You are on page 1of 3

Bazegoen Xabi izeneko 10 urteko mutil bat portal magikoak irekitzeko poderioa

zeukan . Bere urtebetetzerako unibertsoari buruzko liburu bat oparitu zioten , Xabiri
unibertsoa gustatzen zitzaiolako. Bere gurasoak ez zekiten Xabik magia egin al zuenik .

Egun batean , liburua zulo beltzez izeneko kapitulutik irakurtzen hasi zen .
Arratsalde horretan kapitulua bukatu zuen eta portale bat unibertsora zabaldu zuen zulo
beltzak ikusteko .

Xabi ez zen agertzen eta bere gurasoak oso urduri jarri ziren eta bera bilatzen
hasi ziren . Ikastolan , futbol zelaian , parkean eta leku guztietatik begiratu zuten baina
ez zuten aurkitu . Triste samar itzuli ziren etxera eta telebista piztu zuten albisteak
entzuteko , orduan harrituta geratu ziren azken berria entzuterakoan . Zirudienez ,
Hubbel teleskopioa zulo beltz bati argazkia ateratzerakoan mutil txiki bat agertzen zen
beraren alboan .

- Ai ene aita . Eta gure semea baldin bada? Esan zuen amak .
- Ez zaitez kezkatu , hori ezinezkoa da , gure semea nola demontre egongo ote
da espazioan zintzilika .

Bat-batean Xabiren logelan zarata entzun zuten eta korrika joan ziren . Atea ireki
zuten eta hantxe bertan zegoen Xabi ohean etzanda sabaira begira .

- Baina non egon zara .-galdetu zuen aitak guztiz haserretuta .


- Espazioko gauzak ikasten - erantzun zuen Xabik .
- Bai seme , baina NON.-galdetu zuen amak .
- Ni ez naiz gela honetatik atera ama . -erantzun zuen.

Gurasoak bata besteari begiratu ziren . Eta guztiz harrituta gelako atea itxi
zuten . Nork begiratu zuen Xabieren gelan , bata besteari galdezka.

Barrezka Xabik pentsatu zuen : “Eta bihar Saturnora arratsalde botatzera ”.

Hurrengo egunean , esnatu ondoren , liburu interesgarri hori irakurtzen hasi zuen
, Saturnori buruzko kapitulua ikasi zuen eta eraztun zoragarriari buruz gauza guztiak
burutu zituen.

Portal bat Saturnoren eraztunera zabaldu zuen , eraztunean harkaitz erraldoi


artean zintzilika agertu zen eta han harri txiki bat hartu zuen eta etxera bueltatu zen .

Etxean , harria, kristal armairu batean sartu zuen . Egunero kapitulu berri bat
irakurtzen zuen eta bere bidaiatik zerbait ekarri eta armairuan sartzen zuen .

Bere gurasoek ez zekiten nondik ateratzen ziren hainbeste gauza , hain bereziak
eta Xabierri galdetzen zioten nondik zetorren , baina Xabierrek ez zuen inoiz erantzun
egoki bat ematen .

Behin batean , Xabier portale bat irekita utzi zuen eta bere gurasoak ikusi zuten
bere semearen gelan , oso urduri jarri ziren eta polizia deitu zuten .
Astronauta batek eskatu zuten Xabi erreskatatzeko eta Xabi aurkitu zuen
Uranoren orbitan .

Xabik astronauta ikusi zuenean oso urduri jarri zen eta bere logelara bueltatu zen
astronautarekin eta bere guraso eta poliziaren aurrean aurkitu zen . Gau hartan azalpen
asko eman behar izan zituen .

Batutako gauza mordo haiek Unibertsitatera bidali zituzten aztertzeko . Hain


interesgarria zirenez gauza horiek , momentu hortik aurrera Unibertsitaterako egin zuen
lan , unibertsoko leku askotara bidaiak egiten zituen astronauta batekin eta Xabierren
gurasoak ez ziren inoiz gehiago berarekin haserretu bere bidaiengatik .

Gauza mordo horien artean, ilargian hartutako harri berezi bat , berarentzat
gorde zuen .

Egunero begiratzen zuen harri berezi hori , ilargian egon zenean begira jo zion .
Ilargiko haran batean zebilen , dena hautsez osatuta zegoen ura aintzira batean bezalaxe
, leun leuna . Baina bat-batean krater bat ikusi zuen , lur leun haien artean zegoen gauza
bakarra krater hori zen , eta krater horren erdi erdian harri borobil hori zegoen , beste
kolore bat zeukan , hautsa grisa zen baina harria , gorri kolorekoa zen burdinaz eginda
izango balitz bezala . Horregatik erabaki zuen etxera eramatea .

Igandeko goiz batean , gosaltzen zegoen bitartean harria hartu zuen eta bueltaka
ematen hasi zen harriari , noizean behin zerura botatzen zuen gero airean harrapatzeko ,
baina oraingoan eskuen artean jausi eta mahiaren kontra jo zuen .

Gaineko azala erori zen eta esfera ikusgarria agertu zen , erdian marra bat
nabarmentzen , irekitzeko moduan zirudien .

Bi esfera erdia bata alde batera eta bestea beste aldera bira egin eta ,erditik ireki
zuen , barruan zuri koloreko argi distiratsua agertu zen . Itxi nahi izan zuen baina
ezinezkoa .

Ordu pare pastu ondoren kolorez aldatzen hasi zen , urdina , horia, berdea eta
azkenean gorria bihurtu zen . Orduan zarata handia entzun zuen lorategian eta leihotik
begiratu zuen .

Lorategian estralurtar espazio-ontzia ikusi zuen , eta ate batetik bi estralurtar


jaitsi ziren elkarren artean eztabaidatzen .

Etxera sartu ziren , harria begiratu eta aztertu ondoren , gainetik pasatu zion
tramankulu arraro bat eta Xabierren aurrea aurrean jarri ziren .

- Ongi etorriak Unibertsoko biztanle aurreratuaren artean Lortu duzue ilargira


bidaiatzea , kontuan hartu duzue harri hau berezia dela eta zabaldu duzue
gurekin kontaktatzeko aparatu hau .
Zuen lormenari esker gure sonda berreskuratu dugu eta hemendik aurrera
intergalaktiko lagunak izango gara .

You might also like