


judizialak. Hiru orduko miaketa, arropak jantzi, Maittanek
prestatutako poltsa hartu, Auritzi eta Haizeari lotan dauden
bitartean azken musutxoa eman…

Esku burdinak ipini dizkidate, banoa, gatibu


naukate, indarrez eta bortxaz nire esparru naturaletik atera
naute.

20-30 polizia baino gehiago daude Askarruntzeko


auzo lasaian.

Gora Euskal Herria! – oihukatu dut kotxera indarrez


sartu aurretik.

Gora! – goitik erantzuna

Bidaia hastera doa, miseriaren erraietara doan


gorotz bidea. Espetxean amaitu aurretik, polizia-etxe eta
Audientzia Nazionala igaroko dituen bidai surrealista.

Angiolillorekin pentsatzen jarri naiz. “Etxe” honetan


nahi beste dudan denbora hori baliatuko dut haren inguruan
zerbait idazteko. Kultura politiko desberdinetatik gatoz,
baina gure mugimenduek badute parekotasunik,
duintasuna, konpromisoa… libre izan nahi eta preso bukatu.
Preso gorputzez baina ez arimaz, pentsamenduz. Ez gara
aske baina bai libre.

10
Foggiako tipografoa

Z iega txiki ilun batean indarrez eta bortxaz sartu naute.


Hezetasun gordina sumatzen da. Egunean zehar ez da
eguzki izpi askorik sartzen txoko honetan, ostatu eskasa
azken egunak igarotzeko.

Abuztuan gaude, udamineko eguzki sargoriak bere


hezea utzi du. Barroteak leiho txikiaren baitan eguneko azken
izpiak mantso sartzen uzten ditu. Ilunsentia badator, zerua
gorri, eguna eta gaua borrokan aritu balira bezala.

Piztiaren odola daukat gogoan, Montjuic-eko gaztelu


madarikatuaren ziegak, torturatutako burkideak, hildakoak…
Mendeku egarri nintzen eta bete dut barnearen agindua.
Mendekua da nire kondena.

Nor zen benetan Angiolillo?

Michele Angiolillo Lombardi naiz, anarkista, jaiotzez


italiarra. Munduko herritartasunaren jabe. Foggiako herri
txikian erditu ninduen Maria Lombardi andereak, 1871ko

11
ekainaren 5ean. Nire ama, Napoli-tik gertu dagoen herri
txikerreko bizilaguna zen, familia apal eta ugari bateko alaba.
Aita Angiolillo jostuna.

Ziurrenik ez nauzue ezagutuko, ez naiz ezaguna, bai,


aldiz, Antonio Canovas del Castillo, nire anai-arrebak hil
zituztenen arduraduna. Historia beti irabazleak idazten omen
dute, hona hemen behingoagatik, nire saiakera xumea. Nire
bizitzaren nondik norakoak.

Bizitza motza izan nuen, azkarra, 26 urte bete


berritan garrotatu bait ninduten. Oso gazte nintzela “Aurelio
Saffi” elkarteko aretoa zapaltzen hasi nintzen, Alderdi
Errepublikarraren gertukoa zen. Soldaduskara joan aurretik
idazkari eta presidente izendatu ninduten.

Soldaduskan, espetxe militarreko errepresioa, tratu


txarrak eta bortizkeria pairatu nituen. Anarkismoaren nondik
norakoak ezagutzen hasi nintzen. Ekintzaile porrokatua izan
naiz beti; propaganda iraultzailea egitea leporatuta, Capua
eta Borgo San Donninoko espetxeetan sartu ninduten. Delitu
honi esker soldaduskatik desohore guztiekin lizentziatu
ninduten. Bide onetik nindoanaren seinale.

Lehen zigorrak berehala heldu ziren epaitegietatik;


manifestu eta eskutitz bategatik 18 hilabeteko zigorra eta
hiru urtetarako erbesteratzera kondenatu ninduten. Crispiaen
gobernuaren neurri errepresiboak gogor jotzen zuen
mugimendu libertarioa eta ezker zalea. Deserriratua, 25
urterekin klandestinitatera pasatu nintzen eta jarritako zigorra
ez nuen inoiz beteko.

Hasteko, Marseillan kokatu nintzen 1895ean; hemen


hasiko da Europaren barna egingo dudan bidaia oparoa.
Anarkista mugimenduko burkide jakintsuak ezagutzeko
parada eskainiko zidan bidaia. Hurbiletik jarraitu nituen
Europako gertaera desberdinak. Matxinadak, iraultzak,...
injustizien aurka ongizateko mundu bat bilatzen dugu
anarkistok.

12
Baina azkar noa, neure bizitza bera ere azkarra eta
motza izan da. Foggian gaztaroa eta nerabetasuna igaro
nituen. Tipografia eta moldiztegia ikasketak burutu nituen.
Inprenta desberdinetan lanean aritu izan nintzen. Eskuorri
eta panfleto ugari ateratakoa naiz borroka ideologikoan
sakontzeko. Kazetari lanak ere egin nituen.

Gaztetako nerabetasuna eguneroko jardunarekin


gainditzen joan arren nahiko erreserbatua naiz eta berba
gutxikoa. Umore eta aldarte onekoa, beti bizitzaren alderdi
baikorrei erreparatzen diet. Berezko izaera daukat,
eguneroko zurrunbilo erotik kokotsa altxatu eta aurrera
begiratzen duen horietarikoa. Arazoen sustraietara jotzen
dut. Horregatik erradikal kalifikatzailea gustukoa izan dut
beti. Maite dut ezaugarri hori zuhaitzen hostoak sustraietako
izerdia maite duten beste.

Ez naiz politikan aditua sentitzen, ez jakintsua;


teoriatik praxira gauzak nola eraman da neure obsesio
bakarra. Nirea ekintza da, ekintzailea naiz, propaganda
ekintzaren bidez garatzearen aldekoa.

Frantziar hiri turistiko honetatik Bartzelonara joan


nintzen 1896ko urte hasieran. Besteak beste, Estatu
frantsesa, Brusela, Londres, Paris eta Madrilen ibili eta gero
Euskal Herria izan zuen bidaiak helmuga. Aurrerago zehatz
mehatz kontatuko dut bidai hori.

Angiolillo ez zen liderra izateko jaio, ez da bere


nahia eta helburua. Talde libertario bateko kide bat besterik
ez da, askatasuna, pertsonen, herrien eta langileen
libertatea,… norberaren distira baino garrantzitsuagoa da.
Laudorioei muzin egingo lioke.

Ekarpen izugarria egin bazuen ere, bere nahi


bakarra, taldekideek sortutako hazia, hozitzea,
ernamuintzea, errotzea, GERMINALtzea izan zen. Ideiak,
printzipioak, baloreak garatzea, errotzea. Bere ekarpena
gutxietsi egingo luke, beste bat gehiago izango balitz
bezala.

13
Nolakoa zen?

26 urteko gaztea, anarkista, garaia, liraina, atletikoa,


jantzia, jakintsua. Utopia eta askatasuna maite zituena.
Angiolillo, italiar jaioa, Anarkia bihurtu zen bere Aberria,
Ingalaterran, Frantzian, Italian, Espainian, Katalunian edota
Euskal Herrian izan… Santa Agedako bainu lasaigarriak
hartzera joandako kazetari italiar gaztea, Emilio Rinaldi, bera
izango da, bat eta bakarra. Gizalegeduna, heziketa eta
errespetu handiko gizona zen Michele. Jarraitzaile sutsuen
ahotatik entzundakoak dira hauek. Aldiz, Anarkismoaren
izatea eta egitearen etsai amorratuen ustez gizon bakartia
zen, hotza, gorrotoz betea, mendeku sena hiltzailea zuena,
magnizida, gaizki jantzia, soldatapeko mertzenarioa, burutik
egindakoa, inteligentzia nahikorik ez zuena…

Argi dago, batzuen edo besteen ahotan, bi pertsona


diferente direla, “noski, nik neuk bidailagun izango ditudan
amets askeak eraikitzen ari diren burkideak nahiago ditut”.

Nola lortu duzu? Zergaitik?

Bederatzi polizien zaintza arinari aurre egiteko izen


faltsuarekin erregistratzea nahikoa izan da: Emilio Rinaldi “IL
POPOLO” italiar egunkariko kazetaria. Egunetan ez dute ezer
antzeman.

Santa Agedatik Bergarako espetxera ekarri nau


poliziak. Bidaia motza baina erabat nahasia, bortitza eta
tentsio handikoa izan da. Polizien harridura aurpegiak ezin
ahaztu nabil. Zaldi organ egin dugu 12 kilometrotako bidaia.
Gurdi berdinean polizi buruaren kolore zuriak bere hutsune
larriaren berri ematen du. Presidentearen zaintzaz arduratzen
ziren bederatzi poliziak ez ziren oso erne ibili.

Espetxeko bizilagun bakarra naiz. Agian bertan egon


den lehen preso politikoa? Nire eginbeharra beteta, lana
ondo egiteak ase nau, poza eragin dit.

Zeltentzat jainkoaren ibaia zen Deba ibaiaren alboan

14
doan errepide estuan zaldi organ esku burdinak jarrita eta
poliziaren zaintza itogarriaren menpean, -orain zaintzen dute
lehen zaindu ez dutena-, Bergarara eraman naute. Bergara
ibarreko barruti judizialeko burua da, epaitegia eta espetxea
bertan dira. Epaitegia, kartzela, eliza eta Olasotarren
dorretxeak inguru arkitektoniko ederra osatzen dute, baina
zoritxarrez nire bidaia ez da tokiak ezagutzeko, ez nago
horretarako.

Antonio Puebla. Canovasen segurtasunerako ardura


zuen Komisarioak galdera bi soilik egin zizikidan: Nola lortu
duzu? Zergatik hil duzu?. Aurrekontuetan izandako
murrizketak eragina izan omen zuen babes murritzean.

Canovasek etsai amorratuak zituen: karlistak, batetik,


1876koa eta gero behin baino gehiagotan mehatxatu zuten
eta, bereziki, anarkistak, 1893an bere etxean bonba bat
jartzen hil zen Francisco Ruiz.

Ez zen ez bere aurkako erasoa egiten zuten lehen


aldia, beraz, zaintzaileak adiago egon behar lukete.

15
Pikaro gaizki eziya

“P iztia” ondo ezagutzera heldu nintzela uste dut. Hori


landu beharra neukan. Ez dizkiot bere dohainak kenduko
ezta bere zitalkeria ezkutatuko. Gordin eta zorrotz landuko
ditut bere bizitzaren nondik norakoak. Ohiko lan bibliografi-
koetan jasotzen ez diren bere barne miseriak ere azalarazten
saiatuko naiz.

Erabaki gogor bat hartua genuen, Canovas hiltzeko


konpromisoaren jabe egin nintzen. Baina ekintza bat burutu
aurretik oso ondo aztertu beharra dago.

Ea ba, nor zen Canovas del Castillo? Pertsonaia


ondo ezagutu ahal izateko bere bizitzaren istorioan linterna
sartu nuen. Luzea eta oparoa zen bere bizitza eta ibilbidea,
krudela eta biolentziaz betea bestalde. 69 urte betetzera
heldu zen, bizitzako etapa guztiak agortu zituen. Zenbat
gazteren hilketa ote zituen bere gain, neurea barne?

17
Canovas neure kondena

Malagan sortu zen Antonio Canovas del Castillo


1828. urtean, zuzenbide ikasketak burutu zituen, kazetari
bezala aritu zen eta historiaren inguruko ikerketak egin. Hala
idazle oparoa izatera iritsi zen.

Laster sartuko zen politikagintzan, 1847an Alderdi


Moderatuan afiliatu zen, aurrerantzean honen ordez Alderdi
Kontserbadorea sortu eta liderra izan zen. 1854. urtean
altxamendu militarrean hartu zuen parte, berea omen da
“Manzanareseko manifestua”. Estatu Ministro kargura iritsi
zen.

1868ko iraultza liberalarekin batera Isabel II.


Erreginak tronua galdu eta erbestera joan behar izan zuen.
Canovasek bere kargua utziko du baina proposatutakoak ez
ditu onartuko eta bere ideia kontserbadoreak aurrez aurre
jarriko ditu iraultza liberalaren aurka.

Hemen sartzen da buru-belarri karrera politikoan,


bira eman eta jarrera atzerakoien eskumakoen eta
kontserbadoreen jabe egin zen. Monarkiaren Errestaurazioa
izango da bere bizitzako erronkarik nagusiena.1869ko
konstituzioak monarkia konstituzionala jarriko du gobernu
eredu bezala. Amadeo I.a, Saboyakoa, 1873ra arte boterean
egongo da.

1873an Lehen Errepublika ezarri zen. Bakarrik 11


hilabete iraun zuen eta tarte labur horretan lau presidente
izendatu ziren. Bizitza laburra izan zuen errepublikak eta
zenbait ezaugarri: errege zaleen konspirazioa, gerla karlista,
kanpo politika gatazkatsua, eta Ezkerreko mugimenduaren
barne liskarrak, zatiketa eta lidergo falta.

1874ko abenduan Alfonso XII.a koroatu zuten, Isabel


IIa. erreginaren semea, Canovasek asmatutako alternantzia
edo turnismoaren formulari esker Errestaurazioko epean
lehentasunezko tokia izan zuen Espainiar estatuko politikan.
Bera zen jaun eta jabe.

18
Demokrazia parlamentarioa deitzen zioten
Errestauraziorako sistemari: bi alderdiren sistema planteatu
zen boterearen alternantzia bermatzeko, baina hautets
iruzurrean oinarritu zen, orduko kazikeen laguntza eta
babesarekin.

1876ko (II. Gerla karlistaren amaieran)


konstituzioaren aita izango da, berak pertsonalki elaboratu
zuen. Ondorengo hauteskundeetan garaipena lortu ostean,
Presidentzia eskuratu zuen. Bere sistema iruzurtzaileari esker
gauzak ondo lotuta eraman zituen. Sei aldiz egon zen
Ministerio Kontseiluko presidente bezala (1874tik 1897ra
tartean), eta Sagastaren Alderdi Liberalak izan zuen
gobernua txandakako formulari erreparatuz “El Pardoko”
itunean adostu zuten bezala (1881).

1885ean Alfonso XII.a hil eta bere emazteak hartuko


du Erregetza: Maria Cristina Habsburgokoak.

1895ean barne zein kanpo egoera soziopolitiko


konplexua, liskartsua edota tentsio handikoa zenez berriz
eskuratu zuen presidentzia. Buruhauste galantak ekarri
zioten Anarkisten ekintzek, bestelako jardun politiko ezkertiar
batzuek, eta noski, karibe uhartetan piztutako giro iraultzailea
eta independentziaren aldekoak ere bai.

Gainbehera

Estatu espainiarraren dekadentzia, gainbehera izan


zen bere obsesio nagusiena. Bere itxikeria, eta jarrera
bortitza ezagunak ziren, Espainiari zetorkion gainbehera
ikaragarriaren aurka hainbeste borrokatu zuen baina azkenik
Kuba, Filipinak eta Puerto Ricoko koloniek beraien
askatasuna lortu zuten.

1898an benetako hondamendia bizi izan zuen


Españak. 1854an “Historia de la decadencia española”
liburua argitaratu zuen, iragarpen sailean kokatu beharko
genukeen obra?

19
Bere izaera

Esaldi lapidarioen maitalea zen: “Eboluzioa,


garapena behartzea, deuseztea da”; honako honek garbi
erakusten du bere izaera atzerakoi eta kontserbadorea.

Bere denborako pertsonen gainetik zegoen buruzagi


autoritarioa zen: Errepublika sistema politikoa txikitu;
Borboien Dinastiaren defendatzaile sutsu gisa Errege tronu
bat errestauratu, inposatu; bi alderdi iruzurti antolatu. Hau
guztia egin zuen Canovasek.

Menderatzailea, zapaltzailea, inposatzailea,


autoritarioa. Handiuste eta harrokeriaren eredu: “Espainiaren
historia aurrera eramatera etorri naiz” (ia, ia neuk gehiago
markatu nuela esango nuke).

Bere konbikzio eta baloreetan egoskorra. Gogorra,


krudela, ankerra… Munstro eta piztia deitzen genion.
Burdinezko ukabilarekin, errepresioan eta irtenbide polizial
eta militarrean sinesten gobernatu zuen. Idazle ona, hizlari
paregabea, politiko gogorra.

Autoritatearen printzipioa elkarbizitzaren oinarri gisa


jartzen zuen. Jainkoa ahalguztiduna denen gainetik eta bera
bere Mesiasa lurrean.

Berorren gorentasuna titulua maite zuen Canovasek.


Hitz errazeko gizona, birigarroa udan bezain berritsua zen.
Predikari eta sermoilari trebea bihurtua zegoen. Bere
pulpitutik harriak balira bezala jaurtitzen zituen hitzak, dotore,
mihia gorde gabe.

Bizitza pertsonala

Alargun geratu zen eta bigarren aukeran Joaquina


de Osma markesaren alaba hartuko zuen emaztetzat. Bera
baino 30 urte gazteagoa zena.

