You are on page 1of 4

Bazen behin, Ingalaterrako herri batean etxe berezi bat .

Jende guztiak ezagutzen


zuen etxe hori, herriko handiena zelako . Bertan Aita Yerry, Ama Karol, Anaia Tomy
eta arreba Selenia bizi ziren Txurri txakurrarekin batera .

Seleniari beti egiten zioten burla herriko etxerik handiena zuelako (inbidia
ziotelako egiten zioten burla).

Egun batean, Seleniaren urtebetetzea heldu zen . Jantzi, gosaldu , Txurri hartu
eta ikastetxerako bidean joan ziren . Ikastetxera garaiz iritsi ziren. Txurri jolastokian
utzi eta ikasgelarantz joan zen . Ikastetxeko atetik barrura sartu bazain laster gelako
mutil guztiak bere atzetik zihoazen burla –burlaka . Gelara sartu orduko bere lagun
onenak etorri eta berari babesa eman zioten , lagun guztiek egin ohi duten bezala .
Tirrina jo orduko bertan zegoen irakaslea liburu berriak eskuan zituela . Liburuan , letra
handiz , zera jartzen zuen : ”UNIBERTSO ERRALDOIA EGUZKIAREN MENPE” .

Hura ikustean gelakide guztiak aho zabalik gelditu ziren . Denbora aurrera joan
ahala , liburua aztertzen joan ziren jan ordua iritsi arte .

Ordua iritsi zenean , gelako koadrila osoa batu eta gai berriari buruz berbatan
ibili ziren . Halako batean koadrilako bati ideia bat bururatu zitzaion : ikastetxe osorako
“unibertsolari” izeneko talde bat egitea zen , bertan elkarren arteko jakin-minaz
mintzatu , zientzia bultzatu eta aurreratze asmoz .

Horretarako , sinadurak biltzen ibili ziren eta azkenean , 28 pertsonako taldea


eratu zen . Noski , talde buruak sortzaileak ziren . Bazkal orduan , mutilen irainei
kasurik egin gabe , poz- pozik zeuden Selenia eta bere lagunak “unibertsalari “ taldea
aurrera zihoalako .

Hurrengo klase orduan , zientzia bultzatzeko proiektu edo lan bat egin behar
zutela esan zien irakasleak , eta momentu horretan , “UNIBERTSOLARI” taldekoak
poz- pozik jarri ziren , beraiek lana ezer jakin gabe egin zutelako . Denen begidarak
ikusi eta gero , irakasleari esan eta lana aurkeztu zuten poz-pozik . Aurkez lanean
zertarako zen jartzen zuen (zientzia bultzatzeko..), zer egingo zuten (unibertsoari
buruzko eranskinak jarri , lehiaketaren bat ere , edota espaziora bidaien bat ahal izan
ezkero).

Denbora aurrera zihoala , oso ideia ona iruditu zitzaion irakasleari, eta orduan
txoko bat prestatu zuten taldearentzako . Ikastolan egoteko ordua bukatu zitzaien .
Selenia etxera heldu bezain laster , Tomyri muxu bat eman eta zuzenean gurasoengana
joan zen , dena kontatu eta etxerako lanak egiten jarri zen .

Ordu bete pasa ostean , Txurri paseatzera joan zen . Gaua heldu eta arineketan
afaldu zuten guztiek , oso berandu zen eta Seleniak eta Tomyk apur bat irakurri eta
lotara joan ziren .
Hurrengo egunean, Selenia nahiko berandu esnatu zen , larunbata zelako .
Hotzez esnatu zen , kriston hotza zuen . Leihora hurbildu eta a ze sorpresa!! Den dena
izoztuta zegoen . Harriturik , etxetik behera jaitsi eta Yerry eta Karolen gelara joan zen .
Denak zeuden lotan baina hala ere esnatu eta galdetu egin zien . Inork ez zekien ezer eta
orduan “Unibertsalari” taldekoei deitzea pentsatu zuen beraiek ere interesatuak egonen
ziren… Telefonoa hartu eta deika hasi zen taldeburuetako bati , Ihintza izenekoa , bera
esna zegoen . Beraien artean taldeburuei deitu eta hitz egiteko ordua jarri zuten .

