You are on page 1of 3

Markel, Sareko mutiko bat zen .

Hamar urte zituen , nik bezala , eta egun batean


istorio hau kontatu zidan :

Egun batean eskolara zetorrenean , lurrean , lurperatuta, bi punta aurkitu zituen .


Apurtzen saiatu zen , baina ezinezkoa zen .

Hurrengo egunean, beste kolore batekoak ziren eta hau ikusita punten erdian
zulo bat egitea otu zitzaion . Zuloa amaitu eta gero , eskailera batzuk zeuden eta
normala zenez , jaitsi egin zituen .

Jaitsi zenean , mundu arraro eta bitxi batean aurkitu zen . Bat-batean , eskailerak
desagertu ziren eta mundutik buelta bat eman ondoren , mundu hori alderantzizkoa zela
konturatu zen . Markeli asko gustuko zitzaion mundu hura , guztia alderantzizkoa
zelako : arrainak hegaz egiten zuten , txoriak igeri eta ikastoletan jolastu ikasi baino
gehiago egiten zuten .

Mundu horretan denbora bat eman ondoren , egun batean bere mundu berdineko Jon
izeneko mutil bat ezagutu zuen , goibel zebilena :

- Zergatik zaude goibel? - galdetu zion Markelek


- Hemen denbora asko daramat eta familia eta lagunak faltan botatzen ditut…
gainera tripako mina dut! Hemen gominolak bakarrik jaten direlako .

Markelek , mutil leloa zela pentsatu zuen , zeren , bera , oso ondo pasatzen ari zen
bertan . Markeli esker , Jon berehala hobetu zen : lagun bat izango zuelako jolasteko
gutxienez…

Denbora bat eta gero lagun handiak egin ziren .

Lur azpiko munduan lagunak ere bazituen , oso jatorrak zirenak , baina Markel
goibel sentitzen hasi zen . Denbora aurrera joan ahala ,Markel gero eta goibelago
zegoen . Jonek arrazoia zuen : familia eta lagunak falta botatzen zituen .

Egun batean , Markelek Joni kontatu zion gertatzen zitzaiona eta orduan etxera
itzultzeko ordua zela erabaki zuten .

- Etxera goaz , lagunok! -esan zieten Markelek eta Jonek lur azpiko munduko
lagunei .
- Nola?... Zer? Ezin duzue hori egin! -erantzun zieten- itzultzen bazarete , jende
guztiari kontatuko diozue non gauden , eta etorri nahiko dute bertan oso ondo
pasatzen dugulako .
- Ez, ez, hitz ematen dugu ez dugula ezer esango -esan zuten Markelek eta Jonek .

Baina lur azpiko munduko lagunek ez zieten sinetsi eta kartzelan sartu zituzten ez
zezaten alde egin .

Markel eta Jon oso kezkatuta zeuden : ezingo ziren beraien mundura itzuli eta
ezingo zituzten bere gurasoak inoiz gehiago ikusiko . Bueltak ematen egoerari Markeli
gauza bat bururatu zitzaion: alderantzizko mundua bazen , barroteak ez ziren izango
metalezkoak plastilinazkoak baizik!

Markelek Joni esan zion eta bien artean barroteak apurtu zituzten eta korriketan joan
ziren mendira . Han egun batzuk igaro zituzten ezkutatuta .

Bertan zeudela beraien mundura nola itzuli pentsatzen hasi ziren , ez zekitelako
eskailera non zegoen .

Egun batean , menditik zebilenean , egurrezko lantegi bat aurkitu zuten . Lantegia
ikusi eta gero , beste eskailera handi bat egitea bururatu zitzaion Markeli .

Egun batzuk lanean egon ziren , eta azkenean , eskailera izugarria egin zuten .
Eskailera mendi baten alboan jarri zuten eta igotzen hasi ziren… baina igotzen hasi
zirenean ez ziren inora heldu .

Egun osoa igotzen ari ziren eta kantsatu baino ez zien egiten , inoiz helmugara ez
zirelako heltzen .

Egun batean , deskantsatzen ari zirela , Markelek esan zuen :

- Ba dakit!
- Zer gertatzen da? –galdetu zuen Jonek .
- Mundu alderantzizkoan gaudela! –esan zuen Markelek- beraz , ez dugu zertan
igo beharrik , jaitsi baizik!

Eskailerak hartu , putzu batean sartu , eta jaisten hasi ziren .


Orduan bai!: gauza ezagunak ikusten hasi ziren eta pixkanaka , beraien mundura
heldu ziren .Oso pozik zeuden , besarkada handi bat eman zuten eta agur esan zioten
elkarri , baina joan aurretik zin egin zuten ez ziela inori kontatuko non egon ziren .

Biak batera eskailera oso ondo lurperatu zuten eta korrika joan ziren etxera .

You might also like