Bildumagilea zen, koadroak, antzinako gauzak eta

20
aginte makilak gordetzen zituen, bere izaera autoritarioaren
lekuko.

Oporrak Santa Agedako bainuetxean igarotzen


zituen, nahiz eta karlistek askotan mehatxatu (1876ko II.
karlistaden ostean).

Bere politikagintzaren ardatzak

Errege-erregina eta Gorteak sistemaren ardatz


bihurtu zituen. Politikagintza elite baten esku, kazike-jauntxo
eta Eliza Katolikoaren eraginpean (erabat menpean), jarri
zuen. Erregeak ahalmen eta eskumen guztiak zituen.
Bozkarako eskubide unibertsala (boto ematea edo sufragioa)
desagerraraziko du, hauteskunde iruzurtiak antolatuz. Erlijio
eskubideen murrizketa inposatuko du katolikoaren
mesedetan (ofiziala). Orokorrean eskubide pertsonalen
murrizketak bultzatuko ditu.

Foruen zapaltzailea

II. gerla karlistetan klaseen arteko borroka emango


da, baina bi bandoek buruzagi berdinak zituzten: oligarkia
eta burgesia, bakoitza bere interesen arabera eta herri xehea
elkarri erasoka, elkarrekin borrokan. Baina nazio
askapenerako mugimendu bezala ere hartu zuen.

I. gerla karlistetan Zumalakarregik, karlisten buruzagi


militarrak, borrokari Nazio izaeraren gerizpea emango zion.
Independentzia eta askatasuna zituen helburu. Agustin
Xahok teorizatu duen bezala, “Euskal Herria nazio berezitu
bat da, Foruetan, gure nortasun propioa ordezkatuta ikusten
dugu. Herriaren eta herritarren borroka izan zen”.

1839an Bergaran sei urteko Igo gerra karlistari


amaiera emateko, Maroto eta Esparteroren arteko
besakadarekin Bergarako konbenioa-hitzarmenaren sinadura
irudikatu zuten. Herria eta langile-nekazari klaseak albo
batera uzten zituen oligarkiaren eta burgesiaren arteko
itunak. Zauria zornea zeriola itxi zen, sendatu gabe. Orbaina

21
hain handia izanik laster altxatu zen Euskal Herria bigarren
aldiz, 1872an. 1876an karlistek gerra galdu zuten eta
Canovasek Foruak ehortzi zituen, 1876ko legearen bidez.

Karlistek Canovas mehatxatu zuten baina hitzetatik


ekintzetara inoiz ez ziren pasako. “Italiar bat etorri behar
justizia egitera… Iraultzaile honek heriotza-kolpea eman dio
Espainiaren kolonismoari, eta euskaldunok egiteko gai ez
garena izan egin du, Foruak kendu zizkigutenari merezi zuen
emateko” esango zuten karlista zaharrek.

Hala ere, hemengoek gerora ekintza txalotu zuten.

Kuba. Gainbeheratik hondamendira.

1898an hondamendia izan zuen Estatu espainiarrak.


Mende hasieran (1810…) Venezuela, Bolivia, Colombia,
Peru… Kuba, Puerto Rico eta Filipinak izan ezik, kolonia
guztiak galdu ostean, Simon Bolivarren liberatzaile handiaren
ametsa egi bihurtu zen, espainiar atzaparretatik askatu eta
Amerikako zati garrantzitsu honen independentzia.

XIX. mendea bukatzear zegoela Kuba, Puerto Rico


eta Filipinetako koloniak galdu zituen. 1868an piztutako
askapen borrokak, 1895ean azken fasean sartu eta 1898an
lortu zuten garaipena, Independentzia, alegia.

Jose Marti, Maximo Gomez eta Antonio Maceo izan


ziren kubatar buruzagi eta lider nagusiak.

Espainia Estatu Batuekin (EEBB) gerran sartu zen


eta galdu ostean heldu zen hondamendia. Estatu Batuek
Kuba eskuratzeko interes ekonomiko eta politiko
nabarmenak zituzten. Beraz, Kubako altxamendua bultzatu
eta lagundu zuen.

1897an, Canovasen aurkako ekintzarekin Kubako


independentzia azkartu egin zen.

Canovasentzat Kuba Espainiako herrialde bat

22
besterik ez zen. Kubakoa ez zen gerra koloniala, gerra
separatista hutsa zen, II. gerla karlista bezala,. “Espainiar
lurraldearen batasuna mantentzeko guda da, Aberriaren
lurralde batasuna dago jokoan”. Bere izaera gogorra,
bortitza eta krudela nabarmen utziko dute bere hitz hauek:
”Kubaren defentsan, altxor publikoaren azkeneko pezeta eta
azkeneko espainiarraren azken odol tanta akabatu arte”.

Canovasen iritziz, Kubako altxamenduarekin


amaitzeko hiru bala behar ziren; lehenengoa Martirentzat
bigarrena Maceorentzat eta hirugarrena Gomezentzat. Hiru
bala? Santa Agedako kopuru berdina?

Espainiar belaunaldi oso bat erahil zuen, batez ere


kataluniakoa, Kubako gerrara eraman baitzuen gazte
belaunaldi osoa. Asko hil ziren eta bueltatu zirenak, gehienak
larri zaurituak eta elbarriak.

Izan ote nuen nik, Angiolillok, harremanik Kubako


iraultzarekin? Agian hurrengo batean izango dut azaltzeko
aukera.

Anarkismoaren aurkako jazarpena

Anarkiaren aldeko mugimenduaren aurkako jarrera


zitala zuen. Jendartearen aldaketa eskaeren aurrean
biolentzia erabiltzearen aldekoa zen, eta horren apologia
egiteaz gain jarrera atzerakoia zuen bozka emateko eskubide
unibertsalari buruz, debekatzearen aldekoa. “Estatu
gizonentzat kriminalen aurreko filantropia (altruismoa) erabat
ezaguna izan behar du”. Estatu krimenak defenditzen eta
eskatzen ari al zen ozenki? Canovasek ordezkatzen zuen
autoritatearen suntsipena bilatzen genuen anarkistok:
Injustiziaren aurka matxinatzera deitu, ongizatearen mundua
bultzatu eta beste jendarte eredu bat bilatu.

Mundua da nire Aberria, gizateria neure familia.

Internazionalaren (AIT, Langileen Nazioarteko


Aliantza; Alianza Internacional de Trabajadores) aurkako

23
jarrera bortitza erakutsi zuen Canovasek etengabe: 1871an
legez kanpo utzi zuten (73-74 I.go Errepublika garaian izan
ezik) eta 75ean berriz klandestinitatera pasatuko dira.
Tur nismo garaiko iruzurrari esker, alderdi liberala,
Sagastarena, Gobernura iristen zenean malgutzen zen
egoera, baina Canovasekin eta bere alderdi
kontserbadorearekin errepresio beltza areagotu egiten zen.

Canovasek norberaren jabegoa, (hau da, oligarkia


osatzen zuten lur jabe handien, kazikeen defentsa) kapitala
eta Eliza katolikoaren ofizialtasuna jarriko ditu oinarri. Zutabe
hauei erasotzen zietenen aurka edo jarrera kritikoa erakusten
zutenen aurka, biolentzia gogoz eta sendo erabiliko du,
kupidarik gabe.

90. hamarkadan, teorian sakonduz, lehen ekintza


armatuak hasi ziren, ekintzen bidezko propaganda alegia.
Inkisizioaren garai beltzenetan erabiltzen ziren bitartekoak
martxan jarri zituen berriz Canovasek. Atxilotu-sarekadak,
tortura basatiak, gezurrezko probak eraikitzea, legez
kanporatzeak, egunkarien itxierak, jazarpen itogarria,...
Honek guztiak anarkismoarekin amaitzeko helburua zuen.
Paradoxikoki estrategia bortitz honek ekarri zion Canovas
berari amaiera.

24
Ekintza bidezko propaganda

A narkiaren esanahia hiztegi batean begiratzen


badugu: “Estaturik eza, edo inork besteengan aginterik
(derrigorrezko gobernurik) ezarri gabe, sortuko litzatekeen
egoera politikoa” dela aurkituko dugu.
Etimologikoki grekotik dator; · anarchia, anarchos-
etik (buru edo buruzagirik gabe). Euren iritziz, Gobernu era
bat da: norbanako edo pertsona soberanoek borondatez
eta bortxarik gabe euren artean adostutako hitzarmena edo
antolaketa. Beraz, derrigorrez bete beharreko antolaketa
edo hitzarmenik ez dute onartzen, esate baterako edozein
Estaturik. Egokiago deritzote orden naturala, pertsona
ororen beharrak bateratzea, elkarbizitzan askatasun osoa
eta elkartasunean oinarritutako jendarte eredua.

Anarkismoaren mundua. Anarkista garrantzitsuenak.

Aurrekariak historiaren pasarte askotan eta filosofo


zein idazle ugaritan aurki ditzakegu. Anarkiaren aldeko
dotrina eta tesiak XIX mendean sortu eta garatzen dira
nagusiki. Guzti hauen arteko lotura, askatasunean eta giza
justizian oinarritutako gizarte eredu bat eraikitzea izango da.

25
William Godwin-ek, XVIII. mende bukaeran eta XIX.
hasieran, Inglaterran, kristautasuna albo batera utzi eta bere
ideario anarkista bultzatu zuen. Bere iritziz, injustiziaren
sorburua erakundeetan da, Gobernu guztiek gaitza eta
gaiztakeria ordezkatuko dute. Estatua beti izango da
zapaltzailea, errepresiboa eta atzerakoia. Honen ordez
KOMUNA autonomoak sortzearen aldekoa zen. Estatua
komuna bihurtzeko trantsizio demokratiko malgua proposatu
zuen.

Beste aurrerakoi garrantzitsu bat Pierre Joseph


PROUDHON izan zen. Artisau frantses hau bere burua
anarkistatzat jo zuen lehena dela esan daiteke. 1840. urtean
“Jabegoa zer da?” (¿Que es la propiedad?), liburua
argitaratu zuen. Bere idazlanari esker ezaguna egin zen,
onarpena eta ospea lortu zituen. Boterea zabaldu, komunak
sortu eta izaera federala bultzatzean oinarrituko da.
Komunek lurra eta produkzio tresnak eskuratu behar dituzte.
Lehen Internazionalean (AIT) bere “Langileriaren gaitasun
politikoa” (De la capacidad política de la clase trabajadora)
lanak eragin ideologiko nabarmena izan zuen. Hiltzean bere
tesiak Bakuninen doktrina kolektibistaren barruan txertatu
ziren.

Max STIRNER “Gizabanakoa eta bere jabegoa” (El


unico y su propiedad) lanaren egilea da anarkismo
indibidualistaren sortzailea.

Baina ziurrenik anarkista ezagunena Mijail BAKUNIN


errusiarra izango da. Moskun Aristokraziako familia batean
1814. urtean jaioa. Ekintza gizona, zalantzarik gabe. Karrera
militarra utzi eta filosofia ikasketei heldu zion. Hegel eta
lehen sozialisten lanak zein teoriak aztertu zituen. Parisen
Proudhon ezagutu zuen. Austriako tropa inperialisten aurka,
Pragako matxinadan, borrokan aritu zen. Presdeko iraultza
demokratikoan ere parte hartu zuen. Atxilotu eta Siberiara
erbesteratu zuten. Ihes egitea lortu zuen: Japonian eta
Amerikan egon eta berriro Europara itzuli zen. Suitzan
bizitzen jarri eta 1876an Bernan hil zen.

26
Oso idazle oparoa izan zen: besteak beste, “Jainkoa
eta Estatua” (Dios y el Estado), “Parisko komuna eta
Estatua” (La comuna de París y el Estado), eta
“Federalismoa, sozialismoa eta antiteologismoa”
(Federalismo, socialismo y antiteologismo), bere lanak dira.
Doktrina kolektibistaren sortzailea.

Antiteologismoa ateismoaren gainetik jarri zuen.


Erlijioa botere zapaltzailearen parte bezala ulertzen zuen.
Iraultza, altxamendu bortitzaren bidez, zapalduek egin
beharko lukete. Langileek lurra eta produkzio eta
ekoizpenerako bitartekoek eskuratu beharko lituzkete.
Produzitzen duenak, bere lanaren bitartez ekoizten duen
guztia jaso behar du. Langileek elkartetan bildu eta hauek
konfederatu behar zirela proposatzen zuen. Estatua
deuseztea eta behetik gorako gizarte eredu kolektibista
bilatzen zuen. Marxekin eta doktrina Marxistekin erabateko
jarrera kontra jarriak erakutsi zituen: balizko proletalgoaren
diktadura langile ohien diktadura batean bihurtuko zela uste
zuen eta Estatuaren jarrera zapaltzaile, klasista eta biolentoa
bere gain hartuko zituela. Kolektibistentzat komunismoak
Estatuaren zentralizazioa eta giza askatasunaren deuseztea
zekarren.

Internazionalaren barruan Marx eta bere arteko


liskarrak etenik gabekoak izan ziren.

70.eko hamarkadan Italian anarko-komunismoaren


tesia abian jarriko da. Florentziako konferentzian,
Internazionaleko italiar Federazioak anarko-komunismoaren
printzipioak onartu ituen.

Bakuninen kolektibismoaren ezaugarri nagusiena


aldatzen zen; izan ere lanaren ekoizpena guztiona izango da
eta guztion artean banatu beharko da; bakoitzak berea, bere
osotasun guztian jaso beharrean. “Bakoitzari bere
gaitasunaren arabera, bakoitzari bere beharren arabera”.
Lanaren gurtzarekin, kultuarekin ere amaitzen dute
(hori zen Proudhom eta kolektibisten ezaugarrietako bat).

27
Soldatapeko lana eta dirua desagertzearen alde
azalduko dira. Zientziaren garapenean oinarrituta
progresoaren, aurrerabidearen aldeko hautua egingo dute.

Ideia horien sortzaile nagusiena Piotr Kropotkin


izango da. Bakunin bezala Errusian jaio zen familia
aristokrata batean eta karrera militarra hasi zuen. Geografia
eta antropologia ikerketak eginez zientifiko bezala ospea
irabazi zuen. Hogeita hamar urterekin politikara jauzia egin
zuen. 1872an Internazionalera atxiki zen, baina laster honen
mugek gogaiturik beste bide batzuei heldu zien. Autogestioa
eta oinarrizko gauzen ekoizpenerako (elikagaiak: ogia,
jantziak eta oinarrizko zerbitzuak) lanaren sinplifikazioa
izango ditu zutabe.

Bere printzipio eta baloreei tinko eusteak espetxea,


erbesteratzea eta bizimodu zaila ekarri zioten.

Bere idazlan ezagunenen artean: “Ogiaren konkista”


(La Conquista del pan) eta “Landak, lantegiak eta tailerrak”
(Campos, fábricas y talleres) dira.

Anarko-komunismoaren teoriko handia herrikide


Enrico Malatesta italiar anarkista izango da. Aurrerapen eta
zientzien garapenean ez du hainbeste federik erakutsiko.
Federalismoa bultzatuko du.

“Autoritarismoaren aurkako Internazionalean”


(Internacional anti-autoritaria) teoria horiek nagusitzen joan
ziren. 80an Estatu frantsesean hedatuko dira eta ondoren
Espainiar estatuan. 90. hamarkadan mundu guztiko
mugimendu anarkistaren baitan nagusi dira.

Ekintza bidezko propaganda eta ekintza zuzena izan


dira bere ekarpen garrantzitsuaren ezaugarri nagusienak.
Gure herrialdean laster irabazi zuen ospea eta begirunea.
Etengabe eredu eta adibide izan genuen. Espetxeak eta
erbesteak bere bizimodua gogor kolpatuko zuten, baina bere
printzipio eta baloretan tinko mantendu zen.

28
Nazioartean aipagarri dira RAVACHOL lapur
anarkistaren balentriak eta ekintza gogoangarriak; Errusiako
Nikieistek Tsar-a hil zuten, eta Anarkismoaren baitan
konpromiso-hartzearekin ekintza armatuen bidea indartzen
joango da.

1886an, Ameriketako Estatu Batuetan, zortzi orduko


lan jardunaren aldeko mitin batean eta ondorengo
protestaldietan atxiloketak izan ziren; anarkista eta langile
mugimenduko ekintzaile nabarmenen aurkako epaiketa
fartsa batean, bost langile hiltzera kondenatuak izan ziren.
Gertaera horrek mundu mailan astindu galanta eragin zuen.
Dolua elkartasun bihurtuta borrokan murgildu ziren zortzi
orduko lan jardunaren alde. Ordutik “Chicagoko Martirien”
oroimenez, langileen eskubideen aldeko borroka eguna
bihurtuko da maiatzaren 1a mundu guztian.

1894an Santos CASERIO anarkistak, hau ere


italiarra, Françoise Marie SADI CARNOT frantziar
Errepublikako presidentea hil zuen. Anarkisten aurkako lege
maltzurrak egin eta greban zeuden meatzariak hiltzearen
arduradun zelako.

Estatu frantses eta Italiarrean ekintza bortitzak


burutu ziren; estatu espainiarrean ere ugaritzen joan ziren
gero ikusiko dugun bezala. Malatestaren eragin eremua
nabarmen igarriko zen.