Ordua ailegatu zenean , guztiak batu eta Seleniaren etxean batu ziren (handiena
zelako) eta bertan egon ziren egoera aztertzen , zergatik zen asmatu nahian …
Ordenagailuko programa batean sartzea bururatu zitzaion Kattalini (talde buru bat) eta
bitartean Edurne , Naia eta besta batzuk ikastetxeko txokora joan ziren informazio bila .

Denbora aurrera joan ahala , ikastetxetik bueltatu ziren eta Seleniarekin


zeudenak , ordenagailu gelatik irten ziren informazio askorekin . Behean batu ziren , eta
bertan egon ziren guztiak informazioa biltzen eta konparatzen .

Denbora asko eta kalkulu asko egin ondoren , susmatu zuten posible zela
eguzkia hil izana baina ez zegoen batere argi ehuneko bat zelako aukera eguzkia hil
izana , hil behar bazen ere, zein urtetan hilko zen atera behar zutela esan zuten .

Bitartean , Yerry, Tomy eta Karol gosaria egiten zeuden . Bi minututan gosaria
egina zegoen eta oso ona gainera . Gosaldu ostean , eguzkia noiz hilko zen aztertzen
ibili ziren eta emaitza …2010 atera zen . Denak kezkaturik alde batetik eta alai beste
batetik seguru zeuden eguzkia hil zela . Argi zegoen zein zen arrazoia , eta hori alkateari
esan beharra zegoen berak herriko biztanleei kontatzeko eta zer egin ere alkatearekin
batera adosteko . Selenia eta bere lagunak berriro ere Unibertsalari elkartera joan ziren
bertako telefonotik deitzeko eta bertako makinetan informazioa sartzeko paperak galdu
aurretik . Seleniak eta Ihintzak alkateari deitu zioten , Naia Edurne eta Kattalin
informazioa sartzen ibili ziren . Alkatearen telefonoa aurkitu eta markatu ostean…

-Bai, nor da –esan zuen alkateak .

-kaixo alkate jauna , ez bazara konturatu ere , kale eta herri guztia izozturik dago
eta Haley institutuko ikasleok unibetsalari elkartea osatu dugu kasu hauetarako
eta aztertzen egon ostean, Eguzkia hil dela egiaztatu dugu -jarraitu zuen
Seleniak.

-Eta orain zer egingo dugu , eguzkirik gabe hil egingo gara -esan zuen alkateak
kezkaturik.

-Zu lasai egon eta zeozer pentsatuko dugu gure artean . -jarraitu zuen Seleniak.
-Suerte ona opa dizuet eta espero dut dena ederki ateratzea –alkateak ,
kezkaturik

-Zu lasai ego eta egun ona pasa dezazula - agurtu zen Selenia.

Telefonoa eskegi eta dena beste guztiei kontatu zien . Zer egin ez zekitela ,
etzerantz joan ziren eta etxera heldu bezain laste r, unibertsalari taldekoen gurasoak ere
bertan zeudela ohartu ziren eta lanean hasi ziren.

Bat –batean dei bat jaso zuten eta korrikan Karol telefonoa hartzera joan zen eta
alkatea zela esan zuen altuan denak jakiteko eta halako batean telefonotik Selenia izena
entzun zen ,bi segundo geroago , Karolek alabari telefonoan jartzeko esan zion eta
orduan zera esan zuen telefonotik alkateak :

-Kaixo Selenia lehen mezu bat jaso dut zera esanez froga-azterketa bat egiten ari direla
talde bat espaziora joateko.Taldea 5pertsonakoa izan behar ba eta beste batzuk lurrean
gelditu beraiei konpania egiten.

