You are on page 1of 3

BILBO ITO EGIN ZEN, UHOLDEEN

ONDORIOZ

Bilbon 1983ko abuztuaren 26an gertatutako uholdeak , 34 hildako eta 8 pertsona


desagertuta utzi zituen.

1983ko abuztua euritsua izan zen eta Bilboko 20. Aste nagusia amaitzen
zihoala, Ibaizabal ibaia gainezka egin zuen eta pixkanaka - pixkanaka hiri
osoa urez betetzen joan zen. Urak 5 metroko altuera harrapatu zuen eta
eraikuntza batzuetan, bigarren pisurarte heldu zen. Hilabete berean
Euskal Herri osoan izan ziren uholdeak, baina kalte gehien utzi zutenak,
Bilbokoak izan ziren.

Metereologoek dinotenez “Gota fria” deritzon fenomenoa sortu zen atmosferan eta
prezipitazio eta ekaitzak sortu zituen. Fenomeno hau honela azaldu daiteke:
Lurran dagoen ur masa beroa lurrundu egiten da eta gero, lurruna, atmosferan
dagoenean hotzitu eta euriteak sortzen ditu, prezipitazioak, ekaitzak etab. Nahiz
eta Kantauri aldean egoera hau ez izan arrunta, indar aparteko ekaitzak izan ziren.
Mediterraneoko kostaldeetan, batez ere iraila eta urriaren bitartean oso arruntak
dira horrelako ekaitzak.

Ondorioak oso txarrak izan ziren. Hurrengo egunean Bilboko Alde Zaharra eta beste auzo batzuk lupetzez beteta,
eraikuntzak urez gainezka, kotxeak austuta, trenbideak zikinkeriz beteta... agertu ziren. Jende ugari geratu zen
etxe gabe eta hoientzat, kanpamentu bat antolatu zen, Bilboko Garellanoko koarteletan. Bilboko jendeak, erratzak
eta tresnak hartu eta luzaroan egon ziren hondamendi guztia garbitzen, oraindik ere eraikuntza batzuetan
ikusten da urak utzitako marka.
Etxea urez beteta
Bilboko biztanleak garbitzen Bilboko kaleak

Abandoko trenbidea

Hilabete batzuk geroago, San Mamesen futbol partidu bat antolatu zen uholdeen
kaltetuentzako dirua biltzeko. Uholdeak erantzun bat sorrarazi zuen
Bilbotarrengan. Horrela, esan liteke 1983ko uholdeak izan zirela Bilbok gaur egun
bizi duen berritzearen abiapuntua.

Antolatutako futbol partidua San Mamesen

Bizkaiko beste herri batzuetan ere gertatu ziren horrelako uholdeak : Llodio, Bermeo, Etxebarri, Galdakao,
Zornotza, Gernika, Basauri, Alonsotegi, Balmaseda, Castro, Sestao, Arrigorriaga, Sodupe, Elgoibar, Eibar, Tolosa,
Barakaldo, Zeberio, Arrankudiaga, Gazteiz eta Portugalete.

BIDEO INTERESGARRIAK
http://www.rtve.es/mediateca/videos/20080901/inundaciones-bilbao-1983/298059.shtml

http://www.youtube.com/watch?v=hHdt7UH9oNI

http://www.youtube.com/watch?v=NZsuH9dGOgQ&feature=related

EGILEAK:

Janire Martija
Sandra Jareño
Beñat Garrido

You might also like