XIX. Mendeko mugimendu anarkista hor amaituko


da. Anarkismoa giza mugimendu garrantzitsua eta bizia izan
zen. Akats nabarmenak egin genituen; etengabeko barne
liskarrak, ezkerreko aliantzak ezin garatu, gure arteko
eztabaida antzuak; ez genuen iraultza lortu, baina ekarpen
izugarri handiak egin genituen; askatasuna, berdintasuna eta
autogestioan oinarritutako printzipioen hedapen eta
zabalkundea,

Askotan, zoritxarrez, indarra erabili behar izan dugu,


baina zein beste bide zegoen estatu terrorista biolentoei
aurre egiteko?

29
XX mendean adjektiborik gabeko anarkia etorri zen,
Tarrida del Mármol anarkista katalanak bultzatutakoa. Ideia eta
korronte desberdinen bilgune bezala ulertzen da. XX mendean
aurrera beste bide batzuk hartuko dira, anarko-sindikalismoa.

Internazionala eta anarkisten anarkisten harremana

AIT, “Langileen Nazioarteko Elkartea” (Asociación


Internacional de Trabajadores), “internazionala” sortzeko
ernamuina 1863. urtean Londresen egindako biltzar batean
jarriko da; batzar horretan Poloniako independentzia
eskatuko da.

1864an Internazionala Londresen sortuko da.


Mugimendu desberdinen konbergentzia edo bateratzea
emango da, joera desberdinen bilgunea izango da.

I. Internazionala 1866an Ginebran burutuko da, eta


II. 1867an Lausanan. Bi biltzar horietan iraultzailearen
ikuspuntutik aurrerapen gutxi egingo dira. Ildo erreformista
eta posibilistaren jarraipen hutsa izango da. III. internazionala
(AIT-ren 3. kongresua) 1868an Bernan (Suitza) burutuko da.

Bestalde 1867an “Bakearen aldeko liga” (Liga por la


Paz) bildu zen, Europan (Frantzia eta Prusia artean) piztear
zegoen gerraren aurkakoen biltzarra. Urtebete gerorago
bigarren biltzarrean Mijael Bakunin-ek bere ideia
kolektibisten berri eman zuen. Bere ekarpenak ez ziren
onartu, eta gutxiengoan gelditu zen taldeko kideak bildu eta
“Demokrazia Sozialistaren Aliantza” (Alianza de la
Democracía Socialista) sortu zuten. Berau AIT-
Internazionalaren barruan kokatu zen.

Kongresu horretan Fanelli neu bezala italiar anarkista


estatu espainiarrera bidaltzea erabaki zen (1868). Genoatik
Bartzelonara abiatu zen gero Madrilera joateko, Aliantza eta
Internazionalaren ideien aldeko gunea sortzeko asmoarekin
(nahasmen ugari eta eztabaidak sortuko dira: Aliantza vs
Internazionala). Bi erakunde horien arteko norgehiagokan
liskarrak nabarmenak izango dira. Aliantza ez du bere

30
horretan Internazionalaren barruan onartuko honen Kontseilu
Federalak. Erabaki horrek Aliantzaren desegite publikoa
ekarriko du, eta Aliantzako anarkistak Internazionalean atal
edo sail erregular bezala atxiki ziren.

Marx eta Bakuninen artean liskarrak izango dira


etengabe. 1871-72an anarkista eta marxista arteko giroa
dexente gaiztotu zen, elkarri kalumnia ugari jaurti zizkioten.

1869an AIT-ren IV. Kongresua lasaia izan zen


Basilean, giroa liskartsua zen arren.

Azkenean, Prusia eta Frantziaren artean gerra piztu


zen, Bismarck eta Napoleon III tirano zapaltzaileen eskutik.
AIT “Internazionalean” jarrera kontrajarriak zeuden. Marxek
gerra ondo ikusten zuen bezala, Bakuninek eta anarkistek
gerraren aurkako bandera beltza altxatu zuten. 1870ean
Prusiaren garaipenarekin amaituko zen gerra.

Urte berean, Parisen, altxamendu baten bitartez


“komuna” sortu zen, gizarte sozialistaren gertuko eredu
txalotua. Aurkakoek sekulako errepresioarekin erantzun
zuten. Frantziar estatuko AIT-a legez kanporatua izango da
eta orokorrean AIT-Internazionalaren aurkako kanpaina
jarriko dute martxan.

1872ko irailean Hagan burutu zen AIT-ren V.


kongresuan, barne liskar giroa puntu gorenera iritsita
zegoen. Marxistak anarkisten aurka eta alderantziz (Italiar
kolektibistak ez ziren gerturatu). Hartutako erabakiak Marxen
eta Marxismoaren aldekoak eta gustukoak izan ziren: alderdi
politikoen sorrera bultzatzea; AIT-ren Kontseilu Federala
New Yorkera eramatea eta Bakunin eta Guillaume AIT-tik
kaleratzea erabaki zen.

Horrek guztiak Internazionalaren amaiera ekarri zuen.


Hartutako ebazpen eta neurriak aurka bueltatu zitzaizkion
Marxi, paranoiko eta manipulatzaile etiketa bereganatu
baitzuen. Aldiz Bakuninen sona era aintzakotasunak asko
irabazi zuen.

31
Hagako kongresuan ikuskizun lotsagarria eman zen,
horren ondoren anarkistak Zurichen bilkura bat egin zuten,
eta Saint-Imierren bigarrena, zera erabaki zuten: AIT
“autoritarismoaren aurkako Internazionala” deitzea (AIT anti-
autoritaria, Internacional anti-autoritaria); eta Hagako
ebazpen eta ondorioak ez onartzea.

Internazionala bi zatitan, bi korronte desberdinetan


banatu zen, talka egingo duten bi bide.

Anarkismoa estatu espainiarrean

1868. urtean Suitzan AIT-k III. Kongresua burutzen


zuen urte berean estatu espainiarrean ”La Gloriosa” iraultza
liberala gertatu zen: Cadizeko altxamenduaren bitartez
erregimen Borboia ordezkatzen zuen Isabel II.a tronutik
kendu zuten.

Bernako kongresuan Fanelli estatu espainiarrera


bidaltzea erabaki zen. Beraz, Fanelli, Malatesta eta ni neu,
Angiolillo, hiru anarkista italiar, hirurak estatu espainiarrean
arituko ginen gure ideia libertarioak zabaltzen.

Lehen taldeen sorreran lagunduko du Fanellik;


Bartzelona, Madril, Andaluzia... 1870. urtean lehen
kongresua egingo dute. FRE-AIT, “Espainiako Eskualdeen
Federazioa- Nazioarteko Langileen Elkartea” (Federación
Regional Española-Asociación Inter nacional de los
Trabajadores) sortuz.

Espainiako Eskualdeen Federazioaren, FRE, barruan


lau joera nagusi zeuden. Lehena “Societaria” (elkartezalea);
lan ziurra, soldata ona eta ogi merkea, britainiar sindikalgintza
tradeunionistaren antzerakoa. Bigarrena “errepublika federal
zalea”; interklasismoan eta politikagintzan aritzearen
aldekoak. Hirugarrena “anarko-kolektibista”, Bakuninen
jarraitzaileak ziren. Laugarrena eta azkena “kooperatibista”,
hauek ere politikan parte hartzea eta kooperatibismoaren
bultzatzaileak izango dira (Katalunian bereziki).

32
Lehenengo kongresu horretan lau tendentzia horien
arteko lehia egongo da, eta irtengo diren ebazpenak eta
ondorioak hauek izango dira: politikaren eta estatuaren
aurkako jarrera nagusituko da; taktika legalistak, greba eta
propaganda bezalako borroka moldeak onartuko dira, baina
autodefentsarako indarraren eta bortizkeriaren erabilera ez
zuten albo batera uzten.

Pariseko komunaren altxamenduaren testuinguruan


estatu espainiarrean ere errepresioa areagotu zen: talde
paramilitarren sorrera, lokalen itxierak...

1871an FRE-AIT-ak klandestinitatera igarotzea


erabaki zuen, zuzendaritza Portugalera joan zen. Abenduan
internazionalaren ilegalizazioa eman zen.

Gobernu berriarekin, liberalekin, errepresioa jaitsi eta


berriro Madrilera itzuli ziren. Anarkista eta Marxisten arteko
Barne liskarrak, kontrol nahiak, ez ziren amaitu

1872an Zaragozako kongresuan, emakumeen


inguruko ebazpena onartu zen, horren bitartez langile
mugimenduan sartzeko erabakia hartzen zen, sexu
desberdintasunak gainditu eta euren burujabetzea bilatuz.
Emakumeen eta langileen zapalkuntzak jatorri berdina
zutenez emantzipazioa ere berdin gertatu behar zen.

Aliantzak zuzenduko du Federazioaren (FRE)


norabidea. Aliantza 72an krisian sartuko da eta Zaragozako
kongresuan publikoki desegitera helduko da, nahiz eta
ezkutuan lanean jarraitu. AIT Internazionalean bezala
Marxista eta anarkisten artean FRE-aren kontrolaren
inguruko eztabaida dago.

Koroaren errestaurazioarekin, 1874an, eta FRE-a,


klandestinitatean, indarra eta matxinada taktikak erabiltzen
hasiko da. Taktiken arteko eztabaida horren ondorioz,
zenbait lurraldetan, (Katalunian esaterako), krisia piztu eta
Federazioa desagertzera iritsi zen. Gainbehera horren
ondoren 1880-81 tartean desagertu eta FTRE sortuko dute

33
“Espainiako Eskualdeko Langileen Federazioa” (Federación
de Trabajadores de la Región Española); legalitatera
bueltatzeko aukera aprobetxatuz, bertan taktika legalistak eta
sindikalak nagusituko dira, zazpi urtean legez kanpo eta
klandestinitatean aritu ondoren. Egia esan zaila da hau
zehaztea, izan ere udako sugeen antzera, azaldu eta
desagertu aritu baitziren, bereziki Canovasen errepresio
bortitzaren ondorioz.

1872ko abenduan Kordobako FRE-ren kongresua


hasiko da, 73ko urtarrilean amaitzeko. Intelektualek eta
artisauek langile mugimenduaren lidergoa hartu zuten.
Proletargoa oraindik ernaltzen ari zen. Tesi kolektibistak
garaile irten ziren, erakundeari horizontaltasun gehiago
ematearen aldeko erronka. Saint-Imierren hartutako
erabakiak ontzat eman zituzten.

1868-1873 aldian Internazionalista espainiarraren


ideario nagusiena jarrera kolektibista duten anarkistena izango
da. Marxisten gainetik Bakuninen ideiak nagusitu ziren. Greba
eta propaganda izango dira borroka molde nagusienak, baina
indarraren erabilerari ez diote muzin egingo.

Internazionalisten goiburua: “bakea gizakiari, gerra


instituzioei” izango da.

I Errepublikak 73tik 74ra iraun zuen soilik. Hamaika


hilabetetan lau presidente izateak erakusten du garai hartako
ezegonkortasuna.

Alcoi-ko gertaerak, altxamendu kantonalak..., I.


Errepublikako garaian izan ziren: kantoi eta langileen aurkako
neurri errepresibo bortitzak hartu ziren eta heriotza zigorra
ezarri zuten berriro... Besoak gurutzatuta geratu behar ginen,
ala?

Berriro FRE-aren jarduna legez kanpo utzi zuten.


Legez kanpo aritu beharra, jazarpen zorrotza, Aliantzaren
dirigismoa, goitik beherako hierarkizazioa, kongresuak
egiteko zailtasunak; egoera zaila bizi zuen mugimendu

34
anarkistak. Hori guztia gutxi izango balitz Andaluzian gosea
nagusitu zen, miseria gorrian zeuden eta etenik gabeko
egoera errepresiboaren menpean bizi ziren.

1874an Pavia jeneralak I. Errepublikari amaiera


emango zion estatu kolpe baten bitartez. Militar diktadura
errepublikazalea jarri zuen hilabete batzuetan.

Urte bereko amaieran Alfontso XII.a, Isabel II.aren


semea, jarri zuten tronuan. Errestaurazioaren bultzatzaile
nagusiena Canovas del Castillo izan zen. Monarkia berri bat,
errege berri bat anarkiaren gorrotorako eta herriaren
zapalkuntzarako.

1882an Sevillan kongresu berri bat egin zen.


Gehiengoa tesi erreformisten aldekoa zen, araututako greba
eta biolentziaren erabileraren aurkako ebazpenak onartuko
ziren.

Kropotkinen anarko-komunismoaren korronte


libertarioak onartu ziren.

FRTE-tik irtengo dira “Oinordegabetuak” (Los


desheredados), jarrera kolektibisten eta Bakuninen aldekoak.
Beste zatiketa bat.

“Esku beltza” (La mano negra) kolektiboaren sorrera


eta helburuak erabat argi ez badaude ere (poliziaren parte
hartzea?), Andaluziako egoera larriak mugimendu
anarkistaren borrokarako grina piztu zuen. Bizirauteko, jateko
lapurtzeraino helduko dira. Bitartean kazike eta lurjabe
handiek beraien ondasunak eta aberastasunak pilatzen
jarraituko dute.

1883an “Esku beltzaren” aurkako prozesua abian


jarri zen, epaituetako zazpi garrotatuak izan ziren,
zortzigarren batek bere buruaz beste egin zuen, eta
azkeneko bat erotu egin zen espetxean. Muntaia izan edo ez
errepresioa hedatu eta areagotu egin zen, Internazionaleko
kide eta langile erakunde iraultzaile guztiek sufritu zuten.

35
Poliziek aitzakia perfektua zuten beraien jarduera kriminala
zigorgabetasun guztiarekin aurrera eramateko. Sorgin ehiza
martxan zegoen beste behin.

Federazioa, FTRE-a, barne eztabaidan murgilduko


da; “legalistak” ekintza eta biolentziaren erabileraren aldeko
disidenteen aurka. Europan nagusitzen ari ziren tesi anarko-
komunistak estatu espainiarrean sartzen hasiko dira.

1883ko kongresuan FTRE-ren bar ne arazoak


areagotu egingo dira, “Esku beltzaren” jarduna kriminalizatu
eta gaitzetsi egingo du.

1884an Bartzelonan ezohiko kongresuan


klandestinitatera bueltatzea erabaki zen. FTRE-ren zatiketa,
gainbehera eta deskonposizioa eragingo dute
desadostasunek. “Oinordegabetuak” 1884an egin zuten
lehen kongresua. Bertan kolektibistek altxamendu
iraultzailearen alde klandestinitatean jardutea proposatu zen.

Bestalde, tesi horien gainetik anarko-komunismoa


nagusitzen joan zen.

Bakuninek bultzatutako doktrina kolektibistak, hain zuzen ere


estatuan sartu ziren lehenak, 80. hamarkadaraino nagusi izan
ziren. Estatuko Inter nazionala beti egon zen ideia
kolektibistak zituzten pertsonen esku. Bide legala eta
publikoa versus bide klandestinoa eta altxamendua izan
ziren kolektibisten eztabaida garrantzitsuenak, etengabe.

Kolektibisten jarrera ez zen goraipatu, bereziki “Esku


beltzaren” aurkako aferan izandako jokabidearengatik eta
Londreseko “Internazional Beltzaren” biltzarraren ebazpenak
ezkutatzeagatik. Han anarko-komunismoa irten zen garaile,
eta “ekintza bidezko propaganda” nagusitu zen. Bestalde,
Canovasen jarrera errepresibo bortitza zela medio, ideia
anarko-komunistak indartzen joan ziren.

1885ean belaunaldi berriko anarkistak anarko-


komunismoaren aldeko jarrera zuten.

36
1888an FTRE, Federazio Espainiarra desegin zen.
Honen ordez FRC-a “Kapitalaren Erresitentzia Federazioa
(Federación de Resistencia del Capital) sortuko da. FTRE-an
hainbeste arazo eta barne eztabaida piztu zituen antolaketa-
eredua aldatzea izan zen lehen urratsa, kaosetik eta
ganoragabekeriatik gertu baitzen: burokraziarik gabe eta
bertara atxikitako elkarteen askatasun osoarekin
funtzionatzeko.

Berehala azaldu ziren lehen kritikoak. Valentzian


egindako kongresuan (1888) beste erakunde bat sortzeko
ebazpena onartu zen: OARE “Erregio Espainiarreko
Erakunde Anarkista” (Organización Anarquista de la Región
Española).

1890. urtean beraz bi erakunde anarkista izango


ditugu: FRC-a eta OARE-a. Bien jarduera osagarria zen,
honela FRC-ak sindikalgintzari helduko dio eta OARE-k
jarduera politiko orokorragoa zuen.

Urte berdinean maiatzaren lehenean langileen


borrokarako deia egin zuten. Bartzelonan greba orokorra
bultzatu zen. Estatuko instituzioek, gobernuak, gerra egoera
(salbuespen egoera) ezarri zuten, eta horri errepresio gordina
gehitu.

