You are on page 1of 2

Egun batean, Urduliz izeneko hiri txiki batean , astronauta izan nahi zuen

Ana izeneko neska bat bizi zen . Unibertsoari buruz ikasten ari zen .
Baina unibertsitatean arazoak zeuzkan , guztiak mutilak zirelako eta bera neska
bakarra zelako .

2010 urriaren 31a , igandea , bere eguna zen , bazihoan espaziora beretzat egun
oso ederra zen , ilusionatuta zegoen .
10,9,8,7,6,5,4,3,2,1,0 bazihoan espaziora . Heldu zen espaziora ,ikusgarria zen dena .
Oso harrituta zegoen : planetak , sateliteak … ze polita!

Ana bere ontzitik atera zen , eta argazkiak atera zituen bere argazki makina
bereziarekin . Kanpoan hamabost minutu gutxi gora bera eman zuen , ontzi barrura
sartu zenean , erregai gabe gelditu zela konturatu zen , harrapatuta zegoen espazioan .

Nabetik ateratzerakoan , atzera begiratu eta zulo beltz bat ikusi zuen ,
aztertzen hasi zen eta iman bat bezala sentitu zuen . Begiratzen hasi zen , eta zulo
beltzaren barruan jausi zen . Zuloak irtenbidea zeukan , denboran atzeraka egiten
zuen horietako irteera arraroa .

Irteeran bost ate desberdinak zeuden eta Anak bigarrena aukeratu eta a ze
ezustea atera zenean , lur planetako mendi garaienetarikoetan aurkitu zuen bere burua .
Himalayan zegoen , oxigeno falta nabaritzen zuen .

Eskumara begiratu zuen eta beste ate bat ikusi zuen . Atea zabaldu eta 912 .
urtean aurkitu zen , Greziako Zantillon hirian. Bakarrik eta harrituta sentitzen zenez
laguntza eske joan zen . Astronauta jantziarekin zihoanez , jendeak harrituta
begiratzen zion , estraterrestre bat zela pentsatu zuten , hori dela eta korriketan
hasten ziren ikusi bezain pronto .

Gaztelu bat ikusi zuen , eta hara joatea pentsatu zuen gosez hilda zegoen
eta . Gaztelu barrura sartu eta han zegoen jendeak ere beldurra sentitu zuen Ana
ikustean . Ez zuela ezer egiten frogatzean hurbildu eta galderak egiten hasi ziren .

Bazkaldu eta gero , bere historia kontatzen hasi zitzaien . Lastima ematen
zietenez , han gelditzeko eskatu zioten . Berak azaldu zien nola bueltatu behar zen
espaziora , zereginak zeuzkala eta bere bizitza beste bat zela . Hala ere , eskertu zien
agurtu zen .

Gaztelutik atera zen eta ateetarantz hartu zuen bidea . Lehenengo atea aukeratu
zuen . Bat-batean atea ireki eta Mallorca-ko hondartzan zegoen . Bero izugarria
zuenez astronauta jantzia kendu zuen .

Hazkura arraroa sentitu zuen gorputz osoan kendu zuenean trajea . Azkar azkar
jantzi berriz trajea eta bigarren aterantz hurbildu zen . Ireki eta berriro espazioan
espazioan zegoen . Arraro sentitzen zen baina ez zekien zer gertatzen zitzaion .
Pentsatzen hasi eta bat-batean kaskorik gabe zegoela konturatu zen . Urduri
ipini zen , oxigeno gabe geldituko zelako baina hori ez zitzaion gertatu ahotik
arnasa hartu eta bota zezakeelako .

Ibiltzen hasi zen espaziotik .Urrunean bere nabe espaziala ikusi zuen eta
berarengana heltzen zihoan heinean , kometak (Halley), izarrak , asteroideak ,
sateliteak , meteoritoak eta planeten arteko gas eta hautsa ikusteaz espazioan
liluratuta gelditu zen .

Nabera heldu zen , sartu eta arazo berdina zeukan , erregaia falta zitzaion .
Bat-batean , botila bat ikusi zuen flotatzen eta hartzera joan zen . Botila hartu eta
berak behar zuen erregaia zela konturatu zen . Naberantz bueltatu zen . Sartu eta
beste arazo batekin aurkitzen zen , ez zekien nondik bota behar zion erregaia
nabeari.

Gida liburua irakurtzen hasi zen . Irakurtzen hasi zenetik liburua amaitu arte
egun bat igaro zen da . Azkenean konponbidea aurkitu zuen eta botatzen hasi zen .
Zoritxarrez tapoia jartzea ahaztu zitzaion . Pixkanaka pixkanaka , erregai gabe
gelditzen ari zen berriro . Ontzia geratu egin zen .

Nabetik irten zen eta konturatu zen bere hanka sartzeaz , tapoia
ipintzearena .Nabera sartu eta oxigenoa zeukan lekurantz joan zen . Horman zegoen
zulo batean erregai botila bat ikusi zuen . Bota eta martxan jarri zuen berriro nabea .

Bi aste igaro ondoren , Ana parkean zegoen lasai . Telefonoz deitu zioten
esanez hurrengo astean Euskalduna jauregian sari bat emango ziotela eta dotore
jantzita joateko .

Aste bat igaro zen , telefono deitik , eta Ana oso urduri zegoen dago bere
etxean . Lau ordu falta ziren saria jasotzeko. Nobel saria eman zioten espaziora
joan zen lenengo emakumea zelako .

You might also like