-Alkate jauna mila esker zure mezua guri bideratzeagatik eta ez dakit zer egingo dugun
baina hala ere milaka miloi esker.-esan zuen Seleniak emozionatuta.

-Ez dago zergatik eta espero dut parte hartzea -agurtu zen alkatea .

Hizketaldia bukatu bezain laster, korriketan besteei kontatzera joan ziren .


Denbora eta eztabaida ugari ostean , umeek irabazi zuten . Unibertsora joatea erabaki
zuten eta denak poz –pozik bazkaltzera joan ziren Edurneri korreo bat heldu zitzaion
egun horretan bertan egon behar zirela abiapuntuan , nahiz eta hurrengo egunean atera.
Denak korrika eta prisaka maletak egin eta abiapunturako bidean joan ziren .

Heldu zirenean , ongi etorri izugarri bat eman zien eta barrurantz joan ziren .
Barruan , proba salak eta gelak erakutsi zien eta gauzak lekuetan utzi ondoren
bakarkako froga hasi zen .

Paper sorta bat galderekin eman eta 3 ordu zituzten egiteko (asko ziren eta)eta
1,2,3 froga hasi zen . Beraiek oso motibatuta zeuden , zeren , unibertsootaz jakin ahal
zen guztia beraiek zekiten . Denbora aurrera joan eta momentua iritsi zen . Denek
azterketa bukatu bezain laster, emaitzen bila joan ziren . Emaitzak gela serio batean
zeuden eta epai mailarekin hitz egin ostean , afaldu ostean emango ziela esan zien .

Afaltzera joan ziren eta horretan zeudela noten deialdia zegoela esan zuten .
Ikasle bakoitzari banaka unibertsora zihoazen hala ez esaten hasi ziren . Unibertsalari
taldeko lehena unibertsora zihoan edo ez jakiten Selenia izan zen eta … Bai esan zioten

Hurrengoa berriz, Ihintza zen eta berari ere baietz esan zioten . Horrela taldeko
guztiak ,taldekoen izenak esan ahala denak are eta pozikago ari ziren jartzen .

Azkenean UNIBERTSOLARI taldekoak soilik joango ziren unibertsor a.


Denak leher eginda ohera joan ziren eta …Hurrengo goizean:
-Egunon –esan zuen Seleniak erdi lotan .

-Egunon , zer ez al zara esnatuko ala?-jarraitu zuen Naiak

-Laster gosaldu eta unibertsora joan beharrean gaude- Ihintzak eta Kattalinek batera .

Hori entzun bezain laster , arin- arin jaiki eta jantzi zen . Orraztu krema eman eta
gosaltzera jaitsi ziren denak . Gosaltzerakoan bertako nagusia etorri eta ordu erdi barru
trajeak janzten egon behar zirela esan zien

Ordu erdi oso arin pasatu zitzaien .Trajeak jantzi eta gurasoez agurtu ostean 10
minututan argi zuten zer egin behar zuten espazioan eguzkia errekuperatzeko.Garraiora
sartu eta kirrira bat sentitu orduko espazioan zeuden . Denek batera pentsatu zuten iman
erraldoi batekin materia biltzea eta hor eztanda egi eta eguzkia errekuperatzea . Eta hala
egin zuten , atetik atera eta flotatzen zeudela imanarekin amen esan eta hor zuten behar
zuten materia guztia eta su apur bat eman eta ziztu batan lurrera bueltatu ziren eztandak
ez harrapatzeko . Lurrera heldu , trajeak kendu , eta atera orduko bertan zegoen beroa
eta argia .

Herrira bueltatzea pentsatu zuten . Herriko denek heroitzat hartu zituzten .


Hurrengo egunean , ikastolan dena aldatu zen . Jende guztiak beraien miresle zen eta
Seleniari ez zioten burla egin .

Egun horretatik aurrera Selenia eta bere lagunak zoriontsu bizi izan dira orain
arte .

You might also like