Anarkisten erantzuna, ekintza bidezko propaganda,


alegia, goraka zihoan, bereziki joera anarko-komunista.
Errepresioa ere ugaritzen, batez ere, 90. hamarkadako lehen
bi urtetan: Atxiloketa masiboak, eman ziren hiriburu askotan.
Bartzelonan 500 lagun atxilotu zituzten; Valentzian 46
atxilotuak basatiki jipoituak izan ziren, eta hauetako batek,
Santiago Salvadorrek, gerora mendekua bilatuko zuela
agindu zuen.

Estatu terrorismoaren lehen aztarnak antzematen


hasi ziren. Jerezen eman zen altxamenduaren ondorioz 400
nekazari atxilotuak izan ziren eta hiru hilak. Horrelako
gertaerak ekiditeko asmoarekin salbuespen egoera bortitzak
jarri zituzten martxan, epaiketa azkarrak eta gerra kontseilu

37
zorrotzak egiten hasi ziren. Matxinadako lau “buruzagiak”
hiltzera kondenatuak izan ziren, beste atxilotu batzuentzat
hil-arteko kartzela zigorra eta zigor handiak besteentzat
(1892. urtean).

Estatu terrorismoa bere bitarteko guztiak erabiltzen


hasi zen, muntai polizialak, tratu txarrak, tortura basatiak...
Canovas gogor ahalegindu zen, gezur ideologikoaren
bitartez, mugimendu anarkista etengabe kriminalizatzeko.

Testuinguru bortitz horretan langile mugimenduaren


eta bereziki anarkisten salaketa eta borrokarako grina
areagotzen joan ziren. Autodefentsa, justizia soziala lortzeko
tresna bezala, zein indarraren eta bortizkeriaren erabilera
nagusitzen hasi ziren.

Inflexio puntu bezala 1893ko irailaren 24an Pallasek


burututako ekintza jarri daiteke. Estatu terrorismoaren
gehiegikeriak mendekatzeko nahiarekin, Bartzelonako
kaleetan zehar militarrak burutzen ari ziren desfile baten
aurka bi bonba jaurti zituen Paulino Pallasek; guardia zibil
bat hil zen eta hiru militarrek zauri arinak izan zituzten. Kontra
egin gabe bere burua entregatu zuen, gerora neuk ere
berdin jokatuko nuen.

Hala ere, estatuak makinaria errepresiboa martxan


jarri zuen, ehundaka lagun atxilotuz; anarkismoaren aurkako
jazarpen bortitza martxan zegoen. Paulino Pallas hiltzera
kondenatu eta exekutatu egin zuten.

Urte bereko azaroan Santiago Salvador anarkistak


Lizeoko antzerkian bonba bat jaurti eta hildako eta zauritu
ugari sorrarazi zituen. Urte batzuk lehenago jasandako
torturak eta Pallasen exekuzioa mendekatu zituen. Horren
ondoren, atxilotuak, torturak... ohiko estatu jarduera. 1894ko
urtarrilean atxilotu zuten. Lizeoko gertaeran epaiketan
Salvador eta beste hamasei lagun auziperatu zituzten.
Santiago Salvador urte berdineko azaroan garrote bidez hil
zuten.

38
Errepresioan sakontzeko Bartzelonan sortu zen
“Erronda berezia” (Ronda especial) poliziaren taldearen
lehentasuna anarkismoaren jazarpena izango da.

Kubako independentziaren aldeko matxinada


zapaltzeko milaka gazte erreklutatuko ditu Espainiar
Gobernuak. Indarrez behartuko ditu eta honen aurka
mobilizazio ugari antolatu ziren.

Testuinguru horretan, Bartzelonan 1896ko ekainaren


7an Korpus Kristi-ren prozesioaren kontrako ekintza bortitza
egin zen “Cambios Nuevos” kalean sei hildako eta 42 zauritu
eraginez.

Ekintza horren egileen inguruko zalantza piztu zen,


izan ere bonba lehertu zen prozesioaren zatia ez zen
pertsona ezagun eta esanguratsuena, nahiko jende
xumearena baizik. Canovasek aldiz, zalantzarik ez zuen izan,
aitzakia ezin hobea zuen. Errepresio eroari ekin zioten, gerra
egoera deklaratu eta hedabideak itxi, egoitzak prezintatu,...
atxiloketa masiboak ez ziren ideia anarkistak zituztenetara
mugatu bakarrik; ideia ezkertiar aurrerakoiak zituztenak
atxilotu zituzten. 400 lagun inguru Montjuïc-eko gazteluan
preso hartu zituzten. Tortura basatiak erabiliz salaketa eta
inputazio faltsuak sortu zituzten.

1896ko abenduan gerra kontseilua hasi zen, prozesu


fartsa horren emaitza nardagarria izan zen: 8 heriotza zigor,
espetxe zigor handiak, erbestera zigortuak,...

Prozesu horretan atxilotutako ehunka lagunen artean


zen Fernando Tárrida del Mármol anarkista ezaguna
(Bartzelonako eskola politeknikoko zuzendaria) gerora askatu
egin zuten, ziurrenik bere familia oso ahalduna zelako.
Atzerrira joan eta liburu batean Montjuïc-eko gaztelu
beldurgarri horretan eragindako tortura basatiak salatu
zituen. Argitaratu zuen kontakizunak Europa guztian sekulako
egonezina eta amorrua piztearekin batera, estatu
espainiarraren aurkako nazioarteko presioa zabaltzen joan
zen.

39
Egoera erabat bortitza zen, anarkisten ustez irteera
bakarra zegoen, ez genuen beste aukerarik “piztia” hil behar
zen, Canovas del Castillo, benetako erruduna.

Lehen saiakera anarkista madrildarrek egingo dute,


bere etxe aurrealdean bonba batekin zain zeudela
mekanismoak huts egin eta lehertu egin zitzaien: Francisco
Ruiz berehala hil zen bertan eta bere laguntzailea Francisco
Suarez atxilotu egin zuten.

Urte berean, abuztuaren 8an Santa Agedako


bainuetxean, neuk, Michale Angiolillo Lombardik, lortu nuen.
Montjuïc-eko nire burkideak mendekatu nituen. Piztia erori
zen!

1897ko abuztuaren 14an, ekintza burutu eta sei


egunetara, Mari Cristina erreginak sinatutako “Anarkisten
aurkako errepresio Legea” estatu guztira hedatu zuen
gobernu espainiarrak.

1897ko urrian Sagasta presidenteak Montjuïc-eko


presoak askatu eta deserriratuen etorrera onartu zuen. XX.
mendearen atarian gaude.

40
Korpus Kristi

Bartzelona

N ire aurretik beste italiar anarkista handi bat etorri zen


Bartzelonara 1868an. Guiseppe Fanelliren lana aztergai izan
dut aurretik, ideia anarkistak zabaldu zituen ia hogeita hamar
urte lehenago. Neu Bartzelonara iritsi nintzenerako Katalu-
niako hiriburuak benetako bolborategia zirudien. Anarkisten
ekintzek ez dute Europan beste inon hiriburu honetako maila
eta indarrik hartu. Gerora “suzko arrosa” deituko diote mugi-
mendu honi.

Fanellik arrasto ahaztu ezina utzi zuen. Italiako


diputatua zen, Garibaldiren kide ohia eta Bakuninen
jarraitzaile sutsua. Udazkenean zuhaitzetatik erortzen diren
hostoak ongarri bihurtzen diren bezala gure ideiak eta
ekintzak luze iraungo duten esperantzaz ari ginen. Ondoren,
1883an Enriko Malatesta herrikideak ere Estatu
espainiarrena bidaiatu zuen Jerezeko altxamenduaren
garaian.

Fanelli, Malatesta, Angiolillo hiru herrikide, kausa


bakarra: Anarkismoaren hedapena.

41
Pallasen atentatua 1893an.

Paulino Pallas anarkistak bi bonba jaurti zituen


irailaren 24an Bartzelonako kaleetan zehar Arsenio Martinez
Campos militar torturatzailea, Euskal Foruen zapaltzailea eta
Kubako herriaren txikitzailea buru zuela desfile militarra
egiten ari ziren bitartean. Indarkeriaren apologia eta
zilegitasuna aldarrikatzen zituen Espainiako Gudarosteak
honelako indar erakustaldiak eta ekimen bidegabeak eginaz.
Gerraren eta heriotzaren goraipamena. Heriotzaren
ospakizun koldarra.

Paulino Pallasek bere gorputzean sufritu zituen


Arsenio Martinez jeneralaren moduko pertsonaiek
eragindako tortura basatiak. Honek, II. gerla karlistan,
espainiar gudarostearen zutabe baten ardura izan zuen.
Eskumako zutabearen buru, 44.000 lagunen teniente
jenerala izan zen, eta Euskal Herriaren hegoaldea
kontrolatzeko azken ofentsiba burutu zuen. 1876ko
otsailaren 13an liberalek behin betikoz garaitu zuten karlisten
gudarostea Elgetan. Mugimendu anarkistak eta bereiziki
Andaluziako nekazariek borrero zital horren berri bazuten.
Jerezeko prozesuan hildako bi kazetarien mendekua ere
bilatzen zuten ekintza horrekin. Mendekua agindu zuen
Paulino Pallasek eta bi bonba jaurti Muntaner eta Gran
Viaren arteko bidegurutzean, Bartzelonako “Eixamplearen”
erdian. Ekintza honen ondorioz Guardia Zibil bat hil eta hiru
jeneralek, beraien artean Martinez Campos torturatzaileak,
zauri arinak izan zituzten.

Pallas ekintzaile anarkista bertan gelditu zen, bere


burua entregatu egin zuen inongo indarkeri saiakerarik gabe.
Bere helburua betea zuen.

Erruduna harrapatu arren errepresioari bide eman


zioten; aitzakia ederra zuten Anarkismoa zapaltzeko, ideien
jazarpena, debekuak, kriminalizazioa areagotu ziren.
Biolentziaren monopolioa, jabego osoa eurek nahi zuten.

Canovasek, bere pulpitu goren horretatik diskurtso

42
borobil bat asmatu zuen, errepresioa justiziaz jantzi, tortura
ezinbesteko tresnatzat jo eta Estatuaren biolentzia Jainko
Ahalguztidunak eskainitako botere gorenaren nahitzat.

Alderantzizko mundua aspaldi eraikitzen hasia


zegoen, oinarri sendoen gainean sustraitzen zen, baina
anarkistok sinesten genuen borrokaren bitartez beste gizarte
eredu justuagoa eraikitzea posible zela. Injustiziaren aurkako
indarra zen gurea. Gure atrebentzia honek urkamendia zuen
ordaina, baina belauniko bizitzea baino hobea zen zutik
hiltzea, duintasun guztiarekin.

Canovasek izugarrizko errepresioan eta bortizkerian


oinarritutako erregimenak beste kolpe handi bat jaso zuen
95ean Kubako altxamenduarekin. Uhartearen aldeko
mugimendu independentzia zaleak frente berri bat ireki zion.

Jendartearen kezka eta haserrea piztu zen, gazte


belaunaldi oso bat indarrez eta bortxaz gudarostean sartzera
behartu zuten. Manifestazioak ugaritzen joan ziren, gerraren
aurkako jarrera erabat hedatua zegoen. Bestalde, Pallasek
bere lagun Santiago Salvadorren eskutik jasoko du bere
mendeku pertsonala. Salvadorrek Lizeo antzerkian bonba
bat eztandaraziko du “Guillermo Tell” operaren
antzezpenaren erdian.

“Cambios Nuevos” kaleko atentatua

Testuinguru gatazkatsu honetan 1896ko ekainaren


7an Bartzelonan “Cambios Nuevos” kalean korpus kristiko
prozesioaren aurka atentatua burutu zen. Triskantza
beldurgarria eragin zuen jendearen artean. Zalantza eta
kezka ugari sortu zituen ekintza honek, bertsio desberdinen
arabera sei edota hamaika-hamabi hildako eta 40-42 zauritu
utzi zituen. Poliziaren muntaia? Errepresioari bide emateko
asmakuntza? Edo frantziar anarkista batek egindako ekintza
bidegabea? Susmagarriena, egileari dagokionean behintzat,
prozesio buruan, paliopean, agintari guztiak (eliza, instituzio
politikoetako ordezkariak, militarrak…) zihoazen tokian
eztanda egin beharrean atzealdean egin zuela. Hildakoak

43
inongo ardurarik edo aginterik ez zutenak, prozesioan parte
hartzen ari zen jende xumea, izan ziren.

Canovasek berehala ezarri zituen gerra egoera eta


salbuespen egoera. Kubako gerrak sortzen zuen higuina eta
egonezina ezkutatzeko, eta nola ez anarkisten aurkako
errepresio basatiari bide emateko erabili zuen beste behin.

Beste prozesu batzuetan egonikoetatik hasi, eta


umeak bataiatzeke zituzten pertsonenganaino iritsi zen
razzia. Ideia aurrerakoiak eta elizaren aurkakoak zituztenak, ia
pentsatzeko ahalmena zuen edonor, atxilotzeko arriskuan
zegoen.

Bartzelonatik ihesi joan nintzen

Bartzelonara iritsi (1896ko urtarrilean) eta berehala


sektore anarkistekin topo egin nuen. Jaquetti Jordá
eraikuntzako langilearen etxean bizi izan nintzen “La Ciencia
Social” aldizkarian tipografo bezala aritu eta bertan ezagutu
nituen Tomas Ascheri gerora fusilatua eta Cayetano Oller
Montjuïc-en hilabete askotan preso eduki eta gero
Ingalaterrara deserriratu zutena. Atxiloketa masiboak hasi
zirenean eta zenbaitzuk ezagunak nituelako Bartzelonatik
alde egitea erabaki nuen.

Guiseppe Santo San Renon jaioa, ageri zen


espainiar polizi erreprimitzaileak zabaldu zidan fitxan.

Estatu frantziarrera joan nintzen berriz. Bertan paper


eta identitate faltsua izatearren atxilotu eta Belgikara
kanporatua izan nintzen 1896ko azaroan. Angiolillo eta
Guiseppe Santo fitxatuak zituzten Europako polizi
desberdinek; klandestinitatearen zailtasunak ziren,
dirudienez arrastoa ondo jarraitzen ari ziren.

Bruselan egon nintzen 1897ko martxoa arte. Jatekoa


eskuratzeko tipografo bezala jarraitu nuen lanean. Brianee
moldiztegian aritu nintzen Maes sozialistaren agindupean.
Montjuïc-en tortura basatiak jaso zituzten lagunetaz eta

44
mendeku beharraz mintzatu nintzaien askotan. Ekintza
bidezko propagandaren aldekoa nintzen. Barruko harra ezin
menderatu nenbilen.

Bruselatik Londresera abiatu nintzen, 1897ko


martxoan, tipografo bezala jarraitu nuen. Lumpeneko
(Lumpenproletariat) errealitatearekin bat egiteaz gain Rudolf
Rocker anarkista alemaniarra ezagutu nuen.

Montjuïc gaztelu beltza

Ia laurehun lagun atxilotuak izan ziren. Tortura eta


tratu txarren bitartez autoinkulpazioak bilatzen saiatu ziren,
probak eraiki, edozerk balio zuen. Ekintzaren erruduna bilatu
behar zen, halabeharrez eta kosta ala kosta, eta bestela
asmatu egingo zen. Hasteko, Ricardo Puig adimen-
atzeratasuna zuen gaixoari kolokatzen saiatu ziren.

Polizi “ikerketen” bitartez ekintza pertsona zehatzen


gain jarri zuten. Tomas Ascheri, Jose Molas, Antonio Nogues
eta Juan Alsina omen ziren errudunak. Fernando Tamida del
Marmol anarkista ezaguna atxilotu zuten, gero bere familiari
esker atera eta Europa guztian Montjuïc gaztelu
beldurgarriaren torturen testigantzak liburu batean argitaratu
era hedatu zituen. “Les inquisiteurs de ´Espagne – Mont
Juich, Cuba, Philippines”. Liburua irakurri eta mendeku
gosea areagotu zitzaidan. Ordutik soinean eraman nuen.

Gaztelu beldurgarri horretan, historian zehar, ehunka


kide anarkisten atxilotze, tortura eta hilketak egin dira.
“Cambios Nuevos” kaleko ekintzaren ostean irekitako
prozesua ikaragarria izan zen; gotorleku militar horretan
preso zeudenak asto beltzarenak eta bi ikusi zituzten
“txakurren” eskuetan. Kolpe saio amaigabeak zigorrarekin;
ordu luzeetako barauen ostean bakailao gazi zati bat ematen
zien ur ttantta bat ere eman gabe, horrela egarria areagotuz;
loa uneoro etetea; neke fisikoa sortzeko ariketak… Horien
bitartez izenik, salaketarik edo autoinkulpaziorik ez balego
torturen maila gorenera pasatzen ziren: gitarra sokekin
barrabilen mozketak, gorputza burdin goriarekin markatzea

45
(aziendari bezala), bestelako erredurak, azazkalen eta hatzen
haragiaren artean ezpalak sartzea, buruan kasko baten
antzerakoa jarriz burua estutu argi indarra erabiliz, ...

