You are on page 1of 3

Berria.info | Inprimatzeko bertsioa http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?...

I nprimatzeko bertsioa

Inprimatu

Sergio Yahni. Israelgo kazetaria

Israelen kazet ari izat ea borroka et engabean bizitzea dela dio Sergio Yahni Inf ormazio
A lt ernat iboaren Zent roko zuzendariak; ez du esperantza izpirik hasi berri diren zeharkako
negoziazioet an.

«Palestinarren eskubideak errespetatzen diren arte ez da


konponbiderik izango»
Ainara Rodriguez.

Palestinarren eta israeldarren arteko zehar kako negoziazioak m artxan diren


arren, alde bien arteko elkar ulertzea urruti dago oraindik. Jerusalem go
Inform azio Alternatiboaren Zentroan, alabaina, eskuz esku egiten dute lan
juduek eta m usulm anek; gatazkari irtenbide dem okratikoa em ateko nahiak
elkartzen ditu, besteak beste. Sergio Yahni (1 9 6 8, Buenos Aires) da hango
zuzendaria, eta hitzaldia em ango du gaur Erm uan (Bizkaia), 1 9:3 0ean, Kom ite
Internazionalistak gonbidatuta.

Informazio Alt ernat iboaren Zent roko zuzendaria izanik, Israelen et a


Palest inako lurralde okupat uet an lan egit ea egokit u izan zaizu.
Posible al da hori?

Motibazio politiko bati erantzunez hasi ginen; estrategia kolonizatzaile baten


ondorioz, Ekialde Hur bilean bi herri elkarr ekin bizi direla ondor ioztatu genuen,
eta horien arteko gatazkari irtenbide dem okratikoa em an behar geniola; hala,
estatu laiko dem okratikoan sinesten dugu batik bat, norbere tokiarekin.

Gurea ez da eskakizun berria, 1 9 6 8an Palestina Askatzeko Eraku ndeak horren


alde egin baitzuen batzar orokorrean.

Nolakoa da berriemaleen egunerokoa Israelen?

Eskuindar erradikalen erregim en baten au rkako borroka da kazetariok egiten


duguna. Une batzuetan pentsatu izan dugu azken m uturrera ir itsi direla, baina

1/3 az., 2010.eko ekaren 02a 21:17


Berria.info | Inprimatzeko bertsioa http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?...

jazarpenak ez du etenik. Esan beharra dago, gainera, batez ere palestinarren


aurka egiten dutela. Duela bi aste, hain zu zen, Am eer Makhul Israelgo buruzagi
palestinarra atxilotu zuten zerbitzu sekretuek; espioitzaz akusatu dute. Atxilotu
zutenetik inkom unikatuta dute, ez dakigu non.

Debeku horien adibide bat da herenegun Noam Chomsky


hizkunt zalari et a filosofoari Zisjordanian sart zea debekat u izana. Zer
dela et a debekat u dut e hori?

Uste dut Israelek hanka sartu duela erabaki horrekin eta barregarri geratu dela
nazioartean. Izan ere, Chom sky k Israelekiko jarrera kritikoa agertu izan badu
ere haren aurkako boikot akadem ikoa egitearen aurka azaldu da. Halako
erabakiekin, beraz, eu rek bezala pentsatzen ez dutenen aurka oldartuko direla
besterik ez dute eraku sten; izua zabaltzeko m odu bat da, ez besterik.

Duela bi ast e inguru zeharkako negoziazioei ekin ziet en berriz ere


israeldar et a palest inarrek. Fruit urik emango dut ela ust e duzu?

Ez, ez, ez. Israelgo estatuak ez du bake hitzarm en bat lortu nahi. Mahai batean
eseri eta negoziatzeko asm oa agertzen badu ere, palestinarrak negoziazioak
porrot egin izanaz aku satzeko besterik ez da. Prozesuak ez du aurr era egitea
lortuko, une batean eztanda egingo baitu, beste batzuetan egin duen antzera.

Et a Hamas? Zein paper jokat zen du prozesu honet an? Negoziazioet an


part e hart uko balu gauzak aldat u egingo lirat ekeela ust e duzu?

Bai, baina ez onera derrigor. Palestinarren eskakizunak Ham as eta Al Fataren


arteko ezberdintasunetatik harago doaz; biek helburu berberak dituzte: estatu
palestinarra eratu ahal izatea eta errefuxiatuak euren herrira itzuli ahal
izatea. Ezadostasunak horiek lortzeko m oduetan datoz. Ham asek, zentzu
horretan, argi du Israelekin hitz egiteak ez duela ezertarako balio, eta, nire
iritziz, errespetatu egin behar da hori.

Israelek nahikoa argi ut zi du zein den bere jarrera, elkarrizket ak hasi


zit uenet ik ez bait it u palest inarren aurkako neurriak et en.
Kokaguneak eraikit zen jarrait uko dut ela baiezt at u dut e, esat erako.

Horretarako egin ditu negoziazioak, zehazki. Israelek bere nagusigoa lortu du,
eta elkarrizketa egoer a horrek ahalbidetu egiten dio hori. Nekazariei lurrak
lapurtzen jarraitu ahal du lasai asko, debekuak ezartzen, atxilotzen... Egoera
horretan ezinezkoa da hitzarm enik lortzea; alta, ordurako errudun nagusiak
m arkatuak ditu; palestinarrak, alegia.

Jazarpen horren aurka, best eak best e, kokaguneet an ekoit zit ako
produkt uei boikot a egit eko kanpaina hasi berri du Palest inako Agint e
Nazionalak.

2/3 az., 2010.eko ekaren 02a 21:17


Berria.info | Inprimatzeko bertsioa http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?...

PANen estrategia bat da. Iaz 2 01 1 n estatu palestinarra eratuko zela adierazi
zuen Salam Fajad Lehen m inistroak, Israelek hala nahi ala ez. Hainbat neurri
hartuz joan dira, eta boikotarena da horietako bat. Garrantzitsu ena, beraz,
datorren urtean alde bakarrez hartutako erabaki hori betetzen den ala ez
ikustea da. Eta, noski, Israelek horrekiko zein jarrera hartzen du en, jakitun
izanda aurrez aurreko m ilitar baten atarian egon gaitezkeela.

AEBek paper garrant zit sua jokat u dut e baket ze prozesu honet an.
Israeldarrekiko eskut ik heldut a doaz, ordea.

AEBetako atzerri politika krisian dago une hauetan, hainbat gatazkei irtenbidea
nola em an ez dakitelako. Eta hori ez da gertatzen soilik Ekialde Hurbilean,
Afganistanen, Iraken, etab. ere jazotzen da. Ez dute euren politika ezartzeko
nahikoa trebetasun. Gauzak horrela, bigarr en m ailakotzat jotzen diren
herrialdeetan jarriko nuke arreta, isilean-isilean, gauzak eraldatzea lortu
dutelako.

Ba al du irt enbiderik Ekialde Hurbileko gat azkak?

Irtenbide dem okratikoarena, ez besterik. Herri palestinarraren eskubideak eta,


batez ere, errefuxiatu en eskubideak errespetatzen ez diren bitar tean gatazkak ez
du konponbiderik izango. Tarteko bideek gatazka luzatzea ekarriko dute.

© berria.info

3/3 az., 2010.eko ekaren 02a 21:17

You might also like