Torquemadaren Inkisizioaren garairik gogorrenak


gogoratzeko modukoak. Torturaren erabilera baimendua,
beldurrean eta izuan oinarritutako metodo basatia beraien
boterea indarrez eta bortxaz ezartzeko.

Tortura basatien ondorioz hildako asko egon ziren,


gutxienez hamaika, zaku baten sartu eta itsasora jaurti
zituztenak. Izua eta beldurraren gaztelua izatera heldu zen
Montjuïc. Torturek beraien aztarna era orbain beldurgarriak
garbi markatuak utzi zituzten pertsona askoren gorputzetan:
Francisco Gana, Sebastian Suñer, Antonio Nogues, Tomas
Ascheri, Francisco Callis, Jose Molas, Luis Mas,... azken hau
erotu egin zen. Izugarrikeri krudela burutu zuten borreroek.
Estatuko jendartean erantzun eta salaketak ugaritzen
zihoazen. Pi i Margall politiko ezagunak (Lehen Errepublikan
(73-74) presidente izan zen epe laburrean) egindako
salaketak azpimarratu daitezke. Europa eta mundu osoan
ezagutzen hasi ziren eta aurkakotasun handia eragin zuten.
Hala ere 1896ko abenduaren 11n Gerra Kontseiluari hasiera
eman zioten. Sasi epaiketa-antzezlan honetan epaitu guztiek
beraien errugabetasuna azaltzeaz gain, jasotako tortura
basatiak salatu zituzten. Arropak kendu eta orbain eta
aztarna beldurgarri guztiak erakutsi zituzten, ikuskizun
izugarria. Tomas Ascherik Portas tenienteari zuzendu eta
“hiltzaile koldarra, borrero torturatzailea” deitu zion.

Prozesu fartsa honen ondoren zortzi pertsonak


heriotza zigorra jaso zuten, gehienak tortura basatienak
jasandakoak eta bidegabekeri honi aurre egin ezinik gelditu
zirenak. Epaiaren emaitza: 8 heriotza zigor, 24 lagunentzat
18-20 urteko espetxe zigorra, beste 27rentzat 8 urte, 12
errugabeak izendatu eta aske utzi zituzten (Teresa Claramunt
beraien artean); gainera beste 71 lagun erbesteratuak izatera
zigortu zituzten, “Rio de Oro” Saharakoa Kolonia eta
basamortura, alegia.

46
Presioa, bereziki, nazioartean, sekulakoa izan zenez
epaia berraztertzea lortu zen. Kanpaina honetan
torturatzaileen izenak agertu ziren: Jose eta Rafael Mayans
(aita semeak), Manuel Carreras, Inturcio Estorqui, Felix
Corral, Botas eta Cirilio Ruiz. Aipatitako guztiak errukigabe
ari ziren Narciso Portas tenientearen agindupean, eta nola ez
errugabetasunean gorderik ari zen Canovas del Castillo
ahalguztidunaren babespean.

Gobernuak gaia nolabait estaltzeko eta egoera


baretzeko, “Ikerketa batzorde” bat martxan jarri zuen, hau
da, isiltasuna nahi zuen errugabetasun eta barkamenak
ematearen truke. Berrazterketa inongo bermerik gabe burutu
zen, eta maiatzaren lehenean (1897) “Chicagoko martiriak”
gogoratzeko moduko epai berria eman zen: heriotza zigorrak
zortzitik bostera pasatu ziren; espetxe zigorretan aldaketa
txikiak eman ziren eta 76k jaso zuten espetxe zigorra kartzela
gogorrenetan betetzeko; 71 erbesteratuentzako zigorra
aldatu egin zen, eta Sahararen ordez, Europako hainbat
herrialdetara bidali zituzten. Aldez aurretik eskatuta zutenak,
deserriratuak izan ziren eta 1897ko uztailean 28 lagun
Londresera bidali zituzten. Azkenik 82 lagun zigorgabetuak
izan ziren, baina 200 lagun baino gehiagok preso jarraitzen
zuten gotorleku nardagarri horretan.

Hiru egun beranduago Montjuïc-eko gazteluan bost


burkideak exekutatu zituzten. Azken agurra ematera jende
andana hurbildu zen. Maiatzaren laua ilun esnatu zen, zeruak
negar egin zuen, ekaitz galanta bota baitzuen. Tomas
Ascheri, Jose Molas, Luis Mas, Antonio Nogues eta Juan
Alsina fusilatuak izan ziren. Inoiz egin ez zuten hilketa
batengatik, zigor gogorra, benetan. Duin eta kementsu hil
ziren beraien errugabetasuna aldarrikatuz eta borrero-
torturatzaileak salatuz.

Londreseko Lumpena

Gobernu espainiarrak erbesteratutako “Montjuïch-


eko martiriekin” eta beraiek osatzen zuten koloniarekin hartu-
emanetan jarri nintzen.

47
Joseph Perry anarkista ingelesaren ekimenez
“Spanish Atrocities Commitee” (Espainiar Basakeriaren
aurkako Komitea) osatu zen. 1897ko maiatzaren 30ean
Trafalgar Squaren mitin-mobilizazio ekitaldi jendetsua
antolatu zen. Bertan Montjuïch-en torturatuak izan zirenak
omendu, Espainiar Gobernuaren jarrera ankerra salatu eta
Canovasen aurkako mehatxuak nagusitu ziren. Tarrida del
Marmolek hitza hartu zuen eta ebazpen bat proposatu zuen,
Batzarrak onartu eta Gobernu espainiarrari helarazi zitzaion
erabakia. Testigantzak zuzenean entzuteko parada izan nuen
eta oilo-ipurdia jarri zitzaidan kontaketa izugarri horiek
jasotzerakoan. Mendekua burutu nahia indartzen ari
zitzaidan.

Baina ez zen lekukotasunak jaso nituen azken aldia


izango, uztailean erbesteratu politiko espainiarren ahotik jaso
nituen gaztelu beltzeko kronika basatiak. Bartzelonan lankide
izan nuen Cayetano Oller bera, Franciso Gana errepublika
zalea eta beste batzuk Rudolf Rocker anarkista alemanaren
etxean bildu ginen. Ganak jasandako torturen orbainak eta
sortutako elbarritasuna erakutsi zigun. Tratu basatiaren
ondorioz bi urtetara hil egin zen. Sekulako zirrara eragin
zidan barnean, hesteak nahasterainoko nazka era ezintasuna
nagusitu zitzaizkidan. Ezer esateke Rudolfen etxea utzi egin
nuen oso hunkituta.

Londresen erosi nituen Fer nando Tarrida del


Marmolen liburua eta errebolber bat. Liburuan jasotako
testigantzak betirako bidai lagunak izan nituen, mendekurik
gabe ezingo nuen barruko korapiloa askatu.

Ez nuen ez bidaia luzeegia prestatu, Londres-Paris-


Madril-Euskal Herria, nire bizitza bezain bidaia laburra baina
emankorra.

48
Gora Kuba Libre

Konplota?

L ondresen izandako hartuemanak, jasotako testigan-


tzak, errudunak menderatu beharra... ez nuen besterik
buruan.

Canovasen exekuzioaren ondoren, ekintzaren


inguruko zurrumurruak eta hipotesi desberdinak kaleratzen
hasi ziren Nazioarteko prentsa garaikidean. Bat-batean inork
ezagutzen ez zuen erakunde batetaz ari ziren: munduko
anarkista guztiak barne biltzen zituen erakunde horren
zuzendaritzak, “Komite Exekutibo Zentralak”, antolatutako
zozketan Angiolillo izendatu zuten Montjuïc-eko Martiriak
mendekatzeko. Zozketa Napolesen egin omen zen:
ehundaka boluntarioren artean aukeratu omen zuten
Angiolillo. Baina, egon al zen inoiz horrelako organorik? Edo
zozketarik?

Ziurrenik hedabideek 1896ko uztailaren 27tik


abuztuaren 1era Londresen bildu zen Internazionalaren II
Biltzarra zuten aipagai. Arraroa, Angiolillo ordurako ez

49
zegoen Londresen, eta bestalde anarkistak II
Internazionalaren lehen egunean kaleratuak izan ziren
bileratik.

Agian informazioak “Spanish Atrocities Commitee”


(Espainiar Basakeriaren Aurkako Komitea) delakoari
erreparatuko zion? Edo ekintza Henry de Rochefort eta
Charles Malato, buruzagi anarkista erradikal eta “Kuba Libre
Komiteko” kideek, Parisen, Fernando Tarrida del Marmol-
ekin izandako harremanetan prestatu zela diote beste
zenbaitzuk.

Dirudienez Pariseko mitin batean esan omen zuen


Tarridak: “Espainian momentu honetan justizia egiten ari da”,
hain justu Santa Agedako bainuetxean Canovasen aurkako
ekintza gertatu zen momentu edo garai berean.

Erabat ulergarria den moduan, mugimendu


anarkistak inongo argibiderik ez zuen eman, eta zabaldutako
berri guztiak gezurtatu zituen. Polizien txostenak nahiko
orokorrak izan ziren, eta Angiolilloren atzean jende gehiago
egon zitekeela onartu arren, ezin zuten ezer demostratu.
Polizi iturriei inoiz ez diegu inongo sinesgarritasunik eman,
ezta ere boterearekin bat egiten duten eta lerro berean
dauden hedabideei.

Betancesekin Parisen

1897ko uztaileko lehen egunetan heldu nintzen


Parisera eta berehala Kubako delegazio buruarekin, Ramon
Emeterio Betances doktorearekin harremanetan jarri.
Betances doktorea Puerto Rikon jaioa zen, baina bereziki
Kubako independentistekin bat egin zuen, bi kolonien
askapen prozesuan buru-belarriz parte hartuz. “Kubako
Biltzar Iraultzaileak” New Yorken egindako bilkuran ministro
ardura eman zion nirekin egon baino urtebete lehenago,
1896ko uztailean. Ez zen edonor ez Betances jauna. Kubako
independentziaren alde eta Espainiar jazarpenaren aurkako
borrokalari prestua izan zen. Zoritxarrez independentziaz ez
zuen asko gozatzerik izan, lortu zen urte berean hil baitzen.

50
Dudarik gabe Canovasen heriotzak Kubako
independentziaren aldeko borrokan eragin handia izan zuen.

Hor biltzen ziren, zeharka bada ere, independentzia


zale abertzale-sozialista baten eta anarkista baten interesak.
Pertsona bat, bi borroka, bi mendeku. Anarkista eta
abertzaleak helburuetan ez gatoz bat inondik inora;
alderantziz, alde handiak izan ditugu eta liskarrak ere bai.
Guk mugak ezabatzea eta egitura inposatuak desegitea
planteatzen dugun bitartean, beraiek muga berriak sortzea
eta egituraketa berri batekin naziotik estatu egiturara pasatu
nahi dute. Bi jarrera erabat kontrajarriak, ezkon ezinak. Baina
egia da ere kasu honetan bezala interes amankomunak izan
ditugula, bitartekoetan ere askotan bat egin dugu, bereziki
jazarritako botere autoritarioa garaitu ahal izateko. “Rue
Châteaudun”-en zegoen Kubako ordezkaritzaren egoitzan
bizpahiru aldiz izan nintzen. Betances doktorearen izaera eta
ezaugarri pertsonalek erakarri ninduten. Jantzia, dotorea eta
arrazoiz betea, lehen begiradarekin bereganatzen zaituen
horietariko pertsona zen.

Angiolillok dirua eskatu ziola esaten dute askok,


Angiolillo eta mugimendu libertarioa gutxietsi eta
mertzenario edo sikarioen pare jartzeko. 1.000 franko, ala
500, dirutza latza sasoi horretarako,... Gezur bat hamaika
aldiz errepikatua egi ofiziala izatera iristen omen da. Ez
zitzaidan ez dirua sobratzen, baina zertarako behar du dirua
hiltzera doan pertsona batek? Asko jota, diru apur bat,
Estatu espainiarrera heldu eta bertan mugitzeko. Tipografo
era kazetari lanetan aritu nintzen Bartzelona, Brusela eta
Londresen, egunean bizi zen pertsona eta noizbait zerbait
aurreratzen zuena. Belar motzean hazi eta ohituta dagoen
norbaitek zertarako nahi du diru kopuru hori? Betancesen
kontuetan ez da horrelako ezer azaltzen, Kubako
ordezkaritzak hilero zituen sarrerak 1.000-1.200 frankoetara
justu-justu iristen ziren gainera. Gai honi amaiera emateko
hausnarketa garrantzitsuena, Anarkistok inoiz ez dugu
ekintza batengatik dirurik jaso, anarkistek ekintza guztiak
modu altruistan burutu dituzte.

51
Atentatuaren helburuen inguruan ere eztabaida piztu
zuten zenbait kazetariek. Horien ustez hasierako asmoa Maria
Cristina erregina eta bere semea Alfontso XIII.a (11 urte
zituena) hiltzea zen. Betancesen ustez benetako erruduna
Antonio Canovas del Castillo omen zen eta hori esan omen
zion Angiolillori. Montjuïc-eko burkideak menderatzeko eta
Kubako matxinada laguntzeko Canovasen aurkako elkintza
burutu behar zen, Espainiar Gobernuko pisu astuna Canovas
zen, Errege-Erreginak ez zuten pisu espezifikorik ezta inongo
ardurarik aipatutako bi gaietan. Betancesek Angiolillori
ekintzaren helburua aldatu zezan ondorengoa esan omen
zion: “Espainiar erreakzionario eta atzerakoi bakarra dago,
Kubako iraultza, azkeneko pezeta eta odol tanta-arte itotzen
saiatzen ari den Antonio Canovas del Castillo”.

Kubako altxamendua

1868an “Yara-ko oihuarekin” (grito de Yara) kubako


indenpendetziaren aldeko altxamendua hasi zen, “Hamar
Urteko” gerra alegia. Amaiera Zanjoneko pakearekin eman
bazitzaion ere zauria ez zen inoiz itxiko.

1892an Jose Marti poeta handiak, benetako


intelektualak, “Partido Revolucionario Cubano” (Kubako
Alderdi Iraultzailea) sortu zuen. Armak eskuan hartuta
Kubako independentziaren alde borrokan erori zen
Martirekin batera buruzagitzan izan ziren Antonio Maceo eta
Maximo Gomez.

1896ko otsailean Canovas del Castillok, Valeriano


Weyler izendatuko du kapitain jenerala eta Kubako
Gober nadorea, Martinez Campos jeneralaren ordez
(gogoratu arinki zauritua izan zela 1893an Pallasen
atentatuan). Indarraren poderioan eta biolentzian
oinarritutako estrategia ezarri zuen. Altxamenduarekin eta
matxinatuekin bukatzeko gerra zen, ez besterik. Albo batera
utzi zituzten beraien aurrekoek garatutako negoziazio eta
elkarrizketa ildoak (Sagasta 1892-95 Ministro kontseiluko
presidentea; 95ean eta 97an hil arte Canovasek hartuko
zuen kargua).

52
Weylerri “harakina” izengoitia jarri zioten berehala
kubatar matxinoek. Bere metodo bortitzak, militar buru eta
kazikeen babesarekin, Canovasek sustengatzen zituen soilik.
Espainiako Gorteen zati handi batek ez zituen begi onez
ikusten. Egia esateko Espainiako jendartean kolonien
independentziaren aldeko iritzia zutenak bazeuden. Pi i
Maragall federalista jarrera honen defendatzaile sutsua izan
zen, eta garaiko egunkari libertarioek kubatar menperatuen
aldeko lana egin zuten. Ezinbesteko laguntza izan zen
pentsamendu bakarraren aurka.

Espainiako itsasoz bestaldeko azken kolonien


galtzea ekarri zuen altxamendu prozesu baten aurrean
gaude: Kuba, Puerto Riko eta Filipinak. Benetan egoera
aztoratuari aurre egin beharko dio Canovasek. Barne zein
kanpo egoera liskartsuari erantzun beharko dio, eta noski
bere izaerari jarraiki indarrez eta biolentziaz egingo du.
Gobernuak ordura arte ikusi gabe zegoen gudaroste
indartsua bidali zuen Kubara. Kinta sistema jarri berria (1876)
zuten eta herritar xumeak osatuko zuten indar nagusia. Dirua
zutenek beraiek ez joateko txartela erosten zuten bi mila
pezetaren trukean.

Canovasek oso gerri politiko gutxi erakutsi zuen.


“Kuba Espainiako beste herrialde bat gehiago da. Hau ez da
gerra kolonial bat, Espainiako lurraldea gordetzearen aldeko
gerra baizik. Azkeneko pezeta eta bizitzara arte” errepikatzen
zuen behin eta berriro. Garesti irten zitzaion, gazte
belaunaldi oso bat hiltzera kondenatu zuen, esaera anker
horrek milioi erdi pertsonen bizia galtzea suposatu zuen,
zeharka baita berea ere.

Bere izaera atzerakoiaren testigantza ugari utzi


zituen. Canovasek Kubako esklabotasunaren jarraipena
defendatzen zuen, “Liga-ko” presio taldeko kidea zen.
Adierazpen xenofobo mingarrien jabego intelektuala zuen:
“Kubako beltzentzat hobea zen lehengo esklabutza egoera
oraingo askatasuna baino, nagikerian murgildu dira, ezer ez
dute egiten. Beltzak ezagutzen dituen edonor badaki alferrak
direla, basatiak eta gaizkileak, horregatik autoritatearekin eta

53
tinkotasunarekin tratatu behar dira. Basati hauek beraien
antzinako sena dute jabe bezala”. Bere ahotik okada hauek
bota arren, 1886ean esklabotasunaren indargabetzea sinatu
behar izan zuen gogoz kontra.

Canovasek publikoki esana zuen Kubako


altxamendua hiru balarekin konponduko litzatekeela: Marti,
Maceo eta Gomez buruzagi iraultzaileak akabatzeko. Lehen
biak borrokan erori ziren, Maximo Gomezek aldiz gerrari
aurre egingo zion.

Canovasen heriotzarekin Kubako independentzia


azkartu zen, honekin batera Espainia eta Estatu Batuen
(EEBB) arteko gerra piztear zegoen, ez zegoen ekiditerik hil
ostean. Sagastak ordezkatuko du Ministro Kontseiluko
presidente bezala, eta bere lehen eginbeharra Weyler
jenerala kargutik kentzea izango da. “Harakinak” odol larregi
isuri zuen.

Beraz ez dago asko hausnartu beharrik Canovasen


desagertzeak eta Weylerren kargugabetzeak matxinadaren
garaipenean asko lagundu zuela ikusteko. Erabat normala da
kubatar independentistak harreman politiko desberdinak
garatzea. Norabide horretan, egia da EEBBetako zein
ordezkari anarkistekin egon zirela espainiar erregimena
ezegonkortzeko eta deuseztatzeko asmoarekin.

Canovasen heriotzarekin Kubako herria eta


herritarrak asko poztu ziren. Betancesek esanikoak ere oso
argigarriak dira: “ez dugu txalotzen baina ezta negarrik egin
ere”, edo “Maceoren mendekua Santa Agendan gertatu
zen”.

Ekintzak historiaren ibilbidea aldatuko zuten.

Espainia eta Estatu Batuen arteko gerra

1898ko otsailaren 15ean Maine gerra ontzia


Habanako portuan hondoratzen da, aitzakia horrekin gerra
hasi zen apirilaren 25ean.

54
EEBBek Kuba eta Puerto Rikoren aldeko jarrera
azaldu zuten Espainiaren aurkako altxamendua piztu orduko.
Iraultzaile filibusteroei etengabeko laguntza eta babesa
eskaintzen zieten. Interes ekonomiko nabarmenak zituzten,
inbertsio ekonomikoak handitzen eta nagusitzen hasi ziren,
bereziki azukre kanaberetan eta burdinazko meatzetan.
Gainera Karibeko itsasoaren kontrol estrategikoa ere jokoan
egongo da.

Antilla uharteko perla bitxia izan da Kuba


amerikarrentzat. Anexioa bilatzen zuten, eta erosteko prest
azaldu ziren diru eskaintza ezberdinak eginez (1848an ehun
miloi dolar, ehun eta hogeita hamar milioi gero).

Rockefeller aberatsak William McKinley politikoari


(1901ean Leon Czolgosz anarkistak hila) bultzada eman zion
EEBBetako presidentziarako 1896ean. “Canovas versus
Cleveland, bi gizon indartsu, bakea mantentzeko gai izan
zirenak. Sagasta versus McKinley, bi gizon ahul, gerra
ekiditeko gai ez zirenak izan”. Gerra testuinguru horretan
asko entzuten zen aipaturiko esaldia.

Orokorrean bi inperio oso desberdinen arteko gerra


perfilatzen ari zen: gainbeheran zegoen Espainiakoa,
indarrez hedatzen ari zen Amerikarrenen aurka.

EEBBak oso erraz irabazi zuen gerra, galera txikiekin


gainera; Espainiako gudarostea aldiz erabat txikituta gelditu
zen, milaka hildako jasota. Urte berdinean Parisen Bake
Akordioa sinatu zen. Horren bitartez, EEBBak Puerto
Rikorekin gelditu zen, Kubak aldiz independentzia irabazi
zuen.

98ko krisialdian hondamendiraino joango da


Espainiako gainbehera. Errestaurazioko eraikuntzaren
arkitektoa zen Canovas erortzean, 98ko hondamendiarekin,
azpiegitura eta oinarri guztiak mugitu ziren.

Espainiako inperioaren amaiera zen Amerikan eta


Asian.

55
56
Il popolo

Emilio Rinaldi izan nintzenekoa

E uropako polizia erdien artxiboetan nengoen. 1895ean


erbesteratzera zigortu nindutenetik, klandestinitatean lan
politikoa egitera pasatu nintzen, eta segurtasun neurriak are-
agotu behar izan nituen, izen eta nortasun faltsuak eta gezu-
rrezko paperekin bizitzera ohitu nintzen.

Giuseppe Santo izan nintzen Bartzelonan, baina


Thiellement frantziar polizi komisarioak, Bartzelonako
kontsulatuan zegoela, nortasun faltsuak erabiltzen nituela
jakin zuen eta benetan Michele Angiolillo nintzela; anarkista
eta “pertsonaia arriskutsua” nintzela argudiatuko zuen.

Berak nahi baino lehenago Frantziar estatuan


nengoen. Europako herrialde desberdinetako jira egin
ostean 1897ko uztailaren erdi inguruan Madrilera heldu
nintzen. Hatu xumearekin nengoen, maleta txiki batean
aldatzeko lau arropa, neure ekintza burutzeko behar nuen
tresna eta eskuan Tarrida del Marmolen liburua: “Espainako
inkisidoreak -Montjuïc, Kuba, Filipinas-” (Les inquisiteurs

57
d’Espagne –Montjuïc, Cuba, Philippines-).

Espainiar hiriburura heldu eta lehen lana inprenta


batera joan eta nortasun berriarekin txarteltxo batzuk egitea
izan zen. Emilio Rinaldi Erromako “Il Popolo” egunkariko
kazetaria eta liburu gordetzailea, neure izen, lanbide eta
nortasun berriak ziren.

Canovas del Castillo hiltzeko erabakia hartuta


genuen, eta neu arduratuko nintzen. Piztiaren nondik
norakoak, biografia eta bestelakoak ondo ezagutzen nituen.
Madrilen azkenengo berriak eta momentu oro non egongo
zen jaso nuen. Uztaila bukaera eta abuztua opor hilabeteak
ziren; giroa ere lasaiagoa zen, neure betebeharra egin ahal
izateko primeran zetorkidan.

Canovas, Serrano kaleko “La Huerta” etxebizitzan


bizi zen, eta oporrak paradoxikoki hainbeste gorrotatzen
zuen Euskal Herriko paraje lasai batean pasatzen zituen:
Santa Agedako bainuetxean, Arrasaten.

Uztailaren 22an irten zen Canovas, Joaquina de


Osma, bere emaztearekin, Donostia aldera. Miramar
jauregian uda pasa zeuden Mª Cristina erregina, hamaika
urte zituen bere seme Alfonso XIII. printze gaztea eta beste
alabak. Kontxa eta Ondarretako hondartzen gainean den
jauregi eder horretan elkartu ziren presidentea eta erregina
Estatuko arazo desberdinak jorratu ahal izateko. Egoera
politikoa nahiko nahastuta zegoen: Kubako altxamendua,
Anarkisten aurkako errepresioa… Canovasi loa aztoratzen
zioten, atsedena eta lasaitasuna behar zituen. Canovasek eta
emazteak Hotel Londresen hartu zuten ostatu, sei egun egin
zituzten Donostian eta hemendik Santa Agedara abiatu ziren.

Santa Agedako bainuetxea

Uztailaren 30ean heldu ziren senar-emazteak.


Bainuetxean inon baino hobeto aurkitzen ziren: “paraje
honek bizitza ematen dit” esango zuen sarritan. Izen
handikoak ziren Santa Agedako urak. Askotan hurbiltzen zen

58
Canovas, “glikosuria” (txizan glukosa kopuru handia)
sendatzeko ur astunak, kaltzioa eta sufre asko dutenak ezin
hobeak zirela ziotelako.

Esan bezala lekua gustukoa zuen. Goizean urak


hartu eta arratsaldetan zaldi orgaz inguruko herri eta
parajeak ikustera joaten ziren. Bergara, Oñati, Arrasate,
Eskoriatza… jauregi zaharrak ezagutzea zuen gogoko. Bere
irtenaldietan, bidean zehar atsegin zuen baserritarrekin
berba egitea. Gauetan hotelean beste jauntxo batzuekin
mintzatzen eta eztabaidan aritzen zen.

Madril uzteko ordua iritsi zen; egin beharreko guztiak


eginak, informazio jasota, Norteko estazioan trena hartu
(Madril-Irun subexpresoa) eta Zumarragan jaitsi nintzen.
Bertatik zaldi orga batean Arrasateko herritik bi kilometrotara
dagoen Santa Agedako bainuetxe hotelera iritsi nintzen
abuztuaren 4an. Harrera lekuan Emilio Rinaldiren izena eman
nuen, eta faringitis kronikoa sendatzeko ur termalak hartzera
joana nintzela esan nuen. Italiar kazetari argalak ez zuen
inongo susmo txarrik eragin. Heldu eta berehala neure
helburua betetzeko prestakuntzetan hasi nintzen. Bi ardura
nagusi nituen: Canovasen “guardia pretorianoa” nola
saihestu, eta “piztia”ren aurkako ekintza nola burutu
bestelako biktima errugaberik sortzeke.

Bi kezka nagusi horiek gauzak ondo aztertzera eta


egitera behartu ninduten. Bederatzi polizi arduratzen ziren
zaintzeaz; sagutegian harrapatuta nengoen, baina ihes
egiteko asmorik ez nuen. Momentu egokia bilatu beharko
nuen, bera bakarrik gelditzean. Eguerdiko bere ohiturak
zelatatzen nituen. Zenbait aukeretan tirokatzekotan egon
nintzen, baina emaztea zauritzeko beldurragatik atzera egin
nuen, bakarrik egon behar zuen. Egonarriak, pazientziak
fruituak ematen ditu: abuztuaren 8a igandea zen, ohitura
zuen bezala meza entzun ostean hoteleko gelan egin
beharreko batzuk egin eta 12:30ak pasatuta zirenean,
jantokirako bidean zihoazela, bere emaztea beste emakume
batekin gelditu zen berbetan. Canovas lehen solairuko
galerian, lorategitik gertu, jarleku batean jarri eta “La Epoca”

59
egunkari ultraeskuindarra irakurtzen hasi zen. Bakarrik
zegoen, ez zaindaririk ez emazterik, hura zen momentua.
Korrika gelara igo nintzen, pistola hartu eta zapatak erantzi
nituen espartinak jantziz, horrela zarata gutxiago aterako
nuen. Abiadura bizian galeriara hurbildu nintzen, atea ireki
eta nire mendekua bete nuen. Hiru tiro eman nizkion,
odoletan lurrean etzanda gelditu zen, konorterik gabe.

Hiru tiro

Canovasek hiru tiro eskatu zituen Marti, Maceo eta


Gomezentzat. Eta hain juxtu, hiru tiro jaso zituen bere
gorputzean. Londresen lortutako eta zatika muntatutako 38
mm-ko errebolberrarekin eta 7,65 mm-ko balekin burutu
nuen ekintza. Ez naiz dinamita zalea, gizalegez aritzea
nahiago nuen, errugabeen odola isurtzea ez zait iraultzailea
iruditzen. Ekintza egin eta bertan gelditzea erabakita nuen,
harrapatu nazaten.
Lehen balak belarri gainetik sartu eta burmuina
txikitu zion; bigarrenak jugular zaina lehertu zion; azkenak
bizkarra zulatu zion. Ordenak ez du asko ardura, hiru tiroek
bizitza kenduko zioten. Igandea zenez, bere sinesmen
katolikoari jarraituz bere bekatu ugariak aitortuak zituen
Garagartzako ermitan. Magnizidioa egin nuen, mendekua
burutua zegoen.

Ekintzaren ondoren bertara heldu zen lehen


pertsona emaztea izan zen, Joaquina, egoeraz konturatu eta
trantzean bezala sartu zen. Eroturik, ahora etorri zitzaion
guztia jaurti zidan. Neu lasai nengoen, nire mendekua
gauzatua nuen, lasai eta hotz-hotzean zera esan nion:
“Berorri errespetua zor diot emakume zintzoa delako, baina
neuk nire betekizuna burutu dut eta lasai nago, Montjuïc-
eko anai-arrebak mendekatu ditut”.

Poliziak ere berehala inguratu ziren, Antonio Puebla


segurtasun arduraduna eta beste zortzi kideak, beraien
utzikeriaren eta hanka sartzearen tamainaz jakitun, baina
berandu zen. Atxilotzeko inongo erresistentziarik ez nuen
erakutsi, pistola eskutik kentzeko kolpe txiki bat eman

60
zidaten, laugarren bala bat sabaira joan, eta bekokian zauri
txiki bat eragin zidan.

Ekintza burutu eta ordu gutxira hil zen Canovas.


Ordu biak ziren. Konortea lehen tiroarekin galdu zuen, eta ez
zuen berreskuratu. Beste gelako ohean etzanda, Argüelles
aita dominikoak azken igurtzia eman zion olio santuarekin.
Emaztearen oinazea agerikoa zen, bere senarraren
gorputzera besarkatuta luze egon zen, bizitzari eusten
saiatzen ari balitz bezala.

Hasierako urduritasunen ondoren, zalantza anabasa


nagusitu zen: nor zen ekintzailea? Emilio Rinaldi, Giuseppe
Santo, Jose Sarto, Rinaldini, Migel Angime Golli, Michele
Galli edo Golli… abizen eta nortasun arraroak nahasten ziren
ikerketa burutzen ari ziren polizien buruetan. Italiatik etorri
zen Angiolilloren nortasun fitxa, egitearen profila eta abar.

Hasieratik galdeketa guztiei gor eta sor egin nien.


Gerora neuk emango nien nire nortasuna eta benetako
izaera: Michele Angiolillo Lombardi. Barne-sosegu handia
nabaritzen nuen, bidegabekeria basati bati amaiera eman
nion.

Bazter guztiak aztoratu zituen nire ekintzak.


Ekintzaren bitarteko propaganda bere puntu gorenera iritsia
zen. Espainiako Ministro Kontseiluko presidentea hilda
zegoen. Estatu Batuetako Gobernuak erabili zuen bereziki
Canovasen heriotza gerraren hautua jendartearen aurrean
indartzeko.

Hil kapera

Beilatokian Canovasen emaztea honen gorputzari


besarkaturik denbora luzean egon omen zen. Gorpua
gantzutua izan zen, enbalsamatua. Hilotza Madrilera eraman
eta bere etxean “La Huerta” izenekoan jarri zuten hil kapera.

Maria Cristina Erregina oso hunkituta gelditu omen


zen, hiru egunetan ez zen publikoan azaldu ere egin.

61
Abuztuaren 9an Erreginak dekretua sinatu zuen; horren
bitartez Marcelo de Azcarraga teniente jenerala behin-
behineko Ministro Kontseiluko presidente bezala izendatu
zuen. Hil kaperatik jende ugari pasatu zen, baina ez zen, ez
karlistarik ez anarkistarik, ezta kubatar independentistarik
igaro. Hiru joera horien jarraitzaileek izugarri gorroto zuten
Antonio Canovas del Castillo. Aldeko eta aurkako iritzi eta
jarrera piztu zituen bere aurkako ekintzak. Txirrita bertsolariak
karlisten pentsamoldea ondo baino hobetu laburtu zituen bi
bertso hauetan:
I
“Il da Cánovas, fuera Cánovas,
Pikaro gaizki eziya.
Galdu zituen gari-zelaiak,
Gallendu zaio sasiya;
Galdu zituen ipar garbiyak,
Gallendu trumoi nasiya,
Galdu zituen fueruak eta
Jangoikuaren graziya,
Galdu zituen bizi-lekuak,
Galdu du bere biziya.”
II
“Iru relejo, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan iru korona eta,
petxuan iru orratza,
amoriyua iru dobletan,
tximista bezain zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute,
señora, zure biotza.”

Jose Nakens

Ekintza gertatu eta gerora argitaratu zuen, Jose


Nakens “El Motin” egunkariko zuzendariak, Angiolillorekin
izandako harremanaren berri, “El Imperial” egunkarian,
bereziki hilketarekin ez zezaten nahastu. Bi aldiz elkartu
omen zen Emilio Rinaldirekin eta bere asmoen berri eman

62
zion diru laguntza txiki baten truke (5 pezeta); negarrez eta
errukiz jatekoa eskatu omen zion,... Angiolillok hori baino
duintasun gehiago zuen.

Nakens-ek ez zuen bere burua anarkistatzat (nahiz


eta gero Mateo Morral anarkistarekin nahastuko zuten), eta
gainera ez omen zituen larregi maite. Egia da Emile Zola
idazle handiaren jarraitzailea zela, eta Madrilgo miseria eta
premia larrien inguruan dezente idatzi zuela, baina beti
nahiko ukitu sentsazionalistarekin, aldarrikapen eta
salaketatik urruti. Kazetaritza horia praktikatzen zuen.

Egia esan kontakizun eta testigantzak anarkismoaren


eta anarkisten izaerarekin eta lan egiteko moduarekin ez
datoz bat, ez du sinesgarritasun handirik, Nakens-en balizko
bost pezeta, Betancesen 1.000 edo 500 pezetak…
Sinesteko ere zailtasunak azkenean. Angiolilloren poltsikoan
zeuden 30 pezeta soilak, amari bidali omen zizkioten eta
Santa Agedako egonaldia ordaintzeke gelditu zen, hori bai
egia.

63
64
Ez naiz hiltzailea

Utopia

A txilotu nindutenean poltsikoan 30 pezeta eta gelako


maletatxoan alkandora bat, praka parea eta ordezko pistola
zahar bat… ez zen besterik, horra hor neure ondasun guztia.

Poliziaren zaldi organ eraman ninduten Bergarako


espetxera. Egonaldi motza egingo nuela sumatzen nuen.
Leihoaren tartetik sartzen ziren ilargi betearen izpiei begira,
neure ibilbide gaztea bukatu nuela sumatzen nuen, ulertu
nuen ilargian oinez ez nintzatekeela inoiz ibiliko.

13. ziegan giltzarrapoa itxi zuten, hona hemen neure


ostatu berria. Preso bakarra nintzen, dena txukun
antzematen zen, hormak zuritu berri, labezomorrorik ez zen
egunez ageri.

Espetxeek eraikuntza bezala ez dute asko balio,


harriz eta hormigoiez osatutako arimarik gabeko hilkutxak
dira. Udan bero sapa eta neguan hotz izoztua pairatu behar
hor daudenek. Jende askok bere burua dute espetxe,

65
barroteak jartzen dizkiote garunei eta pentsamendua gatibu
dute; noiz altxatu behar dute ukabila? Irudi kanpo eder bat
izatearen gainetik duintasuna eta konpromisoak daude.
Utopia, inon ez dagoen lurraldea eta egoera omen da. Etxe
honetan gatibu nagoela, utopia eraikitzea merezi duela
deritzot. Utopiari izena jartzeraino iritsi naiz: Ithaca,
amestutako paradisua, libertatearen eremua.

Zer da ba fedea? Ikusezina, ikutuezina, den


zerbaiten sinestea? Badela, badagoela esaten digute;
zerbait, baina ezin dena frogatu? Kontu, istorio zahar piloa
egia absolutuak balira bezala sinetsi behar direnak? Aitzakia
perfektua. Utopia da nire fedearen helmuga.

Libertateren fruiturik ematen duen zuhaitzik ez dago,


libertatea eguneroko borrokarekin eskuratzen da. Libertatea
ez dago hain urruti.

Gorputza kartzela barruan izan arren, askatasun


sentimendu neurtezina barneratua nuen, leiho txikia
askatasun bidea balitz bezala. Eginbeharrak txukun bukatu
dituzunaren sentsazio baikorra. “Post tenebras espero
lucem”, argitasunaren esperantza nuen, iluntasunaren
ondotik, eta gaur argia egin da.

Bake zaratatsu honek mina egiten du. Arima akuilatu


beharrik ez dut. Errekaldeko basotxoan bizi lekua duten
txoritxoen azkeneko kantuekin batera ilunsentia erditu da,
gorria, ilargiaren borobiltasuna; izar-loken antzera, ihesi
dabilen izarra izan nahiko nuke.

Batzuetan, mendian diren otsoak bezala, bakarrik


sentitzen naiz, bakardadea lagun dut, gustuko, lasaitasuna
irabazten dut. Baina gurea ez da bakarka ehizatzea, otsoek
taldeka ehizatzen dugu; elkarlana, auzolana, elkarren arteko
ehiza da gurea. Ehiza baita gure eguneroko proiektua
eraikitzen laguntzen dugun bitartekoa.

Bakarrizketa amaigabean aritu naiz. Orain, nire


ziegako aulkian jarrita nagoelarik kontakizuna etengo dut.

66
Nekatua sentitzen naiz, astunegia izan da guztia, deskantsu
beharra daukat. Gaueko hegaztien txanda da, hontzak,
hontzuriak, mozoloen ulu sarkorrak entzun eta loak hartu
nau. Izar hotzak nire loaren begirale.

Justizia egile bat naiz

Polizien galdeketak laster bukatu ziren. Nor nintzen,


zer erakundetakoa nintzen eta ekintza zergatik burutu nuen.
Bakarrik egin nuen atentatua edo talde laguntza izan nuen…
Minduta zeuden, gehienbat beraien curriculumetan inoiz
gaindituko ez zuten arduragabekeriaren orbainengatik. Presa
zuten, ikerketari oso tarte txikia eskaini zioten. Afera ezin zen
luzatu.

Abuztuaren 15ean epaiketa hasi zen, ateak itxita.


Epaimahai militarrak hartu zuen lehen erabakia: “Plazako
gerra kontseilu arrunta” egitea erabaki zuen, eta beraz bide
zibila baztertzen zen. Gobernuak gauzak azkar egitea nahi
zuen (12 egunetan epaiketa burutu eta zigorra bete zen).
Angiolillo ezin zen beste martiri akrata bat izan, Montjuïc-eko
burkideak bihurtu ziren bezala.

Hasteko Montjuïc-eko gaztelura eramatea eskatu


nuen, bertan epaitu eta fusilatzea nahi nuen, nire anai-
arrebekin batera egotea nahi nuen. Ez zuten onartu, baina
hemen nengoela han nengoen, beraiekin batera, hurbil
sentitzen nintzen.

Mahaiburua eta epaile instruktorea infanteriako


teniente koronela zen, Eduardo Eleciegui. Epaimahaia kargu
altua zuten beste zazpi militarrek osatzen zuten. Fiskalak,
Carlos Escosura tenienteak, heriotza zigorra eskatu zuen,
hilketa eta autoritatearen aurkako atentatua burutzea
argudiaturik, aurrez prestatutako gehigarriarekin. Ofiziozko
defentsa Tomas Gorriaren esku gelditu zen, burutik egina
nengoela argudiatzen saiatu zen, nahiz eta kartzelako ziegan
argudio hori baztertzeko eskatu nion.

Epaiketak berez goiz bakar bat iraun zuen,

67
abuztuaren 15eko goiza. Epai-gelatik Olaso jauregia ikusten
nuen, etxe bikaina benetan. Dorretxearen lorategian zuhaitz
txiker bat ageri da, “magnolia grandiflora” espeziekoa, nire
jaiotze herritik ezagutzen nuen, egunen batean zuhaitz
tantaia izango da eta jauregiaren jagole lana beteko du.

Hain kontu larria izango ez balitz barre karkaraka


hasiko nintzateke hesteak lehertu arte. Horren ordez irri
xume bat busti dute ezpainek. Fiskalaren hitz aspertuaren
ostean, ofiziozko abokatuak buruko pitzadura, zartada omen
daukadala dio…

Joaquina de Osmarekin izan nuen hizketaldi laburra


buruan fresko mantentzen dut… Antzina segitu beharra
nuen, nire defentsa ozen eta argi azaldu behar nuen. Nork
bere burua defendatzea baita gizakiaren lehen betebeharra.
Aukera honetaz profitatu beharra nuen nire ideia anarkistak
hedatu ahal izateko eta Montjuïc-eko bidegabekerien
salaketa egiteko.

Hitza eskatu nuen: “Orduan, jaunak, eragindako tortura


basatiak zigor gabe ezin zirelako utzi errudunak bilatu ditut.
Borrero-torturatzaileen gainetik epaile lana burutu zuten
militarren gainetik, garbi ikusi nuen nork agintzen zuen, nor zen
erruduna. Bera zen. Gorroto izugarria sentitu nuen bere agintea
tortura eta terrorean oinarritzen zuen Estatu gizon horren aurka;
milaka eta milaka soldadu gazte hiltegira bidali zituen Ministro
horren aurka; hainbeste karga eta zerga bitartez herria era
herritarrak miserian, gosez hiltzera kondenatu zituen
gobernante horren aurka; Caligula eta Neronen oinordeko hori,
Torkemadaren ondorengo, Stambulaff eta Abdul Amid-en
aurkakoa; munstroaren aurka. Canovas del Castillo, pizti hori,
lurretik ezabatzea da neure ohorea!”

Epaileak etengabe moztu arren jarraitu nuen:


“Ekimen txarra al da hatzaparrekin gizonen bularrak txikitzen
dituen eta haginekin gizakien buruak xehetzen dituen tigre
basatia hiltzea? Hilketa al da hozkada hilkorra duen sugea
akabatzea? Canovasek ehun tigre eta mila sugek baino
biktima gehiago eragin ditu. Erlijioaren fanatismoaren,

68
krudelkeri militarraren eta ondasun guztien jabe direnen
gutizia zuen. Estatu Espainiarra, Europa, mundu guztia...
bere eragin ankerraz libratu ditut. Horregatik, jaunok, ez naiz
hiltzaile bat, justizia egile bat baizik”.

Eleciegui teniente koronela bere onetik irtenda jarri


zen nire arrazoibidearekin; epaiketa burutzen ari zen aretorik
kanporatzeko agindu zuen. Esku-burdinak eskuturretan era
girgiluak orkatiletan, nola ez txapela buruan jarri eta ziegara
eraman ninduten.

Ordu bi eta erdiak ziren, bukatua zegoen, goiz eskas


bat iraun du. Epaiaren zain.

Harrigarria bada ere debeku guztien gainetik neure


defentsa prentsara iritsi zen. Epaimahaiak fiskalak
eskatutakoa aho-betez eta erreparo gabe onartu zuen.
Heriotz zigorrera kondenatua izan nintzen, garrote
bilauarekin bizitza galtzera zigortua, Canovas del Castilloren
magniziodioa aurrera eramatearren, aurrez pentsaturik eta
bakarka edo laguntzarekin burutua. Hona hemen neure
kondena. Hiru egun beranduago, 18an, Auzitegi Gorenak
zigorra berretsi zuen eta abuztuaren 20rako, goizeko 11etan
bete beharko zen.

Burutik pitzatuta…

Ofiziozko abokatu lana beteko zuen Tomas Gorria


tenientea izan zen ziegan azaltzen lehena. Damua agertzea,
errukiz barkamena eskatzea eta burutik sano ez nengoela
deklaratzea nahi zuen.

Ez nuela horrelakorik egingo argi utzi ondoren, nire


burua neuk defendatuko nuela esan nion. Ez dut gizon bat
hil; pizti bat, kriminal bat hil dut. Montjuïc-eko anai-arreba
torturatuak, fusilatuak mendekatzeko; Kuba, Puerto Rico eta
Filipinetako askatasunaren alde borrokan hildako guztiak
mendekatzea nahi nuen. Eta Canovas da errudun bakarra.
Beraz utzi ezazu argudiatze lelo hori albo batera, neu erabat
sano bainago.

69
Ez zidan kasu handirik egin. Nor da benetan
erruduna? Galdera zorrotzak, argigarriak egin ditzakegu.
Epaiketa figuratu batean bizitzera kondenatzen gaituzte.

Justiziaren balantza erabat desorekatua dago,


genozida batek laudorio guztiak jasotzen dituen bitartean,
libertarioa, kideak mendekatu dituen “heroia” gaizkile arrunta
da. Halabeharrez era ezinbestez mendekatu behar nituen.

“Ego te absolvarem” bila ez nenbilen

Bi apaiz etorri ziren ziegara. Damua eskatzera,


errukia eta Biblia eskaintzera hurbildu ziren. Beraien
zerbitzuak ez nituela behar, anarkista eta ateoa nintzela,
azaldu nien. Denbora zen nuen guztia, behintzat hilaren
hogeira arte, eta gai guztietan sustraietaraino heltzea
gustatzen zitzaidanez elkarrizketa era eztabaidari heldu nion.

“Elizak bere bosgarren aginduan dio inor ez dela hil


behar, baina armadak bedeinkatzen ditu gerrara doazenean,
Te deumak ospatzen dituzue armek milaka gizon-emakume
akabatzen dituztenarren…”

Abuztuaren 8an Inkisizioa Europan ezarri zenekoa


ospatzen dute, nik Canovas hil nuen egun berean, zuen
ordenaren, Dominikoen, fundazioaren eguna.

Ni epaitzera zatozte zuek ere? Azken juizioa? Zerua


edo infernua, beldurrean oinarritutako aukeraketa da.
Infernuan egona nagoela deritzot, bizitza da infernua.

Lur sakratuan ezin nauzuenez lurperatu linboan utziko


al nauzue, bataiatu aurretik hiltzen diren umeak bezala?

“Ekintzetatik ezagutuko dituzue” esan omen zuen


Jesusek. Neu ezagutu nauzue, epaitu naute, baina eta
Canovas, noiz ezagutu, noiz epaitu behar duzue?

Kristau Katolikoak, Elizak, mendeetan zehar jendea


indarrez sinestarazi eta konbertitu du. Kartzela, heresia,

70
inkisizioa, sua, gerrak… horiek izan dira bere tresna
erabilgarrienak.

Gezurra, beldurra, inposaketa eta errepresioa… beti


boterearen alde, herri xumearen aurka. Elizak beti jazartu du
pentsamendu libre eta askea: gogoetak kalte egiten dio
fedeari, zientziak ez du ezer onik ekartzen, herriko ohiturak,
jentilak desagertu behar dira…

Gertu daukat San Pedro eliza. Erasmok egin zuen


bezala gustura salatuko nituzke elizaren ustelkeria, boterea,
politizazioa; heretikotzat hartu nazatela. Gorrotatu ordez erre
nazatela… gutxienez “Te deum-ik” ez didate eskainiko.

Ateoa naiz, jainkoaren existentzia ukatzen dut.


Historian zehar beldurra erabili duzue gizaki askea
menderatzeko. Noizko mendeetako jarrera hau epaitzeko
sumarisimoa? Neu, bitartean, deabruaren atean utziko
naute… behintzat epelean.”

Zur eta lur gelditu ziren bi apaizak, aitarena egin eta


egin, ez zegoen zer eginik… Gustura igaro nuen arratsaldea.

Morfina

Sendagilea ere etorri zitzaidan bisitan. Ohiko galdera


eta azterketa arina egin ostean, urkamendira joan behar
nintzen egunean berriz azalduko zela morfina eskaintzera
esan zidan. Neure erantzuna ezezkoa izan zen; ez nuen
oinazea ezkutatzerik nahi. Hiltzeko sistema zital horren
aurkako azken desprestigio saiakera egin nahi nuen.

Nazioartean bazegoen heriotza zigor eredu horren


aurkako lana egiten zuen batzorde bat. Antzinako tresna
krudel horren aurkako jarrera hedatu eta berau desagertzea
bilatzen zuen.

1492. urtean Espainiarrek burutu zuten konkista


genozidan Atahulpa errege Inka garrotearen bitartez hil
zuten.

71
Estatu espainiarrean azken garrotatuak 1874ean izan
ziren: Puig Antich anarkista katalana eta Heinz Chez preso
arrunta, garrote bilaunaren bitartez hil zituzten, nola ez
Montjuïc-en.

Borreroa

Azkeneko bisita herriko alkatea eta borreroarena izan


zen. Alfredo Laffite alkateak hitzik ez zuen esan, ziegako
atearen ertzean gelditu zen. Borreroaren gidari gisa aritu zen,
gerora jakin nuen Bergarako kaleetatik barna ibiltzea
debekatu ziola, ez zuen nahi bere herrian horrelako pertsonai
maltzurrik.

Gregorio Mayoral Burgosekoa zen eta ogibidez


borreroa, gainera bere burua oso profesionaltzat zuen. Bere
tresneri krudel hori eramaten laguntzen zion akolito txiki
batekin zihoan.

Neurriak hartzera etorria zen. Zitalkeriaz horniturik


nire aurrekaldean izan nuen egun batzuen buruan lepoa ito
arte bihurrituko zidana. Ikaragarria zen.

Neure bakardadean nagi berriro. Ziegako leihoetatik


lanean ari den arotza ikusten dut. Urkamendia eraikitzen ari
da. Mailuarekin iltze bat sartzen duen bakoitzean gorputzean
ziztada bat igartzen dut, oilo ipurdia jartzeraino… Deika
neukan heriotza eta gozoa zen bere kantua, sosegua
sumatzen nuen.

72
Germinal

Heldutasuna

B izitza, abiadura bizian, badoa. 26 urte, ez


besterik. Adinean ez naiz urruti heldu, ez. Aldiz bizitzan urrun
iritsi naizen sentsazioa dut, historia egitera heldu naiz.
Foggiako tipografo gazte honek mugimendu anarkistan
aztarna sakona utzi du, ekarpen handia egin dudala uste dut.
Anai-arreba garaikideak mendekatu ditut.

Haurtzaroa, nerabetasuna, heldutasuna, zahartzaroa,


edozein pertsonak bizitzan betetzen dituen lan faseak; neu
aldiz, ozta-ozta heldutasunera iritsi naiz.

Ibiliaz egiten da bidea, ezina ekinez egina izan dira


neure ekintza zaletasuna gidatu duten esaldiak. Zaletasuna
edo bizibidea?

Hogeia gerturatzen ari zen. Arotzak sekulako


eraikuntza jaso zuen urkamendirako. Borreroa eta bere
akolitoa ikusten nituen azkeneko kontuak prestatzen.

73
Hamabi egun besterik ez dira pasatu, bizitza laburra
izan den bezala hau ere motza izan da; Canovas hil,
atxiloketa, epaiketa, sententzia eta orain heriotza. Ziegatik
atera eta aurrekaldean segizio ilun guztia ikusi dut. Apaizak,
militarrak, politikoak, borreroa eta bera akolitoa, baita
sendagilea ere.

Antza denez ba omen dago oraindik, XX. mendearen


atarian, ohitura basatiak dituen herritar ugari, pertsona bat
urkamendian lepoa bihurtuta ikustearekin plazer aunitz
eskuratzen dute. Antolatutako ikuskizun odolzale horretan
oroigarriak saltzeko aukera eskaintzea soilik falta zen.
Goizeko hamabiak jotzear zeudela, banoa urkamendiko
eskaileretatik gora, oholtzara. Lasai nago. Urkamendiaren
erdian zutiko handi bat, jarleku bat eta inkisizio garai
ilunetako tramankulua dago: garrote bilauna. Bertan dago
lepoko neurriak hartu zizkidan Gregorio borreroa.

Oholtza gainean, gudarosteko guardia pretoriano


guztia ikusi dudala iruditu zait, sei militar, bi mando eta ertz
bakoitzean soldadu bana. Jarlekuan eseri orduko, hankak eta
eskuak uhal batzuekin lotu dizkidate, hemen nago, behetik
gora zeharkatu nauen hotzikara nabaritu ahal izan dut. Itsaso
haserreenak igaro ostean orain ez naiz ertzean itoko. Une
gordinean erakutsi behar du pertsonak zenbat balio duen.
Ezpainetan dardara igarri arren, bi kanpaien arteko hotsen
tartea aprobetxatuz ozen GERMINAL oihukatu dut. Bizitza
badoa, ihes doa, atzaparretatik ihesi…

Germinal

Dotoretasuna, duintasuna eta konpromisoa azken


momentu arte, bere ideia anarkistengatik borrokatu zuen
azken hatsa eman arte.

Garuna dugu ideien sorleku. Burua hazi baliagarriz


beterik zuen. Ildo bat utzi zuen irekia, lurrean ondo
goldatutako ildoa, udaberriko hazia ereiteko gogoa,
haziaren ernetzearen esperoan; ondo umatu dadin, landu,
erein, ureztatu, jorratu, azkenean ernamuintzeko, germinal…

74
Iraultza frantsesak (1789) jarritako egutegiaren
zazpigarren hilabetea (uztaila, uzta biltzeko hilabetea).

“Germinal”, 1885. urtean Zolak idatzitako eleberria


da. Meatzarien bizitza beldurgarria kontatzen da, eta
meategiko eztandarekin amaitzen da.

Anarkista belaunaldi berrietako esanahi sakoneko


hitza. Borroka oihu eta aldarri bezala erabilia.

“Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira


besteak…” Gau beltza eta zeru gorria hartu zuen
banderatzat. Atxik zure bihotz hori goiti Lilio!

Herritarren memorian libre eta aske

Egia da, hemengoek zure ekintza gero txalotu zuten.


Jende ugari ekarri zuten tren eta autobusean exekuziora,
herritar batzuk ere azaldu ziren, baina gehienak, oholtzan
zeuden soldaduek barne, begiak itxi eta buruari buelta
eman behar izan zioten ikuskizun nardagarri horri. Oinazea
eta isiltasuna nagusi bihurtu ziren.

Olasotarrek beste herritar askok bezala bizkarra


eman zioten exekuzioari. Dorretxeko leiho guztiak itxi eta
Segurara joan ziren egun batzuk pasatzera.
Lardizabaldarren etxera joan ziren. Bertako ugazaba ez zen
Canovasen lagun handia, mahaian mapa ireki eta
Canovasek heriotza topatu zuen Santa Ageda kokatu zuen.
Euskal Herriko hiru herrialdeen erdian: Gipuzkoa, Araba eta
Bizkaia muga egiten duten tokian. “Ikus ezazue, Canovasek
heriotza non atzemana duen: urkatu nahi izan dituen
Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba hiru ahizpen erdi-erdian”.

Karlistek ere txalotu zuten oso izpiritu


autokritikoarekin gainera: “iraultzaile honek heriotza kolpea
eman dio Espainiaren kolonialismoari, eta euskaldunok
egiteko gai izan ez garena egin du, foruak kendu zizkigunari
merezi zuena emateko.”

75
“Italiar batek etorri behar justizia egitera… Euskal
Herri osoan ez lukete boluntariorik bilatuko Canovasen
hiltzailea fusilatzeko”. Euskal abertzaletasuna ernatze eta
jaiotze sasoian zegoen Sabinoren eskutik.

Gutuna

Angiolilloren amak, Maria Lombardik, bere


semearen ondasun pertsonalak eskatu zituen. Gutun bat, hil
aurretik idatzi ziona, eta atxilotua izan zenean soinean
eramaten zituen 30 pezeta entregatu zizkioten, ez besterik.
Beste ondasun apur guztiak, arropak eta abar, erreak izan
ziren.
Horrela joan zen Angiolillo, gure Lilio, isilean,
bizitzan aritu zen bezalaxe.

Lur santurik ez!

Sendagileak gorputza aztertu ostean hila zegoela


egiaztatu zuen. Hilotza bertan utzi zuten zenbait ordutan;
eskarnio publiko bezala? Iseka bezala? Dolurik gabe hil zen
Matalaz bezala “dolik gabe dolik gabe…”

Hilkutxan sartu eta Bergarako hilerriko kanpoaldean


ehortzia izan zen, lur ez kontsakratuan eta izenik gabe
“infernuko atearen” ondoan. Bekatu beltzak zituen gorri bat
omen zen.

RIP: “Requiescat in pacem” ez zioten jarri, bakerik


ez zuela merezi iritziz. Ze gutxi ezagutzen zuten Lilio, bakea
Santa Agedan lortu zuen.

76
Epilogoa

Z erbaiten bukaera da epilogoa, amaiera.


Amaitzera noa. Euskal Herria – Foggiako tipografoa –
“pikaro gaizki eziya” – ekintza bidezko propaganda –
Korpus Kristi – Gora Kuba libre – “Il popolo” – “Ez naiz
hiltzailea...” – Germinal – Epilogoa.

Izar loken antzera iheskor hegan dabil Lilioren


oroimena. Esana izanarekin eta eginarekin lotu zuen gizona.

Hona hemen nire saiakera xumea. Kartzelan


egotearen oztopo gehienak gainditu ahal izan ditugu,
ezkutuko sekretu eta kontu guztiak ez ditugu kontatuko.
Ahalegin eta ahalezin guztiak egin ditugu Lilioren ekarpena
gogoratzeko. Bidaia honetan Koldo Izagirreren lana
azpimarratu nahiko nuke, bere “Nik ere germinal! egin gura
nuen aldarri” eleberria, benetan zoragarria eta erabat
gomendagarria.

Beharbada Koldo Izagirrek nahi izan ez zuena idatzi


dut, eskema goratu bat. Bi arrazoi nagusik bultzatu naute

77
horretara: lehena gaitasun eta bitarteko nahikorik eza;
bigarrena eta garrantzitsuagoa Angiolilloren bizitzaren eta
bere ekarpenaren inguruan ezer gutxi zegoela idatzia (ez
behintzat liburu baten bilduta). Zor pertsonala nuela uste
nuen, barruko harra askatzea zen hasierako helburua, jende
gazteari Lilioren bizitza ezagutaraztea eta azkenik gure
herriaren memorian ahaztu xamar izan dugun anarkista
aintzat hartzen eta dagokion lekuan jartzen laguntzea. Nirea
literatura ekintzailea izatea nahiko nuke, a ze atrebentzia
nirea!

Angiolillok komunismo primitiboan amesten zuen,


eta Euskal Herriko antzinako gure arbasoen gizarte
ereduaren artean parekotasun ugari zeuden: Jentilen
ohituretan, naturan oinarritutako sinesmen eta jainkoetan:
naturaren nagusitasunean, auzolanean,... herritarren
elkarlanean oinarritutako militantzia, gizarte matriarkala,
horizontalagoa, jabego komunala, pertsonen arteko
berdintasuna, klaserik gabekoa... gizarte harremanak eta
batzarren garrantzia. Ilargia zen biziaren eta naturaren
sortzaile. Zuhaitzak, ibaiak, ekaitzak,... zituzten jainko eta
natura tenplu.

Askatasun pertsonala, emakumea familiaren


zuzendari espirituala, sexu askatasuna... Klana zen euskal
gizartearen funtsezko unitatea. Komunismo primitiboa,
jatorrizkoa. Euskal berdinzaletasuna, igualitarismoa.

Ondare ederra utzi ziguten asabek, baina, gaur


egun, zoritxarrez, auzolana, militantzia eta elkarlana gutxira
etorri diren baloreak dira, ia galtzeraino. Eutsi diezaiegun!

Angiolillok ez al zuen borrokatu gizarte eredu


desberdina lortzeagatik? Gure antzinako jendarte ereduak
ez al zituen bere utopiaren balore eta printzipio asko?
Injustiziaren aurka ongizateko mundu bat bilatzen zuen:
Ithaca utopia.

Atxik hire bihotz hori goiti Lilio!

78
Canovas fundazioa

Aznarren idoloa eta erreferente politiko nagusia


Antonio Canovas del Castillo da. Horrela aitortu du berak
publikoki.

Canovas Fundazioaren (1980) sortzaile eta


presidentea Fraga Iribarne da: “XIX. mendean Alderdi
Liberal Coservador-ek egun PPk dituen printzipio eta balore
antzerakoak defenditu zituen. Fundazioa eta ONGa (89).
Hamaika ikusteko jaio gara! Helburuak: dirua lortzea,
eskumako koadro politikoak sortzea eta era askotako
kooperazioak.

Zer da Canovismoa? Korrente politikoa bat da, eta


bere ezaugarri nagusia, herriaren autogober nurako
gaitasunarekiko duen mesfidantza. Beraz, canovistentzat
autoritate politikoa, monarkia izan beharko, erregea eta
dagokion sistema. Horregatik uste dute herritarren bozka
eta iritzia alferrikakoak direla. Eta noski, izena bera eta
korronte hau Antonio Canovas del Castilloren ekarpena izan
zen. Euskal Komunismo primitiboaren berdin berdina
alegia... Bai horixe!

Banoa

Saiakera honetan, eta Angiolillori buruz ezer gutxi


dakigulako, pasarte asko asmatuak eta egokituak izan dira.
Egi historikoa kontatzea du helburu historiografia egiten
duen batek; hau ez da lan historiografiko bat, ezta eleberri
historiko bat, Angiolillo gogoratzeko saiakera xume bat
besterik ez da. Horregatik sentimenduak agerian uzten dira,
Lilioren figura aitortzen, onartzen eta aintzat hartzen da.

Kartzelako horma gris eta garaiak, aiztoz beteak,


gainditzeko parada eskaini didazu, zurekin aske izan naiz,
izar lokak bezala hegan ibili naiz zure bizitzaren errepasoan.

79
IL 5 GIUGNO 1871 IN QUESTA CASA NAQUE

MICHELE ANGIOLILLO

GUISTIZERE DI CANOVAS DEL CASTILLO ONDE


S’ERRE LA SUA IMMORTALITA NELLO SPIRITO FIERI
DELLA UA GESTA GLI ANARCHICI CONCITTADINI
MANDANO AI POSTERI CON FIEREZZA E GLORIA L’EROE
DELL’UMANITA

Angiolilloren etxean jarritako plaka oroigarrian


azaltzen den idatzia

Honerat iritsi gara. Jendea aske bedi!

80
Bibliografia

Izagirre, Koldo (1998) “Nik ere germinal! Aldarri gura


nuen”. Susa argitaletxea. Donostia

Arenaza, Andoni (2007) “Kristautasunari azterketa


kritiko bat”. Gaiak argitaletxea. Donostia

Irigoien, Joan Mari (2000) “Lur bat haratago”. Elkar


argitaletxea. Donostia

Hugo, Victor. Zamakola, Zorion itzulia (2007)


“Claude Gueux”. Ateramiñe argitaletxea.

Lizardikoa, Alfonso () “Euskal Zibilizazioa”. Gaiak


argitaletxea. Donostia

Apalategi, Jokin (2006) “Los vascos, de la nación al


estado”. Astero argitaletxea. Iruñea

Fernández, Francisco de Paula (2006) “De Fanelli a


Angiolillo. El anarquismo en el Estado español del siglo
XIX”. Barcelona
Horowitz, Irving Louis (1975) “Los anarquistas 1º la
teoría”. Alianza Editorial. Madrid

Horowitz, Irving Louis (1975) “Los anarquistas 2º la


práctica”. Alianza Editorial. Madrid

Ferraza, Orestes (1942) “Mis relaciones con Máximo


Gómez”. La Habana

81
Fernández, Frank (1942,52). “La sangre de Santa
Agueda. Angiolillo, Betances y Canovas”. Universal
argitaletxea. Miami

Monzon, Telesforo ()

Tamburini, Francesco () “Michele Angiolillo el


anarquista que asesino al presidente Canovas del Castillo”.
Universidad de Pisa. Historia 16.

Rocker, Rudolf () “En la borrasca”

Madariaga, Juan (2003) “Angiolillo versus Canovas.


Revolución frente a Restauración”. Hitzaldia. Bergara

Padilla, Antonio (1968) “Canovas, Canalejas y Dato.


Tres asesinatos políticos de la restauración”. “Canovas: la
autoridad”. Historia y vida. Barcelona

Espadas, Manuel () “La muerte de Canovas en la


prensa norteamericana”.

Rico de Estasen, José () “ El asesinato de Canovas.


Un Crimen político de perdurable recordación”

Rico de Estasen, José () “ El asesinato de Canovas.


La ejecución del anarquista Angiolillo”

Fernández, Frank () “Entorno del magnicidio contra


Canovas”. Exégenesis 34. Revista del Colegio Universitario
de Humacao

Canovas del Castillo, Antonio “Discursos


parlamentarios”
“Discurso sobre la internacional” Intervenciones de
Castellar y Canovas. Sesiones del 3 y 6 de noviembre de
1871 en el Congreso de los Diputados de España.

Ekintza Zuzena (1998) “Angiolillo nobelatua, Nik ere


germinal! egin gura nuen aldarri”. Koldo Izagirreri elkarrizketa.

82
Informazioa eskuratzeko
erabilitako web orriak

http://euskalherria.indymedia.org/eu “Germinal:
loreak, bandera beltz eta gorriak Angiolilloren 109/110.
urteurrenean Bergaran”

http://www.blogak.com/angiolillo

http://www.nodo30.org/ekintzazuzena Web honetan


Koldo Izagirreri egindako elkarrizketa interesgarria dago.

http://gipuzkoa.cnt.es

http://ateneovirtual.alasbarricadas.org/historia/Mich
eleAngiolillo Frank Fernandezen “La sangre de Santa
Agueda...” liburuaren azterketatxoa egiten da.

http://www.ucm.es/info/museogoc/loscriminales/ma
gnicidios/canovas.html Angiolillo eta Cánovasen biografia,
testuinguru politikoa eta ekintza nola izan zen jasotzen da.

http://www.baratoria.com/lorenzo.html “Hacer
historia” con la historia. Comentando la obra “El
Anarquismo en Cuba” de Frank Fer nández. Kuban
anarkismoak izan duen irakurketa eta garapena.

http://www.mundurat.net/pat Presoen Aldeko


Taldeak. “108 larrosa beltz Michele Angiolillo
anarkistarentzat Bergarako hilerrian” (2005). Esku Nabarrak

83
http://webcindario.com/historia2/restauracion.htm
Errestaurazioaren inguruko lan interesgarria azaltzen da.
Egoera politikoa, langile mugimendua, anarkia...

http://findesemana.libertaddigital.com/articulo.php
“Crímenes políticos: el asesinato de Cánovas”

http://es.wikipedia.org/wiki/Canovas
http://www.canovas.org/historia.htm La Fundación
Cánovas del Castillo.

http://www.elmundo.es Centenario del asesinato de


Cánovas

http://www.cubanet.org/cnews.htm Gomez Luis


(2002) “ El asesidano de Cánovas”

http://efemerides.zoomblog.com/archivo/html
Efemerides españolas “El magnicidio de Cánovas”

http://www.mundofree.com/nor/natm/curiosidades
Historia de España. Antonio Cánovas del Castillo

¿? Javascript:history-go(-1) “La abolición de las


instituciones forales”

http://cuhwww.upr.clu- edu/exegenesis/35
/fernandez.html

http://www.susa-literatura.com/liburuak/narr2004.html
Koldo Izagirre: “Larrosa bat Lilioren hilobirarako” (2003ko
abuztua)

84

You might also like